Euskal Herria Zuzenean ( EHZ ) - "HERRI SORTA" by EHZ FESTIBALA published on 2013-04-15T17:28:22Z WILLIS DRUMMOND / FERMIN MUGURUZA www.ehz-festibala.eu https://www.facebook.com/pages/EHZ-Festibala/297847721235?ref=hl EU: Herri hunek ditu mila kolore, ehunka herri, hainbat auzo ere... muga bat erdian, sei uniforme... normala ote ? Errege bat, 11 lehendakari, zenbat erakunde ? Zenbat alderdi ? Ta denak herriaren ordezkari ? bat al da zilegi ? Hiru hizkuntza baita gehiago ere, aberats gaitezen pobretu gabe : Europako hizkuntza zaharrenari eman dezagun merexi duen lekua ! Mila tresna eta mila erritmo, kanta bakoitzean oihu bat dago, bizitza borroka bat delako... bizitza besta bat delako... Bat egiten gaituena ez da historia, proiektua da. Herri hori, zurea da ere, sentitzen bazara horren parte parte hartuz, parte izan HERRI BAT ZUZENEAN irrikitan, irakitan, sutan HERRI BAT ZUZENEAN borroka ta besta koropiloan HERRI BAT ZUZENEAN neurritasunean, gehiegikerian EUSKAL HERRIA ZUZENEAN Inperioaren funzionamenduak sortu du ezaxolaren armada. Haien arauak ez dira gureak egarri gira oino ! Herri hunen sorta jastatzeko ala bere zaporeaz horditzeko Garro jauregian hitzordua dago Euskal Herria Zuzenean !! Itxura 'ta norgehiagoka, ez da hori gure jokoa... auzolanaz dira eraikitzen, nahi ditugun herri 'ta munduak parte hartuz parte izan HERRI BAT ZUZENEAN irrikitan, irakitan, sutan HERRI BAT ZUZENEAN borroka ta besta koropiloan HERRI BAT ZUZENEAN neurritasunean, gehiegikerian EUSKAL HERRIA ZUZENEAN lagunekiko karkarretan HERRI BAT ZUZENEAN amodio, sexu, ala biak betan HERRI BAT ZUZENEAN eztabaida ezin adostuetan HERRI BAT ZUZENEAN koropilatzen diren mihietan EUSKAL HERRIA ZUZENEAN ZUZENEAN, ZUZENEAN... Comment by RapocalipsisBeats ONAA! 2013-04-18T18:15:51Z Comment by olo Band Aupa Rafa !!! 2013-04-18T12:27:05Z