'Arrakasta' izeneko saiakera argitaratu du Jasone Osorok

Barren.eus 2023ko aza. 2a, 15:21

Bere estreinako saiakera liburua argitaratu du Jasone Osoro Igartua idazleak (Elgoibar, 1971), Elkar argitaletxearekin: 'Arrakasta'.

Zer da arrakasta galderarentzako hiztegiek eta filosofoek ematen dituzten definizioetatik abiatu da Jasone Osoro eta liburu interesgarri eta entretenigarria osatu du, arrakasta lortu duten hamaika laguni egindako elkarrizketak, bere oroitzapen eta esperientzia propioak eta beste zenbait autoreren esanak eta gogoetak bilduta.

Honako hauek dira libururako elkarrikeztatu dituen lagunak: Joxemari Agirretxe Porrotx pailazoa, Eneko Atxa sukaldaria, Izaro Andres musikaria, Harkaitz Cano idazlea, Eva Domingo kazetaria, Maider Egues kazetaria, Jon Garaño zine-zuzendaria, Aizpea Goenaga antzerkilaria, Markel Irizar txirrindularia, Itziar Ituño aktorea eta Gorka Urbizu musikaria.
Elkarrizketatuek beren bizipenak kontatu dituzte, eta arrakastarekin izan duten harremanaz mintzatu dira, luze eta zabal. Protagonistei egindako elkarrizketak baina, ez ditu bere osoan eta jarraian eman Osorok. Zortzi ataletan banatu du liburua eta gaika multzokatu ditu haien erantzunak. Hau da, antzeko gaien inguruan batzuek zein besteek esandakoak hari fi nez josi ditu, eta bere gogoeta propioekin nahiz beste autore batzuen ekarpenekin osatu ditu.
Arrakasta liburua Elgoibarren ere aurkezteko du Osorok, Pitxintxun, azaroaren 8an, 19:00etan.

2023 11 02 arrakasta jasone osoro lib azala