AUTOIKASKUNTZA

Egunero euskaltegira etortzerik ez duten ikasleek ere, teknologiei esker, gurean badute euskara online ikasteko aukera. BOGA programa erabiltzen dugu, HABEren IKASTEN plataforman.

Ikasteko modu honi esker, zeuk erabakiko duzu zer, noiz eta nola ikasi. Egun osoa duzu ikasgela zabalik. Beti izango duzu irakasle/tutore baten laguntza, zalantzaren bat sortzen bazaizu ere.

Autoikaskuntza sistema hau honetan uztartzen da:

 

Bakarkako lana

BOGA programa erabiliz, interneten bidez, astean 5 orduz euskara ikasiko duzu entzunez, irakurriz eta idatziz.


Mintza saioak

Talde txikitan astean ordu betez. Bertan, bereziki, mintzamena landuko duzu.


Tutoretzak

30 minutuko saioa astero irakaslearekin bakarka


Ordutegia

Zuk aukeratu!

Informazio gehiago

 

GUREKIN HARREMANETAN JAR ZAITEZ

KONTAKTATU