Esklabetako zuzkidura etxeak esleitzeko prozedurarako onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak argitaratu dituzte

Aitziber Arzallus 2024ko urt. 16a, 11:33
Esklabetako zuzkidura etxebizitzak. (Maialen Etxaniz)

Behin zerrendak argitaratuta, errekurtsoak aurkezteko epea zabalik da otsailaren 15era arte. Postaz, aurrez aurre zein elektronikoki aurkez daitezke errekurtsoak.

Argitaratu dute Esklabetako 48 zuzkidura bizitokiak esleitzeko prozeduran onartutako eta baztertutako herritarren zerrenda. Informazio hori eskuragarri jarri dute Etxebideren webgunean eta baita Eusko Jaurlaritzen egoitza elektronikoan ere. Kontsulta egiteko norberak bere datuak erabili behar ditu bi gune horietan.

Behin zerrendak argitaratuta, errekurtsoak aurkezteko epea zabalik da otsailaren 15era arte. Hainbat modu daude horretarako:

  • Postaz, honako helbidera bidalita: Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza, Andia Kalea 13, 6. 20004 Donostia.
  • Aurrez aurre: Zuzenean Herritarrentzako Zerbitzuan, aurrez hitzordua eskatuta (Andia Kalea 13, beheko solairua, Donostia) edota Azpeitia Berritzenen bulegoan (Enparan kalea, 34 behea).
  • Elektronikoki: Eusko Jaurlaritzaren atari elektronikoan.