768. Guaixe

Page 1

2021-04-01 OSTEGUNA / 678. ZENBAKIA / 2. AROA SAKANAKO ASTEKARIA GUAIXE.EUS

Udaberriko oporrak

Naiara Diezendako trofeorik garrantzitsuena egindako lagunak dira / 2-4

Euskaltegiek aurretik lan handia dute eta, horregatik, AEK-k laguntza eskatu du / 6

Uharte Arakil urez hornitzen duen iturburu bateko hoditeria aldatuko dute aurten / 7

Liburu dastaren bigarren gonbidatua Uxue Alberdi izanen da, 'Dendaostekoak' liburuarekin / 29

Arbizuarrek plazan estalpe laukia jartzearen alde egin dute herri galdeketaren bidez / 21

Covid-19aren kontrako txertaketa eta baheketa orokorra Urdiainen / 19

Esti eta Mikel Markez musikariek 'Azal berritzen' diskoa aurkeztuko dute Iortia kultur gunean / 31

Oporretara goaz! Apirilaren 12ean itzuliko gara


2

EZKAATZA

NAIARA DIEZEN AGURRA

OSTEGUNA 20121-04-01 GUAIXE

Maider Betelu ganboa ALTSASU Martxoaren 10ean jakin zen berria: Naiara Diez Fernandez saskibaloi jokalari altsasuarrak saskibaloia utziko zuela iragarri zuen. Lointek Gernika Bizkaia taldeko kapitainak 34 urterekin utzi du saskibaloia, gorenean zegoela,16 urte profesional izan eta gero, azken 8 urteak Lointek Gernikan, bere bigarren etxean. Gutun hunkigarri batekin esan zion agur bere ibilbideari.

Duela hiru aste, bote prontoan, a ze nolako albistea eman zenuen. B e h a r b a d a j e n d e a re n d a ko bat-batekoa izan zen, baina asko pentsatutako erabakia izan da. Nik argi nuen, baita nire familiak ere. Bazekiten momentua iritsi zela, eta oso pozik nago sentitu dudan gertutasun, berotasun eta babesarekin; horrenbeste mezu jasotzea oso polita izan da.

Argi zenuen zure pasioa eta lanbidea izan dena gorenean zeundela utzi nahi zenuela?

Naiara Diez 2020ko Superkopako txapeldunordeen saria jasotzen. Agurra gertu zegoelako berezia izan zela aitortu du. LOINTEK GERNIKA

"Imajinatzen nuen guztia eta gehiago lortu dut; zorionekoa naiz" NAIARA DIEZ FERNANDEZ SASKIBALOI JOKALARI OHIA Lointek Gernikako kapitain altsasuarrak saskibaloia utzi du. Bere ibilbidea gorenean utzi du, oso zoriontsua izan dela nabarmendu du eta esker oneko hitzak besterik ez ditu

Urte asko daramat maila gorenean; gorputzak eta batez ere buruak esaten dizu noiz utzi, eta nik argi neukan momentua iritsi zela. Saskibaloian imajinatzen nuen guztia eta gehiago lortu dut, eta maila gorenean eta gainera Gernikan izatea, Altsasu eta gero nire bigarren etxea denean, niretako erretiratzeko modu bikaina izan da.

Noiz erretiratu nahi duen norberak erabakitzea handia izango da. Bai. Beti pentsatu izan dut nik saskibaloia utzi nahi nuela eta ez aldebres, ez litzaidake gustatuko saskibaloiak ni uztea. Erabakia nik hartzea oso pozgarria izan da; zorionekoa sentitzen naiz. Badaude lesioagatik edo gorputza ongi ez zutelako utzi behar izan duten kirolariak, baina nik erabaki dut noiz, non eta zein momentutan utzi. Uste dut nire ibilbide guztian zorte handia izan dudala, baita momentu honetan ere.

Bihotzetik idatzitako gutun batekin agurtu zinen. Oso zoriontsua izan zarela nabarmendu zenuen eta esker oneko hitzak izan dituzu. Gutuna idazterakoan momentu asko etorri zitzaizkidan burura,

pertsona asko... Izan ere, nire ibilbidea oso luzea izan da. Argi neukan bi gauza egin nahi nituela. Bata, argi utzi nahi nuen zorioneko jokalari bat izan naizela. Bestetik, nire ibilbidean pertsona asko ezagutu ditut, lagunak bilakatu direnak. Eta trofeo garrantzitsuena hori da, nire bizitza guztirako lagunak eramaten ditudala. Saskibaloiarekin bizi izan dudana imajinatzen nuena baino askoz ere hobea izan da, zoriontsu izan naiz nire alboan egon diren estamentu guztietatik errespetu osoz tratatu izan nautelako eta hori guztia eskertu nahi nuen gutunean.

Albistea eman eta berehala sare sozialetan sekulako mugimendua sortu zen. Denetariko errekonozimenduzko hitzak jaso zenituen taldekideen, arerioen, arbitroen, saskibaloi taldeen, federazioen eta zaleen eta gertukoen aldetik. Guztiak gogoratu dira zurekin. Mezu horiek guztiak irakurri dituzu? Ni ez naiz sare sozialetan oso aktiboa, baina egun horietan berotasun mezu horiek irakurri nituen. Oso polita izan da; agian ezin diet guztiei erantzun, baina guztiei eskerrak eman nahi dizkiet. Momentu hau oso berezia izan da niretzat, eta, egia esan, ez nuen espero horrenbeste mezu jasotzea. Ohorea da horrenbeste jendek euren denboratik niri tarte bat eskaintzea. Momentua ailegatu da eta momentu hau ere gozatzen ari naiz.

EMAKUMEEN KIROLA Jaso duzun babes horrek erakusten du estamentu guztietan Lointek Gernikako kapitaina oso estimatua dela. Emakumezkoen talde batez ari gara, eta, tamalez, halako mugimendua ez da oso ohikoa. Zuk esan duzun bezala, "tamalez". Ni beti izan naiz talde jokalaria. Kapitaina izatea ohore bat izan da; kapitain ona izateko zure taldea behar duzu, eta ni zorioneko kapitaina izan naiz. Jokalariek kapitain on bat izaten saiatzen lagundu naute. Arbitroek ere ondo tratatu naute, eta hedabideek beti oso ondo tratatu nauzue. Ildo honetan hedabideei


NAIARA DIEZEN AGURRA EZKAATZA

GUAIXE 2021-04-01 OSTEGUNA

eskatu nahiko nieke emakumezkoen kirola sustatzeko aurrera pauso bat ematea. Bestalde, guztiongatik jasotako babesa eskertzekoa da. Oso maitatua sentitzen naiz, ez bakarrik Gernikan eta Altsasun; jende asko dago hemendik kanpo hori ere sentiarazten nauena.

Garai batean zure erretiroak ez zuen halako oihartzunik izango. Horrek erakusten du emakumezkoen kirolak gora egin duela, nahiz eta oraindik asko dagoen egiteko. Lointek Gernika taldeak historia egin du ez bakarrik EuroCupera iritsi delako, baizik eta, esaterako, 2020ko ilbeltzaren 4an 5.562 ikusle bildu zenituztelako Bilbon Gernika eta Zaragoza Mann Filter taldearen arteko partidan. Emakumezkoen kirolean pausoak eman dira. Pausoak ematen ari dira, argi dago. Profesional mailan hasi nintzenean, egunkaria hartu eta izkina batean zure partidako emaitza bakarrik ikusita jada pozten zinen. Emakumeen kirolak oihartzuna du eta aurrera pausoak eman dira, baina gizonezkoen kirolarekin alderatuta oraindik aldea dago. Prentsan gizonezkoen kirolak duen portzentajea eta emakumeen kirolak zenbat orrialde betetzen dituen ikustea bezalakorik ez dago. Beraz, lanean jarraitu behar dugu. Gizartea eta hezkuntza ezinbestekoak dira. Umeek telebistan emakumezkoen kirola ikusten badute, hazten diren heinean normaltasunez ikusiko dute. Beraz, normaltasun hori lortzeko pausoak eman behar dira.

ATZERA BEGIRA Zergatik hasi zinen saskibaloian? 7 urterekin hasi nintzen nire lagunekin, beraiek ere taldean zeudelako, ongi pasatzen genuelako eta nire aita saskibaloiko arbitroa zelako. Kategoria handietako epailea zen. Aita arbitratzen ikusi izan dut beti, eta txikia nintzenetik partidak ikusten nituen. Aitak saskibaloia utzi, nik lekukoa jaso eta honaino iritsi naiz (kar, kar…). Altsasuko kiroldegian orduak eta orduak pasata oso pozik ibili nintzen, 16 urtera arte.

Orduan Zizurko Ardoi taldean hasi zinen. Aldaketa handia izan zen, Iruñera joan baitzinen bizitzera. Kirol beka bati esker bi urte eman nituen erresidentzia batean eta Ardoin jokatzen eta bertan egin nuen Batxilergoa. Nire gurasoei eskerrak eman behar dizkiet 16

urterekin etxetik ateratzen uzteagatik. Nire esperientzia pertsonala asko hazi zen, eta ditudan balore asko han ikasi nituen.

bizi izan dut Gernikan. Nire bigarren etxea da, zalantzarik gabe.

Eskolta, hirukoetan espezialista eta defentsan iaioa. Eta pasioa. Horiek dira Gernikako kapitainaren ezaugarrietako batzuk. Eta beti irribarrea jantzita. Giro ona sortuko zenuen taldean.

Beraiek ere esfortzua egin zuten. Bai. Familia beti alboan izan dut, nire gurasoak eta ahizpa. Txikia nintzenetik bidaia asko egin behar izan dituzte Nafarroako Selekzioko entrenamenduetara eramateko, partidetara joateko… Nire ibilbidea segitzeko asko bidaiatu behar izan dute eta beraiendako da nire esker ona. Beti esan didate aurrera egiteko baina nondik natorren inoiz ez ahazteko.

Saiatzen nintzen. Badakit kapitain izateko ezaugarri horiek behar direla. Taldeaz harro egon behar duzu eta beraiek ere zutaz harro sentitu behar dira. Asko exijitu izan dudan kapitaina izan naiz, nik ere horrela ematen dudalako. Nik %100 ematen badut, beraiek hori ikusten dute eta hori da adibiderik onena eurek ere hala egin dezaten. Egin, eta ez esan. Zorrotza izan naiz nire buruarekin ere halakoa naizelako, baina behar nautenean hor egon naiz eta hor nago. Eta irribarrea jantzita nuen ondo pasatzen nuelako, ongi sentitzen nintzelako eta nire jokalariekin harreman oso ona izan dudalako; normalean horrelakoa naiz, bai kantxan, bai entrenamenduetan eta baita nire lagunekin Altsasuko plazan nagoenean ere.

18 urterekin junior mailako Espainiako Txapelketan Zaragoza Mann Filter taldeko Alex Cebrian entrenatzailearen arreta bereganatu zenuen. Zaragoza taldera joateko eskaintza onartu eta han lau urte eman zenituen profesional gisa. Ardoin nengoen junior mailan eta Nafarroako txapeldunak izan ginen. Espainiako Txapelketara joan ginen eta han Mann Filter maila goreneko entrenatzaileak partida ikusi zuen. Dei bat jaso nuen eta Mann Filter taldera joateko proposamena egin zidaten. Profesional mailako trena pasa zen eta etxean esan nien argi nuela tren hori hartu beharra nuela. Zaragozara joan nintzen eta saskibaloiko maila profesionala eta unibertsitateko ikasketak uztartu nituen. Asko ikasi nuen bai saskibaloiaz eta baita bizitzaz ere. Nire ibilbidean Zaragoza oso garrantzitsua izan da.

Badakigu ez zarela estatistiken oso zalea, baina datu batzuk aipatzearren, 16 urte egin dituzu profesionaletan, 385 partida jokatu dituzu, 1.731 puntu egin dituzu eta 6.006 minutu jokatu dituzu.

Lau urteren ostean Iruñera itzuli zinen, Union Navarra Basket Obenasa taldera. Urte gazi gozoak izan ziren. Gozoak Obenasarekin emakumezkoen saskibaloiko maila gorenera igo zinetelako, baina gaziak taldeak bukaera tristea izan zuelako, krisi ekonomikoagatik desagertu baitzen. Hala da. Etxera bueltatu eta oso polita izan zen lehenengo urtean 2. mailatik 1. mailara igotzea. Denboraldi ikaragarriak egin genituen, bereziki azkenekoa: play-offetarako sailkatu ginen, eta kirol mailari dagokienez oso egoera onean geunden, sekulako maila genuen. Baina krisi ekonomikoa iritsi zen, ekonomikoki ezin izan zuten proiektua mantendu –betikoa, emakumeen kirola da halako egoerak lehen sufritzen dituena–, eta proiektua bertan behera geratu zen. Orduan Lointek Gernika taldearen deia jaso nuen eta nire bigarren etxera joan nintzen.

3

Hirukoetan espezialista eta defentsan iaioa izan da altsasuarra. LOINTEK GERNIKA

"MAILA GORENEAN ETA GERNIKAN IZATEA, ERRETIRATZEKO MODU BIKAINA IZAN DA"

8 URTE GERNIKAN Gernikara 26 urterekin joan zinen eta 8 urte eman dituzu bertan. Azkar esaten da, ezta? Bai. 8 denboraldi egin ditut. Hainbeste gauza bizi izan ditut han... 8 urte azkar esaten da, baina asko

Eta hor atzean kilometro pila bat daude (kar, kar…). Estatistikak ez ditut jarraitzen, talde mailakoak ez badira. Adibidez zenbat errebote atera dizkiguten, zenbat falta egin ditugun... taldeko datuak bai, baina estatistika indibidualak ez nituen jarraitzen nire sentsazioak zeintzuk diren nik baino hobe inork ez dakielako. Estatistiketan gauza garrantzitsu asko ez dira jasotzen. Kantxan zenbat egin duzun korrika, zenbat animatzen duzun, arerioek ez saskiratzeko nolako defentsa egiten duzun... hori guztia ez da jasotzen, eta niretako ezinbestekoa da. 12 jokalari gaude baina 12 jokalariok ez ditugu 20 puntu sartu behar; guztien lana partida aurrera ateratzea da, eta lan hori ez da estatistiketan islatzen, zenbatu ezina delako. Defentsa on bat egiten duzunean badakizu ongi egin duzula, zure batezbestekoa izan da arerioak 20 puntu sartu ordez 5 sartu dituela zuk egindako defentsari esker, eta etxera zoazenean pentsatzen duzu: zelako lana egin dudan! Estatistikek ez dute lan hori jasotzen. Jokalariei esaten diet


4

EZKAATZA NAIARA DIEZEN AGURRA

OSTEGUNA 2021-04-01 GUAIXE

estatistikak beharbada entrenatzaileendako direla garrantzitsuak; jokalariendako, niretako behintzat, ez.

Otsailaren 14an jokatu zenuen zure azken partida Estudiantesen kontra. Zein oroitzapenekin geratu zara? Une horretan ez nekien nire azkeneko partida izango zela. Hortaz, modu normal batean bizi nuen. Magariñosen jokatu genuen, eta atzera begira, orain pentsatzen dut: Magariños mitikoan jokatu nuen profesionaletako nire azken partida, kantxa mitiko batean.

BIZITZA BERRIA Zer egin zenuen entrenatzera joan ez zinen lehendabiziko egunean? Estudianteseko partida eta gero gure taldean COVID kasu positiboak agertu ziren. Horietako bat ni izan nintzen. Taldearen erdia baino gehiago izan ginen positibo, eta une zailak izan ziren. Hortik ateratzean erabaki nuen saskibaloia uztea. Eta zer egin nuen? Sare sozialetako mezuak irakurri eta erantzun, hedabideekin elkarrizketak izan… Asteburu horretan Altsasura joan nintzen eta bost lagun bazkaltzera joan ginen. Niretako zoragarria izan zen, ez nuen gehiago behar. Nire bizitza oso normala izan da nire kirol ibilbide guztian eta hala izaten jarraituko du.

Hemendik aurrera zer egingo duzun erabaki duzu edo oraindik aukerak aztertzen ari zara, normaltasun berri hori zehazten? Normaltasun hori ez dakit zein izanen den, baina orain dela oso gutxi utzi dut saskibaloi profesionala, eta gutxika asteburuak libre izatera ohitzen ari naiz, urte dezente eman baitut asteburu librerik gabe, eta nire burua kokatzen ari naiz. Lointek Gernikak orain play-offak jokatuko ditu eta taldekideekin egon nahi dut, kantxatik kanpo babesa ematen. Lasaitasunez hartuko dut eta gero gerokoak.

Zein izan da zure kirol ibilbideko unerik okerrena? Saskibaloian eta goi mailako kirolean dena ez da dirudien bezain polita. Goi mailan egotea eta mantentzea ez da batere erra-

"ASKO EXIJITU IZAN DUDAN KAPITAINA IZAN NAIZ, NIK ERE HORRELA EMATEN DUDALAKO"

Naiara Diez Fernandez kapitaina bere taldekideekin. Zorionekoa sentitzen dela behin eta berriz errepikatu du altsasuarrak. LOINTEK GERNIKA

za. Egun zailak izaten ditugu, baina etxean pasatzen ditugu, ez da inor konturatzen. Momentu txarrak egon dira, baina momentu onak askoz ere gehiago izan dira eta une onak gogoratzea niretzat askoz ere politagoa da.

Zein izan dira une onenak? Asko daude. Momentu oso ona nire debuta izan zen, 18 urte nituela, Mann Filterrekin, Zaragozan. Beste une oso ona izan zen duela bi urte EuroCupean Galatasaray talde turkiarra Malosten irabazi genuenean, gure etxean. Maloste jendez gainezka, Marea Granatea txaloka, aldagelara joan ginen eta berriro atera behar izan genuen zaleak oraindik ere txaloka zeudelako eta emozioz gainezka geundelako… Eta beharbada azkeneko unea izan da Superkopako finala jokatu genuenean kapitain gisa trofeoa hartu nuenean; banekien gutxi geratzen zitzaidala eta trofeoa hartzea oso pozgarria izan zen niretzat. Hiru aipatu ditut, baina momentu askoz ere gehiago daude.

Oso gernikartuta zaude. Bertan bizitzen jarraitzeko asmoa duzu? Aitortu beharra dut oso gernikartua nagoela; nire euskaran bertan nabaritzen da. Etorri nintzenean euskara batua hitz egiten nuen eta gutxika aldatzen joan da. Orain biak nahasten ditut, ez dakit ona edo txarra den (kar, kar...). Gernikarrek eman didaten bizitzeko modua,

beraien jarrera, Gernikan sentitzen den euskara.... hori guztia jaso dut, pertsona gisa hazi egin naiz eta gernikako euskalkian hitz egitea niretzat eurei eskertzeko modu bat da. Oraindik ez dakit zer egingo dudan eta non egongo naizen baina badakit Gernikara askotan bueltatuko naizela. Hori ziur.

Atentzioa deitu zidan zure agurreko gutunean aurkariei eskerrak eman zenizkienean "zuei esker eman dudalako nire mailarik onena eta aldi berean pozik jaso ditut kiroltasunak trukean emandako pozak". Kantxatik kanpo aurkariak batzuetan lagunak dira, eta lagun dezente ditut saskibaloian nire aurkariak direnak. Ildo honetan, zure aurkaria errespetuz tratatzen baduzu berak ere errespetuz tratatuko zaitu. Eta hori da niretako garrantzitsuena. Kantxan gertatzen dena kantxan geratzen da, eta hortik kanpo dago garrantzitsuena, bizitzaren kontuak.

"Zoriontsu izan naiz eta pozik noa, nire kirol ibilbidean zehar lortutako garaikur garrantzitsuena eskuratu baitut: bizitza osorako lagunak" diozu zure agurreko gutunean.

"TROFEORIK GARRANTZITSUENA IBILBIDE HONETAN EGIN DITUDAN LAGUNAK DIRA"

Beti esaten dut zorionekoa naizela. Nire ibilbidean momentu ikaragarri politak bizi izan ditut eta oso ondo bizi ditut partekatu ditudalako. Une horiek oso bereziak dira eta ondoan dauden jokalariek bakarrik ulertzen dute sentimendu hori. Niretako nire ibilbidean lortutako saria hori da, pertsonak ezagutzea, azkenean bizi osorako lagunak bilakatu direnak. Nik lortu dudan trofeorik politena lagunak dira.

Ez dakit kirol profesionalak berak, edo inguratzen duen espektakuluak edo kirol prentsak sustatzen duen, baina akaso zaleok kirola ikusteko modu bat dugu eta zuek beste bat bizi duzue. Beharbada. Jendeak uste baino askoz ere normalagoak gara. Agian kanpotik beste ideia bat ematen da edo beste gauza bat ikusten da. Jokalariak izan baino lehen, pertsonak gara. Eta pertsona triste dagoenean agian jokalaria triste dago, eta egun txarra badu beharbada egun txarra izango du ere jokalari gisa.

Jokalari profesionalen artean denetarik dago, baina gehienak uste baino gertuagokoak dira, pertsona normalak. Bai. Hor ikusten da zer nolako normaltasuna dugun eta erakutsi nahi dugun. Denetarik dago, baina zuk esatea eskertzekoa da. Kirolari guztiak horrela beharko lukete izan.

Zein beste kirol dituzu gustuko?

Kirolaria naiz, kirol guztiak maite ditut eta ikusten ditut. Txikitan denetan aritzen ginen kiroldegian. Maria nire lagunarekin, Zelandiko esku pilota txapelketa irabazi genuen, Zelandiko areto futbol txapelketan aritzen ginen… Saskibaloiaz gain futbola, tenisa, eskubaloia… gustuko ditut. Egia esan, kirol guztia ikustea gustuko dut eta orain, geroz eta gehiago praktikatzea, ondo pasatzeko.

Plazer bat izan da urte hauetan guztietan zure ibilbidea jarraitzea. Ea bidean berriro elkartzen garen beste gauza batzuetaz aritzeko. Etorkizunak zer ekarriko duen nork daki… Eskerrik asko zuei ere. Hasi nintzenetik gogoratzen naiz zoragarria zela Guaixen nire izena ikustea. Gordeta ditut nire izena agertzen den Guaixeko ale guztiak. Niretako zoragarria zen: "Guaixen atera naiz ama, a ze sorpresa!". Zuekin nire ibilbidea bukatzea berezia izan da. Eskerrik asko beti hain ondo tratatu izanagatik eta Sakanako kirola sustatzeko egiten duzuen lanarengatik. Orain askotan ikusiko dugu elkar Altsasun. Zer etorriko den nork daki?

"ZORAGARRIA ZEN NIRE IZENA GUAIXEN IKUSTEA. GORDETA DITUT NI AGERTZEN NINTZEN ALE GUZTIAK"


IRITZIA

GUAIXE 2021-04-01 OSTEGUNA

ASTEKOA

HARA ZER DIEN

XABIER REPARAZ EXTRAMIANA

Toledoko ituna

Txertatzen

SASOIA JUBILATUEN ELKARTEA

Gaur egun txertatuta saltzen dituzten arren, txertoa frutarbolei egiten zitzaien ebakuntza bat zen. Zuhaitzek izerdia adarretan gora zeramatenean, udaberriak bere indar guztiaz elikatzen zituenean, mizpira txertatzen zen elorrian. Gerezi, okaran, udare eta sagar kontua zen txertoarena. Bost sagar mota txertatuta zituen sagarrondoa ere gogoan dut aitonaren baratzean. Orain txertoa beste gauza bat da. Haien mota desberdinak ere banan-banan aipatzeko gai gara gehienok, baten batek, Michelle Pfeiffer nahasten badu ere haien izenen tartean. Adina edo lanbidea hizpide, xiringa zorrotzak helmugan dituzten ilara luzeak agertu dira. Adina, zaharrenak direnak txertaturik, haien heriotzak gutxitu direla ematen du. Lanbidea, jendaurreko arretan, berebizikoak diren lanbide haiek ere jasoa dute aurtengo txerto berria. Txertoak, ordea, beti izan du arrisku bat. Frutarbolei galdetu bestela, haien adar nagusia mozten zen, han beste adar bat sartzeko. Ongi ateraz gero, lore ederrez loratu eta fruta gozoz betetzeko bidean jartzen zen. Txertoak, landare berrian izerdia hartzen ez bazuen berriz, landarea ebakita, aurrera atera ezinik geratzen zen. Udaberri honetako txertoek ere arriskua badute, txikia, baina badute. Txikia bada ere, pasa dugun urtea pasa ondoren, beldurra eragiten digu arrisku hori hartzeak. Baina zein da beste aukera? Nahi eta nahi ez, mundu globalizatuan bizi den artalde handiaren parte gara. Lurrez, airez eta itsasoz lotu ditugu kontinente guztiak. Bazter guztiak kutsatu ditugu hilabete gutxitan. Heriotzari ihes egin diogunok badugu esker ona non adierazi. Senideengatik, adinekoengatik, bizilagunengatik, ezezagunengatik, txertoa hartu eta honekin amaitu beharra dugu behingoz. Zain dugun udaberri berria benetakoa izan dadin guztiontzat.

HERIOTZARI IHES EGIN DIOGUNOK BADUGU ESKER ONA NON ADIERAZI

Oporretara goaz: Datorren astean ez da GUAIXE astekaririk egongo, hurrengoa apirilaren16ean izanen da.

www.guaixe.eus

SAKANAKO ASTEKARIA

Erredakzio burua: Alfredo Alvaro Igoa guaixe@guaixe.eus Erredakzioa: Maider Betelu Ganboa kirolak@guaixe.eus eta Erkuden Ruiz Barroso kultura@guaixe.eus Maketatzailea: Iune Trecet Obeso maketazioa@guaixe.eus

Publizitatea: Eneida Carreño Mundiñano publi@guaixe.eus

ARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800 Altsasu 948 564 275 948 562 107 (Faxa) 618 882 675

Koordinatzailea: Goizeder Anton Iturralde fundazioa@guaixe.eus GK diseinu zerbitzua: Ainara Santiago Langarika info@gkomunikazioa.eus Ainhoa Etxeberria Pikabea gk@gkomunikazioa.eus Administrazioa: Gema Lakuntza Lopez admin@guaixe.eus Zuzentzailea: Felix Altzelai Iriarte Lege gordailua: NA-633/1995 Tirada: 3.200

Guaixek ez du bere gain hartzen aldizkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.

Laburbilduz esan dezakegu Toledoko ituna kapitalismoak sortutako tresna berezi bat dela, politika sozialak kapitalismoaren interesen arabera bideratzeko. Horregatik protagonismo berezia hartzen du krisi ekonomikoak astintzen gaituen bakoitzean. Banku eta enpresarien interesak babesteko, Kongresuko diputatuek hautatzen dituzten adituen batzorde bat da. Sortu zen unetik, 1995ean, langile, jubilatu, alargun eta gizaki behartsuenen zigor bilakatu da. Bere esanetara makurrarazten du Gobernua bera. Horren adibide bankuen zorrei ematen zaion lehentasuna, 2010-2012ko lan erre-

GUTUNA Osasun eskubidea guztiontzat ote? MIKEL MUNDIÑANO LARRAZA SAKANAKO SARE HERRITARRAREN IZENEAN

Apirilaren 7an Osasun Eskubidearen Nazioarteko Eguna dela aintzat hartuz, geure buruari galdera hori egin behar genioke. Erantzuna teorian baiezkoa litzateke; BAI, denok dugu osasun eskubidea. Arazoa, ordea, eskubide unibertsal hau edozein herrialdetako norbanakoei berdin aplikatzen ez zaienean dator. Hori horrela izanik, SARE Herritarreko kide gisa, larriki gaixorik dauden euskal presoek bizi duten egoerari erreparatu nahi diogu. Urrunketa eta salbuespenezko politikaz gain, presoei duten gaixotasuna euren etxekoen ondoan artatzeko eskubidea ukatzen zaieeta. Jon Gurutz, Josetxo, Iñaki,

5

forma, 2011-2013ko pentsioen erreforma, pentsio sistema pribatuak bultzatzea, gizarte zerbitzuak murriztea… Oraingoan, PSOE eta Ahal Duguk osatzen duten Gobernuak gauzak hobetuko zituelakoan geunden jubilatuok, baina denbora pasatzen doan heinean, konturatu gara amets bat besterik ez dela izan. Garbi dugu, berriz ere, Bruselako presioa eta bankuena, jubilatuena baino eraginkorragoak direla, beraien interesak bermatzen dituzten bitartean, gure eskubide eta aldarrikapenak galtzear daude. Badirudi lorpen bakarra pentsioen urteroko igoera KPIren igoeraren araberakoa izatea dela. Pentsio Sistema Publikoa arriskuan dago. Diru publikoa eta enpresetako hitzarmenen bidez pentsio pribatuak bultzatu nahi dituzte.

Jubilatzeko adina atzeratu nahi dute, pentsioen eta lan erreformak bertan jarraitzen dute, genero arrakala ez dute aipatu ere egiten, emakumeen etxeko lanak eta zaintzakoak gutxiesten dituzte, 1.080 euroko pentsio minimoak bermatu gabe… Inposatu nahi dizkiguten murrizketak zuritzeko aitzaki potoloa eman digute: Europako funtsak murrizketarik gabe ezin omen du eskuratu fondo horietatik datorkion dirua. Jubilatuen ziurtasunik gabeko egoera honek mobilizazio sozial eta laboral bat proposatu eta lantzera behartzen gaitu, Gobernuari presionatzeko. Mobilizatzeko gai izan behar dugu ,abian dauden politikak aldatzea lortzeko. Elkartu eta egin diezaiogun borrokari gure eskubideak eta aldarrikapenak bermatzeko.

Ibon… izen zerrenda luze bat osa genezake. Honenbestez, entzutegiek ezarritako zigorraz gain, presoek pairatzen duten oinarrizko eskubideen urraketa azpimarratu beharra dugu. Horretaz gain, zigor kodeak eta Espainiako espetxe legediak egoera berezietarako baldintza bereziak kontuan hartzen dituela gogorarazi nahi dugu. Esaterako, larritasun handiko eritasunak edo sendaezinak dituzten gaixoena, baita 17 euskal presoena ere, hortaz. Baldintza berezi horiei helduz, gaixotasunaren beharrezko txostenarekin eta presoaren sailkapena kontuan izan gabe, hirugarren graduan beharko lukete, arazo humanitarioak eta pertsonaren duintasuna tarteko. Eta noski, baita justiziagatik ere, horrela jasotzen baitu espetxe araudiko 100.4 artikuluak. Are gehiago egun bizi dugun pandemia egoera honetan.

Egia da zigorturik dagoen eta gaixotasun larri bat duen preso baten kaleratzeak ez duela sendaezina den gaitz baten sendatzea ekartzen, baina horren hobetze eta garapenaren moteltze nabarmena dakar, zalantzarik gabe. Izan ere, profesionalek artatzea eta presoaren giro zein ingurunearen aldaketak modu positiboan eragingo du gaixotasunaren garapenean. Beste behin, SAREk honako hau azpimarratu nahi du: legediaren aplikazioa ez da inolaz ere estatuaren amore emate gisa ulertu behar. Hau da, larriki gaixorik dauden presoen kaleratzea ez da amore ematea, euren eta Europaren legedia betetzea baino ez da. DUINTASUNAGATIK, GIZATASUNAGATIK ETA JUSTIZIAGATIK LARRIKI GAIXORIK DAUDEN PRESOEK ETXEAN EGON BEHAR DUTE. Bizirik eta etxean nahi ditugu!

LAGUNTZAILEAK

BAZKIDEAK


6

SAKANERRIA

OSTEGUNA 2021-04-01 GUAIXE

Sakanako AEK-k Korrikaren ordezko ekitaldia Etxarri Aranazko plazan egin zuten.

Gaztetxeko plazatxoan egin zen aurkezpena. ALTSASUKO GAZTE ASANBLADA

Euskaltegiek lan handia dute egiteko

Gazte asanbaldak gazteriaren beharren diagnosia eginen du

Euskal Herriko biztanleen %55 erdalduna dela gaztigatu zuen. Jendartea euskalduntzeko euskaltegi indartsuak aldarrikatu ditu AEK-k. Euskaltegi sareari laguntza eman nahi dionak www.aek.eus webgunearen bidez egin dezake

ALTSASU Harridura sortzeko kanpaina baten ondoren, Altsasuko Gazte Asanbladak (AGA) herriko gazteen arazoak identifikatzeko ekimena aurkeztu zuen larunbatean. AGAk abiatutako prozesua "duela hilabete batzuk izandako eztabaida baten ondorioa da. Bertan, Gazte problematika ematen den esparru guztietan antolakuntza hedatzeko tresna gisa ulertzen du gazte asanblada. Eta Altsasuko gazteria guztia barne bildu nahi dugu". AGAko kideek azaldu dutenez, "Altsasuko gazteriaren arazo nagusiak zein ziren ez genekien eta, beraz, ez genekien nola bilakatu AGA izan behar duen horretan". Horregatik, gazteria altsasuarraren problematikak identifikatzeko prozesua martxan jarri dute AGAko kideek. Herriko ahalik eta gazte gehienengana iritsi nahi dute eta,

Aurten Korrikak bukatu beharko lukeen garaian, igande eguerdian, jakinarazi zuen AEK-k, gauzak ongi, 22. Korrika 2022ko martxoaren 31tik apirilaren 10era izanen dela. Euskaltegiak bultza, bultza euskara dinamikaren barruan Etxarri Aranatzen egindako ekitaldian jakinarazi zuten hori Sakanako AEK-ko kideek. Haiek helduak euskalduntzen segitzen dute eta bai Euskal Herrian bai munduan barna euskara ikasten ari diren pertsonak 40.000tik gora direla jakinarazi zuten. Datu pozgarri horren aldamenean errealitate gordina jarri zuten ere: "Euskal herritarren %55 erdaldunak dira, eta, beraz, euskaltegi guztiak dira

beharrezko jendarte euskalduna amets badugu". Egiteko horri behar bezala heltzeko, AEK-ko kideek esan zutenez, "euskaltegi sendoak behar ditugu, Euskal Herri osoko herritarrei euskara ikasteko aukera emateko baldintza egoki guztiekin". Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko administrazioetatik "euskaltegiei bultzada estrategikoa eman" behar zaiola aldarrikatu zuten. Horretarako, eta "helduen euskalduntze mugimendua sustatzeko eta euskaltegiei bultzada emateko" jendartearen babesa eskatu zuten AEKtik: "denok egin dezakegu

geure ekarpena: egunero eta aukera dugun guztietan euskara erabiliz eta prestigiatuz, jendea euskaltegietara joan dadin animatuz, matrikulazio kanpainak sustatuz, euskaraz bizitzeko nahia plazaratuz…" COVID-19 gaitzak eragindako pandemiak aurten hamar eguneko errelebo lasterketarik gabe, "euskararen aldeko ekimenik garrantzitsuena gabe" utzi gaituela nabarmendu ondoren, AEKko kideek azpimarratu zutenez, "oraindik ere nahitaezkoa da duela 40 urte jaio zen ideia ero eta zoragarri hura gauzatzea". AEK-ko kideek hurrengoa prestatzen buru-belarri ari direla ziurtatu zuten.

Gazte kuadrillekin elkartuko dira harremana sustatzeko eta inkesta pasako diete haien arazoak identifikatzeko

Gasbidearen ibilbidean

Plazaola bide berdearen argazki lehiaketa

Larunbat goizean 90 pertsona elkartu ziren Madotzen Aralar zain dezagun! Gasbidea hemendik ez! plataformaren deiari erantzunez. Guztiek Etxeberri eta Lekunberri lotuko lituzkeen gasbideak Aralar mendiaren hego ekialdeko magalean sortuko lituzkeen ondorioak bertatik bertara ezagutu nahi izan zituzten. Adituen azalpenak entzun zituzten bidean.

Europako zortzi bide berde lotzen ditu Trail Gazers BID (InterregAtlantic Area) proiektuak. Horien artean dago Plazaolako bide berdea. Plazaola turismo partzuergoak jakinarazi duenez, "testuinguru horretan, udaberriko oporretarako argazki lehiaketa antolatu da, apirilaren 1etik 11ra. Plazaolako bide berdean". Partzuergotik zehaztu dutenez, "Pla-

UTZITAKOA

horretarako, "Altsasuko kuadrilla gehienekin izan nahi dugu hartu-emana". AGAko kideak kuadrillekin bilduko dira eta aukera baliatuko dute haiei inkesta bat pasatzeko, han beraien beharrak zehaztu ditzaten". Galdetegiak lau zati izanen ditu: lana, aisialdia, ikasketak eta etxebizitza. Inkesta betetzeko denbora tarte bat emanen zaie lagun taldeei. Hura pasatuta, AGAko kideak, atzera ere, kuadrillekin elkartuko dira, galdetegia jasotzeko. "Inkestetako emaitzak aztertuko ditugu eta hurrengo ikasturteari begira hainbat borroka fronte martxan jarriko ditugu". AGAk prozesua astelehenean abiarazi zuen eta garagarrilera arte luzatuko du. Gazte altsasuarrak bertan parte hartzera animatu dituzte, "inkestak betez eta hurrengo faseetan gurekin parte hartuz".

zaolako bide berdeko eta bidetik hurbil dauden herrietako paisaia, kultura eta ondare ingurunearen argazkiak bildu nahi dira lehiaketarekin". Interesatuek argazkiak Instagramen partekatu ditzake #TrailGazersPlazaola traola gehituz. Antolatzaileen profila @trail.gazers da. Lehiaketari bur uzko infor mazio www.trailgazers.eu webgunean eta proiektuko sare sozialetan kontsulta daiteke. Irabazlearendako saria kirol kamara bat izanen da. 14 urtetik gorakoendako da.


SAKANERRIA

GUAIXE 2021-04-01 OSTEGUNA

Mendizale taldea ura hartzeko zain. ARTXIBOA

Udalak ur hornidura bermatzeko lanak eginen ditu Bargako iturburuetako batetik ur biltegirainoko hodian ur ihesak daude eta haren ordez berri bat jarriko da Alfredo Alvaro Igoa UHARTE ARAKIL Edateko ura bargatik hartzen du Uharte Arakilek, Arpelu eta Ganbeleta iturrietatik. Bi iturrietako ura hoditeria bidez ur biltegira eramaten da, han tratatu eta Uharte Arakilgo etxeetaraino iristeko. "Ganbeleta iturritik ur biltegirainoko hodiak 60-70 urte ditu, mikrozementuzkoa da. Lurra asko mugitzen da Bargan, kaskallua baita. Eta mugimenduek hautsi egiten dute hodia", azaldu du Txomin Uharte Baleztena alkateak. Ondorioz, ur ihesak ere izaten dira. Egoera konpontzeko Uharte Arakilgo Udalak hodi hori kendu eta beste bat jarriko du. "Malda handia dagoen tokian, urak presio handia duen tokian, burnizko hodia jarriko da eta gainerakoan poliuretanozkoa. Kilometro batean aldatuko da". Uhartek azaldu duenez, Toki Administrazio Departamentuarekin hitzarmena sinatu behar du udalak eta, ondoren, lanak berehala ematea aurreikusten du, obra lastailerako despedituta egon behar baitu. 185.000 euroko aurrekontua du lanak. Eta guztia Nafarroako Gobernuak ordainduko du hala jasoa baitago foru administrazioaren aurrekontuan, EH Bilduren mozio bat tarteko. Arpeluko iturriko hoditeria burnizkoa da eta egoera onean dago. Uraren goi hornidurari dagokion hori aurten konponduko du udalak. Baina uren saneamenduari buruzko Ebroko Ur Konfederazioaren errekerimen-

duak ere jaso ditu. Horregatik, Nafarroako Gobernuaren Nilsa enpresa publikoarekin elkarlanean ari da udala. Uhartek azaldu duenez, "igerilekuetatik ur estolderiara iragazten da, errepideko ezponda bateko urak estolderiara doaz, kale batzuetako euri urak eta ur beltzak batera doaz araztegira. Horrek guztiak arazoak sortzen ditu araztegian. Gehiegizko kopurua dago". Alkateak azaldu duenez, "poliki konponbidea bilatzen ari gara, diagnosia egina dago. Udalean gauzak ongi egiteko konpromisoa dugu. Ura hartu bai, baina ahalik eta kalitatea onenarekin bueltatu nahi dugu ibaira". Uharte Arakilgo Udalak aurten, guztira, 1.263.419,21 euroko dirusarrerak izanen ditu. Eta, gastuak, berriz, 1.262.549,36 eurokoak. Aurreko urteko aurrekontua baino 328.000 euro gehiago aurreikusi dira aurtengo kontuetan. Eta udalak inbertsioetara 571.250,65 euro bideratzea aurreikusi du. Uhartek azaldu duenez,

Argiteria Alkateen Ituna eta "jasangarritasunarekin dugun konpromisoa" argudiatu ditu Uhartek, argiteria publikoan dauden bonbillen ordez LED argiak jartzeko. "Neurri handi batean merkuriozko luminariak ditugu. Hausten direnean ordezkorik ez dugu opatzen. Haiek poliki-poliki ordezkatu nahi ditugu, ahal den neurrian behintzat". Horregatik, aurreko urteko aurrekontuetan jasoa zegoen Itsesi eta Bidezar

auzoetako argiteria publikoa aldatzea eta hori bideratzen ari da udala (55.000 euroko inbertsio, 40.000 euroko dirulaguntzarekin). Aurtengo diru kontuetan Alde Zaharra eta Zerradoa auzoetako argiak aldatzeko 135.000 euroko diru poltsa dago. Azken lan horiek egin ahal izateko dirulaguntza eskatu dute, eta finantziazioa egokia bada gehiago egitea ez du baztertu udalak. Hala ere, alkateak argi du "inbertsioak egin behar dira zulo handiegian sartu gabe, hurrengo Toki Azpiegitura Planean (TAP) Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jaso eta beste lan batzuk egiteko aukera izateko". Uhartek aitortu du plan berriaren deialdira begira "poleki-poleki memoriak prestatzen ari gara". Uhartek jakinarazi duenez, aukera dute "aurreko TAPen

erreserban gelditu ziren lan batzuk egiteko. Inbertsioak aztertzen ari gara orain".

Udaletxea Joan den urtean udaletxeko beheko solairuan irisgarritasuna bermatzeko lanak egin ziren. Han dago, esaterako, Donibane jubilatu elkartearen egoitza. Suaren kontrako pintura eta larrialdi egoeretan aurre egiteko neurriak hartu zituzten. Aurten neurri horiek udaletxearen gainerako solairuetan eginen dira, betiere, segurtasuna bermatu eta suteen kontrako neurriak ziurtatzeko. Suaren kontrako pintura erabiliko dute eta eskailerei ere suari aurre egiteko tratamendua emanen diote. Balkoietako barandak 1,1 metroraino igoko dituzte. Balkoi eta leihoetan ere neurriak hartuko

7

dituzte, segurtasuna bermatzeko. Lanek ere ziurtatuko dute udaletxe guztia irisgarria bihurtzea. Horretarako, 40.000 euro bideratu ditu udalak. Urtero moduan Uharte Arakilgo Udalak kontuetan baso lanetarako dirua izanen da. Aurten Ardantzarretako larrea garbituko dute.

Hirigintza plana Uhartek esan duenez, "udalaren asmoa plana ahalik eta azkarren egitea da. Bi urte eta erdian edo hirutan despeditzea. Urte akaberarako lehen zirriborroa izan nahi genuke". Hirigintza planean herritarren parte hartzea legez bermatuta dago, "eta, gainera, hobe da" ziurtatu du alkateak. Aldi berean, gogorarazi duenez, "aurreko udalak talde motorra osatu zuen. Guri egindako lanari segida ematea dagokigu".


8

SAKANERRIA

OSTEGUNA 2021-04-01 GUAIXE

Tokiko merkataritza, 'hemen eta orain'

Lan kategoriek mobilizazioak eragin dituzte Sunsundeguin

Nafarroako 30 merkatari elkarte baino gehiagok eta milaka dendek dei egin dute udaberriko oporretan tokiko turismoa egiteaz aparte, tokiko saltokietan sartzera eta zerbitzuak erabiltzera

Enpresak zigortu egin du bere kategoriatik gorako lan bat egitera ukatu den LABeko delegatu bat

Irurtzungo Eskola Publikoan, Atakondoan. D ereduan.

ALTSASU Dozena bat egun lanik eta soldatarik gabe. Sunsundeguiko zuzendaritzaren zigor hori jaso du langile batek, LABeko ordezkari sindikala ere badenak. Langileak bere lan kategoriatik gora zegoen lan bat egiteari uko egin ondoren etorri da zigorra. Aurretik sekula zigorrik jaso ez duen langilea da zigortua. Sindikatu abertzaleak jakinarazi duenez, lege bidea abiarazi dute, batetik, langileari zigorra kentzeko eta, bestetik, Nafarroako metalgintzako hitzarmenean jasoa dagoen bezala, enpresak lanbide kategoriak aitor ditzan. Bestetik,enpresa batzordeak deituta, langileek delegatuaren kontrako zigorra bertan behera uztea exijitzeko astearte goizean protesta bilkura egin zuten. LABetik azaldu dutenez, "aurreko krisian hartutako doikuntza neurrien ondorioz Sunsundeguin lan baldintza ezberdinak daude. Ez dira kategoriak behar den bezala onartzen eta ez da metaleko hitzarmena betetzen". Egoera hori bideratzeko 2017an enpresa akordioa sinatu zuten zuzendaritzak eta langileen ordezkariek (LAB barne). Akordio horren ondorioz, lanbide kategoriez arituko zen batzorde bat sortu zuten. Sindikatu abertzaleko kideek gaineratu dutenez, "hiru urte eta gero ez zaio irtenbiderik eman gaiari". Sindikatuak testuinguru horretan kokatu du Sunsundeguiko langileen ordezkariari jarritako zigorra: "enpresak langile guztien kategorien gaia heltzea ekidin nahi du neurri eredugarriak inposatuz eta langileak mehatxatuz". LABek Sunsudeguiri exijitu dio "gure delegatuaren kontrako zigorra bertan behera uztea eta langile guztiei dagokien kategoria onar diezaiela, benetan egiten dituzten funtzioen arabera".

Zertan oinarritu zineten D ereduaren aldeko hautua egiteko?

SAKANA Hemen eta orain tokiko merkataritzaren egoerari buelta eman dakioke Nafarroako denda txikietan erosita. "Jabetu behar dugu gure erosketak egiten ditugun tokiek duten garrantziaz eta hauek gizartean era ingurumenean duten eraginaz". "Hemen eta orain nafar guztiak gonbidatzen ditugu herrietako merkataritza-guneetan paseatzera, bere eskaintza ezagutzera eta bertan erostera. Horrela lagunduko dugu hurbileko merkataritza modelo atsegin bati eusten, bizitza errazten diguna, berdintasunean tratatzen gaituena, entzuten gaituena eta gure beharrak ulertzen dituena". Nafarroako 30 merkataritza elkartek sustatutako Hemen eta Orain kanpainaren aurkezpenean esandakoak dira. Haien artean daude Altsasuko Dendarien Elkartea eta Sakanako Dendarien, Ostalarien, Zerbitzuen Elkarteak. Guztiek deialdia egin dute: "opor egun hauetan kontsumitu aurretik gogoan izan, arduraz egin eta Nafarroako tokiko ekonomiari laguntzeko eskatzen dizugu".

Tokiko merkataritza Kanpainaren sustatzaileek gaztigatu dutenez, "hurbileko merkataritzak, lurraldean sakaba-

Jendea erosketa poltsekin kalean. ARTXIBOA

natuta, aberastasuna eta ongizatea sortzen ditu, gure herriak kohesionatzen ditu, gure kaleak dinamizatzen ditu, hurbileko eta kalitatezko zerbitzua eskaintzen du eta enplegu eremu garrantzitsua da". Establezimendu horiek elkarteetan bilduz antolatu eta indarra lortzen dute "administrazio publikoen, gizartearen eta Nafarroako ekonomiaren aurrean merezi duen ikusgarritasuna, ordezkagarritasuna eta protagonismoa irabazteko". Nafarroako merkataritza elkarteetako kideak nabarmendu

dutenez, "zoritxarrez, saltoki txikiak pixkanaka desagertzen ari dira, herrietako merkataritzaguneetan etengabe ixten ari diren saltokien lekuko gara, hutsik dauden lokalen hazkundearen lekuko, eta horrek gure herri eta hirietako erdiguneetan eta auzoetan dakarren narriaduraren lekuko". Horregatik, nafarrei dei egin diete "hemen eta orain apustua egiteko tokiko merkataritzaren alde, eta gure herri eta hiri barruan merkataritzaeskaintza nahikoa duen eredu trinkoaren alde".

VS

C.A. OSASUNA getafe f.c. apirilak 3, larunbata 18:30-20:30 (irratiko konexioa 18:15etan)

euskalerria irratiaren bidez

zuzenean 948 567 074 | irratia@beleixe.eus

Rebeka Mendoza Caro IRURTZUN Ouarda Dira Irurtzunen bizi da. Haurrek Atakondoa eskolan D ereduan ikas de zaten aukeratu du, nahiz eta A eredua ere egon.

Non eta zein eredutan ikasten dute zure seme-alabek? Zenbat urte dituzte? Sara da nagusia eta 12 urte ditu; Selma, bigarrena, 10 urtekoa; Rayan hirugarrenak 8 urte ditu eta; Amira txikienak, 3.

Txiki-txikitatik D eredura joan dira. Sara orain Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, 1. mailara doa, Selma Lehen Hezkuntzako 6. mailara, Rayan Lehen Hezkuntzako 3. mailara eta Amira Haur Hezkuntzako 1. mailara. Hona etorri ginenez, euskara ikastea beharrezkoa iruditu zitzaigun, gaztelera kalean hitz egiten baita. Gainera, lan egiteko euskara maila minimo bat izatea eskatzen dizute. Hemen bizi nahi genuela ziur ginen eta hortaz, D eredua aukeratu genuen. Irurtzungo bizilagun bat gehiago izan nahi genuen eta gure gizarteratzea errazagoa izateko D ereduaren aldeko apustua egin genuen. Halaber, noizbait beste herrialde batera joango bagina, euskara berriz erabili ez arren, hizkuntzak ezagutzea beti aberasgarria da.

Zergatik da D eredua A baino hobea zuendako? Bagenekien gaztelera kalean ikasiko zutela. Horregatik, euskaraz izena ematea nahiago genuen. Euskara txikitatik ikastea errazagoa dela uste dugu, eta ez alderantziz. Gure ustez, nagusia zarenean euskara ikastea zailagoa da.

Aholkurik eskatu zenuten? Ez, gure erabakia izan zen. B a i n a i n fo r m a z i o a e s k at u genuen, gure kezkak argitzeko. D e n a d e n , n a h i ko z i u r ginen umeak D ereduan hasiko zirela.

Informaziorik eman zizueten? Zeinek? Bai, ezagutzen dugun jendeari eskatu genion, eta Gizarte Zerbitzuekin bilera bat izan genuen. Oro har, Gizarte Zerbitzukoek informatzen gaituzte eta zalantzak baldin baditugu argitzen saiatzen dira.

Erreferenterik bazenuten?


SAKANERRIA

GUAIXE 2021-04-01 OSTEGUNA

Ouardak D eredua aukeratu du, eta zuk? OUARDA DIRA D EREDUKO SEME-ALABEN AMA Lau seme-alaba ditu eta Atakondoa eskolara eramaten ditu. Atakondoan, A eta D ereduak daude, haurrek Haur Hezkuntzatik DBHko bigarren mailara arte bertan ikasten dute Ez, egia esan, alderantziz. A ereduko erreferenteak genituen, ilobak eredu horretan izena emanda zeuden. Urteak pasa ahala, ilobek A ereduan ikasi dute eta orain dela gutxi arreba txiki bat izan dute. Haurrek haien gurasoei arreba txikia D ereduan izena emateko eskatu diete.

Euskara hitz egiten duzu? Ez, eta damutzen naiz. Umeekin hitz batzuk ikasten ari naiz baina ez da aski. Lan eske joan naizen bakoitzean euskaraz ba al dakidan galdetzen didate. Are gehiago, aurten euskaltegian apuntatzekotan egon naiz baina matrikulazio epetik kanpo nengoen. Beraz, datorren kurtsorako utzi dut, irailerako.

Zure bikoteak euskaraz daki? Ez. Nire inguruan bakarrik nire koinata batek daki euskaraz.

"GU BERBEREAK GARA ETA RIFERA HITZ EGITEN DUGU. HAURREI BETI RIFERAZ EGITEN DIEGU"

Ouarda Dira, Irurtzunen bizi den berberea. REBEKA

"NIRETAKO D EREDUAN IZENA EMATEA GARRANTZIZKOA DA. HAURREI AUKERA GEHIAGO EMATEKO"

Eta nola moldatzen zarete etxeko lanak egiteko? Egia esan, haurrak nahiko autonomoak dira. Ez dute ia inoiz etxeko lanak egiteko nire laguntzarik behar. Dena den, euskarazko itzultzaile aplikazio bat deskargatuta dut eta umeek arazoren bat dutenean erabiltzen dut. Bakarrik lan egiten dute eta oso ondo ari dira. Eskolatik ez didate inoiz ezer esan eta umeek oraingoz, ez dute inoiz emaitza txarrik izan. Halaber, gaur zurekin hitz egin baino lehen umeei galdera hau egin diet: atzera egingo bagenu, A edo D ereduan ikasiko zenukete? Eta denek D ereduan ikasiko zutela esan dute, zalantzarik gabe.

Etxean zein hizkuntzatan aritzen zarete? Gu berbereak gara, Rifekoak, eta Rifera hitz egiten dugu. Haurrei beti riferaz egiten diegu. Haurrak gaztelera, euskara eta rifera dakizkite.

Eta zuk? Zenbat hizkuntza dakizkizu? Nik Rifera, arabiera, frantsesa eta gaztelera dakizkit. Rifera, tarifit ere deitua, berbereen hizkuntzen aldaera bat da. Rif eskualdeko hizkuntza da, Marokoren iparraldean, Melillan hitz egiten den hizkuntza bat da. 4 edo 5 milioi hiztun ditu. Garai batean, Kanarietan hitz egiten zen. Gainera, orain dela gutxi arte ikasteko era bakarra etxean zen. Nik ez dakit Riferaz idazten, ahozko hizkuntza bat izan baitzen. Rifera etxeko hizkuntza da, orain dela gutxi grafia arautu eta eskolan ematen hasi zen.

Hemen euskarak bizi duen egoerarekin alderatu genezake. Etxean ama hizkuntza Rifera izan arren, Marokoko kaleetan gehien entzuten den hizkuntza arabiera da. N i k e s ko l a n a r ab i e r a z e t a f r a n t s e s e z i k a s i nu e n , e t a etxean gurasoek Riferaz erakutsi zidaten. Gerora, eskolan gaztelania ikasi nuen. Hona etorri baino lehen, gazteleradun elkarte batean nire maila hobetu nuen. Oinar rizko mailarekin hasi nintzen, abestiak gazteleraz entzuten eta letretako hitzak itzultzen nituen. Aurrerago, berriak eta telesailak gazteleraz ikusten hasi nintzen. Azkenean, hona iristerakoan mintzatzeko maila nahikoa nuen. Dena den, gaur egun ikasten jarraitzen

9

dut, kalean, eskolan, parkean… beste gurasoekin gazteleraz hitz eginez.

Zer dela eta bukatu duzue Irurtzunen bizitzen? Gustatzen zaizue? Gu Al-Hoceima hiritik gatoz. Nire senarraren bi anaiak jadanik hemen z euden, bera etorri zenerako. Gerora, beste laugarren anaia bat etorri zen. Hortaz, familia gertu dugu eta askotan elkartzen gara, parkean, kalean… Herria gustuko dut, noski. Jendea atsegina da, herria nahiko lasaia, eta ez dugu bizitzeko inolako arazorik izan.

Zenbat urte daramatzazue hemen? Nik 14 urte, baina nire senarrak gehiago. Gure seme-alabak hemen jaio dira. Aiton-amonak ikustera joaten gara noizean behin, baina jada 4 urte ez ditugula aurrez aurre ikusi.

Beste bizilagun berri batzuek zuregana jo dute aholku eske? Bai, gainera Gizarte Zerbitzukoek guraso zalantzadunekin bilera bat egitea eskatu zidaten. Bertan, nire iritzia eman nien. Niretako D ereduan izena ematea garrantzizkoa da. Izan ere, haurrei aukera gehiago ematen ari gara. Berdin du, beste herrialde batera joaten baldin bagara, hizkuntza bat ikasteak beti gehitzen du, ez alderantziz. Gure seme-alabei aberastasuna eta ondarea emanez. Bilera aberatsa izan z en, izan ere bertaratutako batek bere alaba D ereduan apuntatu du. Nahiz eta zalantzak izan etxeko lanak egiteko orduan. Gutxika-gutxika etorkin asko haien seme-alabak euskal eredura apuntatzen ari dira. Adibidez, nire lagun baten 4 seme-alabak ere D eredura doaz. Nire ustez, D ereduan izena eman dugun guztiok ez gara inoiz damutzen. Beharbada, alderantziz da, A ereduan izena ematen dutenak damutu ohi dira.

Gurasoak umeak D ereduan izena ematera animatuko zenituzke? Bai, ehuneko ehunera. Umeari lehendabiziko urteetan zaila egiten baldin bazaio euskaraz ikastea eskolatik bertatik abisatzen dizute. Lehen Hezkuntzan berdina pasatzen da, haurren batek zailtasunak izanez gero irakasleek A eredura aldatzea gomendatuko dizute. Beraz, ez izan beldurrik! Euskararen apustua egin ezazu, guk bezala!


10

SAKANERRIA

OSTEGUNA 2021-04-01 GUAIXE

Eta udan, gehiago esango genuke, mendi ibiliak egitera.

Alfredo Alvaro Igoa URDIAIN Igandean 70 urte bete ziren Aralarko santutegiko mezamutil hasi zinela. Hara joateko ez pistarik ez errepiderik ez zegoen garaian. Ordukoak berritu ditu.

Mezan lagundu eta gero zer?

Nolaz bukatzen du Urdiaingo mutiki batek Aralarren? Don Inozenzio, Aralarko, kapilaua, Urdiainen egon zen apaiz. Lehenbizi eraman zuen Felix Etxabarri, gero ni, eta gero, atzetik, eraman zituen Mariano eta Migel Angel Zubiria.

Zergatik esan zuten gurasoek zu apezarekin joateko? Kuanto han edukazio on bat hartu behar duzun, edo zerbait ikasi behar duzula ona.

Aurretik Aralarren egona zinen? Ez, hura zen lehendabiziko aldia. Ni, sobra ere, nintzen gazte bat oso, ez dakit ba nola esan, bildurrik gabe joaten zena.

1942an suteak Aralarko ostatua txikitu zen. Zuk zer opatu zenuen han goian? Neretako eliza eta etxea handia zen. Jende asko etortzen zen, eta zegoen oso kondizio txarretan. Ni harritzen naiz nola etortzen zen jendea leku guztietatik. Gaurko ostatu berria ez zegoen ezta ezer ere. Orain santutegirako dagoen sarrera luze horretan, hor jartzen genituen ohol batzuk asto batzuen gainean eta udan hor egoten zen jendea. Hor jartzen genuen egurrezko mostradoretxo bat eta han zerbitzatzen genuen ardoa, gaseosak (1,5 pezetatan salgai) eta zerbezak (El Leon).

Geroz, bestelako lanak tokatu zitzaizkizun. Denetatik egiten genuen. Eta ikasi ere bai. Han genituen bi txakur handi, bi behi, untxiak ere ibili genituen. Nirekin batera zeuden Jose Mari Ustarroz eta Felix Etxabarri. Haiek ni baino zaharragoak. Ni haiekin ibiltzen nintzen, baina lana egiten zutenak haiek ziren.

Julian Etxeberria Albizturrek etxeko atean du Aralarko aingeruaren silueta. Ondoko argazkietan mutikoa zela Aralarren.

"Jendeak beti izan du San Migelekiko debozio handia" JULIAN ETXEBERRIA ALBIZTUR ARALARKO MEZAMUTIL ZAHARRA Urdindarra 1951ko martxoaren 28an, Aralarko santutegira mezamutil gisa joan zen, Inozenzio Aierbe Irañetarekin batera. 6 urte egon zen han, 15 urterekin bueltatu zen

Orduan, jateko faltarik ez. Luziano Garziandia zen mandazaina. Beti zegoen zerbait igotzeko, eta egunero igotzen zen mandoarekin. Hark igotzen zuen haragia, ardoa, gaseosa, garagardoa, ogia eta behar ziren gauza guztiak. Ardoa-eta zahagietan igotzen zen udazkenean negu guztirako. Baita ere gasolioa. Argia geneukan bateriekin. Bateriak kargatzeko han geneukan dinamo bat eta hura mugitzeko diesel motor bat. Udazkenean horiek montontzen ziren, gero neguan problemarik ez ibiltzeko.

Nolakoa zen neguko egun bat han?

Goizter esnatzen zineten?

Ateratzen zituen haizeak fistu batzuk! Haize boladak bazter guztietatik sartzen ziren. Urte batean esnatu ginen ohatzearen atzeko aldean elurbisutsarekin. Haizea ikaragarri. San Migelgo sarrera, atari handi hori, gainean leiho txiki bat dago, sakristiakoa. Elurra haraino igotzen zen, beti ere, haize boladekin, hura haize tokia baita. Elurra askotan. Baina gu gazte ginen eta ateratzen ginen egunero, eskiatzera, denbora pasa…

Ez. Han egunero 09:00etan meza eta 21:00etan arrosarioa izaten ziren. 08:30 aldera jaikitzen ginen. Gosaldu ondoren mezan laguntzea zen gure lehenbiziko lana.

Zein joaten zen mezara?

"FAMILIA BAT BEZALA EGOTEN GINEN, ELKARREKIN. EZ GENUEN GEHIAGOREN BEHARRIK SENTITZEN"

Astegunez, inor ez. Han bizitzen ginen sei pertsona: apeza, hiru mutiko eta bi emakumezko. Haiek joaten ginen. Jaietan bai, jende asko joaten zen, leku guztietatik. Nahiz eta negua izan hara jendea eskiatzera edo dena delakora, beti joaten zen. Gipuzkoatik asko. Lekunberritik eta Baraibarretik igotzen ziren gora eskiekin. Orain Candanchura joaten den bezala jendea, orduan Aralarrera joaten zen. Eta, horrela, jaiero-jaiero jendea; elurra bazen, eskiatzaileak, bestela, mendigoizaleak.

Txakurrak ateratzen genituen kalera bitan, goizean eta arratsaldean. Behiendako belarra bildu, haiei belarra eman, ereiten genituen patatak. Etxerako sobratzen ziren patatak egosi, pulpa pixka batekin nahastu eta ematen genien behiei, belarraz aparte. Behien azpiak garbitu eta horrela. Han ez zegoen aspertzerik. Gauza batzuk obligaziozkoak genituen, bai, beste batzuk, deboziozkoak. Eskiak ere han egiten genituen. Felixek egiten zituen. Basora joan, lizar polit bat bilatu, hura lehertu, zepillatu eta ongi egin eta, gero, pertza batean sartzen genuen, ur beroan eta pixka bat egosten den garaian molde batean sartzen genuen. Beti horrelako gauzak egiten. Eta han ondo jaten genuen. Arrainik ez genuen jaten, baina haragia jaten genuen egunero. Horregatik geunden lodi samar.

Animaliak non sartzen zenituzten? Orain konpontzen ari diren Lakuntzetxe edo Deierri etxean. Hori elur tokia da. Orduan eraikin bat zegoen bi ateak elkartzen zituena. Lakuntzentxen sartu eta lehendabiziko zegoen sukalde bat, zeudenak txakurrak eta egiten genuena sua, patatak, pulpa eta denak egosteko behiendako. Gero bi behiendako eta txahalarendako tokia zegoen. Aurrerago untxiak zeuden. Eta aldiren batean oilo batzuk. Eta azkenean zegoen orain kalean dagoen ur biltegia. Ura teilatupean zegoen. Han punpatxo elektriko bat ibiltzen genituen etxean banaturik genituen beste biltegi batzuk.

Inozenziok eskolaren bat edo dotrina ematen zizuen? Jakina, irakasten zuen. Irakurri egiten genuen bastante, han periodikoa egunero bi hartzen zituen, Nafarroakoa eta Gipuzkoakoa. Gainera, liburu asko zituen Don Inozenziok, mota guztietakoak. Bakoitzari gustatzen zitzaion hura irakurtzen genuen. Aurreratua zen eta denetariko liburuak eta aldizkariak ekartzen zituen. Denetarik ikasten genuen.

Telefonoa bazenuten? Garai batean omen zegoen telefonoa bakarrik Zamartzetik Sanmigelera, partikularra-edo. Ni joan nintzen garaian Telefonica edo nazionala zegoen. Orduan Uharte Arakilen teknikari bat egoten zen eta aldian behin igo-


SAKANERRIA

GUAIXE 2021-04-01 OSTEGUNA

11

genuen. Negurako egur pila galanta egiten zen. Gero lehertu. Neguan bi su genituen, beheko sua eta sukalde ekonomikoa, jana prestatzen zutena. Geneukan zerra zirkularra, motor elektriko batekin eta harekin mozten zen sukaldearen neurrira.

Su eta sukalde horiek non zeuden?

tzen zen gora errebisatzera kableak, hau eta beste. Sanmigelen bi bateria handirekin zuten. Haiek, sobra ere, ematen zuten indarra eta harekin ibiltzen genuen. Orduan zuzeneko lotura genuen Uharte Arakilekin eta Iruñearekin. Baina, askotan neguan, lantxurdarekin hartzen zuen pisua kableak eta egiten zen eten. Orduan, eskiak hartu eta jaitsi. Kable batzuk lotu eta martxan. Inkomunikaturik ez gara egon sekula ere.

Familiarekin harremana, nola? Gutxi. Kartaren bat. Jaisten nintzen herrira bi aldiz urtean: aste bat festetan, Sanpedrotan eta gabon aurretik beste aste bat pasatzen nuen. Eta bitarte horretan, gutxi. Han elkarrekin egoten ginen, familia bat bezala. Ez genuen gehiagoren beharrik sentitzen. Han jende gazte asko ibiltzen zen, hizketaldia, hau eta beste. Helduak bideberria egin zen garaian etorri ziren..

Udaberrian artzainak eta artaldeak igoko ziren mendira, ezta? Bai. Nafarroako artzainak joaten ziren domekan mezara. Eta Uharteko artzainen ardiak egoten ziren Sanmigelen eta Artxuetan,

inguru horretan. Haiekin, beste jende askorekin bezala, joaten ziren mezara eta gero gelditzen ziren gosaritara. Haiek ere egun bat jendearekin egoteko aprobetxatzen zuten. Hitz egiteko. Zeren bakarrik egonda, gero hizketarako gogoa egoten da.

Basolanetara ere igoko ziren. Uhartek baso asko dauka. Urte batean lantegi handia egin zuten. Markatzeko garaian lo han egiten zuten. Gero joaten zirenak zuhaitzak botatzera Nafarroa iparraldeko jendeak ziren. Haiek egiten zuten txabola eta, basogizon bezala, han bizitzen ziren. Domekan joaten ziren mezara. Haiek ere han jai eguna pasatzen zuten, jiji-jajaka, haiek ere jende artean egoteko gogoekin. Gero jarri zuten Uhartera kablea eta harrekin jaisten zituzten enborrak, ez zegoen bideberririk. Gero ikazkinak etorri ziren.

Ikatza edo egurra ibiltzen zenuten? Garai hartan egur asko egoten zen, haizeak botatakoak-eta. Egurra egiten genuen eta mandoarekin igotzen genuen Sanmigelera, urte guztirako. Mandoekin ekartzen zuen Luzianok. Sarrera ondoan jartzen

Eliza sarrerako pasabide luze horren gainean zegoen sukaldea eta gain horretan zegoen beste toki bat zena bizitza. Han zeuden apezaren, gure, emakumezkoen gelak eta komuna. Hura etxekoendako. Han zegoen beheko sua. Su hori, etortzen zen Korpus Eguna, etortzen zen… jende guztiak nahi zuen hara joan bazkaltzera. Tokirik ez zegoen. Hura izaten zen… Gaur egun ezin pentsatuko gauza: hainbeste jende hain leku gutxian!

Ateak urte guztia zabalik zeuden? Orduan Sanmigelgo ate guztiak egoten ziren zabalik. Han ez zegoen bildurrik ezertarako ere. Gero etorri zen madarikatu hori eta ostu zuen erretaula (Erik belgikarra, 1979ko lastailaren 25etik 26rako gauean). Eta orduan hasi ziren gauzak ixten.

Pentsatzen du Inozenziok erretaula azalduko zizuela? Ni egon nintzen garaian tapatuta egoten zen. Orduan elizetan egoten diren egurrezko figuradun erretaula zegoen. Erretaulak bazeukan bere famatxoa eta jendeak meza ondoren ikusi nahi zuen. Ondoren Jose Marik edo nik hango argimutilak kendu eta bi ate handi zabaltzen genituen. Aldare gainera igo (paretaren kontra zegoen) eta bonbillatxo batekin azalpenak ematen egoten ginen.

Jendea aingerua gurtzera propio joaten zen? Jendeak beti izan du San Migelekiko debozio handia. Orain itxita egoten da. Kapera txikian dagoen San Migelen irudi hori da "bigarrena". Lehen han egoten zen egiazko irudia, eta joaten zenean herrietara, ez zegoen. Meza eta arrosarioa kapera txikian errezatzen genituen. Domekan meza nagusia izaten zen, harmoniuma bazeukan, Felixek ongi kantatzen zuen, eta aldare handian.

Pazko igandea, Korpus Eguna eta San Migel eguna ziren egun handiak?

ARDANAZ

Baraibarrera egiten den irteera hori ez zen orain bezala egiten. Orduan San Migel herriz herri ibiltzen zen, beti

pausokan. Luzio, Exkurre, uhartearrak eramaten zuen. Apaiz bat joaten zen mandoarekin. Herriz herri dena pausokan ibiltzen ziren. Hori aldatu zen. Hasi zen garaia dena autoz egiten. Eta erabaki zen zerbait pausokan egitea. Pazko egunean nolabait joaten den Larraunera, Sanmgeldik Baraibarrera oinez, pixka bat tradizioari segitzeko.

Garai batean Sakanako herri guztiak sanmigelera erromerian joaten ziren. Ezagutu duzu hori? Maiatzaren 8an, San Migelen agerkundean, joaten ziren uhartearrak. Arakilgoak joaten ziren Korpus Zortziurrenean, larunbat batean. Lakuntzarrak ere. Irañetakoak ere bai. Beste herriek aurretik utzita zuten.

Korpus Egunean ere jendea poleki joaten omen zen. Jendea, ugari eta ugari. 1950ean hartu zuten euskal jai bat bezala eta Erriberatik-eta Falangekoak etorri ziren. Eta zalaparta sortu zen. Eta orduz geroztik iskanbila Korpus Egunean. Prozesioa egiten zen. Errepublika garaian prozesioak herrietan debekatu zituzten. Baina Sanmigelen ez,

Aste Santua Aralarren Aralarko santutegian Ostegun eta Ostiral Santuan 17:00etan izanen dira mezak. Larunbateko elizkizuna, berriz, 20:00etan izanen da. Eta Pazko Egunean, igandero bezala, 12:30ean izanen da. Igandean, 16:30ean, Aralarko aingeruaren irudiak santutegia utziko du bere herriz herriko ibilbideari ekiteko. Aurten ez dira Baraibarrera oinez joanen, Artxuetako bidegurutzeraino joanen da eta bertan Agur Mikel aingeru abestuko zaio”.

mendian zegoenez… Eta urte bat bera ere ez zen gelditu prozesiorik egin gabe. Fededunak prozesio horretara joaten ziren. Bi egunetan izaten zen: Korpus Egunean eta Korpusen Zortziurrenean. Gero euskaldun jendeak hasi ziren joaten. Prozesio garaian botatzen zituzten etxajuekin ikurrina txiki batzuk gora, eta ez dakit zer. Guardia civilez beteta. Beti egoten zen halako liskar bat. Baina jende asko. Batzuk fedearengatik, beste batzuk egun bat euskaldun jendea inguratzeko.

San Migel eguna, oso garrantzitsua. Bai. Izaten ziren beste bi egun. Asolbizio Eguna, abuztuko azkeneko jaia. Eta gero San Migel eguna. Orduan joaten zen jendea bezperatik. Han gaua nola-hala pasatzen zuten, zeren han hainbeste jenderendako tokirik ez zegoen. Eta hurrengo egunean fededunak konfesatzen ziren. Joaten ziren kaputxinoak Altsasutik, agian dozena erdi bat, eta goizean konfesatzen ziren. Beste batzuk goizean joaten ziren oinez Uharte Arakildik edo guardetxetik. 06:00etan hasten ziren mezekin. Absolbizio Eguna ez dago, baina San Migel Eguna, oraindik, segitzen du jendearekin.

Inozenzio Aierbe Irañeta entzunda. Zer gogoratzen duzu? Oso gizon eta apeza majoa. Kulturadun jendea zen. Kultura asko ikasi genuen berarekin. Esan dizudana, ekartzen zituen liburuak eta aldizkariak. Felix irratiak egiten ikasten egon zen, elektrizitateak, halako gauza asko. Gaur egun eskulanak esaten diren aldizkari horiek asko ekartzen zituen. Orduan neguan han egoten ginen, zeren erreminta asko zegoen han. Gauza asko ikasi nituen. Urdiainen egon zen apaiz. Garai hartan jaio nintzen eta ni bataiatu ninduen. Eta ezkondu ere. Andregaia neukan Altsasukoa eta orduan joera zegoen andregaiaren herrian ezkondu beharra. Eta Altsasun ezkondu ginen, baina Don Inozenziok ezkondu gintuen.


12

SAKANERRIA

OSTEGUNA 2021-04-01 GUAIXE

Lehen mailako osasun arretaren alde apirilean Nafarroako Osasun Plataformak apirileko asteazkenetan, 11:00etan, osasun etxeen parean kontzentratzeko deia egin du. Heldu den asteazkenean Europako deialdiarekin bat egin eta "pandemiarekin inork ez dezala irabazi" aldarrikatuko dute Irurtzungo kiroldegian bigarren txertoa apirilaren 21ean jasoko dute. ALFREDO ZELAIA

Txertaketaren segida Irurtzunen eta Altsasu izanen da Atzo egon ziren Irurtzunen eta bihar Altsasun. Urdiainen baheketa eginen dute ostiralean SAKANA COVID-19 gaitzari aurre egiteko ezinbesteko bitartekoa izanen da txertoa. Osasunbideak lehentasunezko sektoreetako profesionalen txertaketarekin batera 80 urtetik gorako pertsonen txertaketari ekin zion. Irurtzungo oinarrizko osasun eskualdeko (Sakanan Arakil eta Arruazu artekoak) 478 pertsonak atzo Irurtzungo kiroldegitik pasa ziren. Pfizer etxearen txertoaren lehen dosia jaso zuten. Osasunbidearen txertaketa taldea ostiralean, atzera ere, Altsasura etorriko da. Burunda pilotalekuan

585 altsasuar, olaztiar eta ziordiarri txertoaren bigarren dosia jarriko diete 09:30etik 19:00etara.

Baheketa Urdiainen Martxoaren 21etik asteartera arte 22 positibo zenbatu dituzte Urdiainen, 26 hilabete hasieratik zenbatuz gero. Egoera ikusita Osasunbideak erabaki du COVID-19 positiboak atzemateko urdindar guztiak baheketara deitzea. Osasunbideatik urdindarrak banaka hots eginen dituzte hitzordua emateko. Baheketa ostiralean eginen dute frontoian, 09:00etatik 19:00etara.

DUELA 25 URTE...

SAKANA Martxoaren ondoren apribila dator eta hilabete berrian ere segida izanen dute asteazkenetako 11:00etako osasun etxe pareko kontzentrazioak. Nafarroako Osasun Plataformak deitu ditu mobilizazio horiek lehen mailako kalitatezko osasun arreta publiko eta unibertsala bermatzeko. Horretarako, Osasunbideari eskatzen diote lehenbailehen "epe laburreko konpromiso zehatzak har ditzala lehen arretako osasun arretako arazoei konponbidea emateko. Horiek guztiek balio behar dute eredu integral baterantz jotzeko, ez eredu asistentzial hutsean gelditzeko. Beranduegi gabiltza, eta neke orokorra dugu". Nafarroako Osasun Plataformak gaztigatu duenez, Osasunbideak "ez du kontuan hartzen bere planteamenduekin arrakala handitzen ari dela teknologian, ekonomian, gizartean eta lurraldean". Plataformako kideek nabarmendu dutenez, "herritar guztiek ez dakite tresna telematikoak erabiltzen eta herritar guztiek ezin dituzte eskuratu. Gainera, landa-eremuetan arreta eskasagoa emateko arriskua dute, egungo baldintzetan ezin izanen bailukete garatu teleprestakuntza eta telelaguntza, ez

Altsasuko osasun etxe parean atzo egindako bilkura. JUAN PEDRO HIGUERO.

burokrazia murriztu edo ospitaleetako espezialistekin kontsultak egin".

Europako deialdia Apirilak 7 Osasunaren Mundu Eguna da. Eta plataformak bat egin du Osasuna eta Gizarte Babesa Pribatizatzearen eta Merkaturatzearen Kontrako Europako Sareak egin duen deialdiarekin. Aurten deialdiak "pandemiaren kontrako babesa ekitate eta unibertsaltasun irizpideen arabera bermatzeko eskakizuna" izanen du oinarri, "sektore pri-

Radar finkoak egunero 22 isun jarri zituen joan den urtean Altsasun gasbidea zabaltzen Zelai puntan, Lanbide Heziketa institutuaren inguruan, Gas Erregulazio eta Neurketa jarri zuen Gas Navarra enpresak eta handik hasi ziren gasbidea zabaltzen Zelai kalean barna. Altsasuko industrialdeetan bi urte lehenagotik zuten gasa. Irurtzunen ere aurretik baliatu zezaketen erregaia, baina ez etxarriarrek edo altsasuarrek. Isidoro Melero, Altzania eta Zumalakarregi plaza ingurura zabaldu zen gasbidea eta altsasuarrek garagarriletik aurrera erabiltzeko aukera izan zuten.

Guztira 8.221 trafiko salaketa jarri zituen gehiegizko abiaduran gidatzeagatik, 2019an baino %45 gehiago ALTSASU Trafiko Zuzendaritza Nagusiak radar finko bat jarria du Sakanako errepide sarean, Iparraldeko Autobiako (A-1) 401,5 km puntuan dago, Gipuzkoako norabidean, zerbitzu bide baterako

irteeraren aurretik. Gehiegizko abiadura gainditzen duten ibilgailuei argazkia egiten die eta gidariek isuna jasotzen dute etxean. Halako 8.221 isun jarri zituen Altsasun dagoen radarrak 2020an, egunean 22,45 isun.

batuaren irabazi zaletasuna zalantzan jarriz". Plataformatik adierazi dutenez, "horretarako, ezinbestekoa da osasun sistema publikoak indartzea eta patenteek guztiok txertoak eta tratamenduak eskuratzea oztopatzea eragotziko duen jarduera irmo bat egitea". Deitzaileek nabarmendu dutenez, "hau ez da onura pribatuetarako unea. Pandemia gainditzeko modu bakarra irtenbide kolektibo bat aurkitzea da: txertoak eta tratamenduak, pertsona guztiendako libreki eskuragarri egon daitezela".

Lekunberri parean Leitzarango Autobian (A-15) dagoen radarra da Nafarroan isun gehien jartzen dituena. Altsasukoa bigarrena da. Azken bost urtetan radar horrek 41.278 isun jarri ditu, egunero, bataz beste, 22,59 isun. Trafiko arau hauste horiek guztira 4.457.800 euroko isunak ekarri dituzte. Baina ia gidari denek ordainketa azkarra egiten dute eta isunaren erdia pagatzen dute horrela. Beraz, 1.932.876,41 euro dira radar horren bidez jasotakoak.


Denbora-pasak guaixe Aurkitu lau lore bikiak eta margotu itzazu udaberria iritsi dadin


Nafarroari buruzko bertso jarriak

Agintarien ajola eza euskal hiztunon kezka __________ baina gu ere agian behar bezelakoak ez __________. Gutako askok ez al du uzten alde batera __________ txakurrei edo umei txikiei hitz egiteko ez __________.

Nafarroa da esparragoa, piperra eta __________ Estafetako zezena edo Pirineotako __________. Nafarroa da Agoitz Baigorri, Corella edo __________, Bardeetako basamortua eta Zarauzko __________. hartza | Arantza | mahatsa | hondartza

Nafarroa da Gorka Urbizu edo El Drogasen __________ Nafarroa da Opus Dei eta harek dakarren __________. San Jurjo ere Nafarroako ordezkaritza __________ baina San Jurjo generala ez baizik eta __________. España | kapitaina | kaña | bikaina

Eneko Lazkoz Martinez (Etxarri Aranatz) Iruñean, 2021-02-13

Doinua: kintak jarrita ondorenian

da | euskara | bada | gara

Euskaldunontzat dihoan eran legedia __________ herritar gisa ere ez al goaz martxotik hona __________. Zuek ez dakit baina ni behintzat hasia nago __________ azken aldian ari baitira muga zaharrak __________. larritzen | bihurritzen | urritzen | berritzen

Burua altxa ezkero harro legokela dio __________ osasunak ez baitu irauten ehun urtetik gora __________. Koloretako poeten eta mendeurren __________ euskarazko bi hitz eta guzti geratu zaie __________.

Tabernen faltan parkeak bete botila eta __________ Gaiarre erdi betea dago erabat hustua __________. Bardeek ere mugak dituzte ez dago esan __________ txoriek hegan egin dezaten oinezkoentzat __________. bakarrik | Labrit | beharrik | tetrabrik

ereserki | ederki | beti | Zilbeti

Armaila berri bezain hutsetan sekulako __________ itsu itsuan gure Serafin Zubirik kantatu __________. Guk primeran nahi genituzkenak berdindu ta daude __________ Osasunaren euskara eta euskararen __________.

Baldintzatua ere nola ez bertsolarion __________ entzulearen harreta eta sortzailearen __________. Pentsa noraino espeziala den gaur ospatzen __________ historiako gaurik gabeko lehenengo bertso __________.

oihartzuna | osasuna | zuna | hutsna

jarduna | eguna | garuna | duguna

Gure Lingua Navarroruma gure euskara __________ Vascuencearen legearekin hiru zati __________. Euskaldun denak Nafarrak gara ohitura da __________ hobe genuke Nafar guztiak euskaldunak __________.

Nafarroari begirada bat zen hau nere __________ eta hara zer ikasi dudan jartzean paper __________. Bai Erriberan bai Baldorban bai Urepeleko __________ nafarro asko biltzen direla Nafarroa __________.

esatea | izatea | maitea | gizartea

larrean | baldarrean | bakarrean | aurrean

Ordena itzazu oinak


Gurutzegrama 1

2

3

4

5 6

7

8

9

1. Irati ... Sesma argazkiko futbolaria 3. Bi haizpetan kokatzen zen gaztelua 6. Urdiaingo iparraldean dagoen haitza 8. Aitor ... Carrera argazkiko Irurtzungo alkatea 10. Isurketak geldi ditzaten eskatu duten Arbizuko erreka 13. "Sakanako emakumeak martxan" leloarekin egin den martxa morea 14. Euskaraz modu naturalean bizi den herria 15. Ataun eta Etxarri Aranatzen artean dagoen portua 16. Unanuko inauterietako pertsonaia 21. 25 urte egin dituen Sakanako urtegia 23. Ezkurdia eta Zabaletak 2018an irabazi zuten txapelketa 24. Egiarretako ... Santiagoko ermita 25. Hamabost urteren ondoren agur esan duen musika taldea

10 11

12

13

14 15

16

17

Horizontalak

18 19

Bertikalak

2. ... Gallo San Roman argazkiko Sakanako Mankomunitateko Berdintasun teknikaria 4. Altsasuko industrialdea 5. ... Diez aurten saskibaloia utzi duen altsasuarra 7. Igor ... Lizarraga argazkiko txirrindularia 9. Irurtzungo euskararen etxea 11. Sakanako isurialdea 12. Hiriberri Arakilen hego-ekialdean dagoen herria 17. Reggaeton feminista egiten duen argazkiko olaztiarra 18. "... loa" Castillo Suarez Garciaren azken album ilustratua 19. Aztarnak agertu diren olaztiko harrobia 20. Jon ... Lisarri Ihabarren bizi den argazkiko antzerkigilea 22. Irurtzungo areto futbol taldea

20 21 22

23 24 25

!

"

$

#

!$

"%

Zein da robotaren itzala?


Sakanako janaiye 1. E I G O Y _____

11. A F K E I _____

2. A Z G I A T ______

12. R A N T Z R O _______

3. P L I E N R ______

13. I R A G Y E A _______

4. A Y G E R I ______

14. A R S A R A ______

5. I P A L K U ______

15. D U E E R _____

6. R E I R A _____

16. A M S T ____

7. B U T X E L E _______

17. N I X I D T L _______

8. O K L E S L O ________

18. R D I E ____

9. E T I L K O X O A T __________

19. A B U I I L ______

10. K E Z R U A U A ________

1. T I X B A U A ______


Dermioen letra zopa A

T

E

U

R

I

M

F

I

M

U

K

M

L

T

P

T

C

S

K

A

L

I

S

O

R

A

Z

U

R

I

J

F

J

O

Z

X

G

G

Z

A

C

Y

A

L

E

R

R

A

S

U

E

C

L

N

V

T

O

O

H

D

N

B

I

S

R

P

U

Z

M

N

C

P

S

I

G

I

X

R

R

P

A

G

D

A

I

K

H

S

U

E

O

U

S

Q

N

P

A

I

P

M

R

M

R

I

E

H

W

A

X

L

H

I

U

M

Q

Z

R

Y

B

I

B

I

A

T

S

T

Q

M

I

A

A

G

P

Z

N

A

Z

J

A

ATXITALEN

R

I

O

G

A

T

E

I

T

N

T

O

B

E

Z

M

R

A

O

T

ERREKAGAIZTO

A

L

B

I

V

L

X

U

U

G

I

T

N

Z

T

B

R

N

J

I

SORAZURI

R

T

J

T

J

Y

R

V

J

O

X

Z

I

T

A

E

U

Z

Q

G

M

Z

R

S

A

R

F

L

O

T

T

I

Z

U

L

A

L

A

A

I

U

A

Y

A

I

W

N

L

Y

X

A

A

V

R

O

K

I

B

I

B

ARMUNOAUNDI

N

U

U

Z

S

I

X

R

G

A

T

G

N

U

T

A

A

A

T

E

MUGARRATE

O

M

H

A

J

Q

I

F

F

B

M

A

J

G

I

R

N

L

Z

L

USARRE

A

L

E

T

O

S

T

N

A

A

D

K

D

N

O

T

F

T

U

T

U

P

V

N

L

K

M

I

I

L

Y

E

Y

I

M

O

Y

W

B

T

N

N

R

U

K

A

M

Z

I

R

A

R

U

D

C

P

O

G

I

V

BATIGIBEL

D

S

Q

Q

W

K

E

E

R

Z

S

R

K

R

O

H

B

S

D

I

ARZANZABAL

I

O

L

E

Q

V

H

D

N

U

J

E

V

U

U

S

Y

Z

E

J

SAITA

Z

H

R

P

C

F

Z

V

X

P

N

R

H

B

Q

S

R

A

I

D

POLPOLITURRI ARIZMAKUR MOITOLATZ AILURRAZPI

MIRUETA MUXINGOTXABAL BURDINGURUTZE

AITZUBIDE POTRAKA ASTIGARDIA

ARBILTZAU ANTSOTELA

= = = = =

Zenbat daude bakoitzetik?


Non daude

Sakanako txokoak? Uharte Arakil

Lakuntza Lizarragabengoa

4

11

7 Olatzagutia

Arbizu

10

5

Altsasu

Ziordia

Etxarri Aranatz

Arruazu

Urdiain

Iturmendi

Bakaiku

Unanu

6

Lizarraga

1

Dorrao

3

2

Irañeta

Ihabar

Hiriberri Egiarreta Arakil Etxarren

12

Satrustegi Zuhatzu

Etxeberri

8

Irurtzun Aizkorbe

Ekai

Izurgiaga Urritzola

9

Errotz


Lotu esanahi bereko hitzak 1. Minbiatu 2. Durrin 3. Arrikezo 4. Zardeittu

_ Marigorri

_ Garraio _ Harrikada _ Blai egin

6. Galtierro

_ Ganbara

8. Beixi

10. Txelatu

_ Bereizi

6

7

_ Artio _ Gozozale

14. Kattalingorri

_ Tximeleta

15. Launzale

_ Inozoa

16. Falfal

_ Itogina

18. Irruti

5

_ Urruti

13. Itxesure

17. Ganbaatxo

4

_ Laguntzaile _ Zahartu

12. Artio

3

_ Minberatu

9. Ttuttulu

11. Ttittemeru

2

1

_ Etxekolanak

5. Matxite

7. Inguutu

0

1 5

0

8 6 2

_ Burrunbada

3

_ Harro

19. Karraio

_ Inguratu

20. Limitti

_ Mirua

7 8 4

Eguzki sistema


Bilatu 10 ezberdintasunak

Erantzunak apirilaren 12an guaixe.eus-en


SAKANERRIA

GUAIXE 2021-04-01 OSTEGUNA

Bakaikuko plazan desfibriladorea jarri dute Udaletxeko izkinan dago, bideberriko arranpatik gora jota erraz iristeko moduan BAKAIKU Bakaikuko Udalak udaletxean desfibriladorea jarri du, postontziaren ondoan. 2.000 bat euroko inbertsioa egin du hura jartzeko. Desfibriladorea jarrita dago eta bakaikuarrek hura erabiltzeko prestakuntza jasoa dute, joan den urteko ilbeltzean lehen sorospenei buruzko ikastaroa egin baitzen herrian. Izan ere, batbateko bihotz-geldialdia gertatzen denean segundo guztiak garrantzitsuak dira. Ezinbestekoa da azkar eta modu eraginkorrean jardutea osasun profesionalak iritsi bitartean. Baita gaixo dagoen pertsonarendako prozesua itzulgarria izan dadin eta biktimak egoera kritiko hori gaindi dezan. Horregatik, bakaikuarrak oinarrizko bihotz-biriketako bizkortzea nola egin ikasteko izena ematera animatu dituzte udaletik.

Bestalde, udalak borondatezko auzolanerako deialdia egin du. Gaur izanen da, 09:30ean, eta eskolen eraikina zenaren beheko solairuan behin behineko erabilera anitzeko gela eta haur eta gazteendako gela egiteko gutxieneko lanak eginen dira.

Iturmendin eta Olatzagutian lantegiak salduta

Dinamizazio soziokulturaleko zerrenda osatuko da

Iturmendiko Udalak enkante bidez bi baso aprobetxamendu saldu ditu. Udalak enkantean jarritako hasierako prezioa baino 19.093,97 euro gehiago eskuratu ditu Basabea eta Altzaniatik eta bargatik aterako diren baso aprobetxamenduengatik. Lehenengoagatik Barbiur SM enpresak 41.680 euro pagatu ditu. Baso aprobetxamendua Auntzetxalde eta Guardaren txaboleta parajeetan dago eta 967 pagoz osatuta dago. Bigarren baso aprobetxamendua Explotaciones Zubillaga Saralegui SMk eskuratu du 77.171 eurotan. Aiztondoko lantegiak, berriz, 1.179 pagoz osatuta dago. Olatzagutiko Udalak, berriz, Arpana formacion forestal SM enpresari saldu dio Sagarminsaroi, Muskilin, Lesundegi eta Kintanatxikin dauden lantegiak. Udalak 17.552,38 euro (BEZ kanpo) eskatzen zituen eta enpresak 32.752 euro ordainduko ditu. 1.013,4 m3 duten pago, Amerikako haritz eta bertako haritz dira.

Ibarrean dinamizazio soziokulturaleko lanak egiteko aldi baterako kontrataziorako izangai zerrenda bat sortuko du Arakilgo Udalak. Oposizio lehiaketa bidez eta hautaprobak eginez osatuko du izangaien zerrenda. Han dagoen pertsonaren bat dinamizatzaile izendatuz gero, esku hartze soziokulturaleko proiektua diseinatu, planifikatu eta gauzatuko du udalerrirako. Ibarra 12 herriz eta 11 kontzejuz osatua dago. Dinamizatzaileak haiekin eta udalerriko elkarteekin eta mugimenduekin harremanean egon beharko du. Zerrenda indarrean izanen da agortzen den arte. Dinamizatzaile izendatutako pertsona udalaren aldi baterako lan kontratudun bilakatuko litzateke. Bere lanpostua lanaldi erdikoa izanen da eta B mailako ordainsariak izanen ditu. Interesa dutenek euskara jakin beharko dute, C1 maila edo baliokidea eskatu du udalak. Eskabideak hilaren 26ra arte aurkez daitezke.

21

Plazarako estalpe laukia aukeratu dute Igandean egin zen herri galdeketaren bidez arbizuarren plazan estalpe finkoa jartzea erabaki zuten, eta, gainera, lauki itxurako estalpearen alde egin zuten. Lanak finantzatzeko udalak dirulaguntza eskatuko du

Desfibriladorea jarrita. BAKAIKUKO UDALA

ARBIZU Aurreikusi baino bi aste beranduago egin zen Arbizun plazako estalopeari buruzko herri galdeketa. Hasiera batean martxoaren 14rako aurreikusia zegoen, baina bezperan Fran Balda Arañaren heriotzak herria jota utzi zuen, eta udalak galdeketa atzeratzea erabaki zuen. Hala, plazan estalpe finkoa jarri behar ote den erabakitzeko herri galdeketa egin zen igandean Arbizun. 16 urtetik gorako 916 arbizuarrek zuten botoa emateko aukera. Udalak antolatutako galdeketan arbizuarrek bi galdera erantzun behar zituzten. Lehenik, plazan estalpe finko bat nahi ote zuten. Galdera horri 253 arbizuarrek erantzun zioten, erroldaren %27,62k: 175k baietz (%69,16), 76k ezetz (%30,03) eta bik boto txuria eman zuten (%0,79). Lehen galderak estalpe finkoaren aldeko arbizuarren jarrera azaldu zuen. Eta zeuden bi proposamenen artean gustukoena

alde (%51,26), txuriak, berriz, 36 izan zien (%15,12). Beraz, lauki formako estalpea jarriko da plazan. Hura finantzatzeko udalak Landa Garapenerako Planeko laguntza deialdira aurkeztuko du estalpe proiektua.

Proposamena

Plazan jarriko den estalpea.

zutenaren aldeko botoa emateko aukera izan zuten arbizuarrek. Lehendabiziko galdera baino 15 erantzun gutxiago izan zituen bigarrenak, 238, erroldaren %25,98. A aukeraren alde 80 boto izan ziren (%33,61) eta 122 B aukeraren

Estalpea baino gehiago, oinezkoendako eremua ere Arbazuarrek esandakoekin eta arkitektoen laguntzaz, estalpea forma hartzen hasi da ARRUAZU Herrian estalpe finko bat behar ote den eta, beharrezkoa bada, nolakoa eta non egon behar lukeen zehazteko bigarren batzarra egin zen Arruazun martxoaren 20an. Gorka Ovejero Ganboa alkateak azaldu duenez, arkitektoen azalpenen laguntzarekin arbazuarrak estalpea zein materialekin egin zitekeen aztertu zuten, zein egitura izan beharko lukeen, zein forma… Baldintzatzaileak ere kontuan hartu zituzten: ibaiak gainezka egiten duela eta plazaraino iristen dela, estalpeko tei-

Gaur egun dauden karpak. ARTXIBOA

Aurreikusitakoaren arabera, lehenik plaza guztia maila berean jarriko da. Horretarako, plaza gurutzatzen duen bideko arranpa Uhalde kalerantz eramanen da. 17,5 metroko zabalerako aldeak dituen "lauki" itxurako estalpe bat jasoko da. Berez, oktogono erregularra da eta 306 metro karratuko azalera hartuko du. Burnizko 8 zutabe borobilen gainean jasoko da estalpea. Teiladuraren egitura nagusia metalezkoa izanen da, egurrezko zenbait zatirekin. Teilatua 16 hiruki inklinatutan banatuko da, "m" itxura sortuz. Hiruki horien erditik eguzki argia pasatuko da.

latuak argia pasatzen utzi behar duen edo ez, estalpean eguzki plakak jartzeko aukera eman behar duen edo ez… Azken horiek kontuan hartzen badira, material batzuk besteek baino erraztasun gehiago ematen dituztela azaldu zuten arkitektoek. Ovejerok gaineratu duenez, "estalpea zehazteko batzarrak proiektu zabalago batean bukatu du". Batetik, Arruazun ibilgailuak aparkatzeko espazioak zehaztea. Eta, bestetik, udaletxearen pareko berdegunea, eliza, frontoia eta elkartea hartuko dituen oinezko eremua sortzea. Alkateak azaldu duenez, batzarrean "udaletxe eta ostatu pareko espazioari plaza itxura ematea" ere aztertu zuten arbazuarrek. "Zenbait aukera aipatu zituzten. Arkitektoek proposamena batzarrean aurkeztuko dute".


22

SAKANERRIA

OSTEGUNA 2021-04-01 GUAIXE

Aberri Egunean elkarrekin kantatzera deitu dute Euskal Herria Batera herri ekimenak, Aberri Eguna keinu baten bidez elkarrekin ospatzeko deia egin du. www.guaixe.eus-ek eta Beleixe Irratiak (FM 107,3) seinalea emitituko dute igandean, 12:30ean, kantatu nahi duten sakandarrendako SAKANA Joan den urtean egin bezala, aurten ere Euskal Herria Batera herri ekimenak igandean ospatuko den Aberri Eguna ospatzeko deialdia egin du. Pandemiak ekarritako konfinamenduaren ondorioz 2020an balkoi eta leihoetatik ospatu zen Aberri Eguna, baina aurten plazetan ospatzeko proposamena egin dute Euskal Herria Batera herri ekimenetik. Oihana Maritorena sustatzaileak azaldu duenez, "12:30ean, ikusentzunezko seinale bat emitituko da irratien bidez, tokiko telebisten bidez eta sarean. Musika izango da seinale horren protagonista, kantuz elkartu gaitezen". Osasun neurriak kontuan hartuta, herrietako plazetan elkartzeko deia egin du Maritorenak: "herrietako plazetan elkartzeko deia egiten dugu bai seinalea batera entzuteko, edo herriko musikariekin kantaldiak antolatzeko ere. Hiru kantu proposatzen ditugu... baina gehiago ere izan daitezke. Ekimen herritarra da eta beraz herriak nahi duena kantatu dezala". Kanturako proposatutako kantak dira: Txoriak Txori, Ikusi mendizaleak eta Gernikako Arbola. Azken abestiak "batasuna" irudikatuko du. Lehenak "askatasuna", eta bigarren kantuak, aldiz, "maitasuna".

Presoen herriratzea eskatzeko manifestazioa Etxarri Aranatzen. ARTXIBOA

Laugarren preso bat hurbilduko dutela jakinarazi dute Puerto III kartzelan, 1.020 km-ra dagoen, Unai Parot Navarro Leongo espetxera lekualdatuko dute (370 km)

Aberri Eguneko sustatzaileak kantaldietan parte hartzera deitzen. UTZITAKOA

Euskal Herria Baterako kideek azaldu dutenez, "ekimena ez dugu plazetara soilik mugatu nahi. Gauden tokian gaudela, etxean, mendian zein hondartzan, Euskal Herrian zein kanpoan, seinalearekin bat egin eta kantatzeko deia egiten dugu" erantsi du eta egindakoa sareen bidez kontatzeko deia ere egin du. Iganderako herrietan deitutako kantaldien bidez, Imanol Esnaolak azaldu duenez, "Euskal Herri burujabea" aldarrikatuko dute. "Erabaki politikoak herri-

tarrengandik ahalik eta gertuen hartzeko, gure bizitzen eta gure ongizatearen alde egiteko. Komunitate nazional gisa, zainduko gaituen herri bat izan nahi dugulako". Beraien asmoa "bestelako ospakizunen osagarri" izatea dela adierazi du Esnaolak, une batean keinu bat elkarrekin, batera eginez. Bestetik, Aberri Egunean leiho eta balkoiak ikurrinaz eta nafar ikurrez apaintzeko deia ere egin du Maritorenak. Behar duenak, www.aberrieguna2021.eus webgunean erosteko aukera izanen du.

ETXARRI ARANATZ Azken aldiko ostiraleroko martxari segituz, Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak euskal presoen lekualdatzea onartu duela jakinarazi du. Oraingoan sei izan dira eta haietako bat Unai Parot Navarro da. Gaur egun Cadizko Puerto III kartzelan preso dago, 1.020 km-ra, eta handik Leongo kartzelara, 370 km-ra, eramanen dute. Parotek 63 urte ditu. 1990eko apirilaren 2an atxilotu zuten Sevillan, beraz, 31 urte daramatza preso. ETAren Argala komando ibiltariko kide izateagatik, hainbat atentatutan parte hartzeagatik eta haien ondorioz 39 pertsona hiltzeagatik zigortu zuten. 41 urteko espetxe zigorra du eta haren hiru laurdenak otsailean bete zituen. Euskal presoei espetxeko egonaldia luzatzeko, eta espetxe onuren inguruko Paroten helegitea atzera

Baldari omenaldia

Josu Zabala Salegirena argitu gabeko kasua da

Fran Balda Araña martxoaren 13an zendu zen. Bera omentzeko ekitaldia antolatu du Arbizuko ezker abertzaleak apirilaren 11n, 12:30ean, Olatzeako zelaian. "Omenaldi honen bidez Franek guri ez ezik Arbizuri eta Euskal Herriko askapen prozesuari emandako guztia eskertu nahi diogu. Horregatik, arbizuarrei nahiz sakandarrei dei egiten diegu bertan parte hartzeko".

ETAko kidea hilik agertu zela 24 urte bete ziren ostiralean eta ekitaldia egin zuten ETXARRI ARANATZ Ostiralean 24 urte bete ziren Josu Zabala Salegi etxarriarra hil zela. Mendizale batzuek opatu zuten Zabala zenaren gorpu hila Debako Mendata puntan. Bularrean tiro bat zuen eta al-

damenean pistola bat zegoen. Familiak ez du sekula onartu bertsio ofizialak zabaldutako suizidioaren tesia. Sortuk "egia argitara" ateratzeko eskatuz ekitaldia antolatu zuen plazan larunbatean.

botatzeko, legea bihurritu zuen Espainiako Auzitegi Gorenak 2006an eta hari "Parot doktrina" deitu zioten, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 2013an atzera bota zuena. Orain arteko espetxealdi guztia lehen graduan bete du Parotek, baina lekualdaketarekin batera bigarren gradura pasa dute. Ondorioz, espetxe onurak eskuratzeko aukera luke. Espetxe erakundeak jakinarazi duenez, presoak "legea onartu du". Gaur egun Leongo Mansilla kartzelan Euskal Preso Politikoen Kolektiboko 6 kide daude. Bestalde, haren etxeratzea eskatzeko dinamika aurkeztu zuten joan den astean Arrasaten eta larunbatean eskaera horrekin manifestazioa egin zuten. Aurretik espetxe erakundeak Sakanako beste hiru presoren lekualdatzea iragarri zuen, baina, momentuz, bakarra gauzatu da.

1997ko martxoaren 23an Bilbok Korrikaren akabera festa hartu zuen. Zabalak Bizkaiko hiriburuan hitzordua zuen eta egun hartan desagertu zen. Autopsiaren arabera hiru egun geroago hil zen, 26an. Zabalaren gorpua, esan bezala, Debako Mendata puntan agertu zen. Gerora ETAk ohar bidez jakinarazi zuen Zabala erakundeko kide zela eta bahitu egin zutela. ETAk Zabalaren heriotzaren ardura Espainiako Estatuko Segurtasun Indarrei leporatu zien


GANBAZELAIA

GUAIXE 2021-04-01 OSTEGUNA

AGENDA EMAIGUZUE ZUEN EKITALDIEN BERRI ASTEAZKENEKO EGUERDIA BAINO LEHEN. Tel.: 948 56 42 75 / kultura@guaixe.eus

OSTEGUNA 1 BAKAIKU Lehen borondatezko auzolana. 09:30ean, eskolan. URBASA Aste Santuko Jarduerak: Baso magikoa. Eduka Natura: 644 555 328. 09:00etatik 14:30era, informazio gunean. ALTSASU Gazte agenda: Futbolin txapelketa. 18:00etan, Intxostiapunta gazte gunean.

OSTIRALA 2 ALTSASU Aste Santuko Jarduerak: Artzainen harana. Eduka Natura: 644 555 328. 10:00etatik 13:00etara, Dantzalekun. ALTSASU Gazte agenda: Ze abesti da? 18:00etan, Intxostiapunta gazte gunean. ARBIZU ETA ETXARRI ARANATZ Euskal Presoak Euskal Herrira elkarretaratzea. 20:00etan, plazan.

LARUNBATA 3 ARALAR Aste Santuko Jarduerak: Mitologia tailerra. Eduka Natura: 644 555 328. 10:00etatik 13:30era, Guardetxen. ALTSASU Gazte agenda: Epic party games. 18:00etan, Intxostiapunta gazte gunean.

IGANDEA 4 URBASA Aste Santuko Jarduerak: Orientazio ikastaroa. Eduka Natura: 644 555 328. 09:00etatik 14:30era, informazio gunean. BAKAIKU Aberri eguna 2021: Keinu bat batera. 12:30ean, plazan. ALTSASU Euskal Presoak Euskal Herrira elkarretaratzea. 20:00etan, plazan.

ASTELEHENA 5 ALTSASU Aste Santuko Jarduerak: Artzainen harana. Eduka Natura: 644 555 328. 10:00etatik 13:00etara, Dantzalekun. ETXARRI ARANATZ Pentsio duinen aldeko kontzentrazioa. 11:00etan, plazan. URDIAIN Paseo osasuntsuak. 11:00etan, plazatik. ALTSASU Pentsio duinen aldeko kontzentrazioa. 12:00etan, udaletxearen aurrean. ALTSASU Nazioarteko Gazte Astea: Murala. 18:00etan, Intxostiapunta gazte gunean.

ASTEARTEA 6 ALTSASU Aste Santuko Jarduerak: Artzainen harana. Eduka Natura: 644 555 328. 16:00etatik 17:30era, Dantzalekun. IRURTZUN Pentsio duinen aldeko kontzentrazioa. 11:00etan, plazan. BAKAIKU Paseo osasuntsuak. 11:00etan, udaletxetik. ALTSASU Nazioarteko Gazte Astea: Timelapse Javi Traperorekin.

23

ZINEMA ALTSASU IORTIA KULTUR GUNEKO ARETO NAGUSIAN Dardara gaurkotasunezko film dokumentalaren emanaldia Osteguna 1: 19:30 Ostirala 2: 19:30 Igandea 3: 19:30 El informe Auschwitz gaurkotasunezko filmaren emanaldia Osteguna 8: 19:00 Ostirala 9: 19:00 Igandea 11: 19:30 Minari. Historia de mi familia gaurkotasunezko filmaren emanaldia Osteguna 15: 19:00 IORTIA KULTUR GUNEKO ARETO TXIKIAN Tierras altas zineforum filmaren emanaldia Osteguna 1: 19:30 Igandea 3: 19:30 Y lloverán pájaros zineforum filmaren emanaldia Osteguna 8: 19:00 Igandea 11: 19:30 El agente topo zineforum filmaren emanaldia Osteguna 15: 19:00

18:00etan, Intxostiapunta gazte gunean.

ASTEAZKENA 7 URBASA Aste Santuko Jarduerak: Orientazio ikastaroa. Eduka Natura: 644 555 328. 09:00etatik 14:30era, informazio gunean. IRURTZUN, ETXARRI ARANATZ ETA ALTSASU Osasun etxea zaindu! Elkarretaratzea. 11:00etan, osasun etxeetan. ALTSASU Nazioarteko Gazte Astea: Timelapse Javi Traperorekin. 18:00etan, Intxostiapunta gazte gunean.. ETXARRI ARANATZ Osasunaren nazioarteko eguna. Osasun eskubidearen alde, larriki gaixo dauden presoak etxera! kontzentrazioa. Sarek antolatuta. 19:30ean, plazan.

ALTSASU Liburu eremua, eremu librea erakusketa. Apirilaren 23ra arte. Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara, larunbatetan ikuskizuna aurretik eta igandeetan 18:30etik 19:30era, Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan.

OSTEGUNA 8 URBASA Aste Santuko Jarduerak: Baso magikoa. Eduka Natura: 644 555 328. 09:00etatik 14:30era, informazio gunean. LAKUNTZA Paseo osasuntsuak. 11:00etan, plazatik. ETXARRI ARANATZ Paseo osasuntsuak. 16:00etan, osasun etxetik. ALTSASU Nazioarteko Gazte Astea: Munduko musikak. 18:00etan, Intxostiapunta gazte gunean. ETXARRI ARANATZ Herri txiki, Infernu handi saioaren ekitaldia. Gonbidapenak agortuta. 20:00etan, frontoian.

OSTIRALA 9 ARALAR Aste Santuko Jarduerak: Arnastu. Eduka Natura: 644 555 328. 09:00etatik 14:30era, Guardetxen. ARALAR Aste Santuko

Jarduerak: Mitologia tailerra. Eduka Natura: 644 555 328. 15:00etatik 18:30era, Guardetxen. ALTSASU Nazioarteko Gazte Astea: Ipuin Biribilak Sergio de Andresekin. 18:00etan, Intxostiapunta gazte gunean. IHABAR Hitzaldia: Sakanako ondarea etxeen izenak. Arakil ekialdeko etxeen izenak historian zehar. Hizlaria: Jose Luis Erdozia Mauleon. 19:00etan, herriko etxean. ARBIZU ETA ETXARRI ARANATZ Euskal Presoak Euskal Herrira elkarretaratzea. 20:00etan, plazan.

LARUNBATA 10 URBASA Aste Santuko Jarduerak: Orientazio ikastaroa. Eduka Natura: 644 555 328. 09:00etatik 14:30era, informazio gunean. ALTSASU Nazioarteko Gazte Astea: Munduko janariak. 18:00etan, Intxostiapunta gazte gunean. HURRENGO ORRIAN JARRAITZEN DU


24

GANBAZELAIA

ALTSASU Esti eta Mikel Markezen Azal berritzen diskaren kontzertua. 19:30ean, Iortia kultur gunean.

IGANDEA 11 ARALAR Aste Santuko Jarduerak: Arnastu. Eduka Natura: 644 555 328. 09:00etatik 14:30era, Guardetxen. ALTSASU. Aste Santuko Jarduerak: Artzainaren harana. Eduka Natura: 644 555 328. 16:00etatik 17:30era, Dantzalekun. IRURTZUN Giza eskubideak eszenara: Viejos mundos nuevos antzezlana. 19:00etan, kultur etxean. ALTSASU Euskal Presoak Euskal Herrira elkarretaratzea. 20:00etan, plazan.

ASTELEHENA 12 ETXARRI ARANATZ Pentsio duinen aldeko kontzentrazioa. 11:00etan, plazan.

OSTEGUNA 2021-04-01 GUAIXE

osasuntsuak. 11:00etan, udaletxetik. ALTSASU Familientzako tailerra: Nola kudeatu zure seme-alaben emozioak. Gizarte zerbitzuak eta Txantxari ludotekak antolatuta. Izena ematea: 948 467 662. 17:00etatik 19:00etara, Iortia kultur gunean.

ASTEAZKENA 14 IRURTZUN, ETXARRI ARANATZ ETA ALTSASU Osasun etxea zaindu! elkarretaratzea. 11:00etan, osasun etxeetan.

OSTEGUNA 15 LAKUNTZA Paseo osasuntsuak. 11:00etan, plazatik. ETXARRI ARANATZ Paseo osasuntsuak 16:00etan, osasun etxetik. IRURTZUN Asisko Urmenetaren Sugarren mende liburuaren aurkezpena. Hitzaldi ilustratua izanen da. 18:00etan, liburutegian.

URDIAIN Paseo osasuntsuak. 11:00etan, plazatik. ALTSASU Pentsio duinen aldeko kontzentrazioa. 12:00etan, udaletxearen aurrean.

ASTEARTEA 13 IRURTZUN, ETXARRI ARANATZ ETA ALTSASU Osasun etxea zaindu! elkarretaratzea. 11:00etan, osasun etxeetan. BAKAIKU Paseo

LAKUNTZA Liburu dasta. Literatur solasaldiak idazleekin: Uxue Alberdi Dendaostekoak liburua. Sakanako Mankomunitatearen Euskara eta Berdintasun zerbitzuek antolatuta. 18:00etan, Tximonena jatetxean.

IRAGARKI SAILKATUAK HIGIEZINAK SALDU Etxarri Aranatzen, Enfermogurutze dermioan, 8500m2-ko lursaila salgai: guztiz hesituta dago eta 8 metro eta erdiko sakonera duen putzua du. Deitu 669 809 955 tfnora. LANA LAN POLTSA Altsasuko Udalerako aisialdiko begiraleen lan poltsa osatzeko hautaketa prozesua: Zerrendak bi urteko indarraldia izango du. Izena eman nahi baduzu, apirilaren 6tik apirilaren 23ko 14:00ak arte, udaletxean, posta-zerbitzuaren bidez edo Udalaren Egoitza elektronikoaren bidez egin dezakezu. Informazio gehiago www.alsasua.net webgunean. LEHIAKETA Sakanako Gozamenez film laburren lehiaketa: Hilaren 14ra arte eman daiteke izena: intxostiapunta@altsasu.net edo 608 617 778. Film laburrak apirilaren 28ra arte aurkeztu daitezke. Maiatzaren 5etik 10era gazteen bozketa eginen da, gogoko lana aukeratzeko. Eta sari banaketa maiatzaren 14an izanen da. Informazio gehiago www. altsasu.eus webgunean. Sakanako Gozamenez eta Altsasuko Udala. Euskal herriko ikastolen komiki lehiaketaren I.edizioa: Gaia Amaiurko gazteluaren setioa izango da, 14-16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, bakarka edo taldekako lanak izan daitezke. PDF formatoan aurkeztu behar dira. Lanak entregatzeko azken data apirilaren 30ean, 12:00etan, izango da. Informazio osagarria: http://www.nafarroaoinez. eus/nafarroa-oinez.asp?|dSeccion=8&|dContenido=133 estekan edo ehikomikilehiaketa@ikastola. eus helbidera idatzi.

"Erdialde" euskarazko idazlan laburren 14. lehiaketa: 6 urtetik gorakoei zuzendua, maila ezberdinetan banatuta egongo direlarik, maila bakoitzeko 3 sari. Lanak aurkezteko epea 2021ko apirilaren 28an amaitzen da Miranda de Argako Tudelana kaleko 3.zbkiko egoitzan edo erdialde.euskararenlagunak@gmail.com helbidean. Oinarriak http:// euskararenlagunak.wordpress.com antolatzaileen helbidean. Sariak 2021eko maiatzaren29an banatuko dira, Miranda de Argan izanen den “Euskararen eguna” ospakizunean. Irabazleei aldez aurretik abisatuko zaie. XII. Gaztezulo Bideo Lehiaketa martxan: www.gaztezulo.eus helbidean sartu, formularioa bete, bideoa grabatu (ezinbestean Gaztezulo paperezko aldizkaria, aldizkari digitala edota gaztezulo. eus webgunea azaldu behar dira) eta bidali web@ gaztezulo.eus helbidera maiatzaren 21a baino lehen. Irabazleek 1200 euroko saria jasoko dute! Informazio gehiago https:// www.gaztezulo.eus/albisteak/hemen-da-xii-gaztezulo-bideo-lehiaketa/ estekan. ZOZKETA Elkartasun zozketa: Ziordia running taldeak Rett sindromea, gaixotasun arraroa, duen San Adriango 6 urteko neska baten aldeko elkartasun zozketa antolatu du. Txatelen salmentarekin haren etxeko komunean aldagailua jarri nahi dute, baita Bearendako propio egokitutako moldea duen aulkia erosi nahi dute udarako. 75 sari zozketatuko dira. Txartelak euro batean eros daitezke taldeare sare sozialetako profilen bidez, 620 064 534 telefonoaren bidez (Jose Ramon), Altsasuko JJ tabernan eta Ziordiko Kixkur ile-apaindegian (apirilean).

OHARRA Odol-emateak Etxarri Aranatzen: apirilaren 7an eta 14an, 17:00etatik 20:30ra, www.adona.es/ eu webgunean informazio gehiago. Altsasuko egur loteak eskatzeko jarraibideak: Familia unitate bakoitzak eskabidea aurkeztu dezake apirilaren 16a arte. Infolocal-era deituz (948 012 012) izen-abizenak, NAN zbkia, tfno zbkia eta helbide elektroniko bat eman behar da. Bete behar diren baldintzak www.alsasua.net webgunean irakurri daitezke edota udaletxean galdetu. Uharte Arakilgo 2021eko egur epaiak: Interesa dutenek martxoaren 15etik apirilaren 15a bitarte, 35 euro ordaindu beharko dituzte udaletxean, izena ematerakoan eta Udalaren zerga betebeharrak egunean izan beharko dituzte. Loteen esleipena ekainean izanen da. 1978ko sanferminak: Sanfermin es 78 Gogoan! elkarteak eta Iruñeko Peñen Federazioak elkarlanean gertaera haiei eta, batez ere, Peñen Ikerketa Batzordeari loturiko dokumentazioa eta informazioa berrikusteko proiektua martxan jarri dute. Gertaerekin loturiko informazioa eta, bereziki, Ikerketa Batzorde hark egindako lanarekin loturikoa bildu eta digitalizatzea da helburua. Ikerketa Batzorde harekin eta egun haietako gertaerekin loturiko informazioa eta/ edo dokumentazioa duen pertsona guztiei haiekin harremanetan jar daitezen eskatu dute. E-postak: federacionip@hotmail. com edo info@sanfermines78gogoan.org iragarki@guaixe.eus www.iragarkilaburrak.eus

EGURALDIA ASTEBURUAN Osteguna, 1

Min.

9o

Ostirala, 2

Max.

19o

Larunbata, 3

Min.

4o

Min.

5o

Max.

15o

Igandea, 4

Max.

16o

Min.

4o

Max.

16o

HERIOTZAK · Virginia Oraa Otegi, martxoaren 27an Olaztin · Marili San Roman Goikoetxea, martxoaren 27an Urdiainen

INFORMAZIO HAU EPAITEGIETAN ETA UDALETAN JASOTZEN DA. AGERTU NAHI EZ DUENAK, HAN JAKINARAZI DEZALA.


KIROLAK

GUAIXE 2021-04-01 OSTEGUNA

hobekien prestatzen saiatuko dira Iskiza Sakanakoak. Uztaiekin aritzea egokitu zaie, eta bost uztaiekin landu behar dute euren koreografia. Kopa pasata, abendura arte ez dago Espainiako beste txapelketarik. Aparatu zailenak zein diren galdetuta, akaso zintak eta mazak zailenak direla aitortzen du Agirrek. "Gero bakoitzaren trebetasunaren eta gustuen arabera alda daiteke, baina mazak bi dira, bi eskuak erabili behar dira, ezkerreko eskua sartzen da jokoan, normalean aparatu bakarrarekin aritzerakoan gehiegi erabiltzen ez dena, eta zaila izaten da. Baita zinta ere. Zintak 6 metro ditu eta puntak ezin du lurra ukitu. Beraz, uneoro mugimenduan izan behar da, nekatzen du eta horrek ere bere zailtasuna du" azaldu du Agirrek.

Martxoaren 15ean Valentzian jokatutako Espainiako Txapelketan lehiatu zen Iskiza Sakana taldea. ISKIZA SAKANA

Maider Betelu Ganboa SAKANA Iskiza Sakana Gimnasia Erritmikoko taldeak berriki hasi dira txapelketetan parte hartzen. Urte zaila izan da aurtengoa, baina buelta eman diote. "Aurreko udan Espainiako Txapelketetan parte hartu behar zuten gimnastekin lanean hasi ginen. Gainontzekoak urrian hasi ziren, ikasturte hasieran" azaldu digu Iskiza Sakana taldeko Olaia Agirre Rodriguez entrenatzaileak. Agirrerekin batera Olaia Granizo, Maria Remolina eta Ainhoa Imaz dira Iskiza Sakanako entrenatzaileak. Aurten 24 gaztetxo trebatzen ari dira Iskiza Sakana gimnasia erritmikoko eskolan. Pandemia dela eta, lau taldetan banatu dituzte, gehienez talde bakoitzean 6 aritu ahal direlako. "Ikasle gutxiago daude aurten, aforo mugengatik; jendea kanpoan geratu behar izan da, pena handiz. Ordutegiak ere asko murriztu behar izan ditugu, ikasle gehiago sartu ahal izateko. Denboraldi hasiera ez da batere erraza izan, batez ere beraiendako" dio Olaia Agirrek. Gimnasia erritmikoko eskolaz gain, Iskizako txapelketa taldeak daude. Espainiako Txapelketetara aurkezten den taldean 6 gimnasta daude, eta kadete mailako taldea da. Hauek dira taldeka entrenatu ahal duten bakarrak. Bestalde, Nafarroako Kirol Jolasetako taldean 15 gimnasta trebatzen dira, aurre benjamin mailatik hasi eta junior mailaraino; hau da, 8 urtetatik 16 ur-

Iskiza Sakanako kimu berriak Talde sakandarra ongi aritu da Espainiako Gimnasia Erritmikoko Txapelketan eta Nafarroako Kirol Jolasetako 1. jardunaldian. Gimnasta gehienak txapelketetan mustu dira, eta dakitena ongi erakutsi dutela diote entrenatzaileek GIMNASIA ERRITMIKOA

teraino. Kasu honetan, banakako koreografiak landu dituzte, ezin izan dute taldeka lan egin. Eskola eta lehiaketa taldeak kontuan hartuta, guztira 45 gaztetxo trebatzen dira Iskizan. Martxan daude, eta hori da garrantzitsuena. "Udan zalantzak nituen, hasiko ote ginen. Hemen egotea eta txapelketetan hasi izanagatik pozik gaude" dio Olaia Agirrek.

Kadeteak ongi Espainiakoan Martxoaren 15ean Espainiako Txapelketa jokatu zen Valentzian, eta bertan Iskiza Sakanako mai-

"ISKIZAK LANDUTAKOA OSO ONGI DEFENDATU ZUEN ESPAINIAKO TXAPELKETAN" OLAIA AGIRRE

la nazionaleko taldea aritu zen. "Beraiendako Espainiako Txapelketako lehendabiziko txapelketa zen, eta helburua ez zen emaitzak lortzea, esperientzia hartzea baizik. Udatik martxora bitartean egindako lana erakustea lortu zuten; ardura handia zen eurendako, eta lortu zuten. Oso pozik gaude eta daude egin zuten lanarekin" nabarmendu du Agirrek. Pilotarekin eta mazekin aritzea egokitu zitzaien, eta koreografia polita eta animatua aurkeztu zuten. Espainiako Txapelketan denetariko maila dagoela azaldu du Agirrek. "Asko nabarmentzen diren taldeak daude, izena ere badutenak. Esaterako Madrilen sekulako maila dago, eta Valentziak, Kataluniak eta Kanariar Irlek ere maila handia dute. Iskiza Sakana erdialdean dago, gorantz. Esan beharra dago lan

25

duina egin genuela. Eta ez zen batere erraza izan, egoeragatik. Hasiera batean txapelketa ilbeltzean zen jokatzekoa, eta hara abiatu baino hiru egun lehenago esan ziguten txapelketa atzeratu behar zela. Ez genekien noiz izanen zen, eta datarik gabe lan egitea ez zen erraza izan, baina gimnastek egoera nahiko ongi eraman zuten" dio Agirrek. Hurrengo erronka, ekainaren lehenengo astean jokatuko den Espainiako Kopa da. Espainiako Txapelketa horrenbeste atzeratu zenez, denbora gutxi dute prestatzeko, baina lana ahalik eta

"NAFARROAKO TXAPELKETAN ONGI ARITU ZIREN ISKIZAKO 15 GIMNASTAK" OLAIA AGIRRE

Nafarroakoan bi podium Asteburuan Nafarroako Kirol Jolasen Gimnasia Erritmikako Banakako Txapelketa jokatu zen Mendillorrin. Bertan Iskiza Sakana taldeko 15 partaideak aritu ziren. "Nafar Kirol Jolasetako taldeko 15 kideetatik 11rendako, lehendabiziko txapelketa zen. Urduritasuna eta gogoa, guztia batera sentitzen zuten, eta esan beharra dago guztiek egindako lanarekin oso pozik gaudela" nabarmendu du Olaia Agirrek. Iskiza Sakanak bi podium lortu zituen. Kimuen mailan, Enara Perez olaztiarra 3. geratu zen eta aurre benjamin mailan Sofia de Sousa urdiaindarra bigarrena. Enara pilotarekin aritu zen, eta Sofia esku libreekin, aparaturik gabe, txikienak aparaturik gabe aritzen baitira. "Enara eta Sofia podiumera igo ziren baina guztien lana nabarmendu nahiko genuke; hilabete hauetan landutakoa erakutsi zuten, eta tapizean disfrutatu zuten. Hori zen helburua" berretsi du entrenatzaileak. Hurrengo erronka apirilaren 17an Errioxako talde batek antolatu duen gimnasia erritmikoko online txapelketan aritzea izango da. "Zelandin grabatuko dugu. Oso berezia izango da. Epaileek pantailatik segiko dute txapelketa. Badakigu ez dela berdina eta eurendako ere baloratzea askoz ere zailagoa izango dela, baina gutxienez zerbait bada" dio Agirrek. Bestalde, apirilaren 24an Nafarroako Banakako Txapelketaren 2. fasea jokatuko da, Mendillorrin.


26

KIROLAK

OSTEGUNA 2021-04-01 GUAIXE

urteko triatletak Aste Santuko buelta probestu zuen Arbizuko proban aritzeko eta apirilaren 18an Melillan jokatuko den Europako Kopa prestatzeko. Azpimarratu zuenez, bere entrenatzaileak zehaztutako denborak bete zituen, eta trantsizio guztietan aurrean izan zen. Oso pozik zegoen garaipenarekin. Emakumezkoetan, aurreko astean Altsasuko Duatloia irabaztetik zetorren Inma Pereiro 48 urteko beteranoa lehenengoz aritu zen Arbizun, eta "lasterketa ederra" iruditu zitzaion. Pereirok bi minutuko aldea atera zion Ines Moreno altsasuarrari (Lea, 1:59:30), eta Maialen Elia izan zen hirugarrena (2:01:39).

Sakandarrak podiumean Udaberriko giroarekin jokatu zen Arbizuko Duatloia. Erdian, Hegoi Lakuntza altsasuarra, junior mailan 5. sailkatu zena.

Astiz eta Moreno txapeldunordeak Udaberriko eguraldi bikaina lagun, 91 duatleta lehiatu ziren Arbizuko Duatloian, eta Mikel Astiz eta Ines Moreno sakandarrak Ander Noainen eta Inma Pereiroren atzetik sailkatu ziren. Hegoi Lakuntza juniorren 5. postuan sailkatu zen DUATLOIA

Maider Betelu Ganboa ARBIZU Udaberriko giro eguzkitsuarekin jokatu zen, larunbatean, 23. Arbizuko Duatloia, aldi berean Nafarroako Distantzia Motzeko Duatloi Txapelketa izan zena. Pandemia dela eta, Arbizuko Udalak 120 partaideren muga ezarri zuen eta azkenean 91 izan ziren aritu zirenak. Horietatik 13k ezin izan zuten proba bukatu. Osasun neurriak betetzeko, Olatzea Hotelaren pareko eremu guztia itxi egin zen eta duatleten irteera eta helmuga eta trantsizio guneak edo boxak bertan izan ziren, publikorik gabe. Eta, jakina, kronometratutako irteera izan zen; duatletak 10 segundoro hirunaka atera ziren. Bi proba jokatu ziren. Batetik ohiko proba, Arbizuko Duatloia (8 km korrika -32 km bizikletan-4 km korrika), Nafarroako Distantzia Motzeko Duatloi Txapelketa

izan zena, eta bestetik Arbizuko Ibilbide Herrikoia (4 km-16 km-2 km), nagusiaren distantzia erdia zuena. Junior mailakoak bertan aritu ziren. Ibilbidea aurreko urteetako antzekoa izan zen, herrian prestatutako zirkuitua, eta bizikleta segmentuan 32 kilometroko tartea, tartean Lizarragako portua (750 m) gainditu, eta Etxarritik jaitsita Arbizura heldu behar izan zuten partaideek. Ez zebilen haize askorik, duatletek biziki eskertu zutena. Proba nagusian Ander Noain (Saltoki) eta Inma Pereiro (Saltoki) gailendu ziren nagusitasun

ARBIZUN DUATLETEI BIZIKLETA ONDOKO KORRIKAKO AZKEN SEGMENTUA EGIN ZITZAIEN GOGORRENA

osoz. Madrilgo errendimendu altuko gunean trebatzen den Ander Noain gazteak (1:34:20) hegan egin zuen, segmentu guztietan aurrean izan zen eta 4 minutuko tartea atera zion baita ere proba oso ona egin zuen eta bigarren sailkatu zen Ihabarko Mikel Astizi (Donibane, 1:38:29). Joseba del Barrio (Tri-Ur Gazia) izan zen hirugarrena (1:38:55). Sakana Triatloi Taldeko Sergio Garcia de Eulate altsasuarra Top-Tenean sailkatu zen, 6. postuan sartu baitzen, proba ona egin eta gero (1:40:46). Partaide gehienek aitortu zuten bizikleta ondoko korrikako azken segmentua egin zitzaiela gogorrena, baita Ander Noain txapeldunak ere. Noainek aitortu zuen lasterketa "oso polita eta oso gogorra" zela, azken segmentua bereziki. Madrilgo errendimendu altuko gunean aritzen den 22

Nafarroako Distantzia Motzeko Duatloi Txapelketako txapelduna Ander Noain izan zen eta Mikel Astiz txapeldunordea. Bestalde, Sergio Garcia de Eulate beteranoen 1. mailako txapelduna izan zen. Emakumezkoetan Inma Pereiro izan zen txapelduna, Ines Moreno txapeldunordea eta Silvia Perez beteranoen 2. mailako txapelduna. Beraz, sakandarren dantza izan zen Arbizuko podiumean.

Sakandarrak Arbizuko Duatloia (8 km-32 km-4 km) • Gizonak 1.Ander Noain 2.Mikel Astiz 6.Sergio Garcia 29.Ivan Sobredo 31.Jose Ignacio Mikeo 34.Juan Carlos Gomez 40.Mikel Lakuntza 41.Juan Luis Maiza 67.Luis Flores

1:34:20 1:38:29 1:40:46 1:54:15 1:55:27 1:56:09 1:57:56 1:58:01 2:20:53

• Emakumeak 1.Inmaculada Pereiro 2.Ines Moreno 11.Silvia Perez

1:57:25 1:59:30 2:21:46

Arbizuko Ibilbide Herrikoia (4 km-16 km-2 km) • Gizonak 1.Julen Andueza 5.Iñaki Alvaro 11.Hegoi Lakuntza 15.Luismi Chaves 18.Jon Lapuente

• Emakumeak

1.Claudia Martinez

49:27 54:38 58:54 1:03:13 1:04:47 1:00:52

*Oharra: Sailkapenean ez da duatleten jaioterria jasotzen.

Arbizuko Ibilbide Herrikoia Arbizuko Herri Lasterketari dagokionez, Saltokiko Julen Andueza (49:27) eta bere taldekide Claudia Martinez (1:00:52) izan ziren garaileak. Saltoki taldea, beraz, Arbizuko protagonista izan zen. Sakandarrei dagokienez, Sakana Triatloi Taldeko Iñaki Alvaro 5. postuan sailkatu zen (54:38) eta Hegoi Lakuntza altsasuarra 11. postuan sartu zen, juniorren mailan 5.a (58:54).

Ines Moreno, bizikleta segmentua bukatzen.

Mikel Astiz, indar betean. NEREA MAZKIARAN


KIROLAK

GUAIXE 2021-04-01 OSTEGUNA

Dani Saldise Kopa lortu izanaz"oso harro" dago

1. MAILA AUTONOMIKOA 7. JARDUNALDIKO EMAITZAK Zirauki- Lagun Artea

1. MAILA AUTONOMIKOKO 1. MULTZOA 1 Erriberri 17 8 Lagun Artea 5

Dani Saldiseren Inter Movistar taldeak Espainiako Kopa lortu zuen Barçari 6 eta 1 irabazi eta gero. Saldisek Interren seigarren gola sartu zuen eta 25 urteko irurtzundarra titulu ofizial bat lortu duen lehen areto futbolari nafarra da

Jarduera fisikorako orientatzailea behar da Apirilaren 12a baino lehen aurkeztu behar dira eskaerak Mank-en edo Enplegu Bulegoan LANPOSTUA

Sakanako Mankomunitateak Sakana Eskualde Aktiboa zerbitzurako jarduera fisikorako orientatzailea kontratatu nahi du. Lanaldia astean 18 ordukoa izanen da, irailetik uztailera, zerbitzuaren beharren arabera moldatu daitekeena. Kontratua aldi baterako lanaldi partzialeko obra edo zerbitzu jakinekoa izanen da, eta kontratuaren iraupena betetzen den zerbitzuaren araberakoa izango da. Lanpostuaren oinarriak Sakanako Mankomunitatean daude (www.sakana-mank.eus).

Epea eta hautaketa probak Interesatuek apirilaren 12ko 14:00ak arte aurkeztu ditzakete euren eskaera, Enplegu Bulegoan edo Sakanako Mankomunitateko Erregistroan. Eskaerarekin batera curriculuma –bertan agertzen diren meritu guztiak egiaztatzen dituzten dokumentuekin batera–, eta memoria aurkeztu beharko dute. Bi egun barru hautaketa probak hasiko dira, Mankomunitatean, Lakuntzan. Euskara proba apirilaren 14an izanen da, 10:30etan. Hautagaiek memoriaren defentsa apirilaren 16an eginen dute, goizeko 9:00etatik aurrera. Prozesuan sortzen den lan poltsa hiru urterako izango da.

Inter Movistarrek eta Barçak Espainiako Kopako final handia jokatu zuten igandean Madrilgo Wizink Centerren, 1.500 ikusleren aurrean. Dani Saldise irurtzundarrak Inter Movistarrekin jokatu zuen, eta lehia zirraragarrian, Inter Movistar 6 eta 1 gailendu zen. 25 urteko pibot irurtzundarrak lehen urtea du Interren, Xota utzi eta gero. Ikusgarri aritu zen, eta partidan erabakigarria izateaz gain, Inter Movistarren azken gola sartu zuen, seigarrena. Dani Saldise areto futbolean titulu ofizial bat irabazi duen lehen jokalari nafarra da. Irurtzundarra oso pozik dago. Esker oneko hitzak izan zituen finala bukatu eta berehala. "Eskerrik asko urte hauetan guztietan bidelagun izan ditudanei. Hau hasi besterik ez da egin" azaldu zuen sare sozialetan. "Azaldu ezineko sentsazioa da, sekulako harrotasuna. Espero dut hau beste titulu askoren lehenengoa izatea" gaineratu zuen. Egunak pasata, hotzean, Dani Saldisek balore gehiago ematen dio lorpenari, "Espainiako Kopa bat lortzea ez baita batere erraza" azaldu du. Kopa lortu izanagatik "harro" sentitzen dela gaineratu du, eta Nafarroatik ere oso babestuta sentitu dela. "Ese-

1-1

SAILKAPENA

ARETO FUTBOLA

Naturanitzean gozatzen ekimena. MANK

27

HURRENGO JARDUNALDIA GAUR, OSTEGUNA 16:30 Lagun Artea - Avance Ezkabarte (Zelai Berri) Lakuntzarrek itxura hobea Ziraukik dominatu zuen, baina Lagun Arteako Kepak lortu zuen Ziraukiko atea zulatzea, 10. minutuan. Bigarren zatian berdintzea lortu zuen Ziraukik eta puntu banaketarekin bukatu zen partida. Badirudi Lagun Arteak, gutxika, tamaina hartzen ari diola kategoria berriari. Gaur, Ostegun Santua, sailkapenean bigarren postuan dagoen Avance Ezkabarte taldea hartuko dute lakuntzarrek.

ERREGIONALA GIZONAK 7. JARDUNALDIKO EMAITZAK Altsasu - Doneztebe (Atzeratuta) SAILKAPENA ERREGIONAL MAILAKO 5. MULTZOA 1 Gazte Berriak 18 4 Altsasu 4

Dani Saldise Espainiako Koparekin. INTER MOVISTAR

verri, Gascón, Roberto Martil edo Asier bezalako jokalariek ez dute Kopa bat altxatzea lortu, eta Irurtzungo mutiko batek Interren dabilen lehen denboraldian Kopa jasotzea sekulako gozamena da. Nafarrengatik ere oso babestuta sentitu naiz, eta Xotak ni zoriondu izanak izugarri poztu nau" azaldu du Dani Saldisek, Tatonoren eta Imanolek mezua jaso zuela azaldu eta gero. Izan ere, Osasuna Magna Xotak jokalari irurtzundarra zoriondu zuen finala bukatu bezain pronto. "Dani Saldise titulu ofizial

bat lortu duen lehen jokalari nafarra da. Harro gure klubean trebatu izanagatik eta irurtzundarra delako, gure sehaska. Zorionak!" azaldu zuen sare sozialetan talde irurtzundarrak, Dani Saldise Xotako harrobian txikia zeneko argazki batekin.

Pitxitxia Lehen mailako Areto Futboleko Ligako pitxitxia da Dani Saldise, eta denboraldi ona ari da egiten. Sasoi onean dago, eta titulu gehiago etortzea nahiko lukeela aitortu du.

HURRENGO JARDUNALDIAK GAUR, OSTEGUNA 18:30 Asdefor - Altsasu (Amigó) Altsasuk gaur Asdefor aurkari Asteburuan Altsasu Donezteberen kontra aritzekoa zen, baina partida atzeratu egin behar izan zen, COVID-19 kasuak direla medio. Oraindik ez dakite atzeratutako partida hori noiz jokatuko den. Bitartean, gaur, Ostegun Santua, Altsasuk Asdefor taldea izango du aurkari Amigó ikastetxean jokatuko den partidan. Asdefor taldea azkena da sailkapenean, oraindik ez du partidarik irabazi, eta printzipioz partida irabazteko faboritoa talde altsasuarra da.

CBASK, lider berria

ARETO FUTBOLA Osasuna Magnak lehen mailari eustea dago jokoan

SASKIBALOIA CBASK-Jatorman da Autonomia Arteko 2. Mailako lider berria, talde altsasuarrak larunbatean, Zelandin Valle de Egüesi 61 eta 49 irabazi eta gero. Apirilaren 10ean atzera ere elkarren kontra ariko dira bi taldeak, 18:00etan, Arangurenen. Nafarroako 2. maila autonomikoan CBASK-Ifuelek 49 eta 56 irabazi zion Gazte Berriak liderrari.

Areto Futboleko 1. mailan 26. jardunaldia dago jokoan eta Osasuna Magnak Globeenergy Peñiscola taldea hartuko du ostiralean, 20:00etan, Anaitasuna pabilioian. Partida garrantzitsua da, garaipena lortuz gero lehen mailako kategoriari eustea lor baitezake Imanol Arregiren taldeak. Navarra Television eta LaligaSports TV kateetan ikus daiteke.

CBASK


28

KIROLAK

OSTEGUNA 2021-04-01 GUAIXE

Kalkulagailuak martxan jartzeko unea iritsi da Binakako ligaxkako azken jardunaldiko lau partidetan dago zerbait jokoan: Elezkanorekin eta Zabaletarekin zuzenean finalerdietarako sailkatzea, edo finalerdietako play-offetarako sailkatzea. Ezkurdia eta Martija azken borrokan daude PILOTA

Nahita prestatuta ere ez litzateke horren ongi aterako. Asteburuan Binakako ligaxkako azken jardunaldia jokatuko da eta lau partidetan egongo da zerbait jokoan. Sailkapenari begiratuta, Elezkano II.a eta Zabaleta dira lehenak (10 puntu) eta zuzenean finalerdietarako sailkatu den bikote bakarra. Peña II.a eta Albisu dira bigarrenak (9 puntu), Altuna III.a eta Mariezkurrena hirugarrenak (8 puntu), Olaizola II.a-Rezusta eta Ezkurdia-Ladis Galarza laugarrenak eta bosgarrenak, seina punturekin, Jaka-Martija eta UrrutikoetxeaImaz seigarrenak eta zazpigarrenak, bosna punturekin, eta Artola-Aranguren zortzigarrenak, 3 punturekin. Peña-Albisu eta Altuna-Mariezkurrena 2. sailkatu eta zuzenean finalerdietara sailkatzeko borrokan daude, eta beste borroka handia finalerdietako play-offetan sailkatzekoa da, hau da, sailkapeneko 3. eta 6. postuen artean egotea. Artola eta Aranguren izan ezik, gainontzekoek dute aukera. Beraz, emozioak azkenera arte iraunen du.

Labritekoa, erabakigarriena "Borroka betean gaude eta pilota zaleendako txapelketa bukaera ederra ari da izaten, emozio handikoa" adierazi zuen Ezkurdiak astelehenean ikusgarri aritu eta garaipen garrantzitsua lortu eta gero. Eta aurrelari arbizuarrak arrazoi osoa du. Ostiralean Elezkano II.ak eta Zabaletak Olaizola II.a eta Rezusta izango dituzte aurkari Bilbon (17:00ean, ETB1). Aspekoak finalerdietan daude, baina irabaziz gero, mesede ederra eginen liekete Ezkurdia-Galarzari eta Jaka-Martijari, play-offetako borroka horretan. Partida erabakigarrienetakoa larunbatekoa izango da. Jakak eta Martijak Peña II.aren eta Albisuren kontra jokatuko dute Labriten (17:15ean, ETB1). Bi

2020 urteko Irurtzun Pilota Txapelketako finalistak. IRURTZUN

Apirilaren 5ean hasiko da 39. Irurtzun Pilota Txapelketa Gizonezkoen Txapelketa, emakumezkoena eta binakako torneoan afizionatu nafar onenak lehiatuko dira PILOTA

Albisu-Peña II.aren eta Jaka-Martijaren artekoa lehia erabakigarrienetakoa izanen da.

"BORROKA BETEAN GAUDE; TXAPELKETA BUKAERA EDERRA ARI DA IZATEN" JOSEBA EZKURDIA txartel daude jokoan. Bata, zuzenean finalerdietan sartzekoa, Peña II.ak eta Albisuk jokoan dutena. Eurek irabazten badute zuzenean sailkatzeko aukera handia lukete, beti ere AltunaMariezkurrenaren emaitzaren eta partidetako tanteoaren arabera. Bestela, play-offetarako sailkatuko lirateke. Aldiz, Jaka eta Martija irabazi beharrean daude play-offetarako sailkatzeko. "Txapelketa polita ari da izaten. Tentsiorako uneak dira, denok bizi nahi ditugunak" azaldu zuen Jakak, eta presioa Peña II.aren eta Albisuren gainean jarri zuen. "Galduz gero, playoffak dituzte, baina hor gehiago dute galtzeko irabazteko baino" nabarmendu zuen Lizartzakoak. Larunbatekoak eragina izango du ondoren jokatuko diren beste bi partidetan. Igandean Ezkurdiak eta Ladis Galarzak Urrutikoetxea

eta Imaz ordezkatuko duen Aretxabaleta izanen dituzte arerio Zarautzen (17:00etan, ETB1). Ezkurdiak eta Ladisek irabazten badute, play-offean izango dira. Galtzen badute, play-offetan sailkatu ahal izateko bezperan Jakak eta Martijak galtzea beharko lukete. "6 punturekin sailkapenean laugarrenak gara baina zazpigarren sailkatzeko arriskua dugu azken jardunaldian. Playoffetako formatu honekin txapelketa bukaeraraino irekia dago eta pilotariek ere beste tentsio, gogo eta intentsitate gehiagorekin entrenatzen dugu. Ea sentsazio onekin jarraitzen dugun eta partida irabazterik dugun" adierazi du aurrelari arbizuarrak. Bukatzeko, astelehenean, Amezketan, zuzenean finalerdietara sailkatzea jokoan duten Altuna III.a-Mariezkurrena II.aren eta txapelketan aukerarik gabe dauden Artola-Arangurenen arteko partida jokatuko da (22:30ean, ETB1). Beraz, azkenera arte atsedenik ez. Sailkapenean seina punturekin berdinduta lau bikote geldituko balira, tanto averageak erabakiko luke. Kalkulagailuak prest daude.

Kantuak dioenez ez dira betiko garai onenak, baina Irurtzun Pilota Klubak ez du etsi eta Irurtzun Pilota Txapelketa antolatzeko ahalegin aparta egin du Miguel Berazak zuzentzen duen klubak. Horrela, apirilaren 5ean hasiko da 39. Irurtzungo Pilota Txapelketa, eta bertan Nafarroako pilotari amateur onenak ariko dira. Irurtzun Pilota Klubak txapelketa antolatzeko babesleen laguntza ezinbestekoa izan dela nabarmendu du, eta Lacturaleren, Lakitaren, Neumáticos Iruñaren, Manfisaren, Irurtzungo Udalaren eta Nafarroako Pilota Federazioaren babesa eskertu du. Gizonezkoen txapelketan 12 bikotek hartuko dute parte, 4 multzotan banatuta. A multzoan ondoko bikoak ariko dira: Espinal-Arbizu, Antso-Beroiz eta Canabal-Azanza eta LansalotGurreak jokatuko duten atariko irabazleak; B multzoan ElizaldeBergera, Nazabal-Gaskue eta Iriarte-Alduntzin eta MurgiondoTelletxeak jokatuko duten atariko irabazleak; C multzoan Olaetxea-Aldabe, Ongai-Apezetxea eta Arribillaga-Iturriaga; eta D multzoan Retegi Bi-Lazkoz, Armendariz-Irurita eta Laso-Minak eta Goñi Peñasek jokatuko duten atariko irabazleak. Emakumezkoen torneoan 4 bikotek hartuko dute parte: Iera Agirre-Naroa Elizalde, Andrea Aldaregia-Olatz Ruiz de Larramendi, Irantzu Etxebeste-Maite Ruiz de Larramendi eta Laia Salsamendi-Ane Mendiburu.

Irurtzunen eta Labriten Hain zuzen ere apirilaren 5ean, astelehenarekin, jokatuko dira atariko hiru partidak Irurtzungo Biaizpe pilotalekuan, 16:30ean: Canabal-Azanza vs LansalotGurrea, Iriarte-Alduntzin vs Murgiondo-Telletxea eta LasoMina vs Goñi Peñas. Irabazleak txapelketarako sailkatuko dira. Txapelketa ligaxkan jokatuko da, eta multzo bakoitzeko bi bikote onenek final laurdenetarako txartela lortuko dute. Txapelketako partida gehienak Irurtzungo Biaizpe pilotalekuan jokatuko dira, apirilaren 16an, 23an, 30ean eta maiatzaren 7an, 14an eta 21ean Iruñeko Labriten jokatuko direnak izan ezik. Final handiak maiatzaren 29an jokatuko dira, Irurtzunen. Pandemia dela eta, ikusleen tokia %30ekoa izanen da.

Binakako Torneoa Irurtzun Pilota Txapelketarekin batera, Binakako Torneoa jokatuko da. Ondoko bikoteek hartuko dute parte: Oskoz-Cordon, Aristegi-Ballarena, De la FuenteAzpiroz, Igoa-Santamaria, De la Torre-Garces, Loiarte-Oskoz eta Irurtzun Pilota Txapelketako atariko irabazleak.

Espainiako Kluben Artekoa Espainiako Kluben Arteko Buruz Buruko Txapelketako azken faserako sailkatu da Irurtzun kluba. Urtzi Nazabal eta Retegi Bi izan dira Irurtzungo ordezkariak, eta martxoaren 9etik 11ra jokatuko dute azken fasea.


KULTURA

GUAIXE 2021-04-01 OSTEGUNA

mugarria izan zen. Gero Maitasuna politikoa da izeneko ikastaro batean Jone Arrazolak Abitatzen ditugun eta abitatzen gaituzten kaleen izenak hitzaldian egon nintzen eta bertan hitz egiten zen denda txikiek emakumeen ahalduntzean eta beraien arteko harremanean izan zuten garrantziaz. Dendarekin zerbait egin behar nuela erabaki nuen.

Nola izan da prozesua?

Uxue Alberdik 'Dendaostekoak' liburuaren idazlea. UTZITAKOA

"Ohartu naiz brodatzeak eta idazteak zerikusia dutela" UXUE ALBERDI ESTIBARITZ IDAZLEA ETA BERTSOLARIA 'Dendaostekoak' ez da "ohiko nobela bat, ez da ohiko kronika bat ezta fikziozko liburu bat ere". Baina liburu literarioa da Eneida Carreño Mundiñano eta Erkuden Ruiz Barroso LAKUNTZA Sakanako Mankomunitateko Berdintasun eta Euskara Zebitzuek antolatutako Liburu dasta ekimenaren bigarren gonbidatua Uxue Alberdi idazlea izanen da. Dendaostekoak liburuari buruz hitz eginen du. Liburuan dendaoste batean kontatutako istorioak biltzen ditu Alberdik. Lau hamarkadetan jostungile denda baten barruan eta kanpoan gertatutakoak kontantzen ditu. Pertsonaia errealetatik abiatu da

testua josteko. Apirilaren 15ean, 18:00etan, Tximonena jatetxean izanen da Alberdi.

Nola bururatu zitzaizun? Liburu hau idazterakoan ohartu naiz brodatzeak eta idazteak badaukatela zerikusiren bat. Liburuan aipatzen da brodatzeko makinak bi hari erabiltzen dituela: beheko ardatzetik datorrena hari gida da, txuria, ikusten ez dena. Goiko ardatzetik datorrena koloretakoa da, ikusiko dena, marrazkia osatzen duena. Idazteko prozesuan horrelako

zerbait gertatzen da. Idazleak hari txuri bat dauka beheko ardatzetik datorrena irakurleak zertan asmatu eta zerta ezagutu ez duena. Eta gero dago emaitza. Kasu honetan hari txuri hori oso intimoa da. Denda bateko alaba naiz eta liburuko narratzaileak, Izaskun eta Marijo, nire ama eta izeba dira. Dendak 40 urte egin zituenean festatxo bat egin zen eta konturatu nintzen nire haurtzaroko paisaiarik inportanteenetarikoa izan zen denda hori desagertuko zela. Lehenengo

Handik hilabete batzuetara amari eta izebari dendaren istorioak biltzea proposatu nien. Oraindik jakin gabe harekin seguru zer egin behar nuen. Asteazkenetan dendaostean gelditzea erabaki genuen. Hogei asteazkenetan 50 ordu baino gheiago grabatu genituen. Astero lantzen nituen esandakoak. Horren emaitza modura sortu zen Dendaostekoak. Ez da ohiko nobela bat, ez da ohiko kronika bat, ez da fikziozko liburu bat, baina liburu literario bat da. Ez dut kazetaritza trajearekin lan egin. Idazlearenarekin egin dut, baina saiatu naiz ezer ez asmatzen. Agian inportanteena begirada asmatzea izan da; montaje lana egiten. Manipulazioa aukeraketa, ordenean, oihartzunak bilatzean egon da. Hainbat pasarte haiek kontatutakoak eta elkarrekin inongo harremana dutenak nik elkartu ditudanak. Halaxe josten saiatzen naiz liburu bat.

Hainbesterako emango zuenik bazenekien? Intuizio bat baneukan. Ez nekien zer emango zuen, zer esango zidaten. Errealitatea multiplea da, baina momentu batean erabaki nuen bi narratzaile izango nituela eta bi pertsonek bi aho, buru eta memoria dute. Tiraka ibili naiz eta nire lana izan da ahalik eta galdera egokienak egitea. Azkenengo lau hamarkadetan zabalik egon da Deba ibaiaren eta San Franzisko kalearen artean. Bi ibai modura irudikatzen nituen: likidoa, ibaia, denboraren joanaren sinbolo modura. Ibaia hor dago dendaren aurretik. Naturak nobeletan gizakiaren eskalaren neurria ematen du. Kalea ibai solido baten modura imajinatzen nuen. Hor ere hainbat isuri izan dira: mugimendu sozialak, hilketak, manifestazioak, soinua, jendea… Dendariaren ikuspuntu hori, kalearen mailan dagoena, interesgarria iruditzen zitzaidan kulturaz hitz egiteko ere. Baita ekonomiaz, familiaz, harremanez, maitasunaz eta abarrez hitz egiteko ere.

29

Distantzia hartu duzu? Idazleok ohituta gaude arrotze ariketa hori egiten. Hori da literaturaren sekretua. Distantzia behar du literaturak funtzionatzeko. Arroztu behar izan dut aurrena entzun nuen ahotsa, nire amarena. Paperera pasa orduko itzulpen ariketa bat da, nolabait. Haien ahotsa testu bihurtzeak arrozte moduko bat da. Sekretua galderetan egon da. Ez nuelako alabarentzako galdetzen, ez nuen niretzako galdetzen; testuarentzat galdetzen nuen. Askotan fikzioaren babespean argitaratzen dugu, baina idazle guztiok erabiltzen dugu material intimoa beti. Idazleak gertuen ezagutzen dituen errealitate horietatik idazten du. Ni gehiago kezkatzen ninduen ez hainbeste testu distantzia hori lortzea baizik eta nola tratatuko zen testu hau. Hau da, Uxuek bere amari buruz idatzi du. Omenaldi intimo baten modura edo literatura modura hartuko zen. Hala ere, ez zitzaidan ezkutatzeko zerbait zenik iruditzen.

Kontatu gabeko hainbat istorioen isla da. Hori da literatura, azken finean. Edozein liburutan aurki dezakegu bizitza zatiak, pertsonaiak, eta guk egiten duguna da dialogatzea testu horretan edo fikzio horretan ikusten dugun bizitzekin edo topatzen ditugun emozioekin. Kasu honetan, orratza leku konkretu eta erreal batean jarri dugu. Baina gero espiral hori zabaldu daiteke. Motibazio zentrifugoarekin idatzi dugu. Azken hamarkadetan bizi izan ditugun hainbat gauza eta oso errekonozibleak kontatzen dira.

Apirilean Lakuntzan solasaldia eginen duzu. Nola prestatu duzu? Asko pentsatzen dut idazten dudanari buruz. Material horrekin saiatzen naiz hari txuri eta hari koloredun horiek uztartzen eta, aldi berean, bereizten. Zein izan den bidea eta lan horrekin ikasi dudana. Edozein liburu bilaketa prozesu bat da. Sortzaileok ez daukagu aldez aurretiko mezu itxi bat erabat kontrolatzen duguna. Hartzaileak ulertzen duen artefaktu bat sortzen du. Ez du horrela funtzionatzen. Intuizio bat dauka bide bat hasten dela eta bide horretan ikasitakoarekin emaitza aurkezten du. Solasaldietan bideaz eta emaitzaz htiz egiten saiatzen naiz. Jendeak nola irakurri duen, zer sumatu duten falta… entzuten dut ere.


30

KULTURA

OSTEGUNA 2021-04-01 GUAIXE

liburu bat egiteko prozesua azaltzen dutenez, editorearen lana ikusteko aukera ere badute. Alderaketa hori eginez, gainera, eta gaia haien bizitzetara eramanda "bizitzarako ikasgai inportantea" bihurtzen da ere; "gauzak zuzentzen dira ez gaizki daudelako, baizik eta hobetu daitezkeelako".

Prozesua

Carmen Elvirak Pamiela argitaletxean lan egiten du eta 'Liburu bat egingo dugu' sormen tailerraren irakaslea da. UTZITAKOA

Liburuak ez dira liburutegietan hezten Sakanako Mankomunitateko Euskara zerbitzuak antolatuta 'Liburu bat egingo dugu' sormen tailerra izanen da apirilaren 20an eta 27an Uharte Arakilen eta Olaztin, hurrenez hurren. Carmen Elvira eta Ana Urrestarazu dira irakasleak Eneida C. M. eta Erkuden R. B. SAKANA Liburu bat zabaltzean barruan beti istoriotxo bat dagoela esan du Carmen Elvira Pamiela argitaletxeko langileak. Liburua irekitzean, beraz, "misterioa" aurkitu behar dute. Elvira PamielaKalandraka haur literatura proiektuaren arduraduna da, eta haurrei eta gazteei liburuak egiten irakasten die. Liburu bat egiteko orduan editorearen lana oso garrantzitsua da, eta tailerretan haren figura erakusteko Editoreen elkarteko Ana Urrestarazuk ere parte hartzen du. Apirilaren 20an, asteartea, Uharte Arakilgo udaletxearen ganbaran, eta apirilaren 27an, osteguna, Olaztiko Ludotekan, Liburu bat egingo dugu sormen tailerra eginen dute. Ikastaroa 10 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta tokiak mugatuak direnez euskara1@sakana-mank.eus helbidean izena eman behar da. Sormen tailerraren izenburuak dioen bezala, parte hartzaileek liburu bat egingo dute. Hasieratik bukaeraraino. "Formatua emango diegu eta gero beraiek bete behar dute bere liburua izango dena". Liburu pertsonalizatuak izango dira, eta Elvirak eta Urrestarazuk liburu hori nola sortu erakutsiko diete. Haurrek gero nahi duten moduan osatuko dute "bere liburua".

Hitza eta marrazkia Liburua pertsonala eta bakarra izango denez, bakoitzak erabakiko du nola betetzen duen: "Batzuetan ilustrazioak egiteko zaleak direnak aurkitu ditugu, eta beste batzuetan idazteko zaletasuna dutenak, eguneroko bat idazten dutenak eta abar. Orduan, beraien zaletasuna bultzatzeko aukera ere badaukate; bai ilustrazioaren aldetik bai idazle diren aldetik". Pamielak bultzatzen dituen liburuak "holakoak" dira, haurren eta gazteen liburuak hitzez eta ilustrazioez osatuta egon ohi dira: "Guretzat biak dira oso garrantzitsuak". Parte hartzaile bakoitzak nahi duen garrantzia emango diola azaldu du Elvirak. "Tailerrean egingo duguna liburutxoa da. Demagun kutxatxo bat dugula eta gero bakoitzak sartuko du nahi duena". Liburua, beraz, tailerrean hasten da, baina prozesua ez da bertan bukatzen. Ikastaroa 17:00etatik 18:30era izanen da, eta "ordu eta erdia berehala pasatzen zaigu". Saioa

TAILERREAN BERAIEN ZALETASUNA BULTZATZEKO AUKERA ERE BADAUKATE

bi ataletan banatzen dute: alde batetik, teorikoagoa dena eta, bestetik, praktikoagoa. Teoriko ere "arina eta parte hartzailea" dela azaldu du Elvirak, "ez da txapa botatzea". Kuriositatez parte hartuko dutela esan du. Bigarren zatia "guztiz praktikoa da" eta liburua eskuz egiten dute irakasleek daramatzaten materialak baliatuz. "Bi aldeak oso garrantzitsuak dira". Haurrek pentsatzen dutena baino gehiago dakitela aipatu du Elvirak, "ikastetxean landu dutelako, nonbaiten ikusi dutelako…", eta gauza interesagarri asko ateratzen direla esan du: "Guk ere ikasteko asko dugu". Liburu baten prozesuan editoreak ezinbestekoak dira. Baina Elvirak aipatu duenez, "oso ezezaguna" da haien figura. "Liburu baten atzean beti editore bat dago". Ideia horretatik tiraka, Elvirarekin batera Urrestarazu egonen da. Baina zer da editore bat? "Irakasleekin konparaketa txiki bat egiten dut, haurrek ondo ulertzeko. Irakasleak idazlan bat egiteko eskatzen du. Aurkezten dugu eta boligrafo gorriarekin edo berdearekin gauzak zuzenduko ditu. Idazleekin berdina egin behar da. Baina ez gaizki dagoelako, baizik eta politagoa jartzeko; edertzeko". Hori da editorea. Liburuaren fase guztien atzean dago eta, tailerrean

Idazketa gizakia gizakia den unetik dagoela konturatzea da liburu bat sortzeko lehenengo urratsa. Kobazuloetan ere gauzak kontatzen dituztela azaltzen dute modu "oso arinean" tailerrean, "haiek gauza hauek badakizkite". Behin hori kontuan hartuta, bigarren urratsari ekiteko galdera bat planteatzen dute: non dago istorioa? "Bakoitzaren buruan dago". Hortik dator guztia. Idazleak buruan istorio bat dauka eta hortik sortzen da liburua. "Liburua ez da liburu dendan ikusten duguna, baizik eta nor-

BAZTERRETIK BELE BELTZAK

Age of Empires 2 1999an Ensemble Estudiosen eskutik kaleratu zen bideo jokoa da, eta ziurrenik zuetariko askok noizbait ikusi edota jolastu duzue. Erdi Aroan girotuta dago eta bertan, guda bizi eta bortitzak sortzen dira norberaren ekonomia zaintzen den bitartean. Zaharra izanda ere, hainbat jolas modu eskaintzen dituen jokoa da. Bakarka jolas daiteke herrialde ezberdinen kanpaina historikoak egiten, pertsonaia historikoak edota herrialde bakoitzaren historia ezagutzen, edo bestela, beste lagun batzuekin batera online aritzeko aukera dago. Helburua, aurkariak baino lehenago inperio bat eraikitzea da eta noski, aurkariari berea sortzen galaraztea. Mapa batean kokatuta bertan dauden etsaiak edota baliabideak (janaria, egurra, urrea edo harria) aurkitu behar dira. Horretarako, baserritarrak behar dira baliabide guzti horiek jasotzeko eta eraikin berriak sortzeko. Eraikin horietatik, gerlariak agertzen dira aurkariak erasotzeko

baiten buruan egon den zerbait da". Bertan hasten da prozesua. Tailerretan liburuak sortzen ikasi ez ezik, liburuaren unibertsoarekin harremanetan jartzen dira ere; hortaz, liburua sortzeko prozesuan liburu desberdinak aztertzen dituzte ere. "Liburu pila bat eramaten ditugu haiek konturatzeko zer liburu mota dauden". Ilustrazioaren prozesua "oso polita" dela esan du Elvirak. "Maite Mutuberriaren ilustrazioak daramatzagu". Bukatzeko inprimatze prozesua dago. "Oso interesgarria da. Politena inprenta batera joatea izango zen bertako makinak eta tresnak ikusteko. Zoragarria da". Baina egoera dela eta, ezinezkoa da; beraz, Urrestarazu horretan "oso trebea" da eta nola josten den, azala nola jartzen den edo koloreak nola sortzen diren azaltzen die. "Lau kolore daude eta haiekin beste guztiak egiten dira. Papera ere aukeratu behar da… oso polita da".

edota teknologiak ikasteko. Denbora aurrera doan bitartean, jokalariek aro berriak ezagutzen dituzte, gerlari indartsuagoak sortzeko edota teknologia aurreratuagoak ikasteko, modu horretan inperioa handituz. Hori guztia egiteko, jokalariak berak aginteak eman behar ditu (eta ez dira gutxi). Beraz, teklatua eta saguarekin trebea izatea eskatzen du jokoak. Txandakako jokoetan ez bezala, denbora baliabide garrantzitsuena dela esan daiteke. Bitxia bada ere, duela 18 bat urte Bele Beltzakeko kideok bideo joko hau ezagutzen dugu, baina gutxira arte ez dugu elkarrekin horrenbeste jokatu. 2017an sekulako berrikuntzak egin zituzten eta horren ondorioz, mundu mailan jokalari berri asko dago. Gainera, aipatzekoa da, 22 urteren bueltan, birus madarikatu honek eragindako egoeragatik Age of Empires 2: Definitive Edition jokoak izugarrizko arrakasta lortu duela. Beraz, hau irakurri eta gero, ez zaitez ordenagailuan bakarrik jolasten aritu, Bele Beltzak taldeko kideak irrikaz gaude zurekin jolasean aritzeko.


KULTURA

GUAIXE 2021-04-01 OSTEGUNA

Azal berritze bikoitza 'Azal berritzen' diskoa da Esti eta Mikel Markez musikariek elkarrekin kaleratu duten diskoa. Apirilaren 10ean, larunbata, 19:30ean, diskoaren aurkezpenaren emanaldia eginen dute Iortia kultur gunean Eneida C. M. eta Erkuden R. B. ALTSASU Konfinamenduaren garaian Mikel Markezek eta Esti Markezek egindako lanaren laburpena dago Azal berritzen diskoaren atzean, Mikelek azaldu duen bezala. "Erdi txantxetan sortu zela esaten dugu". Aurretik Estik Mikelen hainbat kantutan abestu izan du, eta Mikel Markezen diskoetan parte hartu izan du, "kolaboratzaile bezala; nire izenean zihoan proiektua". Duela urte bat bizitako konfinamendu garaian "eta nire sorpresarako" Esti kantuak sortzen hasi zen. Aita eta alabak bi etxe desberdinetan egin zuten itxialdia, eta abestiren bat sortu ondoren elkarri bidaltzen zioten. Horrela sortu zen, erdi brometan, Azal berritzen diskoa: "Aipatu genuen: zuk bost eta nik beste bost eta diskoa egingo dugu". Eta halaxe izan zen. "Nire aitak buruan zebilkien disko berria egin nahi zuela eta azal lorea izena aipatu zuen, azal berria ere aipatu zuen. Zergatik ez azal berritzen?", azaldu du Estik izenburuaren inguruan. Disko berria "azal berritze" bat dela aipatu du, gehienbat Mikelendako: "Mikel Markez bezala ibili ondoren orain nirekin". Berarendako ere azal berritze bat izan da, lehenengo aldiz abestiak sortu dituelako. Guztira, hamar kantuz osatutako diskoa da Azal berritzen. Konfinamendua amaitu eta bi hilabete inguruan grabatzen ari zirela azaldu du Mikelek. Bere kanta batekin hasten da

Martinen letrak ez ezik, Pako Aristi, Jon Maia, Joseba Sarrionandia eta abarren letretan ere oinarritu dira kantak egiteko. Iker Lauroba, Ane Bastida, Olaia Inziarte eta Eneritz Aulestia musikarien kolaborazioa ere izan dute diskoan. "Aitaren musika txikitatik entzun dut. Kantak egiterakoan ez daukate antza, ezberdinak dira. Nik egiten dudana berak ez luke egingo eta berak egiten duena nik ezin dut egin". Norberari ateratzen zaiona egiten dutela azaldu du Estik, baina "txikitatik" entzuten duenak eragina izan du sortzeko orduan. Estik pop doinuetara jotzen du eta "harmoniak beste modukoak" dira eta Mikelen kantek folk aldera jotzen dute, Mikelek azaldu duenez.

Elkarrekin

Esti eta Mikel Markezek 'Azal berritzen' diskoa kaleratu dute. UTZITAKOA

diskoa, Toti Martinez de Lezeak egindako poema batekin: Bila nazazu. "Azken garai hauetan bizi izan ditugun aldaketa sozial hauek guztiak ulertzeko modu bat azaltzeko balio dit". Abestiak itxaropena eta ilusioa ez galtzearen inguruan hitz egiten du, "aurrera egiteko kantu bat da, oso baikorra". Gaur egongo egoerarekin badatorrela azaldu du Mikelek. Musikariak ere maitasunari, harremanei eta

Euskal Herriari buruz hitz egiten du diskoan.

Estiloak Estiren abestien gaiak "antzekoak" direla esan du. "Nire kasuan agian bizitzari eta maitasunari buruz hitz egiten dut gehiago". Alaia Martinen letrarekin egindako abestia nabarmendu du: "Orain dagoen gizarte gaixo honen inguruan hitz egiten du". Toti Martinez de Lezea eta Alaia

Arkaitz Miner eta Julen Alonso musikariek "orokortasuna eta diskoari borobiltasuna" eman diotela gaineratu du Mikelek. "Gure ahotsa eta gitarraz gain bi musikari horiek bai ematen diotela halako lotura bat; zentzu orokor bat disko guztiari". Lanaren muina edo bizkarrezurra beraiekin landu dutela esan du. Apirilaren 10eran, 19:30ean, Altsasun eginen duten kontzertuan laukotea ariko da: Miner biolina, mandolina eta gitarra; Alonso trikitixa, akordeoia eta pianoa eta Esti eta Mikel bakoitzak bere ahots eta gitarrarekin. Bestetik, abeslari bakoitzak bere kantetan protagonismoa dauka, baina elkarrekin ere aritzen dira. Konfinamenduan lehenengo aldiz Esti gitarra hartu eta denbora zuenez abestiak sortzen hasi zen. Irakasle ona izan du, "zer esango dut nik". Lehenengo aldiz, beraz, aita eta alaba elka-

31

rrekin ari dira oholtzaren gainean biek sortutako proiektu batean. "Zintzoa izanda bi erantzun emango nizkizuke: lehenengoa, izugarrizko ilusioa egiten dit. Pentsa, zure alabarekin proiektu bat partekatzea gerta dakizuken gauzarik politenetarikoa da. Bestetik, edozeinekin egiten duzun edozein proiektu partekatutan bezala, ez da erraza guztian ados egotea". Elkarrekin egiten duten lehenengo proiektua izan arren, "betidanik" kantatu izan dute elkarrekin. "Baina orain fokupean eta jendearen aurrean egitea oso gauza desberdina da". Eztabaidatxoak sortzen diren arren, eramangarriak dira. Esti: "Oso ondo eramaten gara. Jende askoarentzat gurasoekin lan egitea zaila da, baina niretzat oso erraza da. Ez dugu ia eztabaidatzen eta, bestela, eztabaidatxo txikiak dira". Batzuetan "bertigoa" sentitzen duela aitortu du Estik. "Dena da berria". Ondo pasatzera eta abestera ateratzen dela esan du. "Etengabe ikasten ari naiz". Prozesuaren parte da, Mikelek gaineratu duenez: "Nik esango nuke oraindik ikasten ari naizela… pentsa". Altsasun eskainiko duten kontzertuan Azala berritzen diskoaren "ia" abesti guztiak interpretatuko dituzte, baita elkarrekin abestu izan dituzte abesti "ohikoak" ere, Mikel Markezenak ez diren beste batzuk ere: "Hor misterioa gehiago gordeko dugu".

" DISKOA ERDI TXANTXETAN SORTU ZELA ESATEN DUGU" MIKEL MARKEZ


2021-04-01 OSTEGUNA

11 GALDERA

"Nahiz eta gogorra izan, indarrak ateratzen ditugu"

tuela ikusita, esne osoa nahiago dugu.

4

Zenbat denbora iraungo du esne bilketak?

Leyre Mateos Galarza HIRIBERRI ARAKIL

Apirilaren 10ean egongo gara bakarrik, 10:00etatik 20:00etara edo 21:00etara. Norbaitek egun hori pasa eta gero bere ekarpena egin nahiez gero, biltegia Iruñean daukagu eta beti irekita ez egon arren, jakinaraziko genuke zer egun eta orduetan joan daitekeen jendea. Bernardino Tirapu zeharbideko 46an gaude.

1

5

Zaporeak, Europara ailegatzen diren errefuxiatuei janari duina emateko lan egiten duen elkartea da. Oraingo honetan esne bilketa bat gauzatzen ari dira Euskal Herrian, eta apirilean Sakanan arituko dira bilketan. Mikel Agirrezabal, elkarteko kidea da

Zergatik esne bilketa bat?

Beste batzuetan janari bilketa egin dugu, eta ez da ezetz esango norbaitek janaria ekartzen badu. Baino oraingo honetan, pandemia erdian delarik, errefuxiatuak urte osoa konfinatuta daramate esleitutako eremuan. Ezin dira atera eta gu ezin gara barna sartu; beraz, beste elkarte baten bidez sartzen da gure janaria. Jada bi fruta eta esne osagarria ematen ari dira, gobernuak ematen diena ez delako nahikoa elikadura on bat izateko. Fruta han erosten dugu, baina esnea hemendik eraman dezakegu.

2

Nafarroan apirilaren 10ean hasiko da, zeintzuk dira Sakanako bilketa lekuak?

Sakanan oraingoz, Arbizun eta Altsasuko BM-n eta bi Eroskietan eginen dugu.

Mikel Agirrezbal, eskubian, Zaporeakeko kideekin Lesboseko sukaldean. UTZITAKOA

3

Edozein esne eraman daiteke?

Esne osoa eskatzen ari gara. Baina norbaitek esne erdi gaingabetua edo gaingabetua ema-

nez gero ezer ez da baztertuko. Baina behar dena ikusita eta hango jendeak elikatzea behar duela eta osagaiak behar di-

Zein da orain Lesboseko egoera?

Orain, pandemia erdian, Karatepeko eremuan konfinatuta daude. Zelai hau itsas ondoan dago, berunez kutsatuta, ez dauka inolako aterperik eta euria egin duen guztietan urmaela bilakatu da. Ez dugu informazio zuzena barruan nola dauden jakiteko, oraindik ez digutelako sartzeko baimenik eman, baina beste elkarteetatik dakigun gauza bakarra da gero eta okerrago dagoela barruko egoera. Covid-ak kutsatutakorik ba ote dagoen ez dakigu ziur, baina baietz uste dugu. Garbitasunik gabeko toki batean bizi dira eta bizi baldintzak oso kaskarrak dira. Gainera, armadak ematen duen janaria oso eskasa da eta elkartetik eramaten dugunarekin bizi behar dute.

6

Zergatik hasi zen Zaporeak Grezian lanean?

2016ean Chios uhartean hasi ginen, 10 edo 12 hilabete iraun genituen han. Ez gara elkarte handia eta oztopo asko jartzen dizkigute bidean. Chios-en oztopo asko jarri eta gero ateak itxi zizkiguten, eta handik joan behar izan genuen. Beste alternatiba bat bilatu eta 8 hilabete Atenasen pasa genituen, SOS Errefuxiatuak elkartearekin egon ginen, baina berdina gertatu zitzaigun, eta sukaldea itxi ziguten, gu salatu eta osasun kontrolak bidali eta gero. Horren ondoren, Patran egon ginen 3 hilabetez, eta antzeko zerbait gertatu eta gero bota gintuzten. Eta, azkenik, Lesbos. Oraingo honetan sartzea asko kostatu zitzaigun, urte bat. Zailtasun handiak izan arren han jarraitzen dugu lanean, dagoeneko 26 hilabete egin ditugu lanean.

7

Nolakoa da eremuetan bizi den jendea?

Nazionalitate asko daude eremuan, gehienak afganiarrak eta siriarrak dira. Sirian aitortutako gerra bat dagoenez gutxika-gutxika kontinentean sartzen joan daitezke. Alderantziz, afganiarrak ezin dira sartu, bere herrialdean aitortutako gerra ez dagoelako eta ez daukate asilo eskubiderik.

8

Zein da zuen helburu nagusia?

9

Orain beste elkarte batzuekin lan egiten duzue?

Jende guzti hori elikatzea eta beraiendako janaria prestatzea gure etxerako janaria izango balitz bezala. Guretako oso garrantzitsua da harreman bat izatea, orain egin ezin dugun arren, janaria eskuetara ematea.Beraiek ere eskertzen dute harreman fisiko hori izatea; eta guretako, nahiz eta oso lan gogorra den eguna bukatzen denean eskuetara elikagaiak ematera joateko indarrak ateratzen ditugu.

Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE) batzuk, barruan sartzeko ahalmena daukate, eta haien bidez eramaten dugu gure janaria. Banaketa desberdina da, orain poltsetan doa dena gordeta, baina hitz egin dugun kontaktuaren falta izan arren jatekoa badute.

10

Beste batzuetan, antzeko ekimenetan zein izan da sakandarren erantzuna?

Azkenekoa elikagai guztien bilketa izan zen eta ikusgarria izan zen. Sakanan gutxi gorabehera4.500 kilo janari bildu genituen egun batean. Oso ona izan zen sakandarren jarrera.

11

Nola lagundu daiteke Zaporeak elkartea beste modu batez?

Nik gogoraraziko nuke zaila dela besteen egoeran jartzea inoiz ez bazaigu halako zerbait gertatu. Informaziorik ez badugu jasotzen arazoa ahaztu egiten dugu, eta inor ez dago arriskurik kanpo. Nik egingo nukeena da elkarte txikietan arreta jartzea. Elkarte txikietan langile eta boluntarioak tartean inplikatuagoak daude, eta laguntza gehiago behar da. Informazioa bilatu eta adi egon behar da bilketa hauek noiz izaten diren. Elkarte eta GKE handiek gobernuen laguntza gehiago dituzte, eta txikiak dira benetan laguntza behar dutenak.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.