Alokairua ordaintzen laguntzeko dirulaguntzen ebazpena argitaratu da

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 16a, 00:00

Bederatzigarren urtez, Hernaniko Udalak etxebizitzen alokairua ordaintzen laguntzeko dirulaguntza bideratu du. 186.000 euro bideratu ditu laguntza horietara. Iaz 91 eskari jaso ziren alokairua ordaintzen laguntzeko, horietako %42,85 36 urtez beherakoena. Jaitsi egin da Hernaniko Udalaren dirulaguntza eskatzen duten gazteen kopurua izan ere, Eusko Jaurlaritzaren Gaztelagun programako alokairu-laguntza jasotzen duten gazte hernaniarren kopurua igo da. 2023ko alokairuko gastuak laguntzeko behin-behineko ebazpena argitaratu zuen atzo Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak (GAO). Ondorioz, alegazioak aurkezteko epea zabalik dago otsailaren 29a arte. Justifikazio agiriak erregistratzeko azkeneko eguna, aldiz, martxoaren 16a izango da. Ebazpena udaletxeko arkupeko iragarki taulan zein www.hernani.eus-en dago ikusgai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!