Bost urte eta gero, itzuli da zarzuela Amaia Antzokira

Miren Arana Pagaldai 2024ko urt. 20a, 18:01

Izaskun Murgia Elkarte Lirikoko kideek lau urtez prestatzen aritu diren zarzuela estreinatu dute Amaia Antzokian: 'Antologia de la zarzuela' izenekoa. Aretoa lepo bete da.

Bost urte pasa dira Arrasaten azkenekoz zarzuela bat egin zutenetik, eta aurten berritasunekin aurkeztu dira Izaskun Murgia Elkarte Lirikoko kideak. Elkartearen ibilbidea laburbiltzen duen zarzuela antzeztu dute estreinakoz, Antologia de la zarzuela izenpean. Oraingoan, gainera, Cristina Cubillo lehenengoz eta Edu Azurmendi aritu dira zuzendari lanetan.

Herritarrek gogotsu hartu dute zarzuelaren buelta, eta horri esker, gaurko eta biharko sarrerak agortuak daude jadanik. Bihar izango da Elkarte Lirikoak eskainiko duen azken ikuskizuna, 19:30ean Amaia Antzokian.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak