Oiartzun 2020 urtekaria

Page 1


Azalaren egilea: Onintza Etxebeste Liras

Liburu hau Oiartzungo Udalak argitaratzen du. Guztiz debekaturik dago aldizkariaren erreprodukzio grafiko osoa nahiz partziala. Quedan rigurosamente prohibidas la reproducción gråfica total o parcial de la revista. Š Oiartzungo Udala L.G.: SS -531-1977


50. zenbakia OIARTZUNen, 2020ko ABUZTUAREN 2an



Agur eta erdi, oiartzuar guztiei

A

urten ere Oiartzun urtekariaren bitartez herritarrak agurtzeko aukera eskaini didate. Pentsamendu asko nahasten zaizkit, batez ere azken hilabeteak zeharo bereziak izan direlako COVID-19a nahi gabeko protagonista bihurtu zaigulako.

Alde batetik, iaztik kultur eta kirol arloan gailendu diren oiartzuarrak zoriondu nahi nituzke eta horien lana aitortu: bertsolaritzan Alaia Martinek lan txukuna egin du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan eta Ander Lizarraldek bigarren ikuskizuna estreinatu du; dantzan, Katerin Artolak bigarren urtez segidan Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa irabazi du eta badator atzetik Artolaren segida izan daitekeen dantzaria: Mattin Etxebeste maila polita erakusten ari baita. Musikan, Bi Bemol taldeak (Amaia Mitxelena eta Edurne Saizar) Donostiako Buskers jaialdia irabazi du; eta literaturan, Goiatz Labandibarrek Gabriel Aresti eta Cafe Bar Bilbao teatro laburren lehiaketak irabazi ditu. Urte osoan herriko eragileek egin duten lana ere goraipatzekoa iruditzen zait, herriari bizitza eman eta herritarrei aukerak eskainita.

Dudarik gabe, 2020a guztiok gogoratuko dugu. Inork gonbidatu gabe etorri zaigu COVID-19a gure eguneroko bizitza hankaz gora jartzera. Itxialdia ezagutu dugu eta itxialditik ateratzea ere bai, bere zailtasun, kezka, poz eta guztiekin. Ondorio asko utziko ditu COVID-19ak, batzuk hobeak eta besteak txarragoak. Ondorio horietako bat da aurtengoa Xanistebanik gabeko urtea izango dugula. Alkate naizen aldetik, Xanistebanetako Jai Batzordeari eskerrak eman nahi dizkiot, COVID-19ak eraginda bizi izan dugun osasun larrialdi egoeraren aurrean hartu duen erabaki arduratsuarengatik. Denoi eman digu pena herriko festak, gogotsu desiratzen ditugunak, bertan behera utzi izanak, baina jende pilaketak saihesteko aukera bakarra izan da. Mundu osoan eragina izan duen pandemia bat bizitzen ari gara gure azalean. Nola gogoratuko dugu hemendik urte batzuetara? Besteei eta kolektiboki mesede egiteko bakoitzaren esku zer dagoen erakutsi digu egoera honek. Batetik, gaitzaren kontra egiteko, ardura kolektiboa ezinbestekoa izan da. Bestetik, ingurukoen ongizatea eta zaintza erdigunean jarri dugu: bizilagunak zaindu ditugu, auzoak zaindu ditugu eta, ondorioz, herria zaindu dugu. Egoeraren gordina ulertu duenak eta norbere esku egon dena jarri duenak, hemendik urte batzuetara bizi izandakoaz akordatzen denean, ez du damurik izango. Egoera zailen aurrean erantzuten badakigula erakutsi dugu herri gisa. Udalean bidelagun izan ditugu herrian sareak egiten OiartzunAurrea, Biyurrinea eta beste asko. Eskerrak eman nahi dizkiet borondatez egin duten lan izugarriarengatik.

Denok dakigun bezala, aurten ez da Xanistebanik izango. Horrek ez du esan nahi oiartzuarrok ez dugula kulturaz gozatzeko aukerarik izan eta izango. Uztailerako eta abuzturako, Uda Kulturala martxan jartzeko ahalegina egin du Udalak herriko kultur eragile eta sortzaileekin elkarlanean. Eta programazio txukun eta gozagarria osatu dugu denon artean. Bukatze aldera, besarkada bat bidali nahi dizuet herritar guztiei, baina bereziki COVID-19arengatik edo bestelako gaixotasun eta motiboengatik urte zaila izaten ari diren herritar horiei. Ez nituzke ahaztu nahi gure herritik urrun dauden presoak eta haien senideak ere: bestela ere egoera gogorra bizi izaten dute, eta egoera honek are latzago bihurtu du haien bizitza. Besarkada bana guztiei,

Jexux Leonet Elizegi, Oiartzungo alkatea



editoriala Aurtengo urtea arraro xamarra ari da izaten. Koronabirusak hankaz goiti jarri ditu gauza asko. Oiartzun Urtekari Batzordean osasun krisiak jo aurretik lanean hasita geunden, eta ohiko kafe eta tertuliak bideo-dei eta ordenagailuko pantailarengatik aldatu behar izan badugu ere, hasieratik argi izan dugu Oiartzun urtekaria aurrera atera behar genuela. Urte arraro honen testigantza uzteko bada ere. Aurtengoan, Nikolas Urdanpileta Gurutzetarrari egin diogu elkarrizketa nagusia. Antzerkigintza, Bizardia elkartea, Xanistebanetako Jai Batzordea‌ Auzoko bizitzan, herrikoan eta kulturgintzan hondar alea jarri duen oiartzuarra da Nikolas, eta haren bizitza jasotzea benetan interesgarria izan da.

Seme-alaben atalean, auzoen arteko oreka bilatzen saiatzen gara urtero, auzo guztietako herritarrek izan dezaten lekua. Izan ere, zer litzateke Oiartzun auzorik gabe? Eta zer lirateke auzoak auzotarrik gabe?

Altzibar (Gorka Herce eta Manoli Goienetxe), Arragua (Koldo Fernandez), Elizalde (Milagros Mujika), Ergoien (Xabier Izagirre), Gurutze (Joxe Juan Esnaola), Iturriotz (Anita Arruabarrena), Karrika (Maddalen Aristegi eta Juanito Mitxelena) eta Ugaldetxo (Izar Aizpuru eta Maria Lusia Ezeiza), denek badute lekua aurtengo urtekarian.

Historia atala gai mamitsu eta interesgarriz beteta dator aurtengoan ere: 36ko gerran errepresaliatutako udalbatzarra; Iturriozko Martiagirrene ferratokiaren errekuperazioa; XIX. mendeko matxinadak; XVII. eta XVIII. mendeetako Oiartzungo jai giroa; Ihurrita errotaren historia edota Villanueva de Oiassorena (Errenteriak 700 urte bete dituen datarekin erabat lotuta)‌ Bi atal horiek (Seme-alabak eta Historia) dira, akaso, Oiartzun urtekariari balio berezia ematen diotenak. Hala ere, beste ataletan (Kirola, Hezkuntza, Kultura‌) parte hartu duten eragileei ere eskerrak eman nahi dizkiegu. Izan ere, kolaboratzailerik gabe zaila izango litzateke Oiartzun urtekaria osatzea. Batzuk urtez urte hurbiltzen dira gugana, eta beste batzuk berriak izan dira. Guztientzat dago irekita Oiartzun urtekaria. Oiartzun 2020 urtekaria zuen gozagarri izan dadila espero dugu.

Oiartzun Urtekari Batzordeko kideak Iosune Cousillas Aramendi Joxan Eizmendi Garate

Mattin Kazabon Cousillas

Goiatz Labandibar Arbelaitz

Jaione Ugaldebere Sarasua



Elkarrizketa


Nikolas Urdanpilleta Lekuona (1947-04-25) Gurutzeko Arkale Berri baserriaren magalean aurkitu dugu Nikolas, Milagros emaztearekin, etxe ondoko baratze txukunean, letxugak jartzen. Erreminta eta trastez betetako garajean egin dugu elkarrizketa. Milagros, lana bukatuta, ilarrak aletzen hasi da ondoan. Nikolas, konturatzerako, aitonaren inguruko anekdota txiki bat kontatzen hasi da: “Diego, Altzi Berriko morroia, tabernan kontent-kontent zegoen batean, Tomas Altzi Berrikoa iritsi zen bere idi-bikote eta gurdiarekin, iratze jorraa -gurdikada- bat eramanda edo. Idiek geldi-geldi itxaroten omen zuten, pixka bat mugituz gero... gizon gogorra zen. Zenbaitetan idiak bi ordu ere egoten omen ziren zain mugitu ere egin gabe. Hala, tabernara sartu eta ondoko mahai batean ikusi zuen morroia. Honela

8 | elkarrizketa

galdetu zion: “Diego, lanak bukatuta ala?”. “Allá ellos” erantzun besteak. Tomasek hitzik ez zuen ulertzen erdaraz, Diegok bat edo beste bai, Nikolas nire aitonaren antzera. Tomas, orduan, bere buruarekin marmarka hasi zen eta galdetu zion berriro: “Behiei azpiak atera al dizkiek?”, “Allá ellos” berriz ere erantzuna. “Mazka ebakita edukiko duk ba?”, “Allá ellos”. Nonbait lauzpabost aldiz erantzun bera emango zion eta nire aitona difuntoa han zegoenez, hari galdetu zion Tomasek: “Hi, Nikolas, zer esan nahi dik allaá ellos?”, eta aitonak erantzun: “Hi tontua haizela”. Hori entzunda sutan jarri zen Tomas. Hartu zuen morroia zarpatik eta gurdi gainean lotu zuen Kristo bezala, kateekin. Haren atzaparretan erortzea... Kristok sufrituko zuen gurutzean, baina baita gizon hark ere handik Altzi Berrira joan artean! Hantxe eraman zuen estratan behera kroska eta arroka tartean, gurdi zorrotzarekin gainera!”.


Gurutze auzoko Arkale Berri baserrian jaio zinen. Nola gogoratzen duzu zure haurtzaroa? Txiki-txikitatik, baserrian lanean. Nik esatea ez da egokia agian, baina, zortzi urterekin jada segan aritzen omen nintzen. Gure etxean gutxi ginen eta behientzat belar pizar bat ebaki behar zenean, nik egiten nuen. Morroi bat bagenuen Hondarribikoa, Lino, hark sega jartzen zidan, eta horixe zen gure gaztetako kirola, sega, aitzurra, goldea eta... negarra askotan. Ezin eta, jan behar bazen, egin egin behar. Etxean nortzuk bizi zineten?

ibiltzen ginen behiekin, uztartzeko, lotzeko eta gainontzekoetarako amak eta arrebak ez zuten nahi izaten, beldurra izaten zuten, eta hantxe ibili behar izaten nuen, askotan, bakar-bakarrik. Gainera, gure etxeko behiak batere hezi gabeak ziren eta erabiltzeko arrunt zailak! Halaxe atera genuen, hala ere, bizimodua. Eskolara gustura joaten al zinen? Zer egiten zenuten?

Ez, ez nintzen oso gustura joaten. Gurutzeko eskolara joaten ginen, gaur egun Gurutzeko plaza dagoen lekuan zegoena.

Beti gauza bera egiten genuen, Francoren gaEtxean bizi ginen ama, Maria Lekuona; arreba, raia zen eta goizean goiz lehenengo gauza Josefina Urdanpilleta; izeba zaharra, Ramona; izaten zen beti doktrina. Gero, diktadoa, ziur. Lino morroia eta ni. Aita ia ez nuen ezagutu ere Ondoren, galdera batzuk, kaligrafia pixka egin, zorte txarra eduki genuen, lau urte nituebat... Noski, kastellanoz dena, la hil zen, gaitz batek jota. Gainera, txikia hori ez da esan beharrik. Hanintzela, zortzi urterekin edo, osaba mahiru urte arte ibili ninTomas etxetik bidali zuen amak. Betzen bertan, gero hanti mozkorra etortzen zen eta jesus Baserrian bizi izan dik atera eta baserrian maria... ejua, sesioa, zalaparta eta lanean jarraitu nuen. nintzen urteak, zortzi gauza onik ez zen izaten etxean. Behi guztiak marruka jartzen ziEgunero joaten al egun negarrez eta bi tuen, eskandalu batean. Azkezinen? nean, ez dakit nola, baina amak irribarre pixka bat egiten Ez, piperra dezentetan etxetik bidaltzea lortu zuen. pasa nituen”. egiten nuen, batzuetan nahi nuelako, besteetan, Zertaz bizi zineten baserrian? ordea, ezin nuelako, etxean Nagusiki, esnearekin. Zenbaitetan eguazienda lanak egin behar izanean berrogei litro izaten genituen, besteten zirelako. tan, hamar. Horrekin, eguneko ogia eta beste

zer edo zer gehiago erosten genuen, ez zen gehiago izaten. Nik goserik ez dut ezagutu, baina soberarik ere ez! Ez ginen bizi, ez, orain bezala, zer jango dugun jakin gabe, “orain zer, txorizoa edo txokolatea?”. Garai hartan jango genituzkeen horiek denak gustura, baina ez ziren izaten. Nolako giroa zenuten familian?

Amarekin eta arrebarekin oso ona, osabarekin, esan bezala, txarra. Mozkorra etortzen zen eta zalaparta sortzen zuen etxean. Amak askotan egiten zuen negar. Gogorra zen. Gaur egun, askotan galdetzen didate lagunek ea baserria uzteak ez al didan penarik ematen. Nik ezetz erantzuten diet, batere ez didala ematen, gainera. Baserrian bizi izan nintzen urteak, zortzi egun negarrez, eta bi irribarre pixka bat egiten pasa nituen. Beti ezinean, lan eta lan. Borrokan

Zer zenuen gustuko haur zinela?

Nire ilusio guztia zen txiki-txikitatik esku pilota. Orain ere bai, oso gustura ikusten dut, baina, umetan, erdaraz esaten den bezala “fanatikoa”, itsua nintzen pilotan. Hamabi pezeta balio zuen pilota erosten genuen hiruzpalau lagunen artean. Goizean seietako mezara joaten ginen, eta gero, plazako Xapateronen erosten genituen pilotak. Segituan txikitzen genituen. Zein frontoietan aritzen zineten?

Auzoko eskolako frontoian ibiltzen ginen. Bi frontoi zeuden frontis bakarrean, aieka batean emakumeena eta bestean gizonena. Hortik atera dira Gurutzeko pilotari guztiak! Esnaola, Sebastian Mendizabal... Zalaparta ederra sortzen zen frontoian, txikia zen baina berezia, leihoak, kroskak eta denak balio zuen! Iganelkarrizketa |

9


Nikolas, Gurutzeko eskolan pilota partida jokatzen.

deetan pilotari helduak etortzen ziren jokatzera, gaztetxook orduan baztertu beharra izaten genuen. Saltsa ikaragarria sortzen zen, jende asko etortzen zen ikustera inguruko baserrietatik. Zortzi urtetatik hamabost urte bitarte horrela ibiltzen ginen. Nik handiekin aritu nahi izaten nuen, ordea; batzuetan uzten zidaten eta bestetan ez. Oroitzen naiz Agustin Mitxelena zela heldu horietatik nire faboritoa. Lagunak biltzen zineten auzoan?

Bai, lagun pila bat elkartzen ginen, eguerdiko ordu bietan hasi eta iluntzera arte, larunbat eta igandeetan. Horren falta sumatzen dut orain Gurutze auzoan. Izan ere, igandetan 10-14 urte inguruko 15 bat gazte egoten ginen bertan. Giro polita izaten zen, guztiok ezagutzen genuen elkar. Jolasten aritzen ginen, baloiarekin eta okurritzen zitzaigun guztiarekin; hala ere, sesioa ere galanki egiten genuen! Bestalde, sosik ez zen izaten eta bakarren batek txanponen bat baldin bazuen, Borrieneko (Galdoseneko) Juanitorengana joan eta bi pezeta karamelu erosten genituen. Askotan galdetzen zigun hark ea dirua nondik atera genuen, ez ote genuen lapurtu, eta guk ezetz, lagun artean bildutako dirua zela. Ez ziren gaurko garaiak. Akordatzen naiz gurea ez zen baloi bat lortu genuela behin batean. Ederki kosta zitzaigun, baina ederra izan zen. Askotan bezala, Gurutzeko hotelera etorri ziren donostiar batzuk egundoko bazkaria egitera, beren traje marinero eta guzti, komunioa egitera. Orduan, gaztetxo bat ikusi genuen gomazko baloi berri-berri batekin; guk, liluratuta, kendu egin behar geniola erabaki genuen. Futbol partida egitea proposatu genion eta han hasi ginen ostikoka, aitaren begiradapean. Inguru horretan tuberia zahar zikin-zikin bat zegoen eta baloia han sartu nahi genuen, bagenekielako mutiko hura ez zela bertara sartuko. Halako batean, lagun batek, ez dakit nola, baina lortu zuen baloia tuberian sartzea. Orduan, denok pentsatu genuen “hau gurea duk!�. Aita donostiarra sutan

10 | elkarrizketa

jarri zen, mutikoa, berriz, negarrez, baina baloia hantxe geratu zen. Euria egitean aterako zela pentsatu genuen, baina ez zuen euririk egin behar izan! Baten batek atera zuen baloia auro. Ordutik aurrera, igandeetan baloi horrekin aritu ginen, askotan ez, lau edo bost aldiz gehienez, baina ederra izan zen guretzat!

Mutil koskorrak beste bat lortuko zuen seguruenik, izan ere, bazkari horien soberak ikusten genituen, eta zur eta lur geratzen ginen jaten zuten langosta pila ikusita! Guk, gehienez ere, sardina zaharrak eta bakailaoa izaten genuen. Beloaga gazteluaren magalean jaio zinen, baina ba al zenekien zer ziren mendi puntako horma zahar horiek?

Bai, igartzen genuen mendi hori gudako zerbaitetarako ibilia zela. Munttua dagoen leku hori, adibidez, nik garbitu nuen. Dena otea eta laharra zen hori, ez zegoen ezta zuhaitzik ere. Horregatik, otea garbitzeko su eman nion eremuari eta han hasi ziren kartutxo eta bala zaharrak lehertzen “Pim! Pam!�. Aurretik esan dut zuhaitzik ez zegoela eremu horretan. Butanoarekin hasi zen hor zuhaitza gailentzen. Izan ere, butanorik ez zenean zuhaitz asko moztu behar izaten zen.


Gero, beranduago, diputazioko jendea sartu zen indusketa lanetan, eta nik pixka bat lagundu nuen. Topatu zuten zilarrezko txanpon bat ikusi nuen berri-berria, distiratsua! XVI. mendekoa zen, frantsesek gaztelua dominatu zuten garaikoa. Zergatik saldu zenuten baserria eta aldatu zenuten bizilekua?

tarrak, granadak jaurtitzen. Arkale Berri, gure etxea, libratu zen, baina Arkale Zahar jo zuten, Eute ere bai, eta beste asko ere bai. Denak izututa Arkaleko harkaitz zuloetan gordetzen omen ziren. Aziendak, berriz, etxe barrenean izaten zituzten eta gauez eman behar izaten zieten jaten. Eguna gordeta pasatzen zuten, beldurrez.

Zertan eta noiz hasi zinen lanean? 17 urte nituela erabaki genuen baserria utzi eta alde egitea. Han ez zegoen ezer egiHemezortzi urterekin hasi ninterik. Lanerako gogo gutxi eta, gainetzen, txapista, soldatzaile gisan. ra, baliabide gutxi genuen. Sei behi Olaizolarekin hasi nintzen Aleduki genituen oso politak eta, tzibarreko lantegian. Gero, momentu batean, gaitz bat etoliskarra izan nuen bertako rri eta seitik lau “txarrak atera� enkargatuarekin, fantasma ziren. Hortaz, eraman egin zituzxamarra zen. Ez nuen ideia ten. Ordaindu ziguten diru pixka handirik lanean eta broka bat, baina beste bi behi ekartzebat-edo hautsi nuelako ikako justu-justua. Bestela, txekor bat ragarrizko ziriyua armatu zihazten genuen, hura saldu eta gure dan. Nik, orduan, kontua eskatu elikagaiak ordaintzeko, hori zen geeta alde egin nuen. Nikolasen gaztetako nuen bakarra. Hemezortzi urte nitueHorren ondoren, igeltsero ha(18-20 urte) erretratua. la, alde egin genuen baserritik, baztesi nintzen. Horretan lanean ari rrean egindako etxe honetara. nintzela, soldaduskara joan behar izan nuen, Zaragozara. Aurretik esana zidaten ez nuela Aldaketa ona izan zen zuretzat? joan beharrik izango, seme bakarra nintzelaBai, aldaketa ona izan zen niretzat. Lanerako ko, baina, tira, joan beharra izan nuen. inor ez zegoen eta baserria, berez, ona izan arren, txikia eta zaharra zen. Kooperatiba bat Parranderoa al zinen? sortzen saiatu ginen, baserri artekoa. Azkar Tarteka egiten genuen, bai, egin behar zen gaibukatu zen. Izan ere, batek zazpi golde eta besnera! Aste Santuan egiten genuen, esaterako, teak hamazazpi, nola jarri elkarrekin? Niri iruprozesiora joan ostiral edo ostegun santuan, ditzen zitzaidan batek gutxiago jartzen bazuen eta jarraian, Atamitxen elkartzen ginen kuadrigutxiago jaso beharko zuela eta kitto, baina ez lla. Mitxelenak merke xamar kobratzen zigun ginen ados jarri eta ez genuen ezer lortu. eta, txuleta, sagardoa eta intxaurrak jaten genituen. Hori zen hori txuleta jatea. Guzti-guztia Baserria, hala ere, etxetik 200 metrora jaten zen, ez zen ia zakurrentzat ere sobratzen! daukazu; ikusten duzunean, zer datorkizu Hezurra gehienez, distira ederrarekin! burura? Penarik batere ez dit ematen. Negar asko egindakoa naiz hor, disgustu asko, bai amak, bai arrebak, eta denak... Baserria oso izorratua zegoen. Aitarekin ere ez genuen zorterik izan. Mokozorrotzeko minetan lan egiten zuen, eta silikosiak jota gazterik hil zen, 48 urte zituela. Ez nuen ezagutu. Amak ere bizitza gogorra izan zuen, ezta?

Bai. Askotan kontatzen zidan nola beldurrez, gordeka bizi izan zuten gerra zibila. San Markosetik kanoiarekin tiroka aritzen zirela mili-

Bestela, Txikierdira joaten ginen, parranda ederrak egiten genituen. Irunera ere joaten ginen, gero Hondarribira eta gero buelta Gurutzera, dena oinez. Hura zen ahalmena, hura. Hiru pezeta biren artean ordaindu eta biter bat bi basotan hartzen genuen, besterik ez zegoen. Oinez, etxerako bidean, Ventasen txorizo panplona bokadilloa hartu eta hura janez abiatzen ginen Gurutzera. Bidean bertsotan eta kantuan aritzen ginen. Beste bizimodu bat zen, ezer ere ez genuen eta musika pizar batekin, umorea ateratzen genuen. elkarrizketa |

11


Emaztea, Milagros (Korta Urtizberea), noiz eta nola ezagutu zenuen? Irunen ezagutu nuen, kasualitatez. Bera hango Luberri baserrikoa da. Lehen aldiz topo egin genuen Irunera, ez dakit zertara, joan nintzen batean. Gero, Aste Santuan hemengo dantzalekuak itxi egiten zituzten, horregatik lagunak Iruneko Fantasio dantzalekura joaten ginen. Egun horietako batean, bertara joan ginen eta han ikusi nuen Milagros. Dantzan ibili ginen, eta beste batean berriro joan, eta berriro dantzatu genuen... Horrela hasi ginen elkarrekin ibiltzen.

Bizimodu estua zen. Francoren urte gogorrenak 55-60 urteak izan ziren. ETA bere jardunean hasi zen eta giroa oso nahasia zegoen. Guardia zibilak etorri bezain laster korrika alde egiten genuen, bestela ondo berotzen gintuzten: eskopeta kulatarekin hanketan, buruan eta leku guztietan ematen ziguten. Erne ibiltzen ginen, horietako bakarren bat tartean edukitzeko beldurra genuen. Hasieran ez zekiten euskaraz eta tira, baina ikasi zutenean, orduan ibili behar zen erne! Oso bortitza zen.

Gazteak beti izaten du piztuera eta gogoa aldarrikapenak egiteko, baina hori guztia oso berandu hasi zen, fabriken etorrerarekin. Nolako giroa zegoen kultura esparruan Akordatzen naiz, adibidez, San AnOiartzunen gazte zinenean? ton Egunean norbaitzuek tenEzer ez zen izaten garai horretan. tsio altuko kable batean ikuPelikularen bat edo ipintzen zurrina jarri zutela zintzilik, Nolako giroa izango ten agian, baina oso gutxi, nik ez erdi-erdian, bista-bistan. nuen ezagutu behintzat. Gero, zen ba Euskal Herrian? Eginahalak egin zituzten beranduxeago antzerkian hasi baina ez zuten lortu kenIxo, horixe zen dena”. ziren batzuk, Kaxka, Zepai... baitzea, hura poza hartu gena orokorrean kultura giro txikia nuen! zegoen. Politikagintzan ere egin zeEta Euskal Herrian? nuen ekarpena, zinegotzi izan ziNolako giroa izango zen ba? Ixo, horixe zen denen; zein lanetan aritu zinen? na. Beldurrez izaten ginen, isiltzera behartuak Mendiaz eta ingurumenaz arduratzen nintzen, ginen, gainera sekreta asko izaten ziren gure oro har. Gurutzen urarekin arazo handia zeartean. Garai hartan, guardia zibilak oso gaizgoen, altueran dagoenez, oso gutxi iristen zen toak ziren. Oroitzen naiz, gazte bati euskaraz eta indar gutxirekin. Gauez ura bildu behar hitz egiteagatik zerbait esan ziotela eta hark izaten genuen, jendeak ura erabiltzen ez zuen kontesta egin ziela. Hala, guardia zibilak mosmomentua zelako. Orduan, ura bildu eta aste ketoia hartu eta oineko behatz potoloa lehertu guztirako edukitzen genuen. Ondorioz, zinezion. Lurrean utzi zuten iseka artean. gotzi izendatu nindutenean hori konpontzen

Ordu hartan, gaueko hamarretarako etxean egon behar zen. Guk, gazteak ginenez, tabernatik alde egiteko gogorik ez genuen izaten; halakoetan, segituan azaltzen zen guardia zibil bikotea gu etxeratzeko prest.

saiatu nintzen. Lehenengo, Aizarteko errekatik hartu genuen ura, eta ederki iristen zen arren, ez omen zen nahikoa. Azkenean, Pullitikan ekarri genuen ura.

Euskararen egoera nolakoa zen?

Orokorrean, nola oroitzen duzu zinegotzi izan zinen garai hori?

Gure artean dena euskaraz egiten genuen beti. Guardia zibilek, berriz, ez zekiten euskaraz, horregatik, estutasun ederrak izaten genituen. “¿No estará faltandonos al respeto, no? ¿Cómo que no sabe hablar en castellano?”. Guk ideiarik eduki gabe, ahal genuena egiten genuen. Zartakoen zain egoten ginen, beldurrez jota. Nik zorte galanta eduki dut eta horietatik libratu naiz.

Zazpi urtez izan nintzen zinegotzi, 33 urtetik 40 urte arte. Garai gogorra izan zen. Oroitzen dut, esaterako, gertakari bat oso gogorra. Ordozelaira bertako semea libratzera joan ginen hartakoa. Sei lagun kartzelara eraman behar zituztela zabaldu zen. Telefonoz deitu zidaten, goizeko hamaikak aldera, baratzean tomateak jartzen ari nintzela. Kalera joateko esan zidaten, auro!

12 | elkarrizketa


Nikolas eta Milagros, Errioxako Munilla herrian.

Paul Urriolabeitiari eta bioi egokitu zitzaigun Ordozelaira joatea. Bagenekien harrapatuz gero zortzi urteko kartzela zigorra ezarriko zigutela. Nik, egia esan, ez nekien non zegoen baserria, Ergoiengo zoko horretan zegoela bai, baina, ez zehazki. Hortaz, bertako semea handik ateratzeko, ongi pentsatu beharra zegoen, koartada on batekin joan behar zen. Pentsatu genuena izan zen esatea hormigoizko pistak egiten ari ginela (egia zen gainera), nire laguna funtzionarioa zela eta baserria non zegoen erakustera zetorrela nirekin. Horrela, sartu ginen bidean eta baserritik gertu ginela, guardia zibilen bi land-rover atzean genituela ikusi nuen. Baserrira iristean beste birekin egin genuen topo. Zakarki, airean atera gintuzten kotxetik. Han zer egiten ari ginen galdetu ziguten, guk pentsatutakoa esan genien: zinegotzia nintzela, laguna funtzionarioa eta pista hormigonatzeko bidea ikustera etorri ginela. Une batez, begira gelditu eta gero, esan ziguten, “Ahora vais a ver como funcionan estos asesinos de ETA�. Bertako semea lotuta zeukaten, ama ere han zen, negarrez eta urduri. Oroitzen naiz, baita ere, Altzibarko gizon bat, izena ez naiz oroitzen, han zegoela eta urduritasunez edo lurrera erori zela. Beranduago esan zidaten bihotzeko gaitz bat zuela. Gizona lurrera nola erori zen ikusita, altxatzen laguntzera joan nintzen segituan. Guardia zibilak, ordea, pistola kopetan jarri eta uzteko esan zidan, hil behar bazuen hil egingo zela eta, bestela, altxatuko zela bakarrik.

Bianditzen, Nikolas, Milagros eta Martin Arabolaza.

Laguna eta biok zeharo beldurtuta ginen, zuri-zuri eginda. Hala, karobira eraman gintuzten, kargamentua han zegoela esanez. Zarpatik heldu eta zulora begirarazi zidaten. Bidoi urdin bat besterik ez nuen ikusi, baina testigu nintzela esan zidaten. Gero semeari sekulakoak eman ostean, kotxera sartu zuten. Nik dena beltza ikusten nuen, kuartelera eraman eta astindu egingo gintuztela uste nuen. Azkenean, baserritik alde egin behar genuela erabaki zuten, eta han abiatu ginen guardia zibil autoen tartean, poliki-poliki. Halako batean, gelditu eta esan ziguten testigu izan ginela eta alde egiteko. Orduantxe hartu genuen arnas apur bat. Hortik irten ginenean jendeak kartzelara eraman gintuztela uste zuen, kontu hura guztia asko zabaldu zelako. Beraz, denak harritu ziren libratu ginela ikusita. Nola ikusten duzu egungo politika ?

Aieka batetik animatua, Ikastolak, euskara eta nahiko ongi ikusten ditut, baina, bestetik, euskararen erabilera oso gaizki. Denak euskaraz jakin eta euskaraz hitz egin ez! Hor akats handia dago. Askotan esaten dut auzoetako eskolak itxi eta denak herrira bidaltzeak kalte handia eragin zuela. Ikasteko agian hobe izango da, baina auzoak hustu egin dira! Lehen baserri bakoitzetik bazen bakarren bat Gurutzeko plazan. Orain, aldiz, gazteek ia-ia ez dute elkar ezagu-

elkarrizketa |

13


tu ere egiten, nola da posible! Niretzako kalte handia ekarri zuen, guk auzoan geneukan euskal giroa eta elkartea galdu egin da eta. Ikastolaren sorreran, lanean aritu zinen?

jarri genuen, baina halakoa zen malda, maldan behera arrastaka erortzen hasi zen traktorea. Gu gazteak ginen eta bero-beroan traktorearen azpialdean eusten jarri ginen. Deskuiduan irauli balitz, hantxe geldituko ginen. Beste traktore bati lotuta lortu genuen traktorea zoko horretatik ateratzea.

Bai. Festetean jartzen genuen kantinan ordu pila ederra pasatakoak gara emaztea eta biok, baita Giriziaren alde egiten ziren ekintza eta laEgia esan, ez dakit nola lortu genuen sozienetan ere. Oroitzen naiz Ikastolaren sorreran dade hori egitea, oraindik sinetsezina iruditzen dirua biltzeko antolatu zen lehenbiziko gauza zait. Larunbat eta igandero sei bat lagun bildu maratoia izan zela. Jende asko etorri zen ikuseta benga, benga, benga... dena egin genuen, batera. Ibilbide osoa Oiartzunen barruan egin zen, rrutik eta kanpotik: tabikatu, talutxatu, pintatu, Arraguatik Ergoienera, gero Karrikara... 42 kilobarruko suak, kanpanak, bisagrak... Lanean egimetro. Lagun bat eta biok Ugaldetxotik Ergoieten nituen horrelako piezak, nagusiarekin suerneraino joan ginen maindire batekin, ikusten tea izan nuen eta orduetatik aparte, ari zen jendeak diru pixka bat eman zepiezak egiten uzten zidan. Eginahazan. Akordatzen naiz, baita ere, malak egin genituen, bai. Joxe Mari ratoia ikusten ari zen gizon batek Bainketari esker, oholak egiten zer esan zidan: “Hau ez duk ezer Bizia zenbat aldiz genituen, zerrategia zeukan ere, moda txoro bat besterik ez eta enborrak bertara eramaduk, segituan bukatuko duk!�, jokatu genuen... gu ez ten genituen. Mahaiak, friorain egindako guztia ikusiko garelako akabatzekoak, soak, bankoak, lixatu, bernizabalu. Bueno, Ergoienera iritsi tu... denak egin genituen. Hori eta dirua kontatzen hasi ginen. bestela ez da guztia bideo batean grabatua Ikaragarria izan zen, laguna eta izan balitz... Orain ezinezkoa libiok negarrez hasi ginen emozioz posible�. tzateke horrelako zerbait egitea. Orbeteta, 70 mila pezeta bildu genituen! duan ere mirari bat iruditzen zitzaidan. Bueno, bueno, bueno... Jendea hasi zen bai Pozaren pozez hasi ginen lanean, zimentazioa borondatea erakusten, sekulako erantzuna egiten, mendira joan eta pikotxa eta palarekin eman zuen. Poz galanta hartu genuen. harria ateratzen, ez zegoen gruarik, guztia traktorearekin egiten genuen. A ze umorea genuena! Gurutzeko Bizardia elkartea auzolanean Milagros, andreak, gosaria eramaten zigun beti, egin zenuten? hamaika gosari eder eramana izango da. Bai. Gurutzeko soziedadea, Bizardia, egiten sei

“

urte pasa genituen, larunbat eta igande. Gurutzeko kuadrillakoak hasi ginen, festak antolatzen-eta aritzen ginenak. Ikusten genuen auzo guztiek bazutela elkarte edo txokoren bat haien gauzak antolatzeko, eta ondo pasatzeko ere bai. Guk Gurutzeko eskolako gela bat erabiltzen genuen horretarako, baina, halako batean, erabaki genuen elkartea egitea, eta begira nolako munstroa egin genuen.

Hasieran, bakoitzak 25 mila pezeta jarri genituen, guztia martxan jartzeko. Diputazioak arazo asko eman zizkigun, baina egoskortu eta lortu genuen hastea. Material guztia menditik atera eta ekartzen genuen. Bizia zenbat aldiz jokatu genuen... gu ez garelako akabatzekoak, bestela ez da posible. Oholak egiteko enborrak kargatzen ari ginela, traktorea zeharka jarri genuen malda handi batean. Esku-frenoa ongi

14 | elkarrizketa

Ilusio handia genuen, hor momentu ederrak igaroko genituela pentsatzen genuen, jokoan, afarietan... Baina orain ez gara elkartzen ezta bi lagun ere, halako forman erre ginen. Gainera, zuentzat oso baliotsua zen zerbait galdu zenuten, ezta?

Bai, gauza oso polit eta baliotsu bat bagenuen, Joxe Manuel Lekuonak idatzitako liburuxka. Egun bakoitzean egindako guztia apuntatzen zuen bertan, detaile guztiekin: zenbat pertsona aritu ginen, zein, zertan aritu ginen, zein modutan, zein lekutan, zein eginkizunetan... Sei urteko lan osoa bertan zegoen jasota. Hori ezin zen diruz ordaindu. Egun batean, ordea, guardia zibilak sartu eta beste gauza askoren artean, liburu hori eraman zuten. Hura disgustua hartu genuena.


Anetoren magalean, Nikolas, Pier Elizondo eta Sebastian Galardi ‘Zepai’.

Gurutzeko mendiko martxa ere zuek antolatzen omen zenuten?

Zuhaitz Egunean, Jon IĂąarra, Nikolas eta Mikel Arruabarrena.

Afizio asko eduki duzu, horietako bat mendia. Nolatan otu zitzaizuen, horren harira, zuhaitz eguna antolatzen hastea? Asko esatea izango da, baina istorio hori nire burutazioa izan zen. Esan duzun bezala, niri asko gustatzen zait mendia, eta zuhaitzak jartzea ere bai, hamaika zuhaitz landatutakoa naiz. Ez dakit zergatik, baina nik garai hartan zorte handia nuen. Ilusio handiz, auzoko kuadrillakoei, betikoei, proposatzen nizkien gauza guztiei baietz esaten zieten, gogo handiz, gainera.

Horrela, lekua, eguna eta zuhaitzak adostu eta gero, kuadrilla osoa elkartzen ginen eta hamaiketako ederra egin ostean, komeni zen lekuan jartzen genituen zuhaitzak. Batzuetan udalak ematen zizkigun zuhaitzak, besteetan basotik hartzen genituen gure kabuz. Horrez gain, mendi garbiketak ere antolatzen genituen. Basoak, mendiak eta ahal genuena garbitzen genuen.

Bai, nik markatzen nuen ibilbidea gehienetan. Akordatzen naiz, martxa horietako batean, ibilbidea Bost bide eta Leun inguru horretatik pasatzen zela eta dena zaborrez beteta zegoela. Mendia ikusteak lotsa ematen zuen, kolore guztietako plastikoak, kotxeko bateriak... Nik esan nuen mendiko martxak hortik pasatu behar bazuen garbitu egin beharko zela, bestela nik ez nuela markatuko. Azkenean, hamar bat lagun bildu, gehienak ehiztari taldekoak, eta ederki garbitu genuen. Saski eta zakukada zabor asko atera genuen; pentsa, kamioneta bat goraino bete genuen. Hori gutxi ez, eta San Markosera eramateko ordaindu egin behar zela esan ziguten. Guk borondatez garbitu genuen zaborra eta nola ordainduko genuen ba? Udalak ordaindu zuen. Orduan bai, egin zen martxa. Ikusgarria da zeinen zikinak garen! Mendian ere buelta dezente emandakoa zara, nolako ibilbideak egiten zenituen?

Kilometro batzuk ibili ditut bai, gehienak inguru honetan. Hirukote bat ibiltzen ginen. Aneto ere igo genuen. Handik ere ez dakit nola salbatu ginen. Oso arriskutsua zen, glaziar bat zegoen eta bidezidor oso estu batetik pasa behar genuen. Izotza gainera mugitu egiten da, itxi eta ireki egiten dira zuloak. Hildako jende asko dago bertan. Librada ederrak egin genituen. elkarrizketa |

15


Iruñeko Gazteluko Plazan, Oiartzundik oinez joan zirenekin.

Auñamendiren gailurrean, lagun artean.

Horrez gain, Iruñera oinez joan zineten, ezta?

inguru horretan jende asko erori zen. Gure kuadrilla, hortaz, arriskuan zegoen, gazteak ginen eta zer edo zer egin behar zela ikusten genuen. Orduan, pilotan ibiltzen hasi ginen, partida asko antolatzen genituen. 25 pezeta balio zuten pilotak erosten genituen eta denak pilotan aritzen ginen, serio. Udaran, berriz, beroarekin jendea baztertu egiten zen. Hala ere, kuadrillari eutsi nahi genion eta urte pare bat edo egon ginen horretan. Ez dakit horregatik den seguru, baina Gurutzen ez zen inor erori heroinan!

Bai, apustu bat izan zen, afari bat jokatu genuen. Apustua zen 24 ordutan Oiartzundik Iruñera iritsiko ginen ala ez. Zepaik ezetz esaten zuen, Artiako Mikelek eta biok, baietz. Apustu egunean, jende gehiago batu zen ibilaldira. Altziko Nikolas, Arkaleko Xabier, Felix Galdos, Nikolas artzaina, Mattin pintorea... Hamahiru pertsona guztira. Hemezortzi ordutan egin genuen, gorriak ikusita. Felixek, adibidez, 15 urte izango zituen eta txakalaldia edukitzen zuen edozein momentutan, patrikan neramatzan piku lehorrak eman eta zuztar eta guzti jaten zituen! Justu-justu baina iritsi zen hura ere. Afaria Iruñeko Hotel Tres Reyesen egin genuen. Taldeko batzuk ongi prestatuak zeuden eta afaldu ondoren gaupasa egin zuten Iruñean, beste batzuk, ordea, ia-ia zutik lo hartu genuen! Zure afizioetan eta lorpenetan bat nagusitu bada, hori antzerkia izan da. Kontaiguzu nola hasi zineten ekimen ikusgarri horrekin.

Antzerkiaren kontu horrekin ikaragarrizko zortea eduki genuen. Ez dakit nola egin genuen, sinetsezina iruditzen zait. Hasi ginen Gurutzeko taldetxo bat mendian ibiltzen, festak antolatzen eta gisa horretako ekintzak egiten. Garai horretan, ordea, sekulako gaitza izan zen, oraingo pandemia hau baino okerragoa: heroina. Altzibarren kuartela zegoen eta

16 | elkarrizketa

Kuadrilla hori bera izan zen Gurutzeko festetan antzerkia egiten hasi zena. Kristoren fruitua eman zuen ekimen horrek, kuadrilla osoaz gain, jende gehiago konbentzitzen genuen eta nola edo hala ateratzen genuen. Aktore eta gauza guztietan aritzen ginen. Halako batean, liburu zahar batetik istorio bat atera genuen eta lehen antzerkia taularatu genuen, Harri bihurtua. Gurutzeko Andrearriaga bideari eta baserriari izena ematen dion istorioa kontatzen genuen, andre bat harri bihurtu zela eta... Arrakasta handia eduki zuen. Nolakoak izan ziren lehen antzerkiak?

Testua eginez gero, jendea azkar animatzen zen. Ondoren, segituan ikusten genuen zein pertsonak zein paper bete behar zuen. Lehenbizikoa hiru pertsonaren artean idatzi genuen, Harri bihurtua. Arrakasta ikusita, gehiago egin behar zirela erabaki genuen, bai-


netako istorioez eta kontuez ikaragarri zekien Lekuonak. Berari esker, asko ikasi nuen Oiartzungo kontuez. Antzerkiak idazteko, haren hitzak hartu eta hortik abiatzen nintzen.

na ez zen kontu erraza. Taularatzeko moduko zerbait egiteko, irudimena asko landu behar zen, gogo handiz, testua behin eta berriro irakurri behar zen. Niri lotsa handia ematen zidan idazten nuena erakusteak, izan ere, guztia erdaraz ikasi eta gero euskaraz idazten hastea... Halako batean, ordea, Margari Maritxalarreri esan nion zerbait idatzi nuela eta lotsa ematen zidala erakusteak. Hamar orriko zirriborroa erakutsi nionean, oso polita zela esan zidan, ederra zela. Hala, berak garbira pasata, egitea erabaki genuen. Jende asko biltzen zen Gurutzeko plazan antzerkia ikusten. Arrakasta handia lortu genuen.

Zenbat antzerki taularatu zenituzten?

Guztira, hamabi antzerki taularatu genituen. Denetara, hogei bat lan idatzi ditut baina batzuk taularatu gabe geratu dira. Zein aritzen zineten antzezlanean?

Gehienak Gurutzekoak ginen, aurretik aipatutako kuadrillakoak, baina baziren herriko beste lagun batzuk ere. Besteak beste, taldean ginen Zaldingo bi anaiak, Inaki Pelu Txikikoa, Xoxuaneko Joxe Mari, Pikoketako bi anaiak, Pikoketako Mikel (hori oso ona omen zen), Edurne, Olatz Arratibel, hiru Maritxalar ahizpak, Pelu Txikiko Nekane...

Horrela jarraitu genuen. Nik Margariri pasatzen nizkion idazten nituen obrak eta hark garbira pasatzen zituen. Jende ikaragarri pila biltzen zen, Oiartzundik eta aieka guztietatik. Gurutzeko festetan antzezteaz gain, Pasaian, Hondarribian eta Oiartzunen antzeztu genuen. Niretzako, Gurutzeko gazteriak arrakasta handiena hor izan zuen.

Denok denetik egiten genuen. Nik, aktore moduan, pare bat aldiz jardun nuen; normalean obrak idazten nituen. Taula gainean egoteko balio egin behar da.

Zer zen zailena antzerkia antolatu ahal izateko?

Lan handia izaten zen guztia antolatzen. Musika, eszenatokia, entseguak... Pentsatzen hasita, ez da hain zaila, baina, gogoa behar da!

Hasiberriak ginela, guztia zen zaila. Bi edo hiru urte pasa ondoren, ordea, aurpegia bota eta asko pentsatu gabe, gaia nondik nora eraman harrapatuz gero, aise egiten genuen aurrera. Gaur ere, gai baten bat azalduz geAntzerkiaren ro auro helduko nioke!

“

Lana ongi prestatu ondoren igotzen zineten taulara?

Ez pentsa. Askotan, bi egun kontu falta, eta oraindik oso berde egoten zen guztia. Entsehorrekin ikaragarrizko guak egiteko lanak izaten Nolako obrak antzezten ziren. Lana eta bestelako zortea eduki genuen. zenituzten? kontuengatik jendeak ezin Ez dakit nola egin Istorio zaharrak hartu eta izaten zuen behar bezala horiei jarraika egiten geniprestatu. Gauez aritzen gigenuen, sinetsezina tuen. Pikoketako bilerak, adinen, arratsaldeko zortzietatik iruditzen zait.� bidez, soldadu eta gerra garaihamaiketara. Antzerkia hamako kontuez ziharduen. Irudimena bost egunetan prestatzen genuen. baliatu eta istorioa apur bat haizatu Amaierako egunetan egunero egiten gebeharra izaten zen. Barre asko egin zuten nuen entsegua. Horrela, ez dakit nola baina, ikusleek obra horrekin. Halere, serio xamarrak ongi ateratzen ziren. ziren beste batzuk ere egin genituen. Besteak beste, egin genituenetako obren izen batzuk Nola ikasi zenuten antzezten? honakoak dira: Harri bihurtua, Pikoketako biBesterik gabe, begira jarri eta iruditzen zitzailera, Kataxulo, Arto zuriketa, Txanogorritxu, guna esaten genuen. Jendea, orokorrean, ez Askostiko neskamea... zen batere lotsatzen, musika jarri eta pixka Manuel Lekuonak asko laguntzen zidan. Bibat harrotzen ginen. Kanpotik begira zegoen jendea zuzentzen saiatzen zen. Margari Malera bat egin genuen Gurutzeko eskolan eta ritxalar, Olatz Arratibel, Jose Luis Pikabea eta hark azaldu zizkidan istorio asko. Inguru hoelkarrizketa |

17


IĂąaki Arbelaitz izaten ziren, nagusiki, zein ari zen ongi eta zein gaizki esaten zutenak. Haiek ziren gehien zekitenak mundu horretaz. Zer zion jendeak zuen inguruan?

Oso gustuko zuten egiten genuena, gehienbat, bertako gazteek egina zelako. Jende asko hurreratzen zen, ezagunak, ezezagunak, helduak, gazteak, haurrak... Txalo asko jotzen ziguten. Zein zen zuen ilusioa, hori guztia egiteko?

Gurutzeko festetan, sokatiran.

Harrotasuna. Ia kide guztiak auzokoak izatea eta gisa horretako lan bat aurrera ateratzea ederra zen. Urte oso onak izan ziren. Gure arteko gatazkak ere izaten genituen, baina, egia esan, ez nuke deus ere aldatuko. Oso gustura sentitzen naiz hor egindako lanarekin. Oroitzapen onak dituzu, beraz?

Bai, oso. Niretzat antzerkia Gurutzen zoragarria izan zen. Jendeak esaten du oraindik aterako dela berriro, baina ez dakit.

Gipuzkoako txakur txapelketako irabazleak, Nikolas eta Manuel Etxebeste ‘Xaldin’.

Amaieran min ederra hartu nuen. Gogo handirik gabe nintzen, baina, azkenean, testua egitera animatu ninduten, horrela beraiek ere animatuko zirelako. Joxe Mari Iturriotzek lagundu zidan, ilbeltzean, otsailean edo, hasi nintzen eta martxoa amaiera arte aritu nintzen, jo eta ke. Margarik, ohi bezala, garbira pasa zuen eta, tira, ederki zegoen. Hortaz, entseguak antolatzen hasi ginen eta, zer gertatu? Gehien berotu ninduenak ez zuela egingo esan zuen, beste hiruzpalaurekin batera. Lanerako gogorik ez eta hantxe bukatu zen dena. Egia esan, nahiko paragrafo luzeak zituen eta ez zen oso erraza, baina, animazioa eman eta gero ezetz... Zapeteko ederra hartu nuen. Ez nuen uste horrela bukatuko zenik, baina zer egingo dugu ba. Oso-oso polita izan zen hemengo gazteriak egin zuena, baina gauzak nahasten hasten dira eta bukatu egiten dira. Gaur egun, antzerkia ikustea gustuko al duzu?

Ikusi izan ditut antzerki batzuk, baina askorik ez. Kanpora joatea-eta ez zait asko gustatzen, bertako zerbait gusturago ikusiko nuke. Pelikula batean ere parte hartu zenuen, ezta? Nikolas, gaztetxoekin pilotan aritzen zenekoa. Gurutzeko frontoi zaharrean.

18 | elkarrizketa

Bai, duela 27 urte, Arbasoen sua izeneko pelikulan, Interneten begiratuz gero, hortxe azaltzen da. Mikel Mendizabal izan zen ekimen


Xanistebanetako Urkabe Egunean, bakailaoa pil-pil eran prestatzeko txapelketa irabazi zuenean, Joxe Mari Galdosekin.

Nikolas, ezkerrean, ehizako lagunekin.

horretan zuzendari eta arduraduna. Jendea behar zuen aktore gisan aritzeko, eta gure kuadrilla antzerkian ibiltzen zenez, gugana jo zuen. Gehienak Gurutzekoak ginen pelikula hartan. Lan handia egin genuen, Aste Santu guztia mendian pasa genuen grabatzen, hotz handiarekin eta eguraldi txarrarekin. Oihanlekun, Ergoiengo minetan, Unailekun, Penaiko errekan, Uzpun... inguruko leku askotan grabatu genuen.

tura! Erakusketa moduko bat egiten zen, Gurutzeko plaza erdi-erdian. Perretxiko oso dotoreak ikusten ziren, jendeak erosteko nahia izaten zuen, baina ez ziren salgai egoten, guk jaten genituen bukatu eta gero!

Bai, 36 urtez zakur lehiaketaren antolakuntzaz arduratu naiz. Gero, sokatiran eta beste gauza askotan aritu naiz, gaur arte. Hala ere, auzoko festekin konparatuta, Oiartzunen ez zen gauza askorik izaten gazte ginela.

Horren guztiaren harira, pasa den urtean omenaldia eskaini zizuten auzoko festetan? Zer sentitu zenuen?

Oiartzungo festa batzordean urte pila bat egon eta gero, hor jarraitzen duzu oraindik.

Gurutzeko festak antolatzen ere aritu zinen; nolakoak ziren garai hartako festak? Urte pila bat egon naiz antolakuntzan. Orain Iturriotz eta Karrikako festek daukate indarra, baina Gurutzek eduki zituen hamar bat urte oso onak. Jende asko etortzen zen, nire andrea Milagrosek ederki daki. Arratsaldeko zortzietan bokadilloak egiten hasi eta goizeko laurak arte egoten ginen. Goizeko lauretan ogia falta, eta Ogi Berrira joaten ginen berriz ere ogi bila. Jendeak lanerako gogo handia izaten zuen, auzoa elkarte bat zen, bat zen. Hura zen ilusioa, hura. Guztiaz gu arduratzen ginen. Kontzertuak, lehiaketak, kantina... Perretxiko lehiaketa ere egin izan dugu. Berriro ere egingo nuke gus-

Zeren falta sumatzen duzu auzoan orain?

Gazteak ikustearen falta, gehienbat. Garai hartan denak batera ibiltzen ginen, zahar eta gazte. Edozer egiteko prest ginen beti, elkarren arrimoan. Auzoa piĂąa bat zen. Gero batzuk ezkondu, besteak urrundu, eta giroa galtzen hasi zen.

Ez dakit nondik etorri zen, baina poz handia eman zidan, oso gustura hartu nuen. Egindako lan guztiagatik esker ona emateko izan zen. Gaur egun, zein afizio duzu?

Baratzean oso gustura aritzen naiz. Bestela, oilo batzuk baditut, zakurrak ere bai, eta lasai ibiltzen naiz. Zer egingo duzu ba. Lehen mendira joatea nuen ilusioa perretxikotara, ehizara... orain bi belaunak operatuta larri ibiltzen naiz. 73 urterekin ez dago miraririk! Zer esango zenieke Oiartzuarrei?

Aurrera jarraitzeko, jarraitzeko gauzak antolatzen orain arte bezala. Ikaragarrizko gazteria dagoela Oiartzunen eta hori aprobetxatu egin behar dela. n Mattin Kazabon Cousillas

elkarrizketa |

19



Historia


Villa Nueva De Oyarzunek 700 urte Ez da gai hau ateratzen den lehenengo aldia, baina Oreretaren 700 urteurrena dela eta, berriro izango dugu hizpide bertan eraiki zuten hiribildua. Hala ere, komenigarria da gogoratzea Nafarroa Erresumako lurralde hauek bailaretan zeudela antolatuak, eta Antso III.aren garaian, hau da, 1000. urte inguruan, Oiartzun bailara gaur egungo Hondarribia, Irun, Oiartzun, Lezo, Orereta-Errenteria eta Pasaia herriek osatzen zutela. Handik mende eta erdira, ordea, Europan gertatu zen moduan, Nafarroan ere hiribilduak sortzen hasi ziren, bertako merkatuetan nekazaritzak sortzen zituen soberakinak saltzeko, eta, bide batez, merkataritzari, artisautzari eta lanbide berriei bultzada emateko. Horrela, Na-

farroako Antso VI.ak eredu hiritar berriari, hau da, burgoetako burgesiari, hasiera eman zion mendebaldean ere, eta Donostia, Gasteiz, Getaria, Durango, Guardia, Antoñana, Argantzon eta beste zenbait hiri sortu zituen.

Helburu berberekin 1180. urte inguruan errege nafarrak Donostia eta Hondarribia gaskoiez eta baionarrez birpopulatu zituen, merkataritza munduan aurreratuagoak baitzeuden. Urte horretan Donostia sortu zuen, eta dirudienez, Hondarribiarekin ere gauza bera egin zuen, Oiartzun bailaratik bereizita. Horren ondorioz, bailara Donostiaren jurisdikziopean geratu zen.

Baina 1199 eta 1200 artean Gaztelako Alfontso VIII.ak Nafarroako mendebaldea konkistatu zuen, hau da, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba, erresumaren herena, eta bertako jendea ez matxinatzeko edo, azkar berretsi zion herri bakoitzari bere forua, Donostiari 1202an, Hondarribiari 1203an, Oiartzuni ere inguru horretan eta abar. Hondarribiari Donostiako forua eman zion eta mugak ezarri zizkion, zeinak, Soledad Tenak esaten digunez, lehendik ere ba omen zituen, Hondarribiak bazuelako jurisdikzioa Jaizkibelgo bi hegietan Nafarroako Antso VI.aren garaitik1.

Hondarribia bailaratik bereizten da.

Alfontso VIII.ak Oiartzuni eman zion hiri gutuna desagertu egin zen, baina 1237an Alfontso VIII.aren bilobak, Fernando III.ak, bere aitonak emandako hiri gutuna berretsi zion Oiartzuni. Dokumentua Orereta-Errenteriako Udal Artxiboan gordetzen da, eta, bigarren dokumentu horretan zehazten ez bada ere, badirudi, Oiartzun ibaiaren arroa eta itsasadarraren ezkerraldea eman zizkiola, Oiartzun-

1 La sociedad urbana en la Guipúzcoa costera. María Soledad Tena García, 1996. Boletín de estudios históricos sobre San Sebastián. ISSB 0210-2889. 13. atala, 203 or.

22 | Historia


oiartzungo hiri gutunaren berrespena. 1237. a.M.r.

fuesen más resguardados y defendidos de estos males acordaron que Yo tuviese por bien de hacer población de villa en una su tierra que dicen Orereta y que la cercarían lo mejor que ellos pudiesen para que fuesen amparados.

go portuarekin batera. Izan ere, garai hartako dokumentuetan izen horrekin agertzen da Pasaiako portua2. Villa NueVa De OiartzuNeN sOrrera

Mende bat geroago, 1320an, segurtasun arrazoiagatik Alfontso XI.ak Oiartzun bailaran zegoen Orereta auzoan hiri bat sortzeko pribilegioa eman zuen, bertan Villa Nueva de Oiartzun izeneko hiribildu harresitua eraikitzeko, villa titulua hartuz, eta Donostiako forua mantenduz. Beti esaten da Alfontso XI.a izan zela erabakia hartu zuena, baina urte horretan erregeak bederatzi urte baino ez zituen, eta, nahiz eta lehenengo sinadura berea izan, dokumentuak berak argitzen digu hiria sortzeko agindua Maria Molina erreginak, erregearen amonak eta tutoreak, aholkatzen eta ematen duela, une horretan bera baitzen erregeordea. Eskaera Oiartzungo kontzejuak egin zuen, baina bistan da ez zutela aho batez eskatu: … nos enviaron a decir que por cuanto ellos eran poblados en frontera de Navarra, Gascuña, y sus casas eran apartadas las unas de las otras, acaecía que gentes malas así de Navarra y de Gascuña como de Gipuzkoa les hacían males y tuertos y robos y grandes daños, así en muertes y en llagas y en otras maneras. Y para que

Horrela, hiria sortzeko edo eraikitzeko pribilegioa jaso zuten …para que fagan poblacion de villa …e mandamos que aya nombre de Villa Nueva de Oyarço…, eta agindu zuten ordura arte Oiartzungo kontzejua zireneko pribilegio guztiak mantentzeko, hau da, foruak, zerga salbuespenak, askatasunak, mugak, saroiak eta abar3; beraz, esan liteke hiri gutun berria eman baino aurrekoa berretsi ziotela. Hiri gutunaren leku aldaketa baino ez zela gertatu primeran islatzen da Juan Ignacio Gamonen “Noticias Históricas de Rentería” liburuko XIII. atalaren izenburuan: El lugar de Orereta fue el asiento del Concejo del antiguo valle. Baina herritarrak hiria populatzera, harresi barruan etxeak eraikitzera eta harresien gastuak ordaintzera behartu nahi zituzten, eta bailarako biztanle guztiak ez zeuden prest hiribildu berrian bizitzeko. Hori zela eta, etengabeko istiluak sortu ziren. Gainera, hiria sortzearekin batera Elizalden egiten zen Oiartzungo kontzejua desagertu egiten zen, botere guztia Oreretara pasatuz. Eta legez herri bakarra osatzen jarraitzen bazuten ere, Oiartzungo Lurreko biztanleek, horrela hasi baitziren deitzen hirian bizi nahi ez zutenei Villa Nuevako biztanleengandik bereizteko, bizitza independentea egiten saiatu ziren, eta ahal zutenean, bere ofizialak izendatzen, lurraldea antolatzen

2 Colección documental del archivo municipal de Rentería. I. tomoa (1237-1500). 1. dok.

3 Colección documental del archivo municipal de Oiartzun. III. tomoa, (1320-1520). 1 eta 2 dok.

Historia |

23


vosina (adarra), bi populazioen arteko aldeei buruz jarduteko prokuradore izendatzen ditu Olazabalgo Juan Ruiz, prebostea; Oyartzabalgo Juan Perez, alkatea; Ayoro, Ugarteko jauna; Pedro Ibañez, zinpekoa; Agirreko Juan Miguel eta Arizabalgo Martin Lopez, arotza. Beste aldetik Oiartzungo Villa Nuevak juntados en concejo a canpana repicada en el çimienteryo de la yalesia de Santa Maria, prokuradore izendatzen ditu Ugarteko Sancho Sanchez, prebostea; Daritako Lope Perez, alkatea; Nekolaldeko Pedro Sanchez eta Gabiriko Juan Perez eta Pedro Perez, zinpekoak. Ondorioz hainbat erabaki hartu ziren, baina beti Villa Nuevaren aldekoak5.

oreretan hiribildua eraikitzeko pribilegioa. a.M.r.

eta batzarretan biltzen jarraitu zuten. Irizpide berarekin ez ziren Villa Nuevako batzarretara joaten, eta han hartzen zituzten erabakiak ere ez zituzten betetzen.

1340ko apirilaren 26an, Alfontso XI.ak hiria sortzeko pribilegioa berresten dio berriro, aurretik emandako dokumentua Oiartzungo Lurreko jendeak lapurtu zuela eta: Y dicen que algunos hombres de la dicha Tierra de Oiartzun que tomaron el original del dicho privilegio que nos dieron para la población y otras cosas que son pertenecientes al concejo de la dicha villa de Villa Nueva y que lo tienen consigo forzadamente, escondidos por no venir a morar ni a poblar ni a hacer vecindad a la dicha villa4.

1364ko urriaren 27an la Tierra de Oiartzun siendo juntados a conçejo so el robre del ciminteryo de la iglesia de Sant Estevan sonada la

Testuinguru horretan ahalegindu zen lehenengo aldiz 1375ean Oiartzungo Lurra Villa Nuevatik bereizten kontzejua sortuz. Baina hiria aurka agertu zen, eta Enrike II.ak Sevillatik 1376ko apirilaren 18an agindu zuen Oiartzungo Lurrak ezin zuela kontzeju bereizia izan, ez prebosterik, ez zinpeko alkaterik, ez ofizialik, ez zigilurik, ezta artikulu salmentarik ere, baina bazegokiola zenbait eskubideren zatia portuan, saroietan eta beste hainbat kontutan. Aginduak agindu, kontzejuko ofizialak izendatu zituzten. Villa Nuevak salatu egin zituen berriro eta 1377ko azaroaren 20ko ebazpenak prozesuaren gastuak ordaintzera kondenatu zituen, eta ofizialen hautaketa indargabetu egin zuen. Gainera, 1376, 1381 eta 1384 urteetan Oiartzungo Lurreko biztanleei agintzen diete hiria populatzera joateko, gastu komunen ordainketan parte hartzeko eta debekatzen da Oiartzungo Lurrean ogia, haragia, ardoa eta sagardoa saltzea; beraz, Villa Nuevara joan behar dute nahitaez artikulu horiek salerosteko6.

Hurrengo erregeekin, hau da, Juan I.a eta Enrike III.arekin ez ziren auziak bukatu, eta ebazpenak norabide berberean jarraitzen zuten. Baina 1453ko maiatzaren 3an, Oiartzungo Lurrari Gipuzkoako Batzar Nagusietara prokuradoreak bidaltzeko eskubidea ukatu ziotenean7, zuzenean Juan II.a erregearengana jo zuten hiribilduarekiko erabateko bereizketa

4 Colección documental del archivo municipal de Rentería. I. tomoa, (1237-1500). 5. dok. 5 Colección documental del archivo municipal de Rentería. I. tomoa, (1237-1500). 8. doc.

6 Colección documental del archivo municipal de Rentería. I. tomoa, (1237-1500). 14, 16, 17 eta 18. doc. 7 Colección documental del archivo municipal de Rentería. I. tomoa, (1237-1500). 40. dok.

24 | Historia


eskatzeko. Horretarako bi aldeen artean sortzen ari ziren istilu, borrokak, haserreak eta ezinikusiak handitzen ari zirela argudiatu zuten, eta Oiartzungo Lurrak ez izateak ez alkaterik, ez epailerik, areagotu egiten zuela kalteak sufritzeko aukera. Ondorioz, 1453ko ekainaren 26an Gaztelako Juan II.ak, Escalonan epaia eman zuen, Oiartzungo Lurrari Villa Nuevatik bereizteko eta salbuetsi geratzeko pribilegioa aitortuz. Horrez gain, Donostiako forua eman zitzaion eta Elizalde, Iturriotz eta Altzibar auzo nagusietako lurrak esleitu zizkioten, nahiz eta Oreretari Villa Nueva de Oiartzun deitzen jarraitu. Bereizketa pribilegio hori errege berak berretsi zuen urte bereko irailaren 13an Becerril de Camposen. Baina hiribildua ez zegoen ados, beste gauzen artean, aginduak Orereta auzoak zituen lurretara mugatzen zuelako; beraz, hainbat helegite jarri zituen martxan, bereizketa indargabetua utziz. Egoera eramanezina bihurtu zen, eta horren ondorioz istilu izugarriak gertatu ziren. Oiartzungo Lurreko biztanleek ez zituen onartzen erabakiak eta Probintziak Chope Ysasti eta Martingot ordezkariak, Lope eta Mingot doku-

mentu gehienetan, bidali zituen bailarara erabakiak betearaztera, baina sortu zen borrokan bailarakoek ordezkari batzuk hil zituzten eta beste batzuk zauritu. Gehiegikeria larri horien aurrean, Probintzia, soldadu ugari bilduta, delitu horiek zigortzeko asmoz armez sartu zen bailaran, oinetxe eta beste etxe apalagoak errez edo eraitsiz, eta errotak suntsitu zituzten errotarriak txikituz, baita olak indargabetu ere bertako hauspoak eta tresnak eramanez. Bailarako biztanleen kontrako borroka hartan Probintziako Anaidiak hainbat bizilagun hil zituen, beste batzuk zauritu eta preso eraman zituen zenbait herritar. Bertan geratzen zirenei gerra garaietan bakarrik jartzen ziren agindu eta debekuak inposatu ondoren, utzi zuten bailara. Gatazka horren inguruan idatzi diren lan gehienetan esaten da aipatu ditugun bi ordezkariak hil zituztela, baina aztertzen badugu gertatutakoa azaltzen duen lehenengo dokumentua, zein izan ziren hildakoak ez zehazteaz gain: sobre los procuradores, justiçias e jueces que enbiava la Provincia a dicha tierra con sus mandamientos, e feristes e matastes, injuriastes e maltraxistes, en especial a Chope Ysasti e Mar-

HISTORIA |

25


tingot e a otros muchos‌, bigarren dokumentuan badirudi berberak direla salaketa jartzen dutenak: se perdonen a todos los acotados a causa de las salteamientos que fisieron a Chope Ysasti e Martingot e de la querella que ellos dieron8. Arevaloko agindua

Eta gatazka horri buruzko beste dokumentu batek ere erakusten digu Oiartzungo Lurraren eta Oreretaren arteko bereizketak gerra kutsua izan zuela. Enrike IV.ak emandako agindu bat da; izan ere, bere aita, Juan II.a, aurreko urtean hil zen eta semeak atzera bota zuen bailararen bereizketa. Arevalon (Avila) 1455eko urtarrilaren 23an emandako aginduan Enrike IV.ak zera agintzen du, inor gehiago ez atxikitzeko Oiartzungo dorreetan gotortua zeuden 60 gizonei. Dorreak esaten duenean Beloagaz ari dela pentsatzen dugu, bailara Anaidiaren menpean baitzegoen. Agindu horretan Enrike IV.ak esaten zuen Lope Sanchez de Elduayenek Probintziaren izenean jakinarazten ziola gaiztakeria izugarriak egin zituzten hirurogei bat gizon matxinatu eta Oiartzungo dorreetan harresitu zirela, bere erresumako eta kanpoko gizon gaizto gehiago elkartu zitzaizkiela eta beste Ahaide Nagusi batzuen zain zeudela, Probintziari eta Berari kalte gehiago egiteko. Eta eskatzen zion konponbidea jartzeko herritarrak bakean bizi zitezen. Enrike IV.ak, errege zen aldetik, esaten zuen Berari zegokiola kontu horiek konpontzea, eta agintzen zuen inork ez laguntzeko gaizkile haiei, barkatzeko armak uzten zituenari, baina matxinatuta jarraitzen zutenei ondasunak konfiskatzeko eta legea aplikatzeko9.

1455eko uztailaren 21ean kapitulazio moduko dokumentu bat sinatu zuten Oiartzungo kontzejuak eta Gipuzkoako Anaidiak, eta bereizketa arazoa Errege Epaitegian argitzeko geratu zen.

Bailararen azken bereizketa

1463ko apirilaren azken hamabostaldian eta maiatzaren lehenengoan Enrike IV.a Gipuzkoa inguruan ibili zen, eta Oiartzun bisitatzeko aprobetxatu zuen bidaia10. Geldialdi horri esker gatazkaren konponbidea bideratzen hasi zen bi aldeetako biztanleentzat; izan ere, erregeak ikusi zuenean Oiartzungo Lurreko bizilagun kopurua hirikoa baino handiagoa zela eta biztanleak Nafarroa eta Frantziaren mugen aurrean barreiatuak bizi zirela, bere aitak Oiartzungo Lurrari eman zion bereizpen pribilegioa betetzeko agindu zuen, lurraldea galdua eta soildua geratuko baitzen bestela, eta horretarako 1470eko irailaren 24an Valladoliden idatzi zuen zegokion pribilegioa, 1474ko urriaren 10ean Segovian berretsiz. Hala ere, auziek urte batzuetan jarraitu egin zuten11.

8 El triunfo de las ĂŠlites urbanas guipuzcoanas: nuevos textos para el estudio del gobierno de las villas y de la Provincia, (1412-1539). ISBN: 84-7907-363-2. Iturriak: AGG. Dok. 2 eta 3. Or. 194-206. 9 Cartulario Real de Enrique IV a la provincia de GuipĂşzcoa (1454-1474). Jose Luis Orella Unzue. 6. dok. AGG. Secc.1.a, Neg.6, Leg. 3. 10 Itinerario de Enrique IV de Castilla. Juan Torres Fontes. Pp. 302-305

11 Documentos sobre Enrique IV de Castilla, vol. I, 2016. ISBN 978-84-16829-00-2. Dok. 2870 eta 3406.

26 | Historia


hiru zatitan banatzeko erabakia, bi zati Oiartzungo kontzejuarentzat izango zirelarik eta zati bat Oreretarentzat. 1495eko otsailaren 28an banatu ziren lurrak eta uztailaren 11n mugakide ziren lurretan mugarriak jarri zituzten. Hala ere, bi bizilagunen arteko liskarraldiak pixka bat gehiago luzatu ziren13.

Eta batek daki benetan nork bultzatu zuen gatazka iturri izan zen Villanueva de Oyarzun hiribildua; izan ere, alde batetik inposizio dezenterekin iritsi zen pribilegioa, eta bestetik Nafarroarekin sortu zen muga berria hiribilduz betetzeko joera zegoen aspalditik: Tolosa, Ordizia, Segura, Agurain, Kontrasta… Baina historia alde batera utzita, 1237 eta 1320ko dokumentuez gauza bat komentatu nahi nuke. Izan ere, normala da gaur egun ere herri bakoitzak bere alde tiratzea, baina, txikikeria bat besterik ez bada ere, gauza xelebrea iruditzen zait nola gordetzen den dokumentu bera artxibo batean edo bestean, erreferentzia nahiko ezberdinekin jasotzen baitira herriaren edo autorearen arabera: Eta Enrike IV.a izango zen, bailaran zegoela aprobetxatuz, Urdiñolatarren etxean lo egin zuen erregea, familia honek gaur egun Auditoriuma eraiki nahi duten leku berean dorretxe bikaina baitzuen. Eta errege batek bertan gaua pasa zuela erakusteko, sarreran, oroigarri moduan, kate batekin lotuta zeuden bi zutabe jarri zituzten, dorretxea erre zenean Landetxeko sarreran mantendu zituztenak12.

Errege katolikoekin ez zen aldatu bereizketa erabakia, eta badakigu 1484ko otsailaren 20an erabakia berretsi zutela, baina indarrean jarri gabe jarraitu zuen. Eta azkenean, 1491ko apirilaren 7an Sevillatik iritsi zen bailarako lurrak

Colección de documentos medievales de las villas de guipuzcoanas. 1200-1369

1237, marzo 20. Vitoria. Fernando III confirma al concejo del valle de Oyarzun todos los fueros y privilegios que les había otorgado su abuelo Alfonso VIII con los términos que éste les había señalado y de los que venían disfrutando. el documento más antiguo del archivo Municipal de rentería. Jose antonio Munita.

1237. marzo. 20. Vitoria. Fernando III “el Santo”, rey de Castilla y León, confirma al concejo de “Huarçon” (referido a Oyarzun) el fuero y el término territorial concedidos por su abuelo el rey Alfonso VIII…

12 Del Oyarzun Antiguo. Manuel de Lecuona, 1959. Segunda parte, cap. I. P. 119

13 Colección documental del archivo municipal de Oiartzun. III. tomoa, (1320-1520). 49 eta 50 dok.

Historia |

27


Colección Documental del Archivo Municipal de Rentería. 1237-1500

1237 - marzo - 20. Vitoria. Fernando III confirma a Rentería los fueros, usos y costumbres y su término municipal, concedidos por su abuelo, Alfonso VIII. Documentación medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. III. 1320-1520

1320, Abril 5. Valladolid. Privilegio de Alfonso XI por el cual autoriza al concejo de Oyarzun para construir una villa en el lugar de Orereta, con el nombre de Villanueva de Oyarzun, manteniendo el fuero de San Sebastián. 1320 - abril - 5. Valladolid. Alfonso XI concede a Rentería el privilegio de fundación de villa en el lugar de Orereta para que puedan defenderse mejor, manteniéndoles aforados al de San Sebastián. Eta ez da borroka berpizteagatik, baina kontuan hartu ez 1237an ez 1320an ez zela existitzen ez Errenteria izeneko herririk, ezta izena bera ere; beraz, nekez berretsi edo eman ziezaiokeen Gaztelako erregeak inongo pribilegiorik existitzen ez zen Errenteriari. n Joxemari Iturriotz

28 | Historia


Oiartzun jai giroan Uda jai garaia dugu, zalantzarik gabe. Festak hamaika lekutan ospatzen dira, izan hiri, herri edo auzuneak. Sanjoanetatik hasi eta aste luzeetan zehar, ondo pasatzeko giroa nagusi da. Denbora asko ez dela, herrietan egiten ziren ospakizun, festa eta jai gehienak egutegi kristau-katolikoak finkatuak ziren. Errealitate hori askoz adierazgarriagoa izan zen Antzin Erregimenean, Elizaren presentzia gizartearen hamaika esparrutara hedaturik baitzegoen. Edonola ere, hainbat antolakuntzatan gizarte zibilaren partaidetza agerikoa zen, eta hainbat lekutako auzo eta gobernuek beren zeregina bete zuten. Hori dela eta, udal aktetan maiz agertzen dira mundu horri lotutako kontuak. Elizari lotutako ekitaldiez gain (sermoiak, mezak, prozesioak…), bailaran bestelako jarduerak ere ospatzen ziren garaiak bost ziren: Pazko garaia, Corpus eguna, uda hasierako San Joan, San Pedro eta San Martzial egunak eta, jakina, Done Eztebe, Oiartzungo zaindaria. Azkeneko biak izan ezik, beste data seinalatuak herriz herri ospatzen ziren; hau da, Mendebaldeko zibilizazioan, eta zehazki herrialde katolikoetan. Baziren, hala ere, beste egun berezi batzuk, hala nola erregeei lotutako gertakari gogoangarriak: jaiotzak, heriotzak, koroatzeak edo igarotzeak. Orokorrean, halakoak alardeekin ospatzen ziren: hor ditugu 1665ean Carlos. II.aren koroatzea ospatzeko egindakoa edota Felipe V.a bailaratik 1701 eta 1706 urteetan pasatzean egin zirenak.

Batzuetan ekitaldiak alor militarretik haratago zihoazen, 1707ko iraila aldera infantearen jaiotza ospatzeko adostutakoak, esaterako. Ondorengotza Gerraren ondorioz egoera ekonomikoak okerrerantz egin bazuen ere, Probintziaren idatziak aintzat hartuz, hainbat ekitaldi egitea pentsatu zen: gozematea, dozena erdi antzararen lasterketa, zezenketak, idi-suz-

koa (“que se haga una manta cargada de cuetes para un buey que corra el primer día de los toros”) eta musiganga bat; hau da, mozorro xelebre edo bitxiekin antolatutako herri-festa, bereziki deabru edo animaliak irudikatzen zituztenak.

1702an erregearen guda-garaipena ospatzeko hartu zirenak, berriz, bitxiagoak dira, hainbat auzok aurkeztutako ekimen baten aurrean gaudela ematen baitu. Hasiera batean, hainbat gizonezkok udalbatzari Mikelazulo edo Galardigibel inguruan egiteko asmoa agertu zioten, baina gobernuak Elizaldeko plazan egitea adostu zuen, leku hura zikina egoteaz gain, eremua (“despoblado”) zelako. Horren ordez, Elizaldeko plazan egitea erabaki zen, berri ona ospatzeko asmoa zuten bailarako beste baserri, basetxe eta auzoekin batera. Ez zen gutxiagorako, izan ere, antzara harrapaketa, txupin eta etxaferuak ez ezik, emakumeekin dantzaldia (“baile con nuestras mujeres”) egiteko asmoa ere agertu zuten; eta badakigu elizak halakoei zer beldur zien. Erregeari lotutako ospakizunez gain, erlijioarekin zerikusia zuten ezohiko festak ere izan ziren. Batetik 1662an Sortzez Garbiaren HISTORIA |

29


Erlikia_etorrera_ 1692_A-1-7-2_163at-164au

eguna ospatzeko antolatutako sermoia, suak eta bolbora pizteak. Bestetik, eta bailaran berebiziko garrantzia zuena, Done Eztebe martiriaren erlikiak Errenteriatik Oiartzunerako lekualdatzea ospatzeko 1692ko irailaren 12an ospatu zirenak (A-1-7-2, 163 au.-164 au.). Adostutakoaren arabera, gorpuzkiei ongi etorria emateko, egun horretako goizeko 08:00etan bailarako auzo eta biztanle guztiak Arragoako larrera joan zitezela agindu zen, Errenteriaren eta Oiartzunen arteko mugara, beharrezko zituzten arma, bolbora, soka eta bestelakoekin; eliz-kabildokideek, berriz, beren arropa onenak jantziko zituzten. Horretaz gain, predikatzaile bat, zezenak, txupinak eta etxaferuak, 8 antzararen lasterketa, alardea ospatzeko bi danbor-jotzaile eta, azkenik, Donostiatik propio ekarritako organo-jotzailea eta berarekin batera jarduten zen korneta -jotzailea ekartzea erabaki zen.

1704ko Done Eztebe jaietan parte hartu zuten musikariei buruzko oharrak (Done_Eztebe_2_1704_A-1-12-1_347at

30 | Historia

Aurreko adibideak ezohiko jaiak ziren, baina garaiko ospakizunetan antolatzen ziren ekitaldien nondik norako nagusiak ematen dizkigute. Batzuetan bailararen egoera ekonomikoak gauzak aldatu bazituen ere, ekitaldi nagusiak txistulariak, dantzak eta zezenketak zirela esan daiteke. Herri-musikariak bailarakoak zein inguruko herrietakoak izan zitezkeen: Donostia, Irun edo Iparraldekoak, 1679ko San Joan, San Pedro eta San Martzial jaietan aritu ziren Juan Zumakoitz danbor-jotzailea eta Martin Etxeberria txistularia esaterako. Zer-nolako musika edo dantzak ziren ez da jakiten erraza. Ezpata-dantza oso ohikoa zen, baina ez bakarra: 1702an emakumeekin batera egin zutena aipatu dugu. Halaber, 1704. urtean Donostiatik


etorritako musikariek ezpata-dantza “eta beste dantza berezi batzuk” (“otras danzas particulares”) jo omen zituzten.

Zezenketei dagokienez, antolakuntza nabarmena zuten: hesiak jarri eta kendu, itzainak kontratatu, zezenak bilatu eta bertaratu, “duzientas garrochas”. Horretaz gain, oholtza bat antolatzen zen bailarako agintariak esertzeko. Halakoei gozemate edo gozemaitza izeneko askari gozo bat ematen zitzaien. 1704ko Done Eztebe egunekoan, adibidez, bizkotxo -lehorrez egindako gozokiak, azukrea, limoi edo zitroinak, Donostiatik ekarritako elurra, fruta eta ardoz osatutako askaria antolatu zen.

Elizaldek hainbat kontutan ospakizunen zentraltasuna zuen, baina gehienak, Pazko, San Joan eta San Pedro egunetako ospakizunak besteak beste, Oiartzungo hiru plazatan egiten ziren, Altzibar, Iturriotz eta Elizalden. Dena den, udalbatzak hainbat kasutarako esparru bereziak antolatzeko asmoa azaldu zuen, 1705eko otsailean Jose Arizabalo eta Antonio Aurelari Madalensoron lizarrak landatzeko emandako aginduan ageri denez. Bertan, udalbatzak lursail horiek helburu jakin batzuetarako eskuratu zituela adierazten zen: zuhaitzak ipini eta erregeen edo bestelako printzeen igarotzea ospatzeko egiten ziren alardeak egiteko, baina baita auzoen aisialdirako (“para vestir de árboles y poner recreo para sus vezinos y usar d’él poniendo su jente en esquadrón en los tiempos de passar por este Valle los señores reyes y otros principes”; A-1-12-2, 53 au.-at.). Edonola ere, hiru auzune horiek berezko izaera zuten, oso bizia, eta hori Oiartzunen jaien inguruko beste ohitura adierazgarri batean ikus dezakegu: San Joan, San Pedro eta San Martzial egunez antolatzen ziren mozorroen usadioan, hain zuzen ere. Are gehiago, gaur egunean jaien inguruan segurtasun kontuak eta kezkak dauden bezala, orduan ere halakoak agerikoak ziren: mozorroak ematen zuen anonimotasuna aprobetxatuz, iskanbilak eta liskarrak sortzen zirelako, bereziki auzune edo plaza ezberdinetakoen artean.

Egoera hori hainbatetan agertzen zaigu. Hasieran mugak esparru jakin batzuetan aplikatzen ziren: 1668an bi ospakizunen arteko denboran, debekatu egin zuten bailaran zegoen inork, ez bertakoek eta ez kanpotarrek, armak eta mozorroak soinean eramatea (A-1-1-3, 43 au.-45 au.); 1679an, berriz, bezperak eta arrats-otoitz edo konpletak esan baino lehen eta jendea elizatik atera aurretik, mozorroak ezingo ziren Elizaldeko plazan eta kaleetan zehar aritu; are gehiago, agindu nagusia Elizalde inguruetarako bazen ere, agindua Altzibar eta Iturriozko plaza eta inguruetara ere hedatu zen (A-1-3-3, 97 au.-98 au.). 1682. urtea mugarri izan zen mozorro kontuetan, harik eta guztiz debekatu arte:

“de aquí adelante, para siempre jamás, no se hagan ni salgan ningunas personas de qualquiera calidad, sexo y condición que sea, echo mozorro y disfrazado en los días del señor San Juan y San Pedro ni San Marçial ni en otras fiesta(s) y día alguna, por las plazas y calles d’este dicho valle, de día y de noche, por los yncombenientes que se an experimentado…” (A-1-4-2, 174 at.) Zer dela eta debeku zorrotz hori? Esan bezala, mozorroen anonimotasunak mendeku, ezinikusi eta bestelako tentsioei bidea egiten zien, batez ere auzune batekoak besteetara zihoazelako. Baina 1682an, berriz, egoerak okerrerantz egin zuen nabarmen, harik eta heriotza ekarri arte; Jose Olaziregirena, hain zuzen ere: “a subcedido este presente año la muerte de Joseph de Olaçiregui, dueño, en el ruido pendencia y alboroto que se hiciera en la plaça de Elizalde (…) entre los dichos vecinos y naturales d’él y mozorros que salieron mascarados…” (A-1-4-2, 175 au.)

Jose olaziregiren heriotza aipatzen den zatia (Olaziregui_heriotza_1682_A-1-4-2_174at-175au)

Historia |

31


Debekuak hurrengo urteetan berritu ziren. Gertakaria jazo eta 4 urtera, 1686an, gainera, mozorrotzea heriotza zigorrarekin eta ondasunen bahiturarekin zigortu zen; dantza eta txistularien jardun-ordutegia arautu zen eta jaialdi horietan plaza bateko auzoei besteetara joatea debekatu zieten. Izan ere, ika-miken zein Olaziregiren heriotzaren oinarrian plaza ezberdinetako auzo eta biztanleen arteko ika -mikak omen zeuden. Heriotza horren ildotik hartutako erabakia gauez eta hiru plazen artean zebiltzan dantza eta mozorroek sortutako liskarren ondorioa zen. Hala adierazten zen 1697. urtean: “para que por este medio se euiten enemistades, odios, recelos, heridas y muertes que an suzedido entre los dichos vecinos y yncomuenientes que pueden resultar encontrĂĄndose los de la parzialidad de un barrio con otroâ€? (A-1-9-2, 216 au.). Urte horretan, udalbatzaren aginduak aintzat hartu gabe, San Joan eta San Pedro arteko gau batez Altzibarko gazteek dantza bat antolatu eta bertatik atera ziren. Elizaldetik igarotzean zalapartak sortu omen ziren, eta hainbat lagun atxilotu zituzten. Ondorioz, 1697 horretako uztailaren 13an erabaki zorrotzak hartu ziren, beste behin ere. San Joan egunetik San Martzial ospatu arteko 8 egunetan, Altzibar, Elizalde eta Iturriotzek,

32 | Historia

bakoitzak bere aldetik, ospakizunak antolatzeko baimena zuen, baina hainbat mugarekin: txistulari eta dantzariek ez zuten danbor-jotzaileen laguntzarik izango; ekitaldi guztiak kera-dei edo etxeratzeko aginduaren ondoren amaituko ziren, gaueko 21:00etan; eta 1679an bezala, bezperen ospatzen ziren eguneko kalejirak debekatu egin ziren. Hori guztia betetzen ez zuenari bailaratik deserriratzeko zigorra ezarriko zitzaion.

Egiari zor, badirudi mozorroen aurkako zorroztasunak bere eragina izan zuela, 1697ko gertakaria salbu, 1683tik aurrera gaiak aktetan ez duelako islarik izan. Debeku horiek guztiak, ordea, ez ziren doakoak. Askotan eliza zegoen horien atzetik. Ortodoxia katolikoak bultzatuta, Trentoko Kontzilioaren eta Kontrarreformaren inguruko xedapenek ezarritako moraltasuna bultzatu nahian, aurreko garaietako hainbat ohitura eta usadio debekatu edo moldatzeko asmoz hamaika ekimen abian jarri ziren. Oiartzungo mozorroen kasuan halako zerbait egon zela pentsa dezakegu: debeku gehienak udalbatzaren aldetik etorri baziren ere, ezin ahaztu 1682ko akordioek bailaran misiolari moduan zeuden bi jesuitaren parte-hartze zuzena izan zutela. n Iago Irixoa


Euskararen zipriztinak gaztelaniaren uretan Gure hizkuntzak egoera dokumental diglosiko nabarmena bizi izan zuen, baina egunerokotasunean erabiltzen zen tresna izaki, ia edozein zirrikitutatik igarotzeko aukera izan zuen. Hori dela eta, udal dokumentazioan aztarnak utzi ditu; euskaldun ia elebakarra zen gizarte batean, ezin bestela izan. Uste baino adibide gehiago

Akta liburuei dagokienez, adibideak uste dugun baino gehiago dira. Gainera, kronologian aurrera egin ahala, hitz gehiago topatzeko aukera handiagoak dira. Hein handi batean, arrazoia udal akta liburuen egitura bereziei zor diegu, bileren erregistroaz gain txostenak, hitzarmenak, iritzi-idatziak, azterketen edo ikuskatzeen nondik norakoak eta abar gordetzen baitituzte.

Udalbatzaren erabaki eta aginduak elizan eta jendearen aurrean euskaraz jakinarazten zirela badakigu, dokumentazioak berak adierazten digulako. Horren zantzuak lehenengo momentutik ditugu, akta liburu bezala identifikatuta dagoen lehenengo sortan halakoak baitatoz. 1658ko urtarrilaren 6ko bileran hartutako erabaki eta aginduak, adibidez, elizan eta euskaraz argitara eman zitezela adostu zen eta hala egin zen: “en alta e inteligible voz, en lengua bascongada”. Ia 50 urteren ondoren, 1705eko urtarrilaren 1ean, gauzek bere horretan zirauten: “al tiempo del apertorio de la missa popula de oy, en lengua bulgar bascuenze publicó y dio a entender lo contenido en las ojas antezedentes al pueblo de este Valle”. Halaber, udalbatzaren batzarrak euskaraz egiten zirelako zantzuak eta datu zehatzak daude baina erregistrorik ez zaigu iritsi eta ezin dugu jakin zehatz-mehatz zer-nolako euskara erabiltzen zen.

“En el valle de Oyarçun, seis de henero de mill y seisçientos y çinquenta y ocho años, don Sebastián de Arpide, vicario, estando la gente oyendo la missa popular, al tiempo de ofertorio, en alta e inteligible voz, en lengua bascongada, dio a entender los capítulos del decreto de suso y en fee de ello firmé. Juan de Magierena de Zubieta”. Euskal hitzak

Halakoez gain, dokumentazioan hamaika euskal hitz eta kontzeptu ditugu: batzuk ezagunak dira, gaur egunean ere barra-barra darabiltzagunak edo nolabaiteko erabilera dutenak. Horietako askok abeltzaintza edo nekazaritzarekin zerikusia dute: ainu (“espliego silbestre, alias añoa”); ainizkar (“yebar que llaman añazcarra”); ametz (“...robres carauallos que llaman en basquençe amezas...”); arbazta (“necessita algunos troncos de castaños y arbastas...”); arpiko; arraska; borra; enbor; fago/ pago; heskai (“zerrar de nueuo de escayas”); kartola; larre-ote (“larotea”); ote-motz (“nesecito asta quearenta rastadas de añoa y árguma llamada otamocha que se alla en el término llamado Ozalecu” -1704 urtea-); mazo; sega edo txerto . Beste batzuk, berriz, gizartearen ohitura, usadio eta beste jardun batzuekin lotuak ageri zaizkigu. Honela, mozorro (“los mozorros o mascarados de San Juan y San Pedro”), segizio (“...se escuse el salir los hombres de cimiterio al modo de seguicio...”) edo Oiartzunen tradizio HISTORIA |

33


Honako testua adibide azpimarragarria da:

handia izan duen tobera musika tresna.

Ezagunak eta ohikoak diren hitz horien aldetik, txerto hitzarena izan daiteke aipagarriena, dokumentazioan zuzenean eta inolako bitartekaririk gabe ageri baita. Orotariko Euskal Hiztegira hurbiltzen bagara, txertatu aditza Iparraldean tradizio handiko hitza dela aipatzen du, XVII. mende hasieratik dokumentatua. Egile gipuzkoarrek XIX. mende erdialdetik aurrera erabiltzen dutela dio. Gurean, aipamen zaharrenak 1700. urtetik datoz, uste baino mende eta erdi lehenagotik. Urte hartako maiatzean Frantzisko Erretegik gaztainondoetan egin beharreko txertatzeei buruzko memoria edo txostena aurkezten du: “Memoria jurado que yo, Francisco de Retegui, tengo que chertar los castaños con diferentes sujetos”. hitz ezezaguNak

Hitz ezagunez gain, ele ezezagunagoak ere iritsi zaizkigu, eta idatzi horiengatik ez balitz, zeharo galduta leudeke. Euskararen aberastasuna eta dinamismoa, teknologia, industria eta bestelako esparruetan garatutako hiztegia agerian uzten dute.

Burdinolen mundua da, zalantzarik gabe, lekukorik bikainena: bai euskararen erabilera agerian uzten duelako, zalantzarik gabe, eta bai hamaika kontzeptu zeharo arrotz egiten zaizkigulako. Oiartzungo Olaberria burdinolarekin zerikusia duten agiriak dira hiztegi hori ageri-agerian uzten dutenak. 1694an egin zen inbentarioa adibide ezin hobea da. Euskarazko kontzeptuak etengabe ageri zaizkigu: agerrietako-kakoa, agoagorrika, aldabarra, boga, burniperekia, eskanbela, gorba, makoa, suar(e)a, tormentatokia, traba, zamargorrika, zigilua...

34 | Historia

“...hazer entrega de las herramientas de la dicha herreria a Miguel de Ynchaurrandieta... y en cunplimiento, justas sus concienzias, declararon lo siguiente: Primeramente (...) vnas gorricas suficientes; vna palanca de aboapalanca; dos palanquetas de fundidor; otra palanqueta para limpiar la tobera; vnas gorricas para apanar agoas; otras gorricas que llaman agoacorrias; otras gorricas para partir las agoas y su talladera; vna (...) tres arpones; vn mazo mayor; otro mazo biejo que está en el fogón; dos bogas de fierro que están en el fogón; una cruz de pessar fierro con sus tablas y cadenas que no están de prouecho; vn quintal de pesar fierro; otra pessa de dos arrobas; vn perequi de fierro; vn gancho de fierro; la cadena llamada aguerrietacocacoa; tres gorricas con su talladera, mayores que de la de arriba; vn junque; vn perequi de fierro; vna suara; vnas mojorretas. Y para las cosas que rezeuió el dicho Ygnacio de Olaizola, faltan en esta entrega y deue entregar al valle dicho Ygnacio: vna pala de fierro; vn burniperequi de fundidor para la fragoa; vnas samargorricas; dos aldabarradas de fierro; vn martillo para enderezar la panchuela; tres martillos de prestador para la mena. Y además de ello ha entregado dos escanbelas, dos argollas y dichas escanbelas, dos macoas, todas de fierro; quatro cepos de dicha barniquera con sus cauillas de fierro; unas gorbas para apañar las piezas // rº Y el miembro llamado zigilua se ha de hazer nuevo a costa del dicho Ygnacio de Olaizola, quien hademás de las cossas referidas deue entregar un gancho de fierro que falta de las que rezeuió (...). Y los dichos Miguel de Aldaco y Miguel de Ysasti como tales carpinteros, so cargo del dicho juramento, declararon hauer reconozido (...) las anteparas de dicha herrería (...). Yten, por quanto en la parte llamada tormentatoquia, digo barquinera, vn fierro llamado traua, le condenan al dicho Ignacio por su balor (...) Yten declaran que las estoldas están limpias y en buen estado con sus ballados.


Yten la galdurra de la pressa falta y conbiene que se aga con toda breuedad a costa del Valle porque están en gran peligro la pressa”. Han egindako konponketa lanetan ere hainbat hitz daude: bioholadura (“violadura”), gezurraska, gailur (“galdur”), uztarri, uzkurriko (“uzguerrico”), alasea, errezuma, burukotegi, zinguna, azpizungile edo azpizunbilkoak ditugu. Goizueta eta Oiartzunek Urraideko zubian konponketak egiteko 1701ean adostutako hitzarmenean, berriz, zumizamarrak, zapatak, karelak, uztarriak eta, berriz ere, “zinguñak”. Azken hitz hori, adibidez, “zinkuna” aldaera jasota burdinolen inguruko hiztegitxoa plazaratu duen Iñaki Azkuneri esanahi ezezagunekoa zaio. Euskara eta toponimia

Euskara eta toponimia uztartzen dituzten datuak ere topatu ditugu: erdarazko dokumentazioan agertzen diren herri edo herrialdeen euskal formak. Honela, Donostiako udal -diruzain Sebastian Larreandiak Oiartzungo udalbatzari 1696ko maiatzaren 27an idatzi zionean, Mutrikoko Batzar Nagusietako banaketa-sutenaren inguruko kontuak zirela eta, “de lo repartido en la de Mutricu” adierazten zuen. Bestalde, 1697ko urtarrilean egin ziren Migel Agirrekoa agotearen aurkako kanporatze-autoetan, Agirrek horrela deskribatzen zuen bere burua: “dijo que es vezino y natural del lugar de Arbona, en la Prouinçia de Lapurdi, Reyno de Francia, de edad de veinte y dos años (...) y su oficio es de jular”. n Iago Irixoa

HISTORIA |

35


Estevez, Xosé: “Las Matxinadas en Euskal Herria (Siglos XVI-XIX)” Nabarralde elkartea, Iruñea, 2019.

2020ko otsailaren 6an aurkeztu zen liburua Oiartzungo Areto Nagusian, Kontxa Murgia Egañari eskainitako jardunaldietan. Kontxa Murgia, Manuel M. Murguía historialari eta saiogile galiziarraren ama da, eta Rosalía de Castro poetaren amaginarreba, 2006. urtetik etenik gabe egiten den urteko omenaldia da. Liburuan, XVI. mendetik XIX. mendera Euskal Herrian garatutako matxinadez gain, Oiartzunen ekoitzitako bi matxinada aztertzen dira, bata 1699an, sagardoa konfiskatzearen aurkako protesta bat eta bestea intsumisio gisa 1793an Konbentzioaren Gerran (1793-95).

Lan honen irakurketa analitikoak honako gogoeta hauek egitera bultzatzen nau:

1) Aro Modernoko euskal gizarteak paralelismoak zituen inguruko beste gizarte batzuekin, baina berezitasun argi bat ere eskaintzen zuen, ez bakarrik egitura sozioekonomiko eta demografiko jakin baten eta antzinako eta Erdi Aroko garaietatik izan zuen ibilbide historiko espezifikoaren ondorioz, baizik eta bereziki berezitasun politiko, administratibo eta instituzionalagatik, foraltasunagatik, jatorrizko kulturagatik, batez ere euskara, zuzenbide pirenaikoaren iraunkortasunagatik. 2) Itxuraz egonkorra, egoera bat erakusten zuen Kaparetasun unibertsalaren mantu faltsuki berdintzailearen azpian desberdintasun sozial handiak zeuden, baita estatusak kapare edo hidalgo beraien barruan ere. Zalantzarik gabe, nekazariek ez dute alodio lur gutxi, edo bat ere ez, zerbitzari edo morroi, ezta glebaren morroiekin parekatu daitezkeenak ere.

Familian bertan, desberdintasun nabarmenak sor zitezkeen maiorazkoaren jabearen eta gainerako anai-arreben ar-

36 | Historia

tean, eta klerezia, burokrazia, armak erabiltzea, emigrazioa edo familiaren etxeko jauntxoaren mende egotea aukeratu behar zuten. Bestalde, ezin da ukatu oligarkia agintari bat dagoenik, botere ekonomiko, politiko eta soziala apurka-apurka atxikitzen duena, gain-gogorreko masa baten aurrean. Emigrazioaren ondorioz, problematikari ihes egiteko balbula garrantzitsua da. Aipagarria da, halaber, klase ertain zabal-zabal baten gabezia, egungo mendebaldeko gizarteetan dagoen bezala polarizatutako bi muturren arteko koltxoi gisa balio dezan.

3) Edozein gizartek, gizarte izateagatik eta izaki bizidunez osatuta egoteagatik, ezkutuko tentsioa izaten du beti. Desparekotasun handi batek eragozten badu eta egoera hori gainditzeko edo igotzeko aukerak blokeatuta badaude edo ez badago kanal neutralik desberdintasunak, bidegabekeriak eta aldarrikapenak bide baketsuetatik bideratzeko (auziak, konkordiak, akordioak), gatazkak saihetsezinak dira. Batzuetan liskarrak auzitegietan erabakiko lirateke, Nafarroan “ahurrak” kentzeko borroka judizial luzearen kasuan bezala. Baina ez zen normala. In-


darkeria irekian gainjarritako gatazka bat pizteko, “Pil pil� egoeran zegoen laborantzako salda estruktural bat ez ezik, egoeraren araberako prezipitatzaileak eta detonatzaileren bat (batzuetan anekdotikoa) agertu behar ziren azken eklosiorako. Euskal Herria bi estaturen artean mugatuta eta banatuta zegoela gehitzen badugu, foraltasuna izan arren, autogobernurako tarte nabarmena ematen ziona, tirabira asko motibazio politikoetatik eratortzen edo sortzen ziren (gatzaren matxinada 1634an, Matxinada 1718an, etab.). Horregatik, Euskal Herriko gatazkak oso konplexuak dira, eta gutxienez hiru elkargune- eta interdependentzia -maila dituzte.

4) Beharrezkoa litzateke mailaketa hirukoitza ezartzea, bai altxamenduen kontzeptulizazioan, bai terminologian. Matxinadak, altxamenduak, asonadak, konmozioak, emozioak, iskanbilak etab. lehen fase baten parte izango lirateke. Fase horren ezaugarria da pultsio edo eztanda sozialak direla, momentukoak, espontaneoak, laburrak, gertakari jakin baten aurka protestatzen dutenak (zerga, garestitasuna, prezioen igoera, errepresio-jarduna...). Matxinada edo sedizioa agintarien aurkako altxamendu iraunkorragoa izango litzateke, administrazioaren maila guztietan, prozedura-sistemari giro partziala emateko edo gaizki maitatutako karguren bat ordezkatzeko. Azkenik, iraultzak, gizarte eta gobernu sistemak errotik transformatzeko saiakera kontzientea ekarriko luke. 5)

Halaber, ohartarazi beharko litzateke gatazka baten leherketa bortitzak prozesu sekuentzial eta prozesual hirukoitza behar duela. Lehenik eta behin, egiturazko baldintzapen hauek: desberdintasun iraunkorra, etengabeko egoera deprimitua, etengabeko ostikatzea eta bizi-baldintza gogorrak. Horri gehitu beharko litzaioke, egoera jakin batean, jazarleren bat: uzta txarrak, epidemiak, oinarrizko biziraupenen prezio altuak, foru-eskubideen urratzea, zerga-ezarpenak, etab. Horiek guztiek kabamendu orokortuaren sortzaile eta gehitzaile gisa jarduten dute, batzuetan gor eta latente. Azkenik,

gertakari edo txinparta batek, batzuetan anekdotikoa eta hutsala, eztanda bortitza katalizatzaile eta detonatzaile gisa bultzatzen du. Jar dezagun baso giroko adibide bat eta ondo ulertuko dugu prozesua. Eukalipto baso bat, zuhaitz lehortzaile eta pirolitikoa, egitura aldetik sutarako joera duen ingurune bat da. Oihanpeko garbiketa natural edo artifizialik ez badu, sute bat eragiten du. Pospoloa piztuta egotea, nahita edo nahi gabe, izango litzateke detonatzailea.

6) Inor ez da liskarraren hondarrean murgiltzen abentura-izpirituagatik, protagonismo-grinagatik, aisialdirako garraztasunagatik, eta are gutxiago nire amonaren ahuntza bezalako bizio kontrolaezinagatik; ukuilutik irtetean, adarrak ipurtzuloan ematen zuen poztasuna hainbestekoa zen. Norbaitek borrokarako bidea hartzen duenean, ezinbesteko baldintzapenek eta horretara bultzatzen duten era guztietako arrazoi ahaltsuek bultzatzen dutelako da.

7)

Irakasle gisa egin dudan ibilbide luzean, edozein gertaera historiko aztertzerakoan, metodologia erraz eta logiko bat erabili izan dut beti, agian nire hasierako prestakuntza eskolastikotik eratorria. Halaber, eragina izan zuen nigan ingeles eskola marxista heterodoxoaren (Hill, Thompson, Habsbawm) materialismo historiko eta dialektikotik eratorritako metodologiak, Frantziako Eskolaren analitika integralak (Bloch, Braudel, Meuvret, Labrousse, Lefevre, Soboul) eta Pierre Vilar, Javier Faci, MÂŞ Victoria LĂłpez bezalako historialari eta irakasle batzuek. Aipatutako amalgama horretatik hartu nuen prozedura analitikoak aztertu beharreko hiru elementu biltzen zituen: testuingurua edo kausak, garapena eta ondorioak. Lehenengoetan, egiturazko aurrebaldintza luzeak sartzen ziren, nahigabea sortzen zutenak, dialektikoki elkarri lotuak, epe ertaineko eta berehalako faktore koiunturalak eta detonatzailea. Bigarren urratsak gatazkaren garapena jasotzen zuen, fase, helburu, protagonista sozial, liderren paper, aldarrikapen eta beste gai batzuk aztertzeko. Kontuan hartu beharreko azken elementua ondorioak ziren: HISTORIA |

37


demografikoak, ekonomikoak, sozialak, politikoak, ideologikoak, lorpenak, aldaketak, errepresioa, kaltetuak, onuradunak, etab.

8) Euskal Herrian, XVI. eta XVII. mendeetan, gatazkak, oro har, jasangarriak ziren mugen barruan mantendu ziren, hein handi batean, Thompson historialariak “jendetzaren ekonomia morala” deitu dionaren ondorioz, hau da, idatzi gabeko arau tradizional baten existentziaren ondorioz. Arau horren arabera, premia biziko produktuen prezioek, batez ere zerealek, bidezkoak eta zentzuzkoak izan behar zuten. 9) Baina XVIII. mendean aldaketa nabarmenak gertatu ziren, egoera aldarazi zutenak, eta gatazkak ugaritu egin ziren eta kualitatiboki zakarragoak bihurtu ziren. Gertatutako aldaketen artean, honako hauek nabarmenduko lirateke: A.– A-Udalen eta Aldundien oligarkizazioa (gutxiengo edo elite baten gobernua).

B.– Kontzejuen herri-ondasunen salmenta eta pribatizazioa, auzotarrek libreki baliatzen zituztenak nekazaritza-luberritzeen, abeltzaintza-aprobetxamenduaren, egurraren eta ikatzaren bidez. C.– 1765eko zerealen prezioen liberalizazioa, metatzaile eta espekulatzaileei mesede egin ziena eta beheko klaseei kalte egin ziena.

D.– Talde oligarkikoen arteko barne-liskarrak, batez ere kostaldeko merkataritza- eta industria-burgesia eta landa -jauntxoak, gai jakin batzuetan jarrera antagonikoak sortuz.

E.– Udalek, aparteko ordainketak egiteko, pixkanaka zorpetzea eta presio fiskala handitzea, batez ere gerrek eragindakoak.

F.– Borboien bi koroen interbentzionismo zentralista, Espainiakoa bereziki, euskal ekonomia, kultura eta erakundeak pixkanaka kontrolatu nahi zituena. G.– Kontrabandoaren kontrola, diru-iturri garrantzitsua euskal lurraldeetako biztanleentzat, Errege Ogasunaren aldetik.

38 | Historia

H.– 1789ko eklosio iraultzailea, Iraultzaren garairik erradikalenean Konbentzioaren Gerran (1793-95) Euskal Herrian gaizki sartu zena. Iraultzaile galiarrak odolez eta suz sartu ziren Iparraldean, beren askatasun tradizionalak ezabatuz. Hego Euskal Herriaren zati handi bat armen bidez inbaditu zuten, hiritar aske eta berdinak zirela argudiatuz, eta nobleziagatik beste gizabanako aske eta berdinak aurkitu zituzten. Harriduratik konfrontaziora igaro zen. Zerbait ikusi zuen Moncey jeneralak, Donostia okupatu zuten tropen buru eta Foruak mantentzearen aldekoa, Pinet eta Cavaignac komisarioen itxikeria iraultzailearen aurrean, frantziar nazioan in totum sartzearen aldekoak zirenak.

Laburbilduz, hiru ondorio ezar litezke:

1.– Euskal Herrian, XVI. mendetik XIX. mendera bitartean, gatazkak izan ziren matxinada, matxinada edo errebolta gisa, eta beste izen batzuk ere bai, garai hartako beste nazio eta estatu europarren antzeko ezaugarriak zituztenak, bai egitura-sorkuntzan, abaildura koiunturaletan eta are detonatzaileetan, bai garapen-prozesuetan, parte-hartze sozialean, erreibindikazio-tentsioan eta ondoren botere konstituzionalen kontura errepresioa egiteko prozesuetan. 2.– Hala eta guztiz ere, egitura ekonomiko -sozial berezia eta egitura politiko, juridiko eta instituzional berezia, foru-erregimen gisa ezagutzen dena, kontuan hartuta Euskal Herriari nortasun pribatibo berezia eta autogobernurako gaitasun nabarmena ematen ziola, gatazken hasierako urratsek izaera soziala izan zuten gehienbat, jauntxoen aurkakoa, antiburgesa, fiskala, aduanakoa edo kontsumitzaileen amorruzkoa, eta emakumeen protagonismo hasiberria izan zuten, bai jardunean. Baina, aldi berean, eta batzuetan, gertaera gatazkatsuen sorreran, izaera politiko garbia hartu zuten erreal edo ustezko bidegabekerien aurrean erantzuteko, foraltasuna zalantzan jartzen baitzuten, autogobernuaren, gizarte-egonkortasunaren eta ekonomia moralaren sistema tradizionalaren bermatzailetzat hartzen baitzuten.


3.– Egia da, garai hartan, Euskal Herria bi estaturen mende zegoen, Frantziakoa eta Hispaniakoa, nahiz eta autogobernu-maila ez nolanahikoa izan, eta estatu horien lurraldeak konkistaren edo borondatezko itunaren bidez atxiki edo txertatu ziren, estatu hori benetakoa, behartua, fikziozkoa edo gerora halakotzat hartutakoa izan. Ondorioz, “Bi estaturen arteko asfixia” egoera horrek (Beñi Agirre) bere patu eta bilakaera historikotik kanpoko ezaugarriak, baldintzatzaileak eta arriskuak ezartzen zituen, inbasioak, okupazioak, foru-kontrakoak eta bestelako ondorioak jasatera behartuz. Jakina, posizionamenduak bere gain hartu behar izan zituen, bere interesetatik urrun, ahaztu gabe barneko elite batzuek kanpoko instantzietatik eragindako jarrera horietan lagundu izana. Bestalde, tirabirak sortzen ziren botere zentralak foru-araubidearen arau eta eskubide espezifikoak urratu zituelako.

Gaur egungo nabigatzaileei moraleja eta abisua ematea. Matxinada, matxinada edo iraultza baten kultibo-salda itsaso bare itxurazkoa da beti. Baina, gainazalaren azpian lau marrazo hauek zelatan badabiltza: desberdintasuna, zapalkuntza, pobrezia eta bidegabekeria, eta koiuntura egokia bada sedimentu su-emailea areagotuz, edozein detonatzailek eragiten du erantzun bortitza. Nolanahi ere, gaur egungo demokrazietan, klase ertain haserretuak, egungo erronken aurrean pobretuagoak eta inozoagoak izanik, Hong Kongetik Libanora, Frantziatik eta Txiletik igarotzen diren aldaketak askoz ere konplexuagoak eta zailagoak dira kausalitatean, etiologian, sintomatologian, morfologian eta ondorioetan aztertzeko. Daniel Innenarityren “demokrazia haserretuak” artikulu bat irakurtzea gomendatzen dut.

Nahiz eta “pelota”edo “paniaguatua” itxura eman dezakedan, Nabarraldek lan hau idatzi eta argitaratzeko eskaini didan aukera eskertu nahi nuke. Gainera, zorionak eman nahi dizkiot erakundeari bilduma honen ekimenagatik, Euskal Herriaren historiako gertaera garrantzitsuak zabaldu nahi baititu, zorroztasun zientifiko galdagarria murriztu gabe. Bada Carlos Marxi, ez Grouchori, egotzitako esaldi bat: “Bere iragana ezagutzen ez duen herria, askotan tragikoki errepikatzera kondenatu-

ta dago”. Beste hau ere gustatzen zait: “Orainaren ez ulertzea iraganeko ezjakintasunetik jaiotzen da halabeharrez”; Marc Bloch naziek hildako historialari frantziarrarengandik. “Historia magistra vitae”. Francisco Luis Bernárdez galiziarren seme argentinar poeta handiaren metafora poetiko batek historiaren balioa egiaztatzeko balio du: “Zeren azken batean ulertu baitut Beraz, zuhaitza loratua da.

Lurperatuta daukanetik bizi da”

Nire uztaren beste egiaztapen hau ere iradokitzailea iruditzen zait: “Historia ezabatu nahi izan zuten; kondaira deitu zioten, baina beti bi izen aldatuta itzultzen nintzen: memoria edo iragana”.

Oiartzuarrentzat interesgarria izango litzateke XVII. eta XVIII. 1. Zamalbideko sagardoaren eta kaputxadunen arteko liskarra (Oiartzun, 1699).

1699ko abuztuaren 1ean, Zamalbide inguruan gertatu zen, Oiartzungo haranaren jurisdikzioan, gertaera bitxi bat, Sierra Morenako Curro Jimenezen eleberri beltzezko pasarte batetik edo hemezortzigarren mendeko bandidoen pasarte batetik ateratakoa dirudiena. Domingo de Egañak pasarte honen berri ematen du labur-labur. 269-270). Gaiari buruzko dokumentu labur bat dago Bergarako Udal Artxiboan (sinatura: 01-L/204; folioa: 025026), hiru espediente Gipuzkoako Artxibo Nagusian (sinaturak: JDIM1/7/25, COUCI3412 eta PT459 1) eta Oiartzungo Udalaren aktek informazio zaporea ematen dute gaiari buruz (1. negoziatua, 10. liburua, Or.), 1699. urtea, 156-211 bitarteko folioak. Gertakari horren aurrekariak gertakari jakin batean kokatu daitezke. 1699ko uztailean, Francisco Necolaldek, Koroaren Fabriketako superintendenteak, armadaren hornikuntzaz arduratzen zena, errege hornidura baten aginduz, zazpi sagardo upel konfiskatu zituen, Elizalde plazako hiru etxetan kokatuak, ontzidiaren galeoiak hornitzeko, Pasaiako portuan surtoak zirenak. Neurriaren aurkako protesta gisa, istiluak eta “udal orokorrak” izan ziren, eta Necolalderen eginkizuna eragotzi zuten, liHISTORIA |

39


kidoaren eskasia eta “beharrezko elikagai eta edari naturala” izatea argudiatuz.

Biztanleez eta gabe premia gorrian leudeke Gertakariak ikusita, eta beste leku batzuetan istiluak saihesteko, Gaztelako Kontseiluak korrejidoreari agindu zion dagozkion ikerketak egiteko eta zalapartako buruak nor edo nor izan ziren jakiteko. Uztailaren 29an Oiartzunera etorri zen korrejidorea segizioarekin, eta dagozkion ikerketak egin zituen. Baina itzuleran, abuztuaren 1ean, gertaera hori gertatu zen.

17 eta 20 pertsona artean, mozorrotuta, Juan López de Cuellar Vega Gipuzkoako korrejidorea eta haren segizioa iraindu eta eraso zituzten, Antonio de Zorroviaga eskribaua eta Antonio de Iturzaeta aguazila tartean zirela. Korrejidorea zauritu eta tratu txarrak eman zizkioten: “Kolpe asko eman zizkioten besoetan, bizkarrean (sendatzen ari delako) eta eskribaua eta aguazila zauritu ondoren”, eta “hildakotzat utzi zituzten, baita berarekin batera bedeinkatutako gainerakoak ere”. Erasoan, mozorrotuek “Errege Horniduraren diligentziak” hartu zituzten, eskribauak zeraman maleta batean zeudenak, eta Sevillako artzapezpiku Frai Manuel Ariasi, Gaztelako Kontseiluko presidenteari, bidali behar zitzaizkion. Berriki Manuel J. Alvarez de Toledo-Portugal y Pimentel Oropesako VIII. kondearen ordez izendatua izan zen, Madrilen (1699ko apirilak 28) “katuen matxinadaren” ondorioz zoritxarrean eroria. Porres politikaren faktotum berriaren laguna zen, Portocarrero kardinala, biak borboitarren alderdikoak, azkenean bere asmoak lortuko zituena Anjouko dukearen, etorkizuneko Felipe V.aren, oinordeko bezala hautatzea lortuz. Gipuzkoako Foru Aldundiak atsekabe sentimendua adierazi zion korrejidoreari, bulegoak bidali zituen kontzejuetara horretarako batzar partikularra deitzea beharrezkoa zen jakiteko, eta idazkia bidali zion Gaztelako Kontseiluko lehendakariari delituaren berri emateko. Kontzeju askok erantzun zuten erasoa gaitzetsiz, eta bakar batek, Zumaiakoak, erantzun zuen ez zela beharrezkoa Probintziako Batzar Partikularra deitzea Basarten, sortzen zituen gastuak zirela-eta. Probintziako inbasio militarra, elikagaiak inportatzeko behar larria edo hedapen epidemikoa bezalako larrialdi puntualetarako biltzen zen. Oiartzun bailarak ordezkariak bidali zituen Aldundira, istilua gaitzesteko. Gaz-

40 | Historia

telako Kontseiluko lehendakariak desobeditzearen larritasuna haztatuz erantzun zuen, errudunak zigortzeko agindu zuen ondasunak eta etxaldea enbargatuz, eta korrejidoreari ahalmena eman zion auzia ulertu eta hasteko, eta honek delinkuenteetako bi edo hiru indultatzea proposatu zuen, konplizeak ezkutuan deskubritzeko baldintzarekin. Gatazkak eskumen-gatazka ere eragin zuen prozedura prozesala hastean korrejidorearen eta Oiartzungo alkatearen artean, eta hori logikoa da; izan ere, auzia korrejidorearen eskumen jurisdikzionalen barruan sartzen bazen ere, prozesu horretan korrejidorea epailea eta partea zen, eta hori ez dator bat oinarrizko justizia-arauekin. Gertaera honen amaiera ahanzturan geratu zen, ez baitut geroko dokumentaziorik aurkitu iskanbilaren erantzuleei emandako izen eta kondenei buruz. Litekeena da hurrengo korrejidoreak, Juan Riomolek, gaiaz jabetzea.

Gertakariari esker, ordea, zenbait ohar interesgarri aletu daitezke:

1.– Kaputxadun kopuru handiak aldez aurretik pentsatutako konspirazio-plan bat egitea adierazten du, eta ez soilik erasotzaileen parte-hartze handiarekin. Aurreikus zitekeen gizarte-laguntza baten azpian dago, berehalako helburua erasotuak beldurtzea zuena, eta azken helburua, jakina, txostenak eta frogak suntsitzea zen, gaiari aurre egiteko.

2.– Sagardo-ateratzearen aurkako matxinada bat ez ezik, garai hartan behar-beharrezkoa zen artikulu bat, liskarrak, jakina, Korrejidorearen agintaritzari men ez egitea zekarren, erregeak probintzian duen ordezkariari, hortik dator Gaztelako Kontseiluaren esku-hartzea, baina, era berean, sakoneko ezinegona adierazten du armadaren hornikuntzarako janari-enbargo etengabeen aurka, herri-ekonomia eskasak pairoari utziz, eta, gainera, Espainiako Koroa inperialistaren mendekotasunetik eratorritako esku-sartzeak erakusten ditu. 3.– Badakigu zereal eskasia handiko hiru urte egon zirela, 1697, 1698 eta, batez ere, 1699, eta Gipuzkoako Probintziak neurri behin eta berriz eta presazko neurriak hartu zituela Nafarroa eta Arabatik alea


inportatzeko (Ikus: Egaña, Domingo, pp. 228-229). 1699an Segurak zioen eskasia “trajinatzaile” eta “birsaltzaileei” zor zitzaiela eta Errege Pragmatiko batek 28 errealetan tasatzen zituen aleak.

4.– Esan daiteke agintariak kezkatuta zeudela 1699ko apirilaren 28ko Madrilgo iskanbilaren ondoren iskanbila berriak sor zitezkeelako, alderdi borboniarreko buruzagiek manipulatu eta aprobetxatu baitzuten Oropesa kondea eta Austriako alderdiaren aldekoak defendatzeko. Korrejidore kargua bi urtekoa izan ohi zen arren, deigarria da, halaber, Lopez de Cuellar (Iruñean hil zen 1701ean) berehala Lucense, Juan Riomol y Quirogak ordezkatu izana, 1699tik 1706ra lanean jarraituko zuena. 2. Oiartzuarren intsumisioa (1793)

Merezi du Konbentzio Gerran (1793-95) gertatutako matxinada honen kontakizun labur bat egitea - Gara-n kolaborazio bat eskaini nion, 2004-12-6an-, gerra garaian intsumisioaren lehen saiakera ezaguna izango litzatekeelako, ez hainbeste desertzioetan, garai hartan ugariak baitziren. Horrek astungarri nabarmen bat zekarren, gerra betean zegoen intsumisio kolektibo bat zelako, antzeko beste jarrera batzuen adibide kutsakorra izan zitekeena, Narrosko Markesaren gutuna adibidez. Oiartzungo haranak 100 gizon eman zizkion foru armadari, eta egunero 3 erreal ordaindu zizkien, probintziako gerra-kutxaren kontura. “Prest” a ordaintzeaz gain, edo soldaduaren egunerokoa, errege-ogasunagatik kotizatu beharrekoa.

1793ko ekainaren 29an, oraindik galiar armada konbentzionala gipuzkoar lurraldean sartu ez zenean, nahiz eta liskar batzuk gertatu ziren, Foru Gudarosteko koronel nagusi Narrosko markesak gutun bat bidaltzen zien Batzar Nagusiei Irundik, Errenterian bilduta, eta honela zioen hitzez hitz:

“José Ignacio Sorondo jaunak, Oyarzungo Kompaniako kapitainak, jakinarazi berri dit bere konpainiako soldaduak armak eskuetan dituztela daudela, eta zalapartaka ari direla Zerbitzuko bi hilabete bete izanaren aitzakian, eta egin dituen ahalegin handiagoak direla eta, ezin izan ditu lortu haiek geldiaraztea eta errespetaraztea. Nire izenean bihar arte gelditzeko eskatzen duen enkargua egin diot, eta ez dakit lortu duen “.

Joaquín de Eguia Narrosko markesak gaineratzen zuen bere betebeharra zela Errenterian bildu zen Batzar Orokorrari gertakari larri horren berri ematea, eta matxinatu horiei buruz zer jokabide hartu behar zuen jakinarazteko eskatzen zuen, “Bai eta horrelako asmoak gertatzen diren gainerakoekin ere”. Batzordeak “izututa” jaso zuen gertakariaren zerrenda, “Sentimendu bizienetik barneratuta utzi duena” eta “bere printzipioetan aholkularitza txarrak eragin ditzakeen exemplar bat trabatu eta oraingo honetan bere Zelo eta Errege Zerbitzuarekiko maitasuna egiaztatu nahi zituelako”, erabaki zuen Narrosko Markesari erantzutea, “Esker bereziz” eskerrak emanez albistea garaiz jakinarazi izanagatik. Markesari hau enkargatzea erabaki zuen: 1.– Oiartzungo soldadu-konpainiako zein subjektuk egin zuen ezbeharra. 2.– Intsumisoei, “Ohiko zuhurtziaz”, erruduntasunaren araberako zigorrak ezartzea.

3.– Zuhurtziaz jokatzea, egindako delituaren ondorioak saihesteko. 4.– “Probintziaren begirune eta leialtasun berezia”-ren kontzeptu merezia salbu gera dadin saiatzea.

Istiluak ez zuen, nonbait, protesta-egoera enbrionario bat izan behar, ez baitzen inoiz gehiago jakin. Hala ere, gerra-egoeraren aurrean nahigabe larderiatsu baten zantzuak agertzen ditu. n Xosé Estévez.

HISTORIA |

41


Oiartzungo ondarea ezagutuz Gaur egun ondarea gordetzeko, gizarteratzeko, baloratzeko eta izendatzeko beharraz jabetzen hasi da gizartea. Ildo horretan, Oiartzungo Udalak 2017an proiektu berri bat jarri zuen martxan herriko eragile eta norbanakoekin, eta Ondare Mahaia deitu den lan taldea sortu zen. Talde horrek ezagutzak partekatu, indarrak batu eta elkarlanean Oiartzun herriko kultur ondarea identifikatu, babestu eta ezagutaraztea dauka helburu, betiere gaur egungo ikuspuntutik eta baliabide berriak bilatuz. Proiektuak Oiartzungo Ondarea izena hartu du. Lehengo urte hasieratik buru-belarri aritu da Ondare Mahaia Oiartzungo ondarearen beharrei erantzun eta herriko jendeari eskaintza interesgarria egiteko ahaleginetan. Lehenengo lan handiena hasieratik ondareak Oiartzunen zituen hutsuneak bilatu eta horiei erantzutea izan da. Hori kontuan hartuta, 2019an hainbat ekintza egin dira.

Webgunea, ondarea jasotzeko tresna.

Ondarearen inguruko hainbat eragile eta interesatu Ondare Mahaian elkartzean, Oiartzungo ondarearen berri ematen zuen leku bateratu eta sendo baten falta sumatu zen hasieratik. Hori dela eta, eta egungo tresnak baliatuz, ondarea katalogo batean bildu eta webgune berri baten bitartez plazaratzeko autua egin da. Miren Amoriza Oiartzungo Ondarea kudeatzeko udal langilea arduratu da katalogo hori osatzeaz, Ondare Mahaiko kideak kudeatuz eta beharrei erantzunez. Horrela, bada, webgunea diseinuko azkeneko fasean dago momentu honetan. 200 fitxatik gorako datu basea sortu da eta hilabete gutxi batzuetan aurkezteko moduan egongo da. Herritar ororentzat tresna erabilgarria izatea espero da.

Errotak 2019ko Oiartzungo Ondarearen protagonista. Ildo horretan, 2019an, Gipuzkoako Foru Aldundiak Europako Ondare Jardunaldiekin batera egiten duen eskaintza kulturalera batu zen Oiartzun. Ondare Mahaiak, herriko beharrei erantzuna emateko konpromisoari jarraiki, erroten inguruko egitaraua diseinatu zuen 2019ko urrirako. HorreOiartzungo Ondareak badu irudia la, urriaren 5eko goizean, Oiartzungo Udala, Herriko ondarea biltzea helburu duenari Errenteriako Udala eta Oarsoaldeko turismo irudi bat sortzea nahitaezkoa zaio, irudi hoelkartearekin elkarlanean Ondarea eta natura: ri bera ondare izango delako hemendik auArditurriko bide berdean barrena ibilalrrera ere. Eneko Salaberria diseinatzaile di gidatua prestatu zen. Ibilaldi oiartzuarrak sortua, mairubaratza hori Fanderiako errotan habat irudikatzen da irudi berri hosi, Ihurrita errotatik pasa rretan. Oiartzuarrok jasotako eta Arrasku errotara lehendabiziko ondareetako iristen zen; aukera bat da hori, baina irudian paregabea izan zen agertzen dena ez da mairuOiartzun ibaiko hiru baratza arrunta, hatz-marerrota martxan ikukaz inguratuta dagoen maisi eta barrutik ezarubaratza da, historian zehar gutzeko, Arditurriko Oiartzungo Ondarea eraikiBide Berdea aprobetzen edo osatzen edo biltzen txatuta, gainera. Egun joan den pertsona ororen adiebatzuk geroago, urriaren Oiartzungo Ondarearen Logotipoa razgarri. Norbanakoak elkarren 10ean, erroten gaiarekin jabueltan jarrita, talde lanean, historia berraituz, Alvaro Aragon eta Alex rreraikitzen eta ondarea sortzen egiten dugun Rotetaren hitzaldiak izan ziren Ihurritan ahaleginari erreparatzen dio irudi berriak. bertan. Alvarok Artoa Oiartzunen: bertaratu

42 | Historia


zenetik orokortu zen arte (XVII-XIX. mendeak) hitzaldia eskaini zuen, eta Alexek, berriz, Gipuzkoako errotak: ondareari begirada bat, Oiartzundik haratago dauden erroten egoeraren berri eman zuen.

Jardunaldi horiek borobiltzeko, Ihurritari buruzko panela jarri zen, bidegorrian Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Saileko Suberri Matelok diseinatua. Udalak, bestalde, desagerturiko Juan Sendo errotako errota harria jarri zuen panelaren eta Ihurrita errotaren alboan, bertatik pasatzen den orok Oiartzungo erroten garrantzia ezagutu dezan. Garmendia baserriko Dolarea

Garmendia baserrian XVI. mendeko dolarea kontserbatzen zen duela hamarkada batzuk arte. Baserria berritzerakoan hura desmuntatu eta Oiartzungo Udalak bere biltegietan gorde zuen. Ondare Mahaia biltzearekin batera, Udalaren biltegietan zegoen ondare sakabanatuari kokapen hobea ematea izan da lehen urratsa. Guztietatik konplexuena dolare hori izan da, bolumen handia du eta. Horrela, Gordailuarekin, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroarekin, harremanetan jarri eta dolarea han gordetzeko tramiteak egiten ari da Udala. 2019an Asturiasetik dolareetan aditua den Jose Armando ArgĂźellesen bisita jaso genuen dolarearen balorazio bat egiteko asmotan. Aditu horri esker argi gelditu da dolarea trantsiziozkoa dela, XVI. mende bukaerako ezaugarriak mantentzen dituelako XVII. mendeko beste batzuekin nahasian. Apurka gehiago dakigu gure ondarearen inguruan. Bideo grabaetak ere, ondare

Mikel Mendizabal oiartzuarrarekin ere lanean jarraitu dugu eta Oiartzuni lotutako hainbat bideo digitalizatu dira. Oiartzungo Udalak urteetan zehar ekoitzi dituen bideoen digitalizazioa eskuragarri dago Youtube plataforman dagoeneko. Esteka honen bitartez ikusiko dituzu bideoak: https://www.youtube.com/ watch?v=3Tw6ERNfCgw&list=PL-wRQMvQXG _J-Aw57OySFsSnWUlFcBaGJ

Bideoetan alderdi historiko, etnografiko edo orokorrean herri mailan interesagarriak diren alorrak aurki daitezke. Gaur egun galduta dauden alderdi asko bideoen laguntzarekin ikasi eta ikusi daitezke, Youtube plataforma irisgarri baten bidez. Arizmendi Etxea

Birgaitzearen ondoren.

Arizmendi etxearen birgaitze lanak amaituta, proiektuaren lehenengo proposamen bat prest dago, bere barnean bilduko dituen zerbitzu eta gainerakoak definituta. Gainera, Ondare Mahaiko kideen esfortzu eta lanari esker, Arizmendi etxeari lotutako Oiartzungo historiaren txosten historiko/artistikoa osatzen ari da momentu hauetan, eraikina eta hark gordetzen duena hobeto ezagutzeko.

Urte honetan ere Oiartzungo Ondareak eta Ondare Mahaiak guztiona dugun Oiartzungo altxorren alde lanean jarraituko du. Europako Ondare Jardunaldietara ere aurkeztuko dira proposamenak Ondare Mahaiak herritarrekin eta ondarearekin duen konpromisoari jarraiki. Nahiz eta oraindik gairik ez finkatu, Ondare Mahaiko kideek beharrak dituzten hainbat gairen inguruko proposamenak bota dituzte bileretan eta urrian berriro ere jardunaldi interesgarriak izango dira herrian.

n Miren Amoriza Eguizabal

‘Pilotasorotik Madalensorora’ bideoaren azala.

Suberri Matelo Mitxelena

HISTORIA |

43


Oiartzungo Champagne 2018an aukera izan nuen Oiartzungo liburutegiko ganbaran sartzeko. Ate ondo-ondoan 6 botila xanpain topatu nituen; etiketa polit batean zera jartzen zuen “Champagne Las tres coronas” gozoa, F Michelena, Oyarzun”. “Les trois couronnes” Aiako Harriaren izen frantsesa da, hiru erreinuen mugan dagoelako. Ireki gabe zeuden, eta kontuz hartu nituen eskuetan, baina ez zegoen kortxoak eztanda egiteko inolako arriskurik, barruko edaria aspaldi lurrundua zen. Harrituta, han eta hemen galdezka hasi nintzen, baina ez nuen inolako aztarnarik topatu J. Cruz Ezeiza ‘Kaxka’-rekin topo egin arte: -“ Botila horiek? Bai, Indianoenean lanean aritu ginean ganbaran topatu genituen eta nik neuk eraman nituen udaletxera. Don Feliz medikuak egiten zuen, Makuson”. Eta arrasto horri jarraituz, hau da topatu dudan pizarra.

Hitzaurrea. Gipuzkoako industrializazioa

Gipuzkoako industrializazioren ezaugarrietako bat da probintzian zehar sakabanatuta dauden lantegi ertain eta txikiek osatzen dutela; bailaretan kokatuak daude, ez soilik lurralde aldapatsu honetan lekurik lauenak direlako, baizik eta erabiliko den energia iturri nagusia ura izango delako. Askotan, hutsik geratutako errota edo burdinoletan jarriko dira(1) ; inbertsio gutxiago behar dute, askotan pertsona edo familia batenak dira; eta ekoizpena askotarikoa da.

1845az geroztik Espainiako errege familiak Donostian igarotzen du uda. Haien atzetik familia aberats eta dotore asko etorriko dira eta horrek ere badu zerikusirik Gipuzkoako industrializazioarekin; enpresa franko ditugu arropa eta janari kontuetan: Galletas y pastas finas Olibet, adibidez. Beste ezaugarri interesgarria lan egiten duten emakumeen kopurua da; batez beste ,Gipuzkoako langileen % 27, gehienak kontserba, tabako, pospolo , arropa eta zapatagintza arloetan; batzuetan %100 ere izan ziren(2).

1 Elena Catalán eta Isabel Migartegui: Gipuzkoa Industrial (1886-1924). EHU. 50 orrialdea. 2 Ibidem. 73. orrialdea

44 | Historia


Don Felix Michelena Ortiz de Urbina

Oiartzunen, eta bataio agirian, Feliz. 1854ko maiatzaren 9an jaioa. Bere aita, Santiago Michelena, oiartzuarra, 1849ko azaroaren 25ean Berastegiko udal batzak egindako bileran 7 hautagaien artean aukeratu zuen herriko botikari izateko(3) eta goitizen horrekin “bataiatu” zituzten herrian Michelena senideak: “botikayuenak” ziren . Bere ama Magdalena Antonia Ortiz de Urbina, gasteiztarra, etxekoandrea, garaiari dagokionez. 6 senide izan ziren, bi zaharrenak Oiartzunen jaioak(4), gazteenak Berastegin. Valladoliden egin zituen medikuntza ikasketak eta doktoregoa Madrilen. 1878. urtetik aurrera Oiartzungo udal medikua, eta lan horretan jarraitu zuen 1914 arte. Berak aukeratu behar zuen kirurgialaria, eta horretarako bere osaba, Jenaro Ortiz de Urbina, ekarri zuen;denborarekin udal medikua bilakatu zen hura ere eta lana utzi zuenean don Felizen iritziak pisu handia izan zuen hurrengoak izendatzeko, esate baterako Bernardo Oñatibia eta Regino Ganzarain.(5)

Mercedes Arbide Echaverekin ezkondu zen, hirugarren umea jaio eta egun gutxitara ama -semeak hil ziren. Handik 6 urtera Don Felix zenduaren ahizparekin, Margaritarekin, ezkondu zen eta beste lau umeen aita izan zen.

1919. urtean Herriko Semetzat hartzea erabaki zuen Udalak. 1925ean hil zen.

Sidras Michelena

1911tik aurrera, Don Feliz medikua izateari utzi gabe, negozio gizon bihurtu zen. Lehen negozioa argindarra sortzea izan zen, Beringo ur-jauziaren indarra profitatuz. Garaiko “matricula industrial”-ak dioenez, “suministra 19 kw para alumbrado”. Lehen esan bezala, Gipuzkoako lantegi asko antzinako errota eta oletan

kokatzen ziren bere energia iturri propioa izateko, baina kasu honetan “son para especular vendiendo la energia motriz”(6).

Javier Olascoagak bere biografian dio 1914an don Feliz udal medikuntza utzi eta negozioetan hasi zela, nahiz eta kontsulta pribatuak mantendu Oiartzunen eta Donostian, baina urte horretan bertan Rafael Picaveak argitaratzen duen Album gráfico-descriptivo de Guipuzkoa (1914-1915) liburuan oraindik mediku gisa aipatzen da, baina baita Makuson egiten den “Sidra Vascongada”-ren nagusi gisa ere. 1915. urtean, berriz, Oiartzungo “matrícula industrialean” don Feliz bi ur-jauziren jabe da:

Beringoa, saltzeko duena, eta Makusokoa, zati bat saltzeko eta bestea bertan jarri duen lantegia mugitzeko.

Makuson sidra-champage (sic) egiten zen. Donostian handi-mandi askok uda pasatzen zuela eta, herri xeheak haien joerak hartu zituen. Ardoa eta benetako champagne garestia zenez, antzeko zerbaitekin konformatu beharra zegoen, sagardo apardunarekin (edo txakolinarekin). 1897an Errenteriako Antonio Olibetek Enrique Parabere eta Anatole Roirier kontratu zituen sagardo lantegi bat sortzeko, Euskaria

3 Berastegiko udal artxiboa. Sig 481.18

4 Donostiako elizbarrutiko artxiboa.

5 J. Olascoaga: Noticia de un médico rural guipuzcoano. Felix Michelena Ortiz de Urbina. Medikuen Ahotsa. 2012ko iraila. 27 orrialdea. 6 Matricula Industrial. Oyarzun. 1911. AGG-GAO JDIT2956b,20 1r.v

HISTORIA |

45


izenekoa. Berez sagardo aparduna egitea ez zen hain zaila, seltz ura edo bestelako freskagarri gisa gas karbonikoa gehitzen zitzaion besterik gabe: horrela, gainera, luzaroago irauten zuen.

XX. mendearen hasieran Gipuzkoan hiru lantegi ditugu, guztiek bertako sagarrarekin lan egiten dute, Usurbilgo “Illarramendi y Cia”, Oiartzun “Felix Michelena” eta Getariako “Romero e Iribar”. (7)

1925ean Kontzertu Ekonomikoaren kupoa eztabaidatu behar zela eta, aurreko urteetan aldundiek datu bilketa zehatza egin zuten eta horrela badakigu Makuson 16 pertsonak lan egiten zutela (horien artean gure birraitonak, Joxe Luix Lekuona,), denen artean 50.000 pezeta kobratzen zutela urtean; Gipuzkoako 20 tona sagar, eta Espainian erositako 200 kg azido karboniko eta 500 kg azukrearekin 90.000 botila sagardo-champage egiten zituztela, % 67 Gipuzkoan bertan saltzen zen, % 22 Espainian eta %11 atzerrian(8).

Oiartzungo artxiboko beste dokumentu bati esker badakigu Makusok bere argindarra sortzen zuela baina dolareak ez zuela motorrik(9)

Don Feliz hil ondoren lantegiak aurrera jarraitu zuen, lehendabizi “Viuda de Michelena” izenarekin eta gero bere alaba zaharrenaren eskuetan.

Hark hainbat arazo izan zituen gerra ondoren. Behin baino gehiagotan eskatu behar izan zuen Gipuzkoako industria erroldan bere lantegia jartzeko. Oiartzungo alkateak berak, Martin Zalacainek, ziurtatu behar izan zuen

“Sidras Michenela” lantegiak 30 urtetik gora zeramala lanean, don Felix Michelenak sortua zela eta jabe berria, Magdalena Michelena, haren alaba dela eta bertan sagardoa eta ardo gasduna egiten dela (vino gasificado/ txakoli achampañado).(10)

1949 Daniel Laffite Gipuzkoako industria ordezkaritzako ingeniariak lantegiko lanabesen zerrenda egin zuen: dolare motorduna, 75 cm diametroko irazkia, “allegro” gas saturatzaile bat, botila betegailu automatikoa 10 kandadutarako, kortxo jartzaile 1, 3 HPko turbina, etab. (11)

Badirudi ikerketa ontzat eman zela, zeren hurrengo urtean, 1950ean, aipatzen baita lantegiak hainbat urte daramatzala ezer egin gabe, baina 25.000 kg azukre egokitzen zaizkiola 600.000 litro “sidras y chacoli-champan” egiteko (nahiz eta Magdalena andreak 40.000 eskatu). Eta horrela jarraitu zuen lanean oraindik urte batzuetan. Gaur egun Indianoenean topatutako sei botilak txukun eta arretaz Gipuzkoa Aldundiaren Gordailuan jasota daude Oiartzunen champagne egiten zen garaiko testigantza emateko.

Eta hau da kontatu dezakedan guztia; koronabirusa dela eta, artxiboak ere itxita daude eta ez dut lortu jakitea noiz itxi zen lantegia zehatz-mehatz. Areago, norbaitek zerbait gehiago badaki (edo etxean botilaren bat badu edo edozer gauza) eskertuko diot nirekin harremanetan jartzea.

7 Elena Catalán eta Isabel Migartegui: Gipuzkoa Industrial (1886-1924). EHU.98 orrialdea 8 Ibidem. 276 orrialdea.

9 OUA. BB saila, 5 arloa,II multzoa, 3 liburua, 7 espedientea.

10 EAEko administrazioaren artxiboa. 10764 INRIG 11420 11 Ibidem

46 | Historia

n Arantza Lekuona.


YURRITA: jatorrira bidaia Kyra zoriontsu bizi da Milwaukee-n (Wisconsin, AEB). Bizitza azkarregi doan irudipena du hala ere. Erlojua geldotzeko ahaleginetan, eguneroko ohikeria nolabait eteten saiatzen da ahal duen bakoitzean. Une egokia iheskorra da betiere, beraz gaurkoa aspalditik markatua du etxeko egutegian. Hain gustukoa duen Lake Park-era joatea erabaki du goiz pasa. Lasai egoteko aukera paregabea eskaintzen dio XIX. mendean Frederick Law Olmsted arkitektoak diseinatutako hiri natura eremuak. Kolonaurrekoa Ipar-Basoetako Amerindiarrek eraikitako muinoaren aurrean, sorterriko oroitzapenak bizi bizi ekarri ditu gogora: Guatemala Hirian bizitutako une ahaztezinak, eta bereziki, Manuel Yurrita Casanova birraitonari entzundako Santanderretik Guatemalarako migrazio-istorio hunkigarriak. Bestetan ez bezala, gaurkoan, bakea du bere baitan nagusi. Azkenik, garai bateko abizenaren jatorriari buruzko kezkak gaindituak ditu. Arbasoen aztarnak aurkitzeko esperantzan Euskal Herrira egindako bidaia gaur balitz bezala gogoratzen du.

Yurrita-ko Errota.

Jomuga garbirik gabe zeharkatu du Kyra-k Ozeano Atlantikoa bere iraganaren bila. Bidaian zehar, noraezean, Oiartzungo bidea hartu du, Mexikon bizi den Yurrita batek hala gomendatuta. Oso urduri gogoratzen du bere burua. Ez da gutxiagorako: Gipuzkoatik kanpo, Yurrita abizendunak Santanderren, Mexikon, Guatemalan eta Brasilen zabalduak daudela jakitea gauza bat da, baina oso bestelakoa Yurrita maiorazkoa sortu zen orubetik gertu dagoela antzematea.

Sarrerako ate gainean “YURRITAKO ERROTA� irakurtzeak zirrara eragin dio. Munduaren beste aldean YURRITA ikustea sinestezina iruditu zaio. Etxekoa balitz bezala hartu dute Mari Carmen Nazabal eta Alejandro Roteta-k, Yurrita Errotako egungo nagusiek. Garai bateko pentsu biltegitik erretiroa hartu bazuten ere, errota atsedenik gabeko denbora pasa dute oraindik

Arto gorria errotan.

HISTORIA |

47


Bailarako ikuspegia, XX. mendearen erdialdera.

ere. Kyra-rentzat lehen aldia da errota batean, beraz txunditurik ikusten ditu errotariak bere jardunean:Behe Nafarroatik bereziki ekarria duten arto gorria pikatxara bota, askatik jasotako irina galbahean pasa, eta arratsalderako bezeroak eskatu duen zakua kontu handiz prestatu. Yurrita errota, kanala eta presa Kultura Ondasun gisa, Monumentu izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusian sartua dagoela jakinarazi diote jabeek. Eta Oiartzunen ezagutu diren 20 erroten artean, Arrasku -ko Errotarekin batera, lanean dirauen bakarra dela azpimarratu dute.

Alejandro Yurrita Errotan jaio zen 1943. urtean eta zehatz-mehatz azaltzen ditu orduz geroztik inguruak jasandako aldaketak. Oraindik ere, gaur Alcampo dagoen lekuan, ongi gogoratzen ditu Juantxene, Juansendo, Juansendo-ko Errota eta “Palaziyo”.

Erribera dotore hartan “Palaziyo” nabarmentzen zen bereziki bere harresi eta guzti.

XX. mendeko Oiartzuarrek eraberritua ezagutu zuten Yurrita jauregia, Jose Esteban Irigoyen-ek, Don Ramon Zabala y Salazar Bizkondearen administratzaileak, 1867ko azaroaren 19an idatzitako gutunak azaltzen duen gertaeraren ondorioz:

48 | Historia

Yurrita jauregia, “Palaziyo” gisa ezaguna.

“Muy Señor mio: Con el mayor sentimiento he tomado la pluma para escribirle a v. esta desagradable noticia que ha ocurrido esta mañana desde las dos horas en adelante poco mas ó menos en su casa ó palacio de Yurrita, en la hora mas pesada, estando las dos familias dormidas han oserbado, ó les han hecho despertar à gritos, diciendo que la casa se halla en fuego, y para entonces los tejados principiaron à caerse con la gran fuerza del fuego, y milagrosamente han sacado los niños de entre fuego hasta que emprendia de las ropas con la gran fuerza del fuego; y las dos viejas de la familia de Manuel, han tenido que vajar de una ventana colgando de la parra que habia en la fachada de la casa; considieren vs. que apuro ha ha habido cuando aquellas ancianas con tanta edad que tienen han tenido que salbar sus vidas colgando como digo de una parra; pues toda la casa se ha quemado ecepto las paredes (…)” Yurrita errota, kanala eta presa, Oiartzungo Udal Artxibategiko “Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces del valle de Oiartzun” agirietan azaltzen dira 1499. urtean:

“Las tierras que tiene desde el camino que va de Valdiarra a La /Renteria, e fasta la açequia del molino de Yvrrita, estimaron (…) Dexando lo de Yvrrita La Mayor e Mediana desde el camino que va desde las / casas de Yvrrita e Aldayburu fasta las tierras de Aranguren / e del rrío que va


de la presa de Yvrrita, tierras de trezientos e çinquenta pies. Estimá/ronlas en ocho millares e medio. Cargaron a los mançanos medio millar (…)”. Errota Yurritako maiorazkoaren jabetzen gaineko administrazio eta kudeaketari lotutako hainbat dokumentutan jaso da XVI. eta XIX. mendeen artean. Azpiegitura hidraulikoa ere aipatzen da, eta garaian garaiko egoera eta baldintzatara egokituz joan dela agerian uzten da.

Presa Oiartzun ibaiaren ibilbideko erdialdean kokatua dago, meandro batean, desnibel naturala aprobetxatuz: ibai-ohetik 1, 22 m-ko garaiera du. Ondo eraikitakoa eta EAEn oso bakan gordetzen den tipologiakoa da. Eraikuntza Oiartzun ibaiaren paisaia propioaren parte da eta balio naturaletan integratzen da. Nahiz mendeetan zehar seguruenik sarritan berregin den, iraun egin du, bai historiaren testigantza gisa, bai bere xede ziren instalazioen testigantza gisa. Egungoa aldi bateko egurrezko presaren segida da, eta, XIX. mendean, egurrezko horren gainean irekitakoa izango da seguruenik, hain justu ere harginen teknika tradizionalen arabera altxatua. Ildo horretan, Jose Esteban Irigoyen-en 1867ko gutuna adierazgarria da:

Yurrita-ko presa.

“Señor Dn. Ramon Zabala y Salazar,

Muy señor mio: La obra de la presa de Yurrita, la mitad espero que aseguraré hoy ó mañana mediante Dios y los tiempos sé permiten como estos dias; por lo tanto, seria muy conveniente que v. diera una buelta aesta obra amediados de esta semana, para que v. se enteré de un proyecto nuebo que se podia hacer en dicha presa en veneficio del molino ó maquina de dicho molino (…) Recibi de la Doncella Dorronsoro los 4000 reales, y en caso que benga v. acuérdese de traer alguna cantidad; pues diariamente trabajamos entre canteros, peones, y bueyedizos de 30 à 34 jornaleros. Paselo v. bien y cumpla v. de nuestra parte con su señora y demas familia y mande lo que guste aeste su atento y S.S.S.Q.B.S.M.”

Ybero arkitektoaren XVIII. mendeko planoa.

Juan Javier Pescador Canton Mexikarrak, Oiartzun zaharreko familia eta ondasunak: Mikrohistoria eta genealogia, XVI-XVIII mendeak liburuan, Yurrita - Zuaznabar -tarrak “tradizioz olagizon lanetan aritutakoak” zirela dio. Lope Martinez de Isasti historialariak, berriz, Yurrita -koa aipatu zuen 1625ean “burdinola handi”-en artean. Haren kokapen zehatza, ordea, Ignacio de Ybero arkitektoak adierazi zuen -errotaren ondoan- XVIII. mendean, Valladolideko Kantzelaritzan bideratutako auzi batean. HISTORIA |

49


Olazar, betidanik, etxebizitza bezala ezagutu du Alejandro-k bere etxe parean. Halere, gogoan ditu oraindik, txikia zela, alboan topatutako burdin zepak. Alvaro Aragon Ruano historialari Oiartzuarrari esker jakin du Yurritako burdinolaren XVI. mendeko ekoizpenaren datuak kintaletan: 1.400 – 1.500 (1574-1578 epean) eta 1.200 (1582-1588 epean).

olazar.

Burdin totxoak ekoizten zituen burdinola honen labea, hauspoa eta mailua XVIII. mendearen amaiera arte lanean jardun zirela uste da Zavala Fundazioaren artxibategian aurkitu diren zenbait agiriren arabera.

Transformazio urbanistikoek eta industria -poligonoek paisaia guztiz eraldatu arte, inguru hau bailara polit bat zela ulertu du Guatemala-n jaiotako emakumeak, eta konturatu da gaur Yurrita errota, kanala eta presa direla orduko testigantza bakarrak.

Aspaldiko amets bat bete zaio Kyra-ri garai batean Oiartzungo alde honetan bizi ziren Yurrita-tarren berri jakin duenean. Gainera, asko poztu da zuhaitz genealogikoaren maila gorenean –Yurrita orubearen buru– emakume bat ikusi duenean: Marquesa de Yurrita.

Bere biloba Joanes de Yurritak sortu zuen maiorazkoa, 1614. urtean. Joanes-ek Antonio Yurrita Elizondo seme naturala oinordeko bakar izendatu zuen 1615an, “Yndias”-etan ezkondua ez egotearen baldintzapean, eta “…ni se case; y benga a subseder en estos mis bienes dentro de tres años despues que fuere requerido por instrumento autentico…”. Hala eta guztiz ere, Antonio ez zen Nueva España-tik inoiz itzuli, beraz bere arreba Gracia Yurrita Elizondo bilakatu zen Yurrita-ko nagusi. Errenteriako Esteban Alduncin eskribauarekin ezkondu ondoren hiru seme alaba izan zituzten: Maria Juan Lopez, Maria Fernandez eta Agustina. Azken hau 1632. urte inguruan –oinordetzarik gabe– hil ondoren, bere ahizpa Maria Fernandez (Errenteriako komentuan moja) geratu zen oinordeko bakar bezala.

50 | Historia


Ustekabe demografikoen ondorioz Yurrita maiorazkoa oinordekorik gabe gelditu zen. Hala, Sebastian Zuaznabar Olaizola, Joanes Yurrita-ren maiorazkoaren eta ondasunen jabe egin zen, bere amona Maria Sanz Yurrita-k (Marquesa-ren alaba) bultzatutako kereilari esker. Gainera, Sebastian-en seme Martin-ek (1635) bere egin zuen lehen aldiz Yurrita abizena, XVII, XVIII eta XIX. mendeetan zehar Yurrita-Zuaznabar (-Olaizola) deitura gailendu zelarik.

XIX. mendearen erdialdera jaio ziren lehen Roteta-tarrak Oiartzun-en. 1890. urteko errolda ofizialaren arabera, Ugaldetxoko Isasti Errotan Domingo Roteta Gurmendi (1822an Zarautzen jaioa) eta Ignacio Roteta Aranburu (1854an Usurbilen jaioa) aita-semeak bizi ziren.

Yurrita-tarren inguruko jakin-mina aserik, errota Roteta-tarren esku noiztik dagoen jakin du Ameriketako bisitariak.

Isasti-ko Errota.

Ignacio-ren oinordetzari jarraituz, ondorengo belaunaldiak oiartzuarrak dira sortzez.

HISTORIA |

51


XX. mendearen hogeigarren hamarkadan Carlos, Saturnina eta bere seme alabak -ezustean- etxebizitza utzi beharrean gertatu ziren Beiner-ek Isastiko Errota erosi zuelako. Yurrita-ko Errotan jarri ziren errentan bizitzen, ugazabak eta Errenteriako Udalak argi publikorako elektrizitatea ekoizteko kontratua 1923-ko ekainaren 22an eten ondoren.

Carmen eta Nicolas, bere seme-alabekin, 1946an.

Turbina eta dinamoa (30 CV) errotarriekin ordezkatu eta lasterrera, 1929an, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean publiko egin zen: “D. Ramon Maria Zavala y Monzón, Vizconde del Cerro, vecino de Tolosa, solicita la inscripción en el Registro de aprovechamiento de aguas públicas de uno que disfruta para el molino conocido conel nombre de Molino de Yurrita, sito en jurisdicción de Oyarzun, en el barrio llamado Arcotz (Ugaldetxo), con salto de 2,80 metros y un caudal de 645 litros por segundo de tiempo de aguas derivadas del río Oyarzun.” Irin errota publiko bezala jardun zen 1931 eta 1962 urteen bitartean. Orduz geroztik Roteta-tarrak izan dira Yurrita Errotaren jabe, Nicolas lehenik eta honen semea, Alejandro, ondoren. 1972. urtean Luis Peña Ganchegi arkitektuak Yurrita Errota eraberritzeko proiektua garatu zuen.

Yurrita-ko Errota, 1973. urtean

Oñatin jaiotako arkitektoak eraikin modernoan errota zaharra integratzea lortu zuen, bere jarraitutasuna ahalbidetzen zuten tresnak eta instalazioak errespetatzen zituela eta jarduerari lotutako balio etnografikoa gorde. Berritze lanak hasi aurretik, eraikuntza zaharreko logela batetik artelan berezi bat jaso zen: “Cristo de Yurrita” gisa ezagutu den altxorra.

52 | Historia


“Cristo de Yurrita�.

Joanes Antxieta Pizkunde garaiko apaiz eta musikagile azpeitiarraren eskolako Kristoa dela uste da, XVII. mendekoa ziurrenik. Udareondoz egindako irudi honek proportzio egokiak ditu (80x50 cm gurutzeak) eta zehaztasun handia erakusten du; bizkarrezurra bera ere ondo antzematen da. Roteta familia berehala egokitu zen eraikuntza berrira. Tradizioari jarraituz, errota lanbide, abereentzako pentsuaz hornitu zituen inguruko baserriak XXI. mendearen hasera arte.

Azken urteotan, Yurrita Errota Sustatzeko Elkarteak egindako lanari esker, errota XXI. mendeari begira jarri da. Iraganeko jarduera komertzial-intentsiboa alde batera utziz, errotaren balio kulturala eta sinbolikoa landu nahi di-

Nicolas Roteta, harria pikatzen.

ra, gizartearentzat baliagarriak izan daitezkeen mezuak praktikan jarriz eta zabalduz: Ondarearen babesa, auzolana, tokiko jasangarritasuna, ekoizpen-eredu eta kontsumo-ohitura zuzen eta erantzuleak, bidezko merkataritza eta baliabide naturalen neurriko ustiaketa. Arreta berriz ere Milwaukee-ko parkean, etxera itzuli aurretik, Kyra Michigan aintzirari begira jarri da. Atzoko eta gaurko Yurrita-tarrak bihotzean, ez ditu inoiz ahaztuko Mari Carmen eta Alejandro-n itzuli aurretiko besarkada estu eta sentituak.

n Alex Roteta Nazabal

HISTORIA |

53


Mendiburu 14: iragana eta oraina Martxoan eraitsi zen Mendiburu kalean zegoen eraikin ezaguna, hain zuzen ere, oiartzuarrok hainbeste desiratu dugun proiektu bati bide emateko. Egitasmo horrek herritarren parte-hartzea izan du ardatz, eta, horretan oinarrituta, herrian zeuden behar ugariri erantzuna ematea izango du helburu: erretiratuentzako egoitza, kultur aretoa, euskalgintza, Oiartzun irratia, gizarte zerbitzuentzako tokia‌ Herritarrok gogoz gaude orain arte egin diren pauso guztien emaitzak ikusteko. Etorkizunean oiartzuarrontzat benetan garrantzitsua izango den eraikina izango dugu leku horretan bertan, baina ezagutzen al dugu orain arte zegoen eraikinaren zimentuek ezkutatzen zuten historia? Hasieran esan dugun moduan, martxoan bota zuten balio arkitektoniko berezirik ez zuen etxea, eta hondakinen azpitik herriko historiak gordetzen zituen hainbat sekretu azaleratu dira: Oiartzungo Urdinola familia boteretsuak hainbat mendetan bere esku izandako Urdinola dorretxearen zimenduak.

URDINOLATARRAK, BOTERE HANDIKO FAMILIA

Urdinolatarrak Erdi Arotik aurrera Oiartzungo bailarako familia garrantzitsuenetariko bat izan ziren, beren aberastasunak eta boterea burdinolen ustiaketatik etorri ziren. Industria horren gainbeherak Amerikako Indietara emigratzera eraman zituen, baina egoera berrira egokitzeko izan zuten azkartasunak eta gaitasunak haien arbasoek burdinoletatik lortutako aberastasunak gainditzera eraman zituen. 1660tik aurrera, familia hau eredu izan zen bailarako gazte askorentzat, Amerikarako bidea familiaren premia ekonomikoak hobetzeko bide moduan ikusten baitzuten.

XVIII. mendearen bigarren zatian, Urdinola sendia Oiartzungo hainbat baserriren jabe bihurtu zen, eta haien errentetatik lortutako diruarekin eta Amerikatik ekarritako aberastasunekin Gipuzkoako gizarte-maila boteretsuaren parte bihurtu ziren. Baserri horietako batzuk dira honako hauek: Lezanzin, Isasti (errotarekin batera), Olagarai, Iribarren, Errota-zahar, Torres, Kamio txipi, Sorazarreta,

54 | Historia

Maixter borda, Makutso, Lizarraga, Bordaxar, Mendoiz, Zibeluz, Belastegi, Portu, Oiartzabal berri, Telleria...

Familia honek sekulako boterea izan zuen Oiartzungo bailaran, eta horren erakusgarri dira horietako zenbaitek elizan, herriko agintaritzan‌ izan zituzten karguak. Pascual Urdinola, esaterako, epaile nagusia, alkatea eta errejidorea izan zen 1605 eta 1618 urteen artean. Elizako karguetan, Maria Martin Urdinola eta Joanes de Urdinola ditugu: lehenengoa, guk dakigula (erregistroek hala erakusten dute), Oiartzungo lehenengo serora izan zen, eta lan horretan jardun zuen 1632an hil zen arte; bigarrena, Arrosarioaren kofradiako etxezaina izan zen XVII. mendearen hasieran. Hasiera batean, ezkontza estrategiei dagokienez, Urdinolatarrak burdinolak zituzten Oiartzungo familiekin edo herriko familia indartsuekin ahaidetzen ziren, eta XVII. mendera arte familia nagusienen artean egon ziren kokatuta. Hala ere, burdinolen gainbeherak eragin izugarria izan zuen familia honen behe-


rakadan, eta Fagoaga burdinolaren ondorengotza eta jabetzaren inguruan beste olagizon batzuekin izandako auzi bat galtzeak burdingintzatik erabat baztertu zituen. Sekulako kolpea izan zen1. Ondorengo hamarkadetan beste bide bat hartu zuten, Mundu Berrirako bidea. Horrela lortu zuten berriz ere beren aurreko leku pribilegiatua berreskuratzea.

tzaile nagusia izan zen, lur-jabea, eta baita Saltillo hiri garrantzitsuaren alboan zegoen San Esteban de Tlaxcala herriaren sortzailea ere. Beranduago Saltillok hartu zuen herri hau bere baitan. Saltilloko armarrian Oiartzungo armarria topa dezakegu Urdinolaren jatorriaren omenez. Saltilloko armarria.

MAIORAZKOA

ERAIKINA

Santiagoko ordenako zalduna zen Antonio de Urdinola izan zen Urdinolatarren maiorazkoa sortu zuena. Bere egitekoa izan zen Urdinola maiorazkoari beste ondasun batzuk batzea: Isastiko maiorazkoa, Torreskoa, Aialde zaharrekoa eta amonarengandik jasotako beste bat. Ignacio de Urdinolak jaso zuen oinordetzan Antonio de Urdinolak emandako Urdinola maiorazkoa, eta baita hari atxikitako beste laurak ere. Maiorazko horiek batzean, errentan zeuden baserriak ere haien jabetzan sartu ziren, lehentxeago aipatu ditugun baserri horiek, hain zuzen ere.

Eraikinaren kokalekuari buruz hitz egiteko, Oiartzungo herriaren lehen gunea nolakoa zen gogoratu behar dugu. Hirigunea kale bakarrak osatzen zuen (Mendiburu kalea egun), alde bietan etxeak lerrokaturik zituela. Eskuinetik sei bat etxe bi solairukoak, Santi Espiritu edo San Anton ermita artekoa, eta, bestetik, zortzi bat, hauek ere bi solairukoak, atzealdean

Maiorazkoa handitzen joan zen, eta XVIII. mendean Oiartzunen oso garrantzitsuak izan diren etxe batzuk ere gehitu zitzaizkien ondasunei, Arizmendi esaterako.

Atal hau ezin dugu bukatu Romana de Urdinola (1823-1902) aipatu gabe. Emakume hau izan da Urdinolatarren maiorazkoaren azken ondorengoa Oiartzunen, berarekin batera desagertu baitzen abizen hau herrian. Vicente Artazcozekin ezkondu zen, eta Urdinolatarren ondasun guztiak eman zizkion elkarrekin sortu zuten maiorazko berriari. Bi etxeak elkartzean Urdinola abizena galdu egin zen. FRANCISCO DE URDINOLA

Urdinola etxeko ondorengoa izan zen, Oiartzunen jaioa, eta Ameriketara joana bizitza hobe baten bila. Mexikoko meatzeetako ustia-

Oiartzungo herriaren lehen gunea.

1 Burnigintza landu izan duten herriko familiarik negusienetakotzat jo litezke Fagoagatarrak. Burni produkzioan eta merkataritzan gailendutako familiarik nagusienekin ezkondu ziren. Fagoagako emakumeak Arbide, Urdinola, Zuloaga‌ eta beste hainbat etxe oneko familiekin elkartu ziren.

HISTORIA |

55


• ARMARRIA: Etxe honetako jatorrizko armarriari kateak gehitu zitzaizkion XIII. mendean (1212). Fernando de Urdinola Nafarroako Antso erregearen ejerzitoarekin aritu zen Navas de Tolosako gudan. Esker onez, erregeak aitortza Etxea bera nolakoa zen irudika dezaegin zion, eta kateak bere gun, lagungarria egingo zaigu artxiboeUrdinola familiaren armarria. armarrian jartzeko baimetan topatutariko agiri bat, bertan dorrena eman zion, hain zuzen txearen deskribapena egiten da 1871n ere, Nafarroako armarrian bezalaxe. Gainera, egindako tasazio baten harira. Azalpen ugariaipatu beharrekoa da Nafarroako erregeak beren artean hauxe topa dezakegu: re arbasoei egindako errekonozimendu hau erabili zuela Antonio de Urdinolak urte batzuk “Tasación dela Casa Llamada Urdinola beranduago Santiago ordenako abitoa lortzeko. Zarra ysus pertenecidos Armarria etxearen aurrealdean zegoen kokatua. Dicha casa señalada con el número 68 situada en la calle de la platería consta de planta vaja, dos pisos desván y tejado, tiene de Area superficial su solar 129 metros cuadrados... “(sic) beren baratzak zituztela. Ekialdetik, Torre-Zahar egongo zen herriko sarrerako atearekin batera, eta mendebaldean, Urdinola dorrea eta beste atea. Eskuineko etxeen gainetik parroki eliza zegoen, eta harresiak guztia inguratzen zuen, Simancasco Artxiboan dagoen dokumentu batean “cerca” deitzen zitzaion harresia.

Tasazioaren inguruko agiri honetan ere beste hainbat informazio ematen da, besteak beste ogia egosteko labea zein okindegia zuela eraikin berriak, edo denda bat ere bazegoela dorretxean… Beste agiri batzuetan irakurritako informaziotik ondorioztatu daiteke Urdinola dorretxeari eraikuntza berri bat gehitu zitzaiola 1708. urtean, martxoan egindako eraisketan topatutakoa izan litekeena, hain zuzen ere. Bestalde, eraikinak izan duen historian, badaude aipagarriak diren zenbait ezaugarri, elementu eta gertaera.

• ARMERIAKO KABOA: Urdinolako dorretxeak Armeriako Kabo izendapena zuen. Joseba Asironek Nabarralde aldizkarian argitaratutako Palacios de cabo de Armería navarros en Gipuzkoa artikuluan azaltzen den moduan, kategoria juridiko bat aitortzen zitzaien eraikin hauei. Dorretxe batek Armeriako Kabo izendapena edukitzeak esan nahi zuen haien betebeharra zela erresumaren segurtasuna zaintzea. Horrek herrian eta bailaran boterea emanten zien, bai erlijiosoa bai politikoa.

56 | Historia

Katearen zutabeak

• ZUTABEAK ETA KATEA: Diotenez, Castillako errege batek bertan egin zuen lo gau batez, eta esker onez, erregeak Urdinola familiari sarrera nagusian bi zutabe eta kate bat edukitzeko pribiliegioa eman zien. Duela gutxi arte bi zutabeak hor bertan ikusteko aukera izan dugu; ez, ordea, kateak.

URDINOLA DORRETXEAK BIZI IZANDAKO UNE HISTORIKO EZBERDINAK

• DORRETXEA EROSTEA: 1692. urtean, Antonio de Urdinola Cadizen lanean zen bitartean, bere agindupean zegoen Se-


bastian Lekuona agenteari eskatu zion Urdinola dorretxea erosteko. Modu horretan, arbasoen etxea berreskuratu zuen. Bi urte beranduago, Cadizetik itzuli zen Oiartzuna. Etxeko jabea etorri aurretik konponketa-lanak egin zizkioten dorretxeari.

• 1734: urte horretan dorretxea, hau da, eraikin nagusia, erre egin zen, eta ez zuten konpondu 1754 urtera arte.

• KARLISTADAK: bigarren karlistadetan erabat suntsitu zuten Urdinola dorretxea. Romana de Urdinola eta Vicente Artazcoz jabeek eraikin berria egin zuten Urdinolako Dorretxe zaharraren zimentuen gainean, berriki bota duten eraikina, hain justu. Dorretxe zaharreko harriak elizaren atzealdeko terraza egiteko erabili zituzten, besteak beste. • ERAISKETAREN ONDOREN AURKITUTAKOAK: artikuluaren hasieran aipatu dugun moduan, martxoan ekin zitzaion eraikina botatzeari, eta hondakinen artean topatu ditugu Urdinolatarren orubearen aztarnak. Dauzkagun agiriak kontuan hartuta, badirudi agertutako aztarnak ez direla dorretxe nagusiaren zimentuak, beranduago Antonio de Urdinolak 1708. urtean eraikitako eraikinarenak baizik. Aztarnetan agertu dira eraikinaren perimetroa, adreiluzko jatorrizko arlauzak, uraren kanalizazioa eta sarrera nagusiko lurreko harria (beheko planoan agertzen dira horietako batzuk). Bestalde, eraikinak bizi izandako suteen aztarnak ere ikusi dira, 1734ko suteko zein Karlistadetakoak izan litezkeenak.

Landetxe 1916. urtean.

1708. urteko dokumentu honetan Urdinola etxeko orubeari gehitutako eraikina ikus daiteke

Historia |

57


Lehenengo planoa 1708. urtean egin zen eraikin berriarena da, martxoan azaleratu dena. Bigarrenean, lur-sailaren plano orokorra ikus dezakegu.

1708an dorretxeari batu zitzaion eraikin berriaren zimentuak.

PROPOSAMENA

Artikuluan adierazi dugun bezala, iraganean historia handiko dorretxea izan genuen Oiartzungo kaxkoan. Etorkizunean, berriz, herritarrok ilusio handiz elkarlanean diseinatutako proiektua izango dugu orube zaharrean. Badirudi elkarrekin loturarik ez duten bi egitasmo direla duela mendeak eraikitakoa eta hemendik gutxira eraikiko dena, baina zergatik ez bien arteko sareak josi? Interesgarria litzateke oiartzuarrok sortu berri dugun proiektuak keinu bat egitea herriko ondareari, eta, bide horretan, dorretxeak mendeetan barrena eduki duen izena berreskuratzea: Urdinola. Polita litzateke gorderik dagoen armarria eta zutabeak ere bere jatorrizko kokalekuan egotea. Modu honetan, Oiartzungo biztanleok gure herriaren historia zatitxo bat berreskuratzeko aukera izango genuke.

58 | Historia

Uraren kanalizazio zaharra


BIBLIOGRAFIA • Asiron Saez, Joseba (2009, irailak 10). Palacios de cabo de Armería navarros en Gipuzkoa. Nabarralde. Hemen eskuratua: https://nabarralde.eus/joseba-asiron-palacios-de-cabo-de-armeria-navarros-en-gipuzkoa/

• Gaztelumendi Aranburu, Txema (2005). Oiartzungo Kontzeju-etxeak. Las casas concejiles de Oiartzun in Mugarri 12. Oiartzun: Oiartzungo udala.

• Lekuona Etxabeguren, Manuel (1959). Del Oyarzun Antiguo. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia.

• Pescador C, Juan Javier (1995). Oiartzun zaharreko familia eta ondasunak in Mugarri 2. Oiartzun: Oiartzungo udala.

Artxiboetako agiriak:

• Archivo de la Casa de Plaza-Lazarraga (Duque de Sotomayor)/ Urdinola / Sig 2/229

• Archivo de la Casa de Plaza-Lazarraga (Duque de Sotomayor)/ Artazcoz 270 • Archivo de la Casa de Plaza-Lazarraga (Duque de Sotomayor)/ Urdinola / Sig 2/121 • Archivo de la Casa de Plaza-Lazarraga (Duque de Sotomayor)/ Urdinola / Sig 2/236

Landetxeko argazki zaharra

• Ojanguren Arrillaga, Indalecio (1916). AGG-GAO OA06181

Argazkiak:

• Txema Gaztelumendi Aranburu n Txema Gaztelumendi Aranburu

HISTORIA |

59


1936ko Hautetsi errepresaliatuei omenaldia Guda zibila, gerra zibila, gerratea, altxamendua militarra, matxinada zenbat izen eta deitura gertakari bera deskribatzeko. “Zeinen zaila den batzuetan ahaztea eta zeinen zaila besteetan gogoratzea”.

EKITALDIAREN AURREKARIAK

Kattin Txikik, 1936ko gerrako oroimena berreskuratzen diharduen Oiartzungo taldeak, 2018ko maiatzean Udalari proposatu zion 1936an atxilotu eta errepresaliatu zituzten Oiartzungo hautetsien omenez ekitaldi bat egitea. Udalak proposamenari baiezkoa eman zion, baina, urte hartan bertan egiteko behar besteko denborarik ez zela egongo iritzita, hurrengo urtean Kattin Txikirekin elkarlanean egiteko konpromisoa hartu zuen.

Udala osatzen duten 2 talde politikoek Bizikidetza Taldean landu zuten proposamena. Hautetsi errepresaliatuen senitartekoekin banaka bildu ziren Udaleko ordezkariak, eta gero guztiekin beste bilera bat ere egin zuen. EKITALDIA

Oiartzungo herriak duen ondare eta oroimena izugarria da eta herriak egiten du altxor. Historiaurreko aztarnak eta errituen hotsak oraindik entzun ditzakegu, erromatarren mineral ustiaketen usaina ere arnastu dezakegu, Nafarroako erresuma garaiko gazteluen ondare nagusia armarri bihurtu dugu eta karlistada garaiko errebuelten kondairak oraindik herritik barrena dabiltza. Nire galdera: azken mendeko oiartzuar guztien oroimenaz eta historiaz zer daki herriak? Zer dakigu etxean? 1936ko uztailaren 27an, tropa frankistek Oiartzun hartu zuten, Beorlegui teniente koronela eta Ortiz de Zarate komandantea buru zirela. Herriko lau bizilagunen salaketaren ondorioz, segituan hasi ziren herrian errepresioa erabiltzen eta, besteak beste, uztailaren 30ean, EAJko alkatea eta zazpi zinegotzi atxilotu zituzten; beste bat ordurako ihesi joana zen. Atxilotuek gaua udaletxeko kalabozoan egin zuten; hurrengo goizena, oinez eraman zituzten Berara eta handik kamioietan Iruñeko San Cristóbal (Ezkaba mendia) gotorlekura, han preso sartzeko.

60 | Historia

2019ko uztailaren 27an egin zen (larunbata), udaletxeko Areto Nagusian, 12:30ean, Usoa Arbelaitzek gidatuta.

Hasieran, Olatz Retegik (antropologoa eta Kattin Txiki taldeko kidea), garai haren eta gertaera haien testuingurua azaldu zuen. Oiartzunek 4000 biztanle zituen orduan, eta 6000 inguru soldadu eta rekete sartu ziren herrian. Gertaerak gogoratzeko, Olatzek adineko zenbait oiartzuarren testigantzak erabili zituen: Arroxa Pikabea, Karmen Gallastegi, Sebastiana Kamio, Antonio Eskudero eta Frantxixka Iragorri (gehienak jada hilak dira). Haien bidez kontatu zuen errepresio kulturala (euskararekiko eta euskal kulturarekiko), ekonomikoa eta ideologikoa zenbaterainokoa eta zenbat motatakoa izan zen. Hala, errepresaliatuen kopuruak eta errepresio motak zerrendatu zituen: 12 fusilatu eta 9 desagertu oiartzuar; 117 fusilatu hilerriko horman, Oiartzungo hilerrian fusilatuak beste hainbeste izan ziren, jakin ezingo ditugun beste hainbeste Oiartzungo bide ertzetan fusilatuak (esaterako, Artikutzako bidean);espetxeratuak eta kontzen-


Segidan, omenduen senitartekoek hartu zuten hitza. Leonzio Aranburu Agirre:

Nini (Mari Jose) Olaizolaren izenean, Joseba Rekaldek irakurri zuen. Leonzio Niniren amaren osaba zen. Maria Josefa Baraibar Niniren ama ez zen izan ekitaldian, baina bere esker ona adierazi zion Udalari eta agurra bidali zien bertan bildutakoei.

trazio esparruetara bidalitakoak: Oiartzundik 43 kideko talde bat San Cristóbalera eta beste bat Ondarretara, guztira 57 espetxeratu Espainiako espetxe ezberdinetan banatuak (Puerto de Santa María, Gurs-eko kontzentrazio esparrua, Valladolideko espetxea); kontrol soziala, ridikulizazio publikoa, emakumeei ilea moztu eta errizino-olioa edanaraziz; mehatxuak, bortxaketak, lan gogorrak, ideologiarekin bat ez zetozen adierazpenak eramanarazi (bandera espainola ilean); 5 emakume San Cristóbalen eta beste 4 emakume Ondarretan espetxeratuak izan ziren; trabajadoreen batailoietara behartuak: 1939tik 1941era bitartean Oiartzunen 2702 langile izan ziren lan gogorretara behartuak (Aritxulegin, Babilonian eta Arkalen); depurazioak irakaskuntzan (irakasle asko emakumeak ziren); inkautazioak; isunak; zigor ekonomikoak eta zigor laboralak, hau da, garbiketak edo depurazioak: udalbatza osoa kanporatua izan zen; apaizen aurkako errepresioa: kartzelaratze eta fusilaketak (Gervasio Albisu eta Martin Lekuona apaizak); errefuxiatuak eta erbesteratuak (haur, emakume eta etxeko adinekoak ziren gehienak): artxiboan jasota dagoenez, 19 erbesteratu izan ziren, baina herritik jende askok ihes egin behar izan zuen gerrako uneren batean, familiaren edo norbanakoaren segurtasunagatik (Oiartzundik askok Iparraldera). Jarraian, Alaitz Guridik Lauaxetaren Agur, Euzkadi! kantua abestu zuen, Begoña Bergaretxek pianoarekin lagunduta.

Leonzio San Juan kaleko 33eko (Baraibarrene) alaba Carmenekin ezkondu zen. Ezkondutakoan, Leonzioren Mendiburu kaleko etxean jarri ziren bizitzen. Ez zuten seme-alabarik, baina Leonzio oso umezalea zen, eta ilobak askotan eramaten zituen Pikabea parkeko zarranbiloetara. Lanbidez abokatua zen, Donostiako Udaleko langilea.

Oiartzungo Udalean lehenengo alkateordea zen (EAJ). San Cristóbalen sartu zuten preso. Anjel Arizmendirekin batera atera zuten handik, eta “libre” zirela esan zieten. Ondoren, Izurtzura eraman zituzten. Apaiza batek aitortza egin zien, eta Arizmendik bere errosarioko gurutzea eman zion apaizari, bere familiari entregatu ziezaion

Pare bat urteren buruan, hala egin zuen apaizak. Fusilatu zituzten egunean, hiltzaileek ez zituzten ondo lurperatu, Cristo Rey eguna zelako eta mezetara joan behar zutelako presaka. Iberoko medikuari esker jakin zuten non zeuden lurperatuta, eta Arizmendiren alargunak lursaileko zati hura hesitu eta landu gabe mantentzea lortu zuen, urtero 100 pezetako errenta ordainduta. Handik urte batzuetara, isilpean eta ezkutuan gorpuak atera eta Felizianorena Oiartzungo hilerrian zuten panteoian sartu zuten gauez. HISTORIA |

61


Fusilatu zituztela jakin zuenean, Carmen salatarietako baten etxera joan zen: “Hil dute! Hil dute! Ikusten al zu zer in zun?”. Salatariak honela erantzun zion: “Berriz in berko banu, berdin ingo nuke”. Salatari hark pisuzko kargu bat eduki zuen ondorengo udalean.

Leonziori 50 000 pezetako isuna jarri zioten (nahiz eta ordurako hila zen) eta Carmeni 2000 pezetako isuna jarri eta altzari guztiak konfiskatu zizkioten (Oiartzungo EAJko Emakume Abertzale lehendakaria zen Carmen). Bere etxean guardia zibil bat eta haren emaztea jarri ziren bizitzen, eta Carmenek familiaren etxera itzuli behar izan zuen. Carmenek militarraren emaztea ikusten zuen kalean, bere soinekoa jantzita.

Gero, Carmen Tuterara joanarazi zuten bizitzera, Inozentzia koinataren etxera. Han zela, atxilotu eta Ondarretako espetxera ekarri zuten. Hilabete eta erdi egin zuen Ondarretan. Ordutik aurrera, beltzez jantzita ibili zen Carmen. MANUEL IRIGOYEN MITXELENA

Manuelen biloba Miren Irigoienek hitz egin zuen.

Manuel Doneztebe plazako Exkerrene etxean bizi zen; harakina zen, Udaleko bigarren alkateordea (EAJ). Atxilotu zutenean, Felixa emaztea eta lau seme txiki geratu ziren etxean (zaharrena, 7 urtekoa, eta txikiena, urte eta erdikoa). Manuelek 42 urte zituen.

Manuelen anaia Xepeino ere San Cristóbalen eduki zuten preso. Beste anaia bat, Román, Ondarretan sartu zuten preso. Eta beste anaia bat, Salvador, apaiza, erbesteratuta egon zen Ávilan.

62 | Historia

Manuelekin preso egon ziren oiartzuarrek esan zutenez, “libre” atera zen, baina ez zen inoiz etxera itzuli. Lau ume txiki haiek jada hilak dira; Manuelen kontu gutxi dakizkite, eta hark San Cristóbaldik bidalitako 5 gutunak dituzte jasota. Miren Manuelen ondorengo bigarren belaunaldikoa da, baina inork ez dauka arrastorik Manuel non egon daitekeen lurperatuta, orduz geroztik 83 urte pasatu diren arren. Familiak inoiz haren hezurrak aurkitzeko esperantza galdua dauka, baina minduta daude oraindik ere garai hartako izugarrikerien ikerketa seriorik ez delako egin, eta oraindik ere garai hartako kontuen segidak ikusi daitezkeelako. Gerra hartako biktimak dira, hori jaso dute herentzia gisa. Espainiako justiziarengandik ez dute ezer espero, eta talde memorialistengan eta Argentinako Auzitegi batean aurkeztutako kereilarekin daukate itxaropena. FELIZIANO BELDERRAIN AGIRRE

Usoa Arbelaitzek irakurri zuen Belderraini buruzko pasartea.

Belderrain Oiartzungo alkatea zen 1936an, EAJkoa. Formazioz medikua zen; Hondarribian aritu zen lanean mediku gisa, eta 27 urterekin udaleko mediku-zirujau izendatu zuten; Miserikordia Etxeko sorospen-gelan kirurgia zerbitzuak doan eskaintzen zizkien txiroei. Oiartzunen eta Grosen ere (Donostia) bazuen mediku-gabinetea.

Beste zinegotziak bezala, San Cristóbalen sartu zuten preso. Abuztuan atera zen espetxetik, eta ihes egin zuen Kanbora, Dantxarinean barrena, Joxe Kruz anaia apaizarekin batera. Bere asmoa Ameriketara joatea zen, eta Euzkadiko Jaurlaritzaren Igarobidea (pasaportea)


lortu zuen, Telesforo Monzon Herrizaintzako buruzagiak sinatua. Errepublika Dominikarrera joateko bisatua onartuta zeukan, Bordeleko Kontsulatuaren dokumentu ofizial batekin. Kanbon familia batekin jarri zen bizitzen. Ez zuen lortu mediku-titulua homologatzea, baina familia haren laguntzarekin mediku-lanetan aritu zen. Azkenean, etxe hartako ilobarekin ezkondu eta bertan gelditu zen bizitzen; bi seme izan zituzten. Feliziano gazte hil zen, 1945ean, Kanbon bizi zela.

Merezi du tarte bat hartzea Belderrain alkatearen ibilbide politikoa aipatzeko. Lehenengo aldiz 1931n hautatu zuten alkate. Urte hartako hauteskundeetara 12 hautagaiz osatutako zerrenda aurkeztu zen. Zerrenda bakarra zenez, herritarrak bozkatzera joan beharrik izan gabe izendatu zituzten Belderrain alkate eta gainerakoak zinegotzi. Belderrain EAJko Euzkadi Buru Batzarreko kidea zen. Udal-autonomiaren eta kontzertu ekonomikoaren defendatzaile sutsua zen. 1933an Espainian hauteskundeak egin ziren. 1933ko maiatzaren 10ean izendatu zuten alkate Belderrain. Udalbatza EAJko 9 zinegotzik eta 3 zinegotzi karlistak osatu zuten.

1934an hauteskundeak egin ziren, eta Espainian eskuina jarri zen gobernatzen. Urte hartako udan “Udalen Mugimendua”k indar handia hartu zuen. Oiartzungo Udalak buru-belarri hartu zuen parte mugimendu hartan. Uztailaren 5ean Euskadiko Udalen Batzarra egin zuten Bilbon, eta Belderrain batzar hartako idazkaria izan zen. Horren ondoren, Espainiako gobernadore zibilak Guardia Zibilari agindu zion mugimendu hartako alkateen etxeak zaintzeko. Horren aurkako protesta egiteko, jendea Belderrainen etxe aurrean elkartu zen, Manuel Irujo eta Telesforo Monzon tartean zirela. Azkenean, guardia zibilak mehatxu egin zien, eta protesta bertan behera utzi zuten. Espainiako gobernadore zibilak Gobernu Zibilak Belderrain kargugabetu egin zuen; hurrengo egunean, Udalbatza osoak eman zuen dimisioa, alkatearekiko elkartasunez. 1936ko otsailen, berriz ere hauteskundeak egin ziren. Espainian ezkerreko koalizioak irabazi zituen, eta Oiartzunen EAJk.

Urte hartan Hegoaldeko lau probintzietarako (Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroa) estatutu bat onartzeko saiakera egin zuten, jeltzaleek eta karlistek, Lizarrako Estatutua deitu zitzaion. Azkenean, ez zen aurrera atera, Nafarroak eta karlistek atzera egin zutelako. Orduan, Bizkai, Gipuzkoa eta Arabako Estatutua landu zuten, eta hura 1936ko urrian onartu zuten Madrilen, gerra jada hasia zela. Feliziano Belderrain estatutu hura onartu zuen Ministroen Kontseiluan egon zen, Madrilen. SEGUNDO BERRONDO RETEGI

Usoa Arbelaitzek irakurri zuen, Segundoren biloba Juan Mariri esker prestatutako idatzia.

Aranguren baserrikoa zen, 6 seme-alabaren aita; EAJko zinegotzia eta Euzko Nekazarien Bazkuneko kidea. Erreketeak etxera bila joan zitzaizkionean, ordurako ihes egina zen. Errepresalia gisa, Joxe Mari seme zaharrena eraman zuten (18 urtekoa); Endarlatsara eraman zuten eta han desagerrarazi zuten

Segundok 4 urte egin zituen Urruñan, errefuxiatu gisa. 1940an itzuli zen herrira. Herriko apaizaren bidez, Tribunal Regional de Responsabilidades Políticas zelakoak epaitu zuen: 4000 pezetako isuna ordaindu behar izan zuen, eta kargu publikoetarako 10 urteko inhabilitazioa jarri zioten. Baserriaren jabetza kendu zioten, nahiz eta familiari han bizitzen utzi zioten. Horretaz gainera, urtero baserriko uztatik etxerako behar-beharrezkoa ez zen guztia agintariei ematera behartu zuten. 8000 pezeta ordaindu behar izan zituen baserriaren jabetza berreskuratzeko. 1944ko urrian Ondarretako espetxean sartu zuten. HISTORIA |

63


JERONIMO UGALDEBERE LABANDIBAR

Nieves alabak eta Jabier semeak irakurri zuten Jeronimori buruzko pasartea.

Zinegotzia eta Oiartzungo EAJko lehendakaria zen. Lanbidez arotza zen, eta meatzetan lanean aritutakoa. Jeronimo atxilotu zutenean, etxean ama eta 8 seme-alaba gelditu zirela (Nievesek urte eta erdi zituen). Iturriotzen bizi ziren, eta auzoko jendeak asko lagundu zieten; Juaneneko Iñaxi Zalakain alkatearen etxera joan zen, Jeronimoren emazte Mariari laguntzeko eskatzera.

Kontatu zuten gogoan zutela aitak San Cristóbaletik bidalitako gutunak irakurtzen aritzen zirela Miñene beren etxeko baratzean, negar betean; baina garai hartan zuten beldurrak ez ziela utzi zer gertatu zen ezagutzen. Dena dela, ez dituzte ahaztuta.

Garai hartan lagundu zietenei beren esker ona adierazi zieten, tartean, Juaneneko Iñaxi eta Agustini, Arkaitzekoei eta Kamiyokoei. ESTEBAN GOIENETXE AROZENA

Rafael Bergaretxek irakurri zuen Mañoli Goienetxerekin eta Marixabel Garmendiarekin osatutako idatzia.

Militarrek, Oiartzunen egon ziren bitartean, Irundarrene beren ostatu gisa hartu zuten. Segundoren familiak mendi aldera joan behar izan zuen, Gorosketara. Baina auzotar batzuek, are min handiagoa egin nahian, militarrei esan zieten Segundoren emazte Nikolasa oso sukaldari ona eta langilea zela, eta frankistek otorduak prestatzeko norbait behar zutenez, Segundoren emaztea etorrarazi zuten

4 urte egin zituen San Cristóbalen, eta handik atera zenean, herritarren salaketak tarteko, Santanderrera erbesteratu zuten. Bolada luzea egin zuen han, familia batekin bizitzen jarrita. Oso harreman ona izan zuten elkarrekin, eta, Irundarrenera itzuli ondoren, elkarri gutunak idazten zizkieten. Gero, Argentinara joan zen Esteban, bolada luze baterako, han zituen 4 arreba eta anaiarengana; eta handik itzuli eta denbora gutxira, emaztea hil zen, gazte, gaixotasunagatik. Mañolik orduan 10 urte zituen, eta gogoan du ordura arte aita ia ezezaguna zitzaiola. Altzibarren izandako beste gertaera batzuk ere gogoratu zituzten: plazako pareta baten kontra egin zen fusilamentua. Orduko kontuez ez zen hitz egiten, baina gertaera jakin hura belaunaldiz belaunaldi transmititu zen Irundarrenen eta Altzibarko beste etxe askotan.

Mañolik dioenez, aitak ez zuen gerrako kontuez hitz egiten, pasatutako sufrimendua ahaztu nahi izan zuelako, baina ez gertatutakoa. Gizon irekia zen, besteei laguntzeko beti prest. Bere erara, munduaren eta herriaren martxari atxikita jarraitu zuen beti. Pasatako guztiak ez zion gorrotorik edo mendeku-gogorik sortu. Segundo inori kalterik egin nahi ez zion pertsona zen, asmo txarrik gabekoa, eta hori transmititu zien ingurukoei ere.

Esteban Matteonen jaio zen, eta Altzibarko Irundarrenen jarri zen bizitzen ezkondu zenean. 1934an ere EAJko zinegotzi izan zen. 1936an atxilotu eta San Cristóbalera eraman zuten. 38 urte zituen orduan. Mañoli alaba hilabetetako haurra zen.

64 | Historia


LUZIANO ARISTIZABAL ETXEBERRIA

Luzianoren biloba Jon Miner arduratu zen hari buruzko pasartea irakurtzeaz

Itzuli zenean, Gurutzera iristean, salatu zuenak sarkasmoz galdetu omen zion: «Kanpoan? Oporretan ongi ibili al haiz?». Baina salatari hark, hil hurren zela, apaizari eskatu omen zion Luziano bere aurrera eramateko, eta egin zuena aitortu eta barkamena eskatu zion. Trabajadoreen Batailoietan ere egon zen zigortuta. 4 urte egin zituen, eta, besteak beste, Aritxulegiko bidea eta tunela egiten aritu zen.

Luxianok 9 seme-alaba izan zituen. 1933ko hauteskundeetan ere zinegotzi hautatu zuten, EAJtik. Horretaz gain, Euzko Nekazarien Bazkuneko idazkaria zen, eta San Isidro nekazarien kooperatibaren sustatzaileetako bat. Lartaun elkartearen sortzaileetako bat ere izan zen, eta baita geroago Haurtzaro ikastolarena ere.

Moral erlijioso zurrun, puritano eta tradizionalistakoa zen, baina era berean modernoa. Euskaltzale sutsua zen, eta gaztelaniaz ez ezik, euskaraz ere alfabetatua zen. Euskaltzaindiak euskara batua onartu zuenean, On Manuel Lekuonaren eta Euskerazaintzaren ildoari jarraitu zion. Baserrian euskaraz hitz egiteko araua jarrita zuen.

Behin Ejerzito kolpista baserrira joan zen, eta patata-uzta guztia kendu zien. Oiloak ere kendu nahi zizkieten, baina Gabrielak, haurdun zegoela, oilategiko atean jarri eta aurre egin zien. Ez zituzten eraman oiloak. Luzianok euskara eta aberriarekiko atxikimendua eta salatarien aurkako gorrotorik eza transmititu zien bere hurrengoei. JOSE IGNACIO ODRIOZOLA OIARTZABAL

Usoa Arbelaitzek irakurri zuen Maite eta Genoveva bilobei esker osatutako idatzia.

Beti EAJren orbitan ibili zen, eta alderdian zatiketa gertatu zenean, Carlos Garaikoetxearen aldeko jarrera hartu zuen, Eusko Alkartasunan.

Lartzabalen atxilotu zuten, Donostiara bidean zela, esne-partiketarako. Esne guztia lurrera isuri zioten atxilotu aurretik. 8 hilabete egin zituen San Cristóbalen, eta oso gogorrak izan zirela esaten zuen; lo ere harrizko lurrean egiten omen zuten, mantarik gabe. Preso eraman zutenean, Gabriela emaztea Donostiako bezeroengana joan zen atxiloketaren berri ematera eta esnea ezingo zietela eraman esatera. Haietako bat San Cristóbaleko zuzendariaren emaztea zen, eta zerbait egiten saiatuko zela esan zion. Zuzendariak hala esaten omen zuen: «honek sufri dezala, bere lagunak banan-banan nola erortzen diren ikus dezala»; horrela lortu omen zuen bizirik irautea.

Santusenen jaio zen eta Genovevarekin ezkondu zen; 3 seme-alaba izan zituzten. EAJko zinegotzia zen eta San Cristobalera eraman zuten preso. 4 urte egin zituen preso han, eta libre ez zuela atera nahi esaten zien kartzelako zaindariei. Agian horrek salbatu zuen tiroz hiltzetik. Etxera bueltatzeko isunak ordaindu behar izan zituen. 1968an hil zen.

Kartzelan egon zela bai, baina horretaz aparte etxean ez zuten gertaera haiei buruz hitz egiten, eta senitartekoek ekitaldian parte hartzera gonbidatu zituzten arte ez zekiten ezer. Horrek erakusten du beldurra noraino errotu zen.

HISTORIA |

65


Azkeneko senitartekoek hitz egin ondoren, Feliziano Belderrainen seme Jonek Udalaren eskuetan utzi nahi izan zuen aitaren Igarobidea agiria. Alkateak jaso zuen, eta bihotzez eskertu zion halako altxorra Oiartzungo herriari eman izana. Udal artxibategian jasota egongo da hemendik aurrera. Alkateak Jon Belderraini esker ona adierazi zion opari harengatik, eta agiriaren garrantzia azpimarratu zuen, esanahi handia duelako: Euskal Herriaren errekonozimendua nazioartean. Ondoren, ekitaldiaren garrantzia eta nondik norakoak azaldu zituen. Udalean Bizikidetza Lantaldean landu zutela aipatu zuen, eta bizikidetzaren ildoan egingo diren urratsetako lehenengoa zela hura. Onartu zuen askoz lehenago egin beharreko ekitaldia zela, errepresaliatuak berak edo, behintzat, haien hurrengo belaunaldiko kide gehiago bizirik zirela; baina ondorengoak han zeudela eta horrek balio handia ematen ziola ekitaldiari. Esan zuen halaber ekitaldia prestatzeko senitartekoekin bilerak egin zituenean ulertu zuela ekitaldiaren beharra zenbaterainokoa zen. Alkatearen ustez, 1936ko Gerraren helburua Euskal Herria desagerraraztea zela, baina ez zuela lortu. Orain, zauriak itxi beharra dagoela, eta horretarako min guztien aitortza egin behar dela, egia, justizia eta erreparazioa lortzeko. 8 pertsona haiek EAJko militanteak zirela, euskaldunak eta abertzaleak, eta beren militantzia eta baloreengatik jasan zutela errepresioa. Haien emazteak ere gogoan izan zituen, familia eta etxea aurrera atera behar izan zituztelako, eta seinalatuak izan zirelako. Auzokoen elkar-

66 | Historia

tasuna azpimarratu zuen. Eta gertaera haiek guztiak itzalpean egon direla urte luzez, bizitu zituztenei sartu zieten izugarrizko beldurragatik. Bukatzeko, esan zuen egia guztiak jakin eta kontuan hartu behar direla, oroimena osatu eta ez ahazteko.

Alkateak bukatu zuenean, oroituen senitartekoak oholtzara deitu zituen Usoak, eta han ekitaldiaren oroigarri bana eman zieten Jexux Leonet alkateak eta Eneritz Arbelaitz, Rafael Bergaretxe eta Janire Mitxelena zinegotziek. Oroigarria Iragorriko kanposantuan dagoen eskulturaren erreplika da. Oroigarriak eman ondoren, bi dantzarik “agurra� dantzatu zuten. Horren ondoren, Alkatetzaren alboko horman jarrita dagoen plaka desestali zuten alkateak eta Jon Belderrainek, gainerako senideek inguratuta. Plakan 8 hautetsi omenduen izen-abizenak jasota daude, orduko gertaeren aipamenarekin. Hemendik aurrera, handik pasatzen diren guztiek jasoko dute gertaera haien berri.


Bukatzeko, mokadutxo bat elkarrekin jateko aukera izan zuten ekitaldira gerturatu zirenek.

Aipagarria da herriko jende asko izan zela ekitaldian, senitartekoez gain. Horrek adierazten du, garai hartako gertaerez gehiegi hitz egiten ez bada ere, jendeak gogoan dituela eta ez dituela ahaztu nahi. Herriak ez ditu ahaztu. Lehen aipatu den bezala, ekitaldi hau Udaleko Bizikidetza Taldeak gauzatutako lehenengo ekintza izan da, eta aurrerago gehiago ere etorriko direla iragarri zuen alkateak.

Bestalde, 1936ko gerraren eta ondorengo diktaduraren gaia ere ez da itxita gelditu ekitaldi honekin. Senideek aipatu zuten bezala, ez da normala, gurea bezalako herri garatu batean, hainbeste urte pasa behar izatea honelako zerbait egiteko. Zer-nolako paktua egin zuten trantsizioa deitu zuten garai hartan, 36ko gerrari eta ondorengo diktadurari buruz ezer ez egiteko eta esateko? Noiz arteko iraupena jarri zioten paktu hari? Noiz arte edukiko dituzte kontu haiek ikertu eta plazaratu gabe? Garai hura zuzenean bizitu zuten pertsonak joaten ari zaizkigu, eta gelditzen diren gutxietako batzuk, oso edadetuak direnez, burua galdua dute, edo, bestela, ez dute hitz egin nahi kontu haietaz. Zuzeneko testigantzak eta oroitzapenak, informazio hori guztia beraiekin ari da joaten. Espainiako erakundeei maiz egin dizkie-

te gai honi buruzko gomendioak eta eskaerak Nazio Batuen Erakundetik eta Europako erakundeetatik. Baina badirudi alferrik dela. Ikusi genuen, besteak beste, zenbateko saltsa egon zen Francoren gorpua Cuelgamurosetik (“Valle de los Caídos”) atera nahi izateagatik, edo nola eman zioten, Francoren alaba hil zenean, bilobari “duquesa de Franco” titulua. Antonio González Pacheco Billy el Niño, frankismoko torturatzaile krudelenetako bat, jaso zituen domina guztiak oraindik ere bereak zituela hil da. Espainiako Estatuan gai honen inguruan gertatzen ari dena ez da onargarria. Gertaera haien biktimei egia, justizia eta erreparazioa zor zaie. Eta, gutxien-gutxienez, erakunde publikoek eta alderdi politikoek ahalegin guztiak egin beharko lituzkete, beharrezkoak diren bitarteko guztiak jarrita, gertaera haiek guztiak ikertzeko, egon daitekeen arrastorik txikienari ere jarraitzeko eta zerbait gehiago jakiteko balio dezakeen ikusteko. Azkenik, Oiartzungo Udalaren asmoa da Argentinako epaitegietan dagoen frankismoaren aurkako kereila kriminalarekin bat egitea eta errepresioa jasan zuten oiartzuarren kasuak ere ikertzeko eskatzea. Egia, justizia eta erreparazioa eskatzen ditugu. Batzuek hilak eta, gainera, ahaztuak nahi dituzte. Guk ez ditugu inola ere ahaztuko. KATTIN TXIKI n

HISTORIA |

67


Garagardo artisaua Oiartzunen Oiartzunen baditugu garagardo artisaua ekoizten duten bi lantegi esanguratsu. Ezaugarri bereziak ditu ekoizten duten garagardoak, baina, batez ere, istorio bereziak daude garagardo horren atzean. Hurrenez hurren, Pagoa eta Mala Gissona dira artisau ekoizleak. Haien nondik norako orokorrak aipatuko dira testu honetan, nagusiki, historian murgilduz.

Euskal Herriaren ikur gisan ikusten duelako. Ergoieneko auzoan kokatuta dago lantegia. Osagai erabat naturalak baliatzen dituzte garagardoa egiteko, inolako gehigarri artifizialik gabe.

Badira hogeita bost urte Bretainiako Karaez herriaren eta Oiartzunen arteko senidetza sortu zela. Bada, duela hogei urte, Joxe Angel, Oiartzungo beste kide batzuekin batera bertara joan zen bisitan. Bertan, garagardotegi txiki bat ezagutzeko aukera izan zuen. Garagardotegi hark piztu zion garagardotegia zabaltzeko grina. Garai hartatik gaur arte, garagardoa egiten dirau.

Brendan Dobbin izeneko irlandarrak lagundu zion Joxe Anjeli abentura horrekin hasten. Hilario, Euxebio eta Joxe Mari Arbelaitz, bere anaien laguntza ere, ezinbestekoa izan zen. Asko lagundu omen zioten garagardo mota hautatzeko unean. Azkenean, denen gustukoa egin zuten. Egun, lau garagardo mota ekoizten dituzte Ergoienen: Pilsner-Horia, IPA, Red Ale-Gorria eta Stout-Beltza. Euskal Herriko taberna eta jatetxe askotan aurkitu dezakegu Ergoieneko garagardoa. Bestalde, munduko hiri garrantzitsuenetara ere iritsi da Oiartzungo garagardoaren islada, esate baterako, Londres, Dublin edota Tokiora.

Pagoa

Pagoa garagardoa, Joxe Angel Arbelaitz-ek 1998an sortutako garagardo marka da. Euskal Herrian eta Espainia osoan eskuz egindako garagardoaren lehen ekoizlea izan zen. Pagoa izena eman zion garagardoari, besteak beste, pagoa gustoko zuhaitza duelako eta

68 | Historia


Mala Gissona

Mala Gissona garagardoari dagokionean, esan beharra dago gaztaroko bi lagunen arteko proiektua dela. Iban Zabala eta Manu Murilloren artekoa, hain zuzen. Artisau garagardoarekiko pasio handia izan dute betidanik, eta urte dezente ikertzen ibili ondoren, 2014. urtean lantegia martxan jartzeko pausoa eman zuten. Oiartzungo Astigarragako bidean, Mamut ondoko poligonoan kokatuta dago lantegia. Urtebete beranduago, 2015. urtean, Donostiako Gros auzoan taberna bat zabaldu zuten, eta gaur egun, Mala Gissona 18 pertsonek osatzen dute. “Mala Gissona”, etimologikoki, euskal bale arrantzaleengandik datorren izena da. Euskal baleontziek, 1412. urteaz geroztik gutxienez arrantzatu zuten islandiar kostaldean. Arrantzale horien eta irlako biztanleen arteko harremanaren ondorioz, pidgin edo hizkuntza komun bat sortu zen, euskara eta islandiera uztartzen zituena, hain zuzen. Euskara-islandierako 745 hitz dituen garai hartako dokumentu bat gordetzen da oraindik. Hizkuntza bizi bati dagokion Islandiako hiztegirik zaharrena da.

“For Ju Mala Gissuna” esaldia jatorrizko dokumentu hartan ageri da eta “zu gizon gaiztoa zara” esan nahi du. Islandiako kostaldera iristen ziren euskal balea-arrantzaleei deitzeko bertakoek erabiltzen zuten esamoldea izan daiteke. Lehen begiratuan, badirudi, gizon zakarrak eta zitalak zirela.

Mala Gissona garagardoaren ekoizpena urtez urte handitzen joan da eta orain 130.000 litroren bueltan dabiltza. Euskal Herrian eta Espainian saltzeaz gain, Frantzia, Inglaterra, Norbegia, Holanda eta Australia bezalako herrialdetan ere saltzen dute. Garagardo mundua oso anitza da eta mota ezberdineko garagardo asko daude. Eurek 30 mota baino gehiago ekoizten dituzte hasi zirenetik. Oinarrizkoak mota ezberdineko zazpi dira. Argiak, ilunak, tostatuak, mikatzak, gozoak… Punta-puntako teknologia erabiltzen dute baina prozesu tradizionalean ekoizten dute garagardoa, gehigarri kimikorik erabili gabe.

n Iker Mitxelena Ugalde

HISTORIA |

69


Ferratokiak

Nekazaritzako makineria zabaldu aurretik, baserriko lan guztiak, zamaketak eta antzerakoak animalien laguntzaz egiten ziren (oraindik ere, gutxi, baina badira horrela aritzen direnak ). Lan egiten duten abereei azkazalak edo apatxak gastatu eta haragi bizitan jartzen zaizkie bide zakarretan, estratetan, asfaltoan… ibiltzeagatik. Horregatik, apatxak babesteko ferratzen dira lanerako erabiltzen diren animalia hauek. Perrak burdinazko molde batzuk dira, eta, molde hauek abere bakoitzaren azkazalaren neurrira egokitu behar dira. Ferratokian gehienbat idiak eta behiak ferratzen dira, behorrak, mandoak eta astoak, berriz, eskuz helduta. Ferrategian bi eremu bereizten dira: Sutegia eta Eutegia. Sutegian, ferrak egiten dituzte eta Eutegian, animaliei ferra horiek jarri, ferratu.

Eutegia egurrezko 6 zutabek, 3 arrabol horizontalek eta 2 zintxek osatzen dute. Zingila horiekin animalia izter- txoko eta bular aiekatik heldu eta krikarekin altxatzen dute behar

70 | Historia

den altuerara jarriz. Burua tente mantentzeko beste polea bat ere badago. Horrela, hankak eta besoak airean geratzen dira, perratzaileak lana egiteko moduan. Lehendabizi, azkazalak “puxamenta” izeneko lanabesarekin moztu egiten ditu, eta, ondoren, neurriko ferra aurkitu eta iltzez josi. Bukatzeko, iltze hauek moztu eta errematxatzen ditu. Inguru honetan, behintzat, ferrategiak aspalditxo desagertu diren arren, garai batean, lanbidez horretan aritzen zen ferrategi bat baino gehiago zegoen Oiartzunen: Ugaldetxon Garron, Rekaldetarrak; Seintarrak eta Zalakaindarrak Altzibarren; eta Iturriotzen, Martiagirrenen, Felix Zalakain aritzen zen.

Ferrategi profesionalez gain, sutegirik ez zuten baina hala ere, ferratze lanak egiten zituzten baserri franko bazeuden: Paskualene, Zolotiar (Zulotibar), Pelu, Lete, Erain-enea, Meakazar, Miranda-borda, Arañeburu…Beste baserrietara perratzaileak joan behar izaten zuen, etxez-etxe.


Errenterian, berriz, Ferratoki bakarra zegoen, Santa Klara kalean, eta, jabeak Felix Zalakain “Martiarrene” (Martiagerrene) etxekoa eta “Frantsesa” deitzen zioten beste gizon bat ziren. Manuel Aristizabal, Ugaldetxon dagoen Soraburu baserrikoa, morroi aritzen zen auzo bereko Garroko ferratokian eta Santa Klarako hura erosi zuen. Hortaz, Felix Zalakain, langile izatera pasa zen. Gu gaztetan, frailetan eskolan ibiltzen ginen, ferratoki haren nahiko ondoan eta ikusten genuen nola egiten zuten lan. Joxe Mari, Miguel eta Ignacio, Manuelen hiru semeak, gure lagunak ziren eta aitari laguntzen zioten ferrak egin eta abereak ferratzen.

Martiagirrene ferratokiak aipamen berezia merezi du. Duela 25 bat urte, Petrieneko Pedro eta Felix anaiak, Martiagirrene etxea berritzeko lanetan hasi ziren, eta oso berreskuratze aberatsa egiten zuten, bai baserria berari dagokionez eta baita sutegiaren egokitzeko lanetan ere. Martiagirrene ferrategiak badu beste ezaugarri berezi bat: hauspoa, eskuz tira eta sua hauspotzen duena. Bi laguni bururatu zitzaigun “ferrak egitearen” langintza hori zertan datzan nolabait ere jasotzea eta “Martiarrene” baserriko sutegia aukeratu genuen horretarako. Hantxe jarri genituen Joxe Mari eta Miguel Aristizabal anaiak ferrak egiten eta Antton Iztuetak grabatu zuen. Ordu erditxoko bideo hori sarean ikusgai dago, Youtube-ko Anbune kanalean, Joxe Manuel Lekuonaren izenean.

Aipatu bideo horretan burdina lantzen ikusten da, behiaren eta zaldiaren ferrak egiten, eta, Zulotibarren, Kaximiroren idi parea eta beste zaldi pare bat ferratzen ere bai. Ferratoki asko desagertu dira azken urteetan eta ferratzaileak ere bai. Inguru honetan Zubietako Juan Miguel Zugasti ibili ohi da ferratzaile lanak egiten baserriz baserri, erremolkean Eutegia hartuta.

n NIKOLAS ETXEBESTE Argazkiak: JOXE MARI ARISTIZABAL

HISTORIA |

71


1980ko maiatzaren 14a mugarri izan zen euskal alpinismoarentzat Ricardo Gallardo Oiartzungo mendizalearen ibilerak oroitu ditu haren alaba zaharrenak 1980ko maiatzaren 14an, duela 40 urte, Euskal Herritik irten zen alpinista multzo batek Everest (8.848 m) mendia zapaltzea lortu zuen, lehendabizikoz. Martin Zabaleta eta Pasang Temba sherpa iritsi ziren munduko tontorrik garaienera eta haiekin batera Euskal mendizaletasunak lortu zuen gailurrik altuena.

᾽Euskal espedizioa Everest᾽-erako bide-urratzaile haien artean Ricardo Gallardo zegoen. Mendizale donostiarrak hasieran espeleologia munduan eman zituen lehen urratsak. Gero, berriz, lur azpiko interesa utzi eta goi mendietan zaletu zen.

Pili Sarasolarekin ezkondu zenean Oiartzunen jarri ziren bizitzen, 1967an. Hiru seme-alaben guraso izan ziren: Marian, Idoia eta Pello. Eta alaba zaharrenarekin elkartu gara garai hartako oroitzapenak gogoratzeko. “Hamar urte nituen gure aita Everest igotzera joan zenean, bigarren espedizioan”, gogoratu du Gallardoren alabak. “Joan aurretik, aitak prestakuntza handiak egin behar izan zituen. Batetik, mendira igotzeko entrenamendu saioak egiten zituela akordatzen naiz; bestetik, antolaketa lanetan murgilduta ikusten nuen”, gaineratu du. Lau hilabete etxetik kanpo

Everest-en.

72 | Historia

“Lau hilabete eman zituen aitak Everesteko espedizioan. 1980ko otsailaren 12an abiatu zen etxetik eta ekainaren 12an itzuli zen”, zehaztu du. “Gu oso gazteak ginen, baina gogoratzen dut amak, Pilik, zeukan kezka, egun asko igaro baigenituen aitaren berri izan gabe. Ama Oiartzunen geratu zen hiru seme-alabekin bizitzari aurre egiten eta aita nola egongo ote zegoen, kezka hori zuen”. Gainera, “ez zuten orain be-


zala komunikatzeko aukerarik, informazio berriaren zain egon behar zen. Amak eskutitzak eta gure marrazkiak bidaltzen zizkion eta aitari iristen zitzaizkiola badakigu. Horrez gain, haren taldeko norbaitek deitzen zuenean aitaren inguruko informazioa helarazten zigun. Baina, noski, ez zen orain bezala”, azpimarratu du. Hego lepoan, lau egunez

Everesteko gailurra zapaltzea lortu zutenean, “izugarria izan zen. Ni eskolara nindoan, arratsaldeko lehenengo orduan, eta ama etorri zen bila, pozez txoratzen Everest-eko tontorra zanpatzea lortu zutelako”, dio pozik. “Gogoratzen dut, gailurra egin zutela esan ziguten gauean amak lagun guztiekin ospakizun bat antolatu zuela”.

Eta Nepaletik etxeratu zirenean, herri guztietan ongi etorriak antolatu ziren. “Oso hilabete politak izan ziren. Hala ere, gure aita ez zuen batere nabarmendu nahirik. Ez zitzaion asko gustatzen omendua sentitzea, baina, egia da, Nepaletik itzuli zirenean talde bezala omenaldi asko jaso zituztela. Mendizale guztien familiak elkartzeko aitzakia ere bazen, batez ere hainbeste hilabete kanpoan pasa ondoren”. Gallardo Everest igotzeko antolatutako bi espedizioetan parte hartu zuen. Lehendabizikoa, Tximist espedizioa bezala ezaguna, 1974an burutu zen. Saiakera horretan Gallardok lau egun eman zituen Everest-eko hego lepoan (8.000 m), orduko marka guztiak apurtuz. Espedizio haren amaieran, “ama beste lagunekin batera Katmandura joan zen aitarekin elkartzera”, gogoratu du.

Ricardo Gallardo mendizalea, Everest-eko beheko kanpamenduan.

rrokatuak gara. Gurasoekin ttiki-ttikitatik ikasi genuen eskiatzen eta zaletasun horrekin jarraitzen dugu familian”, nabarmendu du Marian Gallardok.

Bestalde oso argi dauka mendizaletasunaren bilakaera. “Urte gutxitan goi mailako mendizaletasuna asko aldatu dela azpimarratuko nuke. Duela 40 urte ez zegoen orain dagoen teknologia, bidaiatzeko aukerak, materiala… beste garai batzuk ziren. Gaur egun Everest-era joatea zerbait arrunta izan daiteke. Duela 40 urteko espedizioa talde lana izan zen, lagun talde baten helburu bihurtu zen Everest eta zeukaten ametsa egia bihurtu zen, inongo norgehiagokarik gabe”. Urtekaria 1980

“Aita 1989an zendu zen auto istripu batean”, dio goibel Gallardoren alabak. “Baina gure amak beti mantendu izan du oso presente Nepaleko abentura eta bai guri eta baita gure atzetik datozen belaunaldiei ere aitaren presentzia oso nabarmena da. Askoa aipatzen diet, nahiz eta duela urte asko -hogeita hamaika urte egin zituen apirilean- zendu zela. Gure ama beti arduratu izan da aita zena bizirik mantentzeaz”, nabarmendu du. “Haren oroitzapena beti gurekin dago!”.

Xanistebanetan argitaratzen den Urtekarian jasota dago 1980an burutu zen ekintza gogoangarria. Alde batetik, Ricardo Gallardok eta haren espedizioak eginiko balentriari buruzko kronika dator, 1980ko Urtekarian. Bestetik, Marian Gallardo alabak aitari idatziriko eskutitz hunkigarria jasotzen da. “Bai, gutun hori oso gogoan daukat. Arantxa Irdiazabal irakaslea gure bizilaguna zen eta hark lagundu zidan idazten”, azpimarratu du Marian Gallardok.

Mendizaleak dira Gallardoren seme-alabak. “Mendira joateko grina badugu, baina ez gara goi mendietan ibiltzen. Hori bai, eskiatzaile po-

n JAIONE UGALDEBERE SARASUA

Mendizaletasuna, etxean

Koxme Lizaso Oiartzungo bertsolariak propio sortutako lau bertso ere jasotzen dira 1980ko Urtekarian.

HISTORIA |

73


Pepita Martiarena, Idazle Saritua 36ko gerra aurrean emakume idazleak izan ziren Oiartzunen

Oiartzunek eman ditu idazleak. Lehen, eta orain. Euskal literaturan badute beren txokoa Aita Sebastian Mendiburuk. On Manuel Lekuonak. Pedro Berrondo itzultzaileak. Manuel Olaizola Uztapidek. Xabier Letek. Baina ez ziren bakarrak izan. Maiz, historiak gizon izena eta aurpegia hartzen du, baina Oiartzunen, 36ko gerra aurretik izan ziren idazle emakumeak ere. Mirentxu (Pilar Lekuona) eta Pillipa (Maria Aristizabal) ezagutzen genituen (Pilar Lekuonak berak idatzizko testigantza utzi zuen 1993ko Oiartzun urtekarian), Euzko Emakume Batzak antolatutako AndereĂąo Idazleen Batzarretan parte hartutakoak. Izengoiti horien atzean nortzuk zeuden tiraka, baina, beste idazle emakume bat atera zaigu argitara: Josefa (Pepita) Martiarena Lekuona.

74 | Historia


Pepita Martiarena, elizako serora

Josefa Martiarena Lekuona, Pepita, gogoratzen duenik oraindik bada Oiartzunen. Horiek, baina, ziurrenik, San Esteban elizako serora gisa akordatuko dute eta ez dute jakingo izan zela garai bat emakume honek idatzi egiten zuena. Eta euskaraz. Pepita 1902ko maiatzaren 31n jaio zen. Benito Martiarena Iñarra eta Josefa Ignacia Lekuona Olano oiartzuarren seigarren alaba izan zem, guztietan gazteena. Juana (1887), Meltxora (1890), Kontxi (1892), Migel (1895) eta Dionixio (1898) jaio ziren Pepitaren aurretik. Dionixio izan da, akaso, senide guztietan ezagunena urte askoan San Esteban elizako sakristaua izan zelako eta baserriz baserri Oiartzungo familien erretratuak egiten ere ibili zelako 40. eta 50. hamarkadetan.

Antza denez, familia Donibane kalean (Goiko kalea izena ere bazuen garai batean) bizi izan zen, 1898an Dionisio 42. zenbakian jaio zelako eta 1911n, Miguel anaia kale bereko 45.ean hil, 14 urterekin.

1928an, Mendiburu kaleko 12. zenbakira (Eguesenia) aldatu ziren senideetako lau, lehenengo solairuko eskubiko atera. Han bizi izan zen Pepita Meltxora eta Kontxi ahizpekin, eta Dionisio anaiarekin, heriotzak deitu zituen arte.

Pepita ez zen ezkondu. Ezta harekin bizi ziren senideak ere. Haren bizilagunak izan zirenei hasita, idazten zuenik ez zekiten, baina kultura handiko emakumea zela bai, aitortzen zuten. Hala ere, literaturarekin baino, musikarekin lotzen zuten Pepita bizilagunek: adibidez, harmoniuma jotzen zuen (harmoniuma organoaren tankerako haizezko instrumentua da, ttikiagoa tamainan eta hodirik gabekoa). Manuel Mitxelena, 1940 eta 1940 eta 1946 artean eliz-mutila eta bigarren sakristaua izan zenaren oroitzapenek ere hala diote, haren seme Joxe Mariren ahotik berreskuratu dugunez: “Oso emakume jantzia zela, musikaz asko zekiena eta irakurle ona. Eta jenio bizikoa”. Elizarekin lotura estua izan zuten Martiarenatarrek. Aipatu dugunez, Pepita serora izan zen. Serora Euskal Herriko lanbide erlijioso tradizionaletako bat izan da, sakristaua bezalaxe (elizaren mantenuaz arduratu eta apaizari mezatan laguntzen zion gizona). Serorak

beti izaten ziren emakumezkoak, ezkongabeak edo, bestela, alargunak. Eliza zaintzea zen beraien egitekoa: “Beti elizako lanak egiten, garbitzen, mezetan dirua jasotzeko kaxa pasatzen, aldareak prestatzen…”. 1928an izendatu zuten Dionisio anaia sakristau, eta hilabete gutxiren buruan, Elizak Pepita serora izendatu zuen.

Pepita Martiarenaren etxean bazuten lotura politikarekin, EAJrekin harremana zutelako. Dionisio anaiaren aurrekariak eskatu zituen Gobernu Zibilak 1936an, gerra hastean. Pepitarenak ez zituzten eskatu, baina harreman zuzena zuen Oiartzungo EAJko eta Euzko Emakume Batzarekin. 1984ko otsailaren 20an hil zen, Donostiako ospitalean, 81 urte zeuzkala. Pepita Martiarena, idazlea

XX. mendeko lehen herena Euskal Pizkunde garaia izan zen: “XX. mendearen lehen herenean… ehunka lagunek egin zuten lan euskal herritarren garapen aske eta osoaren alde”.

Euskal kulturak eta literaturarentzako garai oparoa izan zen: aldizkariak, elkarteak, aldarrikapenak (“Euskaldunokin euskeraz”, adibidez) sortu ziren. Anjel Lertxundik esana omen da hau: “Euskarak inoiz ezagutu zuen mugimendu kultural bizi eraginkorrena protagonizatu zuten Pizkundeko gizon-emakumeek XX. mendearen lehenengo hamarkadetan”.

Tartean, aldizkari eta elkarte asko literatur lehiaketak antolatzen hasi ziren. Sail batzuk propio emakumeentzako izaten ziren, tematika berezituarekin. Aldea nabarmena izaten zen, eta horren adierazgarri ederra da 1929an Euskalerriaren Lagunak-ek antolatu zuen lehiaketako gaitegia. Gizonei nekazaritzari, hegaztiei, fruta-arbolei… buruz idazteko eskatuko zioten, eta emakumeei euskal hizkuntzari buruz (La mujer y el idioma vasco). Beste urte batean, hauxe izan zen emakumeentzako gaia: Economía doméstica y nociones de agricultura adaptadas a las necesidades de las muchachas guipuzcoanas. Argi eta garbi, garaiko euskal gizartean errotu eta indartu nahi ziren oinarri ideologikoekin lotuta zeuden lehiaketetako gaiak. Guk dakigula, Josefa Martiarenak Euskalerriaren Lagunak aldizkariak antolatutako HISTORIA |

75


Eguesenia.

lehiaketetan parte hartu zuen eta bi bigarren sari, behintzat, eskuratu zituen. Esaterako, 1930ean bigarren saria lortu zuen eta dirua jaso zuen ordainetan: 25 pezeta. Martiarenak irabazi zuen sailean sei lan aurkeztu ziren. Bere lanak ¡Zorionekua! izenburua izan zuen. “Gaian ez da osoro sartu, baña lan au, laburtxoa izan arren, gogoko zaigu”, azaldu zuen epaimahaiak Martiarena saritzeko arrazoiak emateko momentuan.

Miren Pilar Lekuona, Mirentxu-k, ere 1928an Euskalerriaren Lagunak-ek antolatutako lehiaketan saria jaso zuen, Viejas canciones (abesti zaharrak) atalean.

Pepitaren anaiak, Dionisiok lehiaketetan parte hartu eta Euskal Esnalea aldizkarian idazten zuen (Dunixi gisa, bere izena euskaratuta sinatzen zuen). Euskalerriaren Lagunak euskara hutsean argitaratzen zen eta Euskal Esnalea elkartearekin harreman estua zuen (1907an sortua Zumarragan, Arturo Campionen bultzadaz). Elkartearen eta argitalpenaren oinarri nagusia hauxe zen: ¡Gora euskera maitagarria!. Idazle emakumeak, mugimendu oso bat

Garaiko emakume idazleen profila hauxe zen, oro har: 1900 urtearen bueltan jaiotakoa

76 | Historia

(urte batzuk lehenago, urte batzuk beranduago); kaletarra; alfabetatua eta kulturaduna; eta sarri askotan, ezkongabea. Sorne Unzueta, Tene Mujika, Julene Azpeitia, Elbira Zipitria, Pantxike Astibia (oreretarra), Margarita Untzalu, Errose Bustintza, Maria Juaristi… idazle mugimendu horretan ibili ziren emakume ezagunak dira. Ideologiarekin lotura estua zuen sormen literarioa zen gehienek idazten zutena. EAJren Euzko Emakume Batzako militanteak zirenez, alderdiak bultzatzen zuen moral eta idealak sustatzea zuten helburu euren idatziekin: amatasuna (Ama Aberria eta ama biologikoa nahasiz), euskara eta haren transmisioa (ama hizkuntza), erlijioa… Euren lanetan nabarmenak dira gai horiek.

Esaterako, 1930ean lehenengoz Andereño Idazleen I. Batzarra egin zuten Zarautzen. Abuztuaren 24an elkartu ziren, gutxienez, 11 idazle emakume (tartean Oiartzungo Mirentxu eta Pillipa), Miren Etxabe Lau Uxo-ren proposamenez. Guztiak EAB-ko kide ziren. Hurrengo urtean, Itziarren izan zuten zita, Tene Mujikak antolatuta. Hirugarren batzarra Elgoibarren antolatzeko deia ere egin zuen Maria Juaristik, baina hori ez zen ospatu.


1936ko uztailaren 18an Franco eta enparauen altxamendu militarra izan zen, eta 36ko Gerra hasi zen. Eta ondoren, diktadura frankista. Garai latzak euskal kulturarentzako, oro har. Eta are gehiago kulturgile emakumeentzako. Gizonek eskubideak galdu bazituzten, zer esanik ez emakumeek: erregimenak etxe barrura sartu zituen eta gizonezkoen azpiko bihurtu zituen. Hamaikatan isilarazi zituzten idazle emakumeak: euskaldunak zirelako, kulturgileak zirelako eta… emakume zirelako.

Idazle emakume gehienek, egindakoa ahaztu eta ezkutatu egin zuten. Are, ondorengoek ere ez jakiteraino ama, amona edo izeba idazle izan zutenik. Hain ongi ezkutatu ere, gure (Euskal Herriko zein Oiartzungo) kulturaren eta literaturaren memoriatik ezabatu ditugula. n Goiatz Labandibar Arbelaitz

• Lan hau egiteko ezinbestekoa izan da Joxe Mari Mitxelena Cazabonen laguntza, eta eskerrak eman nahi dizkiot.

• Dionisio Martiarena sakristaua zenaren argazki artxiboa jasota duen Alfredo Navarlazi ere eskerrak eman nahi dizkiot, argazki artxiboa erabiltzen uzteagatik. • Josu Delgadok 2017ko Oiartzun urtekarian argitaratutako Goiz eder argitik esku izoztuen egunsentira artikulua ere baliatu dut.

• Iratxe Retolazak 2019ko Hitzen Lihoa-ko Memoriatik erbesteratutako sortzaile emakumeak berreskuratuz: 36ko Gerra aurreko mugimenduak mahai-inguruan egindako aurkezpenetik hartuak dira zenbait datu. • Amagoia Gurrutxagaren Inor ez andreak (2018-05-27) artikulua izan da ikerketa honen guztiaren abiapuntua.

• Isiltzen ez den isiltasuna. Kattin Txiki elkartea (Mugarri, 2009) • Auñamendi Entziklopediatik atera ditugu Euskal Esnalea-ri eta Euskalerriaren Lagunak-i buruzko informazioa. HISTORIA |

77



Seme-alabak


Joxe Juan Esnaola:

«Oiarperen arrakasta izan da bakoitzak bere lana egin duela»

Pasa den udan utzi zenion Oiarpe entrenatzeari. Pilotarako har hori badaukazu? Momentuz ez. Gustatzen zait, pilota segitzen dut. Familiako arazoak izan ditut, eta neroni ere operatuta nago. Pentsatzen dut hemendik denbora puska batera etorriko dela mono hori. Hori seguru. Oiarpe 2003an sortu zenetik zaude entrenatzaile moduan. Nola gogoratzen duzu sorrera hura?

Girizian lantzen zen esku pilota, baina pixka bat zabartua geratu zen. Geratzen zen pilota eskola bakarra ikastolak-eta ematen zutena zen. Aurrerapauso bat eman behar zen, eta gurasoek segida bat eman nahi zioten, federatuetan, eta hori egiteko talde bat sortu beharra zegoen: Oiarpe.

80 | Historia

Nolakoa izan zen kluba zerotik hastea? Gogorra, oso gogorra. Baina nik baino gehiago, guraso talde horrek antolatu zuen dena: ordezkari izatea, zuzendaritza, udalarekin hitz egin… Kristoren lana egin zuten. Hamalau urteko mutilak ziren zaharrenak, eta Añorgara joan eta bueltatu ziren bi bazeuden. Zaharxeagoak ziren haiek. Urtetik urtera osatuz joan zen, eta kategoria guztietan lortu genuen taldea. Ehun eta gehiago mutiko elkartzen genituen, zazpi urtetatik hasita. Pozgarria zen.

Horren arrakasta zen bakoitzak bere lana zeukala: ordezkariak, ordezkaritzan; zuzendaritzakoak, zuzendaritza lanetan; kantxan guk agintzen genuen… Lana oso banatua zegoen. Kexarik baldin bazen, elkartu eta hitz egiten genuen. Enpresa gisa ondo funtzionatzen genuen!


2007an 140tik gora haur zeuden Oiarpen…

Ez zen asko, baina zerbait bazen. Orain zer banatzen dute? Ezer ere ez.

Bai. Kantitatetik ateratzen da kalitatea, argi dago. Helburua zen haurrek pilotan jokatzea; onak edo txarrak, denak pilotariak dira. Bi neska izan genituen; gehiago ez ziren ausartu nonbait. Ateak zabalik zeuden, guk ez genion inori ezetz esaten. Kontua da guk eskua bakarrik erabiltzen genuela. Erreminta nahi zuenak, beste toki batzuetara joan behar zuen.

Nire kasuan, debutatu nuenean, enpresak federazioari eman zion dirua, eta gero klubari ematen zioten. Orain, pilota gutxi batzuk, eta asko erabilitakoak [barre egin du]. Federazioek ez dute indarrik enpresen aurka. Enpresak konturatu behar dira nondik datozen pilotariak.

Zerotik hasi zineten, baina 2010 inguruan iritsi zineten gailurrera: herri arteko txapelketa irabazi zenuten behin, eta beste bitan izan zineten finalista…

Orain hasi dira pilota eskolekin, 14 urteko haurrekin. Urte horrekin ikusten da ongi datorrela. Hartu 7-8 urtekoak… Zailagoa da hori.

Eskerrak udalek-eta laguntzen duten. Guk zortea izan dugu, eta asko laguntzen gaituzte. Beste herri batzuetan gutxiago laguntzen diete, eta moldatzen dira ahal duten bezala. Gastu handiak daude pilotan. Zenbat eta gorago, orduan eta gastu handiagoa.

Estoldatik burua atera genuen orduan… Auzo bateko txapelketa irabazten genuenean, ikaragarria zen guretzat, eta pixkanaka gora egin genuen.

Ordura arte, Oiartzun herri artekoan urrutien iritsi zena neronek jokatzen nuen garaietan zen. Urte asko dira. Finalaurrekoetara iritsi ginen, nahiz eta talde polita genuen eta azkoitiarrei estutu genien. Kristoren poza izan zen. Klubeko pilotariak zeuden arren, gu Oiartzun ginen. Klubaren izena eta herriaren izena apartatu egin behar ziren. Herri artekoan oiartzuarrek parte hartzen dute, nahiz eta gero Errenterian jokatu. Uste dut herri guztia poztu zela hiru finalekin.

Afizioagatik egin behar duzu. Lan egin, eta zure poltsikotik dirua jarri. Besterik ez dago. Kotxean ibiltzen zara alde batetik bestera, mutikoek cocacola bat ogitartekoarekin eskatzen badute… Zer egingo duzu? Zure poltsikotik ordaindu.

Afizioagatik egin behar

Beraz, asko maitatu behar da pilota…

duzu. Lan egin,

Irabazten dutenean duten barre murritzak gehiago balio du 100 eurok baino. Horrek ematen dizu indarra segitzeko.

eta zure poltsikotik

Arraroa al da ordura arte herri hain pilotazale bat finalera ez iristea?

dirua jarri”

Ez zen erraza. Jende ona egon da hemen: Mendizabal, Azpiroz… Denak izendatzea zaila da. Besteak kristoren taldeak izaten ziren. Urte batean tanto batengatik ez ginen finalera iritsi. Orain ez dago hainbesteko mailarik. Enpresek oso gazte eramaten dituzte: 18 urterekin pixka bat ateratzen dena kentzen diote klubari. Eta hori ez zait batere ongi iruditzen. Herrietan lana egin, eta baratze horretatik enpresek eramaten dituzte, hutsaren truke. Blindaje bat egon beharko litzateke?

Ez dakit blindaje bat, baina bai zerbait. Lehen, enpresek, jaialdi bat dohainik antolatzen zuten, eta sarrerako dirua federazioentzako izaten zen. Kluben artean banatzen zuten dirua.

Handiek irabazten dutenean ere gustua ematen du, baina txikien poza beste gauza bat da.

Oiarpetik ateratako Ander Imaz eta Andoni Ugalde profesionaletan ikusteak zer esan nahi du zuentzat?

Txikientzako zein Oiartzungo pilota munduarentzako ona da. Badute nora begiratu; inor ez bada, gehiago zapuzten da. Horiek ikusita, gehiago engantxatzen du. Hainbeste afiziorik ez duen haur batek ikusiko du oiartzuar bat goi mailan. Ugalderi, zorte txarrez, ez zioten kontratua berritu. Pena handia dut, hura egin duena baino gehiago da. Horren azkar etxera bidaltzea ez dago ongi, nire ustez. Bi urte pasatuta, oraindik ez dago eginda. Gure garaian hori hobea zen, behintzat: urte franko pasa eta gero,

HISTORIA |

81


aukera bazenuen Lehen Mailara iristen zinen. Baina bi urte pasa eta hilean partida bat jokatuta… gutxiago.

Gaur egunera bueltatuta, nola ikusten duzu Oiartzungo pilotaren mundua? Esan duzu Imaz eredu izan daitekeela… Oiarpek onartu ez zuen barrera bat zegoen. Gure esku ez zegoen. Guk 7 urterekin hartzen genituen haurrak. 12 urtera arte, eskola artekoak jokatzen zituzten, ikastetxeen izenean. Jarri zituzten hiru hilabete eskuz, beste hiru hilabete xisteraz eta beste hiru, palaz. Derrigorrez.

lagroa! Frontoia alokatu behar zenuen, zure kontura. Horri profesionala deitzen zioten! Bizitzeko ateratzen al zenuten?

Ez pentsa. Partida gehiago bazeuden, bai. Orduan beste lanpostu bat izanda ere, posible zenuen lan eta pilotan egin. Gaur egunean ez.

Lehen asteko egun guztietan profesionalen jaialdia zegoen. Txapelketa izan gabe ere, frontoiak bete egiten ziren. Partida asko jokatuta ateratzen zen dirua. Lehen Mailakoek bai, baina Bigarren Mailan-eta ibiltzen ginenok… Ba! Gizarte Segurantzarik ez zegoen, kotizaziorik ez zegoen… Profesionala izena bakarrik zen.

Gu ez ginen ados horrekin. Oinarria, beste gauzak ikasteko, beti eskua izan da. Alderantziz ez dut inoiz ikusi. Eskuarekin hasi eta gero eraBigarren Mailan irabazi zenuen txapela, bakitzen duzu. Arau horren arabera, 1983an. Gero Lehen Mailara. 12 urtera arte txandakatuz egon Martin Alustizari irabazi nion txabehar duzu, eta frontoian ordu pela, eta 1984an primeran jokagutxi ibilita iristen dira. Ikas tu nuen. Lehenengo partidan dezake, baina… Oiartzunen Joxean Tolosa tokatu zitzaibakarrik dago hori. Beste lanpostu dan, Tolosan. 16an galdu nuen.

Ongi iruditzen zait hiru modalitatetan probatzea, baina haurrak aukera dezala. Segur aski palara joko dute, min gutxiago egiten duelako. Igual horregatik dago haur gutxiago…

bat izanda ere,

posible zenuen

Zikloak izaten dira. Urtero ez dira 140 pilotari arituko. Orain 30-40 bat badaude, eta segituz gero, atzetik etorriko dira. Txarra da ezer ere ez izatea, orduan berrikotik hasi beharko dira.

Profesionala izan zinen 1980ko hamarkadan. Asko aldatu da pilota zuen garaietatik. Orain erabiltzen dituzten pilotak ikusita… hori abiadura! Dena erabat aldatu da urte gutxian. Atzelariek airez jokatu behar dute. Prestakuntzarako ere guk ez genuen inor… «Irabazten duteneko barre murritzak 100 euro baino gehiago balio ditu»

Txuletak janda, beste askok esaten duten bezala? Dirua baldin bazegoen bai! [barre egin du]. Mendian korri pixka bat egin, eta gutxi gorabehera. Masajista ordaindu egin behar zenuen, eta entrenatzeko pilota zuk erosi behar zenuen. Enpresak pilota bat uzterako… mi-

82 | SEME-ALABAK

1986an kristoren txapuza egin zuten enpresek. Lehenengo Maila, Lehenengo B Maila eta Bigarren Maila antolatu zituzten. Beraiek nahi zuten moduan jarri zituzten pilotariak, eta serie-buruekin eta abar. Serie-buru bezala jarri zituzten Bigarren Mailako txapelak irabaztea iritsi ez zen jendea.

pilotan aritu”

Baina tira, pilotariak egon badaude.

1985ean pneumonia tokatu zitzaidan, eta ez nuen jokatu.

Nik Lehenengo Mailan jokatu nuen, eta Lehenengo B Mailan sartu ninduten. Ika-mika izan nuen, eta ez nuen inoiz gehiago txapelketatik jokatu. Fuera! “Esnaola desertor” esaten zuten. Profesionaletan jokatzen jarraitu nuen, hori bai. Emazteari esan nion: enpresatik deitzen badute, esan oporretara joan naizela. Ordurako bazekiten nire iritzia, ez zegoen eskubiderik. Play-off bat edo zerbait egin behar zuten, kirolariak pozik egoteko. Bakoitzaren merituak hartu behar ziren kontuan. Behatza jarrita… Haizea hartzera bidali nituen. Gure enpresaren (Empresas Unidas) frontoi industrialetan —jaialdi ofizialak jokatzen ziren tokietan— jokatzen jarraitu nuen: Logroño, Gasteiz, Bergara, Eibar, eta Donostia. Udan, edozein herritako jaialditan, 1990era arte. Baina gero jarraitu nuen…


Non? Hamar bat urte egon nintzen Salamanca, Soria, Avila, Madril, Guadalajara eta horrelako tokietan jokatzen. Partida pila bat jokatu nituen, herniak eman zidan arte. Kristoren zaletasuna zegoen han. Abuztu batean 23 partida jokatzera iritsi nintzen… EiTBn egiten nuen lan, zaindari bezala. 06:00etan hasi lanean, 14:00etan bukatu, zerbait jan, Salamancara joan eta bueltatu. Hiru egun jarraian egin nuen hura, eta laugarrenean koltxoia amortizatu nuen. Egun batean gehien jokatutako partidak hiru izan ziren. Eskuak puztuta bukatuko zenuen, ezta?

Ez pentsa. Herrietako festak ziren, eta jolasa izaten zen gehiago. Ez zen komeni partidak gogorrak izatea. Beti partidak 21na bukatzen ziren, nahi gabe [barreak]. Han bizi zinen? Ala nola egiten zenuen?

Txarra da pilotaririk ez izatea. Orduan

berritik hasi Zirkuituak egiten genituen gure artean, eta moldatzen ginen. behar baitzara” Baina gaizki tokatzen bazen, Salamancara egunean bertan joan eta etorri egin behar zen. Burgosera iritsita, behin etxean bezala sentitzen zinen. Abuztu hartan 3.000 kilometro egin nituen. Errioxarrek ASPER (Asociacion de Pelotaris Riojanos) sortu zuten, eta batzuk sartu ginenean, r-a kendu zioten. Izen berarekin, Javier Salaverri eta beste batzuek sortu zuten enpresa, 1998an. Esan zidaten pilotari izateko, baina nuen adinarekin [40 urte]… Hor bukatu zen.

n Elkarrizketa: Erik Gartzia Egaña Oarsoaldeko Hitza

SEME-ALABAK |

83


Koldo Fernandez Etxarte

Oiartzun Kirol Elkarteko presidentea Noiz sartu zinen Oiartzun KE-ko zuzendaritzan eta noiztik zara klubeko lehendakari? 78-79ko denboraldian sartu nintzen zuzendaritzan, 77-78 denboraldian klubaren historiako lehen talde infantila entrenatu ondoren. Ligako txapeldun eta kopako txapeldunorde izan ginen. Urte hauetan guztietan idazkari lanetan aritu naiz duela 9 denboraldi arte, lehendakari izatera pasa nintzen arte. Zein arrazoik bultzatu zintuen OKE-n parte hartzera?

Garai haietan herriko jaietan danborradan ateratzen ginen Arraguako Aldeguna Elkartearekin. 77ko abuztuan desfilea amaitu ondoren, Crisostomo Loperena zuzendaritzako partaidea gerturatu zitzaidan eta infantilen lehen taldea entrenatzeko konbentzitu ninduen. Nola konbinatu dituzu OKE-ko lana eta zure familia bizitza?

Nire emaztearen eta familiaren laguntzarik gabe ezingo nuke hau dena egin. Nire hiru semeak ere txikitatik futbolean aritu izanak lagundu du. Aldeguna Elkartean gaztetatik jarduerak sustatzen nituen, horien artean Arraguako futbol txapelketa eta auzoko gazteentzat ere jarduerak antolatzen nituen. Hori guztia alde batera utzi behar izan nuen klubean sartzerakoan.

jokalari dauden elkarte bat daukagu entrenatzaile, ordezkari, fisio, eta abarrez gain. Lan soziala eta konpetitiboa ere lantzen dugu, nahiz eta batzuetan bi horiek konbinatzea zaila izan. Oiartzun KE-ko lehendakari izatearen alderdirik onena eta txarrena.

Lehen aipatu moduan, Klub honen lehendakaria izatea herriarentzat lan egitea da, gazteei gustuko duten kirolean aukera bat ematea da eta ahal dugun bitartean hala izango da. Okerrena, denboraldiaren momentu batzuetan talde batzuetan sentitzen dugun inpotentzia da eta sufrimendu hori kirol zuzendaritik entrenatzaileetaraino ikustea. Momentu honetan zenbat mutil talde eta neska talde ditu OKE-k? Ordenan esango ditut: NESKAK:

• Lehen maila nazionala

• Euskal Liga Neskak • Lurralde Neskak

• Emakumezkoen Kadete 1. Maila

Zer ematen dizu eta zer da zuretzat OKE?

• OHO. Haur-8 neskak

Oiartzun KE-ak harrotasuna ematen dit, 429

• Neska alebinak.

84 | SEME-ALABAK

• Haur-8 Neskak


MUTILAK:

• Ohorezko Erregionala

• Gorengoen Maila

• Euskal Liga Gazteak

• Jubenilen 1. Maila

• Kadeteen Ohorezko Maila

• 1. Kadetea

• Ohorezko Haurrak

• 1. Haurrak • Haur Txiki • Alebina

• Alebina Eskola

ARETO FUTBOLA • 1. Maila • 2. Maila

Gutira 19 talde ditugu 429 jokalarirekin, teknikariez gain. 1975ean Oiartzun KE-ak ez zeukan zelai propiorik, ezta entrenatzeko zelairik ere, beranduago eraiki zen gaur egun Karla Lekuona izena duen zelaia. Mamuteko zabalgunean entrenatzetik grabillara pasa zineten, eta belar artifizialera ondoren. Nola

SEME-ALABAK |

85


bizi izan dituzu aldaketa horiek guztiak? Ufff a ze garaiak haiek. Hori dena baino lehen, “Vasco-Navarro” garaiak ezin ditugu ahaztu, Beran jolasten genuenekoa: besteak beste Karla Lekuona eta Jose Mari Gaztelumendi taldearekin joaten ziren hara eta zelaia markatu behar izaten zuten. Ondoren Mamuten entrenatzera pasa ginen porteriak erosketetako karroak zirela. Ugaldetxoko industrialdean ere eduki genuen zabalgune bat eta ondoren grabillara pasatzea luxu bat izan zen. Ondoan errautsezko pista bat genuen, entrenatzeko beste leku bat zen. Azkenik belar artifizialera pasa izana urte batzuk lehenago pentsatu ezinezko luxu bat izan zen. Horrela kontatuta, dena azkar joan zela dirudi, baina urteetako borroka izan da udalarekin, eta oraindik ere jarraitzen du borroka horrek.

la profesionalizatzearekin gastuak ere asko igo ziren. Foru Aldundiak diru laguntza murriztu zigun Reala probintziako lehen taldea zela eta besteok beheragotik egon behar genuela esanez. “La Liga” eta RFEF-ko diru laguntzak iritsi zitzaizkigun, baina Foru Aldundiarena airean gelditu zen. Inork ez zuen ezer egin nahiz eta gu mugitzen saiatu ginen. Aurreko urtean jaso genuen telebistako laguntza “La Ligan” sartzearekin galdu genuen. Mutilei dagokienez, zailagoa da. Lehen urtean Realeko lagatze bat salbu, eta neskekin desberdinduz, ezin zen ekonomikoki esfortzu gehiagorik egin eta lehen urtean buelta historikoan mantendu arren, hurrengo urtean ezin izan genion kategoriari eutsi, eta gure mailara itzuli ginen. Honekin argi utzi nahi dut urteren batean igoeraren bat lortuz gero, Oiartzun KEa hori mantentzearren borrokatuko litzatekeela.

Naturaltasun guztiz. Neskei dagokienez, bere garaian kategoria horri uko egin behar izan genion aurrekontu faltagatik. Azken igoera lortu genuenean, zalantza handiekin egin zen, baina, egia esan, lehen urtean ondo eutsi genion kirol aldetik eta baita ekonomikoki ere. Bigarren denboraldian “La Ligan” sartzearekin eta mai-

Aurrekontuagatik ez ezik, kirol mailagatik ere bada. Estatuko lehen kategorian egon ondoren, Klubetik eta zuzendaritza teknikotik oinarriko lanari buelta bat emateko beharra zegoela baloratu genuen. Nahiz eta orain emaitzetan ez ikusi, gero eta nabariagoa da lehen taldean eta batez ere nesken bigarren taldean, gero eta

Gure neskekin Lehenengo Mailan jokatzetik lehen maila nazionalera jokatzera pasatu gara eta mutilekin Hirugarren Mailatik Ohorezko Erregional Mailara. Nola bizi izan izan duzu aldaketa hori, kolpe handi bat izan da edo ondo eramaten jakin duzu?

86 | SEME-ALABAK

OKE-ko nesken taldea Añorgako taldearekin batera estatu mailan aitzindariak izan zineten. Pertsonalki zer ekartzen dizu horrek, eta momentu honetan nesken Liga Nazionala dagokigun liga dela uste duzu aurrekontuari dagokionez?


oiartzuar gehiago daude, eta orain arte hori horrela izatea zaila izan da. Azaldu taldeek denboraldia nola daramaten.

Denboraldia bi ardatzek markatzen dute, negatiboki: mutilen lehen taldea arazoekin dabil egoera txarrari buelta emateko, ohorezko kadeteak berdin, baina ez dugu zalantzarik egoerari buelta ematea lortuko dutenik. Positiboki: gainontzeko taldeak eta batez ere Euskal Ligako Jubenilak aurreko urteko igoeraren ostean, maila zailean lehen postuak ukitzen dabiltza. Zenbat bazkide ditu klubak?

Momentu hauetan 564 bazkide ditugu. 160 neska eta 395 mutil. Zelaiak Karla Lekuona du izena. Zer esango zenuke Karla zenari buruz eta Oiartzun KE-an egin zuen guztiaz. Orri gehiago beharko nituzke bera aurkezteko. Motzean esanda, Karla Lekuona eta Oiartzun KE pertsona bera ziren. IĂąaki Artolarekin batera Oiartzungo nesken futbola sustatu zuena izan zen eta AĂąorgarekin batera Gipuzkoan aitzindaria. Bere puntu ahula neskak ziruditen arren, ez zen horrela, neska zein mutilak bere seme-alabak ziren, eta dena ematen zuen eu-

rengatik. Honetaz gain, bera izan zen Oiartzun KE-ko aldaketak bultzatu zituena eta pena da ezin izan zuela berak hasitako lanaren fruituak ikustera iritsi, eta gaur egun zein mailatan gabiltzan ikusi. Jende asko goraipatu behar dugu egin izan duten lanagatik, baina bihotzez pentsatzen dut Karla Lekuona denok eredutzat hartu beharreko pertsona izan dela. Aurretiazko erretiroa hartu berria zara eta orain denbora libre gehiago izango duzu. Baina zenbat ordu eskaini izan dizkiozu OKE-ri; eta orain? Denbora libre gehiago bai baina ondo okupatuta daukat: geldirik egon ezin dudanez, hainbat batzordetan sartuta nago, gauza bat eta bestearen artean ordu asko okupaturik ditut. Etxean bulego txiki bat egokitu dut eta bertatik egiten ditut Klubeko gestio horiek guztiak, aurrez aurreko bilerak salbu, Donostian, Bilbon, Madrilen...

Nolakoa da Oiartzun Kirol Elkartea eta beste Gipuzkoako klub eta federazioen arteko erlazioa? Momentu honetan Oiartzun KE-ak gainontzeko probintziako klubekin erlazio ona daukala esan dezaket, eta hare hobea federazioekin. SEME-ALABAK |

87


Aurreko galderarekin jarraituz, nolako erlazioa duzue Realarekin? Neskekin zein mutilekin...

Zu hobeto ezagutzeko erantzun motzak: Hondartza edo mendia: Hondartza.

Zer da jateko eta edateko gehien gustatzen zaizuna: Janaria denetik. Edaria, zerbeza.

Zer da barre algara ematen dizuna eta negar egiteko gogoa ematen dizuna: Algara, komedia on batek. Negargura, politikariek. Zerk ateratzen zaitu zure onetik:

Politikoak (errepikatzea den arren).

Hitz bakar batean, zer da Oiartzun Kirol Elkartea: Batasuna.

Oiartzun KE-ren ondoren, gogokoen duzun futbol taldea: Reala.

Gustuko dituzun kirolak: Saskibaloia, eskubaloia, futbola‌ kirola orokorrean.

Goraipatzen duzun futboleko lehendakaria: Karla Lekuona.

Oiartzungo lekurik gustokoena: Aiako Harria.

Kanturik gustukoena: Cat Stevens-en Morning Has Broken

88 | SEME-ALABAK

Oiartzun KE-ak Realarekin hitzarmena sinatua du mutiletan eta zein nesketan. Erlazioa hobetu dela esan daiteke, aurreko denboraldi batzuetako gorabeherak zuzendu ditugu eta, beraz, erlazio naturala dugu orain. Klubaren helburua harrobiko ahalik eta jokalari gehienek jokatzea izanik, nola ikusten duzu harrobia? Baikorra zara?

Bai. Mutilen kasuan lehen taldean jokalarien %90 oiartzuarrak dira, Euskal liga gaztean ere %90ak oiartzuarrak dira. Beste taldeetan ere berdin.

Nesketan lehen aipatu dut politika aldaketa egon zela eta laster ikusiko dira fruituak. Beraz, baikorra naiz. Zer duzu esateko asteburuero Karla Lekuonara joaten diren zaleei buruz eta OKE-ko partidak ikustera joaten direnei?

Lehenik eta behin, etortzen diren guztiei eskerrak eman nahi dizkiet, batez ere anexoetan ez ditugulako instalazio erosoak, euri eta egun haizetsuetarako batez ere. Baina bigarrenik, jende gehiago etortzea gustatuko litzaidakeela esatea gustatuko litzaidake, jokalariek merezi dutelako eta herriak babesten dituztela senti dezaten, hori beti eskertzen dute eta. Eskola kirolaren helburua neska-mutilak futbolean jolasten ondo pasatzea da, betiere edukazioz eta disfrutatuz. Zuzendaritzatik nolako neurriak hartzen dituzue hau horrela izan dadin eta zelaietan gurasoen aldetik batez ere egoera lotsagarriak eduki ez ditzagun?

Zoritxarrez, hori da futbolaren minbizia. Jendeak nahi duena egiteko eskubide osoa duela uste du. Klubean bere egunean kanpaina bat jarri genuen martxan errespetua eskatzen zuten kartelak ezarriz (jokalari, arbitro eta elkarren artean). Zuzendaritzakoak adi gaude horrelako egoerarik gerta ez dadin. Eskola kirolen inguruan, beharrezkoa dela uste dugu. Elizalde, Haurtzaro Ikastola eta Udalarekin hitzarmen bat sinatu genuen alebinen azken urtean soilik eskola edukitzeko, eskola kirolarekin kolaboratzen jarraitzeko modu bat dela ulertuz.


Biloba batzuk badituzu, eta asko gozatzen duzu beraiekin. Gozatzea gutxi da. Hiru biloba polit ditut, Malen, Jare eta Ane. Batzuetan kirol emaitzek ematen ez didaten poztasuna ematen didate. Edozertarako antidotorik hoberena dira. Bidali Urtekaria 2020ra mezu bat jendea Ugaldetxora partidak ikustera gerturatu dadin eta bide batez bazkide egin daitezen.

Gehitzeko gutxi daukat. Egindako elkarrizketa honetan Oiartzun KE ezagutarazi dugu. Herritar gehiago Karla Lekuonan ikustea gustatuko litzaigukeela esango nuke berriro eta, nola ez, bazkide egitera animatu nahi dut jendea, 60â‚Ź bakarra baitira denboraldian. Udala animatzeko ere aprobetxatu nahiko nuke Ugaldetxoko instalazio munizipal berriaren lanak bizkortu ditzaten, horrek jendea instalazio moderno eta erosoetara gerturatzea erraztuko bailuke. Urtekaria 2020 Xanistebanetarako aterako da, ordurako Koronabirusa gaindituta edukitzea espero dugu. Denboran asko luzatuko balitz, nola eragin lezake horrek klubean?

Hori da guztiok espero duguna. Ekonomiari dagokionez, zerbait eragingo digu, baina erakundeak egoeraren mailan egongo direlakoan nago. Eta dirauen bitartean, ETXEAN GELDITU! n Joxe Migel Lopez Arruabarrena

SEME-ALABAK |

89


“Lehenengo edizioaren bezperan, gaueko 22:00etan Oialekun ginen oraindik, lanbro artean markak egiten”

Gorka Herce

Intxixu Trail lasterketaren sortzailea da, eta antolakuntza lanetan aritzeaz gain, parte hartzen ere ibili da: 2018ko edizioaren garailea izan zen

2016 - Intxixu Trail Luzea. © Oskar Zapirain.

90 | SEME-ALABAK


2018 - Desafio Lurbel 25K

Oiartzuar gazte sano bat. Halaxe definitu daiteke Gorka Herce. Oiartzuar peto-petoa 1983ko urriaren 29an jaio zenetik beti Altzibarren bizi izan delako, baina baita beste herrikideekin hazi eta hezi ondoren, berari gehien gustatu izan zaion hori herrira ekarri nahi izan duelako. Gaztetasuna adinak baino gehiago mentalitateak ematen dio, mutil aktiboa eta gogotsua baita. Eta sano ezaugarria gorputzari bezalaxe buruari ere ezarri diezaiokegu. Ohitura eta zaletasun osasungarriak batetik, eta sasoia galanta bestetik. Intxixu Trail mendi-lasterketa Oiartzunen antolatzeko eragile nagusia da Gorka. Modalitate honekin berak sentitu zuena beste herrikideen eskura jarri nahi izan zuen, bide batez Oiartzungo inguru zoragarriak bisitariei erakutsiz. Antolatzaile eraginkorra dela frogatu du ekitaldi honek izan duen bilakaerak 2014 urtetik hona, eta korrikalari aparta dela ere agerian geratu da herrian bertan irabazle izan baizen 2018an. Kirola eta mendia gustuko dituen edonorentzat solaskide paregabea da gainera. Gorka Herce nor den hobeto ezagutzeko bere oinarrizko datu biografikoak eskatu dizkiogu lehenik eta behin. Altzibarren Mitxelena-Lekuona izeneko etxeetan hazitakoa da (orain Agirrealde etxadia delakoan) gaur egun Olaldeko etxe berrietan bizi bada ere. “Mendira ihes egite-

ko ez da toki txarra�, dio. Ama Milagros Arbelaitz du. Aita, berriz, Juan Mari Herce, Gorkak 12 urte zituenean hil zena. Mekanikari lanetan ibiltzen zen. Arreba bat du: Anne, bera baino bi urte gazteagoa. Gurasoengandik “lanerako sakrifikazioa jaso dut, amak lanean hasi behar izan baitzuen, eta ni eta nire arreba aurrera atera gaitu�. Mendia edo kirola betidanik gustatu al zaizkizu?

Kirolean beti ibili naiz. Gogoan dut txikitan pilotan aritzen nintzela aitarekin. Ergoiengo frontoira joaten ginen askotan. Mendian hainbeste ez. Perretxikotara joaten zen asko aita eta tarteka laguntzen nion. Baina 15-16 urtekin hasi nintzen mendira gehiago joaten. Ordura arte, beste hainbestek bezala, futbolean jokatu nuen Oiartzungo Kirol Elkartean. Zergatik utzi zenuen?

Taldean urte txar bat izan genuen kadete mailan eta kategoriaz jaitsi ginen. Teknikoki ez naiz inoiz oso ona izan, baina korri egitekoa eta langilea bai. Nere azken urte hartan entrenatzaile zegoenak txikiei ez zigun jartzen. Hiru edo lau lagun nazkatu egin ginen, jolastea baizen gure nahia. Eta kasualitatea, areto futboleko taldea sortu zen herrian, Arditurri taldea. SEME-ALABAK |

91


Kiroletik kanpo, nondik nora jo zuen zure gaztetako bizitzak? Batxilergoa bukatu eta informatikako bi goi mailako modulu egin nituen. Bost bat urte horretan lanean ibili nintzen, baina nahiko agobiatua bukatzen nuen eguna. Aldatzeko unea ikusi nuen eta 26 urterekin Magisteritza ikasi nuen. Orain Gorputz Hezkuntzako irakasle naiz. 2012an hasi nintzen ordezkapenekin, Haurtzaron esate baterako. Urte batzuk bueltaka ibili ondoren, 2017an oposizioak atera nituen. Altzan hiru urte daramatzat, nahiz eta oraindik behin betiko plaza ez izan. Nola egin zenuen salto areto futboletik mendi lasterketetara?

Areto futboleko azken urteetan, inguruko batzuk Behobia-Donostia lasterketa egiten zuten. Eta probatu egin nuen 22 urtekin. Hurrengo urteetan Behobia gehiago prestatzen hasi nintzen. Donostiako talde batean nenbilen orduan eta entrenatzaileari aste horretan libre uzteko eskatzen nion. Korrika lasterketak gehiago erakartzen hasi zidan. Gorabeherak ere izan ziren, izan ere Donostiako taldea desagertu egin zen eta Arditurri Oiartzun Kirol Elkartean integratu zen. Egia esan bolada batean nahiko serio eta maila altuan ibili nintzen areto futbolean. Jubeniletan eta Liga Vasca deritzon kategorian jokatzen nuen, ni baino zaharragoekin. Baina lagunekin ere atera nahi nuen. Areto futbolarena bizi izan nuen, baina korrika kontuak tiratzen hasi zitzaizkidan. Lagunen eskutik etorri zitzaizun orduan mendi lasterketen afizioa... Beno, 18 urtetik 21 urte bitarte horretan nere adineko Aitor Isasa, IĂąaki Asteasuinzarra eta beste batzuekin mendira asteburuero joaten nintzen. Pirinioetara edo inguruko mendietara joaten ginen. Bolada bat mendiarekin nahiko frikia izan nintzen. Gero, bizitzan bueltengatik utzi egin nuen.

Eta, orduan? Nola hasi zen mendi lasterketena? Kasualitatez. Nere izeba eta osabak etxea zuten Jakan, eta udan egun batzuk pasatzera joaten nintzen. 2012an, aurreko urteetan ez bezala, bizikleta eta mendiko treking-eko zapatillak eraman nituen. Ez nuen inoiz mendian korri egin. Urte hartan egun bat bizikletan ate-

92 | SEME-ALABAK

ratzen nintzen eta bestea korrika. Oroel mendira jotzen nuen. Ordurako mendi lasterketen moda hasia zen. Kontua da osaba-izeben urbanizazioko bizilagun batek, Valentziako tipo batek, oso ondo korri egiten nuela esan zidala. VillanĂşa herrian karrera bat zegoela aipatu zidan 13 kilometrokoa eta animatzeko. Joan egin nintzen eta sorpresa hartu nuen. Sekulako agonia pasa nuen, mendian ez baduzu zure gorputza ezagutzen, eta asfaltoan bezala hasten bazara, lehertu egin zaitezkeelako. Baina euskaldunak entzuten zenituen karrean zehar eta batek esan zidan ‘hogeita hamapikogarren’ nindoala, 300 partaide baino gehiago zituen lasterketa batean. Eta hori batere prestatu gabe. Jakatik bueltan etxera etorri nintzenean Interneten mendi lasterketak begiratzen hasi nintzen. Handik aste batera, Andoainen zegoen batean parte hartu nuen, eta hamargarren sailkatu nintzen. Horrek motibatu egin ninduen. Eta mendiko lasterkariaren ibilbidea hasi zenuen...

Garai horretan ez zegoen hainbeste lasterketa. Urte hartan han geratu zen kontua. Azaroan Behobia ondo egin nahi nuen, 1:15etik jaitsi, besterik ez. Gero enteratu nintzen Beran bazegoela mendi lasterketako taldea. Manttale taldea. Arrebaren mutila Berakoa da eta eman zizkidan kontaktuen bitartez Berako taldekoekin hasi nintzen funtzionatzen 2013an. Nolabaiteko estruktura baten barruan. Beraiek gehiago ezagutzen zituzten karrerak eta elkarrikin joaten ginen. Nik mundu hori ezagutu nahi nuen: noiz jan eta noiz edan, nola lehiatu, goraka azkarregi joaten bazara gero behera gaizki pasa dezakezula konturatu... Hori guztia.

Hasiberriaren anekdotaren bat izango zenuen garai haietan. Egia esan, nahiko progresibo joan naiz lehiaketa munduan sartzen. Pixkanaka, erokeriarik egin gabe. Proba motzetatik hasi nintzen eta maratoi erdiak egin arte. Baina Berako taldearekin hasi eta urte horretan bertan Camille Extreme proba ospetsura joan behar genuela esan zidaten, Izabara. 30 kilometro ziren uztail bukaeran. Karrera osatu nuen, eta oso ondo gainera. Distantzia hori ez nuen sekula eginda mendian. Baina ondo joan zitzaidan eta taldekako sailkapenean hirugarren egin genuen. Gero, ordea, podiumean kaka egiteko gogoa


2013 - Camille eXtreme.

sartu zitzaidan, kristoren beherakoarekin hasi nintzen. Hiru, lau, bost ordu izorratuak pasa nituen. Ezin nuen ez jan eta ez edan. Bota egiten nuen. Hori izan da izorratuta egon naizen bakarra. Nobatada. Zenbat lasterketa egin ahal zenituen denboraldi batean? Hamabi eta hamasei artean. Buelta horretan.

Eta Oiartzungo Intxixu Trail nola sortu zen? Berakoek bere karrera antolatzeko modu bat zuten. Talde bat zeukaten horretarako, baina tarteka mendi lasterketako taldea osatzen genuen guztiok egiten genuen bilera. Antolakuntza lana nola egiten zuten ikusten joan nintzen. Eta halako batean pentsatu nuen: Oiartzunen dauden mendi horiekin guztiekin, zergatik ez saiatu gure proba antolatzen. Kuadrillako bat ere, Alain Uranga, hasi zen garai hartan mendi probak probatzen. Bion artean komentatu genuen. Bestalde, Gaizka Garcia Xurko ere ibiltzen zela bagenekien, eta Felipe Mitxelena ere bai. Azken horrek Berako proba bakarrik egiten zuen. Lau oiartzuarrak elkartu ginen eta aukerak aztertzen hasi ginen. Nola egin, zein pauso eman, karrera luzea ala motzagoa antolatu... Eta 2014an lehenengo edizioa egin genuen.

Horrela kontatuta, erreza ematen du. Lan pixka bat emango zuen. Bai, jakina. Batez ere lehenengo ediziorako ate pila bat jo behar izan genituen. Eta lau bakarrik

2018 - SkhyRune - Azkaine.

ginen. Hasi baimenetatik, jendea lortu mendietako bidegurutzetarako, janari-edari edo avituallamiento izeneko postuetarako, segurtasuna lotu, DYAkoekin hitz egin... Sei bat hilabete pasa genituen antolakuntza lanean ia astero biltzen. Ergoiengo festekin batera egin genuen karrera. Plazatik atera nahi genuen baina mendia nahiko urruti geratzen da. Karrikatik abiatzea ere planteatu genuen, baina azkenean Ergoiendik. Herri Musikaren Txokotik ateratzen zen hasieran. Orain Uztapide plazatik. Nolakoa izatea nahi izan zenuten Intxixu Trail?

Argi genuen herrikoia izatea nahi genuela. Korrikalari onak etorri nahi bazuten, etor zitezela, baina herrian bultzatu eta animatu nahi genuen mendian korri egiteko zaletasuna. Jendeari gauza ezinezkoa ez dela erakutsi nahi genion. Erabaki genuen gehienez maratoi erdia izatea. Ibilbideak aztertzen hasterakoan, Felipek ondo ezagutzen zuen inguruan murgildu ginen. Behin-Berri baserria, eta Sorondo aldera, Behin-Zahar baserri inguruan. Bere aitak baserri bat erosita duelako han eta han du baratzea. Hasi ginen ibilbide bat egiten, GPSarekin, distantziak ikusteko. 15 kilometro eta erdi atera zitzaizkigun, 700 metroko desnibelarekin: Ergoiendik hasi eta Pagoa aldera, eskuinera zubian gora Karrikatik doan pistara. Zorrolara jaitsi, Karrika aldera eta bira bat hartuta kanaletik Urzelaietara. Handik Behin-Berrira igotzen den malda, Zaldinera, gero Oielekura baina eskuine pista hartuta, bueltan-bueltan. SEME-ALABAK |

93


Basateko gainetik, Oieleku bertan dago. Bueltakoan Zaldinera jaitsi baina basotik, zuzen, eta hortik Puiko depositotik Aristizabal baserrira, eta Pagoako bidetik Ergoinera buelta. Nola atera zen lehenengo edizio hura?

Nahiko ondo joan zen. Momentu batzuetan dei asko izan genituen eta azken bi asteak intentsoak izan ziren oso. Eromena: materiala, karpak... Gauza asko. Kezkarik handiena markajearena da. Ibilbidea ondo markatua egotea. Aurreko bi egunak dituzu horretarako baina gertatu izan da beste herri batzuetan norbaitek nahita marka horiek kentzea. Gogoan dut lehenengo edizio hartan gaueko 22:00etan oraindik Oielekun ginela lanbro artean ibilbidea markatzen. Hurrengo egunean, goizean goiz ere karrera baino lehen zintekin eta makilekin ibilbidea errepasatu behar da. Bestetik, berria denean, bidegurutzetan jendea garaiz egotea nahi duzu, janari postuak prest egotea... Eta jendea lortu egin behar da eta euren tokia zehazki non dagoen azaldu. 60-80 pertsona jartzen ditugu mendian. Bestalde, korrikalari gabe ere ez dago ezer. Izen ematea ez badoa ondo, urduritasunak hasten dira. Guk zorionez beti izan ditugu 200dik gora parte hartzaile. Baina hilabete faltan, hornitzaileei eskaerak egin behar direnean ez dakizu. Hiruko erregelarekin kalkuluak egiten ibili behar genuen. Lehenengo edizio hartan 200 lagunentzat jarri genuen kupoa eta zabaldu egin behar izan genuen. Parke naturalak uzten duen mugaren barruan ginen, eta 225era pasa ginen. Oso ondo atera zen. Gu laurok goiz guztia estresarekin pasa genuen baina jendearengandik oso iritzi onak jaso genituen. Uste dut kanpotik ez zela nabaritzen berriak ginela. Geroztik urtero egin da proba, aurten izan ezik, jakina. Parte hartzea aipatuta, zenbat oiartzuar izaten dira proban?

Urtero 40 bat herrikide ateratzen dira. Kopurua konstantea izaten ari da. Neskena ari da igotzen, baina hortxe gaude, 40 inguruan, urtero berdintsu. Kontua da 2014-16 urte haietan hasi zela mendi lasterketen boom hori eta orain asteburuero lau karrera daude. Lehenengo edizioaren ondoren, ikusi genuen jendea galderak egiten eta interesatzen hasi zela. Gustatu egiten zela. Zapatillengatik edota ibilbideengatik galdezka hasi zen jendea. Ni orain-

94 | SEME-ALABAK

dik Berako taldean nenbilen baina herrian zaletasuna bazegoela ikusita, Oiartzunen bertan zerbait antolatzea pentsatu genuen. Talde bat sortu genuen. Orduan mendian korrika ibiltzeko ohitura genuen zortzi bat elkartu ginen. Gaur 30 lagunetik gora gaude gure ekipazioarekin, baina Oiartzunen bere kabuz korrika dabiltzanak askoz gehiago dira. Intxixu Trail Girizia Mendi Lasterketa Taldea osatu genuen. Taldeak izena lasterketatik hartu zuen beraz, baina nola bururatu zitzaizuen Intxixu Trail izenarena? Kasualitatez. Oiartzunen Intxixuak bere historia duenez, eta mendiko pertsonaiak izanda... Gero Trail hitza ere modan hasi zen, motza eta indarra ematen duena. Horregatik osatu genuen Intxixu Trail. Baina ez zen gu lauretatik atera. Norbaitek komentatu zigun. Uste dut Igor Ibarguren udaltzaina izan zela. Nola joan zen hurrengo urteetan?

Lehenengo bi edizioak hain ondo joan ziren, berotu egin ginen, eta karrera barruan beste distantzia bat antolatu genuen. Aiako Harriraino iristen zen. Baina Camille Extrem Izabako proba famatua dataz aldatu zen ekain hasierara, eta Lakuntzako beste karrera bat ere bai. Aste bukaera berean karrera asko pilatu zen, eta gurea baino tradizio gehiagorekin. Jende gutxi etorri zen ibilbide luzera. Distantzia motzean 200 partaideko kopurua mantendu genuen baina 70 atera ziren luzean, bai lehenengo edizioan eta baita bigarrenean era. Ez zuen merezi zeukan lanerako. Pentsa, markatzeko bakarrik... Aiako Harriraino igo behar duzu, eta zerbait pasatuz gero, helikopteroa prest izan, DYAkoak Aritxulegin ere prest, baina kamillarekin jaitsi behar da. Ahaztu, eta motzarekin jarraitu genuen. Baina luzea niretzat eta jende askorentzat Euskal Herrian dauden proba onenekin konparagarria zen. Baina ez zuen arrakastarik izan eta kitto. Antolakuntza lanetik korrikalari paperera ere salto egin zenuen azkar batean.

Bai. Lehenengo edizioan ez nuen parte hartu, baina bigarrenean bai, eta zazpigarren egin nuen. Hurrengo urtean luzea egin nuen, 2016an, eta berriz zazpigarren. 2017an bigarren izan nintzen eta 2018an irabazi egin nuen.


2018 - Negu Trail Berastegi.

Zer-noplako sentsazioak izan zenituen, herrian eta antolatzailea izanda korrika aritzean? Sentsazio askotarikoak. Denari erne egiten nuen korrika antolakuntzaren pisua neramanez. Korrika egiteaz gain, marketan, bidegurutzeetan, janari postuetan... denean jartzen nuen arreta. Ea dena ondo zegoen baieztatzeko. Baina irabazi nuen urtean, kristoren urtea egin nuen. Aurretik apirilean Albaceten karrera bat irabazi nuen. Trail Desafio Urbion izena zuen. Probaren aitzakiarekin oporretara joan ginen bertara. Eta irabazitakoan, buruko txipa aldatu egiten da. Konfiantza, motibazioa, entrenatzeko modua... dena hobeto. Oiartzunen aurreko urtean bigarren egin nuen, eta Albaceten irabazi ondoren, Goizuetan bigarren izan nintzen eta Beran bosgarren. Ikusten nuen hemen inguruan aurrean ibiltzen nintzela. Intxixu Trail helburu gisa jarri nuen. Gogoratzen naiz aurreko astean Camille Etxre-

me proban aurrean nindoala, baina orkatilan arazoekin nenbilen, eta jaitsiera bat oso teknikoa zen. Blokeatu egin nintzen. Korrikalari pila bat pasatzen hasi zitzaizkidan. Pentsatu nuen karrera bukatu egin behar nuela, baina postua ahaztuta, hurrengo asterako gordez. Beraz, Oiartzungo proba iritsi zenean, aurreko urteko bigarren postua zegoen batetik, eta aurreko asteko arantza hori kentzeko gogoa nuen, Izaban lehenengo hamarretan sailkatzeko aukera galdu ondoren. Nola gogoratzen duzu irabazi zenuen karrera?

Kardiako nengoen. Urte hartan, gainera, arratsaldez izan zen. Goizean lanean ibili nintzen antolakuntzan. Azken unean bi korrikalari on apuntatu ziren eta arriskatu beharra nuela pentsatu nuen. Ondo nengoela banekien eta ibilbidea nire eskua bezalaxe ezagutzen nuen. Lehenengo atera nintzen eta menditik barrena ezagunei erreferentzien inguruan galdetzen SEME-ALABAK |

95


2018 - Intxixu Trail

dian azkar pasatzen da denbora, txorien kantua dela, errekaren soinua, hemengo hostoak, hango harriak. Pizgarri asko daukazu inguruan. Leku berriak ere ezagutzen dituzu. Xenda batzuek toki berrietara eramaten zaituzte. Eta urtaro bakoitza desberdina da. Bata berdea eta loreekin, bestea hostoz betea... Eta osasunarentzat ariketa oso ona da. Zer esango dizut nik, Gorputz Hezkuntzako irakasle izanda. Baten bat pentsatzen ari bada, ibilbide bat gomendatu hasteko.

nien atzekoak non zetozen jakiteko. Sentsazio oso bereziak bizi nituen. Paki tabernatik erreka gurutzatu, eta bidegorrira atera nintzenean, tartea nuela ikusi nuen, eta hura zen, hura, poza. Malkotan sartu nintzen helmugara. Entrenatzen imajinatu egiten duzu halako momentua baina hura ibilbide baten gailur moduko bat izan zen. Nolakoa izan da oiartzuarren erantzuna?

Oso ona. Udaletik hasita. Laguntza eman zigun hasieratik, bai ekonomikoa, bai udaltzaingoarena edota basozainarena bidea garbitzen laguntzeko. Komertzio txikiak ere ondo portatu dira. Beraiek etorri izan zaizkigu gu noizbait ahaztu bagara, eta hori eskertzekoa da. Eta herritarrek ere oso erantzun ona azaldu dute. Saretxoa sortzen duzu ezagunen artean, baina etorri zaizkigu laguntza eskainiz lagunak ez genituenak ere. Parte hartzea ere ona izan dela esango nuke, 40 ingurukoa beti. Baina berriak ere hasi dira. Jende gehiago ikusten da korrika mendian, nahiz eta lehiatzea agian ez zaion gustatzen edo lotsa kontuagatik ez den proban irteten. Afizio hau saldu ezazu pixka bat. Zer du erakargarria mendian korrika ibiltzeak?

Beti esaten dut, ez du konparaziorik ordubete asfaltoan edo mendian ibiltzeak. Mendian posible duzu oinez joan. Karreretako lehenengoak ere oinez igotzen dira. Ez du zerikusirik. Asfaltoan luzea eta amaiezina egiten da saioa. Men-

96 | SEME-ALABAK

Ibilbide aproposa, erraza eta atsegina hauxe da: karrikatik Zorrolako trenbide zaharraren bidetik igo Pulliko depositura. Malda da, baina ez da kristoren pareta. Oinez problemarik gabe joan zaitezke. Edo kanaletik Urzeilaitik Zorrolatik pasa, bide zirkularra eginez. Ez da teknikoa, Xenda, polita... Aurten osasun krisiak aurretik eraman du Intxixu Trail, ezta?

Bai. Konfinamendua hasi zenean uste genuen aste pare baterako izango zela, baina luzatzen hasi zenean hitz egin genuen eta apiril erdian erabaki genuen bertan behera uztea. Eskaerak egiteko garaia iristen zen, kudeaketa lana egin beharra, eta bermerik ez. Urkaberako igoera ere antolatzen dugu, garagardo feriarekin batera, urrian, Pilareko zubian normalean. Bidegorritik, Tronpeotik, Amaxkarreko aldapa igo eta Urkabera. Esplosiboa. Hau herrikoia da, larunbat arratsaldez antolatzen duguna. 40 bat parte hartzaile elkartzen gara. Eta horrekin aurrera egiteko asmoa badugu. Nola eraman duzu, hain mendizalea izanik, konfinamendua?

Egia esan, 2019ko urtarriletik lesio batekin ezin buelta eman nabil, eta ez dut hainbeste sufritu, ezin baitut korrika ibili. Eskiatzen bai, eta bizikletan ere bai, ibiltzen naiz. Baina ondo eraman dut. Etxeko arrabolarekin moldatu naiz, eta indar ariketak ere egin ditut. Lana ere etxetik egin behar izan dudanez, ez naiz aspertu. n Elkarrizketa: Gaizka Lasak egina.


Mañoli Goienetxe Urdanpilleta Bere bizitzaren errepaso polita egin digu altzibartarrak. Haurtzaroko eta gaztaroko oroitzapenak errepasatuz, familia eremuko bizipenak kontatzeaz gain, garai hartako Irundarrenera eta Altzibarrera bidaia polita egiteko aukera ere eman digu. Mañoli, Aiur birbilobarekin.

Altzibar asko aldatzen ikusiko zenuen. Nola zen zure haurtzaroko eta gaztaroko Altzibar? Jendea, komertzioak, giroa… Altzibar asko aldatu da, ez du garai batekoarekin itxurarik ere. Orduan denak ezagunak ginen, ateak egurrezko maratilekin bakarrik ixten genituen. Goizeko 6etan esnea ekartzera etortzen ziren astoekin inguruko baserrietatik eta juerga gaitza izaten genuen tabernan. Gizon guztiek etortzean kafea, eltzean egina, hartzen zuten. Nire aitak azukrea nahasten zion kafeari, gozo-gozoa egiten zuen, baina gozotasuna segituan kentzen zioten “kopa” botata. Anbiente gaitza goizeko 6etan, elkarrekin broman denak! Karrika eta Ergoien aldeko baserritatik etortzen ziren batez ere. Orduan ez genuen ez irratirik ez egunkaririk ez deus ere, okina etortzen zen goizaldean, eta hark ekartzen zituen inguruko herrietako albisteak.

Orduan beste denda-taberna batzuk ere bazeuden Altzibarren. Ordukoak horrela ziren denak, denda eta taberna elkarrekin: Xoterone, nire amaren ahizparena, eta Torre deitzen genion beste bat ere, goiko kalean.

Igandero dantza bilera izaten genuen, oso famatua zen. Inguruko herrietatik jende asko etortzen zen: Irundik, Errenteriatik…. Nire izeba batek esaten zidan mezetara joan eta lotsa

sentitzen zuela, apaiza Altzibarko bileraz hizketan aritzen zelako. Goiz hasten ginen, udan beranduxeago bukatzen zen, baina neguan 7etarako bukatzen genuen, orain jendea ateratzen den tenorean erretiratzen ginen lehen. Egia esan, ni ez nintzen inoiz dantzan aritzen, beti lanean ari nintzen eta! Lehengo jendea etorriko balitz eta oraingo hau ikusiko balu, a ze pena…

Eskolara, berriz, orain liburutegia dagoen lekura joaten nintzen. Ospitala deitzen geniona zegoen goialdean, sosik gabeko jendea hartzeko. “Soinu” deitzen zioten gizon bat zegoela gogoratzen naiz, Jaizkibelgo arroketan bizitua urte luzez. Hark bere potoa, tomate potoa edo, erabiltzen zuen patrikan, eta tabernan ardoa ere bere potoan hartzen zuen! Eskolan haren beldurrez egoten ginen! Taberna eta denda ere asko aldatuko ziren, ezta? Zu noiz hasi zinen bertan lanean? Aurreko aldean, duela gutxi arte denda izan dugun lekuan, denda, taberna eta estankoa genituen, dena bat. Orain taberna dugun lekuan, sagardotegia genuen. Dolarea eta guzti genuen goiko pisuan. Upelak genituen, hiruzpalau, eta orain barra dagoen lekuan mahaiak. Txotx garaian, bakoi-

SEME-ALABAK |

97


Mañoliren ama, Nicolasa Urdanpilleta, bere senideez inguratuta, Irundarreneko patioan.

Mañoli, bere lehengusinarekin, Manoli Urdanpilletarekin, Olaldeko zubian.

tzak bere etxerako ere egiten zuen sagardoa, batzuk barrika handiak, beste batzuk upelak, eta haiek ere gurekin batera irekitzen zituzten ateak jendearentzat. Sagardotegitik sagardotegira ibiltzen zen jendea, txikiteoan bezala. Herreronekoek izaten zuten, Pixkorrenekoek ere bai, eta gero, uste dut Etxeaundin edo alde horretan ere izaten zutela.

segituan esaten zidan txerriak paseora ateratzeko edo!

Goiko pisuan, gainera, jangela handi bat ere bagenuen. Nire ama oso sukaldari ona zen, baina nik 12 urte nituela hil zen, eta izebak hartu zuen sukaldeko martxa. Gero, ni handitu nintzenean, ni jarri nintzen sukaldearen kargu. Jangela horretara Donostiatik-eta jende asko etortzen zen: Otegi gozotegikoak, aurrekoak, beraien familiarekin etortzen ziren maiz, esaterako. Ama hil ondoren jangela itxi eta sagardotegiko menua bakarrik mantendu genuen: txuleta, bakailao-tortilla…

Nire amaren bost ahizpa ezkongabeak ziren, haiek gelditu ziren hemen lanean, eta haiekin hezi nintzen ni ama hil ondoren. Nire aita, berriz, sagardotegian aritzen zen lanean. Gogoratzen dut ni txikia nintzela amaren anaia soinu -jotzaile oso ona zela eta balkoitik aritzen zela soinua jotzen. Ni goiz hasi nintzen hemen lanean, amona bizirik nuen oraindik eta nik 10 urte nituela hil zen. Amonari ez zitzaion gustatzen ni jolasten ikustea, eta eskolatik bueltatzen nintzenean

98 | SEME-ALABAK

Goizeko 6etatik gaueko 10etara irekita edukitzen genuen, jarraian. Urteko egun guztiak irekita genituen, jaietan doble lan! Etxeko baten bat hiltzen bazen, orduan ixten zen akaso, baina bestela, egunero-egunero irekita.

Eta oraindik lanean jarraitzen duzu, seme alabez inguratua… Bai, oraindik ere aritzen naiz gauzatxo batzuk egiten. Ni gazte ezkondu nintzen, 21 urterekin, eta 28 urte nituenerako bost ume nituen. Azkena, Marian, beranduago etorri zen, “de propina”. Baina sei urtetan bost ume izan nituen segidan, eta orduan ez zegoen oraingo adelantorik! Pentsatzen nuen, nahiago nukela ez balira handituko… Ni beti jende zaharrarekin bizi izan naiz, alaba bakarra naiz, eta umeak asko gustatu izan zaizkit. Seme-alabak inguruan ditut: Esteban -“Txefes” esaten diote lagunek-, denda duena Altzibarren, Juan Angel eta Marian hemen… Juan Antonio, 31 urterekin istripuz hil zen, gizajoa. Ane ere gurekin aritzen da sukaldean eta Donostian Maixabel dugu, pianoko karrera egin eta akademia bat zabaldu du han. Nik ere egina dut pianoa zortzi urtez. A bai? Txikitan?

Ni txikia nintzela, bost edo sei urterekin, esan bezala eskolan mojetan ibiltzen nintzen, eta


On Pablo apaizaren arrebak pianoa ematen zuenez harekin ikasten hasi nintzen. Nire aitak ez zidan sekula pianoa erosi eta Aginagalde familiak, eliz-atze inguruan bizi zenak, bazuen pianoa eta hara joaten nintzen lezioa ikastera. Nire aitonak ez omen zuen ez solfeo eta ez ezer, baina instrumentu asko jotzen zituen: biolina, soinua, txistua, danbolina… denak jotzen zituen, belarri hutsez.

Gero, 12 urterekin, ama hil berritan, aitak Hondarribira bidali ninduen, hobe beharrez, “interna”. Ama hil berria, pentsa… oso gaizki pasatu nuen. Minez eta guzti jarri nintzen, hura zen diziplina, hura, jasangaitza. Gogorra izango zen…

Astean behin falangista bat etortzen zen, Jose Antonio Primo de Riveraz hitz egitera, santifikatzera, eta nik aita kartzelan-eta ibilia… baina horrela zen. Euskaraz hitz egiten ere ez ziguten uzten. Mojetan ere dena gaztelaniaz egin genuen. Etxean ez, etxean dena euskaraz, nire amonak hitzik ere ez zekien gaztelaniaz. Tabernan ere dena euskaraz, kastillanorik ez zegoen hemen. Lehendabizi etortzen hasitako kanpotarrak galegoak, minetara. Gero Extremaduratik etortzen hasi zirenean denak etorri ziren batera. Normala, hau baino paraje hoberik ez dago munduan. Ni gero ibili naiz mundutik barrena, baina hau bezalakorik ez dago. Tarteka uholde txikiren bat, baina orain ezta hori ere. Gu txikiak ginela errekak gainezka egiten zuen maiz, gero obra egin zuten eta hortik aurrera gutxiago. Gogoz egoten ginen errekak gainezka egin eta eskolara ez joateko!

Mañoli, bere aitarekin, Esteban Goienetxerekin, ezkontza egunean.

Aita zinegotzi zen Gerra Zibila hasi aurretik. Kartzelatu eta Santander aldera deserriratu zuten ondoren. Ameriketara joan zen gero, eta zuk 10 urte eduki arte ez omen zenuen ia ezagutzen. Zer oroitzapen dituzu aitaz garai haietan?

Nik lau hilabete inguru nituen kartzelaratu zutenean eta lau bat urte pasako zituen bertan. Gero, etorri zenean, ahoko gaitz bat eduki zuen eta operatu egin zuten. Lagunak bisitan etortzen zitzaizkion, eta “Reuniones Clandestinas” edukitzen zituelakoan salatu egin zuten, eta deserriratu. Hasieran Nafarroara joan zen, baina bertan hemen inguruan ibilitako Guardia Zibil bat bizi zen eta, zinegotzia zenez, ezagutu eta urrutirago joateko gomendioa egin zioten.

Mañoli, zenbait hilabete zituela. Argazkia aitari bidali zioten kartzelara.

SEME-ALABAK |

99


Santanderrera joan zen orduan, eta oso ongi zaindu zuten han. Gogoratzen dut Olentzerotan urtero naximenturako figuratxoren bat edo zeozer bidaltzen zidatela. Santanderretik bueltatu eta hilabete gutxira Amerikara joan zen aita. Nire amonak, Gorosketakoak, anaia bat zuen Ameriketara artzain joana. Bere kontura jarri zen terrenoak erosita, eta egundalako ganadua zuen. Diru asko egin zuen eta hil zenean nire aita hara joan zen paperak eta konpontzera. Han bazituen anai-arrebak, Buenos Airesen, eta han egon zen lauzpabost urtez. Nik bost urte nituela joan zen, eta etorri zenerako jada 10 urte nituen.

MaĂąoli, bere senar eta seme-alabekin.

A ze garaiak, bonbak erortzen ziren Altzibarren! Gure etxeko pareta batean bi gazte, 15 urte ingurukoak, fusilatu zituzten‌ Nire amona familia guztiarekin Gorosketara joan zen, hau itxita. Baina militarrak hemen sartu zirenean, nire ama eta izeba etorrarazi eta kozinatzera behartu zituzten. Goizeko 6etatik gaueko 10ak arte-edo aritzen ziren lanean. Ederrak pasa zituzten, arratsetan galtzerdiak ere kendu ezinik, hankak puztu-puztuak‌ Nire aita kartzelan, eta ama horrela. Nire ama gazte hil zen, 52 urterekin, aita Amerikatik etorri eta bi urtera. Aita 84 urterekin hil zen, luze bizi izan zen. Iaz Gerra garaiko zinegotziei egindako omenaldira ere joan zinen. Nola gogoratzen duzu, zer sentitu zenuen?

Oso eskertua nago udal honekin, merezi zuten horrelako omenaldia. Nire aitak eta gainerakoek inori ez zioten kalterik egin, baina ederrak pasa zituzten, eta familiek ere bai, jakina. Nola ikusten duzu gaur egungo Altzibar? Eta tabernaren etorkizuna?

Oraingo legeekin zaila dirudi aurrera ateratzea. Guk, hala ere, etxekook egiten dugu lan hemen, eta pozik gaude orokorrean. Ni oraindik aritzen naiz sukaldean: muturrak, ropavieja, ajoarriero‌ asko gustatzen zait sukaldean aritzea. Etxeko bazkariak ere nik egiten ditut, oso gustura. Beti horretan aritu gara, eta ahal den bitartean eutsi nahi diogu. n Elkarrizketa eta argazkiak: Asier Legorburu

100 | SEME-ALABAK


Milagros Mujika: «Gauza berri bat bizitu genuen Jarrain antzerkia egin genuenok»

1959-1968 urteen artean, Donostian Jarrai antzerki taldea martxan izan zen. Idoia Gereñuk egindako doktoretza tesian aipatu zuenez, “euskal gizarteak aldaketa nabarmena jasan zuen 60 hamarkadan, esparru guztietan. Antzerkia aldaketa horien guztien isla izan zen. Garaiak eta antzerkirako zaletasunak, bizitza ulertzeko modu berriak eskaini nahi izan zizkion belaunaldi berria osatu zuten gazteei. Jarrai antzerki taldea aurrekaria izan zen antzerkigintzan eta beste arteen eraikuntza berrietan ere. Hala, obra abangoardistenak euskarara ekarri zituen”. Are gehiago dio Gereñuk: zalantzan jarraitzen du Ez Dok Amairu posible izango ote zen Jarrai gabe. Guk, taldean aritu zen Milagros Mujika ekarri nahi izan dugu argitara, Herreran jaiotako emakume oiartzuartua.

‘Udaberriko gau artan lorik ez’ (‘Una noche de verano sin sueño’). Xabier Lete eta Milagros Mujika.

Jarrai antzerki taldean ibili aurretik sekula antzerkirik egin al zenuen? Umetan, Herreran, bagenuen bizilagun bat oso iaioa zena antzerkiak prestatzen. Pako Sagarzazu zen, orain ezaguna da, filmak egiten ditu. Bera izaten genuen gidari, bere lagun Carmelo Morenorekin batera. Bizilagunen artean, umeak elkartuta, beti prestatzen ziguten halako ekitaldi bat. Paper bat ematen zigun eta bakoitzak berea egiten zuen. Nahiko jolasten ginen teatrogintzan auzoan. Ez genuen kalean egiten, etxeko kontuak izaten ziren. Hiru etxe elkartu ziren, patioa geneukan, eta hantxe egiten genituen gure errezitalak. Ongi pasatzen genuen! Baina beraiena zen meritua, Paco eta Carmelo ziren oso iaioak. SEME-ALABAK |

101


Nolatan hasi zinen Jarrai taldean?

Asko al zineten taldean?

Lanean hasi nintzen Contadores-etan. Iñaki Beobide, Jarrai-ko zuzendaria, etorri zitzaidan lantokira eta proba egiteko aukera eman zidan. Bazekien euskaraz nekiela, eta orduan gure inguruan oso jende gutxik zekien, eta horregatik etorri zen nigana. Jendea behar zuten talderako, eta probatzea eskaini zidan. Nik euskara pixka bat atzeratua neukan. Hitz egiten nuen, baina gure inguruan erdara asko zegoen sartuta. Umetan, antzerkia erdaraz egiten genuen. Euskara etxean bakarra hitz egiten genuen. Behin etxetik atera eta gero -eskola, lagunartea…- dena erdaraz zen garai hartan. Jarrai-rekin egin nuen lehendabiziko obra 1962an izan zen: Ertzaiña etxean, Joseph Pristleyrena eta Julen Lekuonak euskaratua. Leku frankotan eman genuen: Antiguan, Hernanin, Lekeition, Arrasaten…

20 bat lagun izango ginen, baina ez ginen denak batera ibiltzen. Obraren arabera, behar ziren paperen arabera elkartzen ginen. Lehendabizi Beobidek prestatzen zuen obra etxean, eta paperak banatzen zituenean, obra egin behar genuenak elkartzen hasten ginen. Hogeiak batera ez ginen sekula ibili. Beobidek egiten zuen lan gehiena: bera mugitzen zen obrak bilatzen eta dena egiten zuen. Xabi Goenaga; Joxe Mari Arizti; Karmele Esnal; Erramun Saizarbitoria -idazle ezaguna-; Arantxa Gurmendi -Goenkaleko Ortentsi izan zena-; Joxean Aldanondo; Peli Uranga; Joxe Andoni Goñi; Mertxe Uranga; Axen Egaña… Jende asko ginen!

Mugitzen zineten ederki…

Bai, eta gure kabuz dena, gure kontura, ez genuen inongo laguntzarik. Bakar-bakarrik antzerkia egiteko baimenak. Información y Turismo-n eskatu behar izaten zen. Adibidez, Donostiako Antzoki Zaharrean egiteko baimena urtean behin edo bitan ematen zuten. Iñaki Beobide mugitzen zen batera eta bestera. Non elkartzen zineten entseatzeko?

Donostiako Hernani kaleko Aurrera taberna garai hartan Aizpea Goenaga aktorearen gurasoena zen. Tabernaren behean jantoki moduko bat zuten, tarteka bazkariak-eta ematen zituzten han. Lokal hura uzten ziguten guk entseguak egiteko. Kontu handiarekin ibili behar izaten genuen sartzeko. Tabernatik zeukan sarrera, eta garai hartan poliziak-eta asko ibiltzen ziren tabernan, eta banaka sartu behar izaten genuen, taldeka sartzen baginen susmagarria zelako. Ez zenuten libre antzerkia egitea euskaraz?

Uzten ziguten egiten, baina talde bat ikusten zutenean, poliziarentzat susmagarria zinen. Meliton Manzanas famatuak, orain pelikula egin diotenak, ez zuen lorik egiten. Erdi-gordean ibiltzen ginen. Goenagak tabernatik keinua egiten zigun barruan zegoen jendearen arabera. Berak ezagutzen zituen eta berak abisatu arte ez ginen sartzen. Keinua egiten zigunean sartu gintezkeela, orduan sartzen ginen.

102 | SEME-ALABAK

Neska eta mutilak elkartzen zineten taldean hasieratik.

Bai. Eta bikoteak ere izan ziren gure artean. Xabier Goenagaren andrea, adibidez, andregaia zen orduan eta obretan ez bazuen parte hartzen ere, laguntzera etortzen zen. Iñaki Beobideren andrea ere gurekin ibiltzen zen, Axen Egaña. Zer motatako laguntzaileak ziren?

Adibidez, obraren arabera mota bateko edo besteko arropa behar izaten genuen. Donostian, Grosen, izaten zen Angelita izeneko denda bat. Arropak izaten zituzten, alokatzeko. Hara laguntzen ziguten. Teatroa egiteko agertokia muntatu behar zen eta horretan Mikel Forcadak laguntzen gintuen. Bera dekoratzailea zen, altzaritegi batean egiten zuen lan eta handik ekartzen zituen altzariak guretzat. Baina laguntza guztia inoiz ez zen nahikoa izaten: kamioiak bilatu behar genituen; materiala deskargatu obra egiteko; muntatu… Dena guk egin behar izaten genuen! Oiartzuar batzuk ibili ziren taldean, ezta?

Bai. Juanito Arozena -nire senarra izan zena gerora, elkarrekin aritu ginen Jarrai-n, baina lantokian ezagutu genuen elkar, aurretik-, Iñaki Arbelaitz eta Xabier Lete ibili ziren. Leterekin, elkarrekin egin genuen obraren bat edo beste: nire senarrarena egin zuen batean, gainera. Zenbat obratan parte hartu zenuen Jarrai -ko urteetan?

Buruan ditudanak dira: Ertzaiña etxean, Joseph Pristleyrena; Bestelakoa, Eugene O´Nei-


‘Ertzaiña etxean’. Milagros Mujika. Erdikoa, Juan Antonio Arozena.

llena; Arresi latza, Joaquín Calvo Sotelorena; Udaberriko gau hartan lorik ez, Enrique Jardiel Poncelarena; Beste mundukoak eta zoro bat, Gabriel Arestirena; Denok nere semeak, Arthur Millerrena; Larratzean sua, Joaquín Carrasquedorena… Denak euskaraz egiten genituen. Antzerki asko egiten genituen, asko mugitzen ginen. Ia egunero elkartzen ginen entseguak egiteko, oso maiz. Etxean ikasten genituen testuak eta entseguetan prestatzen genituen. Eta gero, non antzeztu bilatu. Ze harrera izan zenuten jendaurrean?

Miguel Vidaurre zen garai hartan Diario Vasco -ko teatroaren kritikoa, kronikak idazten zituena. Egin zigun elkarrizketa bat Joxe Mari Aristi eta niri, eta han gehien aipatu zuena zen guk hitz egiten genuen euskara oso xamurra zela jendeak ulertzeko. Horretan saiatzen ginen: gure euskara herrikoia izaten. Horrek harrera ona izaten zuen. Lekeitiora edo Bilbora joaten baginen, desberdin hitz egiten dugu, baina guk egiten genuen posturan ongi ulertzen zuten haiek ere. Artikulu hartan ere hori adierazten zuen Vidaurrek. Noiz arte egon zinen Jarrai-n?

Ezkondu ondoren Jarrai utzi nuen, 1967an. Juanitok ere ordutik aurrera obra baten batean parte hartu zuen, baina ez askotan. Hala ere, taldea puskatu egin zen garaitsu hartan. Asko gogortu zen egoera politikoa, arazoak sortu ziren taldean batzuekin… Eta desegin egin zen

‘Arresi latza’ (‘La Muralla’). Aurrean, Juanito Arozena etzanda, eta berari eusten atzean Milagros Mujika.

taldea. Gero, Iñaki Beobidek bere kontura bideo-enpresa bat sortu zuen.

Jarrai garai haietako zein oroitzapen gordetzen dituzu? Oso ona. Oso lagun onak egin genituen eta gauza berri bat bizitu genuen. Elkar oso ongi ulertu genuen eta elkarri laguntzen genion ahal zen guztian. Tarte horretan, Beobide kartzelara sartu zuten eta haren ordez beste zuzendari bat bilatu genuen, antzerkia egiten jarraitzeko. Mikel Azpiazu etorri zen guri laguntzera, gurekin lanean ari zen mutil bat. Mikel Forcada berak ere lagundu zigun obraren batean. Ez naiz gogoratzen zenbat denbora pasatu zuen kartzelan Beobidek, baina urtea eta gehiago izan zela esango nuke. Baina guk segi egin genuen antzerkia egiten. Gaur egun baduzue harremanik taldekoen artean?

Egia esan, orain ez gara ikusi ere egiten. Batzuk hilak ere badira eta beste batzuk oso gaixo daude. Duela lau-bost bat urte elkartu ginen bazkari bat egiteko. Geroztik, ez dugu ezer egin. Duela gutxi Olatz Beobiderekin, Iñakiren alabarekin, elkartu ginen. Juanitoren urtebetetzeen bueltan, otsailean, bisitan etorri ziren Oiartzunera. Baina bestela, oso gutxi ikusten dugu elkar. n Goiatz Labandibar Arbelaitz

SEME-ALABAK |

103


Loregorri, Maddalen Aristegi eta Ane Narbarte “Ziklikotasuna eta hilerokoa soziala ere bada, beraz, kolektiboan ere landu beharra antzematen dugu” Txikitatik ezagutzen dute elkar Maddalen Aristegik eta Ane Narbartek; klasekideak ziren eskolan eta egun, gertuko lagun izateaz gain, ‘Loregorri’ proiektuko kideak ere badira. Distantzian erein zuten proiektuaren hazia; izan ere, Maddalen Argentinan zegoen eta Euskal Herrian Ane. WhatsAppeko “audio-ibiltari” horietako batean, hilekoaren gaiaren inguruan Oiartzunen lanean jarraitu nahiko lukeela eta berarekin oroitu zela aitortu zion Maddalenek Aneri. Hilabete batzuen buruan, biak Oiartzunen elkartu, eta hizketaldi askoren ostean loratu da proiektua. ‘Loregorri’. Zer da Loregorri proiektua? Zer esan nahi du Loregorrik? ANE: Loregorri hileko eta gorputz ziklikoen harira sortu dugun proiektu bat da. Helburua hilekoa, zikloa eta gorputz menstrualen harira lanketak egitea da.

Izena aukeratzea zaila izan zen, hasiera batean beste izen bat eman genion, baina nik amets bat eduki nuen eta Maddaleni komentatu nion, biek argi izan genuen Loregorri zela izena. Izan ere, Loreak ziklo oso baten parte diren arren, denboraldi batean soilik ikustarazten dira, gure hilekoa bezalaxe. Eta gorria, gure hilekoaren eta ziklikotasunaren kolore adierazgarria delako.

104 | SEME-ALABAK


Bakoitza alor batean zenbiltzaten. Ane, zu artearekin lotuagoa egon zara; eta zu Maddalen, alde teorikoagoarekin lotuta. Esan izan duzue zuen lana bi diziplina elkartzea baino gehiago dela, batera sortzen duzuela. Nola egiten da hori? MADDALEN: Hasieratik argi izan dugu gure helburua ez dela marrazkiei hitza jartzea edo hitzei marrazkia. Biok elkarrekin sortzea baizik. Elkarrekin sortzen dugula esaten dugunean, sorkuntzak hizketalditik datozelako da. Askotan, idatzi edo marrazkien ideia hizketaldietan sortzen baita. Ideia sortutakoan, nik idatzira pasatzen dut eta Anek ere eskua sartzen du, bere iritzia eta ideiak emanez. Marrazkietan berdin gertatzen da. Esan genezake bakoitzak bere diziplinaren oinarria eskaintzen diola taldeari. Gaiarekiko interesa, lantzeko eta hitz egiteko beharra sumatzen duzue? Oro har, gizartean, nahiko modu indibidualean landutako gaia izan da menstruazioarena; zuek bi zarete, kolektiboan lantzea garrantzitsua iruditzen zaizue? Gure proiektua gure interes propiotik sortua da, baina bai, hilekoa eta zikloa lantzeko beharra ere nabari dugu gizarteari begira. Zuk esan bezala, askotan modu indibidualean lantzen den gaia da, eta ikuspegi biologikotik. Gure ustez, ziklikotasuna eta hilekoa soziala ere bada, beraz, kolektiboan landu beharra antzematen dugu. Guk, ikuspegi bio-psiko-sozialetik jorratzen dugu gaia. Eta horretarako,

ezinbestekoa da kolektiboa edo tribua. Jakina, modu singular eta partikularra ahaztu gabe. Zuek esana da proiektua bera ere “Kulerotik kanpo hilekoaz hitz egiteko� erabili nahi duzuela. Hilekoaz hitz egiten dugunean zertaz hitz egiten dugu? Gorputzari begiratzen diogu, edo haren ondorioei? Hilekoaz hitz egiten dugunean, zikloko lau edo zazpi egunez ari gara, askotan gainera giza-erreprodukzioez. Gure asmoa haratago doa, gorputzen burujabetza berreskuratzea, gure gorputzak deskolonizatzea, kolektiboki sortzea, eta abar. Gure helburua gorputz menstrualak goraipatzea da, horiei entzutea eta horiei hitz egiteko esparruak eskaintzea. Norberak bere gorputza ezagutzea eta bere jabegoa berreskuratzea litzake helburua. Gorputz menstrualez hitz egiten duzue, zer/zeintzuk dira gorputz menstrualak?

Gorputz menstraulez hitz egiten dugu emakume hitza motz geratzen dela iruditzen zaigulako. Izan ere, hilekoa duen oro ez da emakume sentitzen edo emakume gisa identifikatzen; eta, aldi berean, emakume guztiak ez dira odolusten. Bestalde, gure gizartean, burua (gogamena) eta gorputza gauza ezberdinak bezala ulertzen dira. Gure kasuan, dikotomia horretatik eskapo, gorputza organo zakua izateaz gain, eraikuntza sozial gisa ulertzen dugu. Hau da, gorputza: gorputz biologikoa, gogamena, emozioak, elkarbanatutako momentuak, errepesentazio sozialak, adoktrinamentuak, eta abarren multzoa litzake. SEME-ALABAK |

105


Tabua izan da urte luzez gorputz menstrualen gaia. Egun, modu askean hitz egiten dela uste duzue? Bai eta ez. Aske hitz egin dezakezu, baina ezin dugu publikatu. Hilekoaz hitz egiten dugu, baina hilekoa dugunean zenbat aldiz begiratzen dugu ia galtzak zikin ditugun? Konpresa gorrituak ikusteak nazka ematen al digu? Zenbatetan galdetu diogu ondokoari baxu-baxu ea tanpoirik duen? Animatuko al zinateke hilekoarekin margotzera? MADDALEN: Nik uste dut, tabu kognitiboa, agian, garaitu dugula baina tabu korporala itsatsia dugu gorputzean. Izan ere, gorputz menstruala gizarte ez-menstrualean aske gorpuztea ez da batere erraza, urteetako adoktrinamendua gainean dugula bizi gara.

ANE: Ni, gainera, urte luzetan jasotako konnotazio negatiboak deuseztatzea lanketa izugarria dela esatera ausartuko nintzake. Normaltzat hartutako jarrera edo pentsamendu ez-normalez ohartzea zaila den arren, ezinbestekoa da aldaketak egiten hasteko. Kontzientziazio txiki baten izpia ikusten bada ere, ezinbestekoa da norberarengandik hastea onartze eta aldaketa prozesua, ondoren taldean eta gure egunerokotasunean guztiz libreki hitz egitera iritsi gaitezen. Pertsonalki, bideari hasiera eman zaiola deritzot, baina bide bukaeraraino zati luzea geratzen dela ikusten dut. Hilekoaren iruditeria urte luzez egon da telebistako iragarkiekin lotuta. Oro har, sistemaren mesedetan dagoen botere hegemonikoarekin bat eginez sortutako irudiak saldu dizkigutela esango nuke. Zuek beste iruditegi bat sortzen zabiltzate. Zerekin lotzen duzue, edo nondik abiatzen zarete ilustrazioak sortzeko?

Gure bizipenetatik sortzen dugu, gure egunerokotasunetik. Argi ikusten dugu komunikabide zein beste medio askok despertsonalizazio eta erakusleiho fantasioso batekin lotzen dutela ziklikotasunaren kontzeptua. Lehen aipatu bezala, konnotazio eta jarrera jakin batzuk barnerarazi nahi dizkigute, errealitatetik guztiz at geratzen direnak, gainera. Erakutsi edo saldu nahi digutenarekin desados egoteaz gain, jabetzen gara gure egia eta errealitatea zein den. Beraz, nahi ez bagenu ere, ez dugu beste biderik ikusten gure egunerokotasuneko

106 | SEME-ALABAK

bizipen eta errealitatetik irudiak sortzea baino (baita testuak ere). Gure faseak, emozioak eta bar irudi eta testuetan islatuta daude, gure bizipenetatik askotan; gure izatearen zati baitira. Ezingo litzateke beste modu batera izan. Modu horretan, irudi transparenteak sortu nahi ditugu; eta nahiz eta zuk aipatutako botere hegemoniko horiek askotan bidea oztopatzen diguten, horretan jarraituko dugu; bide eta helburu ezberdinak ditugulako. Gorputz askoren baitan dagoen gaia da, gure bizitzetan zer-nolako presentzia du?

MADDALEN: Presentzia badu, izan ere ia hilabetero “jasotzen dugun bisita� dugu hilekoa. Baina gerora ziklizidadeak duen presentzia txikia dela esango nuke. Benetan ezagutzen ditugu gure faseak? Erritmo azkarregia daramagu gure gorputzak entzuteko, eta gure beharrei erantzuteko. ANE: Bisualki ikusten dugunaz guztiz ohartuta gaudela deritzot; hilekoa dugunean. Baina gainontzeko prozesu guztiaz ohartzea ahazten zaigu. Orokorrean, geure buruari entzuteaz ahazten gara, prozesua askoz konplexuagoa da eta. Pasa den urtean hilekoaren zikloen inguruan tailer bat eman zenuen Gaztetxean, Maddalen; zu ere bertan izan zinen, Ane. Nola bizi zenuten igande arratsalde hura?

MADDALEN: Nik ilusio handiz bizi izan nuen. Hasiera batean oso urduri nengoen, herrian zer erantzun izango zuen jakiteko grinaz. Baina bildu ginenen artean oso giro goxoa sortu genuen, nik izugarri disfrutatu nuen. ANE: Nire kasuan, argi nuen tailer horren parte izan nahi nuela. Lehen aldia zen hemen halako zerbait egiten zela. Jende ezberdin asko ikusi nuen bertan eta nire lehen aldiko beldur propioak alde batera utziz, izugarri disfrutatu nuen elkartzeaz. Bertan ohartu nintzen gai hau jorratzearen garrantziaz. Zikloak ulertzeak zer dakar?

Autoezagutza izugarria dakar, periferietako bizipenei ahotsa ematea. Gorpuzten ditugun jantziak pixka bat aireztatzea eta berriak sortzea, irentsi ditugun “izan eta egin beharrei� aurrez aurre begiratzea, aldakorrak garela onartzea, izaten ari garela onartzea...


Nork bere gorputza ezagutzeari behar adinako garrantzia ematen al diogu? Gizarte gisa ez. Baina gero eta norbanako gehiago gara ezagutzari garrantzia ematen diogunak. Eta behin hasita, ezin atzera egin... Loregorri proiektura itzuliz‌ Zer duzue egun eskuartean?

Loregorri hiru esparrutan banatzen dugu: gure hausnarketak, tailerrak eta produktuak. Oraingoz lau tailer sortu ditugu, denak hilekoaren eta ziklizidadearen gainekoak: zikloaren ezagutza, sendabelarrak, hilekodun gorputzak gizartean eta telazko konpresen tailera. Oraingoz hiru produktu sortu ditugu: poltsak, telazko konpresak eta ziklogramen bilduma. Momentuz gure Instagram kontuan (@ lore.gorri) eta Facebook (loregorri) bitartez koordinatzen ditugu salmentak. Aurrera begira, azoketan parte hartzeko asmoa dugu. Zertara edo nora bideratu nahi duzue proiektua?

Azken finean, gaiarekiko lotura duen gorputz menstrual orori bideratu nahi diogu proiektua. Funtsa hori izanik, elkartze goxoak sortu nahi ditugu, baita proposatzen ditugun produktuez jendeak gozatzea ere. Oro har, elkarrekin ikasteko eta desikasteko ibilbide bat sortzea.

Askotan, proiektua bera bezain garrantzitsua izaten da prozesua ere. Nola bizi duzue zuek hori? Argi dugu proiektua elkarbanatzeko eta disfrutatzeko sortu genuela. Gure helburua hori da, hilekoaz mintzatzea eta sorkuntza prozesuan disfrutatzea. Izan ere, hilekoaren eta ziklizidadearen inguruan dugun filosofiaren aurka joango litzake gainontzean. Askotan, gure erritmoak ere gure faseen arabera gauzatzen ditugu. Esan genezake, gure filosofia gorpuzten saiatzen garela.

Proiektua abiatuta duzue, bere helburu eta asmoekin. Etorkizunera begira jartzerakoan‌ Nondik gatozen argi dugu, nora goazen edo non bukatuko dugun ez hainbeste, agian. Hainbat esparru ireki ditugu poliki-poliki gure proiektuan eta horiek osatzen eta burutzen goazen heinean seguru asko, berriak eraikitzen joango gara. Esan genezake sormen eta ideiei bidea ireki diegula eta hegan egiten uzteko asmoz gabiltzala, libreki, nora eramango gaituen ziur jakin gabe. n Elkarrizketa: Iraitz Mateo

SEME-ALABAK |

107


Izar Aizpuru Lopez

“Dantzak neure burua sakonki ezagutzeko aukera eman dit, gorputzarekin eta emozioekin jolasteko aukera�

Izar Aizpuru Lopez gazte oiartzuarrak txikitatik eduki du dantzarako zaletasuna. Gaur egun, dantza ogibide bilakatuta, dantzarako gogoz jarraitzen du. Kontu interesgarri ugariren inguruan jardun gara berarekin egon garen tartean. Noiz eta non hasi zinen dantzan? Haurtzaro ikastolako eskolaz kanpoko ekintzen zerrenda eman zidatenean, dantzan izena ematea erabaki nuen, 6 urte nituela. Hor eman nituen

108 | SEME-ALABAK

nire lehen pausoak euskal dantza tradizionalean eta baita dantza garaikidean ere. Oroitzapen oso onak dauzkat. Zure nahia izan zen ala gurasoak edota lagunak bultzatuta hasi zinen?

5 urterekin dantza garaikidean hasi nintzen. Txiki-txikitatik etxean dantzan aritzen nintzen, oso neska alaia nintzen. Gogoan daukat ama eta ni eman ziguten ekintza estraeskolarretako txostenaren aurrean sukaldean eseri gineneko eguna. Ekintzei begira hasi eta denean izena eman nahi nuen, musikan, dantzan, gimnasia erritmikoan...


baina amak aukeratzeko esan zidan. Ezin aukeratu nebilen, baina gogoan dut esan zidala “euskal dantzak Naiara lehengusuak egiten zituenak dira, gustatuko zaizkizu�. Eta halaxe hasi nintzen.

Zer gogoratzen duzu txikitan egiten zenituen entsegu horietaz? Nor izan zenuen lehenengo irakaslea? Arrunt oroitzapen onak ditut, talde oso polita genuen. Alaitz Bergaretxerekin hasi nintzen euskal dantzetan eta Ixiar Oriarekin dantza garaikidean. Erraztasuna nuela uste dut pausoak hartzeko orduan, eta grazia pixka bat ere bai. Garaikidean oso ongi pasatzen nuen, baina uste dut betidanik hartu izan dudala euskal dantza serioago, beti izan naiz oso zorrotza neure buruarekin. Haurtzaro ikastolan hasi bazinen ere, zein izan da zure ibilbidea dantza munduan?

Dantza estiloei dagokienez, esandakoaz gain, 9 urterekin gimnasia erritmikoan hasi nintzen. Eta txikitan egiten nuenari dantza garaikidea deitzen dioten arren, hori ez da dantza munduan garaikidetzat hartzen den dantza estiloa, horrekin 16 urterekin Oinkarin hasi nintzen. Ze taldetan ibili zara?

Dantza taldeei dagokionez, Haurtzaroz gain 15 urte nituela Goizaldi dantza taldean hasi nintzen, oiartzuar asko joaten ginen elkarrekin Donostiara, eta talde giro paregabea genuen. Ondoren, Villabonako Oinkari dantza taldeko Eneko Arteagak deitu eta haiekin hasteko proposamena egin zidan, txapelketa mundutik ezagutzen baininduen. Hiru taldeak uztartzen nituen eta egunero egiten nuen dantza, baina azkenean Haurtzaro utzi behar izan nuen eta denborarekin Goizaldi ere bai, Hernaniko Ttarla dantza taldean klaseak ematen hasi bainintzen. Ondoren, Kukai dantza konpainiarekin hasi nintzen, eta kontratua egin zidatenean, Oinkari ere utzi behar izan nuen. Txapelketetan ere parte hartu ohi duzu?

Gaur egun ez. 8 urterekin hasi nintzen eta uste dut 18 bat urte arte jarraitu nuela, baina azken 5 bat urtean ez nuen batere serio hartzen. Ez dut uste inoiz lehiakorra izan naizenik, hasieran dantzan ordu gehiago sartzeko eta hobetzeko aitzakiarekin hasi nintzen, baina bukaerarako ez zitzaidan hainbeste gustatzen parte hartzea eta gogo gutxirekin joaten nintzen. Orain, ez daukat horretarako batere beharrik. SEME-ALABAK |

109


Agertokian gorputza aske sumatzen duzunean, zer sentitzen duzu? Zaila da esplikatzen gorputzaren askatasunak ematen dizun sentimendu hori. Momentua zoragarria da, eta emanaldia bukatzean disfrutatu baduzu, barrua oso lasai sentitzen duzu eta, aldi berean, emozioz beteta. Barrua lasai eta euforiko. Gorputza nekatua eta aktibo. Euskal dantzaren ikuspuntua asko aldatu da azkeneko urteetan. Dantza tradizionala dantza garaikidearekin batera uztartuz lan asko egin dira. Zuk ere bizi izan duzu prozesu hori. Nola bizi izan duzu? Sari garrantzitsuren bat irabazi al duzu? Bai, agian handiena 2010 ean gipuzkoar erako Euskadiko txapelketa irabazi nuenekoa izan zen. Ondoren, helduenekin lehiatzen hasi nintzen eta hirugarren postua lortu nuen bi urtez. Merezi al du txapelketetan bizitutako tentsioak?

Ba egia esan oso lasaia naiz izatez, ez naiz urduri jartzen oholtza gainera irteten naizenean eta txikitan ere ez nintzen jartzen. Okerrago pasatzen zuten gurasoek, ni lasai egoten nintzen. Ez dakit merezi duen edo ez, baina seguru nago orain oholtza gainean egotean dudan konfiantzan eragina izango zuela. Gustuko dantzariren bat. Erreferenteren bat izan al duzu? Norbaiti begira egin al duzu zure dantza ibilbidea?

Egia esan ez. Ez daukat deus ere gogokoen, ez kolorerik, ez zenbakirik ez deus. Beraz, dantzari dagokionez ere ez dut erreferentzia garbi bat izan. Dantzari asko izan ditut gustuko baina nirea egiten zentratu izan naiz betidanik, eta ikasten ari nintzen heinean gogoko ditudan asko ezagutzen joan naiz. Dantzaren bidez emozio asko kanporatuko dira ezta?

Izugarri pila. Artea da, eta artea emoziorik gabe ez dago. Egunero ezberdin sentitzen gara eta horrek gure dantzatzeko eran eragina dauka. Emozio horiek kontrolatzen edo kanporatzen ikasten dugu, erabili eta maximora eraman ahal izateko. Barne mundua asko lantzen da dantza munduan, eta hori oso interesgarria da norbera hobeto ezagutzeko aukera ematen baitu.

110 | SEME-ALABAK

Prozesua nahiko naturalki eman dut nik. Uztarketa horretan murgiltzen hasi nintzenean jada lan batzuk eginda zeuden, beraz, ikuslea ohituta zegoen pieza horiek ikustera, eta jendeari orokorrean gustatzen zitzaion. Nik zerbait positibo gisa ikusi izan dut beti, eta batez ere ikasten jarraitzeko aukera eman dit. Emanaldi kutunen bat gogoratzen duzu?

Emanaldi asko ikustera joaten naiz, eta orain dela hamabost urte ikusten nituenak baino askoz ere gehiago gustatzen zaizkit orain ikusten ditudan emanaldiak. Oraintxe bertan Kukairen Oskara eta Jesus Rubioren Gran bolero ikuskizunak etortzen zaizkit gogora, zoragarriak dira. Dantzari esker bidaia asko egin dituzu. Nora? Gustukoena?

Bai, asko bidaiatu dut baina dena ez da dirudiena bezain polita. Joan-etorri asko dira, ordu asko bidaiatzen gero emanaldia berandu bukatu eta lo gutxi egin ondoren buelta egiteko‌ eta azkenean, antzokia edo dantzatu behar dugun lekua baino ez dugu ikusten. Baina 2017an Etiopiara egin genuen bidaia izan da gehien markatu nauena. Proiektu oso berezia izan zen. Lehen aldiz egin zen dantzaren nazioarteko festibal batean parte hartu genuen. Etnia guztietako gazteak bildu zituzten eta denak Addis Abeban elkartu zituzten euren dantzen inguruko ikerketa egiteko. Haiekin erlazionatzeko eta bertako bizimodua ikusteko aukera izan genuen. Benetan hunkigarria izan zen. Oraindik batzuekin harremana mantentzen dut. Txikitan hasitako ibilbidea gaur egun bizibide bihurtu da. Pensatzen dut hartutako erabakiarekin pozik egongo zarela.


Erizaina izateaz gain, mirari bat gertatu zen eta kontratua eskaini orduko baietz esan behar izan nion bizimodu honi, nola ez.

Ez da bide erraza eta ez dira erabaki errazak. Baina pozik, oso pozik eta eskertua nago. Etxean amonak transmititu zidan ilusioagatik eskertuta, aita kotxean nire bila bueltaka atzera eta aurrera ibiltzeagatik eskertuta, amaren goxotasuna beti etxean izateaz eskertuta, eta bi anaien indarra ondoan izateaz eskertuta. Irakasle lanetan aritzen zara. Zer eskatzen diezu zure ikasleei? Nola motibatzen dituzu?

Dinamikoa izatea gustatzen zait, ikasleak etengabeko estimuluak izan ditzaten. Bestalde, dantza mailaren araberako banaketarik ez egiten saiatzen naiz. Ongi doazenak aurreratu dezaten zorrotzagoa naiz haiekin zuzenketak emateko orduan, eta gehiago kostatzen zaienei espazioa ematen saiatzen naiz, pixkanaka ikasiko dutelako mezua helaraziz. Gauza teknikoak alde batera utzi, norbere gorputzari entzun eta euren buruak ez epaitzeko eskatzen diet gehienbat. Dantza gozatzeko da. Koreografia lanetan ibilia al zara?

Irakasle lanetan aritzen naizenean koreografiak ere asmatu behar izaten ditut, gauza puntualak. Ofizialki koreografoa ez naiz, hitz potoloa da hori. Baina, tira, gauzatxoren baten bueltan banabil orain. Eta sorkuntzetan parte hartu duzu?

Bai, eta oso gogorra izaten da. Ordu asko igarotzen dugu eta tentsio asko izaten da, azken finean estreinatu behar duzun pieza produktu bat da eta ongi egin behar duzu. Erritu ikuskizuna egin genuenean adibidez, Europan oso ezaguna den Sharon Fridman koreografo israeldarra etorri zen. Ez zaitu ezagutzen, ez duzu ezagutzen eta gainera bere eta zure lengoaiak uztartu behar dituzu. Baina, tira, pribilegio handia izan zen berarekin lan egitea, eta pasa ondoren oso atsegina da emaitza ikustea. Sasoian egotea ezinbestekoa izango da zuretzat. Zer egiten duzu gaur egun?

Kukai dantza konpainian goizero lau orduko entseguak izaten ditugu, pare bat ordu prestaketa fisikoari lotuta eta ondoren gure errepertorioa entseatzen dugu. Yoga egiten dugu, balleta, hain-

bat dantza estilotako klaseak, fisikoa‌ Emanaldietan ongi egoteko eta egunerokotasunean aktibo egoteko garrantzitsua da gorputza prest izatea.

Laburbilduz ,bi hitzetan esango zenuke dantzak zer eman dizun? Eta zerbait kendu baldin badizu, zer? Dantzak neure burua sakonki ezagutzeko aukera eman dit, gorputzarekin eta emozioekin jolasteko aukera. Dantzak berak ez dit ezer kendu. Baina zerbait negatiboa izan badu dantzak, jende gaiztoa izan da. Toki guztietan dago mina eman nahi dizun jendea, eta nik hiru urtez edo oso gaizki pasa nuen dantzari batzuen jarrerekin. Baina hori ez da dantzak egin didana, jendeak baizik. Ba al duzu zerbait gehitzeko?

Inoiz ez dela berandu dantzaz disfrutatzeko, eta jendea animatuko nuke euren sormena martxan jartzera, esparru batean edo bestean. Asko laguntzen baitu bizitzan adimena aske izateak. Zer esango zenioke dantzan dabilen gazte bati?

Ibilbideaz gozatzeko, eta dena xurgatzen joateko. Ahalik eta estilo gehien lantzeko, denak laguntzen duelako. Baina, batez ere, gozatzeko eta barrenetik egiteko. Uste dut gazte, heldu edo edozeini esango niokela, baita neure buruari ere. Dantzatu bizitzeko. n Iosune Cousillas Aramendi

SEME-ALABAK |

111


Juan Mitxelena, Juanito “Kaixo Inazio. Joxan nak. Urtekarirako Juanitoren ingurun orimenezko lan bat prestatzeko, aukera... izango al hukek? Luzera, argazki kopurua... ez diagu...”

Eta gutxi-gotti-betti horrela hasi zen ernetzen irakurtzen ari zareten hau. Eskerrak konfinamenduaren hasieraren aurreko ostiralean Juanjoxe Otsuaren semearekin Altzibarren topo egin genuela. “Hi, attan telefonun numerua mango al diak?”... “Juanito? Bai mote. Ezin buelta manik niok mote”. Eta, di-da: Juanito zer zen beretzat, lanean, bertso munduan... kontatu zidan kolpetik. “Hau pena, grabatzekorik ez eskura,..., dena ahaztuko zik...”. “Auskalo zenbat afai prestatu zizkiken. Erosketak aurrez egiñ, inor baño leheno soziedadea jun, dena prepatu, ta gu irixten giñeneako exeritzeko ordua. Fiña, mote, erlia miño fiño. Lanin e bai, ee!, xuxen-xuxen. Udaletxeko taldin auskalo urte elkarrekin. Sekulan bulla bat ez. Gu, bakik, berotzen gattuk, ta eju tzar batzuk in, ta pasa itten ziu. Enioken mote, sekulan zakarkin batin kusi. Xintxua, alajaña. Ta soziedadin, aurrez dena prepaatu, bertso sayua martxan jarri, gustoa ai, ta erretira garaiz, hi: “Beno gaztiak, ni baniak” esan, ta itxea garaiz”. Hauxek etxera iritsitakoan gogoratzen nituena. Ahal nuen bezala Drive dokumentu horietako batean idazten aritu nintzen... “Hi, Kaxkak Bertso Astetako materiala izango ik. Bide Ignazianua itten ai men duk... Gauza rarotzen ai ttuk beste asuntu honekin, coronaetzekit horrekin... Itxoingo it pixkat iya gauzak hobetzen din...”

Juanitok Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa pare bat aldiz edo... parte hartu zin. Oiartzung o Bertso Astetan ere fijua izaten yun...”. “Ingo it zerbatt”. “ Hi Joxan. Ingo yeu zerbatt. Bazpare Kaxka ta Otsua ta hoin telefonoik o kontsegituko al diak?” “Bale. Bialiko izkit”. 2020ko martxoaren 11.

112 | SEME-ALABAK

Eta dena goitik betti torri zen. Konfinamendua, Alarma, ez dago etxetik ateratzerik ere. “Noa jun ber dit Juaniton bertsuk bilatzea? Ez ziok atetzeik e ta...”. Bertso Asteko liburuxka batzuk, “Hara. Juanito bigotikin... Gotzon ta Juaniton arteko saio bat idatziz... Honekin nola arraio egingo dit Urtekarirako pulamentuzko artikulo bat. Bertso batzuk idatzi nizkioken erreka zokora Udaletxeko Patrolean erori ziren hartan... Auskalo non dozten...”. Egunak aurrera ziaztek, eta gero eta zailago jartzen ari duk situazioa...”. Odeik, Kaxkaren


alabak, Exte Martiarenak 2007ko Bertso Asteko liburuxkan Juanitori egindako elkarrizketa bidali dit. Borroso xamar, baina oso elkarrizketa ederra, kasik konpletua 2007ra arte... Arkaitzei deituko ziot. “Hi Arkaitz. Ze mouz, ongi al ga o?... Juaniton bueltan Urtekarirako artikulo bat egingo dudan esan zitek... Exteben Martiarenak 20007an..., miño ezin den behar bezala irakurri...” “Itxoin zak pixkat... Xenpelar dokumentazio zentroan izango ditek... Deittuko it”. Arkaitz, telefonoz kobertura problemak,... bideo konferentzia, watzap bidez, “hau berriya uk. Aukera… Nondik orientatu… “Hi, nik Karrikako giru hartaz idatziko ttit, tarteik harrapatzen bait, bertso batzuk…”... Hi ta, honek e… Ta honekin hitzein zak… Nola? Telefonoz in berko uk…

Arkaitzen bertsuk iñak… Jasuak, dotoriak… Eta Jonek hitz lauz, eta Juan Marik egingo dituela, eta Anderrek, eta Araneko Juan Luixek, “Nik e ingo ttit, ta semin o alaban bidez bialiko ttit…” Ta batek, ta bestik, ta bestik ingo ttula… Ai ama, falta dinak inbitatu berko ttit... Entregatze epia pasa duk, nik e prorroga eskatu berko it. “Hi Joxan… “. “Bai mote… Esentzialena ostialeko in zak, ta osatzen juten den heiñin, iya noaño illaatzen gan…” Ta gaur esentzialena entregatu ber dutela… Beno, goazen. 2007 Extek Juanitoi elkarrizketa Bertso Asteko liburuxkarako. Aukeraketa…

Plazetan dabilen herriko bertsolairik beteranuna dugu Juanito Mitxelena (Karrika 1953). Gizon ixila bezain ironikua ta fina dugu Juanito. Eozertako beti prest dona. Oiartzungo uniBERTSOko lendakaya. Be berri jakin nayan hitzordua jarri genun Artason, herriko bertso unibersitatin. Juanito zein den jakitteko, hasieratik ekin ber geniyola pentsatu dugu: “1953ko otsailak 4ean jayo niyun, enak goatzen miño, Karrikako Oiantzabal baserriyan izan men yun. Orduko haur geinak bezela, baserriyan pixkat laundu ta biyurrikei batzuk iñez pasa genin haurtzarua. Ikasketak Iturburu baserriyan burutu nizkin (gaur egungo haur eskola, hain xuxen), uaxe izan nin unibertsitatia. Estudios primarios juxtu juxtu ate genin ta, 14 urtekin, linternero hasi niyun tailer batin. Bolara batin,

SEME-ALABAK |

113


lanetik ate ta, aurrena Zamoako maixtrakin ta geo Lartaungo gau eskolan, ikasten seittu nin, miño hua bukatugeoztik, han eo hemen, lanin seitzen yau”.

Gaztetan, bertsuaz gain boxeuan afiziyuare bamentzun: “Gaztetan gauzak probatzeko gogua izaten duk ta nei boxeuak tiatzen zikenez, hoire probatzia erabaki genin”. Baita konbaten bat jokature. “Trintxerpen entrenatzen genin eta Araba aldin ospatu genin konbate bat. Halare, bolara batin argaldua ta nekatua sentitzen niyun ta, hilabete bateako eo, uztia erabaki nin”. Ez mentzen geyo bueltatu.

Miño guri Juanito bertsolaya interesatzen zaigunez, bertso zaletasuna noiz piztu zitzayon galdetu yogu: “Egualdi txarra itten zun batin, attan bertso paper batzuk ( enak goatzen zeñenak zin) kantatzen hasi niyun ta, nik usteit, kantuan bidez komunikatzeko zea horrekin liruratua, ordun piztu zitzaidala barruko bertso bonbila”. Egualdi txar asko inttu geoztik miño bonbilak, zorionez, pizturik dirau. Bertsuak sortzen, hasiyeran, be kasa, bakarrik hasi mentzen: “Etzioken jende artin ibiltzeko aukerik, etzioken bertso eskolik, ta tabernetan, tarteka, ezpazen, hie kasa aitzia besteik etzioken”. Juanitok etzunetsi eta be biria itten seittu zun. Baita plazetako aukera iritxire: “25 urtekin Tapia ta biyek Zaldibiko txapelketa batin hartu genin parte, egattuken oso urrutira iritxi”. Plaza batek bestia deitzen men du, hala gertatu zitzayon, mintzat, gue Juanitoi: “Herriyan bazioken bertsozale bat, Martin Urtegi, ta haren bitartez in nin herriyan aurreneko plaza. Xanixtebanetan Urkabe mendiyan itten zen erromeiyan izando yun. Txapelketan antzeko zerbatte antolatzen zin, be jarraipena izan zin , gañea, Arragun, Ualdetxon etb ibili giñun Martinen eskutik”. Bertsokidike aipatzen ttu: “Aisia, Tapia anayak, Xeundo, Ailuxeta, Xamoa anayak... ibiltzen gattuken garai hartan”. Eta ibiliya seriotzen juntzela dirudi: “ondoren, Kaxkan eskutik, Madalensoron herriko txapelketa bat antolatu yun, hau seriyuo bezela izando yun, Sailpuruk eaman zin txapela. Geo, Adurizko sayuk hasi ttuken”. Adurizko sayuk herriko bertsolaritzan hixtoriyan atal garrantzitxu bat idazten dute. Atal hortako protagonistatako bat izan zen Juanito. Oroitzapenak arrapaladan datozkiyo: “Usurbilen kontrako desapiyua izandu yun aurreneko

114 | SEME-ALABAK


sayua, enak gotzen zeñek hartu genun parte. Geo, urte batzutan, herriko txapelketa ospatu genin bertan”. Jende berriyare urbiltzen hasiya mentzen: “Ordurarte aitzen ginanaz gain, Otsua, Larraxabal, Bainketa, Xarraka, Gotzon... juntatu ttuken. Sayo arrakastatsuk izaten ttuken. Ordurako bertso astia martxan zioken eta ekitaldi hok egitarauan barruan sartzen zittizten”. Txapelik lortu zun galdetuta. “Ez, txapelik enin lortu. Biarren in nin, bertso onenan sariyare eaman nin, miño txapelik ez”. Txapelik gabeko txapeldun bat geyo. “Azken sayua, haure desapiyo gixa, Zaldibin kontra ospatu genin”.

Halare Juaniton bertso ekina etzen Aduritzera mugatu: “Adurizko urti haitan, Perrando Amezketarra herri arteko txapelketa ospatu yun, nahiko zurrunbilo sortu zin txapelketa harrek, kanporaketen batzuke pasa genizkin. Geo herriko eta auzotako jaitane aitzen gattuken, Irunen ta hortik barrenare bai, miño gauza gutxi”. Eta bertso eskolak iritsi zin. Nola ez, Juanito herriko aurreneko bertso eskolako kideetako bat ijan genun: “Len attatutako Perrando amezketarran txapelketa hoi prestatzeko aitzakiyan hasi gattuken biltzen. Kaxkan eskutik, Laboralan gañeko lokal batin elkartzen gattuken”. Berrize izenak botatzen ttu purrustan : “Larraxabal, Bainketa anayak, Xarraka Gotzon, Juanmai, Aitor Arbelaiz, Aitor Etxebeste, Arane anayak... geo, beste hiru bat urtian, Madalensoron biltzen hasi gattuken, Ordurako Martzelinore juntatzen hasiya yun gurea”. Eta handik Karrikara, herriko bertsomekara: “hasiyeran krixton arrakasta euki zin. Kantari hasi aurretik AFAI legia kunplitzen genin, ta motibaziyo horrek jende asko erakartzen zin” karraikako partaidin izenak bukaezinak dia: “Hemen errelebo asko eondu ttuk, jende asko ibili dut jon etorriyan. Otsua, Zabala, Itsuakua, Andutz, Karlos, Kerman, Belda, Arkaitz, Exte, Etxabe, Amets, Jexux, Sustrai, Erretxiki anayak, helduan bertso eskolakuk... Gaur egun bi taldetan elkartzen gattuk”. n Elkarrizketatzailea: Exteban Martiarena

Ta 2007ra arte eerki jun naz Exteren idatzitik. “Ta 2019ra nola jun ber dit? Hontaz nik biño geyo denak zakitek. Telefonoz kontatze zitek, miño inork ez dik nahi idazten hasi… Ahal duten bezela berko it…”.

“Juan Mari Lopez eta Ander Lizarralde… omen azken aldian Xegundorekin batera Juanitorekin elkartzen segitzen zenutenak…”.

“Txapelketak prestatzeko LARUN BATERO Jon Martin, Arkaitz, Amets, Sustrai, Jexux Arzallus. Hi Jexuxek Nafarroako txapelketa irabazi zunin guekin entrenatzen yun. Otsuak eta Juanitok GOSARIYA PRESTATU TA hasten giñun beti. 93KO TXAPELKETA Karrikan, Otsuak gaiak…Gero, Girizira pasa giñun. Hasierako Xegundo, ni (Juan Mari) Juanito, Ander Erretxiki. Azkenekoz, Gurutzera pasa giñun. Juanito, Juan Mari, Xegundo ta Ander. Juanito golpetik ezindu zen arte. Azken aldera, Gotzon e biltzen hasiya yun. Juanitok hil miño bi hilabete leno juntatu giñun ta lkuidatu ber zula esan ziguken, geyo kostako ziyola Gurutzera biltzia. (2019-10-25) Juanito hil bezperan, deittu ber ziot ta, deittu in nioken telefonoz. Eskerrak man zizkiken, estimatzen zula deitzia, rekuperatzin eongo giñala, bixita ingo niyola... argi zioken, oso argi, alazankua. Ander hurrengo eunin telefonoz hi!: “Hi, Juanito hil dela, hi”. “Bai e? Etzak san. Atzo hitzein nin beakin ta!”. Juan Marik orain bertan balitz bezala kontatu digu dena… n Egileak: Exte Martiarena, Inazio Retegi

SEME-ALABAK |

115


Juanito Mitxelena gure gogoan Jon Martinek Zortziko txikia zen Juanito. Sobranteko hitzik ez, eta egiten zituen gutxiak neurtuak eta zorrotzak. Ziri fina zerabilen lagunak akuilatzeko, eta hizkera gozoa harekin parez pare, inguruko zalapartarik gabe, jarduteko zortea zutenentzat. Zeresan handia zuen pertsona maitekorra zen, baina bi belarri eta aho bakarra...

Lasarteren errima estuak zituen helburu, hiru silabako, egiturak; eta hoskidetasun sendoa gutxieneko baldintza gisa jartzeak bestelako bertsokera bat eskaintzeko aukera ematen zion. Frontoiko pareta eskuinaldean eraiki zuen beste guztiak bestaldean jokatzen zihardutenean.

Bertsotan belaunaldi aldaketak eragin ez zion bakarretekoa izan zen. Gazteagoak hegalpean hartu eta bere bertsokera moldatzen eta defendatzen trebea zen. Lehiakortasunik gabe, baina edonorekin neurtzeko beldurrik gabe jarduten zuen. Asteartero Artasoko kafe makinaren alboan egiten zigun harrera, lehen zerbitzua, animoen neurgailu, eta gero kantura. Tarteka, “afari bat ere egin beharko dugu”, bota eta hurrengo asterako hitzordua lotzen genuen. Horrelakotan, bertsotarako tarterik ez; ase arte jan, lehortu arte edan eta lehertu arte janarazi. Tokatzen zenean, txapelketarako prestakuntza saio osagarriak. Hark proposatzen zuen prestakuntza integrala zen: larunbat goizean bildu, eta bertsotan hasi aurretik basurde platerka ederra irentsi; eta orduan, bai, hasi bertsotan!

Arkaitz Goikoetxeak

Nire Karrika. Bertso eskolako oroitzapen nahasiak, jolasean emanak Doinua: “Euskaldun bat zen itsu V” (Juanitori ikasia) Neurria: Zortziko txikia Oroitzapenak hasten badira agertzen kasu egin artean ez dira aspertzen saiatuko naiz bertso hauetan aletzen bertso eskola hura nola izaten zen

Txirrina jo eta zain zeinek irekiko harritu egiten nintzen ez bazen Juanito bostekoa luzatu zer moduz mutiko zeinek esan behar zidan ez zela betiko

Zaharrak hasten ziren mahai kontuetan afaria plazera zen astegunetan ni ez nintzen mugitzen erritmo haietan eta azaltzen nintzen hamar t’erdietan

Barrena sartu eta Otsua orroka haritzezko mahaiari ukabilez joka konpainia onean botila ta kopa han ez zuten afaldu baratxuri zopa

116 | SEME-ALABAK


Martzelinok, Xegundok whiski txiki bana Jexuxek ta Juanmarik igual patxarana atzera ta aurrera Juanito barman-a... bere leize txikian Karrikako klana

Otsuak jartzen zuen gaia aurrenean nolako hutsunea hura joan zenean gai falta izaten zen gehien-gehienean baina erne Xegundok jartzen zuenean

Papera biltzen zuten puruaren bueltan eta gela txikia asetzen zen ketan leihoa ireki behar horrelakoetan haize berria ere hasi zen kopletan

Aipatuko zituen sega ta aizkora Juanito ta Juanmari orduan gustora eta besteok pixka bat lekuz kanpora irudi bakarrean zenbat metafora

Extek ekarri zuen zaletasun latza Jonek paregabeko artisten hitz dantza Karlosek gauza ainitz ikasteko xantza Erretxiki gazteak piperra ta gatza

Doinu zahar bat eskatzen bazuen gogoak harrituko gintuen Juanito magoak haren iturriari nolako tragoak ez zizkion ematen Valdemar ardoak

Etxabek Lesakatik jauzi bat mundura bertsoa familia egin zen lekura lehengo berbera zen haritzaren zura mahaian lehenengo aldiz azaldu zen ura

Hango errima zorrotz eta bertso bikain hanka motz hanka luze eta gizon usain astea ilusioz joaten zen haren zain arrazoia ederki ulertzen dut orain

Puntutan hasten ginen Juanito lehenbizi Esne-saltzailearen doinua berexi txandan-txandan joaten zen bukatu ta hasi azkar ta ongi egin nahi ta ezin ikasi

Babesa arrakastan babesa hutsean bizkarrean kolpe bat bide gurutzean bertso eskola zer zen ta zer den funtsean bizi izan genuen gure gorputzean

Juanito despeditu zintudan malkotan zerbait eten zelako nire barren hontan hauxe eskertzen dizut bat eskertzekotan berriz ere elkartu garela bertsotan

SEME-ALABAK |

117


2007ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan. / Yurima Sagastuy - XDZ (twitterretik hartua

118 | sEME-aLaBaK


https://twitter.com/gbertsozale/status/1187760673067077632?s=21

Erantzunez

sEME-aLaBaK |

119


Inazio Aranekuk https://twitter.com/inazioretegi/status/1189490599881256961?s=21

Juanito Mitxelenai Sentikizun sakonez Hitzera egiña, Xamur bezain argia Eta atsegiña. Arrazoi ta irudiz Goxatuz ekiña... Ai berriz kantatzera Bilduko bagiña... Agur t’erdi Juanito, Bertsolari fiña

(Xabier Leteren “Jardin bat zuretzat” doinuan kantatzeko

...https://twitter.com/inazioretegi/status/1189490599881256961?s=21

Araneko Juan Luis Retegik Doinua “Balearen bertsoak” Juanito Mitxelena aurrez napartarra bertsotan gozatzen zen Oiartzun zeharra gainera ikusten zun zerbatten beharra Bertso_Eskolai man ziyon Karrikan indarra.

Inor etzuen jotzen inor baño_eskaxo, mintzatu ere beti egiten zen goxo. Rima kontutan berriz genuen artoxo; Bertso_Unibertsitate egin zun Artaso.

Amets Arzallusek Zure bertsoak neurri juxtua eta erriman begia, gu bezalako jatunentzako sukaldari finegia, oroz gainetik maitagarria, ogi puska alegia, inori bizkar eman gabeko lagun onen aurpegia, heriotzaren aurrean ere bihotza xamurregia.

120 | SEME-ALABAK


Jexux Arzallusek Juanito oroitzean, Ai, zer zoramena! Leialik baldin bazen Bera leialena. Karrikako Artason Egin ohi zuena: Sukaldatu, kantatu, Zerbitzatu… Dena! Mundu hontan bakarra Zinen Mitxelena!

Karlos Aizpuruak JOANITOREN ERREZETA Arratsaldean egiten zituen konprak. Lehendabizikoa zen Artaso Elkartera ailegatzen. Begiak ñir-ñir eta ezpainak irribarre egiten zigun ongi-etorria ordurako lanean ttur-ttur hasia zenak. Jaten aparte ematekoak gu; aparta bera, baita sukalde kontuetan ere. Gehienetan pizten zuen parrila; hango kostila jateak! Noizbehinka, menu desgustazio horietako baten pareko otordua jartzen zigun; esne-mamitan gu! Baleio eta Valdemar. Parrilako txingarrak itzaltzeko puntuan izaten zirela piztu ohi zuen purua, eta kanturako burua.

Horrelaxe astero-astero, hamakina urtetan. Debalde zaindu gintuen horrela, ez ordea alferrik. Ez baitzen bakarrik jakia sukaldatzen ari; gu ere kozinatu gintuen su eztian, erre gabe berotzen duen horretan. Ez ginen ordea bela konturatu zer zuen errezeta, ez zegoen errez eta. Osagaiak: 6-8 bertsozale, 100 gr. lan, 100 gr. maitasun, 100 gr. bertsolaritza, 50 gr. Oiartzun eta bizpahiru errespontsabilitate tanta. Prestaketa: Parrilako su ttikian ezarri 6-8 bertsozaleak eta sarritan jiratu. Labeko gratina-

turako: lana eta bertsolaritza nahasi lehenik. Gero, maitasunetik poza eta eskuzabaltasuna bereizi. Eskuzabaltasuna eta Oiartzun zartaian karamelizatu arte erre ondoren, lana eta bertsolaritzarekin jitu. 5-10 minutuz beratzen utzi eta gero, ontzia labean sartu, 220 gradutan. 15 minutu pasatutakoan, gehitu poza ontzira. Labean utzi beste 15 minutuz; eta ateratakoan, ardura tantak gehitu. Emaitza: Artasoko zitara astero zintzo arraio azaltzea, nahiz eta taldeko franko Oiartzundik kanpo bizi; Lekunberrin, Lezon, Hendaian, Lesakan, … baita Sara aiekan ere. Ona behar zuen inondik ere, sutan hainbestetan probatutako eltzeak; eltzeak eta eltzekariak. Eta derrepente, bate espero ez genuelarik, anfora hautsi zen. Katea eten egin zen. Akaso ez genuen asmatu izan Joanitoren txingarren beroa hurrengo belaunaldiei transmititzen; akaso ez genuen jakin haren errezeta garai berrietara egokitzen, gure ondoko katebegiak ere Karrikako kate izan zitezen. Akaso ez da berandu; nork egingo ditu konprak? n Karlos Aizpurua Etxarte, 2020-05-09

SEME-ALABAK |

121


Joxemai Irastorza ‘Larraxabal’-ek Doinua : Itsasoari begira (Jon Maia Soria) Gure artean ez zaudela re Sinixten daukagu lana Juanito nola ziñen pertsona Onetik zenuna dana. Bertsotan ere hurbiltzen giñan Pozikan gu zuregana Bullarik gabe hitz egin baña Asko esaten zuana Gizon umilla bezin apala Gure ondotik joana.

Hire irriparra irudikatuz Banoa bertso kantari Horrenbeste ta gehiago ere Zor yogu lagun bateri Sagardotegi edo elkarte Festetan auzo ugari Hire onduan ikasten zala Beti ongi zan nabari Plazer bat izan dela guretzat Ezagututzea hiri.

Bertso eskolan urte askuan Hamaika ordu pasia Bertsotan izandu zera Bertsolari berezia Zuregandikan izandu gendun Zer entzun zer ikasia Sukaldaritzan, zer esanik ez, Dohaia eta grazia. Agur Juanito omenaldi hau Dezu ongi merezia.

Gotzon Isasak Nor zen Juanito galdetu ezkero hau da esango nukena, nahiko lotsati, nahiko ausarta gizon bezela xuxena. Bertso eskolan, bere munduan, lan asko egin zuena herriko bertsolari trebe bat denok maite genuena.

Xegundo Eskuderok Doinua: Xabier Lete, ‘Habanera’ Gurutzen agurtu giñan “gero arte” bat esanik “bertsuak jarraitu ber dik bertsuak ez dik azkenik”. Bañan albiste txar bat geroztik nuen entzunik: Juanito gaizki men ziok Juanitok ez dik gauz onik. Juanito nere ondotik betiko zerade juanik; nahiz eta nik juateko ez nizun eman baimenik; nere biyotzan zati bat zurekin zu eramanik ta, nahi baduzu beste bat oparittuko dizut nik.

122 | SEME-ALABAK


Juan Mari Lopezek Doinua: “Mutil koxkor bat itsuaurreko”, Pello Mari Otaño. Nahiz eta jakin epe muga bat Daukagula jaiotzian Mirestutako lagunak lotu Nahi ditugu motz-motzian Zurekin zenbat gozatu dugun Behin ta berriz oroitzian Juanito argi izpi bat baietz Piztu gure bihotzian Bertso eskolan bertso xume bat Kantatzen den bakoitzian

Epilogoa: Ui, ui, ui... bide berriya izan da hau. ON-LINE dena. Elkar ikusi gabe, baina ez elkar sentitu gabe. Ez eta elkarlanik gabe ere. Konfinamenduak sortu dizkigun ezintzak garaituz, watzapek, telefonoek, bideokonferentziek... bakoitzak beretik, konpartitu dugun Juanitok bilduta, bertso… hitz... sortu genitzakeen hobenak eskaini ahal izatera eraman gaituzte. Egia esan, Laboralaren goian, Madalensoroko tabernako mahai handi haietan, Karrikako Soziedadean, Girizian, eta Gurutzeko Soziedadean bildu garela dirudi. Eta zer da ba egintza, errealitate bilakatzea lortu duguna? Bakoitza berearekin eta beretik, eta eskainiz, eta jasoz, eta denon artean gozamen tarte polit bat behin berriro bizitzea, egitea eta partekatzea. Horrela izan dira Juanitoren bueltan hainbestek hainbestetan ezagutu, partekatu, gozatu... izan ditugun biziune zabal-kilikagarriak, eta bizitza esentzial horretan, Juanitok bertso kontuetara eta Oiartzungo bertsolari xumeen taldera beti eskaini izan dituen bihotza eta emana dira eskertu nahi izan dizkiogunak. Itxe barrenetik, biyotz barrenetik, eta hire bueltan gozatu hau sortzera elkartu gattuken guztion izenean, eskerrik asko guztiagatik, Juanito. Eta, agur t’erdi.

Egileak:

Gutxienez ... Juanjoxe, Joxekrutx-Odei, Arkaitz, Jon, Exte, Juan Luix, Juan Mari, Xegundo, Inazio, Joxemai, Karlos, Gotzon, Amets, Ander, Jexux,... Argazkiak: Xenpelar Dokumentazio Zentroa

SEME-ALABAK |

123


124 | sEME-aLaBaK


sEME-aLaBaK |

125


126 | sEME-aLaBaK


ÂŤPetra Lekuona zaharren egoitzan inoiz imajinatuko ez nuen esperientzia onena bizi izan nuen, asko bete ninduen han egindako lanakÂť

Ana Maria (Anita) Arruabarrena Ansa

Anita, Joxe anaia zaharrenarekin.

Iturriotz auzoko alaba, Anita Arruabarrena Ansa Juanene baserrian sortu zen, 1942an, eta bertan bizi da Maittere ahizpa eta Andoni ilobarekin. Emakume lagunkoia eta adeitsua, gaixorik daudenekin eta aitona-amonekin bihotz handikoa. Horregatik ekartzen dugu, pozik gainera, Urtekari honetara, elkarrizketa batean berari jazotako hainbat berriren laburpen bat, berarentzat ohoragarri, guretzat jakingarri. Hara gure galderei Anitak emandako erantzunak.

SEME-ALABAK |

127


Arruabarrena-Ansa familia, Maitxoren ezkontza egunean.

Denok dakigu oiartzuarra zarela. Baina emango al zeniguke zure etxearen eta familiaren berri. Ana Maria Arruabarrena Ansa naiz, betidanik Anita bezala ezagutu izan naute. 1942. urteko urtarrilaren 23an jaio nintzen, Iturriozko Juanene baserrian. Gurasoak Agustin eta Iñaxi genituen. Agustin aita Juanenekoa zen, haren bost senideetan gazteena, eta Iñaxi ama Altzibarren bizi zen Kaxko etxean. Etxe hori gero erre egin zen.

Nire aitaren, Agustinen, anaia zaharrena Esteban zen eta Argentinara joan zen bizitzera, han hil zen. Kandido, beste anaia, 1936. urteko gerraren ondoren errefuxiatu gisa Iparraldera joan zen, beste aldera, 100 urte egitera iritsi zen. Beste anaia bat Joxe Migel zen, Altzibarren bizi zena. Arreba bat, Kaximira, moja zen, Sor Leonisa izena zuena, eta hark errefuxiatu zen anaia lagundu zuen, Uztaritzen gelditzen lagundu zion eta lanbidea eman zion. Anai-arreba horietaz gain, odolekoa ez zen beste arreba bat ere bazuten, Nemixi. Oso maitea zuten, Bilbon hil zen. Nire amaren senideak, berriz, hiru ahizpa eta hiru anaia ziren. Ama, Iñaxi, hiru ahizpetan gazteena zen. Zaharrena Eugenia edo Eufemia (beti duda izan dugu benetan bere izena zein zen), hemezortzi urterekin joan zen Argentinara hobeto bizitzeko esperantzarekin. Hark esana da: “La gran Argentina no ha sido tan gran para mí”. Hantxe hil zen. Amaren anaiak Joxe, Sebastian eta Estanix ziren.

128 | SEME-ALABAK

Zenbat senide zineten? Hamalau senide izan ginen, baina horietatik hiru ez genituen ezagutu, txikitan hil baitziren, 11 egun, 9 hilabete eta 6 urterekin, zehazki; hauexek dira senideen izenak zaharrenetik gazteenera: Maitxo, Joxe, Jexux, Kandido (hildakoa), Iñaki eta Xabin (hildakoa), Mikel (hildakoa), Jabier, Maittere, Angel, Anita, Maixabel, Kontxi eta Migel. Aitarekin oso erlazio ona genuen, baita amarekin ere. Anai-arreba zaharrenek beti esan izan dute urteen poderioz aitak gurekin, txikienekin, pazientzia gehiago izan zuela. Seguruenik garai hobeak izan zirelako eta beste seme-alabak jada etxetik kanpo zeudelako. Ume zineneko garaiak oso gogorrak izan ziren.

Juanene beti izan da baserria, baita gaur egun ere, baserri ttikia. Aita Errenteriako Papelerara lanera joaten zen eta baserrian ere lanean aritzen zen. Eguneroko ekonomian asko laguntzen zuen baserri txikiak. Aitak urte asko eman zituen Errenterian lanean, istripu handia izan zuen arte. Ama, berriz, etxean aritzen zen lanean, bazuen lan mordoa. Ni, gainera, 1942. urtean jaioa naiz, Gerra Zibilaren ondorengo miseria gehien zegoen urte inguruan. Amari beti esaten nion: “Gure etxetik gose gehien pasa duena ni naiz, zure barruan nengoela”. Hala ere, gure etxean ez genuen goserik pasa, baina inbidia bai. Baserriko produktuekin eguneko potajea egiteko ematen


zigun, babarrunak prestatzen genituen. Patata ere asko ereiten genuen. Artoa, irina bagenituen taloa egiteko, bi behi esnea emateko… oinarrizkoena bagenuen. Horregatik, gosea pasa genuela ez dut gogoratzen, baina inbidia bai. Txokolatea, adibidez, oso neurtua genuen; garai hartako tableta handi batetik ontza bakoitzetik lau pusketa egiten ziren. Taloa ugari genuen baina ogirik ez, adibidez. Ogia iritsi zen garaian aitak behin etxera ekarri zuen ogi frantsesa deitzen genion ogi mota bat. Mahaiaren erdi-erdian jarri zuen eta gogo handiz esan zigun: “Haurrak, jan nahi duzuen adina ogi”. Izugarrizko gogoa zuen berak guri ogia emateko. Hemen, Oiartzunen eta inguruko herrietan, errotak konfiskatu egin zituzten eta irinaren bila Goizuetara joan behar izaten zuten. Hortaz, zaila zen ogia lortzea garai haietan. Elkartasun handiko garaiak al ziren?

Gure auzoan familia gehienok berdintsuak ginen, familia handiak. Etxe batek besteari asko laguntzen zion, elkartasun handia zegoen. Garai horretan, etxeetan jaiotzen ginen, Bernardo Oñatibia medikuarekin, mediku txikiarekin. Era berean, inguruan zeuden emakumeek elkar laguntzen zuten. Gogoan ditut Joxepa Rekalde Estrataburu baserrikoa… nola laguntzen zien emakumeei bularretik tiratzen, haurra jaio berritan.

Orduan, hil ere etxean egiten zen, ez du oraingo antzik. Hildakoak jantzi eta prestatzen zituzten emakumeei beztitzaileak esaten zitzaien eta horietako bat gure ama zen, Romaneneko Maria Bazterrikarekin batera. Borondate handiko emakumea zen Maria, erremedio asko zekizkien, guk asko miresten genuen. Hainbeste seniderekin, nola moldatzen zineten?

Etxeko garbitasunak karga handia zuen. Ez zegoen ikuzlerik (labadorarik), orain bezala. Eskuz arropa garbitzeko lehendabizi kuela deitzen zen egurrezko ontzian sartzen zuten

Anita, neska kozkorra zenean.

arropa ur bero eta xaboiarekin gozatzeko, eskuz ongi marruskatu ondoren. Aska ere bagenuen baratze aldera, arropari eskuz uretan eragiteko. Gure etxean maindireak egun batean eta kolorezko arropa beste egun batean garbitzen ziren.

Oso ongi gogoratzen dut gure ahizpa Maitxo, zaharrena, gure bigarren ama izan zela. Amak baserriko lana egiten zuen eta etxeko lanak Maitxok egiten zituen. Gauean ile-kiribilak egiten zizkigun Maixabeli eta niri eta goizean askatu egiten zizkigun. Oso politak geratzen ziren. Nork josten zizkizuen soinekoak?

Arropa berriak Gartxiteneko Gabriela Belaunzaranek josten zizkigun eta San Isidro egunean estreinatzen genituen. Bitxi izeneko oihalarekin egiten zizkigun soinekoak, oso politak ziren. San Isidro eguna nola ospatzen zenuten?

San Isidro eguna Munuaundin ospatzen genuen. Festa egun handia zen guretzat. Arratsaldean igotzen ginen. Arrosario santua errezatu ondoren zuzenean Txiki-Erdira jaisten ginen, dantzatzera. Mutilak, lanetik ateratzean, bizikletaz joaten ziren Txiki-Erdira.

San Isidro egunaz gain, guretzat festa egun bat izaten zen ikazgileak menditik abereekin etortzen zirenekoa. Gartxiteneko plazan jartzen ziren. Bertan taberna zegoen baita Mikelenen ere. Algarroboa ekartzen zuten eta hori jaten aritzen ginen bertan. Iratze-lanak ere egin behar izaten genituen, urriaren 12an zehazki. Lantegietan jaieguna zenez, iratze-lanak egiteko erabiltzen zen eguna. Guretzako festa bat zen hura.

SEME-ALABAK |

129


goratzen dut genituen mahai beltz haiek. Bere urtebetetze eguna maiatzaren 2an izaten zen eta mutil eta nesken artean borrokatzen ginen egin behar genion opariaren inguruan. Gogoratzen dut urte batean gonazpiko bat oparitu geniola.

Eskolan gaztelaniaz hitz egiten genuen, behartuta, nahiz eta gure maistra horretan nahiko eskuzabala izan. Guk gaztelaniaz hitz egiten ez genekienez, berak irakatsi egin nahi zigun. Gainera, ikuskaria eskolara etortzen zenez cuadernos en limpio deituriko koadernoak izaten genituen hari erakusteko. Nik makina bat aldiz pasa nituen lanak garbira. Horretaz gain, Falangearen abestiak ere kantatzen genituen, En pie camarada adibidez. Elizak indar handia zuen garai hartan.

Anita, Maixabel, Kontxi eta Migel, lau senide gazteenak.

Iturriozko eskolan sei urterekin hasi zinen. Baina hara joan zinenerako irakurtzen ikasi zenuen etxean. Bai, eskolan 6 urterekin hasi ginen. Gure aitak, egiten zuen lan guztiaz gain, pazientzia handiz lau erregelak (batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa) menderatzen etxean erakutsi zigun, baita irakurtzen ere. Ni, azken lau anai-arrebetan zaharrena nintzenez, beste hiruren arduradun jartzen ninduen aitak; oraindik mari maistra deitzen didate. Horretaz gain, arrosario santua errezatzen ere erakutsi ziguten etxean, egunero errezatzeko. Jaunartzea gure garaian zazpi urterekin egiten zen eta apaizak galdetuta erantzuten ez bazenekien kalabazeroa zinen eta hori familiarentzat lotsabidea zen. Hortaz, doktrina oso ongi ikasitakoak gara gu. Beraz, eskolan doktrina, lau erregelak eta irakurtzen jakinda hasi ginen, sei urterekin. Nire maistra Carmen Losada izan zen, Iturriozko maistra. Jabier anaiarengandik hasita beste guztiak maistra bera izan genuen. Oso pertsona ona zen eta izugarrizko lana zuen. Neska eta mutilak nahasita ginen klase berean, ongi go-

130 | SEME-ALABAK

Maiatzean Ama Birjinaren errezoa egiten genuen eskolan, baita etxean ere, maiatzeko loreak. Ekainean, Jesusen Bihotza izaten zen, eskolan Maria Purisimaren figura kentzen zen eta San Joseren figura jartzen genuen. Urrian, elizan arrosarioko hilabetea izaten zen. Pepita Martiarenarekin, Dionixioren arrebarekin, batera kanpaiak jotzen genituen. Garai horretan, elizako funtzio horietaz gain, igandean goizeko 10:00etako mezara joateaz gain, Bezperak deituriko funtziora joaten ziren, hilabete oso batean. Hamar egunez jarraian joanez gero, induljentzia batzuk irabazten genituen, barkamen osoa adibidez.

Bezperetako garai horretan doktrina genuen, Ospitale zaharrean neskak gela batean aritzen ginen Don Jose Bergaretxe apaizarekin, eta mutilei Don Jose Luis Lekuonak ematen zien doktrina. Don Jose Bergaretxek igandeetan zinea antolatzen zuen eta doktrinara joaten ginenei zinerako bi sarrera zozketatzen zizkigun. Umetako dibertsio handi bat, niretzat behintzat, pelikula hori ikustea zen. Gogoan dut film baten titulua: La reina del Oeste. Gure aita oso euskalduna zen eta latinez zeuden errezoak euskarara itzuli zirenean horiek ikasten bagenituen saria emango zigula agindu zigun. Ederki ikasi genituen eta ostegun santu batean aita, Maixabel eta hirurok Hondarribira oinez joan ginen bertako prozesioa ikustera. Hori izan zen gure saria.


Lagun kuadrilla: Anita, Milagros, Maittere, Maixabel eta Ana Mari.

Ikasturte amaieran egiten al zenuten ibilaldirik? Bai, urtean behin ibilaldi bat egiten genuen Igeldora. Gurutzeko, Karrikako, Elizaldeko eta Iturriozko ikasleak joaten ginen. Oso gustukoa genuen ibilaldi hura. Igeldon bertan bazen Ursula izeneko animalia bat eta goxokiak botatzen genizkion.

Neskak kromoekin, ttabetan ibiltzen ginen, sokasaltoan, korroan; mutilak, berriz, kanikekin, zibotarekin, futbolisten argazkien albumak osatzen… Elkarrekin ministros y ladrones izeneko jolasean ere ibiltzen ginen. Bizkorrenak zirenak ederki gordetzen ziren. Jolas gehiago ere bagenituen: arboletikan arbol, irten para fuera…

Eskolan 14 urte bete arte aritu nintzen, ikastea ez zen nire gustukoa izan. Maixabel ahizpa, berriz, oso ikasle saiatua zen eta maistrak esaten zidan “Anita, charlatana, aprende de tu hermana”. Ni oso saltseroa nintzen, hiztuna. Maixabel, berriz, oso txintxoa zen, lan guztiak eginda eramaten zituen hurrengo egunean eta jolas orduan maistrari laguntzen geratzen zen, laboreak egiten. Gu, berriz, jolas orduetan Sorora ateratzen ginen jolastera, neskak alde batetik eta mutilak beste aldetik. Urteen poderioz elkarrekin futbolean jolasten hasi ginen.

Beste haur batzuk ere zaindu nituen, Iriarteneko familia baten seme-alabak, hain zuzen. Baztandarrak ziren, Iruritakoak. Nire lehenengo espartinak Iruritan erosi zizkidaten. Haur horiek Iruritara joan ziren behin eguna pasatzera eta ni, jakina, haiek zaintzen nituenez, hara joan nintzen. Hango baserriak sala handi bat zuen eta han festa egin zuten. Soinua jotzen zuten eta inguruko baserritarrak dantzan ibiltzen ziren. Oroitzapena dut, tren zuri batean atera ginela Irundik Elizondora, Bidasoaren aldamenetik barrena.

Eskolatik ateratzen ginenean haurrak zaintzera joaten nintzen. Nik Dukatene etxean bizi ziren Lukas Iragorriren alabak, Izaskun, Ixiar eta Amaia, zaintzen nituen. Behin gogoratzen dut sehaska ibiliz, haiek zaintzen, oihu bizian kantatzen hasi nintzela En pie camarada. Kantatzen ari nintzen bitartean buila egin zidan Lukasek, “zer ari zara kantatzen?”. Nik ez nion ulertzen, oso gustukoa bai nuen kanta.

Jaunartzea zazpi urterekin egin al zenuen?

Eta eskolatik ateratzen zinenean, zer?

Igandeetan, berriz, jostatzen ibiltzen ginen. Lan ugari egiteaz gain jolastu ere egiten ginen.

Eskolan nire lagunak Mikeleneko Maitere eta Milagros Irigoien ahizpak ziren. Horietaz gain, nire ingurukoak Juanita Aranburu Makutsokoa, Mari Karmen Mitxelena Almazenekoa, Pepita Otamendi Eskolakoa, Maitere Gaztelumendi Txurienekoa… ziren. Bai, zazpi urterekin egin nuen. Jaunartzeko garaian nire laguna Koro Etxeberria zen, adin berekoak ginen. Hamabi urteko jaunartze handia, ordea, ez genuen elkarrekin egin, Errenteriara joan baitzen bizitzera. SEME-ALABAK |

131


Iturriozko eskolako neska-mutilak, Carmen Losada maistrarekin.

Kororen amaren ahizpak Errenteriako Galletera fabrikan lan egiten zuenez, Maria Olibet gailetak izaten zituzten etxean, Kiss goxoki zuriarekin batera. Oso gustura joaten ginen haien etxera hori jatera, oso gutxitan jaten baikenituen goxokiak.

Oso saio politak izaten ziren eta asko gustatzen zitzaizkigun.

Gaztetxo zinela, urtean behin Donostiara joaten omen zinen.

Maittere ahizpak neguko galtzerdiak egiten zituen denontzat, bazuen lan ugari. Galtzerdi horiek konpontzea edo pasaratzea niri egokitzen zitzaidan. Haria Dixparatenen erosten nuen. Dixparateneko Mariak egurrezko arrautza oparitu zidan behin, errazago pasaratzeko, oso ongi gogoratzen dut. Asko eskertu nion opari hura.

Joakin Mitxelena bertsolariak eta haren anaiak Galleteran egiten zuten lan. Haien gurasoek ni erosketak egitera bidaltzen nindutenean oso pozik egiten nuen, banekielako ordainetan goxokiren bat emango zidatela.

Nire aita pontekoek Donostian lortu zuten lana eta ni berezia sentitzen nintzen, Donostiakoak baitziren nire besoetako ama eta aita. Nire aitak San Tomas egunarekin eramaten ninduen Donostiara, feria egunean eta haiekin elkartzen ginen eta abenduaren 21etik 24ra haien etxean pasatzen nituen egunak, Usandizaga kalean zuten etxean. Juana Mari bertako alaba gaztetxoarekin Donostia guztia paseatzen nuen.

Garai hartako ‘Komedientiak’ nola gogoratzen dituzu? Uda partean etortzen ziren eta izugarrizkoa zen sortzen zen giroa gau haietan. Etxetik aulkia hartuta joaten zen jendea, Beheko Sorora.

132 | SEME-ALABAK

Etxean bakoitzak egin beharreko lanak nola antolatzen zenituzten?

Etxean gure lanak oso markatuak zeuden, bakoitzak bere zeregina zuen. Astelehenetan mutilen zapatak garbitzen genituen, lohiz beteta egoten ziren. Gure anaia zaharrena, Joxe, oso apaina zen eta haren zapata zulodunak garbitzea lan handia izaten zen guretzat, banan-banan zulo guztiak lohiz garbitu behar baikenituen.

Gure etxera, amarengana, Zumaia deitzen zion mertzero bat etortzen zen, seguru aski Zumaiakoa zelako. Sotoan jartzen zen eta maindirearen oihalkiak ekartzen zituen. Tela haiekin azpiko gonak, gorontzak‌ josten zizkigun. Soineko onak, berriz, Gartxinekoek josten zizkiguten. Estanix osabak Iturriotz eta Altzibar artean dagoen Villa Altamira zaintzen zuen, Mayorre-


Arrubarrena-Ansa familia, Gurutzen, Inazioren ezkontza egunean.

neko finka zena. Hango lau haurrak gure familiako lau anai-arreba gazteon adin berekoak ziren. Udara pasatzera auzora etortzen ziren eta jostatzera gure etxera gerturatzen ziren. Baina haiekin ezin izaten ginen asko jolastu, lan ugari baikenuen egiteko. Gure amak horrela esaten zien: “Anita no puede jugar, tiene que trabajar”. Haien urtebetetze egunean jolastera eramaten gintuzten eta guretzat hori izugarrizko oparia izaten zen, beste mundu bat zen guretzat. Juanenekoek ez zenuten “nirea” hitza erabiltzen.

Halaxe da, Juanenekook ez genuen nirea hitza erabiltzen, betidanik gurea hitza erabiltzen genuen, dena zen denona. Lana partekatu egin behar zen, baita festa ere, eta arropa zer esanik ez. Bati txikia geratzen bazitzaion hurrengoari pasatzen zion arropa. Hortaz, gauza guztiak denonak ziren eta hori oso gogoan dut. Senide guztien artean oso harreman ona izan dugu beti, lotura estua dugu. Auzoko harremanetan, zer duzu gogoan?

Bereziki Juanene eta Millene baserrien artekoa azpimarratuko nuke. Aurrez aurre zeuden bi baserriak eta oso harreman estua genuen elkarrekin. Millenen beheko sua zuten eta gogoratzen dut Eguberrietan erretzen zituztela gaztainak, danbolinean sartuta. Patatak erreta ere gustura jaten genituen.

Eguberrietan denok elkartzen ginen eta abestu, dantzatu… izugarri ongi pasatzen genuen. Kalejira ere egiten genuen bi baserrien ateak zabalik zeudela.

Gure etxean ez genuen irratirik, Millenen ordea bai. Eta estropadak edota herri kirolak zeudenean hantxe elkartzen ziren Jeronimo Ugaldebere Millenekoa, Agustin Arruabarrena gure aita eta Marziano Pierresene baserrikoa, eta gu ume guztiak haien arrimuan, isil-isilik, irratia entzuten. Iturriozko denda nagusia Dixparatene zen.

Bizipen asko bizi izan genituen bertan. Maria eta Kaxinto Etxabeguren anai-arrebak ziren bertako nagusiak. Kaxinto oso mutil berezia zen. Esnea banatzera joaten zen Maixepa Lekuona Makutsokoa eta Mikela Etxeberria Frantzikoarekin. Goizetan, goizeko zazpietarako, menditarrak abereekin etortzen ziren Dixparatenera esnea ekartzera. Han jasotzen zuen Kaxintok bi esneketariekin esne hori guztia eta Pasaiara eramaten zuten saltzera. Eguerdian itzultzen ziren eta hango fruta dendetan sobratu zen janaria ekartzen zuten, Dixparateneren atzean zegoen txerritokiko txerriei emateko. Gu bertara joaten ginen tartean fruta onik bazegoen ikustera. Adibidez, platanoaren puska ona topatuz gero jaten genuen eta puska txarra, aldiz, txerriei ematen genien. Lehen esan bezala, Kaxinto oso mutil berezia zen, txerriekin ere hitz egiten zuen. Bere arreSEME-ALABAK |

133


Anita gogoeta-jardunetan, Donostian.

ba Mariari hau esan zion behin: “Neska-neska, hauxe komeria, Frantziako amona hil dun eta nik ez dinat inongo arroparik entierrora joateko”. Berez bazuen, baina oso modu arruntean janzten zen. Beste behin, kaleko emakume batek diru apur bat eman zion eta horrela erantzun zion Kaxintok: “Muchas gracias señora pero yo no soy necesitado”. Taberna ere bazen Dixparatenen, dendaz gain. Han Felix Zalakain Martiarrenekoa, Iñaxio Brit Sarasenekoa, Prantxixko Garaño Oiartzabal Berrikoa, gure aita… elkartzen ziren jokoan aritzeko. Leihoa irekia egoten zen eta gure etxetik haien oihuak entzuten genituen. Felix Zalakainek doministiku egiten zuenean Kaxintok kontatu egiten zuen “bat, bi, hiru… hogei, ia bukatu ttuk”. Dixparateneko seme-alabak Antonio, Kaxinto, Xanti eta Maittere ziren, hurrenez hurren. Xanti oso sinpatikoa zen, laguntzeko prest zegoen beti. Behin, Jexux anaiak eskuan ebaki handia egin zuenean motoan hartu eta lagundu zuen.

Noiz hasi zinen igande arratsaldeetan lagunekin ateratzen?

134 | SEME-ALABAK

Hamasei urte arte auzoan ibiltzen ginen, ez genuen hemendik ateratzerik. Gogoa izaten genuen hamasei urteak izateko. Horiek beteta hasi ginen Altzibar auzoko bilerara joaten, Ana Mari Iriarte Estrataburukoarekin eta Maittere Irigoienekin. Bikondoak jotzen zuen soinua. Eskola bukatzean, lanean hasi al zinen?

Gure izeba Pilar Goikoetxeak nire amari esan zion ofizio bat ikasi behar nuela. Altzibarren, beheko ostatuan, jertseak egiten ibiltzen ziren eta ni hara joan nintzen, hor hasi nintzen urte batzuetan brodatzen. Marixabel ahizpak ere ikasi zuen brodatzen eta gerora etxean hasi ginen, bat brodatzen, bestea puntua egiten…

1963. urtean Jabier anaia, 28 urterekin, Alemanian istripu batean hil zen arte aritu ginen horrela. Haren heriotza zela eta, jende ugari etorri zen etxera doluminak ematera. Anaiarena gertatu ondoren, Errenteriako Papelerako ekonomatuan postu bat libre zegoela esatera etorri zen etxera familiako bat; horrela hasi zen Maixabel ahizpa ekonomatuan lanean.


Baserritarren Kooperatiban aritu zinen geroago. Bai, 1965. urtean, Baserritarren Kooperatiban leku bat libre geratu zen. Izan ere, Bortane baserriko Ana Mari Mitxelena zegoen han lanean eta moja joan behar zuenez bere lekua libre geratu zen. Ondorioz, ni sartu nintzen Kooperatiban -gaur egun Zubillaga gestoria dagoen lekuan zegoen-. Haren ondoan Manolo Zalakainen elektrizitateko denda txiki bat zegoen. Kooperatiba horretan hamar urte pasa nituen lanean. Baserritar ugari ezagutu nuen, niri gustatzen zitzaidanarekin, gainera. Oso gustura aritu nintzen bertan. Manolo Mitxelena zen arduraduna eta Maixabel Lekuonarekin, Abelino Saavedraren emaztearekin, eta Mañoli Ansarekin batera lan egin nuen bertan. Oso lagun onak egin ginen.

Kooperatiban gehienbat pentsua saltzen genuen, eta hazi gauza. Horietaz gain, baserriko erremintak ere saltzen genituen: horzbikoa, arrastelua, eta abar; baita potoetako latak ere, eta ontziratu gabeko janaria. Txitak ere ekartzen genituen kooperatibara saltzeko. Zein ordutegi zuen dendak?

Egunero egiten genuen lan kooperatiban, goiz eta arratsalde; igandeetan, gainera, goizeko 06:30erako irekitzen genuen; izan ere, goizeko 06:00etan meza zegoen eta horren ondoren etortzen ziren baserritarrak dendara. Baserritarrek igandean pentsua enkargatzen zuten, eta astean zehar banatzen genuen. Angel Ibarguen, Jexux Oliden eta Manolo Mitxelena arduratzen ziren banaketaz, furgoneta batekin. Gogoan dut, gaueko 22:00etan kooperatiba ixten hasi ginenean, lorpen bat izan zela. Gerora, nahiko eztabaida ugari izan genituen Udalarekin bileretan. Izan ere, garai hartan denda gehienek ez zuten ixten eta guk eskatzen genuen igandean behintzat itxi ahal izatea. Nola joaten zinen lanera?

Oinez joaten nintzen. Bi buelta egiten nituen, bat goizean eta bestea arratsaldean. Kooperatiba goizeko 08:00etan irekitzen genuen; bazkaltzera etxera itzultzen ginen 13:00 inguruan eta gero arratsaldean 15:00ak aldera itzultzen ginen berriro ere lanera, berez 20:00ak arte, nahiz eta ia gehienetan hori luzatu egiten zen.

Auzoan asko laguntzen al zenuten elkar? Izugarri laguntzen zen. Adibide bat kontatuko dizut. Gure aitak 60 urterekin istripu handia izan zuen, erre egin zen bularretik gora Papeleran lanean ari zela eta inork ez zuen uste hartatik bizirik aterako zenik. Oso gogorra izan zen, inork ez zuen uste pertsona horretan garuna osasuntsu egon zitekeenik. Migel gure anaia jaunartzea egiteko zegoen eta aitak esan zuen jaunartzearekin jarraitzeko, oso erlijiosoa zen. Oso gogoan dut etxera Lukas Iragorri, Santxoko Jenaro Altuna, Romaneneko Maria Bazterrika, Eskolako Joxepa Zapirain… etorri zirela guri laguntzera. Lukas eta Jenaro ospitalera joaten ziren, gaueko txanda egitera. Mariak, Joxepak… berriz, baserriko lanak egiten lagundu ziguten, artajorran… Auzotarrak familiari laguntzera etorri ziren, borondate handia zegoen. Iturriotzen familia batean zerbait gertatzen bazen, jendea baserri horretara joaten zen laguntzera. Haurrak jaiotzeko, laguntzeko, edoskitzeko… laguntza handia zegoen. Gainera, garai hartan ez zegoen motorrik indarreko lanak egiten laguntzeko, astoa zegoen etxe gehienetan karga zerbitzua burutzeko eta horretarako ere jendeak bere burua eskaintzen zuen, elkar laguntzeko borondatez. Ez du zer ikusirik lehengo bizitzak oraingoarekin.

Gotzon Isasa auzokidea atxilotu zutela gogoan daukazu. Kooperatiban nengoen lanean garai hartan. Gotzoni aita hil egin zitzaion, Ramon Isasa. Eta Gotzon kartzelan zegoenez, Oiartzunera ekarri zuten. Kooperatiban eman zidaten abisua Gotzon Beheko Plazan zutela. Bakarrik joan nintzen bera ikustera, eta han ikusi nuenean inpresio handia egin zidan, asko maite baikenuen, negar batean itzuli nintzen lanera.

Gogoratzen dut behin, Maittere Irigoien eskolako lagunak Iñaki Sarasketa nor zen galdetu zidan eta nik konparatu egin nuen Gotzonekin, oso jatorrak baitziren biak. Xabier Lete ere ezagutu zenuen.

Xabier Lete ezagutu nuen kale giroan ibiltzen hasi nintzenean. Bera eta haren lagunak askoz ere liberalagoak ziren. Gogoan dut behin edo behin esan zutela: “Neskari musu ematean, haiek belarri ondokoa ematen dute, nolatan SEME-ALABAK |

135


Lartaun elkartekoak.

Lartaun abesbatzako kideekin, Elizondon.

emango dute belarri ondokoa haiek ere guk bezain gustura hartzen dute-eta musua�.

GariĂąo baserrikoa. Hura izan zen Betan lanean hasi zen lehenengo langileetarikoa. Berak aurkitu zidan fabrika horretan lana niretzat, nire koinatu Xantik.

Lartaun abesbatzan inoiz abestu al zenuen?

Ez, inoiz ez nuen abestu, baina oso zalea nintzen. Yon OĂąatibiak gidatzen zuen taldeak parte hartzen zuen alde guztietara joaten nintzen haiek entzutera. Kontzertua non, ni hara joaten nintzen. Kooperatiba utzi eta Beta fabrikan hasi zinen lanean.

Bai, kooperatibatik Beta fabrikara joan nintzen, ez dakit zergatik egin nuen aldaketa, baina banuen gogoa. Langile mugimendua hasi zen eta nik saltsa horretan aritzeko gogoa nuen, barruan sentitzeko, nolabait. Lan aldaketa horregatik izan ote zen, ez dakit, edo agian fabriketako langileak libreago ikusten nituelako. Kooperatiban nengoen urteetan hilabeteko oporrak hartzea oso zaila zen, zortzi egun hartzen genituen gehienez, ezberdina zen; hortaz, agian askatasun gehiago emango zidalako aldatu nintzen fabrikara lanera.

Erabaki hori hartu nuen arren, lan batetik besterako aldaketa gogorra izan zen niretzat, inpaktu handikoa. Giroa oso ezberdina zen, baina denborarekin talde oso egokia sortu genuen. Haien artean zeuden auzoko Mari Karmen Manterola, Ugaldetxoko Pili Makuso, adibidez. Betan izozkailuarentzat, garbigailuarentzat pieza sueltoak egiten genituen. Betan lanean Maitxo ahizparen senarra zebilen, Xanti Lopez,

136 | SEME-ALABAK

Fabrikan lan egiten zuten emakume gehienek ezkontzean lana uzten zuten; Maixabel eta Kontxi nire ahizpek, adibidez, lanean jarraitu zuten ezkondu ondoren ere, baina hori ez zen ohikoena. Beta fabrika utzi zenuenean zer egin zenuen?

Beta fabrika itxi aurretik utzi nuen nik. Kitapena kobratu genuen batzuek. Nik osoa jasotzea eskatu nuen eta Mendibilen Karmele Lekuona koinatarekin batera denda bat zabaldu genuen.

Denda handia zen, baina ez zuen kooperatibaren garaiarekin zerikusirik, Mamuteko saltoki handia jada funtzionamenduan baitzegoen. Asko sufritu genuen denda horretan, tienda para faltas deitzen genion. Eskerrak lokala anaiarena zela eta ez genuela inongo errentarik ordaindu behar, izan ere soldatarekin doi-doi ibiltzen ginen gastu orokorrak ordaintzeko. Denda horretan, ez dakit nola, bost urte igaro genituen. Garaiak aldatu ziren eta uztea erabaki genuen. Eta Petra Lekuona Zaharren Egoitzan hasi zinen lanean, erretiroa hartu arte.

Bai, horren ondoren Petra Lekuona Zaharren Egoitzan hasi nintzen, 48 urterekin. Eta 62 urterekin hartu nuen erretiroa.


Petra Lekuona egoitzako langile eta mojekin.

Petra Lekuonan inoiz imajinatuko ez nuen esperientzia onena pasatu nuen, asko bete ninduen lan horrek. Ez zeukan zer ikusirik aurreko lanekin, piezekin lan egin ordez pertsonekin lan egitea zen, pertsona bakoitzaren istorioekin‌ eta bizipoza ematen zidan horrek, asko iristen nintzen haiekin bizitzera.

Ikastaro batzuk egin genituen bertan lanean hasita, jende gazteagoa ere bazegoen Zaharren Egoitzara sartzeko prest eta haiek ikusita pentsatzen nuen “jo, nik zergatik ez nuen gehiago ikasi gazteagoa nintzeneanâ€?. Esan izan zidaten erizaina izan behar nuela. Lan ugari egiten genuen, ez zen pertsonekin lan egitea bakarrik, garbiketa egin behar zen, sukaldeko lanak‌ Bi errelebotara egiten nuen lana nik, goizeko erreleboan pertsonen garbiketaz arduratzen nintzen eta baita gelen garbiketaz ere. Bertan bazkaltzen nuen, 14:00ak inguruan. Arratsaldeko erreleboa, berriz, zaintzaile edo begirale lana zen, merienda eman, paseoa eman... bukatzeko afaria ematen genien eta oheratu. Oheratu ondoren sukaldea jasotzera joaten ginen. Etxera ilunabarreko 20:30 aldera iristen ginen.

Ni bertara lan egitera sartu nintzenean mojak zeuden oraindik, Sor Carmen egon zen lehendabizi, horren ondoren Sor Loretorekin eman nituen urte gehienak. Moja ugari zeuden musu -truk lan egiten zutenak, nik ez nuen lana musutruk egiten, baina nire bi ahizpek bai, adibidez. Boluntario lanak egitera joaten baitziren Petra Lekuonara.

Ernio mendian, Lartaunek jarritako gurutze parean.

Aitona-amona ugari izango dituzu gogoan. Bai, asko eta asko. Lan horrek asko bete ninduen. Erretiroa hartzea kostatu zitzaidan, baina jende berriak lanera sartzeko zuen gogoa ikusita, erreleboko kontratua eskatzera animatu nintzen. Nituen urteengatik ezin nuen erretiroa hartu, baina bai kotizatua nuen guztiagatik, gaztetatik hasi bainintzen lanean. Hortaz, erreleboko kontratua eskatu nuen, momentu horretan guztiz jubilatu izan banintz soldata oso murritza geratuko zitzaidakeen eta. Eta erretiroa hartu ondoren, zer-nolako ametsak zenituen?

Hirurogeita bi urterekin erretiroa hartu nuenean ametsak banituen betetzeko, baina azkenean ez nituen bete. Etxerako lanak egiten geratu nintzen etxean. Hasieran HELTAra apuntatu nintzen, joste lanetan aritzera, baina konturatu nintzen ez zitzaidala gustatzen. Horren ondoren, nire ahizpa Maittere joan zen bertara jostera.

Nire kooperatibako garaian Aldaienean ibiltzen nintzen josten ikasi nahian. Ez ditut afizio askorik izan, ez dut asko bidaiatu, baina mundua ezagutzea asko gustatuko litzaidakeela beti esaten nuen, nahiz eta gure garaian hori egin ahal izatea oso zaila zen. Mendia oso gustukoa omen duzu.

Bai, mendia betidanik asko gustatu izan zait. Lartaun sortu zenean mendi ibilaldiak antolatzen hasi ziren Goikoetxea anaiak. Ibilaldiak hilean behin izaten ziren, Aralarrera, adibidez. SEME-ALABAK |

137


Hasieran sufritzea tokatu zitzaidan, igandeetan lana egin behar izaten bainuen Kooperatiban. Baina beranduago txandak egiten hasi ginenean, igande libreetan ibilaldietara joaten nintzen. Aukera horrek mendira asko zaletu ninduen eta gaur egun hondartzara baino lehenago joango nintzateke mendira.

Lartaun taldearekin mendira joaten nintzenean, galtzak janztea oso gaizki ikusia zegoenez, leotardo batzuk janzten nituen gona lodi batekin. Beste emakumeek galtzak janzten zituzten. Xabier Letek hala esan zuen behin: “Hemen badakit nork ematen duen tentaziorik handiena?”. Niregatik ari zen, gona jantzita neramalako [kar, kar, kar].

Talde horien ildo berean aurretik ibili nintzen Gaixoen Senidetasun taldean ere. Balentxi apaizak eta bertan zeuden beste apaizek, tartean Errenteriako kaputxinoek, azaldu ziguten herriko etxeetan jende asko zegoela gaixorik. Gaixotasun edo desgaitasun fisikoren batengatik etxetik ez zirela ateratzen eta horiei laguntzen hasi ginen. Haiei laguntzera Sanatoriora joaten ginen, orain Donostiako EHUko Medikuntza eta Erizaintza fakultatea dagoen lekuan zegoen. Bertan neska gazte bat zegoen, Carmiña, Galiziakoa eta oso gaixo zegoen eta hari bisitak egitera joaten ginen. Herrian ere laguntzen ibili ginen, azkenean elizaren babesa izanda gauzak egitea errazagoa baitzen. Herri mailan hainbat eta hainbat gauza ere antolatu genituen.

Horren harira, gogoratzen dut Lartauneko taldekideak behin Ergoien auzoko Maria Anmeza entzutera joan zirela geles Lekuona Angeli zeUrkiolara eta haien tarna lagun mina zenuen. tean zegoen Arantxa Talde horretan lagun Lete, Xabierren arrehandia egin nuen ba. Galtzekin zeduela urte bete zengoen eta apaizak ez du zen Maria Angeles zion horregatik osLekuona. Berarekin tia eman, ez baitzen oso lagun egin ninzilegi emakume batzen, oso pertsona estek galtzak janztea. kuzabala zen, oso betea Meza bukatu zenean zen, era askotan. Beti esaArantxa apaizarengaAngeli, Karmele et Anita. ten genion Karmele koinatak na joan zen galdezka, eta eta biok zekien guztiarekin apaizak bere janzkeragatik izan zela esan zion eta honek erantzun zion liburu bat idatzi behar zuela. ea berak zeraman janzkera zilegia zen. Asko Hilean behin, igande goizetan biltzen ginen gustatzen zitzaidan emakume hori. bulegoan, Amaran, eta meza eta hamaiketakoa egiten genituen. Maria Angeles eta biok joaten Herri Gaztedi taldeko partaide izan al ziginen bertara, norbaitek eramaten gintuen konen? txean. Eliza mailan Acción Católica Española zegoen Maria Angelesek Pedro Mari Etxebesterekin eta horren harira herri mailan Herri Gaztedi karneta atera zuenean harekin joaten nintzen sortu zen. Bertan parte hartu nuen. Gogoratzen dut Valentin Zamora apaizak eta beste hainkotxez. Bertara joateaz gain, leku askotara ere batek begiak asko ireki zizkidatela. Hogei urte eramaten ninduen, pelikulak ikustera, antzerbete bitartean gogo-jardunak egiten ziren; Dokiak ikustera... nostian, Santa Teresan biltzen ginen zenbait heHerri mailan talde horretan ibiltzen ginen rritako taldeak. Bertako apaizak Ramon EtxeMartin Aranburu, Xabier Arreguy, Esther Sein, berria eta Epelde ziren eta haiei esker beste Joakinita Zalakain… Beste herrietan ere bazeuikuspegi batzuk ikusten hasi nintzen. den taldeak, Errenterian, adibidez, Angel PaloHerri Gaztedi, berriz, herri mailako taldea mo ibiltzen zen. zen, Donostiako Getaria kaleko 15ean zuten bulegoa eta bertara joaten ginen bilerak egitera. Iturriozko festak, Santiyuak, nolakoak ziHor nire bizitzaren esnatze bat ikusten dut. ren?

138 | SEME-ALABAK


Anita lagun artean, Pikoketan.

Nire garaian ez nintzen inongo festa batzordetan sartu; beranduago sortu ziren, nire ahizpa Kontxi, adibidez, ibili zen.

Gogoratzen dut Gartxitene aurreko plaza zena kolore ezberdinetako banderatxoz apaintzen zela. Enkomentene baserria zegoen plaza horretan, metak ere bazeuden, ez zuen orain den lekuarekin zerikusirik. Plaza horretan gehienbat dantzen entseguak egiten ziren. Garmenditarrak ziren oso parte hartzaileak, baita Gartxiteneko gazteena ere, Arantxa Belaunzaran. Nik ditudan auzoko festetako oroitzapen gehienak egiten zituzten parodiak dira. Antzerkiak egiten beranduago hasi ziren Karla Lekuonaren garaian, Iñaki Garaño, Karmele Lekuona, Eskolako Pepita Otamendirekin… Bestalde, oso gogoan daukat Santiyo bezperan nola etortzen ziren txistulariak. Joxe Mendizabal Txistu, Joxe eta Arozenatarren aita etortzen ziren eta txistua joz joaten ziren Etxe Nagusiraino, ume guztiok atzetik gindoazela kalejiran. Han buelta eman eta Dixparateneraino jaisten ziren Ttun-Ttun bidetik (gaur egungo bide berritik). Han zerbait edan eta Beheko Sororaino jaisten ziten auzoko bazterrak alaitzen zituzten bitartean.

Futbol talde bat ere bazegoen auzoan. Auzo mailan oso garrantzitsua zen Oin Azkar deituriko futbol taldea. Eskolan ikasten genituen kantak “Oin Azkar tiene un portero txin -txin y chuta bien el balón…” edo “por el campo de Oiartzun pasaban mil…… runbala runbala run…”. Maistrak erakusten zizkigun, futbol taldea animatzeko. Pike handia zegoen garai horretan kaletarren eta iturrioztarren artean; gurean bazeuden futbolari dezenteak: Saraseneko Migel Urdanpilleta, esate baterako. Nola gogoratzen dituzu Ihoteak?

Lukas Iragorri ateratzen zen zakuz jantzia Ihoteetan. Baina hori ere oso galarazia zegoen. Lehenengo Inauteriak 20 urte inguru nituenean ospatu nituela dut gogoan. Altzibar auzora puntua egitera joaten nintzenean, hango festetan, San Pedrotan, Portunera Tolosako senideak etortzen ziren, Markuleta abizena zutenak. Izan ere, Altzibarko jaiek garrantzi handia zuten. Tolosatik etortzen zen familia horretako neskatxa batekin harreman handia egin nuen. Gure etxera ere etortzen zen. Irene izena zuen

SEME-ALABAK |

139


eta nire amari Tolosako Inauterietara joaten utzi behar ninduela esan zion, haiekin egongo nintzela. Gure amak hasieran ez zuen oso ongi onartu proposamen hori, baina behin eta berriz errepikatu ondoren utzi egin zidan joaten. Niretzat hori izugarrizko nobedadea izan zen, haien etxera joan eta bertako inauteriak ikustea ikaragarria izan zen, txoratua nengoen, galdua bezala. Gogoratzen dut nire laguna zen neska horren kuadrillakoek jada zigarroa erretzen zutela. Oso dotorea zen hanka bat bestearen gainean jarrita zigarroa erretzea. Gogoan dut emakumeok galtzak janztea ez zegoela batere ongi ikusia. Tolosan, berriz, erdaraz komentatzen zuten “a mí me choca mucho que estén esperando a los carnavales para ponerse pantalones”; izan ere, bertako emakumeek, inauterietan libre zenez, galtzak jartzeko baliatzen zuten. Zenbat urterekin jantzi zenituen lehen galtzak?

Nik 28 urterekin jantzi nituen lehenengo galtzak. Gogoratzen dut ongi aski nolakoak ziren, berdasta batzuk ziren, polo zuri batekin janzten nituen, aski polita nengoen. Gure amak onartu egin zidan galtzak janztea; aita irekiagoa zen , ama baino gai horietarako gure etxean, beste ikuspegi bat zuen. Gaur egun zer-nolako bizimodua daramazu?

Nire egunerokotasuna goizeko 06:00etan hasten da. Goizeko 07:00etan elkartzen gara zortzi lagun inguru Arditurri bidegorriko Iturriozko bidegurutzean. “Betiko orduan, betiko lekuan”, jada badira 20 urte joaten garela. Oin Arinak izena jarri diogu duela gutxi taldeari, bertso eta musika banda ere badugu.

Bi ordu inguru ibiltzen gara eta Iturriozko Iturri-Berri elkartean bukatzen dugu goizeko 09:30ak aldera kafetxoa hartzen. Norbaiten urtebetetze eguna denean zerbait desberdina ere hartzen dugu kafetxoarekin batera. Mendi buelta beti ezberdina izaten da, oso bide politak ezagutu ditugu. Erretiroa hartu ondoren Urkabe mendia aurkitu dut eta izugarri gustatu zait, ez nuen inoiz imajinatuko zenbat bide eta zenbat leku dauden bertan. Moises Gonzalez koinatuak erakutsi dizkigu. Urkabera joateaz gain, Munaundira ere joaten gara… Kontxi eta

140 | SEME-ALABAK

Moises gaur egun egiten ditugun txangoak idazten ari dira, gero jasota izateko.

Mendi buelta hori egitean etxeko lanekin hasten naiz. Sukaldean ibiltzea lehen baino gehiago gustatzen zait, lehen ez nuen egiten eta orain, berriz, oso gustuko dut. Maittere ahizpak josi egiten du eta nik, berriz, sukaldeko lanak egiten ditut. Bazkaldu ondoren beti ordubeteko siesta egiten dut, hori inork ez dit kentzen. Arratsaldean gauza bat baino gehiago egiten dut, etxeko gorabeherak, programa batzuk ikusi, telesail batzuk, hala ere telebista ez dut asko ikusten.

Gauean oso goiz joaten naiz ohera, ez naiz inoiz gautxoria izan. Gaueko 23:00ak aldera jada lotan egoten naiz, eta lo ordu horiek kentzen baditut goizean ez dut lo gehiago egitea lortzen. Goizeko 06:00ak ezkero nahiz eta ohean egon ez dut lo egitea lortzen. Oiartzungo kultura ekitaldietara joaten al zara?

Oiartzunen antolatzen diren kultura ekitaldietara ere askotan joaten naiz, antzerkia ikustera…; bertsoak entzutea ere asko gustatzen zait. Bertsolari gustukoenen artean Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña... ditut.

Gaztetan, Ez Dok Amairu nire talde gustukoena zen, deskubrimendu bat izan zen protestako garai hartan. Iruditzen zitzaigun mundua aldatu behar genuela eta talde hori ikaragarria izan zen. Xabier Lete, Lurdes Iriondo, Benito Lertxundi, Mikel Laboa… oso gustuko nituen. Pilotazale borrokatua ere bazara.

Esku-pilota ere asko gustatzen zait, larunbat arratsaldea eta igande arratsaldea pilota ikusten pasatzen dut. Nekane nire ilobaren semea, Aitzol Arzallus, oso umetatik hasi zen pilotan eta bere partida guztiak ikustera joaten nintzen. Horren aurretik ez nuen hainbeste jarraitzen, baina iloba hasiz geroztik frontoi ugaritan egona naiz. Oso gustura joaten nintzen frontoi horietara, asko gustatzen zitzaidan haurrak pilotan aritzen ikustea. Hortik hasi nintzen pilota gehiago ikusten eta Bengoetxea nuen hasieran gustuko, Onddo/Punto Beltxa deitzen genion, bere begi beltzengatik. Abel Barriola ere asko maite nuen, pertsona bezala ere asko baloratzen nuen. Gehienbat partida bukatu ondorengo elkarrizketaren arabera konbentzitzen nau pilotariak,


AuĂąamendin, familiakoekin.

esaten duenaren arabera, nahiz eta pilotaria hain ona ez izan. Mikel GoĂąik galdu zenean, adibidez, pena handia hartu nuen. Urte hasiera oso berezia da zure familian.

Gure gurasoak urtarrilaren 1ean jaio ziren. Bost urteko aldea zuten baina biak egun berekoak ziren, Urteberri egunekoak. Hortaz, urte asko dira aitaren eta amaren urtebetetze egunean elkartzen garela denok. Gaztetxoetatik egun hori oso ospatua izan zen gure baserrian. Gaur egun urtarrilaren 1ean Iturri-Berri elkartean biltzen gara, 60 lagun inguru.

Anita Arruabarrena inolako debekurik gabe mintzatu zaigu, ez genekien

Gimnasiako lagunekin, Torren.

mila gauzaren berri eskainiz. Gure herriaren historia xehea egiten ari den Urtekari honetan beharrezkoa zen hau guztia jasotzea. n Galderak egin eta jaso: JAIONE UGALDEBERE SARASUA

SEME-ALABAK |

141


ÂŤBetidanik nire asmoa bezeroei, mimo handiz, produktu hoberenak eskaintzea zen, jatetxeari etorkizun on bat ematekoÂť

Maria Luisa Ezeiza Ibarguen Matteo jatetxea dugu ziur aski Oiartzungo sukaldaritza habiarik antzinakoenetako bat. Nahiz gaur Matteo izenarekin ezagutu, garai batean Kotxera izan behar zuen. Nonbait ere karro eta diligentziek han egiten zuten geldialdia eta jendeak ere bertan egiten zituen otorduak. Guztira, 120 urte izango dira Matteok bere sukaldaritza lantzen duela. Hasiera Maria Arozenak eman zuen. Nahiz GariĂąo baserrian jaioa zen, Ugaldetxoko Matteora bizitzera joan zen. Gero, haren alaba Joxepa Goienetxek jarraitu zuen; segidan haren alaba Maritxu Ibarguenek eta orain dela gutxi arte haren alabak, Maria Luisa Ezeizak, eman dio sona Ugaldetxoko jatetxe ospetsuari, aurrez dakarren historiari erantzunez, bere nortasuna mantenduz. Hortaz, Maria Luisa Ezeiza Ibarguen dugu Matteo etxeko laugarren belaunaldia. Gizon izena duen jatetxea baina beti emakumezkoek gidatu izan dutena 1902tik, etengabe lanean.

142 | SEME-ALABAK


Denok dakigu oiartzuarra zarela. Baina emango al zeniguke zure etxearen eta familiaren berri. 1902an Maria Arozena, nere birramona, auzoko GariĂąo baserritik Kotxera deitzen zen etxera etorri zen. Bertan Matteo izena jarrita, alargun hasi zuen bere etapa berria, bere alaba Joxepa eta Esteban semearekin (beranduago Altzibarko Irundarreneko alaba batekin ezkonduko zena). Bazeuzkan 5 seme-alaba gehiago, baina haiek Argentinara migratzaile joanak ziren momentu horretarako, euskaldun asko bezala garai horretan. Matteon taberna, denda, eta sukaldearekin hasi ziren, garai horretan herri askotan gertatzen zen bezala. Denetarik egiten zuten, eguneko ordu guztiak lanari eskainita.

Nire amona Joxepa 13 urterekin Donostiara joan zen neskame hango familia aberats batengana. Bertako sukaldariak mundu berri bat erakutsi zion, kozinatzeko era desberdina, askoz ere landuagoa, eta detaile txikienak ere kontuan hartzen zituena. Andere haren ikasgaiak primeran ikasi zituen, eta hori berak naturalki zeukan kozinatzeko esku onari gehituz, gero izan zuen fama azaltzen du. Beti maitasunez eta alai egiten zuen lan, eta Donostiatik bueltatzerakoan berak hartu zuen Matteo sukaldeko ardura bizitza osorako. Berak prestatutako ehiza, kaxulak, frijituak eta gainontzeko platerek fama handia izan zuten; izan ere, ukitzen zuen janari guztia goxo kozinatzen zuen. Gainera, ezin dugu ahaztu momentu horietan (gerra garaian eta ondoren) elikagaiak urriak zirela, beraz, erronka handiei aurre egin behar izaten zien egunero. Horri gehitu behar zaio bere lanerako borondatea, izan ere, nahiz eta langileekin zorrotza izan, azkenean berak egiten zuen lan gehien. Hori zen bere langileek bere izateko erari buruz gehien azpimarratzen zuten ezaugarria. 88 urte bete arte egon zen sukaldean, eta bizitza osoa haren inguruan egin zuen. Izan ere, auzoko Pantaleon Ibarguenekin ezkondu, Matteon finkatu eta 3 seme-alaba izan zituzten: Joxe Mari, Miguel eta Maritxu, nire ama. Hirurak Matteon jaio ziren eta haiekin bizitzari aurre egiten ikasi zuen, asko borrokatuz, alargun gazte geratu eta gero. Bere bizitzako azkeneko 6 urteetan, nahiz eta oheratua egon, buruz oso argi zegoen eta nik berarekin pasatzen nituen

Maria Arozena birramona eta Joxepa Goienetxe amona.

Maria Arozena birramona, etxeko atarian.

Joxepa Goienetxe Amona, Esteban anaiarekin.

SEME-ALABAK |

143


arratsaldeak tertulian bere jakinduriatik ikasteko. Azkenean, 94 urterekin hil zen.

Gu ere 3 senide ginen, Inaxio, Joxe Mari eta ni. Matteon jaioak gu ere, familiako ohiturari segituta. Zein izan zen zure aita?

Nire aitak Luis zuen izena eta Errenteriako Larre-haundi baserrikoa zen. Amarekin ezkondu aurretik Errenteriako Lanera fabrikan lan egin zuen. Ezkondu ondoren, denboraldi batez han jarraitu zuen lanean, baina etxean hainbeste lan izanda, Laneran lan egiteari utzi zion familiari laguntzeko. Matteo jatetxea.

Tabernan lan egiteaz gain, animalien tratulari gisa ere lan egiten zuen. Animaliekin lan egitea gustukoa zuen eta egunero garbi eta dotore izaten zituen bere behiak. Zoritxarrez, 51 urterekin hil egin zen. Bere heriotza oso gogorra izan zen familia osoarentzat. Gaixotasuna azaldu eta 20 egunera joan egin zen. Guk 16, 13 eta 11 urte genituen eta denoi bizitza erabat aldatu zitzaigun.

Ez dut inoiz ahaztuko bere gorpua klinikatik ekarri zuteneko gaua. Bere alboan bere txakurra Txuri etzan zen penaz gainezka eta handik aste gutxitara hark ere utzi egin gintuen.

Matteo jatetxeko sukaldean: Amona, Monica, Marixabel, Joxe Mari eta hiru neskame: Maixux, Esperanza eta Maixux.

Aitaren oroitzapen asko ditut. Igande goizetan berak eramaten ninduen motorrez Errenteriara. Lehenengo mezetara eta ondoren azoka zaharrean erosketak egitera. Hango baserritar guztiek ezagutzen zuten. Haiei erosten zizkien oilasko, antxume, eta abar, denak freskoak eta bizirik. Gero etxera bueltatzerakoan harakin lanekin hasten zen, ez gaur egun bezala, dena erraz, garbi eta zatituta erosi dezakegula.

Horretaz gain, bera oso dotore, jatorra eta detailezalea zen. Erosketak egiterakoan gure momentutxo espeziala geneukan. Adibidez, berak erosten zizkidan zapatak Arcelus dendan, ni beti panpoxa ikustea gustatzen baitzitzaion. Mimo guztiak egiten zizkidan. Ama, Matteoko Maritxu. Nola gogoratzen duzu? Matteoneko terrazan, tartean amona Joxepa Goienetxe eta haren anaia Esteban.

144 | SEME-ALABAK

Ama borondatez betetako emakumea zen, eta niretzat esfortzuaren erreferentzia. Berari oso lan gogorra egitea tokatu zitzaion eta dena aurrera eraman zuen isiltasunean.


Bere egunerokoa goiz hasten zen. Goizeko seietan taberna-denda irekitzen zuen. Ordu hartarako bezero asko itxaroten egoten zen kafea eta pottoka (txupito) osagarriarekin lagunduta gorputza berotzeko. Eguna ongi hasi edo bukatzeko ohitura zen hori, Errenteriako lantegietara lanera joan aurrekoa edo gaueko laneguna bukatu ondorengoa. Horren ondoren, baserritik etorritako emakumeentzat dendako produktuak saltzen aritzen zen: janariak, oihalak, aspirinak eta hamaika gauza gehiago. Andre haiek eguneroko bidaia hori aprobetxatzen zuten esnea astoarekin ekartzeko, izan ere, esneketariak Matteoko atarian esnea jasotzen zuen. Haientzat baserritik ateratzen ziren une bakarra izaten zen; harreman sozialak egiteko momentu ezin hobea. Horri hamaiketakoak, bazkariak, meriendak eta afariak segitzen zioten. Egun osoa gelditu gabe aritzen zen. Lan eta lan.

Gutxienez bere azkeneko urteetan, bere amak ez bezala, mundua ezagutzeko aukera izan zuen, gurekin batera etortzen baitzen oporretan. Horrelakotan ikasi nuen zein trebea zen! Egun batean oporrei buruzko komentario txiki bat egin nion, Argentinara bere lehengusuak bisitatzera joateko aukerari buruz (kontaktua mantentzen baitzuen) eta ziztu bizian erantzun zidan prest zegoela hara joateko. Horrela, bere nahia errealitate bihurtu zen. Bai hegazkinean baita helikopteroan ere lehenengo aldiz ibili zen lasaitasun eta desioz beteta. Izan ere, ama ni baino askoz ere ausartagoa zen! Gurasoak nora joan ziren eztei bidaian? Haien eztei bidaian Bilbon eta Zaragozan izan ziren. Hori izango zen haien lehenengo eta azken bidaia. Momentu hartan tabernan ez zeukaten jaiegunik.

Zein ziren zure aita eta ama besoetakoak? Nere izeba-osabak Monica eta Miguel. Monica Nafarroako Labaien herritik etorri zen Matteora zerbitzatzera eta bertan osaba ezagutu eta ezkondu egin ziren. Alaba bat izan zuten, Marixabel, niretzat ahizpa bat bezalakoa dena. Nire aita gazte hil zenean, asteburuetan laguntzera etortzen ziren, astean zehar haien Errenteriako elikagai dendan lan egin eta gero. Hiru anai-arrebentzat guraso batzuk bezala izan ziren. Inoiz ez dut ahaztuko haiek eskaini ziguten laguntza, beti maitasunez betea.

Joxepa Goienetxe amona, Txomin Perurena eta Lasa bi anaiekin, 1970ean.

Luis Ezeiza aita.

Maria Luisaren bataio egunean.

SEME-ALABAK |

145


Zer-nolako oroitzapenak dituzu umetako garaiez?

Luis Ezeiza aita, haren motorrean.

Nire txikitako oroitzapenak Matteokin lotuta daude, taberna bat izateaz gain zirku bat baitzirudien, egunero ikuskizun eta artista desberdinekin hala-nolako xelebrekeriak egiten. Lana bukatutakoan etortzen ziren eta hori izaten zen haien momentua. Bakoitzak litro erdi ardo eskatzen zuen elkarren artean banatzeko kaxula batzuen laguntzarekin. Herri osoak ezagutzen zituen beren izengoitiengatik: xagua, azeria, katua, latxa... Beste batzuk, berriz, berezko izenetik: Tronpeoko Justo, Sebastian Ortelanua, Tierra-Mar y Aire anaiak, Ibarreko Emilioren kuadrilla... Zein baino zein hobeak, beti adarra jotzeko prest.

Egunerokotasuna hobeto eramateko festa desberdinak antolatzen zituzten. Gogoan dut, adibidez, Tronpeoko Justo eta Sebastian Ortelanuak Isastiko errekan antolatutako txintxorro txapelketa. Garai hartan elektrizitate zentral bat zegoen han eta bertara iristen zen erreka txikian erloju kontrako proba famatua egin zuten. Jendez gainezka zegoen auzoa egun hartan. Dirudienez, Sebastian izan zen irabazle baina badirudi zentraleko konporta ireki ziotela abiadura gehiago hartzeko. Ikusten duzuenez, trikimailu guztiak erabiltzen zituzten.

Anaia Inaxiorekin.

Horretaz gain, urte osoan Matteoko ataria gertaera askotarako leku hautatua izaten zen. Adibidez, auzotik entierro bat pasa behar bazuen herriko elizarantz, Matteo aurrean mahai bat jartzen zuten gorpua pausatzeko, eta eramaten zutenek tabernan zapatak aldatu eta zerbait hartzen zuten indarberritzeko, aldapa luzea baitzeukaten aurretik. Hurrengo geltokia elizan sartu aurretik Xabale aurrean izaten zen.

Atari horretan etxeko txerri hiltzeak ere egiten zituzten, normalean arratsaldez eta gauerako txerri festa antolatzen zen, odolki freskoak jatera etortzen zirenekin.

Maria Ibarguen ama, Inaxio anaia eta osaba Miguel.

146 | SEME-ALABAK

Baina gehien gogoratzen dudana gaueko boxeo saioak dira. Etxekoek argi izaten zuten zenbait baserritarrek beste batzuekin tabernan topo egiten bazuten afaldu ostean, elkarri dinbi-danba mutur-joka hasten zirela, zizpatuak baitzeuden jada. Harrigarriena hurrengo egunean ezer gertatu ez balitz bezala zeudela denak.


Eta eskolako garaiak? Nire lehenengo urteak Ugaldetxoko eskolan pasa nituen, Luisa Berrondo maistrarekin. Gelan adin desberdinetako 40 edo 50 neska-mutil geunden, zein baino zein bihurriagoak. Beti izaten zen baten bat kirkila, muskerra edo beste gauzaren bat haren mahai azpian gordetzen zuena. Maistrak esku arina izatearen fama zuen baina garai hartan makila zen ordena jartzeko bide bakarra; zirt-zart astindu beharra zeukan hainbeste zoo-teknikari artean. Horren ondoren, Errenteriako mojetara joan nintzen eta hortik urte batzuetara ikasketak Iparraldean bukatu nituen moja barnetegi batean. Amak etxean bezero frantsesei ulertzeko beharra ikusita, hara bidali ninduen. Ez zidan aukerarik eskaini, etxean lana zegoen eta nire laguntza behar zuen.

Hango oroitzapen asko dut. Gogoan dut nola behin baino gehiagotan, Angeluko klaseetan istiluren bat baldin bazegoen, ikaskide frantsesek gu salatzen gintuztela, izan ere haientzat espainolak ginen eta gu ginen beti errudun. Gezurti handiak ziren! Hori horrela izanda, behin Salamancako lagun batek oporretatik bueltan kirats -bonba batzuk ekarri eta egun batean eskola barruan bota zituen. Orduan bai jaso genuela zigor on bat arrazoiarekin. Horretaz gain oroitzapen oso onak ditut. Handik frantsesa ikasteaz gain, mezak latinez eta frantsesez jarraitzen ikasi nuen, astean bost aldiz joaten baikinen.

Maria Luisa, Joxe Mari eta Marixabel.

Neska kozkorretan zer egiten zenuten igandeetan?

Gure etxean jai goizetan hiru senideek beti zereginak genituen. Inaxiok izozkia eskuz egiten zuen eta horretarako amonak bi zaporeko kremak prestatzen zituen. Momentu hartan ez zegoen turbina elektrikorik, dena eskuz egin behar zen, beraz, Inaxiok barrikatxo batean krema jartzen zuen jela eta gatzarekin eta goiz osoa pasatzen zuen bueltak ematen izozki goxo bat lortzeko. Orduan ez zegoen hozkailurik, beraz uneoro erne egon behar zuen izozkia urtu ez zedin. Joxe Marik ilar garaian zaku handi bat izaten zuen aletzeko. Bera azkarra zen eta lagunei errefortzua eskatzen zien lehenago bukatzeko eta jolastera joateko. Nik mahai zapiak nituen plantxatu beharrak gero lagunekin hurrak jasotzera joateko. Garai hartan inguruan erraz jasotzen genituen.

Maria Luisa, Ugaldetxoko eskolan.

Amona Joxepa Goienetxe, Miguel osaba eta ama Maritxu Ibarguen.

SEME-ALABAK |

147


Ama Maritxu, dendan.

Maria Luisa, sukaldaritzako ikastaroan, Gurutze Berrin.

Udarako denboraldian arratsaldeak Juansondoko errekan pasatzen genituen. Xorrolako bagoietan ere ibiltzen ginen Altzibar ingurutik Fanderia bitarte. Zinea guk geuk antolatzen genuen Isasti baserriko ganbaran, gure eskuzko proiektorearekin (telebistarik ez zegoen oraindik). Nola gogoratzen duzu garai hartako Ugaldetxo?

Ez dauka ezer ikustekorik. Auzo txikia zen, lagunartea bertan egiten zen eta bizilagunek harreman handia geneukan. Adibidez, Eguberri eta Gabonetako gauetan gure etxean egiten genuen gaupasa auzoko gazteok. Kantuan, bertsotan eta Inaxio Portugalek soinua joz. Zure gazte garaian ere Sara Montiel aktorearen film ospetsu bat grabatu zen Oiartzunen. Bai, albistea zabaldu zenean jendetza handia gerturatu zen herrira estra gisa lana aurkitzeko edo hura ikusteko. Gure amonak etxekoei horrela esan zigun: lasai, seguruena etxe honetan azalduko da eta. Horrela esan eta horrela gertatu. Egun askotan otorduak gure etxean egin zituen; sukaldean agertzen zitzaion gure amonari hitz egiteko eta bere jakiak dastatzeko. Gure etxe ondoko zubian filmeko frontera grabatu zuten eta egun hartan Sara gure etxean aldatu zen arropaz. Etxeko hiru txikiek urrunetik ikusi genituen bere enkajezko barruko arropak eta txundituta geratu ginen, ho-

148 | SEME-ALABAK

rrelakorik ez baikenuen ezagutzen. Gure amak askoz ere xumeagoak erabiltzen zituen.

Sararekin etortzen zen gizon batek ongi ezagutzen zuen etxea eta sukaldean jatea gustatzen zitzaion. Jesus Maria Arozamena, jaiotzez donostiarra baina Madrilen bizi zen idazle eta gidoilaria. Celia Gamez aktorea ere berak ekarri zuen etxera. Emakumezko bi aktore horietaz gain, beste hainbat pertsonaia famatu izan ziren etxean, haien artean Ava Gardner ospetsua. Noiz hasi zinen lanean Matteo jatetxean?

Txikitatik jatetxean laguntzen ibili naiz, baina 1980an hartu nuen ardura. Momentu hartan gaztetasunarekin datorren energiari esker, aldaketak egiteko gogoa errealitate bihurtu nuen nire ama eta Inaxio anaiaren babesari esker. Nire ametsa Matteori beste etapa berri bat ematea zen, nire amak, amonak eta birramonak, bakoitzak bere garaian egin zuten bezala. Horrela, ama eta ni sukaldean sartu ginen buru-belarri eta Inaxio anaia tabernan. Harrera oso ona izan genuen, hainbestekoa non 1983an berrikuntza bat egitera animatu ginen denda kendu eta jangela handitzeko.

Berrikuntza eginda, ni sukaldean hasi nintzen amonak erakutsitakoarekin, ama ondoan nuela eta ekipo handiago baten laguntzarekin. Pixkanaka gure plateren lista handitzen joan ginen ideia berriekin. Hala ere, nik Frantziara joateko gogoa neukan, garai hartan hemen ez


Maritxu Ibarguen, ostalaritzako omenaldia jasotzen.

Maritxu eta Maria Luisa, Matteoneko lan taldearekin, 1997an.

baitzegoen kozinatzeko eskolarik eta frantsesak ziren horretan erreferentzia. Horrela, Dax eta Bordeleko jatetxe batzuetan denboraldi batez ikasteko aukera izan nuen. Gogorarazi beharra dago garai hartan eta gure artean sukaldaritza ez zegoela ongi baloratua, baina inguruko sukaldari euskaldun batzuei esker Euskal Sukaldaritza Berria mugimendua martxan jarri eta sukaldaritza bere lekuan jarri zuten. Ezin dugu ahaztu haien artean oiartzuar bat zegoela, Gurutze-Berriko Xabier Zapirain.

eta joaterakoan, ordaindu ondoren, aurkezten zuten beren burua. Urtean hiru edo lau aldiz etortzen ziren kritikoak. Guk 2002ra arte izan genuen izarra, maizter berriek jatetxean haien etapa berria hasi arte.

Behin Matteoko sukaldeak nik buruan neukan maila eskuratu zuenean, salara pasatzeko erabakia hartu nuen. Niretzat, bai sukaldea baita sala ere arreta handia eskaini beharreko arloak izan dira. Pertsonen sabelak plateretan datorren janariarekin asetzen dira baina gainontzeko guztia (ikusmenaz gain hautematen duena) kalitatezko zerbitzu batean oinarritzen da. Hori dela eta, sala propio dekoratu genuen, detaile txikienak beti kontuan izanda. 1986an Michelin izarra lortu zenuten.

Horren berri izan nuenean ez nion hainbesteko garrantzirik eman. Betidanik nire asmoa bezeroei, mimo handiz, produktu hoberenak eskaintzea zen, jatetxeari etorkizun on bat emateko. Izarra jaso bezain laster, ingurukoez gain, kanpotarrak etortzen hasi ziren liburuxka gorriarekin. Michelineko kritikariei buruz oroitzapen ona dudala esan beharra daukat beraiek baitziren zuzenenak. Etortzen ziren bakoitzean nortasuna ezkutatuz jaten zuten

Berriro hasieratik hasi beharko banu, eskaini dugun maila berdina eskainiko nuke dudarik gabe, nahiz eta izarra ez jaso, hori baita nik gustuko dudan gastronomia maila.

Horretaz gain, gure ibilbidean zehar beste sari batzuk ere jaso ditugu, horien artean Eusko Jaurlaritzak emandako Urteko Egongelako Zuzendari Onenaren Saria. Horrelako sariak jatetxeko langileen laguntza gabe lortzea ezinezkoa izango litzateke. 2002. urtean jatetxea utzi egin zenuen. Zergatik? 2001ean nire ama, Maritxu, bat-batean hil zen. Niretzat oso kolpe gogorra izan zen, bizitza osoan batera egon baikinen, egunero elkarrekin lan egiten, batak besteari laguntza ematen. Erlazio oso ona geneukan eta bere hutsunea jasanezina izan zen niretzat. Hamar urte lehenago nire anaia Inaxio hil zen eta bi hutsuneak gehiegi izan ziren niretzat. Familiarekin denbora partekatzeko gogo handia neukan, nire seme-alaba txikiak handitzen ari ziren eta haiekin kalitatezko momentu txikiak pasa nahi nituen, lehenago egin ezin izan nuena. Gorputza eta bihotza osatzeko urte batzuetako deskantsua izan zen. SEME-ALABAK |

149


Baina berriro itzuli zinen.

Maria Luisa, jangela zuzendaririk onenaren Euskadi Gastronomia Saria jasotzen, Mari Karmen Garmendiaren eskutik, 1996an.

Zortzi urte pasa ondoren, maizterrak alokairua bukatu zuten. Denbora horretan familiaz disfrutatu nuen, seme-alabez eta senarraz, eta dagoeneko hobeto sentituz eta bezeroekin berriz egoteko falta izanda, ez nuen dudarik izan jatetxera bueltatzeko, nahiz eta 2008ko krisia dela eta gauzak oso aldatuta egon. Matteoko historia luzean zehar bezala, momentu bakoitzera moldatzeko erronka aurrera eraman genuen, gaur egun pasatzen ari garen garaiak eskatzen duen bezala. Eta hainbeste urteren ondoren, zein izan dira jatetxeko jaki preziatuenak?

Egia esan, urteetan zehar jaki asko egon dira bezeroak beti eskatu dituztenak. Nik bi etapa bereiziko nituzke argi eta garbi jakiei dagokienez. Alde batetik, nire amona Joxepak prestatzen zituen platerak egongo lirateke: ehiza, frijitu espezialak, mutturrak eta tripakiak saltsan, porru hostopila, eta abar. Beste alde batetik, etapa berrian jada, bezeroek oso gustukoak izaten zituzten: abakando entsalada, zigalen ravioliak, era desberdinetan prestatutako arrainak, ehiza‌ Konta iezaguzu zertxobait zure seme-alabei buruz. Zertan dabiltza? Matteoneko aurreko aldean, lagun minekin.

Hiru seme-alaba ditut. Nire senar Jose Mari gazte geratu zen alargun Nekane txikia zela. Hori dut nire alaba zaharrena. Gero, gu biok bi seme-alaba izan genituen: Imanol eta Maitane. Nahiz eta jada helduak diren, beti bezala, erlazio oso ona eta estua mantentzen dugu denon artean. Gaur egun, bakoitzak bere lana du. Egia esan, nahiz eta nik Matteo zainetan eraman, ez nituen jatetxearekin jarraitzera bultzatu. Denok dakigu ostalaritzak zaila jartzen duela lana eta familia bateratzea. Haiek ongi dakite, txikitatik jasan baitute. Hori horrela izanda, beste bizitza bat opa nahi nien. Horregatik ikasketetan asko eskatu diet, eta horiek ondo bukatutakoan libreki aukeratu dute. Esaguzu, nolakoa da zure bizitza erretiratu zarenez geroztik? Irakurtzea gustuko duzu?

Familia osoa, Donostiako udaletxean, GastroAndere omenaldi egunean.

150 | SEME-ALABAK

Orain arte lanarengatik ez neukan denbora asko baina orain gustuko ditudan paseo luzeak ematen ditut nire senarrarekin. Bestalde, fa-


Maria Luisa GastroAndere Omenaldi Handian saritu zuten. Irudian, beste emakume sarituekin.

Maria Luisa, Matteo jatetxean.

milia eta lagunekin ere askotan elkartzen gara etxean txantxa artean. Frantsesa astero lagunekin praktikatzeko aukera izaten dut eta pilates klaseetara ere joaten naiz. Denetatik pixka bat, gorputza eta burua gazte eta osasuntsu mantentzeko. Irakurtzeari buruz, nire bizitza osoan sukaldaritzari buruzko liburuak irakurri ditut. Etxeko apalak liburuz gainezka ditut egia esan. Orain historiako liburuekin hasi naiz, oso gustura. Eta bidaiatzea?

Bai, asko. Orain ez daukat oso urrutira joateko gogo handirik. Azkeneko bidaia luzea Ameriketako Estatu Batuetara izan zen, alaba han baitzegoen lanean. Primerako egunak pasa genituen berak antolatu zigun bidaiarekin. Baina orain hemen bertan ditugun leku paregabe asko ezagutu nahi ditut. Orain dela urtebete eskas, Gastronomiako Euskal Anaiarteko GastroAndere proiektuak sukaldaritzan nabarmendu diren emakumeak saritu zituen, zu tarteko. Nolakoa izan zen esperientzia? Benetan hunkigarria izan zen emakume horien artean egotea. GastroAndereren helbu-

rua Euskal Herriko sukaldeetan bizitza osoan lan egin duten emakumeak ezagutaraztea da; izan ere, beren apaltasunari esker gaur egungo gastronomia maila altuaren esentzia bilakatu dira belaunaldiz belaunaldiko esfortzuari, lan gogorrari eta berrikuntzei esker. Donostiako udaletxeko udalbatzarrean omenaldi handi bat antolatu zuten eta bertan gaur egun bizirik gaudenak eta iraganeko belaunaldiak omendu eta ohoratu gintuzten. Niretzat omenaldi hori nire ama, amona eta birramonarentzat da, egindako esfortzuagatik eta Matteori bizitza osoa eskaintzeagatik. Gaur egungo Oiartzun herria ikusita, aldaketa handia sumatzen al duzu?

Bai, herria asko hobetu eta aldatu da. Aldaketak beharrezkoak dira momentu bakoitzeko errealitate eta erronka berrietara egokitzeko. Ildo horretan, beti gustatu izan zait ideia eta proiektu berriak dituztenei entzutea; hobetzeko gogoa, ilusioa eta lanerako grina baitira positiboki aldatzeko era bakarra. Gazte ekintzaileak gogoratu nahiko nituzke, behar duten babesa emanez gero etorkizun hobea eraikitzen lagunduko baitigute. Herri aktiboa, bertako merkataritzarekin eta elkar topatu gaitezken guneekin ikustea gustatuko litzaidake Oiartzun etorkizunean. Ez dut dudarik herritarren eta agintarien elkarlanari esker bide horretan joango garela. SEME-ALABAK |

151


Zerbait esatea gustatuko litzaizuke agurtzeko? Lehenik eta behin, momentu honetan mundu osoan pasatzen ari garen une latzetarako oiartzuar guztiei osasuna eta indarra opa dizkiet. Gure bezero izan diren guztiei, bihotzez eskerrak eman nahi dizkiet beren leialtasunagatik. Niretzat ohore bat izan da Matteo jatetxean jaiotzea eta oso gustura aritu naiz han lanean, bertan jende asko ezagutu eta momentu oso onak igaro baititut. Bizitza osorako oso lagun onak daramatzat nirekin.

Maria Luisa Ezeiza inolako debekurik gabe mintzatu zaigu, eta ez genekien mila gauzaren berri eskaini digu. Gure herriaren historia xehea egiten ari den Urtekari honetan beharrezkoa zen hau guztia jasotzea. n Galderak egin eta jaso: JAIONE UGALDEBERE SARASUA Maria Luisa, Ezeiza.

152 | SEME-ALABAK


Xabier Izagirre Elizondo Mendietxeberri baserrian sortua, Ergoien auzoan, 1956an. Maiteren senarra; Egoitz eta Iratiren aita; Aiert, Ekhi eta Ninberen aitona. Ergoiendarra eta aktibista nekaezina. Xabierrentzat garrantzitsua da katea mantentzea, auzoko katearen motorrak herria mantentzen duelako. Mendietxeberrin sortu zinen. Deskriba iezaguzu zertxobait zure baserria eta bertan bizi zinetenak. Gu kaletik oso gertu bizi ginen, gurasoak, 5 seme-alaba, amona, osaba eta izeba. Baserritarrak izan arren, kalean asko ibiltzen ginen. Garai hartan euskara galtzeko bidean zegoen; etxean hitz egiten zen, baina kalean ez. Guk baserrian mantentzen genuen, aita oso euskalduna baitzen. EAJko herriko mahaian zegoen, eta gai horretan oso gogorra zen. Gure etxean dena euskaraz hitz egiten genuen, baina kalera etorrita askotan gaztelaniaz hitz egiten zen. Baserrian lan egitea tokatzen zitzaigun eta kalera bereziki eskolara etortzen ginen.

Gure aita gerra garaian kartzelan egona zen, Iruñeko espetxean. Oiartzungo saltsetan ibilia zela bagenekien, baina espetxean egon zela berandu jakin nuen, senide txikiena izanik, garai haietan sufrimenduaren gaiak isildu egiten ziren. Duela gutxi bere inguruko aipamen bat azaldu da, Joxe Mari Iturriotzek aurkitu zuen elkarrizketa batean. Gerra eta gerraosteko garaiak oso gogorrak izan ziren gure etxean ere.

Izeba Prudentxik kontatzen zigun gure aita kartzelara eraman zutenean hilabete gogorrak pasa zituztela. Erreketeak Nafarroatik sartu eta pelotoi batek (15 bat lagunek) Menditxeberri okupatu zuten indarrez, beste baserri asko bezala, sargento Pedro buru zela ganbaran egon ziren. Izebak aurre egiten omen zien, nahi zuten guztia ez egiteko: janari onena kendu, despre-

zioak egin eta abar… Errenteria aldea hartu zutenean alde egin omen zuten. Izebak kontatzen zuen ere irin bila joaten zirela astoarekin San Antoneko errotara eta Aritxulegin baimena behar zela Nafarroara pasatzeko…

Aitak Pirenaica irratia entzuten zuen, onda “corta” deitzen zitzaion hori erabiltzen zuen emisioa bilatzeko eta euskaldunen berriak eta Euskal Herrian zegoen egoera politikoa entzuten zituen handik. Zortziak-bederatziak aldera izaten zen irratsaioa eta gelatik botatzen gintuan, zaharragoak ginenean bertan egoten uzten zigun eta hor egoten ginen isil-isilik entzuten. Gerora, erbestetik emititzen hasi ziren beste irrati batzuk ere entzun izan genituen, Radio Paris eta Radio Euskadi adibidez. SEME-ALABAK |

153


Hemen, Mitxelena akademia zegoen, Zamateta etxean. Gela batean denak egoten ginen, nahiko berandu eskolatzen ginen, 5-6 urterekin kalkulatzen dut, eta gela berean 10-11 urte arteko ikasleak ere bazeuden. Gero apaizen eskolara pasa nintzen. Azkenik, ofizio bat ikastea erabaki nuen eta Errenteria-Oreretako Artes y Oficios-era joan nintzen, topo ondoan dagon eraikinean. Bertan, euskararen galera oso nabarmena zen, ia guztiz galduta zegoen. Nolakoa izan zen zure gaztaroa?

Garai nahasiak izan ziren. Burgosko prozesuak ni Artes y oficios eskolan harrapatu ninduen, 14 urterekin. Nik han ezagutu nuen lehendabiziko egoera gogorra. Azkeneko urtekoak, 16 urtekoak, batzuk han zeuden oraindik. Enpresa batzuetan –Niessen, Levadura Danubio...– praktikak egiten zituzten eta gero eskolara joaten ziren. Ba oroitzen naiz nola atean zaharrenak jarri ziren eta ez zela inor sartuko eskolara. Nagore zen zuzendaria, bibote batzuekin, faxista hutsa zen. Zuzendaritza etorri zen, eta eskolan sartzen ez zena gehiago ez itzultzeko esan zuen, 100 bat lagun geunden bertan. Halako batean grisak etorri ziren eta zuzenean jendea sakabanatzen hasi ziren. Orduan bai inor ez zela sartu eskolara, bakoitzak bere aldera ihes egin zuen. Egun hori ongi grabatua daukat, Guardia Zibilak eta poliziak herri osoa hartu zuen. Guk Errenteriako lagunak genituen, garraio publikoa kasik ez zegoen eta une horretan oso zaila zen hartzea gainera, eta ni haietako baten etxean sartu nintzen. Etxetik tiro hotsak entzuten nituen, Madalena kaleko kuarteletik atera ziren eta topoa hartu zuten. Greba orokorra zegoen, kale guztia geldirik zegoen, egoera oso larria zen. Giroa lasaitu zenean, kalera atera ginen eta paretetan bala zuloak ikusi genituen. Pixkanaka, Gabierrota eta Arraguan barrena etxera oinez itzuli ginen. Gero jakin genuen hainbat herritar zauritu zituztela. Oiartzunen dantza talde batean ere parte hartu nuen, Euskal Oihartzunak. Zuzendaria Yon Oùatibia txistularia zen eta taldea anitza zen, denetik zegoen, baina frankismoaren aurkako sentimenduak lotzen gintuen. Anjel Mari Elkanok eta Mikel Pontestak erakusten ziguten dantzatzen. Egoera politikoaz eztabaidatzen genuen talde horretan. Urtebetean ekitaldi kultural dezente egin genuen, Ondarroaraino iritsi

154 | SEME-ALABAK

ginen. Lartaun koruak kantatzen zuen, dantzariak, tobera jotzen zen eta azkenik pilota partidaren dantza egiten genuen; denera, ordu eta erdiko ekitaldia izaten zen. Noiz eta zerk piztu zizun herriaren alde borrokatzeko grina? 17 urterekin hasi nintzen auzoan esku bat botatzen, Ergoiengo Jai Batzordean bereziki. Eta herrian antolatzen ziren ekintzetan esku bat botatzen hasi nintzen. Beranduago sortu zen ASK (Abertzale Sozialista Komiteak) eta bertan aktibatuak geunden herrian. Lantalde bat ginen eta jaialdiak antolatzen genituen. Herriak autonomia osoa zeukan kultura ekintzak antolatu eta aurrera ateratzeko. Jaialdi horiek propaganda zabaltzeko erabiltzen genituen. Jende asko biltzen zen, gogoratzen naiz Beheko Plazan 1.000 lagun inguruko jaialdiak antolatu izan genituela.

Militantzia gunea auzoa zen, gero herria eta azkenik Euskal Herria. Behetik gorako logika geneukan, eta herri bakoitzak autonomia osoa zeukan edozer gauza antolatzeko. Nik horri aktibismoa deitzen diot. 4-5 gunetako militantea ezin duzu izan, baina aktibista bai. Aktibo bat bilakatzen zara, auzoan erreferentzia izaten saiatzen zara eta herrian ere bai.

Amnistiaren Aldeko Batzordeetan militatu dut bereziki, errepresioaren aurkako aktibista nintzen ni. Hori zen gure eragin gune nagusia. Kuadrillako 5-6 lagun geunden bertan. Ikurrina legez kanpo zegoen garai hartan eta gu jartzen ibiltzen ginen, nire etxean egiten genituen batzuetan. Adibidez, aitaren bitartez, Caja Laboraleko arduradunetako bat etxean izan genuen barnetegi batean, euskara ikasten. Behin, etxeko ganbaran Santos Azpiroz eta biok ikurrina egiten ari ginela harrapatu gintuen. Lasai jarraitzeko esan zigun, oso tipo jatorra zen. Borroka horrek errepresioaren aurpegi krudelenak ezagutzera ekarri dizu: jipoiak, atxiloketak, torturak, espetxea...

Nire historia 1975. urtean hasten da. Franco hil ondoren, Oiartzungo alkatea hiltzen dute, Antonio Echeverria. Alkate horiek ez ziren demokrazia garaikoak, ez ziren bozkatzen eta haien izendapena Estatuaren esku zegoen. Gu bere etxetik 300 metrotara bizi ginen eta nik garai hartan tokatzen zenean esnea eramaten


 Gurasoak eta 5 seme-alabak.

nuen bere etxera. Ni dagoeneko saltsan nenbilen, sistemaren aurkako propagandan bereziki, eta gutxi-gehiago antolatzen hasiek geunden. Urtebete lehenago izandako atxiloketa batean izen batzuk bota zituzten, tartean nirea. Eroak bezala nire bila etorri ziren. Gogorra izan zen, beren helburua ahalik eta denbora gutxienean ahalik eta informazio gehien ateratzea zen. Hiru egun pasa genituen, eta nahiko baldartuta atera ginen. Galdeketa horretan izen bat azaldu zen eta kristalaren beste aldean 3-4 elementu zeuden erantzunaren zain. Ikusten zen haiek arduradunak zirela, tartean Manuel Ballesteros komisario torturatzailea zegoen, gabardina gris argi batekin. Hain natural erantzun nuen, ikusi zuten bilatzen ari zirena ez nintzela ni eta 3-4 elementu horiek kristalaren atzetik alde egin zuten.

Libre utzi gintuzten, kargurik gabe. Gure lehenengo abokatua Juan Mari Bandres izan zen, beldur handia eman zidan bere bulegora sartzeak. Sorpresa handia eman zidan libre atera ginelako harrituta zegoela aitortu zigunean, guk esan genion ez genuela zerikusirik ekintzarekin. Berak zioen gu bion egoera askoz gogorragoa espero zuela, sekulako zortea izan

Amaren omenaldia, Ergoiengo San Antoniyutan.Â

SEME-ALABAK |

155


genuela esan zigun. Txiki eta Otaegiren fusilamendua pasa berria zen, astebete Franco hilik... Herri honetan errepresioa gaur egundaino luzatu den arren, zure kasuan, oso modu zehatz batean garai berezi batean fokalizatu zen bereziki, Franco hil ostean eta erregimenaren sasi-erreforma garaian. Nola gogoratzen dituzu une horiek?

Bi ziklo lotuko ditut nik, batetik Franco hil ondoren 1980 arte gutxi gorabehera eta bestetik 80-85 bitartekoa. 75etik 80ra lau aldiz eraman ninduten. Gure kuadrilla oso gogor erasotua eta torturatua izan zen. Sarekada indiskriminatuak ziren garai haietan, hainbat herritan atxiloketak egiten zituzten eta arbola astintzen zuten, ea zer ateratzen zen. Harrituta geratzen nintzen, Guardia Zibilaren komandantziaren sotora sartu eta sekulako iskanbila, han agian 30 inguru geunden atxiloturik. Eta paraleloki Gobernu Zibileko katakonbetan polizia. Horiek ziren bi tortura guneak.

Urte horiek gogorrak izan ziren, beste herrietan ere kuadrilla zehatzen bila joaten ziren eta hemen ere. Aktibatuta zeuden talde horiek kontrolatu nahian. Askok Amnistiaren Aldeko Batzordean militatzen genuen. Eskapada batzuk egin genituen, arriskua bazegoen, baina gu gazteak ginen eta ez genuen ikusten. 1979an Telesforo Monzon atxilotu zuten eta Euskal Herri guztian zehar sekulako mobilizazioak antolatu ziren. Oiartzunen autopista moztea erabaki zen, Guardia Zibila etorri zen eta tiroka han bildu zen jendetza sakabanatu zuen. Garai hartarako jende dezente bildu zen. Gu kotxean joan ginen hara eta iskanbilaren ostean ezin izan genuen hartu. Kotxe guztiak indarrez ireki zituzten, kotxe barruan zegoenaren eta gure artean lotura egin zuten, atxilotu eta espetxeratu egin gintuzten. Lehenik Martutenen hilabete inguru egon ginen eta ondoren Soriako espetxera eraman gintuzten. Trasladoa oso gogorra izan zen, mehatxuak, kolpeak... Ez dakit zenbateko buelta eman zuten, baina oso luzea izan zen, ia egun osoa pasa genuen haiekin.

Soriako espetxea lehen erreferentea izan zen espetxe gisa. Martutene eta Basauriko espetxeetatik bertara bideratzen zituzten presoak. Gu iritsi ginenean, 120 preso inguru egongo zirela kalkulatzen dut, bertan familian sartzea bezala izan zen guretzat. Gehienak preso politikoak ginen, Eugenio Sein ere han zegoen. Gurekin

156 | SEME-ALABAK

zeunden gehienak bizkaitarrak ziren, ez zekiten euskaraz eta gu euskara erakusten saiatzen ginen. Oso hilabete gutxi egin genituen han.

Une gogorrean iritsi ginen, izan ere kolektiboak 30 egun zeramatzan gose greban. Gose grebatik kanpo arazo medikuren bat zutenak soilik zeuden. Denera 80 bat kide izango ziren gose greban, ongi planteatuta zegoen. Han geundela gose greba gogortzen joan zen, protestak gero eta gogorragoak ziren. Estatuak polizia nazional konpainia bat espetxe barrura sartzea erabaki zuen, pasilloak etengabe zelatatzen zituzten, batzuetan ezkutu eta guzti. Borra elektrikoak erabiltzen zituzten, hainbat eskubide kendu zituzten...

Kide batzuek ura ez hartzea erabaki zuten eta sueroarekin zeuden galeria berezi batean. Egoera gogortzen zihoan eta erabaki batzuk hartzeko unea iritsi zen. Gose greban ez geundenak eta ongi geundenak zainak moztea erabaki genuen, gose greban hasieratik zeudenek jarraitzen zuten. 25 bat kidek zainak moztu genituen. Sekulako iskanbila sortu zen, espetxeko agintariak gaindituta zeuden. Medikuak egoera salbatu zuen, berak ez zuen gaitasunik denak josteko. Batzuk Soriako ospitalera eraman gintuzten puntuak ematera. Poliziaren autobus batean joan ginen, kale guztia hartu zuten horretarako. Ospitalean guardian zeuden, eta ez zuten gaitasunik egoerari aurre egiteko, jai zuten sanitarioei deitu behar izan zieten. Aldarrikapenen zati bat lortu zen ekintza horien ostean. 80tik aurrera beste 3 aldiz eraman ninduten. Nik kalkulatzen dut guztira 7 aldiz egon naizela polizia eta Guardia Zibilaren eskuetan. Gure kuadrillan denera 10 bat errepresaliatu izango gara. Garai horretan egoera oso gogorra da, polizia metodoak aldatzen ditu, sofistikatuagoak, Estatuak antolatutako gerra zikinaren agerpena ikusten dugu GALen eskutik... Atxiloketa masiboak hasten dira, komisariara eramaten ez dutena mendira eraman eta jipoitu eta torturatu egiten dute. Testuinguru horretan azaltzen dira Euskal Herrian Rodriguez Galindo, Dorado Villalobos eta Bayo Leal. Guardia Zibilak UAR (Unidad de Acciรณn Rural) unitateak sortzen ditu, errepideetan kontrol gogorrak egiten hasten dira uniformea daramaten guardia zibilak. Aldi berean, kale jantziarekin ibiltzen direnen sekzioa ere indartzen dute.


Bigarren talde horretan sartzen dira Dorado eta Bayo Leal. Zoritxarrez, bi horiek ezagutzea egokitu zitzaidan. Bi horiek inguru hauetatik bakeroak balira bezala ibiltzen ziren: pistola gerrian nahi zuten guztia egiteko karta zuria zeukaten. Galindo eta bere taldeak droga trafikoaren inguruko informazio guztia zeukan, zenbat gazte erori ote ziren beraiek sartutako zikinkeria guztiarekin. Atxiloketa aurretik segimendu oso fuerteak egiten zituzten. Gu ibiltzen ginen lekuetan ibiltzen ziren, tabernetan... Garai horretan ekintza oso potente bat gertatu zen eskualde honetan, eta inguru honetan talde bat zegoela uste zuten. Nik herrigintzan jarraitzen nuen eta segimenduak nabaritu nituen. Kontrol batean geratu gintuzten eta bi elementu horiek azaldu ziren. Mendira eraman ninduten eta galdeketa gogor bat hasi zuten, markarik uzten ez zuten kolpeak ematen zizkidaten etengabe. Bakarrik baldin banengoen auskalo zer egingo zidaten. Horretaz libratu nintzela esan zidaten, baina berriz ikusiko ginela mehatxu egin zidaten.

Gerora Atamitxeko horretan beste saiakera bat egin zuten kalez jantzita zeuden Guardia Zibilek. Seat 600 kotxea geratu zuten, ilunpetan, kontrolik gabe, baina gidatzen ari zena ez nintzela ni, emaztea zela ohartu ziren eta galdeketa baten ostean joaten utzi zioten. Testigurik ez zuten nahi, bizitzako eskapadarik handiena egun horretan egin nuen. Egun gutxitara etxean sartu zen Guardia Zibila, Dorado eta Bayo Leal barne. Halako batean airean kanpora atera ninduten, baserri atzera eraman eta bertan mehatxu ugari jaso nituen. Komisaria barruan beste guardia zibil batzuek egin zidaten galdeketa, eta egurra. Bi elementuak desagertu egin ziren.

2020 ko urtarrilaren 30eko Greba Orokorra.

Garai horiek izan ziren nik ezagutu ditudan garairik ilunenak. Euskal Herriko garairik beltzenak, oso beltzak. Tortura ikaragarriak izan ziren, hildakoak eta guzti. Errepresioak ez zintuen kikildu eta herriaren alde lan egiteko beste esparru batean lanean hasi zinen, LAB sindikatuan. Zerk bultzatu zintuen jauzi hori ematera? Maila pertsonalean zer-nolako esperientzia izan da?

Nik ez neukan bokazio sindikalik. Gureak enpresan egiten nuen lan nik. Hauteskunde sindikal batzuetan aurkeztea proposatu zidaten. Nik ez nuen garbi ikusten, herrian ere saltsa SEME-ALABAK |

157


askotan nengoelako. Liberatuak bazeuden, baina enpresetako jendea behar zen proiektuan. Ordu sindikalak zeuden pertsona bat liberatzeko eta niri eskaini zidaten, hautagaien artean erreferentea ni nintzela argudiatuz. LABeko zuzendaritzarekin bildu nintzen eta pausoa ematea erabaki nuen. Lan soziala da, baina lan teknikoa ere bai.

LABen 20 urte inguru egon naiz liberatuta. 98tik. Esperientzia aberasgarria izan da, jende asko ezagutzen duzu, bai langileak bai sindikatuko kideak. Ni liberatu nintzenean Gureak industrialean 12 zentro zeuden eta bakoitzean 70 langile, denera 1.000 langile inguru, industrian bakarra. Kilometro asko egitea tokatu zait, eta gehienetan bakarrik. Gureak bezalako enpresa batean hartu-emanak askotan aurrez aurrekoa izan behar du. Hasiera gogorra izan zen, baina lau-bost urtetan lortu nuen halako oreka bat. 2018an utzi nuen liberazioa, azken urteetan pixkanaka ardurak uzten joan nintzen. Adinean aurrera nindoan eta Gureak industriala 20 urte hauetan hirukoiztu egin da, gaur egun 3.000 langile inguru dauzka eta 20 zentro. Erreleboa behar nuela planteatu nuen eta bi langile liberatzea lortu genuen, bat Gipuzkoako mendebaldean eta bestea ekialdean. 6 hilabete pasa nuen traspaso hori egiten. Egun, bi liberatuez gain, 55 ordezkari inguru dauzkagu. Urte luze hauetan ikasi dudana d, zein zaila den langileekin hartu-emana izatea, kolektiboa, eta bakarkako lana uztartzea, LABetik ikasi eta langileei erakutsi, momentuko legedia, araudia, hitzarmena... finean, ikasle ta irakasle, era xumean. Sindikalismoak alde positibo asko ere badauzka, horien artean langileen esker ona. Horri lotuta, aniztasun funtzionala duten langileekin izan duzu tratu berezia. Lan zail bezain beharrezkoa. Jakin badakigu oso pertsona maitatua eta errespetatua zarela esparru honetan.

Zentro horien inguruan azterketa soziopolitiko sakona egin beharko luke Ezker Abertzaleak. Zuzendaritza pribatu batzuen eskuetan daude. Batzuetan ahaztu egiten zaigu guk zenbat behar dugun bizitzeko eta beraiek ze gutxirekin ze kontent jartzen diren eta langileen eskubideak eta bizi baldintza edozeren gainetik egon behar du beti. Beraiek merezi dute alfonbra gorria.

158 | SEME-ALABAK

Errespetu handia zidaten, nik alderdi soziala asko begiratzen dut eta, beraz, langileek zeuzkaten arazo guztiak zuzendaritzara transmititzen saiatzen nintzen, sinesgarritasuna neukan. Tentsio kontinuo batean egon behar genuen, jasotzen nuen informazio guztia ongi josi eta transmititzeko. Arduradunen artean batzuetan ere tentsioa pilatzen zen, eta nik tentsio hori goraka askatzeko esaten nien. Marra gorri bat dago, alde sozialaren eta ekonomikoaren artean, orekak alde sozialera egon beharko luke; zer gertatzen da? Muga pasatzean, horrek langileengan karga handia ekartzen duela. Gureak enpresa pribatua da, baina interes publikokoa da. Diru laguntzekin bizi da hein handi batean, Gipuzkoako Aldunditik diru asko jasotzen du sekzio okupazionalerako. Urte amaieran emaitza oso onak lortzen dituztenean (momentu honetan egia esan ez dago egoera ona), zergatik ez banatu parte bat langile guztien artean. Ez dugu ahaztu behar bezero garrantzitsuena aniztasun funtzionala duten pertsonak direla.

Esan beharra dago Estatuan dagoen integrazio legea (LISMI), langile horiek enpresa arruntetan kontratatzekoa, 1982koa dela. Zaharkitua dago, eskaxa da eta ez da praktikan ia erabiltzen. Horregatik, lotsagarria da zentro berezien eskumena gurea ez izatea, eta enpresa arruntera pasatzeko eta benetan integratzeko gure lege propiorik ez izatea. Uste dut patata bero hau euskal gobernuak ez duela nahi.

Berez, enpresa mota hauetan ez luke sindikalismorik egon behar, enpresa soziala bada langileek euren eskubide guztiak beteta izan beharko lituzkete. Begira beste herrialdeak, Europako beste herrialde batzuetan laguntza psiko-sozial handiak dauzkate. Hemen lana egiten da alderdi horretan, baina ez nahikoa.

LAB sindikatua berezia da, Ezker Abertzaleko egituraren baitan baitago; horrek ziurrenik azken hamarkada hauetako gorabeheretan lehen lerroan egotea ekarri zaitu. Atzera begira, zer-nolako perspektiba daukazu? Hazkunde handia izan duen sindikatua da. Sindikalismoa asko aldatu da, orain oso teknikoa da. Lehen gehiago oinarritzen zen enpresetako gatazkan, langileen etengabeko tentsio eta


Ergoiengo Festa Batzordekoak, bazkal ondoren.

negoziazioan. Sektore bakoitzean hitzarmen pila daude. Asko teknifikatu ziren hitzarmenak eta ondorioz LABen lana askoz teknikoagoa da orain. Lehen enpresetatik jende asko liberatzen zen. Gaur egun hori askoz gutxiago gertatzen da, lana ezberdina denez, bestelako profileko jendea dago LABen. Orain, lehen bezala, enpresetan dauden langileekin konektatzea dagokie.

Liberatuek fronte txiki asko dituzte, baina oso sakabanatuak, ondorioz orain borrokak oso sektorizatuak daude. Horrek hainbat hitzarmen urteetan geratuak egotea ekarri du, zailtasunak daude martxan jartzeko... patronalak hiltzen utzi nahi ditu. Enpresek eredu anglo-saxoia jarri nahi dute. Merkatuaren arabera egin kontratazioak, langileak banaka baloratu eta horren baitan egin kontratua. Hemendik doa historia. LABek hori ongi ikusi du eta ongi ari da egokitzen egoerara. Gizartean eragin handia daukate euskal sindikatuek, eragile garrantzitsuak dira.

Makrotik mikrora jaitsiz, zentra gaitezen Ergoienen. Sortu zinenetik hona aldaketa handiak izan ditu, eta badakigu azken urteotan protagonistetako bat zeu izan zarela. Nola bizi izan duzu eraldaketa hori? Hasi nintzenean 17 urte izango nituen. Nirekin batera Birgilio Labandibar (15 urterekin jada danborrada zuzentzen zuen) eta Pierre Elizon-

do hasi ziren, gutxi gorabehera. Garai hartan Bidealde atzeko jantokian egiten genituen bilerak, bertan Periko, Xalbador Tapia... biltzen ginen; gerora, bilerak Aierdin egitera pasa ginen. Hasiera batean eguneko festek indar handia zeukaten, nire lana hasiera batean laguntzea zen. Ziklo aldaketa bat egon zen, lehenagotik zeudenak uzten joan ziren eta pixkanaka guk ardura gehiago hartu genuen. Aldaketa handia izan zen, gaueko festa antolatzen hasi ginen. Indar handia hartu zuten, kontzertuak antolatzen hasi ginen Egan, Akelarre... kotxeak Fortalezaraino aparkatuak egoteraino iritsi ziren.

Urtxale plazan, Uztapide plaza gisa ere ezagutzen da, egurrezko kantina handi bat egoten zen. 500 lagunetik gora bildu izan ginen bertan. Goizeko bostetan zezena askatzen genuen, gaur astakeria bat izango litzake, eta sekulako zirkua muntatzen zen. Auzoa jaiaren inguruan mugitzen zen bereziki, orain ere; Jubilatuen bazkaria antolatzen hasi ginen, eta ikusi genuen nola auzokideen harremanak berreskuratzen hasi ziren. Izan ere, kilometro gutxira bizi arren agian denbora luzez ez zuten elkar ikusten. Gero auzo bazkaria izatera pasa zen. Jubilatu eta pentsionistei festa batzordeak ordaintzen zien eta die, gainontzekoek bakoitzak berea ordaintzen dute. Bertsolariekin hasi ginen, bertsolari asko pasa dira: Lizaso, Lazkao txiki, Amuriza, Lazkano, EgaĂąa... SEME-ALABAK |

159


Ergoiengo taldekoak, txosnan.

Xanistebanak, Ergoiengo gaztetxoen tanborradako taldea.

Azken urteetan gazteak hartzen ari dira erreleboa. Gu hirurok jarraitzen dugu, baina beste maila batean. Jende berriak ideia berriak sartzea ekarri du, adibidez, Aitor Txiki plater tiraketa, orain berriro ganadu feria; Bertso afariarekin kriston arrakasta lortu da, 2019an 120 lagun egon ziran. Bertsolari eta entzule gazteen artean lotura ona dago, Zubedia, Maialen Lujanbio, EgaĂąa, Lizaso, Arzallus, Soto... egon dira. Niretzat garrantzitsua katea mantentzea da, auzoko katearen motorrak herria mantentzen duelako.

beste sagardotegi, kuadrilla eta auzoetatik ere. Ondorioz pertsonaiak daude Oiartzunen: zomorrozinko, ote-gizona...

Jaiak herrigintzarako espazio gisa ulertu izan ditugu, komunitatea sortu eta sendotzeko. Ergoiengo Jai Batzordean lan egin duzu bereziki, baina herrian antolatu diren beste hainbat ekimenetan ere antolakuntzan izan zaitugu. Espazio horrek nolako garrantzia dauka herrigintzan?

Ihoteen historia hasi zenean, ni Ergoienen hasi nintzen antolatzen. Gaur egun jarraitzen dut, laguntzaile moduan, ardura txiki batzuk hartuz. Asteburu bat aurreratzeko gazteek egin zuten apustua oso ona izan zela iruditzen zait, bete -betean asmatu zuten. Benetako indarra eman diote inauteriei. Oiartzunen gerra aurretik sekulako garrantzia zeukaten, eta Frankismoaren ostean hori berreskuratzeko ahalegina egin zen. Aitak gauza gutxi kontatzen zuen, baina inauterietako kontuak bai. Gure etxea sagardotegia zen eta jendea afalostean ganbarara joan, galtzerdi bat buruan sartu eta arropa zaharrak jantzita plazara azaltzen omen zen makila batekin. Horrela

160 | SEME-ALABAK

Orduan, orain 8-10 urte ote-gizona berreskuratzea erabaki genuen Mendietxeberrin. Nire arreba Arantxa artista bat zen, mozorro lanak asko gustatzen zitzaizkion. Orduan bion artean ote-gizon mozorroa egin genuen. Azken urteetan erreleboa hartuta, Aritz Kapeo ateratzen da. Jendeak hasieran ez zuen ulertu, baina oteak bazuen bere historia. Baserrian ganaduari otea ematen zitzaion jateko, elur eta izotz asko baldin bazegon ez zeukaten jatekorik eta otea ematen zitzaien beste gauza batzuekin nahasita (jokia). Bere horretan ezin zuten jan eta txikitu egiten zuten ote-jotzearekin, musika tresna eta guzti dago horri lotuta, Herri musikaren txokoan badago. Baserrietan otea baldin bazegoen erabili egingo zuten ziurrenik, dantzan, gainontzeko denak zirikatzeko. Xanistebanetako Festa Batzordean ere parte hartzen dut. 30 urte inguru daramagu zezenak antolatzen. Ergoiengoek hartu genuen ardura hori, danborrada antolatzeko ardura ere Birgiliok hartu zuen. Umeek oso ongi pasatzen dute poni eta zezen txikiekin. Urtero ez dut tentsio berdina mantendu, bileren dinamikan batzuetan ez dut parte hartu. Sei hamarkadatan militante aktibo garrantzitsua izan zaitugu Oiartzungo herrigintzan. Nolakoa izan da bilakaera hori?

Aldaketa dezente izan da. Garai batean herrigintza auzolanari oso lotua zegoen (pistak, herri eta baserri bideak egin...), pertsonaren pre-


Xabier eta Aritz, ote-gizonez, herritarrak zirikatzen.

Behobia-Donostian.Â

sentzia ezinbestekoa zen. Azken 10-15 urteetan aldaketa teknologiko izugarriak izan dira. Teknikoki oso prestatuak gaude, baina benetan aurrerapausoak emateko ez ote gara uzten ari hainbat etapa atzean. Gaur egun lan batzuk ia birtualak dira.

tan auzoetako problematika landu... Auzo, herri bizia behar dugu.

Hiru ziklo nabarmen ezagutu ditut nik. Lehena oso itxia, auzokoak bakarrik. Bigarren fasean auzotik herrira pasa ginen, eta herria auzotara zabaltzen da. Hasieran mesfidantza handia zegoen, baina lan handia egin zen, bereziki gizarte mailan, hartu-emana orekatu da. Hirugarren zikloa, azken urte hauetan, bi-hiru abiaduratara bizi gara, arrakala teknologiko handia dago. Dena etxetik egin daiteke, baina benetako herritarrak non gaude? Baliabide oso onak dauzkagu, baina ez al gara gu baliabide fisiko gisa desaktibatzen ari? Hartu-eman zuzena galtzen? Dirudienez, nerabe oiartzuarren artean sortzen ari da herri kontzientzia, hainbatek pauso bat eman dute eta herrigintzari ekin diote. Zer gomendatuko zenioke gazte horri?

Lehenago aipatu dugu Ihoteetan gazteen erabakiak izan zuen eragina. 2020an ikusi dugu ondorioetako bat, 600 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte kuestazioan, eta gehienak gazteak. Hori da balorea. Horrek auzoetan erreferentziak sortu ditu, auzoan erreferentzia izatea oso garrantzitsua da. Egiten diren ekitaldi guztiak indartu egin dira, baina beste errealitate batzuetara zabaldu behar da hori. Sustraiak botata daude, baina orain ureztatzea falta da. Adibidez, aurrekontuen bileretara joan eta ber-

Senar, aita eta orain aitona ere bazaitugu?

Aitona izatea niretzat oxigeno berria izan da. Aiertek 4 urte beteko ditu, eta orain beste bi etorri dira. Hor gaude amona eta aitona baba ezin kendurik. Birusaren istorio honekin ia 2 hilabete eman ditugu elkar ikusi gabe, edo urrutira ikusten. Aiert konturatzen da zerbait txarra gertatzen ari dela, oso urduri dago. Bi txikiei arrotzak egiten gatzaizkie, urrutira ikusten gaituzte eta zein dira horiek pentsatuko dute ziurrenik. Oso gustura nago, niretzat bizipoza izan da. Aita izan nintzen garaian, eta egoera hartan, uste dut ez nuela hainbeste gozatu. Nahiz eta une gozoak izan ditugun, une latz asko ere izan ditugu azken urteetan. Albotik familiako hainbat, kuadrillakoren bat... joan zaizkigu. Baina bizitza aurrera doa. Kirolari amorratua ere bazaitugu, antolatzen diren herri lasterketa guztietan ikusten zaitugu. Nolako garrantzia dauka kirolak zure bizitzan?

Bai. Gaztetan futbol talde bat muntatu genuen. Fernando Seco zen gure entrenatzailea. Arraguan jokatzen genuen, anbulatorio ondoko futbol zelaian. Korri egitera asko joaten ginen, era herrikoian 1977 inguruan lehendabiziko maratoia egin nuen Oiartzunen, gerora, Donostiako maratoiak 5 egin nituen. Urte batzuetan maratoia eta Behobia egiten nituen. 1986 inguruan maratoiak egiteari utzi nion, gehiegi zela iruditzen zidan eta. Behobia egiten jarraitu dut, SEME-ALABAK |

161


Alpeetako lehen irteera.Â

denera 25 inguru egingo nituen, 20 bat nire izenean eta gainontzekoak presoren baten izenean. Kirola egitea ongi etortzen zait lasaitzeko. Udaberri-udara partean, Girizia zikloturista taldearekin ere irteera batzuk egiten ditut. Zikloturista taldeko sorreran parte hartu nuen. Orain duela urte batzuk baino askoz gutxiago parte-hartzen dut, ia ekipotik botako naute. Bazkarira bai, apuntatzen naiz.

Azken hiru-lau urteetan mendiko lasterketetan ere banabil. Intxixu trail egin nuen, Listorreta-Landarbasokoa ere, aurten Jaizkibelekoa egin dut... baina lasaiago. Erretiroa hartuta zertan zabiltza? Nolakoa izan ohi da zure egunerokotasuna?

Azkenaldian aitona lanetan nabil bereziki, horretarako karneta atera dut, kar kar kar. Kalean dauden ekintzetan parte-hartzen dut, laguntzaile gisa... Covid-19ak gogor astindu du gure gizartea eta kontzientzia, elkarrizketa hau bera protokolo zorrotz batekin ari gara egiten, zure ustez zer azalarazi du krisi honek?

Gizartearen ahuleziak ikusi dira, bereziki gure arteko harremanen ahuleziak. Pertsonaren barruko onena atera beharrean, zenbait kasutan txarrena ikusi dugu. Minez zegoen gizarte baten zauriak sakondu ditu. Jendearen egoera kontuan hartu gabe asko seinalatu da, jendeari entzun egin behar zaio. Asko daukagula ikasteko erakutsi behar digu. Euskal sena, kultura, izaera ez ote gara galtzen ari? Berreskuratze horrek emango digu argitasuna eta bidea.

162 | SEME-ALABAK

Nola irudikatzen duzu etorkizuneko Oiartzun eta Euskal Herria? Zer esango zenieke oiartzuarrei? Aurrera begira, ziklo sozial eta politiko berri bat sortuko da, gure lana: era transbertsalean herri langileari entzun, eta konpartitu, nahiz gu bezala ez pentsatu, eta aurrera begiratu, ez baitugu ezer galtzeko, dena irabazteko baizik. Kultura eta hizkuntzan ere zenbat eta gehiago euskaraz hitz egin, eta bizi, orduan eta ahaldunago izango gera erabakitzeko, eta arrazoiaren indarrak indarraren arrazoia ahulduko du. Hurrengo belaunaldiak bestelako pentsamolde batekin datoz ekologiaz, gai sozialez...

Bide onetik goaz. Oiartzungo gizartea oso sano dago. Gure ahulezia batzuk ikusi arren, herria oso sano dago. Kanpotik datorren globalizazio basati horren aurrean, Oiartzungo herriak izango du bere sena eta indarra. Orain gure ahotan dauden hainbat kontzeptu praktikara eraman beharko ditugu: herriko produktuak kontsumitu, herriko denda txikiak bizitu... horren apustuaren aldekoa naiz. Gaitasuna izango dugu Oiartzungo herritarrak egun hauetan ikasten ari garen hainbat gauza denboran luzatzeko? Nik uste baietz.

Harrokeriarik gabe, umiltasunez, bide onetik goazela iruditzen zait. Euskal Herriko eraikuntzan herritarrok parte hartzen badugu, herri gisa jokatzen badugu, Euskal Herria irabaziko dugu. n jESUS OLAZIREGI


Kultura


Oiartzungo Flauta Taldea Niri tokatu zait oraingoan Oiartzungo Flauta Taldearen aurtengo gorabeherei buruz zeozer idaztea. Beraz, badaukat nire burua lanpetuta mantentzeko zereginik bizitzen ari garen itxiturazko momentu arraro hauetan, nahiz eta badudan esperantza abuztuan hau guztiok irakurtzen duzuenean, denok elkarrekin berriz ere gure musikaz gozatzen egongo garela. Taldeko zaharra naiz, taldean azkenetakoa sartu den partaidea. Duela urtebete baino zertxobait gehiago jubilatu nintzen eta nire denboraren zati bat pendiente nuen jarduera bati bideratzea erabaki nuen, nire flautari. Orain dela 30 urte hasi nintzen jotzen baina inoiz ez denbora nahikoarekin, lanak denbora gehiegi kentzen zidan. Dakizuen moduan, musikari denbora eskaintzen ez badiozu… Zeharkako flautaren munduan Iñaki ezagutu nuen eta berak Oiartzungo Fauta Taldearen inguruan hitz egin zidan eta parte hartzera animatu ninduen. Ez nuen askorik pentsatu (zaila da Iñakik beti transmititzen duen ilusio eta gogoari ezetz esatea) eta lehengo urteko maiatzean nire lehen entsegura joan nintzen.

Bertan topatu nuena ez zen ohiko musika talde bat izan, baizik eta ilusio eta maitasun handiz helduek, txikiek, gurasoek, batzuk musika jotzen, besteak laguntzen elkarbanatzen duten familia handi bat. Giroa izugarri gustatu zitzaidan, jendea, jotzen zuten musika… guztia; beraz, pentsatu gabe bateratu nintzen. Kasualitatez, programaturiko ekintza asko genituen momentu batean sartu nintzen taldean. Taldean sartu eta egun gutxitara, maiatzaren 9an, Bilbon kontzertu

164 | KULTURA

bat eskaini genuen Bilbao Musika Gazte Abesbatzarekin batera, La Galera auditorimean eta bertan izan nuen taldea lanean ikusteko lehen aukera, bidaiak antolatzen, entseguetan, eta abar. Dena ederki atera zen taldearen bereizgarri den giro paregabearen konpainian.

Hurrengo egunean Parisera joan ziren (ni ezin izan nintzen joan, dena oso azkarra izan baitzen, hasiberria nintzen eta ez nuen prestatzeko denborarik izan). Euro Disney-n kontzertu bat zuten (hori bai kategoria!) eta arrakastatsua izan zen (badakit, entzun eta ikusi nituen grabazioei esker).

Ekainaren 13an beste kontzertu bat eduki genuen Kilirikupen, kurtso guztian landutako errepertorioaz osatua; kontzertu horretan lehen aldiz flauta jo eta parte hartu nuen. Hurrengo egunean, Oiartzungo Flauta Taldeak Pikoketa inguruan duen basoan zuhaitz bat landatzera joan nintzen beste 3 partaide berrirekin batera. Hori taldeak duen beste ohitura ederretako bat da. Noizean behin nire familiaren konpainian hara hurbiltzen naiz, zuhaitza nola handitzen ari den ikusi eta inguruko bista ederrak gozatzera. Azken kontzertua Gabon kantena izan zen, abenduaren 12an, udaletxeko kontzejupean. Egun euritsu eta hotza zen, baina giroa pixka bat berotzea lortu genuela uste dut. 2020 urterako plan ugari genuen, eta jada buru -belarri genbiltzan horiek prestatzen (Madrilen kontzertu bat, Inude eta Artzainak, Flauta Jaialdia…) baina dakizuen moduan, bertan behera utzi beharra izan dugu, beraz, aurtengo programa beste urteetan baino murritzagoa izan da. Orain faltan sumatzen ditut entseguak, eta laster berriz ere taldearekin batera egotea espero dut.

n Mariasun Celaya.


Ibargain Musika Eskola Azken urteetan ohikoa denez, Xanistebanetako txupinazoa baino lehen, Edurne Saizar eta bere lagundiaren gogoari eta ongi eginiko lanari esker, pixkanaka haziz doan musika taldeak, Musika Pregoia eskaini zuen Oiartzungo auzo guztietan. Jaietako programa ofizialaren barne, gure eskolako Hiru, bi.Band! taldekoek plazan kontzertu bat eman zuten. Musikariak oso gustura gelditu ziren egindako lanaz.

Ikasturte hasieran, irailaren 6an, gure ikasleen artean beti baldintzarik gabeko laguntza emateko prest dauden bi ikaslek bere musikarekin parte hartu zuten plazan ospatu zen Elkartasun Maratoian.

Gure matrikula garaian, ekainean, izandako ohiko bajak eta matrikula berri gutxiengatik, ikasturtea ikasle kopuru jaitsiera nabarmen batekin hasi zen. Aurreneko bi asteetan azkeneko batzuk izena emango zutelako itxaropena izan genuen. Baina, zoritxarrez, hori ez zen horrela izan, eta berehala bi ildotan lan egiten saiatu ginen:

• alde batetik, publizitate gehiago egin genuen, egunkarietan eta Facebook-en • bestetik, Elizalde eta Haurtzarora joan ginen, haien zuzendariei gure egoera azaldu genien eta instrumentu aurkezpen berriak, kontzertuak eta musika jarduera aukerak eskaini

KULTURA |

165


Lerro hauek aprobetxatu nahi ditugu benetan eskertzeko bai Elizalde Herri Eskolari bai Haurtzaro Ikastolari beti, urteetan zehar, eta bereziki ikasturte honetan eman diguten babesa. Nahitaez adierazi behar dugu, Ibargain Musika Eskolaren 30 urte hauetan, bi ikastetxeetara gure proposamenekin joan garen bakoitzean, oso harrera ona izan dugula beti. Pertsonak eta zuzendaritza taldeak aldatu egin dira, baina gure jarduerekiko maitasuna eta gogoa ezin hobeak izan dira beti. Eskerrik asko bihotzez! Elizalden gure jarduerak bi ildotan gauzatu ziren:

• gure publizitatea Elizaldeko orrian jarri zen, eta WatsAppen bidez ere partekatu zen

• Urriaren 15ean, sei instrumenturen aurkezpenak egin ziren, eskolen ohiko ordutegian.

Haurtzaron honela zehaztu ziren:

• gure publizitatea Haurtzaroko asteroko buletinean jarri zen • hainbat egun eta ikastarotan, urriak 14, 15, 16 eta 17, musika orduan, gure instrumentuen aurkezpen eta kontzertu txikiak egin ziren

• HH Eremuan jarduera txikiak egiteko aukera eskaini zitzaigun. Berehala onartu genuen proposamena, eta jardueren hileko egutegi bat diseinatu genuen, orain arte bete dena.

Bada, ekintza horiek egin arren, ez zen ikasle berririk etorri, eta ikasturte honetan 130 ikasle izango ditugu, aurreko ikasturtearekin alderatuta, 20 ikasle pasatxo gutxiago.

Ginerakoan, lehen hiruhilekoan ohiko jarduerak egin ziren, gehi kontzertu berriak Haurtzaron: • Urriaren 26an gure klarineteek kontzertua eskaini zuten Irisarrin, Igantzin, Lezokoekin batera • Azaroaren 20an Xuxurla Taldeak kontzertu bat eskaini zuen Haurtzaron

• Azaroaren 21ean, plazan, gure Xexili Festa ospatu genuen, Ibargain Elkartean txokolatadarekin amaitu zena. Bide batez,

166 | KULTURA


eskerrak eman nahi dizkiogu Ibargain Elkarteari, urtez urte gure txokolatadarako instalazioak uzten baitizkigu.

• Azaroaren 30ean Euskaraldiari gure ekarpena bikoitza izan zen, 16:45ean gure klarineteek jo zuten eta 18:45ean akordeoi hirukote batek. • Abenduaren 4an, Edurne Saizar, Oihane Mitxelena eta Haizea Lekuan Lete Prosa eta Poesia Lehiaketan izan ziren.

• Abenduaren 17an Ibargain Haize Taldearen txanda izan zen Haurtzaron.

Hiruhilekoa ohiko Gabonetako Kontzertuarekin amaitu zen Parrokian. Azpimarratzekoa da gure Juan Garmendia gaixorik zegoela eta ahal izan genuen moduan ordezkatu behar izan genuela.

Bigarren hiruhilekoa, historikoki gure eskolan, pianoaren eta Galdaragile, Inude eta Artzainen hiruhilekoa da. Pianoari dagokionez, dena normala izan da, baina Galdaragile, Inude eta Artzainek beste urte batean etorri beharko dute. • Urtarrilaren 23an akordeoiak izan ziren Haurtzaron kontzertu txiki bat eskaini zutenak.

• Urtarrilaren 31n Piano eta Ganbara Kontzertua eskaini genuen Osoko Bilkuren Aretoan. Kontzertuak ikasturteko intimoenetakoa eta atseginenetakoa izaten jarraitzen du.

• Otsailaren 3an gure piano-jotzaileen txanda izan zen Haurtzaron.

• Otsailaren 7an Kontxa Murgiari omenaldia egin zitzaion; Edurne Saizar, Ohiane Mitxelena eta Haizea Lekuona, eskerrik asko berriz ere!

• Otsailaren 8an eta 9an Andoaingo Piano Jaialdira joan ginen, eta, urtero bezala, bizipen onez eta dominaz beteta itzuli ginen. Zorionak!

Martxoaren 17rako entseatuta, programatuta eta iragarrita zegoen gure tronpeten emanaldia Haurtzaron, baina ezin izan zen ospatu ageriko arrazoiengatik…

Hilaren erdialdera, denontzat ezezaguna zen egoera bat etorri zitzaigun, eta gure jarduera normalak ezin izan dio aurre egin. Gure egunerokoa, definizioz, taldean da, kantatzen, jotzen, arnasa hartzen, putz egiten, entseatzen, elkarrekin, eta… ezin izan da.

Hau idatzi dugunean, eskola itxita dago. Alarma-egoerak maiatzeko kontzertuekin harrapatu gintuen, ia antolatuta eta ia programak itxita, baina… ikasturte honetan ezin izan da.

Pandemiak eragin duen egoera hau laster ahalik eta ondoena guztiontzat amaitzea espero dugu. Datorren 2020-2021 ikasturtean normaltasunera itzuliko gara gure ikasleekin, gure kontzertuekin, gure abestiekin… Musikaren mundu zoragarria ezagutu nahi duzuen guztion zain gaude. KULTURA |

167


Intxixu aek euskaltegia:

Ikasturte motza bezain oparoa Gehientsuenentzat bezala, ezohiko urtea izan da Intxixu AEK euskaltegia osatzen dugunontzat ere. Martxoaren 13an aurrez aurreko eskolak emateari utzi behar izan genion alarma egoera zela-eta; eta handik aurrera, irudimena lantzeari ekin genion ikasleek euskara ikasten jarraitu ahal izateko: klase birtualak, etxerako lanak e-postaz, entzungaiak edo liburuak bidaliz...

Jakina denez, euskaltegia ez da mugatzen euskara klaseetara. Eskolaz kanpoko hainbat jarduera eskaintzen ditugu, eta aurten egindako tailerrak askotarikoak izan dira: Ogia egitekoa, lehen sorospenak, ardoari buruzkoa, film laburren lehiaketa, mintzodromoak, berehalako argazki lehiaketa....

Edonola ere, ohiko ikasturtea motzagoa izanagatik ere, oso oparoa izan da. Berrikuntzetako bat Oiartzungo Udalak eskaini dituen diru-laguntzak izan dira. Lehen aldiz, B2 mailara arteko ikasleei matrikularen %100a ordaindu zaie. Euskara ikasteagatiko doakotasuna berma dadin pauso garrantzitsuak ematen ari gara herrian. Horrek eragin positiboa izan du matrikulazioan: 10 aurrez aurreko talde (A0tik hasi eta C2raino), autoikaskuntzako ikasleak eta etorkinentzako AISA ikastaroa. Guztira ia 100 ikasle ibili dira euskaltegian. Hauez gain, kontratu ikastaroak ere eskaini ditugu: Elizalde eta Haurtzaroko haur etorkinei, Haurtzaroko irakasleei edota Oiartzoko ikasleei (azken hau bertan behera geratu zen koronabirusagatik).

Urtero legez, pintxo lehiaketa bat ere antolatu genuen. Eta zaletasuna hartu genionez, ostegunero-ostegunero klaseak amaitu ondoren, herriko pintxo-potera ateratzen hasi ginen arratsaldeko 4 taldeak. Ikasleak mihia askatzen hasteko testuinguru ezin hobea.

168 | KULTURA


Baina horien guztien gainetik, azpimarratzeko modukoa izan da Petra Lekuona Zaharren Egoitzak eta Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegiak elkarlanean martxan jarritako egitasmoa. Hamabost egunean behin, euskaltegiko ikasleek bertako egoiliarrei bisita egin diegu; eta euskara praktikatzea aitzakiatzat hartuz, une ederrak pasa ditugu. Oso aberasgarria izan da zentzu guztietan.

Tamalez, berri guztiak ez dira nahi bezain onak izan. Ikasturte honetan urte askotan gure ikasle izan zen Yoli Larzabal-ek utzi gaitu. Maitasun handiz oroitzen ditugu berarekin pasatako une guztiak. Aurrerantzean ere asko gogoratuko gara zurekin, Yoli! Gugan bego.

Azkenik, datorren ikasturtera begira jarri nahi genuke. Hasteko, azaroan EUSKARALDIA izango dugu. Ziur gaude lehenengo edizioa bezain arrakastatsua izango dela. Eta bestetik, martxoaren 18tik 28ra 22. KORRIKA ospatuko dugu. Ea beti bezala denok errepideetara ateratzen garen eta herriari kolorea ematen diogun! Bertan ikusiko dugu elkar.

HERRI HAU SORTZEN JARRAI DEZAGUN EUSKARATIK TA EUSKARAZ.

KULTURA |

169


Euskaraldia 2020 Badator, berriz ere, EUSKARALDIA gurera. Aurtengoa azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da eta berritasunekin dator, baina berritasun horiek azaldu aurretik, gogora dezagun zer den Euskaraldia eta, batez ere, zertarako egiten dugun. Euskaraldia Euskal Herri osoan zehar, egun zehatz batzuetan egin den (eta egingo den) ariketa soziala da, non hizkuntza-ohituren inertziak astindu eta herritarrek euskara gehiago erabiltzea duen helburu nagusi. Horretarako, norbanako bakoitzak bere hizkuntza-ohituren inguruko hausnarketa egin eta aldatu nahi dituen ohitura horiek aldatzeko ahobizi edo belarriprest rola aukeratu eta ariketari ekingo dio.

Azken hamarkadetan, pauso garrantzitsuak eman dira euskararen ezagutza mailan; baina, tamalez, ez dira erabileran islatu. Euskararen ezagutza unibertsalizatzen ez den bitartean ezingo dugu benetako normalizazio prozesuaz hitz egin, baina geldirik ere ezin dugu geratu. Urte hauetan guztietan egindako inbertsioari etekina ateratzen hasi behar dugu eta erabileran pauso esanguratsuak eman behar ditugu. Horretarako, gizarteko kide garen guztiak gure aldetik ahal duguna egiteko garaia da, euskararen alde egotetik euskararen alde egitera igarotzeko.

Euskaraldia 2018an egin zen lehen aldiz eta 225.154 herritarrek parte hartu zuten Euskal Herri osoan, Oiartzunen 1.745 lagunek. Ariketak iraun zuen 11 egunez haratago, euskaraldiak aurretik egindako prestaketa lanak eta ondoren utzitako arrastoa kontuan izan behar ditugu. Soziolinguistika Klusterrak egindako ikerketaren arabera, euskaraldiak hainbat ondorio positibo utzi zituen: • Parte hartzea: Aipatutako herritarrez gain, 400 udalerri eta 200 sustatzailek parte hartu zuten.

170 | KULTURA

• Elkarlana eta hedapena: Euskal Herri osoan egindako ariketa izan zen, alde guztietako eragileek eta instituzioek hartu zuten parte. Lankidetzarako bide berriak zabalduz. • Arau sozialak: Hiru aurreiritzi gainditu (gainditzen hasi) eta hiru arau berri gizarteratu (gizarteratzen hasi) ditu euskaraldiak: 4 Lehen hitza euskaraz egitea.

4 Elkarrizketa elebidunak izatea.

4 Ezagutza txikiko eremuetan euskaraz egitea.

Gehiago jakin nahi duenak esteka honetan ikerketa osoa aurki dezake: https://euskaraldia.eus/2018-ikerketa/


2020ko Euskaraldia: Entitateen urtea

Euskaraldia ariketa dinamikoa dela esan izan dugu eta baita progresiboa ere. Bide horretan, aurtengo edizioan, norbanakoak erdigunean jartzen jarraituko dugu; baina taldeetara saltoa ere emango dugu, entitateetara alegia. Mota guztietako entitateek euskaraz aritzea ahalbidetu eta babesteko erabaki berriak hartu eta urrats esanguratsuak ematea bilatzen dugu. Beraz, bi parte hartzaile mota egongo dira 2020ko euskaraldian. Herritarrak: Gutxienez euskaraz ulertzen duten 16 urtetik gorakoak. Ahobizi edo belarriprest gisa hartuko dute parte, eta rola ariketa egiteko moduaren arabera aukeratuko dute, ez soilik ezagutzaren arabera. Lehen edizioaren antza izango du ariketak parte hartzaile mota honi dagokionez, baina herritar askok beren entitateetako kide gisa ere gauzatuko dute ariketa.

Entitateak: Mota guztietako entitateak hartu ahal izango dute parte (erakunde publikoak, gizarte-eragileak, enpresak, kooperatibak, kultur eta kirol elkarteak, eta abar) euskaraz ulertzen duen pertsona talderik edota herritarrei zerbitzua euskaraz eskaintzeko kiderik baldin badute. Helburu nagusia entitate hauen baitako harremanetan euskararen erabilera handitzea da.

Etxean, kalean, aisialdian; baina baita lanean ere, gure hizkuntza-ohituren inguruko hausnarketa egin, eta euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egin nahi dugun guztioi aukerak irekitzeko ariketa izango da 2020ko Euskaraldia.

Ariketa azaroan egingo bada ere, entitateek izena emateko epea irailean bukatuko da, eta bertan parte hartzeko aurretik pauso batzuk eman behar dira. www.euskaraldia.eus orrialdean informazio guztia aurki dezakezue, baina inork laguntza behar baldin badu oiartzun@ euskaraldira.eus helbidera ere idatz dezakezue, gustura lagunduko dizuegu.

Gutako bakoitzak asko eman diezaioke euskarari, baina askoz gehiago da euskarak ematen diguna guri; nortasuna, komunitate jakin bateko partaide izatea, langileen arteko kohesioa, asebetetzea, gizarte erantzukizuna herritarren eskubideekiko, eta abar. Hortaz, irakurle guztiak animatu nahi zaituztegu zuek parte hartzen duzuen entitateetan (elkarte, edota enpresetan), zuzendaritzarekin hitz egin eta euskaraldian izena ematera. Bukatzeko, gure desiorik hoberenak herritar guztiei eta besarkada handi bat momentu zailetan aurkitzen zaretenei.

KULTURA |

171


Euskalgintza berrituz 2002. urtean sortu zen Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea. Pasa dira urte batzuk ordutik, eta ibilbide oparoa egin duela onartu beharra dago. Oiartzuar askok ezagutu gaitu urte hauetan guztietan, modu ezberdinetara. Batzuk gurekin hausnartzen aritu dira, ekintzak antolatzen edota zerbitzu ezberdinak eskaintzen. Eta beste askok, berriz, gure zerbitzu edo ekintzetan parte hartu dute. Luzea da urte hauetan egindakoaren zerrenda, eta are luzeagoa gurekin batera ibilbide hau egin duzuen herritarren zerrenda. Izen-abizenik esan gabe, doala gure eskerrik onena euskararen alde, hondar ale bat jartzen lagundu diguzuen guztiei! MILA ESKER! Ttur-ttur sortzeko arrazoiak asko eta anitzak izan ziren; baina, batez ere, elkarlana izan zen orduan bilatu zena. Euskaltzale asko zen herrian euskararen alde lan egiteko gogoz, eta bakoitza bere esparruan lanean zebilen euskalgintzako hainbat eragile ere baziren. Aitzitik, norberaren esparrutik haratago, guztion esparrua jorratzeko beharra eta gogoa nabaritu zen. Hala, garaiko metodologiak aginduta, kafe batzuen bueltan eta zenbait bileraren ondoren, Oiartzungo euskalgintzak behar zuen bilgune bat sortzea adostu zen: Ttur-ttur. Igaro dira urte batzuk ordu ezkero, bizi garen mundua eta gizartea bera ere aldatzen ari da. Hori dela eta, Ttur-tturrek ere moldatzen eta eraldatzen joan behar izan du. Azken urteotan, oiartzuarren beharrak asetzeko asmoz, sortutako proiektu ezberdinak kudeatzen dihardugu buru-belarri, baina askotan beharrezkoa den bezala, hausnartzeko tartea ere hartu dugu. Irabazitakoa asko den arren; bidean harriak, oztopoak, zailtasunak izan dira. Proiektu ezberdinak aurrera eraman beharrak eta bilgunearen kudeaketak berak neke eta lan handia ekarri digu. Horrela, euskararen aldeko ekintzailetzarako indarra gutxituz joanik. Ideia berriak eta proiektu berriak garatzeko zailtasunak izan ditugu, egunerokoan sortutako kezka eta arazo ezberdinek denbora asko eskatzen baitzuten, eta baitute oraindik ere.

172 | KULTURA

Gainera, egungo gizartean, herri mugimenduetan parte hartzeko (zaharragoak garenok, militatzeko esango genuke) modu ezberdinak egon behar dute eta aukera ezberdinak eskaini. Herritar orok bere hondar alea nahi eta ahal duen moduan eta unean jartzeko moduko euskalgintza behar dugula jakitun gara. Bilguneko kideen eta bilgunetik kanpo dauden hainbat euskaltzaleren lanerako gogoari eta ilusioari espazio berria eskaini behar zaio. Guztiok batera proiektu berri eta ilusionagarri bati bidea emateko. Izenak baino izanak baitu garrantzia! Bestalde, egun martxan dauden proiektu ezberdinak eta etorkizunean beharko ditugunak ere, guztiz beharrezkoak direla iruditzen zaigu. Eta honako hauek elkarte baten egituraren beharra dutela ere kontziente gara. Beraz, aipaturiko bi ondorio hauek kontuan hartuta, pauso garrantzitsu bat eman dugu 2020ko urte hasieran:

• Herritar ezberdinak bilduko dituen gune berri baten sorrera laguntzea eta sustatzea.

• Ttur-tturren eskaintzen diren zerbitzuak mantendu eta berririk beharko balitz, hauek herritik eta herriarentzat kudeatzeko elkartea mantentzea.

Ttur-tturrez gaindiko Oiartzungo euskalgintzako hainbat lagunek hartu zuten iniziatiba (batzuk Ttur-tturreko kide-ohiak, eta beste batzuk ez) eta “Euskalgintza berria� nolakoa izan behar zen hausnartzeko bilera pare bat antolatu ziren, Covid-19ak etxean sartu gintuen arte. Ikasturte berriarekin batera, Ttur-tturreko egungo kideak hor egongo gara gure hondar alea jartzeko, eta ahal dugun moduan laguntzeko.

Dei egin nahi genieke orain arte etorri ez diren, baina bere aletxoa jartzeko prest dauden herritar guztiei! Euskalgintzaren eremu berri hau moldagarria izango baita bakoitzaren denbora eta beharretara, baina hala izateko, zure edo zuen iritziak behar ditugu. Asko zarete emateko asko duzuenak, eta bide horretan ttur-ttur bada ere, Ttur-ttur bertan izango da.


Gazte antzerkia Oiartzunen

Dagoeneko 7 urte badira Gazte Antzerki tailerrekin hasi ginela. Asier Legorburuk bultzatuta hasi genuen tailerra eta aurtengo ikasturtean 5 talde izan ditugu: ia 60 ikasle. Talde bakoitzak bere ezaugarriak ditu baina denek bat egiten dute Antzerkia taularatzeko pasioan. Ikasturte berezi honEtakoa.

Bi irakasle gabiltza talde hauekin: Saioa Aizpurua eta ni, Lur korta. Egun eta ordu ezberdinetan biltzen gara gazteekin; astearteetan 15:00etatik 16:30era Karaez kaleko lokalean, eta 19:00etatik 20:30era Gaztetxean eta Ludotekan bildu izan gara. Ostiraletan bi talde daudenez ordu berean, lokalean eta gaztetxe edo Ludotekan elkartu izan gara. Ikasturtea hasi eta berehala, Abaraxkak antolatutako Gau Beltza prestatzen hasi ginen. Orokorrean oso gustura gelditu ginen, baina ikusle batzuen errespetu faltak itzal egin zuen poz horretan.

Gabonak pasa eta gero talde bakoitza ikasturte amaierako emanaldian zentratu da, bakoitzak nahi zuena taularatze bidean.

Astearteetan beteranoekin ere elkartzen gara, 19:00etatik 20:30era. Ikasle horiek Batxilergoko ikasleak dira, lehenengo eta bigarren mailakoak. Aurten irrati bateko emanaldia prestatzen ari gara, antzoki zaharrean gazteen topaketetan parte hartzeko intentzio dugu baina oraindik ez dakigu zertan geratuko den dena; Covib-19aren kontuarekin dakiguna da atzeratuko dela eta horregatik argazki batzuk bidaltzeko eskatu digute, han parte hartzaile guztiekin bideo bat egingo dutelako.

Astearteko taldeko partaideak denak dira DBH1ekoak; bi ikastetxeetako ikasleak nahasita daude, bi mutil eta 9 neska. Azpimarratuko nuke antzerkia egiteko duten nahia eta taldekideekiko errespetua. Aurten txapelketa bati buruzko antzerkia prestatzen ari gara.

Oraindik badugu ikasturte honetan lanerako gogoa eta indarra! Ea nola bukatzen dugun! Bitartean Gora Antzerkia eta Gora Oiartzungo Gazte antzerkilariak!

Ondoren talde batzuek Euskararen Egunean parte hartu zuten eta hori prestatzen jarraitu genuen.

Jarraian, ikasturte honetako taldeen berezitasunak azalduko dizkizuet;

Egoera honetan, on-line aritu gara gazteekin lanean; egia da egoera honetara denak ez direla ondo egokitu, ez bai da erraza batzuetan beste zenbait eginbeharrekin uztartzea.

KULTURA |

173


Oidultz Musika Elkartea

Musika hitzik gabeko hizkuntza da, gizarte bakoitzeko kulturan zehazturiko kodeetan oinarritua, eta gizakiak elkarren artean komunikatzeko nahiz artelanak adierazteko bitarteko gisa erabiltzen da. Musikan, soinuak sortu eta konbinatu egiten dira, arau jakin batzuei jarraiki. Arau horiek aldatu egiten dira leku eta garai batetik bestera. Laburbilduz, musika barne-egoera baten adierazpen pertsonala da, eta gizarte- eta kultura-errealitatearen soinu bihurtzen da. Musika tresna baliagarria da bakarka nahiz taldeka komunikatzeko eta adierazteko. Musikan, badago bakarrik jardutea, baina, gehienetan, taldean egiten da; elkarrekin gozatzen da, bizikidetzan. Musikaren bidez, elkarrekin abesten dugu, taldean musika-tresnak jotzen ditugu eta elkarrekin dantzatzen dugu, eta, horrela talde bat osatzearen eta taldekide izatearen sentimendua indartzen dugu. Musikaren praktikatik abiatuta, taldean jarduteko ahalmena suspertzea lagungarria da zenbait erlaziori buruz ikasteko eta pentsatzeko. Egungo gizartean, edonon eta noiznahi entzun daiteke musika, eta eztabaidaezineko balioa bihurtu da jendearen eguneroko bizitzan.

174 | KULTURA

DULTZAINA?

Nahiz eta dultzaina instrumentu tradizional modura sailkatzen den, dultzainaren errepertorioa “musika tradizionalaâ€? baino haratago doa. Dantzarazten duen instrumentua izanik, dultzaineroek garaiko musika erabiltzen dute kaleko errepertorioa osatzeko (habanerak, rantxerak, txotisak‌). Horrek instrumentu modernoen artean kokatzen du.

Dultzaina herriari lotuta egoteak egokitzeko eta sortzeko gaitasun handikoa dela adierazten du, ez soilik euskal dantzei laguntzeko, baita garai bakoitzean berrikuntzei aurre egiteko ere. Baserri girokoa denez, belarriz jo ohi zen XX. mendearen bukaeraraino; hau da, partiturarik gabe ikasten zuten jotzen.

Elkarteko kideetako gehienok musika hezkuntza sekula jaso gabekoak gara eta, hau ere aitortu beharra dago, batzuek dohain berezirik ere ez genuen, baina hori guretzat ez da garrantzitsuena; agian, gure xedea ez delako musika ogibide bihurtzea, egun ahalguztiduna den kontsumoaren eta indibidualismoaren kulturaren alternatibak egon badaudela erakustea baizik. EKARPENA

OIDULTZek orain arte egindakoari eutsi nahi dio, eta taldearen mamia mantendu. Gure ustez,


gure lekua topatu dugu herrian, eta bide horretatik jarraitu nahi dugu: akorde zahar-berriak plazetan jotzen jendearekin konpartitzeko.

Iturri zaharretik beti ur fresko eta berria edaten den moduan, OIDULTZ taldearen proposamena euskal doinu tradizionalei beste ukitu bat ematea da, puntu modernoa erantsita: erritmo desberdinekin. Doinu tradizional hauek gaurkotzearekin tradizioa eta modernotasuna uztartu nahi ditugu, baina, hori bai, atzerako ispiluari begirik kendu gabe. HARREMANAK

Gizartean bizi gara, berezko ezaugarriak dituen herri batean. Antzekotasunak badaude ere, herri edo kultura bakoitzak bere adierazpen formak ditu. Horretan datza, azken finean, herri eta gizarte baten aberastasuna: kultura bakoitzak bere identitateari eustea eta komunitatearen bizitza oinarri horretan eraikitzea, baina, aldi berean, beste kultura batzuetara irekita egotea. OIDULTZ taldeak hasieratik nahi izan du beste elkarteekin edo erakundeekin mota askotako kolaborazioak eta harremanak eduki. Izan ere, uste dugu Euskal Herriko eta beste herri batzuetako musika adierazpenen berri izatea eta beste kultura batzuetako jendearekin harremanak izatea esperientzia trukatzeko aberastasun iturria dela.

Aurten, Torroella de MontgrĂ­ra (Girona) joango gara abuztuan, hango jaietan parte hartzeko asmoz. Joan den urtean, Grallers de Montgrikoak Ihoteetako jaietan parte hartzera etorri ziren, eta, harremanak sendotu ditugunez, alderantzizko bidaia egingo dugu. ETORRI, GALDETU

Jakin ezazue guztiok musikari garela: erritmoa bizitzaren jatorrian dago. Erritmoa pultsazioa da, bihotzeko taupadak, arnasketa, ilargiaren faseak, planetaren orbitak edota izarren mugimenduak. Gauza orok du, azken finean, joan eta etorri erritmiko bat, denok gara, era batean zein bestean, sormen musikala garatzeko gai

OIDULTZ talde irekia da, eta dultzaina edo atabala gustuko duten eta denbora pixka bat duten pertsona guztiak animatu nahi ditugu bi instrumentuetako edozein gurekin jotzera. Heldu zein txikienek ikas dezakete eta gure taldeko partaide izan.

Musika jotzea gure bizitza harmonizatzea da. KULTURA |

175


Soinu Zahar Txapelketak

2004-05-16 Legazpi.

1984-1985 ikasturtean hasi nintzen dantzan ikasten, Haurtzaro Ikastolako dantza taldean, 1996-1997 ikasturtean dantza irakasten hasi nintzen eta 2000-2001 ikasturtean soinu zahar txapelketarako ikasleak prestatzen.

Baina zer dira soinu zaharrak? Eta nolatan?

XVI-XVII. mendeetan Frantzian sortu zen Ilustrazioa geurera ere iritsi zen, eta alor askotan izan zuen eragina, zientzian, literaturan, artean… eta nola ez, musikan ere bai. Iztuetaren garaiko txistulari ilustratuen artean modan jarri ziren Europatik etorritako doinu eta arauak, eta garai bateko dantzarako musikak baztertuta, pieza berrien sorkuntzan murgildu ziren, kontrapasak, minuetak…

Joera hori ikusi eta ordu arteko dantza eta musikak galzorian zeudela ikusita, zerbait egitea erabaki zuen, eta Europa mailan aitzindari izan zen lan bat gauzatu zuen. Gipuzkoako dantza doinuak eta pausoak bildu eta Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia izeneko liburua idatzi zuen 1824an.

176 | KULTURA

Neurri handi batean, liburu honi esker iraun dute “Soinu zaharrak” deitzen ditugun dantzak, eta gaur egungo dantza irakasleen ezinbesteko erreferentzia izaten jarraitzen du.

Gaur egun Haurtzaro dantza taldeak saio ugari ditu, hainbat Dantzari Txiki egun, herriko auzo askotako festak, herriko hainbat ekitaldi (ihoteak, inude eta artzainak,…), bi urtean behin ekitaldi erraldoi bat… Baina irakasle nintzenean, pare bat dantzari txikitan, bi-hiru auzotako festetan, Ikastola egunean, Xanistebanetan zaharren egoitzako bisita eta herrian sortzen zen beste ekintzaren batean hartzen zuen parte. Gainera, ez zuten taldeko dantzari guztiek parte hartzen saioetan, txandaka aritzen ziren, eta azkenean saio gutxi izaten zituen bakoitzak (2 edo 3). Txapelketan parte hartzeak urtean beste 3 edo 4 saio gehiago izatea ekarri zuen, oso motzak baina dantzatzeko beste aukera bat zen, eta noski, baserritar jantzia urtean bitan erabili beharrean 6 aldiz janzteko aukera.

Txapelketetan banaka eta epaimahai baten aurrean dantzatu behar izaten denez, ez da erraza izaten pauso hori ematea. Gogorra izanda ere, hortik pasatu diren guztiek aitortzen


2014-05-20 Entseguaren ondoren.

dute asko balio izan diela esperientzia horrek, baita taldean dantzatzeko ere, eta gomendatu egiten dute.

Helburu nagusia ondo pasatuz dantzan ikastea izan da. Tarteka haserretu ere egin gara, noski, bereziki azken urte hauetan dantzari oso jator baina oso berritsuak izan ditudalako, baina orokorrean oso giro polita izan dugu eta gertuko harremana.

Nire etxekoak txapelketa ikustera joan ezean beti eraman izan nau ikasleren baten familiak autoan, ia urtero egin dugu afari bat eta horrek elkar ezagutzeko aukera eman digu, harreman bat sortzekoa, ez gara gure entseguetara soilik mugatu eta oso polita izan da.

Lehenengo lau ikasleak nik esanda etorri ziren, nire taldeko ikasleak zirelako eta adinarengatik zegokielako, eta handik aurrerakoak berriz beren iniziatibaz edo beren irakasleak animatuta hasi izan dira.

Hasiera gogorra egiten zaie, dena zuzentzen diedalako, pauso guztiak dituzte zuzentzeko. Gogorra da ustez ondo moldatuko zarelakoan txapelketa batean izena eman eta pauso guztiak zuzentzeko dituzula entzun beharra. Dantza taldean ez dituzte Gipuzkoako pausoak soilik lantzen, beste hainbat dantza ere lantzen dituztelako. Niregana etortzen direnean egiten dudan lehen gauza Agurra dantzarazi eta bideoz grabatzea izaten da, eta handik urte batzuetara erakutsi egiten diet. Sorpresa, harridura, beren burua ikusten dutenean! “Horrela dantzatzen nuen? Hau desastrea! Begira hanka ze okerra! Eta lauarinak?...”. Izugarrizko aldaketa ematen dute, hobekuntza oso nabarmena da. Ikasturte bukaeran dantzatzen dituzten pausoak egokiro dantzatuak daude.

2017-02-12 Oiartzun..

Urte hauetan guztietan Gipuzkoan barrena Oiartzungo dantzarien maila bikaina erakutsi izan dugu hainbat txapelketa eta liga irabazita. Gaur egun txapelketa munduan dabilen edonork daki, Oiartzungo dantzariak tartean badira, gogor saiatu beharko duela garaile izateko. Inoiz gertatu zait helduen dantza emanaldi bat ikustera joan eta Gipuzkoako pauso zuzen gutxi ikustea, horrelako egun batean barru-barrutik atera zitzaidan: “Ze harro nagoen nire neskez” (ordu arte denak neskak ziren). Asko eskertzen dut urte asko igarota ere oraindik kalean ikusi eta agurtu, hitz egitea… hau da, harremana mantentzea edo nahiz eta adinarengatik txapelketetan parte hartu ezin entseguetara laguntzera etorri izana. Eskerrik asko dantzari eta gurasoei nigan jarri duzuen konfiantzarengatik eta sortu dugun harreman polit honengatik.

Odei Mujika, June Retegi, Nerea Vallejo, Garazi Aramendi, Aiora Etxebeste, Maider Mitxelena, Naiara Mitxelena, Izar Aizpuru, Amaia Ostolaiz, Aia De la Peña, Olatz Mitxelena, Aroia Altuna, Udane Eskudero, Enara Mugarza, Irati Oiartzun, Itxaso Uitzi, Udane Galardi, Naroa Del Rio, Ane Ibarguren, Madi Puy, Olatz Sarasti, Maddi Ibarguren, Lide Ibarguren, Mirari Urdanpilleta, Ainara Alkorta, Ane Cruz, Ane Lizarraga, Uxue Flamarine, Izar Gaztelumendi, Goiuri Arzallus, Katerin Artola, Garoa Felipe, Izaro Telletxea, Nahia Mitxelena, Lohizune Telletxea, Naiara Mendiburu, Lide Romero, Mattin Etxebeste, Uxue Muñoa, Ugaitz Rivera, Olaia Felipe (Soinu zaharretan nirekin ibilitako 41 dantzariak). n Lorena Zalakain Lopez

KULTURA |

177


Lartaun Abesbatza Abesten ikastea, segurtasun gehiago izatea, talde lanean aritzea, lagunak egitea, musika ikastea, entzuten ikastea, entretenitu eta gozatzea… dozenaka dira abesbatza batean abesteak eskaintzen dituen onurak, baina guztien artean bada Lartaun Abesbatzarentzat garrantzitsuenetakoa den bat: partekatzea.

Göteborg-eko Unibertsitateak (Suedia) orain urte batzuk egin zuen ikerketa batean argi adierazten zen: “Abesbatza batean abesten duten abeslarien arnasketak sinkronizatu eta ondorioz bihotz taupadak ere sinkronizatu egiten dira”. Pentsa dezagun, beraz, ba ote dagoen taupa erritmo bera partekatzea baina gauza ederragorik… Ba, horretaz gain, musika abeslarien artean partekatzen dugu, gure ikusleekin gure ahotsak partekatzen ditugu, eta beste abesbatzetako lagunekin kontzertuak eta bizipenak partekatzen ditugu. Eta horrelaxe egin dugu Lartaun Abesbatzako kideok, munduko osasun krisiak baldintzatu duen ikasturte honetan ere.

2019-2020 ikasturte honetan, gure musika, ahotsak eta bizipenak partekatzen jarraitu dugu. Irailean ikasturtea hasi bezain pronto martxan jarri ginen Orioko Salatxo Abesbatzarekin egitekoak ginen trukea prestatzeko eta, horrela, urriaren 27an Lartaungo kideok Orio aldera joan ginen kontzertua eskaintzera. Bertako musika eskolan entsegu txiki bat egin eta Salatxoko lagunekin batera bi abesbatzek elkarrekin abestuko genitun abestiak entseatu ondoren, herriko parrokian udazkeneko kontzertu bereziari hasiera eman genion. Salatxokoek lehendabizi eta Lartaungoek ondoren, polifonia sakro zein profanoko abestiak eskaini genituen ikuslez beteta zegoen elizan, eta kontzertuaren ondoren festari jarraipen ezin hobea eman genion gure lagunen gonbitari erantzunez elkarrekin egin genuen bazkari gozoan. Salatxoko lagunok, ziur gaude laster zuek Oiartzunen izateko aukera izango dugula eta musika partekatuko dugula berriro ere elkarrekin!

178 | KULTURA

Lehen emanaldi horren ondoren etengabe jarraitu genuen lanean, azaroan beste truke baten bueltako kontzertua baikenuen esku artean, Goizuetako Umore Ona abesbatzarekin genuena. Zalantzarik gabe, azken urteotan izandako berezienetakoa izan zen Goizuetan izan genuen emanaldia, eta lagun berriak Oiartzunera etortzean, guk haiengandik jasotako harrera beroa errepikatu nahi genuen. Azaroaren 16 larunbat arratsean Lartaun Abesbatzak eman zion hasiera Oiartzungo Udaletxeko Udalbatza Aretoan egin zen kontzertuari, eta ondoren gonbidatu bereziei txanda utzi genien. Emanaldi bizia egin zuten bi taldeek, kolorez eta harmonia anitzez josia, eta amaiera ederra izan zuen bi taldeek adiskidetasunean elkarrekin abestuz amaitu zutenean. Umore on horrekin jarraituz, herriko elkarte batean denek elkarrekin egindako afaria izan zen gauaren segida onena. Izan ere, Lartaungo kideek goxo eta mimoz prestatu baitzuten lagunentzat afaria eta janaria, eta abestiak partekatuz eman zioten amaiera festari bi koruek. Abenduan, Gabon garaia hurbiltzearekin batera, Lartaungo kideok gure Gabon abesti kuttunenak herritar guztiekin partekatzea maite dugu. Horregatik, udaletxean pare bat entsegu ireki egin eta abenduaren 22an gurekin batera nahi duen oro kalean zehar abestera gonbidatzen dugu, eta halaxe egin genuen oraingoan ere. Hemen Heldu Gerade-Olentzero, Hator Hator, Haur Eder Baten Bila… zerrenda ederra osatu ohi dugu gurekin batera abestera animatzen direnek ezagun dutena, eta kaleak alaituz 2019ari amaiera ederra emateko modua izan zen hura ere. 2020an entseguak gogotsu hasi ondoren. pandemiak behartuta. gure hurrengo emanaldi, truke eta kontzertuak atzeratu behar izan genituen. Hala ere, Lartaun Abesbatzak martxan jarraitu du etxetik abestuz eta antolakuntza lanetan, urtean zehar plan horiek aurrera eraman ahal izateko eta, azken finean, gehien maite dugun hori egiten jarraitu ahal izateko. Gure musika, gure ahotsak eta gure taldea zuekin guztiokin partekatzea. Gure aldetik behintzat musika ez da itzaliko!


Auntxa Trikitixa Eskola

Urtero bezala, idazlan honen bidez gure trikiti eskolako berri ematera noakizue. Dagoenekoz hogeita bederatzi urte pasa dira trikiti eta panderoko klaseak ematen hasi ginela ELIZALDE HERRI ESKOLAn, eta aukera honetaz baliatuz, gure esker ona eman nahi genioke bertako jende guztiari: irakasle,ikasle,guraso eta abarri‌. Gure lana behar bezala betetzeko eskaintzen dizkiguten baliabide guztiengatik eta edozein ekintzatan parte hartzeko gugana jotzen dutelako. Aurtengo kurtsoan ere gure ikasleek makina bat ekitalditan parte hartu dute, esate baterako, urrian Elizalden egindako berts bazkarian, San Tomas egunean, Gabonetan, Kuestaziyuan‌ baina martxotik aurrera programatuta geneuzkan emanaldiak bertan behera utzi behar izan genituen koronabirusaren pandemia zela eta.

Baita ere azpimarratu nahi nuke jarraitzen dugula kontzertu-entzunaldiak antolatzen gure ikasleekin, honela beraiek ikasitakoa jende aurrean emateko aukera izatearren eta motibazio gehiago eduki dezaten ikasteko garaian, garrantzitsua baita hori ikaste-prozesu egokiago bat edukitzeko. Trikitia irakasteko hiru metodo erabiltzen ditugu:

1. Zenbakien bidez: gaur egunean metodorik erabiliena eta praktikoena berau da, hau erabilita lortzen diren emaitzak ikusita.

2. Aurrez aurre: irakasteko metodo hau trikitia irakasteko erabilitako aurrena da; garai batean horrela irakasten zuten trikitia jotzen.

3. Solfeo eta zenbakiz osaturiko metodoa: esan beharra daukat hamahirugarren ikasturtea dela aurten metodo hau martxan jarri genuela eta oso emaitza onak ematen ari da; ikasle multzo polit bat ikasten ari da era honetara, eta emaitzak ikusita, luzarora trikitia irakasteko metodorik interesgarriena dela iruditzen zait, musikaren alor asko lantzen baitira: entzumena, sorkuntza, inprobisazioa, eta abar.

Bukatzeko esan beharra daukat zuetako norbaitek trikitia behar badu jaialdi, kalejira, afari edo edozein ekintzatarako, gu prest gaudela parte hartzeko. Gure trikiti eskolak egindako lanaren ondorio nagusia bertatik sortu eta sortzen ari diren trikitilari gazteak dira eta.

Trikitia edo panderoa jotzen ikasi nahi baduzu, berriz, informazio gehiagorako deitu telefono honetara: 943 618839 edo 615790510; gurekin pertsonalki hitz egin nahi baduzu, astearteetan egoten gara ELIZALDE HERRI ESKOLAN. Besterik gabe, agur bero bat oiartzuar guztioi eta XANISTEBANAK ondo igaro ditzazuela Auntxa Trikitixa Eskolaren izenean.

n IĂąaki Aranaga

KULTURA |

179


Ilusioz betetako

Bidean Bizitzaren aparretan bizi ginen eta inork ere ez zigun esan betiko ez zela izanen. Eta hura amaitutakoan itsaso beltzean latz egin behar zela igeri nahiz eta irla eguzkitsurik zeruertzean ez ageri.

Harik eta hurrengo apar aldia harrapatu arte ito gabe bidean.

Bidean

bideko joan astun neketsuan itsaso haserrearen braustada apartsuetan mundua duintasunez pasatzeko ahaleginetan itolarri estuan bakardadeak gero eta gehiago seduzitzen nau gaueko ilunean. Baina ez dut beti egon nahi bakarrik Bidean besteen esku hutsak eta begi tristeak behar izaten baititut oraindik. Askotan bezala. Zail dago adabegian ezpala!

180 | KULTURA

aspaldiko kutxa zaharra oroitzapenen sutara botatzeko zorian izan naiz azken aldian maiz. Baina ez ireki egin dut kaxa zahar handia eta bertan aurkitu dudan zibota gastatuaren jirabira dantzariak uxatu dizkit une batez nagiak eta dantzan jarri ditu berriro oraindik bete gabeko amets garbiak. Ari dira sendatzen zauriak. Bidean

Bidean

itsaso gaiztotuak bustitako ametsak xukatzen jarri ditut eguzkitan horituko dira zimurtuko desitxuratuko sarri baina batzuk loratuko dira bizipozaren pizgarri. Ez daitezela hil esperantzaren hondakinetan! Berriro odola sentitu nahi dut zainetan.

Mundua duintasunez pasatzeko aurrera egin dezadan Bidean. Itsasoari begira.

n Antton Kazabon Amigorena


Kirola


Oiartzun Kirol Elkartea 2019-2020 Oraingo honetan, Oiartzun KE-ri buruzko informazioa ematerakoan eta denboraldi honen errepasoa egiterakoan, koronabirusak gelditutako lehiaketarekin egin dugu topo, denboraldi amaierak nola eboluzionatuko duen jakin gabe. Beraz, momentuz daukaguna aipatuko dugu jarraian; Klubak errekor guztiak gainditzen jarraitzen dituela esaten hasiko gara. Izan ere, denboraldi honetan 429 jokalari eta ia 100 langile eta teknikari izan ditugu lanean. Errepikatzea bada ere, bereziki azpimarratu nahi dugu gure kirol zuzendariak, Edu Marquet Sarasolak, elkartearen barruko talde-sare osoa egokitu ahal izateko egiten duen lan handia. Elkarteko kideak, bertan dauden neska-mutil kopuruarekin alde batetik, eta Udala garatzen ari den udal kirol-instalazioei 360ยบ-ko itzulia emateko eta bizi dugun garaira egokitzeko proiektuarekin bestetik, ilusionatuta gaude. Karla Lekuonara joaten diren zaleei instalazio moderno eta erosoak eskaini ahalko dizkiegu proiektua bukatzean, azkenean. Beraz, talde guztien berri emango dizuegu, larrialdi-egoeraren lehen astea artekoa dela argi utziz.

OHOREZKO ERREGIONALA

Klubeko lehen taldeari dagokionez, erabat gaztetuta eta %90a Oiartzungo jokalariz osatua, uste baino gehiago sufritzen ari da . Bigarren itzulia hasi denetik pixkanaka gora doa baina zailtasunak ditu. Hau guztia nola amaitzen den zain egon beharko dugu beste denboraldi batez kategoria honetan jarraituko dugula esan ahal izateko. Hirugarren urtez Ekaitz Auzmendi eta Xabier Jauregi izan dira entrenatzaileak, ordezkaria Julen Emezabal eta Xabier Estebanez laguntzaile dutela. GORENGOEN MAILA

Kategoria igoeraren ondoren, taldea denboraldi ona egiten ari da eta geldialdia iritsi den honetan, arrisku postuetatik libre da eta saria duten postuetatik gertu. Imanol Sein izan da entrenatzailea, Julen Mitxelenak eta Iosu Mitxelenak lagunduta. GAZTEEN EUSKAL LIGA

Joan den denboraldian maila zail horretara igo ondoren, talde asko lehen mailako taldeen filialak izaki, ametsezko denboraldia egiten

182 | kirola

ari da. Postu duinean dago, denak aho zabalik utziz egiten ari diren denboraldiagatik. Talde teknikoa Edorta Fernandez entrenatzaileak, Iker Marquet bigarren entrenatzaileak eta Mikel Alba prestatzaile fisikoak eta Koldo Sarries eta Jose M. Etxabe ordezkariek osatzen dute. GAZTEEN LEHENENGOA

Kopa jokatzen ari dira eta maila onean, ahalik eta urrutiena iristeko itxaropenarekin, multzoko lehen postuagatik borrokan ari baitira. Jon Galdona da entrenatzailea, eta Aitor Ibarguen ordezkaria. NESKAK

Kategorian finkatu ondoren, taldeari balio erantsia ematen saiatu dira aurten. Egoera zaila da; izan ere, emakumezkoen liga berregituratu ondoren, maila jakin bateko jokalariak ekartzea zailagoa da. Horregatik, klubak oinarria indartu du eta oraindik fruituak ikusten ez badira ere, orain arte gertatzen ez zen moduan, Oiartzungo jokalariak agertzen ari dira. Sailkapenean taularen erdialdean daude. Zuzendaritza teknikoan aldaketa egon zen eta Igor San Miguel sartu zen entrenatzaile lane-


tan, Ainhoa Iñarra, Iker Calvo, Beñat Eguiazu eta Mikel Irigoienen laguntzarekin eta Mikel Toledo ordezkariarekin. OHOREZKO KADETEAK

Talde hau asko sufritzen ari da igoeraren ostean; izan ere, geldialdia iritsi denean arrisku postuetan zegoen baina argia ikusten hasiak ziren. Entrenatzailea Jose Luis Oiarzabal izan da, Gexan Estebanek eta Jon Gaztelumendik lagunduta. 1. KADETEAK

Etorkizunerako prestatzeko lan denboraldi berria entrenatzaileentzat. Kopa jokatzen ari dira, emaitza onarekin. Entrenatzailea Carlos Rubio da, Zuhaitz Oiartzunek eta Imanol Lizasok lagunduta.

OHO. ERREGIONALA

OHOREZKO. HAURRAK

Imanol Perez de San Romanen eskutik, Kevin Tiati, Antxon Mª Gonzalez eta Iñigo Gonzalezek lagunduta, denboraldi polita egiten ari dira, batez ere etorkizun oparoa izan dezaten. Talde hau kopa jokatzen ari da une honetan. 1. HAURRAK

Haurren bigarren talde hau urtez urte hobetzen ari da, eta une honetan kopa jokatzen ari da, urrun iristeko aukera askorekin. Joel Saenz eta Mikel Ramon dira egile nagusiak. HAUR TXIKIAK

GAZTEEN EUSKAL LIGA.

Ikusgarria haur txikiak eskaintzen ari diren denboraldia. Bere eskutik, datorren denboraldian Klubak Ohorezko infantilen mailan taldea izan dezake berriz ere. Dani Beamount da entrenatzailea, Ibai Kortabitartek lagunduta. EMAKUMEZKOEN EUSKAL LIGA

Kostatu bada ere, belaunaldi aldaketa izan baita taldean, mailari lasaitasunez eustea lortzen ari da. Entrenatzailea Jon Alkorta da, Luis Dominguez, Eukeni Cia eta Aitor Igartuak lagunduta. LURRALDE MAILAKO NESKAK

Hirugarren denboraldia du talde honek eta denboraldi polita egiten ari da; une honetan,

NESKAK.

KIROLA |

183


igoera fasea jokatzen dabil. Entrenatzailea Endika Loiola da, Aitor Otxotorenak eta Olatz Hoyosek lagunduta. EMAKUMEZKOEN KADETE 1. MAILA

Talde honek lehen fasea jokatu du partidarik galdu gabe eta igoera fasea jokatzen ari da. Amaia Agirre eta IĂąigo Olaizola dira entrenatzaileak, Peio Toledok eta Romeo Atchorrek lagunduta. OHO. HAUR-8 NESKAK

Berez oso zorrotza den Liga honetan, ligako fasea bukatuta kopa jokatzen ari da une honetan. Alex Gonzalez da entrenatzailea, Maialen Eusebiok lagunduta. HAUR-8 NESKAK

Bigarren talde honek gazteak etorkizunera begira prestatzea du helburu eta Sara Alberdi eta June Urra ari dira lan hori lortzen. ALEBINAK

Alebinen taldeak, 8ko futboleko gainerako kategoriek bezala, entrenatzaileen eskutik ikastea du buruan, pixkanaka haien etorkizuna zehaztu ahal izateko. Ion Garmendiak eta Asier Alkortak gidatzen dute taldea. ALEBINAK ESKOLA

NESKA ALEBINAK ESKOLA

Mutilekin bezala, neskekin ere lan berdina egiten da, kasu honetan Alazne Bengoetxearen eta Eider Herreroren eskutik. ARETO FUTBOLA

Beste behin ere, taldeak poz asko eman dizkigu. Geldialdia etorri denean, lehen postuan dago. Taldea Intza Lekuonak zuzentzen du, Oskitz Saizar lagun duela. FUTBOLA OKE MIREN TABERNA

Hirugarren urtez jarraian, Miren Tabernak OKEren filial izaten jarraitzen du eta postu nagusietatik gertu dabil denboraldi honetan. Arantxa Ibarra da ordezkaria. MINDARA-OIARTZUN K E

Denboraldi honetan, Mindararen eta Oiartzun KE taldearen artean hainbat urtez elkarlanean aritu ondoren, asmo handiko proiektu bat jarri dugu abian, eta urritasun fisiko zein intelektuala duten jokalarien taldea osatu dugu. Ostegunero entrenatzen dira, 17:00etatik 18:00etara, Oarsoaldeko futbol eskola egokitu berriaren barruan. Zuzendaritza teknikoa Itsaso Nabaskuesek zuzentzen du, eta lan taldea, Endika Loiolak, Haizea Izargaraik eta Izar Susperregik osatzen dute. Gainera parte-hartzaileen profilen arabera, laguntza behar duten kirolari guztientzat laguntzaileak izango dira.

Eskola taldeetan hasten dira elkarte batean murgiltzen, eskola kirolari jarraipena ematearekin batera. Ikaskuntza -prozesu bat egitea da helburu bakarra. Aritz Zuaznabarrek eta Oier Etxabek osatzen duOiartzun te taldea.

gogor

184 | kirola

Eta amaitzeko, egoera hau laster amaitu dadin eta lagunartean 2020ko Xanistebanak ospatu ahal izan dezagun desiratuz agurtzen gara; bereziki oroitu nahi ditugu hainbat arrazoirenerantzun gatik gurekin egon ezin direnak.


KIROLA |

185


186 | kirola


KIROLA |

187


Oiarpe Kirol Elkartea Koronabirusaren garaia izaten ari den honetan, pilota denboraldia ere, beste kiroletan bezala, eten egin da martxoaz geroztik. Hala eta guztiz ere, 2019-20 denboraldian jo eta su aritu dira Oiarpeko pilotariak Madalensoroko hormak astintzen.

Haur mailan 9 pilotari izan dira Ander Imaz entrenatzailearen esanetara. Pilotari horietako batzuek lehen urtea izan dute elkartean eta hurrengo urtean ere bertan jarraitzeko asmoa adierazi dute. Gaztetxo mailan 9, gazte mailan 7 eta nagusien mailan 10 pilotari izan ditu entrenatzaile lanetan lehen urtea izan duen Ioritz Manterola gazteak. Hondarribiarrak urte mordoa eman zuen pilotari moduan gure elkartean eta oraingo honetan Jose Juan Esnaolaren lekukoa hartu du. Pilotari horietako gehienek urte asko daramatzate elkartean, euren onena emateko asmotan betiere. Ibai Uriarte prestatzaile fisikoak lan bikaina egin du kirolari ororentzat hain garrantzitsua den alor horretan. Oinarri ona izateak emaitzak lortzea ere ekartzen du sarritan. Oiarpe Kirol Elkartearen kasuan ere hala izan da, eta gure pilotariek lorpen ugari lortu dute urte guztian zehar jokatutako finaletan:

• Baztango Udaberri txapelketa: Ibai Etxeberria eta Unax Landa, txapeldun gaztetxo mailan.

• Herrerako txapelketa: Ekaitz Salaberria eta Jon Iñarra, txapeldunorde gazte mailan.

• Lakuako txapelketa: Oier Ibarluzea urretxuarra eta Oihan Etxeberria, txapeldunorde haur mailan. Julen Alberdi zizurkildarra eta Ekain Etxeberria txapeldun nagusi mailan.

• Añorgako txapelketa: Gorka Huitzi andoaindarra eta Ibai Etxeberria, txapeldunorde gaztetxo mailan. Hodei Exposito astigartarra eta Ekain Etxeberria, txapeldun nagusi mailan.

188 | kirola

• Hernaniko Papelera Zikuñaga txapelketa: Mikel Aranburu eta Eneko Zalakain, txapeldun gazte mailan. • Adunako txapelketa: Oier Zabaleta eta Unax Landa, txapeldun haur mailan.

• Donostiako Trinitate Plazako txapelketa: Ibai Etxeberria eta Xabat Olaitz, txapeldun gaztetxo mailan. De la Torre donostiarra eta Eneko Zalakain, txapeldun gazte mailan. • Egiako txapelketa: Iker Amiano irundarra eta Eneko Zalakain, txapeldun gazte mailan. • Baztango txapelketa: Oihan Etxeberria eta Mikel Leonet, txapeldun haur mailan. • Gipuzkoako buruz buruko txapelketa: Egoitz Etxabe, txapeldunorde nagusien 2. mailan.

• Gipuzkoako Errendimendu txapelketa, banaka: Oihan Etxeberria, txapeldunorde haur mailan.

• Goizuetako txapelketa: Manex Olaitz eta Mikel Leonet, txapeldun haur mailan. Imanol Ugalde eta Jon Iñarra, txapeldunorde nagusi mailan. • Malerrekako txapelketa: Oihan Etxeberria eta Mikel Leonet, txapeldunorde haur mailan. Mikel Aranburu eta Xabier Aburuza, txapeldunorde gazte mailan. • Pilotaren txokoa torneoa: Zubeldia ikaztegietarra eta Eneko Zalakain, txapeldunorde gazte mailan.

• Euskal Herriko kluben arteko txapelketa: Imanol Ugalde eta Ekain Etxeberria, txapeldun 22 urtez azpikoen mailan. Andoni Ugalde eta Iñigo Ugalde, txapeldun nagusi mailan. • Trinketeko Gipuzkoako txapelketa: Mikel Aranburu eta Eneko Zalakain, txapeldun gazte mailan.


Herriarteko txapelketan zortea ez zen Oiartzunen lagun izan. Astigarragaren aurka jokatzea egokitu zitzaion gure herriari (ondoren txapeldun izango zirenen aurka aurka, alegia). Lehen kanporaketan 4-2 galdu ondoren, kanpoan gelditu zen Oiartzun. Aurten zail ikusten dugu egun bizi dugun egoera larrian Herriarteko txapelketa jokatzea, baina hala izango balitz, ziur maila ona emango duela Oiartzunek. Hamasei urtez izan zarena guztia ematekoa, barruan gutxi gordetzekoa ta asko esatekoa, zuri eskerrak lortu genuen noizbait Herriartekoa, hainbeste dugu itzuli eta hainbeste eskertzekoa, ez dugulako behin ere ahaztuko zuk irakatsitakoa. Lazkanburuko seme jatorra ta Oiarpeko kidea, haurren iparra izateaz gain beraien adiskidea, egin duzuna da lan bikain ta onaren adibidea, alperrik ez da zuk emandako aholku eta idea, inoiz utziko ez duguna da zuk hasitako bidea.

Ezin dugu aurtengo urtekaria aipamen berezi bat egin gabe bukatu. Lehen aipatu dugu Jose Juan Esnaolak 16 urteren ondoren agur esan ziola 2019ko abuztuan Oiarperi. Oiarperen sorreraz geroztik jo eta su lanean ibili da Esnaola eta merezitako omenaldia egin zion elkarteak pasa den urteko Xanistebanetan. Hauxe da elkarteak kide guztien izenean Jose Juani egindako omenaldian eskainitako bertso sorta:

Eskerrak eman nahi dizkiogu Oiarperen izenean eta baita oiartzungo pilotazale guztion izenean Jose Juan Esnaolari, herriari eta elkarteari egindako ekarpen handiagatik. Mila esker, Jose Juan!

Jose Juan, Oiarpeko kideekin eta omenaldian parte hartu zutenekin, 2020ko Xanistebanetan.

Zure lana ez duzunez hartu txantxa gisara inola, eta izango zuen geroa zitzaizulako axola, gora ekarri diguzulako gure pilota eskola, gure bihotza uzteagatik maitasuna dariola, Eskerrik asko guztiagatik Joxe Juan Esnaola!

KIROLA |

189


Kenpo Kai Honbu

Agur t’erdi

Aurtengo ikasturtea oso berezia izan da: COVID-19a dela eta ikasturtea bertan behera utzi behar izan dugu. Antolatuta genituen saio, ikastaro, txapelketa, azterketa eta erakusketak bertan behera utzi behar izan ditugu. Ikastaroa oso indartsu hasi genuen, 2019ko abuztuan Alain Isasa eta Emma Garmendia Kenpo Kai-ko munduko txapelketatik urrezko dominarekin itzuli ziren etxera. Hori dela eta, urtea motibazio askorekin hasi genuen. Elkarteak 60 kiderekin hasi zuen ikasturtea, 40 haur eta 20 helduekin zehazki. Poliki-poliki gazte eta heldu gehiago elkartzen joan ziren saioetara.

Ekintza aldetik, elkarteak ekintza esanguratsu batzuk eduki ditu. Lehenik, azaroan Elizalde eskolarekin Autodefentsa saio batzuk eman genituen. Hilabetetxo bat geroago, 2019ko abenduan zehazki, Mikel Osa gazteak Kenpo Kai-ko 1. DAN-eko gerriko beltzaren azterketa gainditu zuen. 9 urte eta gero lortu zuen hain gogoko zuen helburua. Otsailean, Aritz Valderramak Kenpo federatuko gerriko beltzen

190 | kirola

1. DAN-eko azterketara aurkeztu zen, eta oso errex gainditu zuen. Azkenik, apirilean Oiartzungo Kirol Astean, Kenpo Kai Honbu elkarteak Arte Martzialen erakusketa bat eskaini zuen Judo, Euskal Makila eta Kyudo ( Arkuarekin tiratzea) modalitateekin batera. Urteko momenturik garrantzitsuena Kirol Saria izan zen. Aurten Alain Isasari eman zitzaion V. Kirol Saria. Urte askoan lan egin ondoren, iritsi zitzaion momentua.

Oiartzungo Kenpo Kai Honbu kirol elkartean pena handia eman digu urtea bat-batean moztu behar izana, antolatuta genituen ikastaro, txapelketa eta gainontzeko ekintza guztiak bertan behera utzi beharra, baina eduki dugun egoera zela medio, ez dugu beste aukerarik eduki. Datorren ikasturtea lehiaketa garrantzitsu batekin hasiko da: Alain Isasa Tunisian antolatuko den Nazioarteko Txapelketan lehiatzeko hautatu dute. Gogo handiz espero dugu datorren ikasturtea, ea normaltasunez hasi posible dugun.


Oiartzungo Saskilagunak Guretzat ere oso denboraldi arraroa izan da 1920 denboraldia. Martxoan Covid-19ak saskibaloia ere gogor astindu zuen, eta egun batetik bestera partida eta entrenamendu guztiak bertan beherea geratu ziren. Hasierako ziurgabetasun egunen ondoren, maiatzean jakin genuen denboraldia bertan behera geratu zela eta 19-20 denboraldian ez genuela saskibaloi partida gehiagorik jokatuko.

Aurten lau talde aritu dira saskibaloian: bi mutilen talde eta beste bi nesken talde. Senior gizonezkoen bi talde aritu dira, bata lehenengo mailan eta bestea hirugarren mailan. Hirugarren mailako taldekideek esperientzia hartuz doazela erakutsi dute eta mailan sendo aritu dira. Lehenengo mailan aritu direnek ere mailari tamaina hartua diotela erakutsi dute eta partida ederrak jokatu dituzte. Emakumeen Junior taldeak aldaketa asko izan zuen; adina dela eta, taldea utzi behar izan zuten jokalari batzuek, eta gazteek hartu zieten erreleboa. Talde berrituak gogoz hasi zuen denboraldia eta lan ederra egin du. Emakumeen infantil taldea, nahiz eta lehen urtea izan saskibaloian taldean aritu direla, oso gogotsu eta ikasteko gogo handiarekin aritu da eta joko ederra erakutsi du.

Federatutako taldeen partidez gain, LH 6 eta DBH 1eko oiartzuarrentzat saskibaloi topaketa bat izan zen otsailaren 29an Elorsoro kiroldegian. 40 neska-mutil inguru etorri ziren saskibaloian jolastu eta kirola eginez ongi pasatzera. Hasieran jolas batzuk egin zituzten denek elkarrekin eta, ondoren, 3x3ko txapelketa bat jokatu zuten. Giro ederra egon zen eta argi geratu zen Oiartzunen badagoela saskibaloirako afizioa eta saskibaloi harrobia. Gazteek kirola egin eta kirolarekin gozatzea oso garrantzitsua da eta, zorionez, kirol mota ugari dago horretarako Oiartzunen. Kirol aukera horien artean gaude gu ,eta saskibaloia gogoko duten oiartzuar gazte eta heldu guztiak animatzen ditugu guregana etorri eta gu ezagutzera.

KIROLA |

191



Irakaskuntza


Ikasi beharrekoa ez dago liburuetan bakarrik HH Haur Hezkuntza:

1. San Nikolas Txikia eguna, abenduaren 5ean. Haur Hezkuntzako 4 urteko ikasleak zaharren egoitzara joaten gara San Nikolas Txiki Eguneko entseguak egitera, baita egunean bertan ere.

2. San Sebastian Eguna, danborrada, urtarrilaren 20an. HH3ko txikiekin Petra Lekuonara joaten gara beraien saioa helduenei eskaintzera. 3. Antzerkia, Makilakixki (urtarrilak 28). HH5 urtekook urtero Makilakixki antzezlana eskaintzen diegu helduenei ikastolan. Normalean, dozena erdi bat egoiliar etortzen dira ikastolara (irisgarritasun kontuengatik gehiago ez). LH Lehen Hezkuntza:

Haurtzaro Ikastolan urteak daramatzagu, dozena bat inguru, belaunaldien arteko programa lantzen. Baina zer da belaunaldien arteko programa? Petra Lekuona Zaharren Egoitzako egoiliarrekin elkarlanean aritzen gara ikastolako kideok. Helburua da, ikasgelako ohiko lan moldetik harago, herriko zaharrekin harremana izatea eta etengabe elkar elikatzea, elkarrengandik ikastea, elkar laguntzea... eta horietarako ekintzak egitea ikasturtean zehar. Ikasturtea hasi baino lehen, Petra Lekuonako jarduera koordinatzailearekin hitzartzen dugu zer egin. Aurten, 2019-20 ikasturtea, berezia izan da Covid-19aren eraginagatik, baina martxora arte egin genituen hitzartutako ekitaldiak. Hona zerrenda, adinaren arabera banatuta:

194 | irakaskuntza

Aurten proiektu berria bideratu dugu LH5. mailako ikasleen ordezkaritza baten bitartez: gela bakoitzeko 4 ikasle, guztira 12 ikasleko taldea. Petra Lekuonako aitona-amona talde txiki batekin elkar ezagutzea eta harremana izatea dugu helburu. Honela gauzatu dugu:

1. Zaharren egoitzaren bizilekua eta ikastolako eremuak elkar aurkeztuz, erakutsiz ezagutzea. hainbat ekintzaren bitartez. Beraiengana joan ginenean beraien egongelak eta jantokia erakutsi zizkiguten, baita beraien gelak ere. Ikasleak bikoteka antolatu ziren eta bikote bakoitza bertako batekin elkartu zen. Bueltan beraiek ikastolara etorri ziren bisitan azaroaren 26an. HHko eremua aurkeztu genien, ondoren, gure gelak erakutsi genizkien eta liburutegi txokora joan ginen. Bertan euskaran lantzen ari ginen ohitura zaharren eta ospakizunen (Gabonak, Inauteriak...) inguruko azalpenak eman genizkien eta beraiek gurekin partekatu zuten beraien esperientzia (zein ohitura zituzten, zein landare erabiltzen zituzten...).


2. Gabon garaian (abenduak 24): aurretik joan zen talde bera joan zen Petra Lekuona egoitzara eta ikastolan egindako Gabonetako apaingarriekin egoitza apaintzen lagundu genien. 3. Santa Ageda bezpera egunean (otsailak 4) LH3. Ziklokoak bertara hurbildu ginen eta egoitzako hiru solairutan zeuden aitona-amonei koplak abestu genizkien. Aurretik harremana egina zeukaten aitona-amonak eta ikasleak elkar agurtu zuten. 4. Ihoteetan: burrunba ekintza ikustera gonbita egin genien eta gurekin harremana zuten aitona-amona taldea gure ekintza ikustera hurbildu zen plazara.

DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

1. Olentzero kantari. Abenduaren 24an, ikasleak auzoz auzo ibiltzen dira kantari, eta DBHkoekin igotzen gara Petra Lekuona Zaharren Egoitzara.

Ekitaldiez gain, harreman iraunkorra

Belaunaldien arteko programaren oinarria da haur, gazte eta helduen artean harreman iraunkorra sortzea. Ez bakarrik, aipatutako ekintzak egiteko, baina elkarrengandik ikasteko ere, bereziki, helduek duten esperientzia aprobetxatu asmoz, eta jakintza hori guztia galdu ez dadin.

Adibidez, ikastolan 1936ko Gerra lantzen badugu, Petra Lekuonako egoiliarren testigantzak jasotzen saiatzen gara. Edo Oiartzun lantzen badugu, duela hainbat hamarkadetako Oiartzun nolakoa zen ezagutzen: bizimodua, ohiturak, eguneroko bizitza‌ Ez baita gauza bera liburu batean irakurtzea edo bizi zuen norbaiti historia kontatzen entzutea. Denok dakigu hori: ikasi beharrekoa ez dago liburuetan bakarrik. Matia Fundazioaren aitortza egindako lanagatik

Hain dugu ideia hori barneratuta, Matia Fundazioak berak ere aitortza egin zigula Haurtzaro Ikastolari eta bertako kideoi 2019ko urrian. Eskerrak eman zizkiguten urte hauetan guztietan Petra Lekuona Zaharren Egoitzarekin egindako elkarlanagatik.

Ezberdintasunak, interesgarri Oro har, belaunaldi arteko programek adineko pertsonak eta gazteak edo/eta haurrak elkartzen dituzte, belaunaldi orok besteari zer edo zer eskaintzeko duelako ideian oinarriturik. Gure gizartean adinarengatik egiten diren bereizketak saihesteko asmoz, elkarbanatzeko espazioak sortzean datza. Eta, gainera, espazio horietan adinaren ezberdintasunak interesgarriak bihurtzen dira belaunaldien gerturatze eta konexioan.

Gaur egun Matia Fundaziora urtero 19 ikastetxe ezberdinetako 800 haur eta gazte inguru gerturatzen dira horrelako programetan parte hartzera boluntarioki. Helburuak ezberdinak dira eta, batez ere, parte hartzen duten haurren adinaren araberakoak. Orokorrean, txikienekin ezagutzaren ahozko transmisioa lantzen dugu, jolasak, gertuko historia, bizimoduak‌ Elkarrizketarako gai erakargarriak atera, konplizitate eta elkartze espazioak sortuz adinekoen eta adin txikikoen artean.

Adin gehiago duten gazteen kasuan programak indar gehiago hartzen du, talde txikiagoak eta banakako akonpainamendua sendotuz, esanguratsuak diren ekintzak eginez eta elkarrekiko ezagutza eta gaitasunen transmisioa sustatuaz.

irakaskuntza |

195


tuztela emateko.

Hernanin izan zen aitortza ekitaldia, urriaren 30ean, Orona Ideo eraikinean. Bertan egon zen gure zuzendari Aritz Gonzalez, oroigarria jasotzeko. Gonzalezek ongi nabarmendu zituen belaunaldien arteko programaren garrantzia eta zergatia: “Oso garrantzitsua da gure txikiek gure helduekin harremana izatea, denok ikasten baitugu batak bestearengandik”.

Eta poz ikaragarria ematen digu horrek. Gainera, haurrak eta gazteak ohartzen dira helduak ez daudela egoitzan egonean bakarrik. Gauza asko egiten dituztela, eta gauza asko di-

Haurtzaro eta zahartzaroa lotuta daude, ez ahaztu. Gonzalezek gogorarazi zuen hori ere aitortza ekitaldian: “Haur jaio, haur hil. Konfiantza bat hartu behar dute, bere burua ezagutuz, autonomia hori lortzen dute. Zahartzerakoan, justu, kontrakoa gertatzen da: autonomia galtzen joaten da, eta laguntza behar da janzteko, edo komunera joateko. Ez da erraza trantsizio hori, atzera egitea baita. Haur jaio, eta haur bilakatzen gara bukaeran”.

Ez ditugu baztertu behar. Garrantzitsua da helduei ikusgarritasuna ematea. Eta horrez gain, elkarlan honek eskaintzen dizkigun onurak, parte-hartzaile eta alor guztiei dagokienez, hainbeste izanik, lanean jarraituko dugu. Beti elkarrengandik ikasiz, eta elkarri ekarpenak eginez. n Haurtzaro Ikastola

GU MATIAZALEAK GARA, ETA ZU? Zer da MatiaZaleak?

Zer dakar parte hartzeak?

Matia Fundazioaren asmoarekin bat egin eta asmo horretan laguntzen dugun pertsona guztiak gara MatiaZaleak. Pertsonei zahartze prozesuan zehar laguntzea da asmoa, haien ongizatea hobetzeko eta haien autonomia eta duintasuna sustatuko dituzten ezagutza eta zerbitzu pertsonalizatuak sortzeko.

Zahartzea eta desgaitasuna agerian jarriz eta horren berri emanez, pertsonen ongizatea eta bizitza hobetzeko lan egiten duen laguntza mugimendu bateko kide izatea.

Hona hemen MatiaZaleak elkartearen inguruan Matia Fundazioak jorratu nahi dituen helburuak:

• MatiaZaleen sarea sortzea eta sare horren aintzatespena lortzea.

• Gizartea adinekoen eta desgaitasunen bat duten pertsonen errealitatearen inguruan sentsibilizatzea eta haien autonomia, duintasuna eta pertsonalizazioa sustatzea.

• Adinekoek eta desgaitasunen bat duten pertsonek estali gabe dituzten beharrak identifikatzea eta asetzea, MatiaZaleen elkarteen bidez nahiz Gipuzkoako gizarte osoa mugiaraziz.

196 | IRAKASKUNTZA

Zahartzearen eta desgaitasunaren esparruan dagoeneko lankide ditugun erakundeen sarean beste erakunde batzuk sartzen laguntzea. Zahartzearen eta desgaitasunaren alorreko jardueretan (hitzaldietan, foroetan, prestakuntza ikastaroetan, lantegietan…) parte hartzea eta horien inguruko informazioa jasotzea. Gure lurraldearen hobekuntza sozialean laguntzea, gure gizarte errealitatearen funtsezko esparru batean arituz.

Beraien webgunean diotenarekin bat eginez: “MatiaZaleok pertsonen indarrean sinesten dugu; besteei lagundu eta guztiontzat gizarte hobea lor dezakegula. Zuk ere horretan sinesten baduzu, ongi etorri”.


Hezkuntzaren garapena, MARKO BERRIAREN BARNEAN Haurtzaro Ikastolako Lehen Hezkuntzako lehenengo bi mailatan eraldaketa prozesua jarri genuen martxan 2018-19 ikasturtean. Haur Hezkuntzan aurrez abiatutako hIZAN marko berriaren ildotik, ikasleak Lehen Ziklora iritsi ahala, ziklo hori ere garai berrietara egokitu behar genuela argi ikusi genuen. Horrela, EHI Ikastolen Elkartearen ekarpenetatik abiatuz, hEGIN hedatu nahi den egitasmo berriaren oinarriak ezagutu, lehendik egiten dugunarekin erkatu edo konparatu, eta burutu beharreko egokitzapen eta doikuntzak diseinatu ondoren, eguneroko lanean gauzatze edo errealitate bilakatzeari bidea ireki diogu. Hau da, Ikastolen Elkartearen ekarpenetatik abiatuta, hEGIN proiektuari lotuta Haurtzaro Ikastolan GURE PROIEKTU PROPIOA eraikitzera animatu gara. Artikulu honetan hEGIN proiektuak nolako eraberritzea dakarkigun labur-labur azaltzen ahaleginduko gara, eta, abiatu, eraldaketaren noranzkoari buruz hitz eginez abiatuko gara. Ez da lehenengo aldia berrikuntza pedagogikoan murgiltzen garena, eta ez gaude urteetan zehar metatutako esperientzia profesionala, inola ere, besterik gabe alde batera uzteko. Esperientzia hori hartu dugu funtsezko zutabe aurrera egiteko eta abian jarri nahi dugun egitasmoa bideratzeko. Aurretik ere, ikaslearen garapena (ikasle bakoitzarena eta ikasle guztiena) izan dugu gure egitearen eta lanaren arrazoi eta helburu: ikasle bakoitzari eta guztiei pentsatzen, ikasten, komunikatzen, ekiten eta egiten, elkarrekin bizitzen, norbera izaten akonpainatzea... Ikaste bidean akonpainamendu efikaza ematea. Eta akonpainamendu hori bera da, garai berrietara egokitua eta doitua, hEGIN deitu dugun eraberritze honen ardatz nagusia.

Horrela, urte pare bat bada Lehen Hezkuntzarako eguneratze prozesu honekin buru-belarri ari garela. ERABERRITZE prozesuari lehen-lehenik PRESTAKUNTZAren ildotik heldu diogu; irakasleok, irakasgai desberdinetan (matematika, irakurketa-idazketa...) sakondutakoaz gain, irakasleen eta gurasoen prestatze orokorrari garrantzia berezia eskaini diogu. Haurraren garapena, interesak, autonomia, garapena… nola gertatzen diren eta garapen horretan akonpainatzeko nola jardun izan dira Alvaro Beñaran adituaren gidaritzapean aztertu eta landu ditugun gai nagusiak.

Prestakuntzaren arrimuan praktikara pasatu gara eta, urratsez urrats, mantso eta aldi berean sendo, eguneroko jardutea eraldatzen goaz. Guztia zehaztasunetan esplikatzea luze joango litzateke, eta adibide moduan, hara eguneroko jardunaren zenbait zertzelada: HARRERA unea: egunaren lehen zatia. Ikasle bakoitza goxo jasotzeko aukera: elkarri abegi egiteko, haurrek beraiek sentitzen dutena adierazteko tartea, harremanei leku berezia egiteko, adeitasuna sendotzeko…

Jarraian, egunari hasiera emateko ikasle arduradunak besteei aurkezten die egunaren antolaketa: ekintzen ordutegiak gogoratu, asistentziak behatu…

Honez gain, nabarmendu behar dugu, HHko hIZAN proiektuaren bide beretik, hEGINek bere egin duen zirkulazio autonomoaren garaia eta jarduna direla berrikuntza nagusi kontsidera genitzakeenak. Ikasle bakoitza, bere baitan, antolatuta dauden gune desberdinetan, egoki deritzon jardunean, kontzentratua, sakontzen… Horrela, ekintzen eraberritzea denboren eta espazioen berrantolatze interesgarri batean hezurmamitzen eta gertatzen dela esan behar dugu. IRAKASKUNTZA |

197


Lantxo hau ixten joateko, aurrera eraman nahi dugun hau guztia pedagogia joera ugariren ekarpen positiboenak bilduz eta uztartuz pentsatu, diseinatu eta martxan jartzen ari garela esan nahi dugu. Hauek lirateke bi zutabe funtsezkoenak:

1.- Irakasle aktiboa: irakaste kolektibo eta indibidualizatuak. Ezin dugu ahaztu egitasmo berri honetan oso garrantzitsua dela irakaslea eta bere irakaste jarduna. Irakaslearen lana ez dugu ikas-egoerak antolatu eta gidatze soilera mugatu nahi. Ikasle guztien eta bakoitzaren ikas-praktika arretaz akonpainatu nahi dugu, ezagutza zuzena egoki errotu-sendotu dadin eginbeharreko guztiak eginaz... Irakaste lan hori bi esparru nagusitan banatua garatzen dugu: alde batetik, ikasle guztien aurrean bideratzen dugun irakastea (irakaste kolektiboa deitu duguna); bestetik, irakaste indibidualizatua, ikasle bakoitzaren ulertze-barneratze puntutik abiatu eta bakoitzaren aurreratzea (garatzea) akonpainatzen duena.

2.- Ikasle aktiboa: ikasle aktiboa eta ikaste aktiboa dira gure geletan bultzatzen ditugunak. Ikasleari ikaste-ekintza ego-

198 | IRAKASKUNTZA

kia, zuzena, kementsua gerta dakion, irakaslearen eskaintzari ezinbestean ikaslearen ikas-praktika efikaza batu behar zaio. Ikas-praktika honek guretzat bi fase ditu: lehenengoari, ikaskizuna identifikatu, ulertu, kokatu eta irakaslearen akonpainamenduarekin gauzatzen denari, ikaste gidatua deitzen diogu; eta ulertutakoa barneratzeari eta epe luzeko memorian era iraunkorrean ongi errotze eta sendotzeari ikaste autonomoa.

Ekintza birpentsatuak, espazio berrituak, denboralizazio berriak, prestakuntza jarraitua, praktika indarberritua, irakasteen eta ikasteen hobekuntza, elkarlana... Erronka ederrak‌ Marko berriaren ildotik Lehen Hezkuntzaren eremuan Haurtzaro Ikastola osatzen dugun Heziketa Komunitate osoaren (IKASLE, IRAKASLE, GURASO) EKARPENEKIN eta INPLIKAZIOAREKIN eraikitzen eta ERREALITATE bihurtzen ARI GARENA. Ezin duelako bestela izan, Haurtzaro Ikastola bizitza eta bizitzarako hezkuntza delako, eta BIZITZAN ikasteko eta BIZITZARAKO irakasteko etengabe berritu eta berritzea ezinbestekoa delako.

n Haurtzaro Ikastola


Transpatioa Duela pare bat ikasturte, Elizalde Herri Eskolako Gorputz Hezkuntzako arlotik patioaren eraldaketari hasiera emateko ideia aurkeztu zen klaustroan. Era berean, eskolako hainbat gurasok, patioaren erabilerari buruzko eztabaida ireki zuten; honela, bide hauek uztartuz elkarlanean hasi ginen. Ikastetxearen kanpo espazioan jarri genuen begirada eta honek haur zein nerabe guztien beharrak asetzen ote zituen hausnartzen hasi ginen. Zer nolako rolak erreproduzitzen dituzte bertan? Nolako harremanak izaten dituzte? Haurren behar eta premiei erantzuten ote die? Zein balio nagusitzen dira? Nola molda genitzake eredu hauek? Proiektuak ezinbesteko oinarri batzuk ditu. Transgeneraziolana izan nahi du, urtetan haurrenak izan diren eskubideak berreskuratu nahi direlako, hala nola jolas librea eta naturarekin kontaktua. Transformatzailea espazioan, pentsamoldetan, jokabidetan eta harremanetan. Transgenero mugekin jolastu nahi du, ikasgela eta kanpo espazioaren arteko trantsizioa eta lotura bultzatuz. Honegatik guztiagatik jarri zitzaion daukan izena.

Ikastetxe mailan, proiektu aktibo eta berritzaile da, ongi etorria izateaz gain, Tabakalerako eskola Aldirien V. edizioan garaile izan da. Ikasturtean zehar elkarlanean aritu gara buru belarri hainbat guraso, ikastetxeko langile, Tabakalerako kideak eta ikasleak. Azken hauek izan dira protagonistak, ikasleen iritziak kontua hartzea ezinbestekoa baita ibilbide honetan.

“Korapiloak� abiapuntu hartuta, Ageda Blasco artistaren laguntzarekin hainbat dinamika, bizipenetik landu dira. Sinboloen esanahiak eta dikotomiak ezbaian jarri dira, Queer pedagogiak eta praktika artistikoak uztartuz. Jomuga elkarbizitza hobetuko dituzten harreman berriak eraikitzea izanik.

Orain, espazioa fisikoki aldatzeko bidean gabiltza, familia, langile eta ikasleekin, elkarlanean eta auzolanean. Gure ustez espazioak dinamikoa izan behar du eta momentuan dauden beharren arabera moldagarria. Aldaketa esperimentala eta efimeroa izango da, natur elementuak nagusituz eta material ez estrukturatuak Tabakaleraren helburua eskoOztopoen integratuz kanpoko jolasean ere. Allan ematen diren harremanedaketa hauek, nola funtzionatzen gainetik, izenetik tan birpentsatzea izan da eta dutenaren baitan, lanean jarraihorretarako, ikasleek bertan izanera bilakatzeko tuko dugu zerbait trinkoagoa sentitzen dituzten korapiloen integratzeko eta eskolako zein bidean lanean gabiltza, inguruko lanketan aritu dira. herriko haurrei beste eremu Eskolan gaudenean ze korakomunitateko ametsa egia hezigarri bat eskaintzeko. pilo ditugu tripetan? Eta bihobihurtzeko asmotan! tzean? Eta azalean? Zer sentin Elizalde LH tzen dugu? IRAKASKUNTZA |

199


COVID 19 - Elizalde DBHn

Urtekariarentzat aurtengo ikastetxeko zozertaz idatzi behar dogula eta, Zuzendaritzatik gure bizipenak kontatzera ausartu naz. Bizkaieraz. Bazetorrela entzuten genduen, baina mutur aurrean ikusi arte konfiantzarekin jarraitzen dozu, eta jarraitu genduen pentsatuz muturreko egoerara ez ginela helduko.

Ba ni hala nengoen, nirea izango zen azken klasea emon aurretik. Martxoak 12a zan. Zuzendaritzan notizia jaso genduen; hau da, konfinamendua hasiko zala eta Institutua ixten zala . DBH 4. mailako ikasleekin, eurek ez zekiten ezer eta niri zegokidan kontaketa egitea. Ondo gogoratzen dot ze pozik hartu eben notizia. Baten bat damutuko zan beranduago, hasierako poztasun horrekin, ez zekigulako noraino luzatuko zan egoera eta.

Hortik aurrera Institutuko makinaria martxan jartzea tokatzen zan. Konfinamendu hasiera nahaspilatsua izan zan. Normala. Danontzat barria, salbuespen hutsa, inoiz ez duguna bizi. Esperientziarik ez zeukagun (nork zeukan?) eta arrapaladan dana nahi konpondu eta bideratu. Zentzua gordez eta lehentasunak nahi markatuz. Lehen egunetan arazoa zan, dana zala lehentasuna.

200 | IRAKASKUNTZA

Zuzendaritzan estresa eta irakasleengan nerbioak. Ikastetxetik modu telematikoan koordinatu nahia eta beharra. Irakasleak ikasleek itota galdera eta zereginekin. Bere onera etorri arte pasatu ziren egun batzuk. Tartean zubi bat zegoen. Guk ondo aprobetxatu genduen koordinazioa areagotzeko.Opor aurreko asterako gai asko eta koordinazio lan dezente bideratuta, 3. ebaluazio ez arruntak bere abiadura hartu eban.

Irakasleentzat lehen bi asteak izan ziren oso gogorrak, ez zegoen ordutegirik ikasleentzat, edozein momentuan kontaktatzen eben irakasleekin. Edozelako bideak erabiliz: posta elektronikoa, bide telematikoa, telefonoa,‌ irakasle batek aipatzen eban modura bakarrik falta zan Afrikako tam-tam danborra. Testu hau idazten dodan egunean, martxoak 28, guztiz bideratuta dago komunikazioa eta egoera akademikoa. Ordutegi berezi batekin.

Gure oroimenean geratuko dira egun hauek, finkatuta ziur. Baina irakaskuntza bi atara dodaz egoeratik (beste batzuen artean, noski): bat, ikasleekiko ze garrantzia dauzkaten klase presentzialak eta ikastetxean emoten diren erlazio sozialak, afektiboak, hurbilak eta bi, irakasleen lana ze garrantzizkoa dan elkarte honetan. Irakasleak errekonozimendu soziala merezi dabela ez daukot zalantzarik, lehen be ez neban. Zorionak ba eta eskerrik asko halako egoera niaz konpartitu dozuen irakasle guztioi. n Aitor Okamika Atxabal. Zuzendaria Elizalde DBH.


Ikasleok Konfinamenduan Koronabirusa dela eta egun hauetan bizitzen ari garen konfinamendua definitzeko eskatuko balidakete, ez nuke jakingo zein hitz erabili. Kiribil batean sentitzen naiz, egun berdina behin eta berriz errepikatzen ariko banintz bezala, ditxosozko errutina honetatik atera ezinik. Egun bakoitza oso azkar bukatzen da, azkarregi esango nuke nik, ezer egiteko denbora eduki izan ez banu bezala, baina, era berean, hilabete eta erdi hau benetan luzea iruditzen ari zait, bizitza guztia giltzapeturik egon izan bagina bezala, kaiola bihurtu diren gure etxetan. Nire gelakideen algarak gogoratzen ditut dekretatutako alarma-egoeraren berri eman zigutenean; denok pozez zoratzen geunden, geure buruei aste pare bateko oporralditxoa izango zela sinetsarazi nahian, bost asteko Aste Santua, alegia. Baina, noski, ez geunden zuzen. Konfinamenduaren zazpigarren egunerako jada nazkatuak geunden ustezko Aste Santu luze hartaz. Irakasleak, jakina, lehenengo egunetatik hasi ziren lanak bidaltzen, nire ustez, modu neurrigabean. Egia da eskolan generaman erritmoa mantentzen saiatu zirela, baina argi dagoena da ezinezkoa dela asteko ohiko hogeita hamar saioak mantentzea.

Lehenengo aste haiek oso gogorrak izan ziren ikasleontzat; egoera berrira ohitu beharra, lana antolatzeko dinamika berriak hartu behar izana... Koronabirusagatik kutsatutakoen puntu altuenera iristearekin batera, konfinamendu honetako etxeko lanen kopuruaren puntu garaienera iritsi ginen. Dena dela, pixkanaka -pixkanaka, irakasleak neurria hartzen joan dira egoerari, eta Aste Santu amaierarako, lan kopurua, orokorrean, dezente murriztu dute. Etxeko lanak ez ezik, azterketa bat edo beste ere egin dugu. Kontu honek ere aho bete hortz utzi gintuen bere garaian, ezin baikenuen imajinatu nola egingo genituen kontrol haiek. Azterketa horietaz gain ohiko klaseak ere aurrera eraman ahal izateko, bideokonferentziak egin

izan ditugu, Google-ek eskaintzen duen zerbitzuetako batez baliatuz. Hari esker irakasle eta ikaskideekin jarri gaitezke kontaktuan, horrela gure prestakuntza akademikoarekin ahalik eta modu arruntenean jarraituz.

Zer esanik ez mundu mailako pandemia honek ez digula esparru akademikoan soilik eragin, ezta ikasleoi bakarrik ere. Pertsona guztiok ari gara zailtasunak edukitzen egoera bitxi hau kudeatzeko. Gizartea nebulosa batean dagoela dirudi egunotan, nahasmenduz beteriko aldi bat zeharkatzen, non ideiak lausoak diren. Hala eta guztiz ere, denok hasi gara udako eguzki-izpiak ikusten, eta haiekin batera egoera honen amaiera, zeren ez al da esperantza galtzen den azkena? n Eider Ormaetxea Romero Maialen Aizpeolea

IRAKASKUNTZA |

201


Feminismoan formatuz: hezitzaileon barrenetatik, haurren heziketara

Gaur, bizitzaren lehen etapak garapen pertsonal eta sozialean duen garrantziari oraindik muzin egiten zaion garai honetan, Urmendi Haur Eskolako hezitzaileok argi dugu haurrek beren lehen urteetan garatzen dituztela bizitzan oinarrizkoak diren gaitasunak, gizarteratzeko oinarrizkoak

202 | IRAKASKUNTZA

diren balio eta ezagutzak. Inguruan duten guztia xurgatzen duten belakiak, beren txikitasunean handi dira gure haur hauek, eta gu gara, hezitzaileok, bide horretan haien lagun, bidelagun. Bidelagun eta eredu. Eta zer-nolako eredua izan nahi dugu? Zer-nolako heziketa eskaini nahi diegu?


Galdera horiei erantzuna bilatzeko asmoz, Urmendiko hezitzaileok eta sukaldariok formazio feminista batean murgildu gara, eta talde hausnarketa sakona martxan jarri dugu. Oiartzungo Udalari, bertako berdintasun teknikariari eta, nola ez, saio horietan gure formatzaile eta bidelagun izan den Eider Goiburu adituari eskerrak emateko tartea ere hartu nahi dugu lerro hauetan. Balioan jarri behar da Oiartzungo kasuan, instituzio publiko batetik, halako espazioak eta aukerak sortzeko egin den apustua. Horrek argi erakusten digu gauzak apurka-apurka aldatzen ari direla eremu honetan ere. Garai berrien aurrean gaude, azken hamarkadetan gizartea eraldatu egin da, eta eraldaketa horretan feminismoa indartsu heldu zaigu gurera, erronkaz beteriko abanikoa zabaltzen duela. Bizitza duinak eta askeak garatzeko beharraz hitz egiten digu, bizitzak erdigunean dituena eta emakumeen eta gizonen berdintasunean oinarrituko den etorkizuna marrazten diguna. Eta gure ardura da, helduona, etorkizun hori eraikitzeko bidean gure txikiei merezi eta behar duten heziketa eskaintzea. Azken urteetan feminismoak hausnarketa asko sorrarazi dizkigu, barneraturiko eskemak kolokan jarriz eta gure buruetan “klik� bat eraginez. Mundua beste era batekoa izan daitekeen esperantza ireki digu, indarkeriarik gabekoa eta askea, norberak nahi duena izan eta sentitzeko askatasunean eta errespetuan bizitzeko mundu bat eskaini digu. Esan bezala, gauzak aldatu direla argi dugu, baina benetan pertsonak askatasunez hezteko adina? Estrukturala den indarkeria matxistak egunero erakusten digu ezetz. Gure bizitzako esparru orotan ondo baino hobeto erroturik dagoen indarkeria horrek babes sozial handia du, isilik eta ezkutuan mantentzeko ondo baino hobeto eraikitako ideologia matxista batek gurutzatzen gaitu pertsona, harreman, lan eta izate oro. Azalean aldatu direla esango genuke guk, baina honetaz jabetzea ez da erraza izan. Gure kasuan, Urmendiko hezitzaileon kasuan, formazio feminista jasotzen ari ginela iritsi zaigu “klik� sakonago bat. Arrazionaltasunetik erraietara egin baitugu salto, kontzeptuetatik egunerokotasunera, eta hor dago gakoa. Erraietatik jokatzen dugu, ikasitakoa azalean, haragitan baitaramagu eta pentsatze hutsak, ezagutzak berak ez ditu gure ekintzak, gure barrenak zertan aldatu. Adibide garbi batek argitu zigun errealitate hori: demagun guraso garela, eta gure semeak 10 urterekin soinekoa

jantzita irten nahi duela kalera edota eskolara; egoera horretan, hori errespetatzeaz gain, haren bidelagun izango ginateke? Babesteko beharrak, soinekoa etxean bai baina kalera ez ateratzeko erabakia hartzera eramango gintuzke? Aita zaretenok, zuen semearekin batera soinekoa jantzirik ateratzeko hautua egitera iritsiko zinateke? Gizarteak jarriko dizkion muga, etiketa, burla eta indarkeria guztiei aurre egiteko prest ditugu barrenak? Ala ideietan egin da aldaketa soilik? Berriro, galderak. Kolokan jartzen gaituzten galderak, barrenak nahasten dizkigutenak. Identitateak jaiotzez badatoz eta lehen urteetan inguruak eskaintzen dizkigun estimulu eta ereduetatik osatzen badira, hemen dugu guk, hezitzaile, familia zein gizarte orok gauzak aldatzeko izugarrizko aukera. Ezin dugu haurren identitatea urte luzeetan zehar inposatu diren genero rol antagonikoetara mugatu: gizon indartsu, sendo, kirolari, agintzaile eta emoziorik gabeak, eta bestetik, emakume fin, lirain, garbi, txintxo eta esanekoak. Arropa, jolas, jostailu eta haiengan ditugun espektatibak ezberdinak dira, ia beti, neska edo mutila izan aurrean. Eta, berriro galderak: nork dio emakume otzan, zintzo eta polita dela emakume izatearen eredu, nork gizontasuna indarkeria, hoztasun eta oldarrarena? Zergatik ez ireki abanikoa eta dikotomia horiek apurtu? Neska eta mutilak baino gehiago, pertsonak ikusten baditugu gure aurrean?

Tresnak behar ditugu, gure jarrera eta heziketa moldeak kolokan jarri eta haurrei esperientzia berriak eskaini, orain artekoa hankaz gora jarri, pentsatze hutsetik barrenak eraldatzeko momentua da. Ez guregatik soilik, baita gure haurrek, beren garapena libreki bizi eta askatasun osoz erabaki eta bizitzeko aukera izan dezaten ere. Horregatik Urmendiko hezitzaile eta sukaldariok, formazio feminista jaso eta hasi berri dugun bide honetan aurrera jarraitzeko hautua egin dugu. Egunerokotasunean ditugun jarrerak eta hizkuntza bera kolokan jarri eta txikitasun horretan aldaketa handiak egiten hastekoa. Gure etorkizuneko txikiei merezi duten heziketa, feminismoak argitzen digun errespetu eta askatasunean emateko, behar diren hausnarketa eta barrenen lanketa egitera goaz. Pertsonak heztea dugu helburu, nork bere identitate, orientazio, nahi, behar eta gustuetatik komunitate bizigarri, osasuntsu eta zoriontsua eraikitzea hain zuzen.

n Urmendi Haur Eskola

IRAKASKUNTZA |

203


Kalea Biziz Hezi “Eta ez ahaztu lurrak gozatu egiten duela oinutsik dituzun oinak sentitzean, eta haizeek zure ilearekin jolastu nahi dutela”. Kahlil Gibran, poeta

Konfinamendu garai hauetan, kanpoko espazioaren garrantziaz idazteak paradoxa dirudi edo, akaso, inoiz baino beharrezkoa den aldarrikapena. Iritziak iritzi, horixe da lerro hauetan hizpide izango dugun gaia. Gure proiektuaren oinarrietako bat da haurrekin gelatik kanpo pasatzen dugun denbora. Urmendiko eraikin berria diseinatu zenean, beraz, garrantzi berezia eman zitzaion kanpoaldearen diseinuari (eremuak eta elementuak nola bereizi eta kokatu oso kontuan hartu zen) eta barruko espazioak eta kanpokoak ahalik eta modu naturalenean loturik egon zitezen ahalbidetu zen. Alde batetik, gela guztietatik kalerako irteera zuzena bermatu zen eta bestetik “kalea” deritzoguna barrura ere nolabait sartu zen, argitasuna eta gardentasuna eskainiz kristalaren bitartez. Era berean, naturako elementuak txertatu ziren (zurezko eraikina, apaingarri naturalak...).

Izaskun Madariagak Jakingarriak aldizkarian dioen bezala, egiazko ikaskuntza gertatzeko, haurrak egiten duen esperientziak zentzua eduki behar du, berez esanguratsua behar du izan, alegia. Ikaskuntza mota horretan, haurrak lehendik duen informazioa berriarekin lotzen du; prozesu horretan, bi informazioak berregokitu eta berreraikitzen ditu. Zenbat eta kontestualizatuago egon haurrak esperimentatzen duena, orduan eta zentzu handiagoa hartuko dio. Badago erlazio zuzen bat esperientzien kalitate/kantitatearen eta adimenaren edo inteligentziaren garapenaren artean. Ez da gauza bera bi urteko haur baten oreka malda natural batean lantzea edo gelan jarriko diogun ohol batekin egindakoan aritzea. Ume guztientzat garrantzitsua da kalean jolastu eta naturarekin harremana izatea, eta ume ttikientzat ezinbestekoa.

204 | IRAKASKUNTZA

Kalea esperientzia gune izugarri aberatsa da: aurkikuntzak beti dira berriak: barietate handiagoko formak aurkituko ditugu, kolore eta testura ezberdinak. Eta ikusi, ukitu eta sentitutako guztia erreala izango da. Neguan zuhaitzak hostorik gabe ikusiko ditugu, udaberrian ernatzen eta udara eta udazkenean fruituak bilduko ditugu; gosari ttikia egiteko kaki eta udareak, aran gorri ttikiak guk bildutakoak izango dira. Haizea sumatuko dute, hotza edo epelagoa, leuna edo zakarragoa (deserosoa edo baita beldurgarria ere batzuentzat). Kalean eta bereziki naturarekin kontaktuan jolasean dabiltzala, berezkoa duten sormenari zukua aterako diote. Jolasa modu jakin batera bideratzen duten, estrukturatuagoak diren, jostailuekin ez dira ariko. Zuhaizpean sartu, eta hostoak banan-banan kentzeak motrizitate fina lantzeko gelako jostailurik egokiena ordezkatuko du. Lurreko harriekin multzokatzeak egingo dituzte; harri berarekin burdinazko hesia jo eta soinua aterako dute, bera hor dagoela ozen esateko batek eta ”kax-kax-kax” joz, erritmoa landuz besteak. Erdi ustelduta dagoen enbor zatian makilekin aztarrika egin, eta bildu-bildu egindako kukurutxak agertuko zaizkie, gelan ikusten dugun Wonbat ttikiren ipuinean bezala. Zelaiko loreak behatu, bildu, usaindu, eta akaso etxeko norbaitentzat jaso nahi izango ditu baten batek. Bat-batekotasuna osagai garrantzitsua da joko guztietan, baina kaleak sorpresak behin eta berriz agertzeko espresuki egina dirudi. Eguraldi-aldaketak bertatik bertara bizi izango ditugu eta kristalen atzetik maiz ikusten ditugun euri tantak gure sudur, esku eta mingainetan sentituko. Arropa eta oinetako egokiak jantzi eta putzuetan saltoka ibiliko dira, hain maiz debekatzen zaien eta beren beharrak asetzeko beharrezko duten jolasa eskainiz.


Ezagunago eta kontrolatuago duen gela horretatik kanpo, emozio askotarikoak bizi eta norbere burua ezagutzeko aukera paregabea ematen dio kalean jolasteak haurrari. Beldurra senti dezake errepidetik autoren bat pasatzen denean; poza halako edo bestelako xomorro edo animaliaren bat topatzean. Aurre-aurrean azkar joateko grina sentituko du, edo atzerago, patxadan ibiltzeko hautua egingo du. Egun eguzkitsuetan, korrika saioa egin duelako izerdituko da, egarrituko da eta nekea sentituko du. Esperientzia sentsorialez gain, ezin aipatu gabe utzi trebetasun motorrei dagozkienak. Errealak diren lurzoru, kroska eta gainditu behar dituen -eta kasu gehienetan gainditu nahiko dituen- trabak eta mugak eskaintzen dizkio haurrari. Hareatzara sartu ahal izateko pasa behar duen egurrezko koxka; lurzoru lautik harri koxkorrez beterikora pasatzeak dakarren oreka-desoreka lanketa; makiltaxo, zulo eta aldapatxoz beteriko zelaia. Horiek guztiak erronka izango dira berarentzat, eta gero eta modu autonomoagoan gaindituko ditu.

Izan ere, haurtzaroa independentziatik autonomiarako bidaia da. Bidaia horren bihotzean erantzukizun-transferentzia dago, helduetatik txikietara, eta hori egiteko moduetako bat kalean espazio seguruak sortzea da. Eta hauxe da gure gizartean gero eta presentzia eta indar handiagoa duen terminoa: segurtasuna.

Segurtasunari gero eta garrantzi handiagoa emateak zentzuzkoa dirudi, baina arazo ere bihur liteke. Kaleko espazioak oso zainduak egon litezke, baina baita oso aspergarri bilakatu ere. Edozein arrisku saihesteko joera nabarmen handitu da azken urteetan. Horren atzean egon litezkeen arrazoiak zenbatzen ez gara hasiko oraingoan, askotarako emango luke-eta, segur aski. Baina, bizitzan, ttiki-ttikitatik, adin bakoitzari “egokitutako� arriskuak bizitzea ezinbestekoa dela uste dugu. Irakasleok haurrentzako prestatutako eremuetan lan egiten dugu, baina zorionez ez dira erabat seguruak, gainerantzean haurrak egoteko edukiontzi hutsak lirateke-eta.

Arriskurik ez badago, haurren garapena mugatua izango da; bestalde, gainbegiratua etengabea bada, haurraren garapen pertsonalean oztopo izango da. Arriskua kontrolagarria izatean dago kakoa, eta, noski, haurra zenbat eta ttikia-

goa, gainbegiratu estuagoa beharko du. Handitu ahala, haiek izaten dira gure begiradapetik ihes egingo dutenak, eta kalean ere sumatuko dugu hori. Poliki-poliki, helduarengandik gero eta gehiago urrunduko dira haurrak eta txoko ezkutuak bilatuko dituzte.

Antony D. Pellegrini eta Peter K. Smith psikologoek diote sarritan arreta gehiegi jarri zutela jolas sinbolikoak haurren garapen sozial eta kognitiboan duen eraginean. Azpimarratu nahi izan zuten joko fisikoa eta beste mugimendu-jarduera batzuk heldutasuneranzko urrats direla eta funtzio garrantzitsua betetzen dutela indar, erresistentzia eta mugimendu-jarduera guztien integrazioan. Baita sentimenduak interpretatzeko eta ingurunea menderatzeko trebetasunean ere. Beraz, eman diezaiogun merezi duen garrantzia kalean jolasteari. Izan dezagun konfiantza haur ttikiekin lanean ari diren profesionalengan eta jarrai dezagun kalea biziz hezten.

n Urmendi Haur Eskola

IRAKASKUNTZA |

205


Haurrentzat herriarekin, naturaren zaintzarekin, elikadura osasungarriarekin... zerikusia duten denbora-pasak, bertso asmakizun eta bertso irudi bideoak, herria ezagutzen argazki-bideo jolasa, elikadura osasungarriko hainbat bideo eta errezeta, zeinu hizkuntza ikasteko bideoak, etxean egin daitezkeen ekintza proposamen mordoa... sortu ditugu. Gurasoentzat, berri, haurren garapenerako beharrezko eta garrantzitsu diren hainbat artikulu prestatu ditugu, adinaren baitan eta etxean erraz sor daitezkeen hainbat jostailu edo jolas proposatu ditugu, on-line hitzaldien deialdiak zabaldu ditugu, eta abar.

Abaraxka ludoteka eta osasun Krisia 2020ko martxoaren 13an ludotekan azkenekoz egon ginenetik, erabat aldatu da gure jarduna. Bizi dugun osasun krisi honen ondorioz kaleak hustu eta etxeak bete dira. Ia guztiz presentziala zen gure lana guztiz eraldatzeko beharra izan dugu, konfinamendu egoeraren testuinguru berrira egokitzekoa, berrasmatzekoa. Haur eta gaztetxoen ahotsa entzutea ezinbestekotzat dugun egoera zail honetan, etxetik atera ezinik egon diren haurren eta familien beharrak identifikatu eta gure alorrean haiek asetzen saiatu gara. Hain garrantzitsuak diren gure lan filosofia eta haurrei transmititu nahi dizkiegun balioak alde batera utzi gabe, hainbat arlotan aritu gara lanean. Kontzejupe plaza utzita, plaza berriak ireki nahi izan ditugu, aisialdi eskaintza alternatibo bat eskaini. Abaraxkan adin, errealitate eta egoera ezberdinetako erletxoak eta familiak ditugu. Horregatik, sortu eta eskaini ditugun baliabideak ere askotarikoak izan dira, haur eta familia guztiengan pentsatuz sortu baititugu:

206 | IRAKASKUNTZA

Orain artean aipaturiko bideo horiek guztiak Abaraxkako youtubeko kanalean daude, baita gure blogean ere http://www.gazteoiartzun.net/

Horretaz gain, Abaraxkako lagunen presentzia ziurtatu da, gmail bidezko harremanaz gain, bideodeiak egiteko bidea ireki baitugu. Bideodei bidez astero hiru egunetan elkartzeko proposamena egin dugu eta bide hori irekita utzi dugu, ludotekako erabiltzaileek edozein unetan elkartu eta elkar ikusteko balia dezaten. Herriko beste eragileekin batera (Oiartzun irratia, Oiartzunuarrea) Oiartzun irratia astean behin haurren ahotsa izan dadin aritu gara lanean, eta modu horretan, horientzat beste bide eta plaza berri bat ireki dugu. Elkar entzuteko eta beren iradokizun, proposamen, mezu, eta abar jasotzeko aukera bikaina izan da.

Horren harira, apirilaren 24an Haurraren eguna antolatu genuen herrian. eta baita AbaraxkaTB martxan jarri ere (gaur egun gure Abaraxka Oiartzungo Udal Ludoteka youtubeko kanalean ikusgarri). Haurren eguna sorpresaz beteriko egun polita izan zen. Haur eta familien parte-hartzea nabarmena izan zen bai irratian eta baita AbaraxkaTBren zuzenekoan ere. Arrakasta ikusirik, AbaraxkaTBk bere bizitza propioa hartu du eta maiatzaren 8an eta besteren batean jarri izan dugu martxan.

Aipatutako bideetatik, osasun krisi egoeran haurrak erdigunean jarriz, haien nahi eta beharrei erantzuten ahalegindu gara Abaraxka Ludotekako kideak, gure balio eta lan egiteko filosofiari eutsiz. Ilusioz eta gogoz jardun dugu, egunero elkarrekin jolasteko egun bat gutxiago falta dela kontatuz.

n abaraxka


Natura


Agiñeko basoa, harribitxi bat desagertzeko zorian Basoa biziberritu eta pertsonak naturarekin bat egiteko aukera

Hagin zuhaitz gazte bat, Agiñeko basoan.

1. Izena eta izana

Zerbaitek izena badu existitzen delako da, hau dugu euskal kulturaren oinarrietako bat. Zoritxarrez, gure etxeetaraino sartu den globalizazioaren ondorioz, bai izenak eta baita izanak ere desagertzen ari zaizkigu. Garunen monokulturaren garaian gaude, munduan egoteko dugun gure modu propioa (identitatea) ezabatzen ari da eta globalizazioak “oparitzen” dizkigun izen eta izanekin ordezten ditugu.

208 | natura

Lan honetan, akulturizazioa naturarekiko

dugun harremanarekin lotu eta adibide kon-

kretu batekin lotzen saiatuko gara. Zer gauza, Oieleku alboan, izana galtzen hari diren izenak aurki ditzakegu: Agiñekaskoa, Agiñarkaitza eta

Agiñeko erreka. Zoritxarrez, gaur, bertara hurbiltzen bagara, zuhaitz berezi horrek oso leku gutxi duela ikusiko dugu. Zer gertatu ote da?


AgiĂąe basoaren kokapena, Munagirre (Munanier) eta Oieleku aldean.

2. Hagina, zuhaitz sakratua

Hagina hostorik galtzen ez duen zuhaitza da, izei eta pinuen taldekoa. Hazkuntza moteleko espeziea izanik, kalitate handiko egurra sortzen du. Sexuak banatuak ditu, hagin batzuk arrak dira eta besteak emeak. Emeek udazkenean garatzen dituzten sasi-fruituak ikusgarriak dira. Bestalde, landare toxikoa dela ezaguna da, eta ezaugarri hori kulturako istorio eta mitoetan azaltzen da: euskal gudariek, erromatarrekin borrokatzen zirenean, hagin haziak erabiltzen omen zituzten bere buruaz beste egiteko. Eta zer diozue Gipuzkoako armarriaz? Itsasoak eta hiru hagin zuhaitzek osatua. Tokiko izenetan ere (toponimotan) oso ugaria da: agineta, aginaga, agina. Lizarra, ereinotza (erramua), elorri zuria edo haritzaren antzera, euskal kulturako landare sakratuetako bat da hagina. 3. Hagina, euskal herrian eta eskualdean

Hagina, beraz, oso presente egon da gure mendietan eta kulturan; gaur egun, ordea, oso murriztua dago bere zabalpena eta horren arrazoi nagusiak bi dira:

Kalitatezko egurra lortzeko gizakiak egindako gainustiapena eta pagoaren nagusitasuna. Gaur, gure mendietan ezagutzen ditugun baso naturaletan, pagadiak dira nagusi. Orain dela 3.000 urte inguru arte baso hauek oso desberdinak ziren. Pago espeziea oso bakana zen eta

beste espezie batzuk, hagina haien artean, ugariagoak ziren. Azken glaziazioaren ondoren, Karpatoetatik abiatuta Europan zehar zabaltzen joan zen pagoa, eta horrela, 3.000 urte ren ondoren penintsula kolonizatu, gure mendialdean zabaldu eta espezie dominante bihurtu zen. Horrek beste espezie batzuen gainbehera ekarri zuen.

Ezagutzen ditugu haginak dauden tokiak, Lesakako Aginako mendatea adibidez, baina oso zailak dira hagin pare bat duten sailak baino handiagoak aurkitzea. Zorionez, gizakiaren eragin suntsitzaileari eta pagoarekin izan duten lehiari eutsi dioten hagin sail batzuk iraun dute: Aralarren, Pagoetan edo Kintoan aurki ditzakegu adibide batzuk. Eta gertuago, gurean ere, etxetik hurbil aparteko hiru hagin multzo aurki ditzakegu, Arritxurieta eta Mintegizar Artikutzan eta Aizbitarte Errenteria-Oreretan. natura |

209


Urdaburu-Bianditz-Aiako Harria eremuan aurki daitezkeen hagin sailak.

4. Agiñeko basoa

Izugarrizko sorpresa izan zen Agiñeko basoa aurkitzea. Oielekutik Penadegi aldera jeisten den mendi pistaren alboetan, pagadiaren erdian, zeuden hagin parea ezagunak genituen. Baina Artikutzako hagin sail ederrak ezagutu ondoren, bertatik berriro pasatzean, bila hasi eta Munagirre aldera sartzen den erreka zokoan beste bi hagin ale aurkitu genituen. Etxean mapak begiratu eta hara tokiko izenak: Agiñekaskua, Agiñeko erreka eta Agiñarkaitza. Eremua lasaiago aztertzea erabaki genuen. 2020ko martxoan (berrogeialdiaren bezperatan) hiru aldiz joan ginen bertara, eta emaitzak harrigarriak izan ziren: 2 hagin alerekin hasitako kontua puztuz joan zen, horrela, denetara 50 hagin ale fitxatzera iritsi ginen (GPS koordenatuak).

Mapan ikusi daitekeenez haginak agertzen diren eremua zabala da (10 Hektareakoa), halere, eremu zabal horretan, hiru zonalde bereiz daitezke. Agiñekaskoaren magalean eta Agiñeko erreka inguruan dauden sailetan hagin helduak (bizirik eta lehortuak) dira nagusi eta Agiñarkaitza eremuan kokatzen den sailaren ezaugarria hagin gazteen ugaritasuna da.

210 | natura


Hagin ia guztiak pagadiaren itzalpean bizi dira, malda handiko eremuetan edo erreka zokotan. Ale askok osasun arazoak ditu; hostaje eskasa, intsektu eta ugaztun belarjaleek sorturiko kalteak…

Intsektuek haginen hostoetan egindako habiak eta lurrera eroritako hagin heldua.

Ondorioz, Agiñeko hagin aleen eta basoaren iraupena kolokan dago. 4.1. Kontserbazio egoera

Hagin sail hori egoera larrian dagoela esan dezakegu, eta ez bada lehengoratzeko neurririk hartzen, desagertzeko arriskuan egongo da.

Ale helduen egoera kritikoa da. 11 ale bizirik eta 5 lehor zenbatu dira; bizirik dauden horien artean 2k osasun arazo larriak dituzte (hostaje oso eskasa) eta beste 2 lurrera eroriak daude. Ale gazteen analisiak argi-ilunak erakusten ditu. Alde batetik, ale gazteak agertzea oso albiste ona da; horrek adierazten du ugalketa naturalki gertatzen ari dela, belaunaldi ordezkapena posible egiten du. Halere, helduetan behatutako arazoak ale gazteengan ere sumatzen dira; lurraren ezegonkortasuna, osasun egoera... Gazteentzat bereziki aipatu behar dira, argi falta (itzala) eta animalien predazioa (nahiz eta toxikoa izan, animalia batzuek haginaren hostoak jaten dituzte eta landare jaioberri eta gazteengan kalte larriak eragin ditzakete). 4.2. Biziberritze plana

Agiñe basoaren iraupena ziurtatu nahi bada, ezinbestekoa da zenbait neurri hartzea. Basoaren egoera sakon aztertu eta biziberritze plan bat egin beharko litzateke. Plan horren oinarria gure inguruan hagin basoak berreskuratzeko martxan dauden beste ekimenekin (Artikutza, Pagoeta, Aralar...) elkarlanean aritzea izan behar du. Neurri guztien abiapuntua bertan dauden hagin aleen bizi baldintzak hobetzeko neurriak hartzea da; adibidez: • Itzaletatik libratu (pagoak moztuz edo inausiz)

• Erortzear dauden aleen inguruan lurra egonkortu

• Gaitzen aurrean neurriak bilatu

Hagin heldua, padadiaren itzalpean, 2012an. (Argazkia: Anton Mendizabal)

natura |

211


Egoeraren larritasuna ikusita, populazioa sendotzea ere bilatu beharko litzateke; horretarako, bertako genetika duten haginen landaketak egin behar dira. Horiek mintegian sortu daitezke, eta ahal bada inguruko basoetako haginak aldatu; ez da ahaztu behar Agiñeko basoak aniztasun-genetiko mugatuaren arazoa ere izan dezakeela. 5. Agiñe, ama lurrarekin birkonexioa lantzeko aukera

Hagin gazteak, Agiñarkaitzako errekastoaren inguruan.

Hagin baso baten desagertzea ez da gure gizartean dugun arazo nagusia, arazoaren ondoriotako bat besterik ez da. Arazo nagusia gizakiaren eta naturaren artean eraiki dugun amildegia da; horretaz jabetzen ez garen bitartean zaila izango dugu gurpil zoro honen irtenbidea bilatzea.

Oiartzun, gogor erantzun esaldiak gure herriaren izena eta izanak lotzen ditu. Lekuonak, Oiartzun izenean oihan ugariko tokia aipatzen Ugalketa tasak hobetzeko hazien ekoizpena zigun. Gure oihanak ezagutu, babestu eta bizisendotu behar da; horretarako, helduen egoera berritu ditzagun. Agiñen aukera bikaina dugu, banan-banan aztertu eta beharrezko neurriak bila dezagun erronka horri erantzuteko auzohartu beharko lirateke. Bide horretan, basoan lan bat. Parte hartu dezala herriak bere oihaekoizten diren hazien germinazioa eta ernen biziberritzean, eskolak, elkarnatutako landareen garapena errazteek, ehiztariek, mendizaleek, tu behar da. Horretarako, batxirrindulariek, perretxiko Agiñeko basoa soan bertan eremuak egokitu biltzaileek, abeltzainek… beharko dira; lur goxo sakon salba dezagun! eta egonkorra, predatzaiBasoa lehengoratzeaz gain, leen erasoetatik babesteko n Iban Alzualde eta pertsonen (komunitatearen) Mikel Mendizabal moduak eta itzal gehiegizkotik libratzeko aukera dueta naturaren artean hain ten hazitegi erdi-naturalak beharrezkoa dugun lotura sortuz. Elorri, otsalizar eta biziberrituko dugu. antzeko espezieekin egindako landaketek ale gazteen garapena laguntzen dutela frogatua dago. Iturriak • Lan hau idazteko ondorengo iturriak erabili ditugu:

• ERROTUZ. 2017. Diagnostico y Plan de actuaciones para dos poblaciones de Tejo en Artikutza. Eskuragarri: http://errotuz.org/material_descargable/Tejo_Artikutza_Errotuz.pdf

• LEKUONA, M. 1978. Del Oyarzun Antiguo. Eskuragarri: https://issuu.com/oiartzungoudala/docs/1978_del_oyarzun_antiguo

• LIFE baccata. 2016. Kantauriar Mendilerroko hagin basoak (9580*) zaintzen eta leheneratzen. Eskuragarri: http://www.life-baccata.eu/eu/content/fitxa-teknikoa

• SERRA, L. 2009. 9580 Bosques mediterráneos de Taxus baccata (*). Eskuragarri: http://www.jolube.es/Habitat_Espana/documentos/9580.pdf

212 | natura


Herri eragileak


Oiartzunaurrea

Inork espero ez zuen moduan iritsi zitzaigun 2020ko udaberria. Bat-batean, herriko kaleak hustu eta Oiartzuni bizia ematen diogun herritarrok etxean sartuta egotera pasatu ginen. Egoera iritsi bezala, herri mugimenduetako hainbat kide elkartu, eta antolatzeari ekin genion. Hori ere ezohiko moduan, gure etxeetako pantailen bidez komunikatu behar izan baikenuen hasiera hartan ere.

214 | hERRI ERAGILEAK

Lehenik eta behin, oraindik zehazki zer izango zen ez bagenekien ere, egitasmo berriari izen bat jartzea otu zitzaigun; indarra eta elkartasuna transmitituko zituen leloa behar genuela ondorioztatu, eta “Oiartzun Aurrea� izan zen egoerara hobekien moldatzen zena. Aipatzekoa da hasieratik Udalarekin eta osasungintzako profesionalekin elkarlanean aritu garela, ahalik eta modu egokienean lan egiteko eta sektore guztiekin koordinatuta egoteko.

Lehenengo urratsak egiten hasi ginen orduan, eta hiru ildo nagusi zehaztu genituen, nahiz eta bagenekien, egunek aurrera egin ahala, moldatzen eta egokitzen joan beharko genuela. Osasuna, boluntariotza eta aisialdia izan ziren hasieran bertan jarri genituen lehentasunak, eta planteamenduari egokitu-


tako antolaketa ere martxan jarri genuen, ildo bakoitza landuko zuen lantaldeak osatuz. Gainera, orain arte ez bezala, herritarron arteko harremanak sare sozialen nahiz telefonoen bidez izango zirela aurreikusi, eta sare sozialetan kontuak sortzea erabaki genuen, ahalik eta erarik eraginkorrenean Oiartzungo etxe gehienetara iristeko asmoz.

Boluntariotzari dagokionez, konfinamenduaren lehenengo astean bertan, sare sozialetatik norberak betetzeko formularioa zabaldu zen, herrikideak laguntzeko boluntario izan nahi zuten herritarrek izena eman zezaten. Erantzuna ikaragarria izan zen, egun gutxian ia 100 oiartzuarrek egin baitzuten bertan parte hartzeko hautua. Hasierako helburua pertsona helduei laguntza eskaintzea zen, erosketak eta botikak erosiz, esaterako; baina azkenean, segurtasun neurriak betetzeko zailtasunak zirela medio, udaleko etxez etxeko zerbitzuko langileek ase zituzten herritarren oinarrizko beharrak. Hala ere, zenbait boluntario aritu dira lanean, zenbait herritarri telefono-deiak eginez, beharren bat sortzekotan, erantzun bat emateko helburuarekin. Osasuna ere ezinbesteko lehentasuntzat jo genuen hasiera-hasieratik. Osasun fisikoaz gain, osasun mentalaren lanketak berebiziko garrantzia zuela ikusi genuen, gauetik egunera bizitza goitik behera aldatu zitzaigulako denoi, eta egoera berrira egokitzea ez zelako inorentzat lan samurra izango. Hori dela eta, psikologo batzuen laguntzaz, konfinamenduan zehar jarraitu ahal izateko proposamen zerrenda bat osatu genuen, egunerokoan praktikan jartzeko zenbait gomendiorekin.

Horretaz gain, aste batzuk pasata, herriko psikologo, pedagogo eta gizarte langileen sarea osatzea bururatu zitzaigun, aurreikus zitekeelako herritar askok laguntza profesionala behar izateko aukerak areagotzen ari zirela, konfinamendua luzatzearekin batera. Era horretan, email bat eta telefono-zenbaki bat jarri ziren edozein herritarren eskura, behar horiek ere asetze aldera. Aisialdi-proposamena ere benetan ugaria izan da aste hauetan guztietan zehar. Gainera, Biyurrienea taldekoekin elkarlanean, egitarau zabal eta oparoak prestatu izan dira, astez aste, adin eta gustu guztietarako. Erronkak, jolasak, herri-hezitzailearen bidean urratsak, kontzertuak, irratsaioak, irakurketa jarraituak, Abaraxka TB... Emaitzak ere ikaragarri onak izan dira; egia esan. ekintzetan jendearen harrera handia izan da. Adin, pentsaera eta egoera ezberdinetako herritar askok eta askok hartu du nolabait parte antolatutako dinamiketan. Pozgarria benetan herri bizia dugula ikustea. Ekimena unean une egokitzen joan behar izan da, konfinamenduaren fase batetik bestera gure egunerokotasuna eta harremantzeko moduak aldatuz joan baitira. Hala ere, hasieran jarri genuen helburuari heltzen jarraitzen dugu: behar den neurrian, lanean segiko dugu, Oiartzunen krisi honi ahalik eta modu onenean aurre egiteko asmoz. Balio dezala beste eredu batean oinarritutako jendartea eraikitzen hasteko; elkartasuna eta komunitatea ardatz, pertsonak erdigunean jarriz. n Goiatz Labandibar arbelaitz

HERRI ERAGILEAK |

215


Biyurrienea

Biyurrienea taldea herriko hainbat gaztek osatutako talde askotarikoa gara. Oiartzunen, Xanistebanei eta konkretuki Gazte Egunari begira inertziaz sortu ginen kuadrilla taldea edota talde kuadrilla gara. Badira urte batzuk gazte talde hau martxan dela; izenik gabe jardun dugu denbora honetan, eta azken urtean Biyurrienea izenez ezagutzera eman dugu taldea.

Hasierako talde horren jatorria ezinezkoa zaigu jakitea, bide horretan gauza asko gertatu baitira normala den bezala: taldekide berriak sartu, besteak atera, elkarren arteko gorabeherak, eta abar. Baina jakina da oiartzuar gazteak asko elkartzen gaituen eguna dela Gazte Eguna. Egun berezi horren antolakuntzan lan zein ilusio asko jarri izan dion pertsona ugari dago gure herrian. Eta guk, ilusio horri eutsiz, jarraipena eman nahi izan diogu. Gaur egungo taldearen sorrera Gazte Egunak hainbat urtetan izandako aldaketen ondoren kokatzen dugu: Txekorra jatetik paella jatera pasatu zen, kamiseten irudia ere hainbatetan aldatu zen, eta Txekorrada egunaz ezaguna bazen ere, izena ere aldatu zitzaion. A zer aldaketa pila! Horiek belaunaldi berri baten lehen pausoak izan ziren!

216 | herri eragileak

Gazte Egunarentzat urte ilunak izan ziren, parte hartzea gutxitzen hasi baitzen. 2017. urtean taldearen gorabehera batzuen ondorioz, gure bidea egiten hasi ginen. Lan nahiz izerdi askori esker, gaur egun poliki-poliki imajinaezinezko kopuruetara iritsi gara. 2018an, bost eroren artean lortu genuen 608 gaztez osatutako eguna antolatu eta kudeatzea. Hurrengo urtean taldea indartu genuen taldekide berriekin. Aurreko urteko zifra handitzea zaila bazen ere, hori ere lortu genuen! 2019. urtean, 630 gazte herriko plaza urdinez margotzen. Gazte Egunaren gailurra izan zen hura! 2018ko Xanistebanen ondoren, taldea sendoago zegoen eta herriko beste ekimen batzuk hasi ginen gauzatzen, adibidez, Altsasukoekin Elkartasun uholdea herrira ekarri nahi izan genuen. Taldearen sendotasuna gure arteko harremanek definitu izan dute. Aurrez esandako moduan talde kuadrilla edota kuadrilla taldea gara eta horrek asko lagundu izan digu gauza berriei heltzeko orduan. Argi genuen gogo handiz beteriko taldea ginela, baina zertara bideratu nahi genituen gure indarrak? Aiaiaiaiaiaiaia mila galdera, aiaiaiaiaiaia zenbat galdera? Aiaiaiaiaia mila galdera‌ Erantzuna non ote da? Beste hainbat gauzaren artean, txosna-gunearen inguruko eztabaida azaleratu zen gure artean; izan ere, azken urteetako txosnaguneek ez zuten txikitan gogoratzen genuen mendiburu kale betearen


itxurarik. Ezin izaten ziren esku bakarrarekin txosnak kontatu. Espazioa bera indartzeko beharra ikusi genuen, baina aldi berean ez genuen gure taldea txosna batean irudikatzen. Aiaiaiaiaiaiaia mila galdera, aiaiaiaiaiaia zenbat galdera? Aiaiaiaiaia... ETA AURRERA! Gure txosna propioa jartzeko hautua egin genuen. Harrigarria bada ere, taldeari izena eman ziona txosna bera izan zen. Exteban Martiarenak eman zigun aurrerantzean hain bereizgarri izan den zigilua. Ohituta geunden jai ereduari buelta ematen hasi ginen txosna-gunetik. Eskaintza batzuk gureganatu, berriak sortu eta jai esparru dinamikora bidean antolatu ginen: Mozorro gaua, hiltzaileen kluba eta errefus bilketa antolatu genituen besteak beste. Gazteen presentzia herrian aktiboa izatea bilatu nahi izan dugu beti eta ekintza horiekin gazte askok parte hartu eta elkartu genituela esan genezake. Ikusi besterik ez zegoen txosna gunean genuen hilerria, makina bat hiltzaile izan genituen egun horietan herriko kaleetan elkarren atzetik...

Egun batzuez bada ere, gazte oro partaide aktibo izatea nahi izan dugu herrian, herritik eta herriantzat sortutako jaiak ditugu xede. Behin jaiak bukatuta ere gure biyurrikeriak ez genituen alde batera utzi nahi izan, eta hor sortu genuen #biyurritxallentx izeneko erronka. Horrekin herriko gazteen bihurrikerien bilduma bat egin nahi izan genuen sare sozialetan, jaiak bukatuta ere gutaz gogora zitezen. Baita lortu ere, a zer arrakasta izan zuena! Hilabete guztian zehar herriko gazteen hamaika bihurrikeria jaso genituen! Baina uda bukatu bezala, bakoitza bere errutinara bueltatu zen. Taldeak jarraitu zuen noski, udako balorazio bat egin genuen eta gure akatsak eta gorabeherak kontuan izanik, hurrengo jaietarako hausnarketa egin genuen.

Eta jada martxoan Xanistebanei begira lehen bilera eginda genuelarik, hara zer azalduko eta COVID-19a. Gazteentzako aisialdi tarte bat eskaini eta gure presentzia berriz ere indartu nahian hor hasi ginen berriz birtualki bildu eta zenbait erronka prestatzen. Herriko gazte eta ez hain gazteentzat 15 eguneko erronka egutegia sortu genuen. Konfinamendua luzatzearekin, beste eskaintza batzuk egin behar

genituela ohartu ginen, herriko eragileekin harremanetan jarri, herriko sortzaileak ikusarazi, emanaldiak antolatu... Eta bigarren luzapena ere etorri zen gurera, #oiartzunaurrea-rekin koordinatu eta eskaintza bateratua eskaintzen ibili gara. Denetik izan dugu: herri hezitzailea pildorak, emanaldiak, herri ekimenak, hitzaldiak, ikastaroak edo tailerrak...

Gure lanaren helburua beti herria eta batez ere herriko gazteak mugitzea izan da, aisialdira, hausnarketara edota dena delakor. Guztiak garelako herriaren parte eta elkarrekin antolatuz gauza asko egin genitzakeelako. Hemendik eskerrak eman gurekin batera herrian mugimendu honen parte izan denari, antolatzen eta disfrutatzen lagundu digun pertsona orori. Eta nola ez, ateak irekita daudela gogoratu gurekin batera gure biyurri kuadrilla taldea osatu nahi duen edonori: musikazale, parrandazale, margolari, zientzialari, sukaldari, dantzari‌ talde honetan guztiak zarete ongi etorriak! Eta hemendik aurrera gure nondik norakoa zein izango diren jakin nahi baduzu ere, gu geu gara bihar non egongo garen ere argi ez dugunak, baina ziur herria xaxatzen jarraituko dugula. Biyurrikeriaren batean egingo dugu topo! Irri-biyurri bat jantzita, hau da, gure ibilbidea. Irri-biyurri bat jantzi eta aurrera!

HERRI ERAGILEAK |

217


Oihartzun Guk-en agurra 2020.urtean 3 urte bete dira Oihartzun Guk sortu zenetik. Oiartzungo gazteria elkartu, saretu, mobilizatu eta aktibatzeko sortu zen taldeak 100 ekintzatik gora antolatu ditu denbora tarte horretan.

218 | herri eragileak

Guk gogo, indar eta ilusio handiz hasi genuen taldearen ibilbidea. Gai, mota eta harrera aldetik askotarikoak izan diren ekintzak antolatu ditugu hasieratik: bertso saioak, zine saioak, hitzaldiak, formakuntzak, arropa bilketak, bazkariak, afariak, jolasak, jam sessionak, igande akustikoak, gaueko kontzertuak, dj festak, ping-pong eta futbolin lehiaketak, futbito txapelketak, truk txapelketak , akanpada...


Taldekideok ideia eta grina handia genuen gauzak antolatzeko eta hainbat urtez eremu eroso eta emankorra sortu dugu horretarako. Prozesua bera, hala ere, ez da batere lineala izan. Bakoitzaren bizitzako fase, denbora eta egoeren arabera aldatuz joan da norberak genuen taldearekiko indarra. Horregatik, 5 ekintzatik gora antolatu ditugun hilabeteak egon dira, baina baita ekintza bakar bat antolatu ez dugun hilabeteak ere. Malguak izan gara horretan eta ahal, nahi eta behar genuenetik sortu dugu. Horregatik, eta bereziki azken hilabeteetan, antolaketan aldi berean aktibo eta gogotsu egon garenak gutxi izan gara eta hori zailtasun bat izan da aurrera egiteko. Ekintzetara jende asko etorri arren, gure taldera gehitzeko eta iraunkorki Oihartzun Guk-en parte izateko konpromisoa hartzeko pausoa eman duen gazte kopurua txikia izan da. Errelebo faltaren mamua sentitu dugu askotan. Gainera, gaztetxea izan dugu gure ekintza gehienen etxe eta datozen urteetan espazio hori erabili ezin izateak ere ez du taldearen etorkizunaren esperantza areagotu.

Arrazoi horiek zirela eta, urte hasieran taldearen jarduna gelditzea erabaki genuen. Erabakia hartzea ez zen batere erraza izan eta sentimendu eta sentsazio asko piztu zituen gugan. Hilabete batzuk pasatu dira ordutik. Gaur oroitzapen oso onak dakarzkigu taldean eta taldearen ibilbidean pentsatzeak. Arrakasta handirik izan ez zuten ekintza batzuk antolatu genituen, baina gehienetan oiartzuarrak oso hurbil sentitu ditugu eta harrera oso ona izan dute ekintzek. Horregatik, duela hiru urte hasi genuen bide honetan zehaztu genituen helburuetako asko bete direla sentitzen dugu gaur eta oso zoriontsu sentiarazten gaitu horrek. Beraz, eskerrak eman nahi dizkizuegu denoi, gure jardunak harrerarik gabe zentzurik ez zukeelako (neurri batean guk eta guretzat antolatutako ekintzekin ere asko gozatu dugun arren). Eskerrik asko ekintzetara etorri zareten herritar guztioi: gazte zein ez hain gazte, gure ekintzetan parte-hartu duzuen artista, sortzaile eta musikariei, babesa erakutsi diguzuen guztiei, bizilagunei eta Udalari. Zuei esker Oihartzun Guk-en bidea zoragarria izan da!

n Oihartzun guk.

HERRI ERAGILEAK |

219


Bidea ez da eten

Oiartzungo feministok aspaldi ekin genion bidea elkarrekin, taldean, egiteari. Ibilbidean aldaketak sentitu eta bizi izan ditugu. Idatzi honen bidez, orain arteko bidea nolakoa izan den eta aurrerantzean bidea nola egin nahi dugun adierazi nahi dugu. 2012. urte hasiera zen eta oiartzungo emakume batzuk herrian feminismoa lantzeko asmoz diagnostiko-hausnarketa prozesua jarri genuen martxan. Bertan adin, eremu, lan sektore eta auzo ezberdinetako 30 emakume inguruk parte hartu genuen. Ateratako ondorioa garbia izan zen‌ herria feminismotik astinduko zuen talde baten beharra zuen Oiartzunek.

2012ko udan hasi ginen taldea nola osatuko genuen hizketan eta Xanisteban horietan “Jantzi antiju morik!� zioten pankartak jarri genituen herrian zehar, gaia plazaratu eta herritarrak ikuspegi feminista lantzera animatzeko

220 | herri eragileak

asmoz. Udazkenean hasi ziren lehen bilerak eta 2013 urte hasieran, ezustean, Xanistebanetako pankartetan erabilitako leloak eman zion taldeari izena: ANTIJU MORIK. Horrela hasi ginen bidea egiten, urratsak egiten. Geroztik lanketa asko egin du taldeak.

Jakin badakigu herritar batzuk ez zirela gure sorreraz poztu, gure prozesuaz, batzuentzat deserosoak izan garela, traba egin diegula eta gure existentziarekin zituzten pribilegioak markatuak eta kolokan sentitu dituztela. Feministak ez direnak asaldatu ditugu. Baina gure bidean aurrera jarraitu dugu.

Hala ere, taldeak ez du bidea bakarrik egin, saretuta lan egitea izan baita gure lan modua. Sorreratik, Oiartzungo feministen asanbladaren baitan, herriko HELTA eta Killirikupe taldeekin elkarlanean antolatu ditugu martxoaren 8ko egitaraua eta urte batzuk geroago baita azaroak 25ekoa ere. Antolaketa horreta-


ra gehitu izan dira norbanako feministak, Elizalde eskola, Haurtzaro ikastola eta Oiartzungo Udala.

Antiju Morik taldean hausnarketa asko egin izan dugu antolaketaren inguruan. Horrela, 2017ko Xanistebanetan eraso sexistei erantzuteko Ernai-rekin antolatutako asanbladako arrakasta eta gaiak sortzen zuen interesa ikusirik, 2017ko azaroaren 25eko antolaketarako Oiartzungo feministen asanbladako deialdi zabala egitea erabaki genuen. Deialdiak arrakasta izan zuen eta horrela antolatu genuen Hari morea lotuz SAREA osatu ekimena. Horixe izan zen egungo asanbladaren hazia. Bidea elkarrekin egiten jarraitu genuen eta, geroztik, Antiju Morik taldeak asanbladaren dinamizazio funtzioa eta gai konkretu batzuen lanketa izan ditu bere gain.

Gaurkoan zentra gintezke taldeak egin dituen ekintzetan, ekimenetan, sustatu dituen hausnarketetan‌ baina talde bat hori baino askoz gehiago dela ulertzen dugu eta, ondorioz, gutako bakoitzarengan eta herritarrengan taldeak utzi duen arrastoari erreparatu nahi izan diogu eta gaurkoan horri eman nahi diogu garrantzia. Herriak ezagutu dituen ekintzez haratago, taldekideentzat Antiju Morik gune segurua izan da, konplizitatez eta konfiantzaz beterikoa, goxoa, adierazteko aukera erreala eman digu eta norbanako bezala indartzeko balio izan digu. Orain garenaren oinarriak finkatzeko ezinbesteko elementua izan da taldea. Bertan eroso sentitu gara, onartuak, ulertuak, zainduak eta babestuak. Horrela, harremantzeko modu berriak ikasi ditugu; errespetuan, zaintzan, feminismoaren oinarrian eta aniztasunean oinarritutako harremanak eraiki ditugu gure artean. Elkarrekin Oiartzun hobe bat imajinatu dugu eta imajinatutakoa sortzen aritu gara. Elkarrekin ongi pasa dugu, asko ikasi dugu, gauza asko birplanteatu eta pentsarazi digu sortutako espazioak. Eta

horren guztiaren ondorioz, bizitza ulertzeko, sentitzeko eta bizitzeko moduan eragin digu kolektibo honek.

Herritarrentzat, feminismoaren aldeko borroka herrian ausardiaz sustatu duen taldea izan da Antiju Morik. Bada metamorfosi edo transformazio gisa definituko lukeenik ere, taldeak berak garapen handia izan duelako eta norbanako batzuengan ere eraldaketa handia eragin duelako. Aipatutako guztiagatik, egindako bideaz harro eta prozesu natural eta positibo baten ondoren, Antiju Morik taldea desegitea erabaki dugu eta aurrerantzean, Oiartzungo feministen asanblada zabal eta askotarikoa izango da Oiartzun feminismotik eraikitzen eta astintzen jarraituko duena.

BIDEA EZ DA ETEN‌ IZAN ZIRELAKO GARA, GARELAKO IZANGO DIRA.

Ta edonon zaudela ere, ez ahaztu‌ jantzi antiju morik! GORA BORROKA FEMINISTA!

HERRI ERAGILEAK |

221


Killirikupe Emakumeak Ahalduntzeko Oiartzungo Eskola

Gizateriak emakumeen egiteko moduaren beharra dauka.

Aurten Killirikupen 30. urteurrena ospatu dugu Urte hauetan guztietan, klaseetan parte hartu duten emakumeak asko dira. Hainbat emakumek hasieratik jarraitzen dute bertan egiten diren ekintza horietan, eta hori, nolabait, bertan burutzen den kalitatezko lanketa horren adierazlea da.

Egoera berri eta gogor honen aurrean, taldekideok, autoanalisia egin eta sentimenduak partekatu ditugu. Taldekide izatea praktikan jarri dugu, norberaren une eta erritmo pertsonala onartuz. Bakoitzak dugun balioaren aitortza bizi izan dugu.

Gehienetan egoera zailen aurrean ohartzen gara ikasitako guztiaz.

Zalantzarik gabe, urte berezia da aurtengoa eta ez urteurrena betetzen delako soilik, baita koronabirusaren pandemiarekin batera egokitu delako ere.

Gertaera honek shock egoeran utzi gaitu; baina ikastaroetan jorratzen ditugun hainbat gaitatik ateratako erremintak frogatzeko aukera eman digu.

222 | hERRI ERAGILEAK

Aurten landu dugun liburuetako bat Uxue Alberdik idatzia da.


Liburutik atera daitezkeen ondorioak eta Marcela Lagarden hurrengo hitz hauek eskutik doaz. – Filosofia femeninoak gizartearen eta kulturaren erabateko aldaketa gisa ezaugarritzen du gaur egungo egoera, non emakumeak beste batzuentzako izakiak izatetik bizitzako protagonistak izatera eta historian bertan subjektu historikoak izatera igaro den.

Mundu patriarkalaren aurrean, kultura berri bat sortzen da eta emakumeak eta feminitatea dira haien funtsezko espazioa.

– Dialektika horren muina emakumeengan feminitatea eta emakumea berreraikitzea eta haien arteko identitate berriak suspertzea da.

Killirikupe, historia handiko izena.

Taldeko aitzindariek izena nola sortu zen kontatzen digute. Behinola, emakumeak beren umeekin, Killirikupe izeneko txokoan bildu eta umeak jolasten ziren bitartean elkarrekin gustura egoten ziren. Killirikupe leku esanguratsua da Oiartzunen, horrexegatik Jose Mª Isasak opari eman digun koadroak ilusio handia egin digu.

Ikasturtean zehar, hazkunde pertsonalari bideratutako egungo gaiak jorratzen ditugu. Hala nola: • Mujeres en lucha (alardes) OTRA MIRADA: Alardeak beti ezarritako rolak ditu, gizonak desfilatu eta emakumeak txalo egin! Gizartea zaharkitzen duen mito soziala da.

• Feminizidioak

• Elkarrekin egotearen egiazko gozamena

• Adinduen zaintza. Muntaia-katea sukaldean hasten da.

• Los procesos, brujeriles en Euskal Herria (Sorginkeria prozesuak Euskal Herrian). Inki-

sizioak emakume hauek (sorginak) desagerrarazi zituen. Sorginak medikuntza naturalean adituak ziren, belar saltzaile eta Sorgin hitzak “Sortu, jaio+ egile” esan nahi du: “Sortzaileak”.

Aipatutako gaiekin zerikusia duten testu eta liburuekin batera, pelikula batzuk ere ikusi eta aztertu ditugu. Aurtengoan hauek izan dira: • Mary Shelley (Haiface AlMansoour, Erresuma Batua, 2017) • Roma (Alfonso Cuaron, AEB, 2018)

Neus Albertok zuzendutako tailerrekin jarraitu dugu eta ahalduntzearen proiektuen lurraldeen arteko topaketetan parte hartu dugu (aurten Jimena de la Fronteran ospatu dira). Norbaiten lagun mina izatea beharrezkoa dugu, zoritxarreko egoera honetan, konplizeekin kontatzeko eta elkarbanatzeko aukera izan behar dugu. Laguntasunean inbertsio handia egin nahi dugu, lagun minetan. Genero elkartasunean, emakumeen sareetan. Aurkitu egin behar dut neure burua eta aurkitu egin behar zaitut. • Ikastaroek urritik/martxora (barne) irauten dute.

• Bi talde daude: euskarakoa eta gaztelaniakoa.

• Euskarakoa: ostegunetan. Gaztelaniakoa: asteazkenetan.

• Ordua: beti 18:00etatik 19:30era.

• Ikastaroa: Jose Luis de la Mata eskolako bi koordinatzaileek zuzendu eta bideratzen dute talde bakoitza.

Artikuluak, testu teorikoak, nobelak eta filmak erabiltzen ditugu gaiekin lotzeko. Ez da gutxieneko ezagutzarik eskatzen, soilik ikasteko gogoa eta interesa. Ikasturtearen aurkezpena irailean izango da. Benetan, merezi du, ANIMATU ZAITEZ!!!

HERRI ERAGILEAK |

223


Urte erabakigarria Arraztalorentzat 10 urte lan eta gizarte integrazioaren alde 2010eko urtarrilean sortu zen Arraztalo ofizialki. Ordurako, gaixotasun mentala duten pertsonen senideek, Udalarekin elkarlanean, egitasmo bat martxan jartzeko erabakia hartua zuten. Lan integrazioko proiektu baten beharra ikusten zen, gaixotasun mentala duten pertsonak etxetik ateratzeko, eguneroko errutina bat hartzeko eta diru sarrerak bermatzeko. Bide batez, arazoaren sozializazioa eta estigmaren aurkako borroka ere egin nahi ziren. Nola zeuden pertsona horiek momentu horretan? Gaixotasun mental larriak zituzten pertsonak ziren. Hemen, argitu beharra dago, gaixotasun mental larriaz zer ulertzen dugun guk. Larritasuna pertsonaren bizitzan duen eraginarekin eta iraupenarekin lotzen dugu. Lehenengo krisia bizi duen pertsonaren egoera ere larria izan daiteke, noski. Depresioa duen pertsona ere larri egon daiteke, baina askotan gainditu egiten da. Gainditzen ez duten horiekin, gaixotasuna kronifikatua eta bizitza proiektua etenda duten horiekin lan egiten du Arraztalok. Gehienek botiketan oinarritutako osasun arreta jasotzen dute. Askok aisialdiko programetan parte hartzen dute. Behar dutenek gizarte zerbitzuen laguntza dute. Gutxi batzuek noizbehinkako arreta psikologikoa. Eta oso gutxik, enplegua. Hamar urte hauetan, gure egitasmo nagusia baratze ekologikoena izan da. Herriko lurrak landu, nekazaritza ekologikoa erabiliz, gaixotasun mentala duten pertsonei lana eman eta familiak elikatzeko. Egin dugun bidean, zailtasun ugari topatu dugu. Hasieran, langileek kobratu

224 | herri eragileak

gabe lan egin zuten sei hilabetez, beraz boluntario aritu ziren baratzeak lantzen, kontsumo taldea sortu zen arte. Ondoren, bezeroak lortuta eta Udalaren diru laguntzaz, soldatapeko langileak izatera pasatu ziren, beren eskubide eta betebehar guztiekin. Krisi ekonomikoak jo gintuen eta azken urteetan horrekin borrokan ibili gara, ez baita erraza ekonomikoki bideragarria ez den proiektu bat sozialki badela azaltzea. Egiten dugun honen onurak neurtzeko, proiektua ezagutu behar da, pertsonekin hitz egin eta beren egunerokoa bizi. Ia bi hektarea lantzen ditugu, 30 familia barazkiz hornitzeko. Haurtzaro Ikastolako jantokia ere gure bezeroen artean dago. Guztiek ENEEK erakundearen zigilu ekologikoa dute. Bost langile finko eta aldizka hamar langile izatera ere iritsi gara. Ziur aski, akatsak egin ditugu eta egingo ditugu, proiektu honen kudeaketa boluntarioen esku dagoelako. Gaixotasun psikikoa duten pertsonen senideak gara proiektu hau aurrera ateratzen dugunak, lanaz, etxeko lanaz eta familiaz gain ardura hartzen dugunak. Maiz haserretzen gara gure artean, maiz kudeatu behar ditugu krisiak eta maiz pentsatzen dugu hau bertan behera utziko bagenu lasaiago biziko ginatekeela. Beti esan izan dugu, hobeto egiten dakien norbait etortzen bada, ongi etorria izango dela. Baina errealitatea da gaixotasun mentala duten pertsonen lana ez dela lehentasuna gaur egun, guretzat izan ezik. Egitasmo honi eutsi ahal izateko, 2020 urtea erabakigarria izango da. Urteak daramatzagu Enplegu Zentro Berezia sortzeko borrokan. 2019ko abenduan legedia atera zen eta aurten da zirt edo zart egiteko urtea. Baldintza duinetan aurrera jarraitu nahi badugu, sozialki


Arraztaloko lantaldearen izenean, eskerrik asko urte hauetan lagundu diguzuen guztioi!

eta ekonomikoki bideragarria izanez, Enplegu Zentro Berezia martxan jarri behar dugu. Guk geure kabuz egin dezakegu, baina ez dugu uste hiru edo lau boluntarioren esku jarraitzeak etorkizuna bermatuko digunik. Argi dago senideen ikuspuntua, parte hartzea eta lana nahitaezkoa dela, baina inguruko erakundeen inplikazioa nahi dugu honekin aurrera jarraitzeko. Ez gara dirua eskatzen ari, elkarlana baizik. Enplegu Zentro Berezia lortzeko ahaleginek jarraitzen duten bitartean, eguneroko lanek inertziaz jarraitzen dute aurrera. Baratzeak ez du barkatzen eta, lanpostuak mantendu nahi baditugu, lursailak landu behar ditugu. Ez da egoera erraza guretzat, etorkizuna kolokan dagoen honetan, ezer gertatuko ez balitz bezala lanean jarraitu behar dugulako. Zailtasunak zailtasun, aurrera jarraituko dugu gure lanarekin, ingurukoen laguntzaz.

Koronabirusak bertakoaren alde egiteko arrazoiak eman dizkigu.

Eta bat-batean, Koronabirusa iritsi zen martxoan. Nola edo hala, lanean jarraitzea lortu genuen, kontsumo taldean barazkiak banatuz eta udako landaketak eginez. Koronabirusak zerbait ona utzi badu, bertako produktuen alde egiteko beharra ikusaraztea izan da. Mundua geratu den honetan, mantendu dena auzoko denda txikia izan da, bertako nekazaria, bertako harakina. Elkarri laguntzeko aukera dela ikusi dugu.

Arraztalok lan integrazioko programan baratzeak lantzeko erabakia hartu zuen. Gaixotasun psikikoa duten pertsonentzat onuragarria da aktibitate hori, hainbat lan egin behar direlako aire librean. Askotan, gizarte lanarekin identifikatzen gaituzte, baina nekazariak ere bagara, ohiko forman ez bada ere. Baina erabaki hura nahita hartu zen, bertako produktuen, nekazaritzaren eta elikadura burujabetzaren alde ere egin nahi zelako. Bi alderdiak uztartzen ditugu eta nekazarien artean gure lana eta lekua ere aldarrikatu nahi dugu.

HERRI ERAGILEAK |

225


Oiartzun Irratia, txarrenari onena ateratzeko

Nork esango zigun duela hilabete batzuk egoera hau bizi izango genuenik? Zeinek esango zigun mikroskopikoa den izaki batek hainbeste tristura, beldur, bakartze... ekarriko zigula? Urrun ikusten genuen Txina, oso urrun. Barre egiten genuen han, munduaren beste aldean, pairatzen ari zirenak entzunda; inauterietan zenbat lagun, ezagun, herritar... ikusi ote genituen Koronabirusaz mozorroturik! Zein erraz ikusten diren gauzak norberari gertatzen ez zaizkionean! Hona iritsi zen, ordea, negu bukaera edo udaberri hasiera aldera; ez genuen asko espero, baina gure aldaba jo zuen gaitzak; eta, orduan bai, larritzen hasi ginen. Aldaketa ugari ekarri zigun denoi; errotik aldatu behar izan genuen bizimodua. Baina aldaketarik nabarmenenak edo egoerarik makurrenak gaixotasuna norbere azalean edo gertu bizi izandakoek, senide edo lagun maiteren bat galdu dutenek, lanik gabe geratu direnek, ahora zer eramanik izan ez dutenek... jasan dituzte, dudarik gabe. Oiartzun Irratian argi izan dugu hasiera-hasieratik herriari ahal genuena eman behar geniola. Egoera zail, gogor... honetan herritar asko egongo zela irratiaren beste aldetik irribarrez guk esaten genituenak entzunda, guk jarritako abestiekin dantzan edo kantuan; edo, besterik gabe, entretenituta gure saioarekin.

226 | herri eragileak

Noski, murriztu behar izan dugu Arguyuan saioa; aldaketak gurera ere iritsi baitira beste etxe guztietara bezala. Eta ezin izan dugu gonbidaturik sartu estudiora, esatariok ere txandak egin behar izan ditugu lantokira joateko, etxetik lan egiten ikasi behar izan dugu, pantailaren beste aldetik ikusi behar izan dugu elkar eta hartu behar izan ditugu hainbat erabaki, eman dizkiogu animoak elkarri momentu zailetan, eta osatu dugu entzuleentzat ahal izan dugun saiorik borobilena teknologia berriez baliatuz.

Beraz, zin degizuegu saiatu garela zuen belarriak goxatzen, saiatu garela Koronabirusaren gaiaz gain (jada buruko mina ere ematen zuena), entretenimendua eskaintzen gure entzuleei, animoak ematen, babesa eskaintzen, hitz egiteko tarte bat izaten, denoi gure eskua luzatzen... eta uste dugu lortu dugula, gehien -gehienean behintzat. Hala ere, zuengandik jaso duguna izan da Koronabirusak egin digun oparirik handiena, eta ederrena. Zuen hitzak entzutea, zeinen beharrezkoak garen azpimarratzea, zenbat alaitzen zaituztegun aditzea, zuen esker hitzek gure irribarreak marraztu dituzte denbora honetan guztian. Indarra eman diguzue aurrera jarraitzeko; kemena eman diguzue gure beldur eta kezkak gainditzen saiatu eta lanean segitzeko; hauspoa izan zarete Oiartzun Irratia egunero-egunero zuentzat eta guretzat sortzeko. Eta ez dakizue zein harro gauden gure komunitateaz. Elkar zaindu dugu, beti egin izan dugun bezala. Elkarri muxu eta besarkadak bidali dizkiogu uhinen bidez. Eta betiko garai onenak izan ez arren, txarrenari onena ateratzen asmatu dugu guztion artean. Eskerrik asko, bihotzez; eta, noski, maite zaituztegu!

n Alazne Etxeberria Oiartzabal eta Irati Odriozola Zugarramurdi, Oiartzun Irratiko esatariak.


Urtean zehar


Urtean zehar albiste izan dira maiatza

utzi zituzten, herri-bide batzuk partzialki edo erabat oztopatu baitzituen, eta kasuren batean, herri bideko hormigoia ere eraman zuen aurretik.

19/05/04 Gure Zirkuak bigarren denboraldiko aurreneko geldialdia Oiartzunen egin zuen. Guztira hamar emanaldi egin ziren Ormazabal aparkalekuan jarritako karpan. Akrobatek, magoek, trapezistek eta beste hainbat diziplinatako hamar artista euskaldunek arrakastatsu parte hartu zuten. 19/05/05 10.301 elkartasun keinuaren amaierako egun solidarioa ospatu zen. Herri lasterketa; azoka solidarioa; paella erraldoia eta bazkaloste musikatua egin ziren.

19/05/10 Udal hauteskundeak zirela eta, alderdi edo koalizio bakoitzak bere hautagaia aurkeztu zuen: EH Bilduk, Jexux Leonet Elizegi eta EAJ-PNV-k, Rafael Bergaretxe Urdanpilleta.

19/05/15 Urteroko usadioari eutsi zioten Munuaundi inguruko baserritarrek. Izan ere, San Isidro eguna ospatu zen Munuaundiko kaskoan. Eguraldia lagun, haur, gazte eta helduak bertaratu ziren Joxe Mari Garmendia apaizarekin arrosarioa errezatzera. Gero, gurutze ondoan elkartutakoek propio prestatutako mokadu gozoak eta sagardo freskoa probatu zituzten. Toka txapelketan ere ibili ziren gaztetxo nahiz helduak, baita kilkerrak harrapatzen ere.

19/05/19 Euriteek kalteak eragin zituzten herri bideetan eta bidegorrian, Ergoien eta Karrikako zenbait tokitan batez ere. Kalte handienak euriteek eragindako luiziek

228 | urtean zehar

19/05/26 EH Bilduk irabazi zituen Udal hauteskundeak, gehiengo osoz. 3.615 oiartzuarrek eman zioten botoa EH Bilduri, 2015ean baino 446 gehiagok. EAJ-PNV izan zen bigarren alderdi bozkatuena, 1.492 botorekin.

EAINA

19/06/01 Haurtzaro Dantza taldeak ikuskizun aparta eskaini zuen Elorsoro kiroldegian. Ekitaldian Telmo Esnalen Dantza filmari keinu bat egin nahi izan zion Oiartzungo Taldeak. Horrela, film luzearen irudiak eta estetika baliatu eta, aldi berean, euskal dantzari eta oro har euskal kulturari egin zion ekarpen garrantzitsua eskertu zuen Haurtzaro Dantza Taldeak. Ikuskizunean,


ikastolako 80 dantzarik bi urtetan zehar ikasitako dantzak eskaini zituzten agertoki dotore bezain duinean. Azken batean, kalitate handiko eta maila altuko ekitaldia eskaini zioten herriari.

19/06/02 Nafarroako Ikastolen Elkarteak haur eta gazteentzako urtero antolatzen dituen hauteskunde literarioen idazle eta ilustratzaile bozkatuenei sariak banatzeko ekitaldia egin zen Iru単ean. Idazle eta ilustratzaile sarituen artean lau oiartzuar izan ziren: Pello A単orga eta Antton Kazabon idazleak eta Jokin Mitxelena eta Iosu Mitxelena ilustratzaileak.

19/06/09 Lurdes Oiartzabal eta Martxel Bereau nagusi izan ziren Intxixu Trail VI. Oiartzungo mendi lasterketan. Eguraldi ona lagun, agian beroegi korrikalarientzat, izena eman zuten 250 korrikalaritik 227k amaitu zuten lasterketa. Beraz, erabat arrakastatsua izan zen.

19/06/09 Be単at Garaiar txirrindulari oiartzuarra nagusitu zen Euskadiko txapelketan kadete mailan, Irunen. Ibilbide gogor batean, biraka osatu zuten lasterketa bai lehen urtekoek eta baita bigarren urtekoek ere. Bertan, Augar-Laguntasuna taldeko Be単at Garaiar Pikabea txirrindulari oiartzuarra, lan bikaina egin ondoren, lehendabizi helmugaratu zen eta podiumeko lehen koskara igotzea lortu zuen. Beraz, Euskadiko txapeldun bihurtu zen oiartzuarra errepideko lasterketan.

19/06/14 Haurtzaro Ikastolako DBH 2. mailako Julen Garmendia ikasleak ilustrazioa ipuin bilakatu ataleko 2. saria eskuratu zuen, Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketan.

19/06/15 EH Bilduren 11 zinegotzien botoek izendatu zuten Jexux Leonet Elizegi Oiartzungo alkate, lehen bozketan. Olga Leibar zinegotzi berriak eman zion aginte makila. Bilduko hamabi zinegotziek eta EAJko bostek osatu zuten udalbatza berria, nahiz eta bilkuran EH Bilduko zinegotzi batek kargua ez hartu. Alde bietako herritarrak joan ziren osoko bilkuren aretora, inbestidura gertutik jarraitzera.

19/06/24 Arizmendi-enea egokitu eta publikoari irekitzeko lanak hasi ziren. Ondare historikoa berreskuratuko da itxura mantenduta. Zortzi hilabeteko iraupena izango zuten lanek -aurreikuspenen arabera- eta 515.366,69 euro inbertituko zituen Udalak herriko ondare historiko hori berreskuratzeko eta balioa emateko. urtean zehar |

229


UZTAILA 19/07/06 Saharako sei haurrek oporrak bakean pasa zituzten Oiartzunen. El Watan-ek eta Udalak ongietorria emateko festa antolatu zuten Landetxe plazan haurrekin eta hartu zituzten familiekin.

19/07/12 Maddalen Dorronsoro zuzendariak Lartaun abesbatza gidatzen hamar urte bete zituela ospatzeko, kontzertu berezia eskaini zuen abesbatzak Hipatiaren lorategian.

19/07/14 Uztailaren 7an Oiartzun Irratiak 20 urte bete zituen eta urteurrena ospatzeko egun osoko festa egin zuten astebete geroago. Eguna Oiartzun Irratitik pasatu diren esatariak elkartzeko aitzakia izan zen, baita entzuleekin bat egiteko ere.

ABUZTUA

presaliatuei eta haien familiei. Feliziano Belderrain Agirre (alkatea), Leontzio Aranburu Agirre, Manuel Irigoien Mitxelena, Segundo Berrondo Retegi, Jeronimo Ugaldebere Labandibar, Esteban Goienetxe Arozena, Luziano Aristizabal Etxeberria eta Jose Ignacio Odriozola Oiartzabal izan zituzten gogoan eta alkatetzaren sarreran oroigarri bat inauguratu zuten.

19/08/01 Xanisteban aurreko kultur ekitaldia egin zen. Urtekaria aurkeztu, kartel lehiaketako sariak banatu, eta aitortzak egin ziren, Oiartzun-Karaez senidetzaren 25. urteurrenean bereziki. Pierre Elizondo oiartzuarrari omenaldia egin zitzaion.

19/07/14 Zortzigarrenez ospatu zen Arditurri Eguna eta, giro ederrak lagunduta, jende asko bildu zen meategi gunera. 130 lagunek meatzuloak bisitatzeko baliatu zuten eguna.

19/07/27 Oiartzungo Udalak aitortza egin zien 1936ko udalbatzako zinegotzi erre-

230 | urtean zehar

19/08/02 Aurtengo Xanistebanetan soka-dantzako gonbidatuak 1994an soka -dantza berreskuratu zuten udal korporazioko zinegotziak izan ziren. Txupinazoa, berriz, Oiartzun-Karaez senidetza taldearen eskutik egin zen.


IRAILA 19/09/05 Gazte Izanak Zar-Saridunak Elkarteak antolatuta, Bidasoa-Oiartzualdea mailako sukaldari lehiaketa egin zen Oiartzunen. Besteak beste, Pasai Donibane, Lezo, Irun, Hondarribia, Oiartzun, Trintxerpe eta Pasai San Pedroko sukaldariak lehiatu ziren, giro ederrean. Arkumea saltsan goxoena nork prestatu zegoen jokoan eta Oiartzungo Gazte Izanak elkarteko Xele Aranburu eta Joxe Manuel Etxebeste bikoteak irabazi zuen lehen saria, baita Gipuzkoako txapelketan parte hartzeko txartela ere.

19/09/06 Hamalau dantzarirekin lehiatu ondoren, Katerin Artola Telleria dantzari oiartzuarra onena izan zen Zarautzen, Euskal Asteko 31. Aurresku Txapelketan. Aurten ere lehiaketa bakarra egin zen neska zein mutilentzat eta txapela oiartzuarrak jantzi zuen.

txirrindularik erantzun zion. Batzuk, Oiartzundik, Girizia elkartekoek gidatuta; besteak, Errenteriatik, Gurpil Artea, Bizikume eta Kalapie elkartekoen laguntzarekin; Arditurriraino iritsitakoan bertan antolatutako ekintzekin gozatu zuten.

19/09/15 ComĂŠte Sareko kideek Sarobe baserriko Iriarte familia omendu zuten. Izan ere, 75 urte bete dira Bigarren Mundu Gerran azken pilotu aliatuari lagundu ziotela. Familiaren izenean, Pako Iriartek jaso zuen oroigarria. Agur Jaunak kantuarekin amaitu zuten omenaldia. 19/09/19 Oiarpe Kirol Elkarteak 2019-2020 denboraldiari ekin zion. Hogeita hamasei pilotari jo eta su arituko ziren Madalensoroko hormak astintzen.

19/09/13 Gurutzen antzerkiaren inguruan egindako ekarpenagatik Nikolas Urdanpilleta Lekuona auzotarrari aitortza egin zitzaion. Emeren Gelbentzuk egin zituen aurkezpen lanak eta hasteko Nikolasi eskerrak eman zizkion auzoaren alde egindako lanarengatik, nahiz pilotan, nahiz ehizan, nahiz antzerkian. Oholtzara txalo artean igo zenean, Urdanpilletak aitortu zuen berak idatzitako antzezlanik kuttunena Pikoketako bilera izan zela, umore aldetik batik bat. Era berean, Askorostegiko neskamea ere nabarmendu zuen. 19/09/15 VIII. Bide Berdeen Eguna ospatu zen Arditurrin. Oarsoaldeko parketxeak egindako gonbidapenari hamarnaka

19/09/20 Haurtzaroko ikastolako DBHko 4. mailako ikasleak Bretainiara joan ziren, astebetez. Guztira, 31 ikasle eta 3 irakasle abiatu ziren. Haurtzaro ikastola eta Gwiseniko Diwan eskolako (Bretainia) ikasleen arteko trukea egin zen bederatzigarrenez. 19/09/25 Emakumeak ahalduntzeko ikastaroari hasiera eman zitzaion, Killirikupe berdintasunaren aldeko emakumeen taldearen eskutik. Aurtengo gaia nagusia Bikaintasun femeninoa, frogagaitza baina ezaguterraza izan da. Besteak beste, lau gai hauek jorratzea izan da asmoa: Beldurrik ez duten emakumeak; adingabeak eta transexualitatea; emakumeak mendean hartzeko mekanismoak; emakume bertsolariak menderatzeko mekanismo patriarkalak. urtean zehar |

231


URRIA 19/10/06 Haurtzaro ikastolako DBH 3. eta 4. mailako ikasle taldeak eraman zuen Erronkako saria Zarautzen ospatutako Kilometroetan, laugarrenez. Izan ere, Tolosan jokatu zen lehen edizioan Haurtzaroko erronkariek arrastoa utzi zuten, txapeldun amaitu zuten eta. 2016ko edizioan ere nagusitu ziren oiartzuarrak, Bergaran egin zen euskaldunen jaian. Oñatin 2017an jokatu zen Erronka irabazita, hirugarren arrastoa utzi zuten oiartzuarrek, eta txapela hirugarrenez lortu duen lehen ikastola izan da. 19/10/08 Katerin Artola Telleria dantzariak Soinu Zahar eta Aurresku Txapelketan bigarren urtez segidan irabazi zuen oroigarria eskaini zion Oiartzungo herriari. Iosune Cousillas Kultura zinegotziak jaso zuen Patxi Epeldek egindako eskultura eta oiartzuar guztien partez Artola zoriontzeaz gain, “gustura egiten duzun horretan jarraitzera” animatu zuen.

19/10/09 Irati Zabala oiartzuarra protagonista nagusia izan zen Iruñeko Rokopolis eskalada gunean jokatu zen Euskal Herriko Txapelketan. Kirolari gaztea nagusitu zen azkartasuneko eta zailtasuneko modalitateetan, senior kategorian. Hortaz, bi txapel lortu zituen Zabalak.

19/10/11 Oiartzun Kirol Elkarteak Mindara elkartearekin batera aniztasun funtzionala duten pertsonentzako futbol egokituko proiektu bat hasi zuen, hasiera batean oinez dabiltzan eta (des)gaitasun intelektuala zein fisikoa duten haur eta gazteentzat.

19/10/12 Intxixu Trail-Girizia Mendi Lasterketa Taldeak antolatuta, Urkabera IV. Igoera jokatu zen. Lasterketa motz bezain gogorra egin zuten 27 korrikalarik eta horietan azkarrenak Jon Urtizberea irundarra (8´28´´) eta Veronica Richard eibartarra (12´40´´) izan ziren. Oiar-

232 | urtean zehar

tzungo korrikalariei dagokienez, 10 animatu ziren parte hartzera eta horietatik Aritz Leonet eta Intza del Teso izan ziren bizkorrenak, 9´02´´ eta 13´27´´ denborarekin hurrenez hurren.

19/10/16 Kataluniarekin elkartasuna adierazteko, Oiartzungo Gure Esku-k ekintza ikusgarria egin zuen, Aiako Harrian. Ehundik gora lagun igo ziren Oiartzunen ikurra den mendira, batzuk Elurretxetik, besteak Arritxulotik. Behin goian zeudela, 19:30 aldera linternak, fokuak, mugikorrak… piztu eta ordubetez argi seinaleak egiten aritu ziren, ipurtargien antzera. Katalunian erreferenduma egitea ez dela delitua aldarrikatu nahi izan zuten ekimen horrekin. Elkartasun ekintza Oarsoaldea eta Bidasoaldetik garbi -garbi ikusi zen, eta harridura sortu zuen herritarren artean.

19/10/19 Agijupens pentsiodunen Gipuzkoako elkarteak urteko martxa egin zuen Oiartzunen. Guztira 630 jubilatu elkartu ziren 29. Topaketan, eta egitarau oparoaz gozatu zuten egun osoan zehar.

19/10/26 Eguraldia lagun, Oiartzungo zortzi auzoek bat egin zuten PoZa Festan, Beheko Plazan. Zortzi auzoak elkar-


lanean aritu ziren, harremanean; auzolanean, herri mugitu eta bizi bat irudikatu zuten. PoZa eta Festa uztartu ziren, egun osoan zehar, doinu, irri, txalo, dantza eta trago bakoitza Ion Zabaleku lagun handiari eskaini ziotela.

19/10/26 Oiartzungo intsumiso taldeak 1994ko urriaren 9an Oiartzunen ospatu zen Intsumisio Egunaren 25. urteurrenaren karietara, zenbait ekintza antolatu zituen Espainiako Estatuan derrigorrezko soldadutzaren kontra sortu zen mugimendu soziala eta desobedientzia zibila zer izan zen gogora ekartzeko.

AZAROA

19/11/20 2019an 80 urte bete zuten hamar oiartzuarrek merezitako omenaldia jaso zuten. Goizeko 11:00etan hasi zen festa. Zaharren Egoitzara joan ziren bisitan eta han zeuden egoiliarrekin festa txiki bat ospatu zuten. Gero, meza entzun zuten Doneztebe parrokian, aurten joan diren elkarteko kideak gogoan. Horren ondoren, familiako argazkia atera zuten denek elkarrekin, egun seinalatua behar bezala gogoratzeko. Eta festa biribiltzeko, bazkari ederra egin zuten Atalaia jatetxean, jai giro bikainean. Denera 183 lagun elkartu ziren, egun alai eta zoriontsua bizitzeko. 19/11/23 ÂŤeLe eMezÂť ekimen kulturalari hasiera eman zitzaion Aldarea instalazio-performancea, musika eta dantzarekin. Lehendabiziko irakurketa jarraitua ere egin zen, Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox irakurriz.

ABENDUA

19/11/01 Matia Fundazioak aitortza egin zien Haurtzaro Ikastolari eta Oiartzungo Osasun Pastoraltzari urte hauetan Petra Lekuona Zaharren Egoitzarekin egindako elkarlanagatik.

19/11/14 Azaroaren 25ean, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Egunaren harira, Oiartzungo Udalak egitarau oparoa antolatu zuen Feminismo Sailetik. Kontrako eztarritik Bertso saio literarioarekin eman zitzaion hasiera. Udal areto nagusia lepo bete zen Miren Artetxe, Alaia Martin eta Uxue Alberdi bertsolariak entzuteko gogoz. Danele Sarriugarte idazleak egin zituen gai jartzaile lanak eta erdiz erdi asmatu zuen jarritako gaiekin.

19/12/04 Europako Industria Ondarearen Ibilbidean sartu zen Arditurriko meategi eremua. European Route of Industrial Heritage (ERIH) erakundeak emandako ziurtagiria jaso zuen Kristina Brit OTASAko idazkariak AĂąanako Gatzagan egindako ekitaldian.

19/12/05 Usadioari jarraituz, Herriko ttikienek San Nikolas Txikia ospatu zuten, kantari. Herriko bi ikastetxeetako ikasleak kaskotik barrera ibili ziren San Nikolas bezperaren koplak abestuz; Iturriotz auzoraino ere iritsi ziren abenduaren hasierako kantuak. urtean zehar |

233


URTARRILA 20/01/04 Eneritz Hernandez Diez dantzari oiartzuarrak mundu mailako World of Dance txapelketako finalean parte hartzeko txartela lortu zuen Donostiako Bamboo Dance eskolako taldearekin. 19/12/05 Bi Bemol talde oiartzuarrak irabazi zuen II. Donostia Buskers Festival-eko finala. Amaia Mitxelena eta Edurne Saizar musikariak oso pozik zeuden lorpenarekin.

19/12/14 Egun handia izan zen Oiartzungo bertsozaleentzat. Izan ere, Donostiako Arenan (Ilunbe) jokatu zen finalean ez zen oiartzuarrik falta oholtza gainean. Alaia Martin Etxebeste bertsolariak hirugarrenez parte hartu zuen Gipuzkoako Bertsolari txapelketan. Hirugarren postuan sailkatu zen.

20/01/10 Oiartzungo Aiton-Etxe adinekoen eguneko zentroak 16 urte bete zituen. Hori ospatzeko, festa ederra egin zuten bertako erabiltzaile eta langile guztiek. Ederki pasa zuten data esanguratsu hori ospatzen. 20/01/11

20/01/13 19/12/20 Oiartzo batxilergo-ikastolako Eguberrietako Topaketa ospatu zen Haurtzaro Ikastolan. Oiartzo Ikastolako zuzendari eta lehendakariak eman zioten hasiera ekitaldiari, iaz ikasketak bukatu zituzten ikasleei zorionak emanez, etorriko direnei ongietorria eginez, irakasle eta langile taldea eskertuz eta Ikastolaren etorkizuneko erronkak aipatuz. Amaieran, iazko ikasturtean batxilergoa bukatu zuten 80 ikasleei oroigarria egin zieten. 19/12/29 Aritz Leonet Aranburu eta Amaiur Errazkin Lekuona izan ziren korrikalari bizkorrenak Oiartzungo Elkartasun Lasterketa herrikoian. Zortzigarren ekitaldian 282 kirolarik korri egin zuten.

234 | urtean zehar

Balea Zuria argitaletxeak Lurra eta dardara. Zortzi ahots emakumezko antologia poetikoa argitaratu zuen. Ahots horietako bat Aintzane Galardi Portu poeta oiartzuarrarena zen. Haren obratik hartutako hamar poema eta kaleratu gabeko beste bi bildu zituen antologian.

Mendiburu 14 erabilera anitzeko udal eraikina egiteko lanak hasi ziren, bertan zegoen eraikina eraisteko prestaketekin. Eraikuntza Artapena enpresari eman zitzaion lanak gauzatzeko ardura eta 25 hilabeteko epea jarri zitzaion.

20/01/22 Palman jokatu zen Espainiako Pistako Kopako txapelketan Augar-Laguntasuna taldeko BeĂąat Garaiar txirrindulari oiartzuarra nagusitu zen Omnium modalitatean, kadete kategorian. Kirolari gazteak Donostiako Belodromoan ere Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen. 20/01/24 Udalak lau seinale jarri zituen Beheko Plazan, Arraskularre kalean eta Iturriozko eta Ugaldetxoko bidegorri sarreretan, Oiartzunen eraso sexistak ez direla onartzen adierazteko.


OTSAILA

MARTXOA

20/02/01 Oiartzungo Antiju Morik talde feministak itxiera festa ospatu zuen. Horretarako, prentsaurrekoa egin zuen lehendabizi, Hipatia parkean. Gero, bazkari batean elkartu ziren herriko feministak.

20/02/04

Auzotarren eskaera kontuan hartuta, Arragua auzoan, Ganboxa eta Iturrine kaleen artean, igogailua martxan jarri zen. Goratz Gezala Arraguako zinegotzi arduraduna bertan izan zen igogailua probatzen.

20/02/15 Intxixuak, Sorginak eta Basandreak iritsi ziren herrira. Bandera igoerarekin Ihote festa ospatu zen. Goizean, Elizalde Herri eskolako ikasle-irakasleek desfile alaitsua egin zuten. Arratsaldez, Haurtzaro ikastolakoek burrunba mundiala antolatu zuten, giroa suspertzeko. Hurrengo egunean, puska bilketa jendetsua egin zen auzo guztietan.

20/03/15 116 emakume oiartzuar izan ziren Lilatoi lasterketaren 31. ekitaldian. Aurten, lehendabizikoz Haurtzaro Ikastolako talde batek ere parte hartu zuen bertako ikasle, langile eta gurasoekin. Guztira, ikastolako 55 lagun ibili ziren Donostiako kaleetan barrena berdintasunaren aldarrikapenean.

20/03/01 Oiartzungo Udalak lagunduta, Elizalde dantza taldeak eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta jokatu zen Oiartzungo kanporaketa Elorsoro kiroldegian, eta Haurtzaro dantza taldeko Mattin Etxebeste Sanzberrok irabazi zuen.

20/03/06 Alain Isasa Zufiriak jaso zuen Oiartzungo Udalak bosgarrenez eman zuen Kirol Saria, udal areto nagusian. Kenpo Kai arte martzialean egin duen ibilbidea, izan dituen emaitzak eta herrian Honburen bidez haurren artean Kenpo Kai-a sustatzeko egiten duen lana aitortu zitzaizkion horrela. Izan ere, Isasa Munduko Txapelduna da bi modalitatetan.

20/02/21 Oiartzunen bizi den Antonio Sanchez Escuderok pintura erakusketa zabaldu zuen udal areto nagusian, hogei eta bi artelanekin.

20/02/21 Udane Loidi Labandibar eta Udane Arbelaitz Mateo oiartzuar tiralariek Beti Gazteko taldearekin Irlandan, Donegal konderriko Letterkenny hirian, jokatu zen goma gaineko Munduko txapelketako lehen jardunaldian zilarrezko domina lortu zuten, emakumezkoen 540 kiloko kategorian, finalean Gasteizko Badaiotzen kontra galduta.

20/03/08 Martxoaren 8an, nazioarteko emakumeen egunean, Oiartzungo Feministen Asanbladak antolaturiko ekitaldiak arrakastatsuak izan ziren, batez ere eguerdiko manifestazioa eta feminizidioa eta indarkeria matxistaren kontra sortutako performance feminista. urtean zehar |

235


20/03/08 Oiarpe Kirol Elkarteko pilotariek lorpen ugari eskuratu zituzten. Izan ere, hiru txapelketan nagusitu ziren. Hasteko, Kluben arteko Euskal Herriko Txapelketako finaletan, Oiarpeko pilotariak nagusitu ziren senior mailan eta 22 urtez azpiko kategorian, Laudioko Areta auzoko frontoian. Senior mailan, Andoni eta IĂąigo Ugalde pilotari oiartzuarrak ederki jokatu zuten txapelketan eta nahiko erraz nagusitu ziren (22-15) Adiskide klubeko bikotearen aurka. Bestalde, 22 urtez azpiko kategorian Imanol Ugalde eta Ekain Etxeberria Oiarpeko bikoteak lan gehixeago egin behar izan zuen eta nahiko juxtu baina 22-20 hartu zuen mendean Antzar Pilota eta Kirol Elkarteko bikotea. Azkenik, trinkete txapelketa eskuratu zuten Oiarpeko pilotariek. Eneko Zalakain eta Mikel Aranburu pilotari oiartzuarrak nagusitu ziren Irurako trinketean.

20/03/29 Ane Narbarte Lasa eta Maddalen Aristegi Sanchez oiartzuar gazteek Loregorri proiektua sortu zuten. Hilerokoari buruzko ikastaroak, ziklikotasunaren inguruko hausnarketak, jakintza... partekatu nahi izan dituzte eta hainbat material sortzen ere ari dira.

20/03/30 Goizeko 08:00ak aldera hasi eta eguerdi bitarte mara-mara egin zuen elurra eta Oiartzungo bazter guztiak zuriz jantzi zituen. Arratsalderako, berriz, mendi tontorrak bakarrik zeuden zurituta.

APIRILA

20/03/14 Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua kontuan hartuz, Oiartzungo Udalak hainbat erabaki hartu zituen COVID-19 eritasunari eta haren hedapenari aurre egiteko. Udaltzainak Oiartzungo kaleak zeharkatzen aritu ziren honako mezua zabalduz: “Alarma egoeran gaude, beraz, herritarren zirkulazioa mugatua dago. Debekatua dago etxetik ateratzea, egoera bereziak izan ezik: lanera joatea, botikara joatea, osasun zerbitzuetara joatea, janari erostea edota mendekotasuna duten pertsona zaintzea. Aisialdiagatik guztiz debekatua dago�.

236 | urtean zehar

20/04/02 Konfinamendua atseginago egiteko, hainbat proiektu sortu dira: OiartzunAurrea ekimena edota Biyurrienea. Era berean, musika doinuak zabaldu dira herriko zenbait auzotan. Esate baterako, Agustin Vital musikariak dultzaina jo izan du iluntze aldera etxeko leihotik,


Altzibarren; Ekain Susperregik musika doinu alaiak jartzen ditu Rafael Pikabea kalean, eta Iturriotzen Bengoetxea plazako bizilagunak ez ziren aspertzeko jaio.

20/04/15 Irakurle Taldeak eta #oiartzunaurrea egitasmoak elkarlanean irakurketa jarraitu digitala antolatu zuten apirilaren lehen hamabostaldian, Aintzane Galardi poeta oiartzuarraren Hegodun poemak liburuarekin. Galardik 2018an IruĂąa Hiria Nazioarteko Poesia Saria irabazi zuen euskarazko modalitatean Hegodun poemak bildumarekin. Proposamenari hogeita hamar lagunek baiezkoa eman zioten. OiartzunAurrea-ren youtubeko kanalean eman zen irakurraldi jarraitu osoa, ikusleen gozamenerako. 20/04/17 COVID-19 gaitzak eragindako itxialdia atseginagoa egiteko helburuarekin, oiartzuarren irudimena astindu egin zen eta musikazaleak ere lanean jarri ziren. Esate baterako, Edurne Saizar pianista oiartzuarrak ostiralero kontzertuak eskaintzen zituen Youtube-ko bere kanalean.

20/04/26 Emozioz beteriko eguna izan zen. Berrogeialdi osoan herriko kaleetan haurrak ikusi gabe igaro ondoren, Oiartzungo bazterrak alaiagoak ikus zitezkeen. Izan ere, 14 urtetik beherakoek kalera irteteko aukera izan zuten, ordubetez. n GOIZARIN -DV-

20/04/24 Haurraren Eguna ospatu zen herrian, Oiartzunaurrea eta Biyurrienea ekimenek, Abaraxka udal ludotekak eta Oiartzun Irratiak antolatuta. Oiartzungo haurrak protagonista bihurtu ziren propio prestaturiko festa egunean. urtean zehar |

237



Oiartzun argazkietan


urriolabetia-Mitxelena familiaren ospakizun bat.

kontzejupean.

240 | Oiartzun argazkietan


angel urriolabeitia eta Mercedes Mitxelenaren arteko ezkontza.

eskola umeak.

Oiartzun argazkietan |

241


Xabale aurrean.

Oiartzungo neska gazteak, 1915-1920 inguruan.

242 | Oiartzun argazkietan


Oiartzungo neska gazteak, 1915-1920 inguruan.

zamateta etxeko Maria Mitxelena, ilobarekin.

elizondo eizagirre hiru ahizpak: Juanita, eugeni eta rafaela.

Oiartzun argazkietan |

243


ameztoi ilobak, zulutxikiko tabernaren ate ondoan.

kinkirriĂąe baserriko ameztoitar ilobak, aitona Patxiku ameztoiren usoa eskuan dutela.

244 | Oiartzun argazkietan


Zutik, ezkerretik hasita: Joxe, Fernando Seco, Luciano etxebeste, Jose Miguel ameztoi, Pello galardi, Martin ameztoi, antxon iragorri, Javier gallastegi, Pedro garrido eta Joxe undiano. Makurtuta, Felix zalakain, Martin Lopez, Carlos azurmendi eta Jose Manuel Sarasti.

Oiartzuarrak mendian. Atzean, Manolo goikoetxea, arantxa Lete, M.Luisa uranga, M.ageles aduriz, Martin aranburu?, Begoña uranga, Felipe Sesma eta Jose Luis nuñez. Erdian, Daniel Soliño, Mari karmen iriarte, Pasaiako Celia, Lino zapirain eta Joakin Mendizabal. Behean, Joxe Mari ameztoi, Manuel i. arbide (aldako), Joxe Manuel zapirain (Xurdo), Maite Labaka eta ana M. Larramendi.

Oiartzun argazkietan |

245


Oiartzungo gazteak, kontzejupen. aurreko aldean, Bene ameztoi eta ondokoa Learreko Seco.

Patxi ameztoi eta eugeni elizondoren ezkontza egunean, haien familiarekin.

246 | Oiartzun argazkietan


Festa edo bazkari batean. tartean, rafaela elizondo.

kinkirriĂąe baserriko ameztoi-elizondo familia: ama eugeni eta aita Patxiku. Senide zaharrenak agertzen dira irudian, gazteak falta dira.

Oiartzun argazkietan |

247


Ezkerretik hasita: arantxa zapirain, ramon Cardona eta nati Martinez.

Ezkerretik hasita: Matea zapirain, ramon Cardona, Jose Luis rodriguez, Luis zapirain eta Martin ameztoi.

248 | Oiartzun argazkietan


ZUZENDARITZA-IDAZKARITZA TALDEA Urtekariaren Udal Batzordea:

• Josune Cousillas Aramanedi • Joxan Eizmendi Garate

• Mattin Kazabon Cousillas

• Goiatz Labandibar Arbelaitz • Jaione Ugaldebere Sarasua IDAZLE LANKIDEAK Colaboradores literarios • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • •

Abaraxka Aizpuru, Izar Aldeguna Elkartea Alzualde, Iban Ameztoi, Bene Amoriza, Miren Antiju Morik Aristegi, Maialen Aristizabal, Joxe Mari Arraztalo Elkartea Arruabarrena, Ana Maria Auntxa Trikitixa Eskola Biyurrienea Eceiza, Maria Luisa Elizalde Herri Ikastetxea Esnaola, Juan Joxe Estévez, Xosé Etxebeste, Nikolas Fernandez, Koldo Gallardo, Ricardo Gartzia, Erik Gaztelumendi, Txema Goienetxe, Manoli Goikoetxea, Arkaitz Haurtzaro Ikastola Herce, Gorka Ibargain Musika Eskola Intxixu AEK euskaltegia Irigoien, Miren Irixoa, Iago Iturriotz, Joxe Mari Izagirre, Xabier Kattin Txiki Kazabon, Antton Kilirikupe

• • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • •

Korta, Lur Labandibar, Goiatz Lartaun Abesbatza Legorburu, Asier Lekuona, Arantza Lopez, Joxe Migel Martiaren, Esteban Martiarena, Pepitaren sendia Matelo, Suberri Mendizabal, Mikel Mitxelena, Iker Mitxelena, Juanitoren sendia Mujika, Milagros Narbarte, Ane Oiarpe Kirol Elkartea Oiartzunaurrea Oiartzun Irratia Oiartzungo Flauta Taldea Oiartzungo Kempo Kai Oiartzun Kirol Elkartea Oiartzungo Saskilagunak Oidultz Musika taldea Oihartzun Guk Olaziregi, Jexux Retegi, Inazio Roteta, Alex Ttur Ttur, Oiartzungo Euskaltzaleon Bilgunea Txost, Errebote Taldea Ugaldebere, Jaione Urdanpileta, Nikolas Urmendi Haur Eskola Urriolabeitia, Josune Zalakain, Lorena


aurkibidea 3 5

Alkatearen agurra Editoriala

Elkarrizketa 8 Nikolas Urdanpilleta Lekuona

Historia 22 Villanueva de Oyarzunek 700 urte 29 Oiartzun jai giroan 33 Euskararen zipriztinak gaztelaniaren uretan 36 Matxinadak 42 Oiartzungo ondarea ezagutuz 44 Oiartzungo Champagne 47 Yurrita: jatorrira bidaia 54 Mendiburu 14: iragana eta oraina 60 1936ko gerrako zinegotzi errepresaliatuei omenaldia 68 Artisau erako garagardoa Oiartzunen 70 Ferratokiak 72 1980ko maiatzaren 14a mugarri izan zen euskal alpinismoarentzat 74 Pepita Martiarena idazle saritua

Seme-alabak 80 84 90 97 101 104 108 112 127 142 153

Juan Joxe Esnaola Koldo Fernandez Gorka Herce MaĂąoli Goinetxe Urdanpilleta Milagros Mujika Maialen Aristegi eta Ane Narbarte Izar Aizpuru Lopez Juanito Mitxelena Ana Maria Arruabarrena Ansa MÂŞ Luisa Ezeiza Ibarguen Xabier Izagirre Elizondo

Kultura 164 165 168 170 172 173

Oiartzungo Flauta Taldea Ibargain Musika Eskola Intxixu AEK euskaltegia Euskaraldia 2020 Euskalgintza berrituz Ttur Ttur Gazte antzerkia Oiartzunen


174 176 178 179 180

Oidultz Musika Elkartea Soinu Zahar Txapelketak Lartaun Abesbatza Auntxa Trikitixa Eskola Bidean

Kirola 182 Oiartzun Kirol Elkartea 2019-2020 185 Txost 188 Oiarpe Kirol Elkartea 190 Oiartzungo Kenpo Kai Elkartea 191 Oiartzungo Saskilagunak SKT

Irakaskuntza 194 197 199 200 201 202 204 206

Haurtzaro Ikastola. Ikasi beharrekoa ez dago liburuetan bakarrik Haurtzaro Ikastola. Hezkuntzaren garapena, marko berriaren barnean Elizaldeko Herri Eskola. Transpatioa LH Elizalde Herri Eskola. Covid 19 - Elizalde DBHn Elizalde Herri Eskola. Ikasleok konfinamenduan Urmendi Haur Eskola. Feminismoan formatuz Urmendi Haur Eskola. Kalea biziz hezi Abaraxka. Ludoteka eta Osasun krisia

208

AgiĂąeko basoa, harribitxi bat desagertzeko zorian

214 216 218 220 222 224 226

Oiartzunaurrera Biyurrienea Oihartzun Guk-en agurra Bidea ez da eten Killirikupe, emakumeak ahalduntzeko Oiartzungo eskola Arraztalo. Urte erabakigarria Arraztalorentzat Oiartzun Irratia, txarrenari onena ateratzeko

Natura

Herri eragileak

228 Urtean zehar albiste izan dira 239 Oiartzun argazkietan



OIARTZUN 2020


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.