Aztarna aldizkariaren 58. zenbakia argitaratu dute

Aitor Aspuru Saez 2022ko uzt. 9a, 12:11
Aldizkariak jasotzen duen artikuluetako bat.

Orozko, Aiara, Amurrio eta Lezamari buruzko hainbat artikulu jasotzen ditu argitalpenak.

Aztarna elkarteak bere aldizkariaren 58. zenbakia argitaratu berri du. Etnografia eta historia lantzen duten dozena bat artikulu baino gehiago biltzen ditu argitalpenak eta eskualdeko hainbat historialari, arkeologo edota kartografia zale topatuko ditu irakurleak: Aketza Merino, Juanjo Hidalgo edota Jose Ramon Zurimendi, batzuk aipatzearren. Gainera, Serapio Lopezek bertsoa idatzi du korrika egiteari buruz.

Zenbaki honetan Aiaraldeko zenbait herri dira protagonista: Amurrio, Artziniega, Orozko eta Lezama, baina Inoso eta eskualdeari buruzko testuak ere badaude. Amurrioko kanpaiak, Karlistaldiak Artziniegan, Amurrioko San Roke Azoka, Orozkon egindako indusketa kanpaina, edota Urduñako iturri publikoak dira egileek ikertu dituzten gaietako batzuk.

Aldizkariak 56 orrialde ditu eta 3 euro balio ditu. Ohiko salmenta puntuetan topatu daiteke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide