top of page

"Maite ez duenak uzten du"_2018

Soinu instalazio kuadrofonikoa (8' 02'')

Karrantzako landa eremua denboren, belaunaldien eta eginkizunen arteko eztabaidak irekitzen ditu. Talka horietatik abiatzen den elkarrizketan oinarritzen den proiektua da hau. Baserritartasuna aktibo bilakatzen dituzten nukleoetatik abiatuta, tokiko kultur-identitatearen transmisioaren itzulpena da; artzai eta baserritarren biziraupenaren testigantza, baserriaren egoeraren lagin bat, egungo nortasunen soinu arkeologia posible bat.

Mutur Beltz elkarteak garatutako II. Ondo Bizi Arte Egonaldian garatutako obra 

Instalazioa eratzeko soinu teknikari lanetan, Julen Etxebesterekin elkarlanean.

bottom of page