Oso fin aritu zen Kalakan eta ikuslea asebete utzi zuen

Miren Arregi Amasorrain 2016ko ira. 24a, 10:42

Ulma Fundazioaren 55. urteurreneko ekitaldietan azkena izan zen atzo Oñatiko San Migel parrokian Kalakan taldeak eta Oñatiko Ganbara Abesbatzak eskaini zutena. Ospakizunei bukaera borobila eman zioten horrela.

Oñatiko Ganbara Abesbatzak abestu eta Oñatz dantza taldeak dantzatutako Agurrarekin eman zitzaion hasiera kontzertuari. Ondoren Ganbarak kontzertua eskaini zuen. Ohi moduan, ongi aritu ziren Ganbarakoak. Ametsetan, Hiru Txito, Biolin musikaz, Sanctus... Bereziki euskal musika eskaini bazuten ere, izan zen bestelakoez ere gozatzeko aukera.

Ipar Euskal Herriko musikari hirukote ezagunenaren txanda izan zen ondoren. Kalakan ohi moduan irten zen oholtzara. Perkusioz, txalapartaz, eta txistuz lagunduta. Baina musika instrumentuak lagun izanagatik, euren ahots bereziak izan ziren beste behin ere protagonista. Thierry Biscary, Xan Errotabehere eta Jamixel Bereauk osatzen duen taldeak euskal errepertorioko abesti ezagunak eskaini zituen; De Treville, Lo hadi Aingürüa, Nere andrea andre ona da, Kantuz, Ama euskadi eta gehiago. Ikuslegoaren parte hartzea ere eskatu zuen taldeak eta baita lortu ere, une batez San Migel parrokian batu zen jendea kantuan ipiniz.

Bukaera borobila eman zioten kontzertuari Sagarra jo abestia Oñatiko Ganbara Abesbatzak eta Kalakanek batera eskainiz.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak