You are on page 1of 3

DINAMIKA

1. Irudiko gorputzak 15 kg-ko masa du eta marraztutako indarrak bere

gainean eragiten dute.

F2= 5 N

F1=30 N F3= 15 N

F4= 5 N

Kalkulatu:

a) Zein da indar erresultante totala

b) Norantza higituko den gorputza, indarraren eraginez

c) Zein den gorputz horrek lortuko duen azelerazioa

2. Esan hurrengo esaldiak egia ala gezurra diren eta zergatik:

a) Gorputz bat bere gainean indarrik jaso ez izan arren, gorputz hori mugi

daiteke

b) Gorputz bati indar konstante batek eragiten dio eta gorputzaren

abiadurak konstante irauten du

3. 300 kg-ko gorputza hasieran geldirik dago eta 8 s-tan 20 m/s-ko

abiadura lortzen du.

a) Zein da motoreak egiten duen indarraren balioa

b) Zein da gorputzaren azelerazioa

c) 8. segunduan motorea itzaltzen bada, eta 60 N-etako marruskadura

indarra eragiten hasten bada (orain arte ez zegoena), zenbat denbora

beharko du gorputzak gelditzeko


4. 4 N-eko indar batek 0,25 m/s2-ko azelerazioa eragiten dio gorputz bati.

Zenbatekoa izan behar du indarrak gorputza 1,5 m/s2-ko azelerazioaz

mugitzea nahi badugu?

5. Zazpi laguneko talde batek sokatirara jolastu nahian, bi taldetan

banatzen dira. Lauko taldeak abantailarik eduki ez izateko, irudian

agertzen den bezala jartzen dira. Lagun guztiek egiten duten indarra

berdina dela suposatuz (10 N), erabaki ezazu ia talderen batek

abantailarekin jolasten duen ala ez, eta, horrela bada zergatik.

90º    

6. 80 km/h-ko abiaduraz doan 1200 kg-ko auto bat, balaztatzen hasi eta 10

segundotan gelditu egin da erabat. Kalkula itzazu balaztek eginiko

indarra eta gelditu arte ibilitako distantzia.

7. 15 kg-ko gorputz bati 80 N-eko indarra eragin zaio. Zenbatekoa da

marruskadura-indarra ondorengo kasuetan?

a) Gorputza 4 m/s-ko abiadura konstantearekin mugitzen bada.

b) 4 m/s2-ko azelerazio konstantearekin mugitzen bada.

8. Aita-alabak izotzetan irristatzen ari dira. Une jakin batean, aitak bultza

egin dio alabari. Ba al dago akzio eta erreakziorik? Baietz erantzun


baduzu, marraztu indar horiek. Adierazi ondorengo egoerak egiazkoak

ala gezurrezkoak diren:

a) Alaba mugitu egiten da eta aita pausagunean geratzen da.

b) Aita eta alaba norantza berean mugitzen dira.

c) Aita eta alaba kontrako norantzetan mugitzen dira.

9. 5 kg-ko gorputz bati, hasieran geldirik dagoela, 200 N-etako indarra

batek eragiten dio 4 segundotan. Kalkula itzazu:

a) higikariaren azelerazioa

b) lortzen duen abiadura

c) ibili duen distantzia, denbora-tarte horretan

10. Erantzun hurrengo galderak:

a) Zein da masa eta pisuaren arteko ezberdintasuna?

b) Bizikletaz zoazela, zergatik jarraitzen du bizikletak mugitzen pedalei

eragiteari utzi ondoren ere?

c) Zergatik mugitzen da kamioi baten atzealdean dagoen zama, kamioia

abiatzen denean behar bezala finkaturik ez badago? Zein norantzatan

mugitzen da?

You might also like