Durangoko jaiek 413.646 euroko gastua izan zuten, udalak emaniko datuen arabera

Anboto 2023ko abe. 15a, 14:41

86.015 euro bideratu zituzten Ezkurdiko musika kontzertuetara, 29.131 Zezenak Dira sokamuturretara eta 39.781 kale animazioetara. Azpiegitura gastuak 135.581 eurokoak izan ziren.

Durangoko Udalak publiko egin ditu San Fausto jaietara bideratutako diru kopuruak. "Herritarrei gardentasuna erakusteko helburuarekin", udalak bere web orrian ipini ditu ikusgai kopuru guztiak, atalka. Jakinarazi dutenez, "jaietako aurrekontuaren herena" azpiegituratarako, musikarako eta animazioetarako erabili zen. Zezenak Dira sokamuturraren gastua 29.131 eurokoa izan zela, eta zezen plazarena 7.260 eurokoa izan zela zehaztu dute.

Udalak defendatu duenez, "gardentasuna ez da balio bat soilik, demokraziaren funtsezko printzipio bat ere bada". Horrez gainera, honako hau ere adierazi dute: "Gobernu gisa, baliabideak modu eraginkor eta bidezkoan administratzeko ardura dugu, eta herritarrei baliabide horiek guztion onurarako nola erabiltzen diren jakinarazteko erantzukizuna.

Honako datu hauen berri eman dute:

2023ko SAN FAUSTO JAIETAKO GASTUAK:

 

EKINTZA TRADIZIONALAK "Zezenak dira" 29.131,19€ 65.070,80€
Zezen plaza 7.260,00€
Besteak (artopilak, txalaparta, su artifizialak, bertsolariak, artisauen azoka...) 28.679,61€

 

MUSIKA ETA DANTZAK Ezkurdiko kontzertuak 86.015,20 € 125.205,86 €
Besteak (musika eta dantzak) 39.190,66€

 

KALE ANIMAZIOAK Musika ibiltaria 21.132,00€ 39.781,50€
Antzerkia, dantza, umore ikuskizunak... 18.649,50€

 

UMEAK ETA GAZTERIA Umeentzako parkeak 13.400,00€ 19.271,60€
Umeentzako eta gazteentzako ekintzak 5.709,25€

 

AUZOETAN EGINDAKO EKINTZAK Otamotzena, San Fausto, Tabira, Madalena, Muruetatorre  14.176,10€ 14.176,10€

 

KIROL EKINTZAK Actividades deportivas 1.500,00€ 1.500,00€

 

AZPIEGITURAK Gurutze Gorria, komunak, eszenatokiak, aulkiak, instalazio elektrikoak. 87.749,32€ 135.581,76€
Langileak (muntaketa, soinua, ekoizpena, segurtasuna) 36.316,59€
Publizitatea eta informazioa etxerik etxe bidaltzea 7.357,51€
Besteak 4.159,34€

 

SORTZAILEEN FAKTURAZIOA SGAE, AGEDI 12.033,09 € 12.033,09€

 

JAI BATZORDEA Jai batzordea 1.025,98 € 1.025,98€

Guztira: 413.646,70 euro

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!