3. Bizantziar Inperioa

Ekialdeko Erromatar Inperioa ala Bizantziar Inperioa?

Bizantziar inperioa Ekialdeko Erromatar Inperioak Erdi Aroan zehar jaso zuen izena da. XVIII. mendeko historiagileek sortutako terminoa da, inperioaren hiriburua, Konstantinopla, Bizantzio hiri grekoaren gainean eraikita zegoelako. Izan ere, ondorengo pentsalariek Erdi Aroko Ekialdeko Erromatar Inperioaren ezaugarriak aztertzerakoan, antzinako Erromatar Inperioarekin konparatuta ezaugarri berri eta ezberdinak bereganatu zituela konturatu ziren, horregatik inperio berri baten izena eman zioten. Hala ere orduko bizantzirrek euren buruei erromatarrak deitzen jarraitu zieten.

EKONOMIA

Ekonomiari dagokionez, oso inperio aberatsa izan zen ondorengo arrazoiak direla eta: nahiz eta bizantziar ekonomiaren oinarria nekazaritza izan, merkataritzak funtsezko garrantzia izan zuen. Honen zergatia inperioaren kokapen estrategikoa zen, Europa, Asia eta Afrika artean. Horrela Bizantziar Inperioak Mediterraneo itsasoko merkataritza menderatzera heldu zen eta baita Asiarako eta Afrikarako merkatal loturak kontrolatzera ere. Ondorioz bizantziar monetak (solido eta besante izenekoak) berebiziko arrakasta zuen Erdi Aroko Europan eta hiriek antzinako garrantzia berreskuratu zuten, jarduera politiko eta ekonomikoen gune zirelako. Aberastasun horren eredu inperioaren hiriburua izan zen, Konstantinopla.

constantinopla
(Irudia: www.antoine-helbert.com)

This slideshow requires JavaScript.

Konstantinoplako galeria

(arratoia irudiaren gainean utziz gero, irudi bakoitzaren xehetasuna ikusi ahal izango duzu. Irudi gehienak Antoine Helbert artista frantsesarenak dira)

KULTURA (Artea, hizkuntza…)

Kultura aldetik ere, bizantziarrek ezaugarri bereziak bereganatu zituzten, oso kultura aberatsa sortuz, greziar kultura, erromatar kultura eta kultura kristauaren arteko nahasketa zelako. Gainera, nahiz eta hasiera batean erromatar ohiturak mantendu zituzten, gutxinaka greziar ezaugarriak bereganatzen joan ziren, adibidez, latina beharrean grekera.
Artea ere oso aberatsa zen. Erlijioarekin erlazionatzen zen batez ere, eta horregatik obrarik nabarmenenak elizak eta mosaikoak ziren, mendebaldeko artetik nahiko ezberdinak.

POLITIKA

imperio-bizancio
Bizantziar Inperioa Teodora eta Justinianoren garaian (almanaqueuniversal.wordpress.com)

Bizantziar Inperioaren goren aldia VI. mende erdian eman zen, Teodora enperatriza eta bere senarraren eskutik, Justiniano I.a. Antzinako Erromatar Inperioa berreskuratzen saiatu ziren, eta horretarako zenbait ekintza eraman zituen aurrera:

  • Konkistak: Inperioa hedatu zuen, batez ere mendebaldeko lurralde asko konkistatuz eta inperioaren hedadurarik handiena lortuz.
  • Erromatar legedia berreskuratu eta eguneratu zuten lau ataletan banatutako bilduma batean. Bilduma hau CORPUS IURIS CIVILIS deitu zen.

Denborarekin inperioaren hedadura handiaren ondorioz antolakuntza politikoa ere aldatzen joan zen. Erromatar garaiko tituluak baztertzen joan ziren eta berriak sortzen joan ziren, adibidez, enperadoreari basileus deituko zitzaion, bera izango zen agintari nagusia, armada, administrazio eta erlijio buru. Antolakuntza berriaren barruan ere, basileusak agintzen zuena inperio osoan zehar betearazten laguntzeko funtzionarioak zeuden; baita diplomatikoak ere, inperioa beste lurraldeekin harremanetan jartzeaz arduratzen zirenak; eta armada inperioaren mugak babesten zutenak.

Teodora eta Justinianoren mosaikoak Rávenako San Vital elizan

Inperioaren gainbehera eta amaiera

Teodora eta Justiniano I.aren ostean inperioak aldi ilun bat bizi izan zuen, eta nahiz eta XI. mendean berriro ere gorenaldi bat bizi, ordutik aurrera inperioa gainbeheran sartu zen eta gutxinaka lortutako lurrak galtzen joan ziren lonbardiar, bisigodo, musulman, eta abarren aurka, 1453an turkiarrek Konstantinopla konkistatu zuten arte. Honek Bizantziar Inperioaren amaiera eragin zuen.

Ondorengo bideoak Bizantziar Inperioari buruzko dokumentala eskeintzen dizu, “La Construcción de un imperio” bildumaren “Los bizantinos” kapitulua, hain zuzen ere.
Eta bizantziar emakumeen egoerari buruz jakiteko, sakatu irudian:
Imagen5

Utzi iruzkina