ZOZKETA

Gorobel Mendi Ibilaldian parte hartzeko bi inskripzio zozketatuko ditu Aiaraldea Hedabideak ostiralean

Erredakzioa 2020ko urr. 21a, 09:21
Gorobel Mendi Ibilaldiko 2013ko edizioa. / Jon catalan

Mendiko Lagunak taldeak Gorobel Mendi Ibilaldiaren XXXIV. edizioa egingo du azaroaren 1ean eta plaza guztiak bete ditu jadanik. Izena emateko aukera emango du Aiaraldea Hedabideak, ordea, zozketa honetan parte hartuta.

Mendiko Lagunak taldeak Gorobel Mendi Ibilaldiaren XXXIV. edizioan parte-hartzaileen kopurua murriztu behar izan du COVID-19 birusaren ondorioz. Hori dela eta, eskuragai zeuden 400 plazak bete dituzte jadanik.

Edonola ere, Aiaraldea Hedabideak azkenengo aukera emango die izen ematea bete ez dutenei, webgunean dagoen zozketan parte hartzeko epea ostiralean amaituko baita. Zehazki, bi toki lortuko ditu irabazleak.

Hedabidea ibilaldiaren babeslea da eta oparia egingo die bidea egiten duten mendizale guztiei.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide