Bi abesti berri argitaratu ditu Argazki Bat Behelainoanek

urtarrilak 29, 2024 | arkaitz

“Jaguar” eta “Ziegan” abestiak digitalki argitaratu ditu Argazki Bat Behelainoan gisa aritzen den Arkaitz Artola auzokideak. Orain arte iazko urrian kaleratutako “Segurtasun Eza” (Bonberenea Ekintzak) diskoa eskuratu zuenak soilik entzun zitzakeen abesti hauek, deskarga digitalarekin batera “bonus track” moduan zihoazen eta. Zehazki 3 abesti “ezkutu” ziren guztira eta urtarrilean argitaratutako “Inperioaren Gainbehera” abestia izan zen lehena argitara ateratzen.

Bateria: Iker Vazquez
Teklatua: Zuriñe Sarasola Roncal
Gitarrak, baxua eta ahotsa: Arkaitz Artola Arnaiz

Grabaketa eta nahasketa (2023ko martxoa-apirila): Karlos Osinaga Masterizazioa: Jonan Ordorika
Azaleko argazkia: Arkaitz Artola Arnaiz

ABB talde moduan arituko da Dabadaban otsailaren 8an Harat taldearekin batera, horretarako Artolak honako kideak izango ditu; Iker Vazquez (Pelax), Iñigo Ozaeta (Pelax), Jon Agiriano (Rukula) eta Fermin Mendazona (Géra).

arkaitz

Argazki Bat Behelainoan, Gora Egia! eta Gordegiako kidea eta auzoko soinu ekipoaren kudeatzailea

Utzi erantzuna