Merkataritza sektoreari bideratutako laguntza deialdia argitaratu du Arabako Aldundiak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko mar. 18a, 13:24

Arabako Diputazioak merkatariei bideratutako ezohiko laguntza deialdia argitaratu du, 2021ean sortutako jarduera gastuei aurre egiteko.

Deialdiaren helburua Arabako merkataritza sektoreko autonomoei eta enpresei laguntzea da.

Dirulaguntzak bi lerrotan emango dituzte: batetik, gastu arruntak ordaintzeko; eta, bestetik, inbertsioetarako. Erakunde onuradunak izan daitezke: langile autonomoak, baldin eta gehienez ere zortzi enplegatu badituzte; sozietate zibilak edo ondasun erkidegoak, gehienez ere bederatzi autonomoz osatuak; eta merkataritza sozietateak, baldin eta enpresan dituzten partaidetzak autonomoen araubide berezian kotizatzen duten gehienez ere bederatzi langileri badagozkie.

Eskaerak aurkezteko epea 2021eko apirilaren 9an amaituko da, 14:00etan. Eskaerak elektronikoki aurkeztu beharko dira, Aldundiaren erregistro elektronikoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak