Jaurenava’s Weblog

Just another WordPress.com weblog

DALTONISMOA

Aukeratu dugun bideo honetan ikus dezakegu nola gente asko gehienak gizonezkoak daltonismoa pairatzen duten:

 

 

KOLOREEN IKUSMEN NORMALA.  K oloreen pertzepzioa erretinetan ditugun zelula batzuei esker daukagu: konoak. Hiru kono mota daude, bakoitza hiru kolore garrantzitzuen, banakako pertzezioaz arduratzen dena. ( urdina, gorria, berdea ). Pertsonal normal batean (ez daltonikoa), hiru kolore hauen nahasketari esker kolore mota asko pertzibitzen dituzte.

 

 

KOLOREARENGANAKO ITSUERA. Arazoa dator hiru konoetariko bat falta denean edo txarto dagoenean. Hau pentsatzen duguna baino askoz gehiago gertatzen da ( biztanlñeiraren %8a, berdeari edo gorriari itsuera dauka). Kasu honetan daltonismoa deituriko trastornoa sortzen da. Daltonismo mota asko daude, segun etya ze konoan dagoen arazoa.

DALTONISMO MOTAK.

  •  Monokromatikoa: pertsona hauek bakarrik kono mota bat dute eta bakarrik ikus dezakete kolore mota bat.
  • Dikromatikoa: pertsona hauek bi kono dituzte. Baina ez da beti kono b erdina faltatzen pertsona bakoitza kono mota bat faltan edukiko du.
  • Trikromatiko anomaloa: pertsona hauek hiru kono mota dituzte. Talde handiena da hau daltonikoen artean. Hiru kono mota dituzte baina koloreak nahastuak pertzibitzen dituzte.
  • Akromatikoa: pertsona hauek ez dituzte konorik, hau da guztia zuri-beltzean ikusten dute.

DALTONISMOAREN GENETIKA.

 

Bideo honetan ikusten dugu, orain dela gutxi telebistan ateratako kotxe iragarpena:

 

 

Bideo honetan ikusten dugu nola gure umeei azterketak egin behar diegu daltonikoak diren ala ez jakiteko, beste azterketa motak egiten diegun bezala.

 

Informazio iturria: bideoak izan dira eta daltonismoari buruz egindako lan bat.

diciembre 24, 2008 Posted by | Uncategorized | Deja un comentario

Zinestesikoa

Bideo hau aukeratu dugu ikus dezakegulako nola umeak txikitatik garatzen duten oreka, zinestezia zentzumena:

 

Sistema zinestesikoaren bidez muskuluen tonua, gorputzaren mugimendua eta bere gorputz-adarren antolamentua, pisua, gorputzaren atalen arteko harremana eta espazioan duten posizioaren berri jasotzen da. Esan dezakegu, orekaren zentzumena da.

Zentzumen hau, bestibulu aparatuak eta tendoeietako zentzumen-errezeptoreak osatzen dute.

  • BESTIBULU-APARATUA: Gorputzak espazioan duen posizioari buruzko zentzumen-datuakl ematen dituen organoia da, orekarekin lotutako sentzazioak eragiten ditu eta oreka mantentzen ñlaguntzen duen mekanismo automatikoak abiarazten ditu.  Barneko belarriaren labirinto aldean kokaturik dagoe eta bestibulu-zakuek, kanal erdizirkularrek eta sentsazioak garunean igortzeaz arduratzen den bestibulu-nerbioak osatzen dute.

     

             

  • MUSKULUEN ETA TENDOIEN ZENTZUMEN-ERREZEPTOREAK: Muskuluentonuaz, gorputz-adarraren posizioaz eta gorputz-atalen arteko harremanaz informazioaz igotzen dute.

Zentzumen zinestesikoari, arazo asko egiten diote eragina. Adibidez: jaiotzetiko malformazioak, traumatismo edo infekzioak. Arazo hauek sor dezakete oreka-galerak, norberaren gorputzaren egoera edo posizioa ez ezagutzea edo mugimenduak ez koordinatzea.

 

Informazio iturria bideoaz gain, apunteak izan dira.

diciembre 24, 2008 Posted by | Uncategorized | Deja un comentario

Dastamena

Bideoa aukeratu dugu ikus dezakegulako nolako importantzia duen zentzumen hau baita ere. Dakigu dastamena funtsean zentzumen kimikoa dela eta dastamen-aparatua ahoan kokaturik dagoela.

 

 

Zentzumenen artean ahulena da eta usaimenarekin lotuta dago. Hau da janariaren usaimena gure dastamenarekin zerikusia dauka, adb, resfriatu bat dekogunean, jaten dugun janaria ez du betiko zaporea.

Zentsumen hau gainera, digestioaren laguntzaile garraintzitsu bat da eta ikusten dugun moduan, janari gozo bat usaintzen dugunean listuaren jarioa sortzen da.

Esaten da zaporeak transmititzen ditzten biek mihiaren kanpoaldean daudela, eta muskulu hauek burbuinera eramaten dutela informazioa. 

BOST ZAPORE GARRANTSITZUAK DAUDE:

  • zapore mikatz.
  • zapore gatza.
  • zapore eztia.
  • zapore garratza.
  • zaporetsua.

 

 

 

Bideo honekin ikus dezakegu nola umeak txikitatik garatzen duten dastamena eta kasu honetan limoiaren zapore garratza:

 

 

DASTAMENEAN GERTATU AHAL DIREN ARAZOAK:

– Hipoageusia: Dastamen-sentikortasuanren urritzea.

– Ageusia: Datamen-sentikortasunik eza.(% 3 eta % 12 aretan usaimen arazoekin lotzen da)

– Parageusia: Dastamenaren interpretazio okerra.

 

Informazio iturria wikipedia, gure apunteak izan dira eta bideo berarkin batera.

diciembre 16, 2008 Posted by | Uncategorized | , , , , , , , , , | Deja un comentario

Ukimena

Bideo honetan ikus dezakegu, ukimena nolakotasun ukigarrien gaineko informazioa ematen duen zentzumena dela eta errezepzio-organoa larruazala dela.

 

 

 Ukimena objetuen ezaugarriak autematen laguntzen duen zentzumena da, baita ere presioa, tenperatura, gogortasuna, eta hainbat gauza gehiago. Gizakiaren zentzumenen artean  oinarrizkoena da. Ukimena azalean dago kokaturik, hau errezeptore gehien dituen organoa da eta bera transformatu egiten ditu estimulu desberdin guztiak, gero  burmuina interpretatzen dituena.

                                                        

                                                        

 

Azala gorputz osoa babesten duen ehuna da, sendoa eta malgua. Gugan gutxi gora behera  2 metro karratu okupatzen ditu eta bere lodiera 0,5 mm eta 4 mm artean dago. Bere pisua esan dezakegu 5 kg-koa dela.

Biologia 3 geruza desberdintzen ditu:

  • epidermisa
  • dermisa
  • hipodermisa

 

 

 Ona hemen ukimena estimulatzeko hainbat material eta ariketa:

MATERIALA: Hauek hauteman ahal izateko ukimen-ezaugarrien bat izan behar dute; neurria, trinkotasuna, forma, ehundura, materiala, pisua, tenperatura eta mina. Objetu horien neurriak eta pisuak egokiak izan behar dute haurraren posibilitateentzat, itxura erakargarria( kolorea, diseinua) eta erabiltzeko errazak behar dute izan.

Adibidez: – Oihalezko peluxeak.

                    – Txintxirrinak: plaztikozkoak, egurrezkoak…

                    – Belaki gogorreko panpinak.

                    – Goma biguneko panpinak.

                   – Habia dorreak

                   – etab.

JARDUERAK EDO ARIKETAK:

Adibidez: – Hainbat ehundurarekin egindako tapiz bat jarriko dugu lurrean: hezitzailea haurrarekin ibiliko da gainean, biak oinutsik, ekintza hitzarekin lagunduz.                                                                                                                                                                        – Papera zimurtu. Haurrari hainbat paper-mota eman (zeta, zelofana, egunkari-papera, …), zimur ditzan. Hezitzaileak ekintzaren eta hitzaren bidez estimulatuko du.

 

Informazio iturria bideo bera, www.wikipedia.com eta gure apunteak dira.

diciembre 15, 2008 Posted by | Uncategorized | , , , , , , , | Deja un comentario

Usaimena

            Bideo hau aukeratu dugu bertan ondo ikus dezakegulako, nolako prozezua daukan usaimena, sentzumen guztien artean sentiberena. 

 

 

Usaimena, dastamena bezala,  zentzumen kimikoa da.  10.000 usain antzematen ditugu, baina usaimen aparatua, gure gorputzeko atal guztiek bezala, denborarekin alferrik galtzen dira eta horregatik orokorrean gazteok pertsona nagusiak baino usaimen gahiago daukate.

Sudurra da kanpotik sentitzen ditugun usainak barneratzen dituen organoa. Aurpegitik ateratzen den organoa da, ahoaren eta bekokiaren artean kokatuta dagoena.

Usaimen aparatua sudur-hobien goialdean dago kokaturik. Substantzia aromatiko edo usaindun guztiak usainerraboilera bideratzen dituzten  sarbideak dira sudur- hobiak. Usaimenaren errezepzio-zelulak sudu-hobien sabaian dagoen usain-mukosa  pituitarioan daude. Handik, usain-nerbioen bidez, usain-erraboilera iristen dira usainak, eta da garunea dagokion tokira informazioa bidaltzen duena.

SUDURRAREN GAIXOTASUNAK

Sudurra importantea da osasunerako, bere tamaina eta forma kontuan artu barik. Honek arnasten dugun airea hartzen du, autza, germeneak, etb… baztertzen. Arnasten duguna berotzen eta hozten du, birikian etab ez idotzeko. Sudurrean arazo bat dogoenean, gorputz guztiari eragiten dio. Adibidez, hotzeri batek arnastea zaila egiten du, eta lo egiteko zailtasuna jartzen du. Sudurra izan ahal dituen beste arazo batzuk hauek dira:

– Hemorragiak.

– Rinitis.

– Etab.

Informazio iturria bideoa, klaseko apunteak eta interneteko bi orri hauek:

http://www.proyectosalonhogar.com/Enciclopedia/Conoce_tu_cuerpo/indice.htm eta http://www.nlm.nih.gov/medlineplus/spanish/nosedisorders.html  izan dira.

diciembre 9, 2008 Posted by | Uncategorized | , , , , , | Deja un comentario