A lingua en 2050
2021ean argitaratu zen Galizian “A lingua en 2050” liburua, Fernando Ramallo soziolinguistikak koordinatua. Ideia sinplea da: hainbat adituri galdera bat pausatzea. Zelakoa izango da galizieraren egoera 2050. urtean? Galdera erantzun dutenen artean, denetarik. Denek dute esperientzia, asko dira soziolinguistika eta hizkuntzaren egoerari buruz hausnarketak eta ikerketak egin dituztenak, eta, logikoa eta aberasgarria denez, ikuspuntu zeharo desberdinak dituzte, kasu askotan...
Read MoreHai que defender o idioma como sexa, Manuel Maria
Gaurkoan Manuel Mariaren poema soziolinguistiko hau: Hai que defender o idioma como sexa. Hizkuntza defendatu behar da edozein modutara: amorruz, grinaz, metrailakada. Berbeta defendatu behar da borroka sendoan tankeekin, abioiekin eta ukabilekin. Gogorrak izan behar gara, liskarzale, burugogor jauntxo bokazioa dutenekin, zerri desertore higuingarriekin, ahuntzekin, kabroiekin eta antxumeekin. Borroka egin behar dugu arnegatuen kontra, gure hizkuntza ezabatu nahi dutenen kontra. Borroka egin...
Read MoreO libro negro da lingua galega, Carlos Callón
Joan Mari Torrealdaik idatzi zuen Euskararen liburu beltza. Eta orain Carlos Callonek idatzi du liburu bera galizierari buruz. Eta, beste behin, argi gelditzen da zer antzekoak diren hizkuntza zapalketari lotutako guztiak, ñabardurak ñabardura. Liburuak 500 urte baino gehiagotan, galizieraren mespretxuaren historia josten du, pasadizoz pasadizo. Denetarik dago, baina argi dago oraindik ez dela gainditu liburuak dakarrena eta oraindik egunerokoak direla galizieraren aurkakoak (baita euskararen...
Read MoreHizkuntza, boterea eta nerabezaroa (1)
Hizkuntza, boterea eta nerabezaroa. Hiru osagai horiekin koktel latza ondo du Miguel Rodriguez Carnotak. Ikerketa aparta eta dibulgazioa are apartagoa (galiziarrak dibulgazioan onak dira gero). Eta hori guztia ura aztertzen, igeri egiten dugun ura aztertzen. Izan ere, horrenbeste ikusten dugunez, ez dugu ikusten ur hori. Eta, horretarako, ur horietan murgiltzen diren eta galizieraren erabilera normala duten (institututik irtendakoan gehienak) 10 gazteren bizi-ibilbidea aztertu du. Ikerketa bi...
Read MoreO primeiro que pagou (Sechu Sende)
Belen Garcia Cosidok istorio bat kontatu zion Sechu Senderi. Berak horrekin poema bat egin zuen galizieraz eta nik euskarara ekarri. Eider Palmouk, Lekandapean, grabatu zuen (poesia para passamontanhas): Poema itzulia hemen: Amerikako iparreko indigenei ilajea moztearren ordaindu zuen lehena Willen Krieft holandarra izan zen. Eta gero frantsesek Kastoreen Gerran. Gizon zuriak praktika hau hedatu zuen Mexikon eta Ameriketako Estatu Batuetan herri indigenak suntsitzeko eta gizon, emakume...
Read MoreGalizieraz hitz egiten ez ikastea
Oraingo honetan poema bat baino, ipuina. Amaia Astobizari esker (@AmaiAsto). Sechu Sendek bere “A república das palavras” liburutik hartua eta nik itzulia. ———————————————————————————————– Badago galizieraz hitz egiten ikasten duen jendea eta badago galizieraz ez hitz egiten ikasten...
Read MoreGalizia eta galiziera: brotxa lodiko eta meheko zertzelada batzuk
Galiziako soziolinguistikari buruzko zertzelada batzuk, haietako batzuk brotxa lodikoak eta beste batzuk brotxa finekoak, baina zertzeladak guztiak: Diglosia eredua apurtzen: Orain dela 50 urte arte, diglosia zegoen Galizian. Baina gaur egun (oraindik badirauen arren) apurtzen ari da, bi indar nagusiren eraginez: Landa eremuan gaztelaniak gero eta presentzia handiagoa du. Gaztelaniak jarraitzen du izaten aszensore soziala. Funtzio intimoenetan gaztelaniak gero eta leku handiagoa du. Hiri...
Read More10 pauso galiziera biziberritzeko
Galiziera jartzen duen tokian euskara jarri daiteke lasai asko, nire uste harroxkoan behinik behin.
Read MoreGalizieraren berri onak
Galizierari buruzko hainbat daturekin esnatu ginen pasa den astean. Datu ezkorrak oro har. Izan ere, galizieraren erabilerak atzera egin du azken hamar urteotan, nabarmen. Zortzi herritan baino ez du aurrera egin galizieraren erabilerak. Eta, oraindik, ikusgarria da landa eta hiri eremuen artean dagoen aldea. Albisteak ez dira onak. Atzera egiten ari den hiztun komunitate baten egoera iraultzea ez da lan erraza, inondik ere. Baina nik, adibidez, positibo begiratzea nahiago dut, negatibo...
Read MoreNon baixes da beirarrúa
Conta Ferrán Suay unha historia do tío Enric que se chama “A boa educación dos/as bahameños/as”. Nunha ocasión foi de vacacións ás illas Bahamas o tío Enric. Estaba alucinando coa xente de alí: homes e mulleres espectaculares, con grandes ollos e moitos con ollos verdes. Cando ían andando pola beirarrúa, se te vían vir, baixaban dela. Era todo alucinante. Nun principio, pensou que era...
Read More
Iruzkin berriak