Auzotarren harremanak trinkotu guran, Bedoñan

Ubane Madera 2008ko ots. 21a, 18:12
Auzoko harremanak trinkotzeko ekimenak egiten dabiltza Bedoña auzoan azkenaldian. Kultura elkartea sortu dutela jakinarazi dute auzotarrek, eta horren beultan hainbat ekimen lantzen dabiltzala, eta aurrerantzean gehiago egingo dituztela.


Txotx sasoi honetan, Astigarragan izan dira bedoñarrak, bazkaltzen eta Sagardoaren Museoa bisitatzen. "Lan kontuak eta eguneroko gorabeherak direla-eta, auzoan harremanak lantzeko aukera gutxi daukagu: auzoko jaiak izan ezik, ez dugu auzoan elkartzeko ohiturarik. Auzoko harreman horiek trinkotze aldera irteera hori egitea pentsatu genuen", diote  bedoñarrek.

Kontatu dute, baita ere, lehenengo aldiz, Santa eskean atera direla aurten auzotarrak eta Tai-Chi ikastaroa egiten dabiltzala orain.

Horrez gainera, aurrerantzean antzeko gehiago egingo dituztela iragarri dute: Internet ikastaroa, baratzeko produktuak kontserbatzearen gainekoa, baratze biologikoak, sukaldaritza, masajea, eskulanak eta besteak beste, Zuberoara irteera bat dute aurreikusita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak