Indarkeria matxista Nafarroan: zazpi salaketa egunean

  • Datu horiek utzi ditu uztailak Nafarroan; hilabeterik beltzena da salaketei dagokienez. Guztira 205 salaketa jaso dira: erdiak biolentzia fisikoa eta psikologikoagatik, eta 45 sexu indarkeriagatik. 37 salaketa izan ziren babes neurriak hausteagatik. 2023 honetan, uztaila arte, 1.108 izan dira salaketak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko irailaren 07an - 08:30

Egunean, zazpi salaketa. Uztailean aurkeztutako 45 salaketa horietatik 11 adinez txiki direnek jarriak izan dira; 18 eta 29 urte bitartekoen artean 22; 30 eta 49 urte artean, 10 eta bana 50 eta 65 urte bitartekoen artean zein 65 urtetik gorakoen artean. 

Datu beltzak jasotzen ari gara Nafarroan duela zenbait hilabetetik hona. Are, uda izaten da indarkeria matxistaren agerraldia izateko momenturik krudelena. Datuak daudenetik, aurtengo uztailean izan dira salaketa gehien eta, izan dira, 112 telefono zenbakira dei gehien indarkeria matxistaren ondorioz.

Jarraimendua unean-unean

Jarraipen telematikoa duten pultserak daramatzate 66 tratu txarren emailek: azken urtean halakoak ezarri zaizkie %61 gehiagori. Horiek, kondena jasotakoak dira edo epailearen esku daukate euren egoera eta izan dezaketen arriskuagatik jarria dute eskumutur hori. Unean-unean ematen dio poliziari indarkeria eragin duen gizonezko horren kokapenaren berri, hartara, jakin dezakete biktimarengandik gertu dagoen edo ez.  Gerturatuz gero, emakumeak berak duen beste aparatu bati alerta iritsiko litzaioke.

Biktimari arreta uneoro

Beste babes neurri bat ere bada martxan. Biktimentzako Arreta eta Babes Telefonikoa eskaintzen duena da. 24 orduz eta urte osoan. Edozein une eta lekutatik jarri daitezke harremanetan zerbitzuarekin. Uneotan Nafarroan 140 emakumek dute zerbitzu hori aktibatuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-05-08 | Reyes Ilintxeta
Patricia López Arnaiz. Hamaika bizitza bakar batean
"Amorrua, hira eta mendeku nahia emakume baten motorrak ere izan daitezke"

Nina iragarritako señorizidio baten kronika da –Irantzu Varelaren terminoa erabiliz–. Pantaila handira orain iritsiko den filmak kontatzen du nola 30 urteren ondoren emakume zauritu bat herrira itzultzen den eskopeta batekin, etengabeko hileko moduko batek... [+]


Donibane Lohizuneko hilketa matxista "krimen basatia" izan dela dio prokuradoreak

Gaur egingo diote autopsia gorpuari. Atxilotutako 37 urteko gizona espetxean mantenduko dute epaiketara arte. Prestatutako hilketa matxista izan dela frogatzen bada, biziarteko kartzela zigorra kontenplatzen du Frantziako legediak. Mobilizazioak egingo dituzte egunotan Euskal... [+]


2024-04-26 | Gedar
Adin txikiko bati sexu-erasoa egin dio gizon batek Donostiako kiroldegi batean

62 urte ditu erasotzaileak, eta aurreko astean eraso zion 13 urteko mutil bati. Leioako campusean, bestalde, gizon bat atzeman dute komun batean irudiak grabatzen.


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-17 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude