You are on page 1of 49

Literatura Unibertsala itzultzen ikastaroa (UEU/EIZIE) Eibar, 2012ko ekainak 26-27

Txioka

Juani ere txalo! Amaitu egin da.

Liburuaren hitzaurrean agertzen da, gero argitaratu ez arren. Han, "Anaia-arreben artean arrotz".

Izenburua nola itzuli, mila buruhauste erabili zituen. Nola hurbildu?

Efektua: tragedia zarpaila, gune giltzarriak, kontrasteak, sinbolismo, erreferentzia eta zeharesanak.

Horiek guztiak zaindu beharrekoak dira. Eta, horiekin batera, musika (prosodia eta erritmoa) eta efektua (kontakizunaren xarma).

Genero-berezitasunak; estiloa; tonu eta erregistroen gorabeherak; txoko-kutsua (mimesia)

Ipuin hau diktatuta dago, ordurako itsututa baitzegoen. Hori dela eta, laburrago eta sinpleago.

Orain ipuinean gaude. Han dugu zentzua; ez hainbeste hiztegietan.

Itzulpena hurbiltze bat da, amaigabea.

Itzulpena pertinentzien kudeaketa bat da. Galerak dira, baina pertinentea da gorde beharrekoa.

Pentsatu behar da zer den testu hau, zertarako itzultzen den, erabakiak hartu aurretik.

Aukera bat: kolorea (local color) edo istorioa bera lehenestea.

Bost marka klase egin ditu testuan: ulertzeko zailtasunak, kultura bati lotuak, joskera ordaingaitzak, kutsu bereziko adierazpideak, kontuz!

Norbera konturatzen bada, honi ez diot trazarik hartzen, eta, hala ere, aurrera segitzea eta hura itzultzea bekatu da.

"La intrusa" aurkezten ari da. Itzultzaileak defenditu behar du itzulpena, erantzukizuna bere gain hartuta.

Ipuina, genero aldetik, gertuago dago poesiatik nobelatik baino.

Juan Garzia hasi da hizketan

Orain, bazkaritara.

Txalo artean amaitu du saioa Fernandok.

Artikulu honetan xehetasunak: eizie.org/Argitalpenak/S


http://www.

Lagun faltsuez hasi da berbetan Fernando. Gaztelania zubi-hizkuntza bitarte dela, halako asko gertatzen dira.

Bietan batu-batuaz aritu zen, aberastasun eta ttantto batzuk erantsita. Batua gipuzkera aberastua dela pentsa liteke, baina ez da hala.

Haren esperientziak: Natalia Ginzburg "Etxeko kontuak" eta Camilleri "Hilabete bat Montalbano"rekin.

Italieraren dialektoekin nola jokatu? Beti erabaki dute euskara batutik ez ateratzea: ahozkora hurbiltzea eta laburdurak egitea.

Bi aukera: "Asmatu duzun gure arteko maitasunak hunkitu ninduen" / "Asmatu duzun maitasunak, gure artekoak, hunkitu ninduen". 2.a nahiago.

Beste aukera batzuk: "lotsatu samarrik", "lotsatuxea", eta ez, "pixka bat lotsatua".

Zalantza du "pixka bat" graduatzaile gisa erabil daitekeen izenondoekin: "pixka bat deseroso"? Kontu dialektala ote den?

"Me gusto de esa manera" nola? "Neure burua atsegin zait horrela?", o, hobeto "Horrela gustatzen zait", gainerakoa jakintzat emanda.

Kolore-izenondoak izen-sintagmetan nola kokatu: "jertse gorri handi bat", eta ez, "jertse handi gorri bat", ezta?

"...eta barkatuko didazu lotsagabekeria/atrebentzia"

Irene Arrarats-ek bidalitako itzulpenaz hasi gara. "Eskatu didazu zure kontakizuna alderdi literariotik baloratzeko/aztertzeko..."

Batzuetan hitz bat bi hitzekin emateko arazorik ez da izan behar: zarrapastroso > zarpail eta narras

Oso zilegi da beste itzulpen batzuetako aterabide egokiak baliatzea, onak baldin badira.

Bi ikaslek Fernandori bidalitako testuak lantzen hasiko gara.

Orain, testuak lantzen hasiko gara.

9. Zuzenketen zuzenketa egin. Fernandok frogatua du 10etik behin gaizki sartzen direla zuzenkizunak.

8. Zuzentzaile pare bati pasatu testua. Fernandorenak, Xabier Olarra eta Ander Irizar.

7. Testua beratzen utzi, eta gero berriz hartu. Distantzia hartuta, gauza asko atzematen dira. Lagungarri laztasunak kentzeko.

Galdetzean ere batzuetan norbera konturatzen da aterabideez.

Komentatu: itzulpena elkarlana da. Fernandok bi aholkulari ditu zalantzok haiei galdetzeko.

6. Zalantzak argitu eta komentatu: OEH, kalkoak, esamoldeak... Tomatea bezain gorri egon??? Fernandok, bai.

Puntuazioa: beste hizkuntza bat, beste joskera bat direnez, hizkuntza bakoitzaren moldeak erabili behar (testuaren ezaugarri ez bada).

Beste ume biki bat dugu. Kromosoma berak, baina independentea. Siamesa izatea oso deserosoa da.

Testu honela landu: urrundu, zurruntasuna kendu, jatortasuna bilatu, traizio egin (behar izanez gero). Ad.: decenas de aos > dozenaka urte

4. Jatorrizkoarekin zuzendu, fideltasuna gordetzeko. 5. Euskarazko testua balitz bezala hartu itzulpena...

Eztabaida dago auzi horretaz, hala ere, Idoia Santamarak dioenez. Iigo Errastik gogorarazi du Trados-en paragrafoa har daitekeela unitate.

Horregatik itzulpen-memoriak gogaikarri zaizkio literatura-itzulpengintzarako.

Itzulpen-unitatea ez da esaldia, paragrafoa edo testu osoa baino. Erreferentzia-sarea hor dago.

3. Fideltasuna. Lanean aurrera egin, eta izaroz markatu zalantza eta arazoak, aurrerago ebazteko (Hiztegi Batua...). Erritmoa ez galtzeko.

2. Ikertu idazlearen eta liburuaren inguruko guztiak. Idazlearen buru barrura sartzeko, ahalaz, jakiteko zergatik idazten duen idazten duena

Testu osoa irakurri, arretaz, koaderno bat hartuta auziak jasotzeko. Musikari eta tonuari antzeman.

Irizpide orokorrak: 1. testua osorik irakurri 2. ikertu 3. fideltasuna bilatu 4. zuzendu jatorrizkoarekin 5. euskara ona ziurtatu

Saioaren egitura: a) Irizpide orokor batzuk b) Ariketak c) Lagun faltsuak d) Dialektoak

Literatura-itzulpengintzaz arituko da. Bere iritziak azalduko ditu; ez da batere teorialaria. Fernandoren egiak.

Fernando Rey hizketan hasi da.

Entzuleek txaloka esan diote agur Gerardori. Atsedenaldia.

Neurkera zorrotz kalkatzeaz ari dira Xabier Paya, Juan Garzia eta hizlaria. Bi bideak daude, baina gaur egun ez da ezinbestekoa.

Xabier Payak galdetu dio nola aldatuko litzatekeen itzulpena edizioa elebidun izanda ala ez. Gerardok dio berdin jokatuko lukeela.

"Una galera armaria de nits" > "galera gauez harmatu" (Gerardo) / "armatuko nuke galera bat gauekin" (Koldo). "Gauez" nahasgarri da hor.

Hoskidetasun eta errepika bila ari dira ikasleak, Izagirre eta Markuleta lagun.

Lerro errepikatuei erreparatu diegu: "Ara no es fa..." lerroak poemari taxua ematen dio.

Saiatuko gara beste bertsio bat egiten.

Ariketa bat egingo dugu. Joan Salvat-en "Ara no es fa..." poema hartu, eta Gerardoren eta Koldo Izagirreren itzulpenak alderatuko.

Joao Mendesek dio literaturarako dohaina behar duela itzultzaileak, baina ez asmamenerakoa (horrek originala dakar).

Ezinbestekoa da poesia egiteko xedea izatea". Jose Corredor Mateos

"Poesia itzultzeak baditu ezin konponduzko arazoak: edo hitzarekin fidela da, edo espirituarekin... 1/2

Poesia sarri irakurtzea oso lagungarri da, horiek atzemateko eta horiei ordain egokia emateko.

Errepikak, sinonimoak, zangalatrauak, erregistro bereziko hitzak, arauz kanpoko erabilerak.

Trukutxo bat: zentzumenen araberako irakurketa partziala (ikusmena, entzumena, ukimena, dastamena). Lagungarri da, sinestesietarako-eta.

Gerardo komunikazioa lehenestearen aldeko da, neurrien kaltean bada ere.

Kantu-hitzen itzulpenaz ari da. Hangoak gehiago du moldatzailetik itzultzailetik baino, forma guztiz estua da eta.

Hala, tratutan ibili beharra dago, bi muturren artean.

Arau estuegietan, hizkuntza lar bortxatu behar da: emaitza iluna. Juan Garziaren "Shakespeareren sonetoak" aipatu ditu.

Erabaki behar da zer itzulpen mota egin, literaltasun-ardatzaren arabera. Bi mutur: alderdi formalak lehenetsi + edukia/esanahia lehenetsi.

Neurkera finkorik ezean, poemaren mantxa edo bolumenari erreparatu behar, oso desberdina izan ez dadin.

Poeman, lehenbizi: neurriak eta errimak identifikatu. Gero, barneko errimak.

Garai batean, zeharbidezko itzulpena gutxiesten zen, baina aintzat hartu behar genituzke aurretik beste hizkuntza batzuetan egindako saioak

Batzuetan, tartekiak (marra luze eta parentesiak) edo puntu eta komak eranstea baliagarri da; ez da bekatu.

Testu itzulian puntuazioa islatu behar dugu, baina laxo, tresna modura erabilita testuari sendotasuna emateko, tentuz eta koherentziaz

Alderdi tipografikoa askotan oso garrantzizkoak dira poesian: akrostikoak, poema bisualak, bertso-lerroak, letra larri/xeheak, puntuazioa...

Joao Mendesen hiru legeak: a) adierazpen-ahalmenak gordetzea; b) itzulpen perfektua ezina da; c) itzulpen perfektua saiatu behar da

"Ontziak hizkuntzak badira, eta isurkaria testua". Definizio baldarra da poesiarako, ontzia bera ere aldatu behar baita: tankera, moldea...

"Efektu bera bilatzea baliabide desberdinak erabilita" (Paul Valery?)

"Itzultzea eta idaztea ariketa antzekoak dira" (O. Paz)

Itzulpen motak: akademikoa (semantikoa) eta literatura-asmoduna (beregaina, poema). Azken mota hori da bildumakoa: poema poema truke.

Poesiak itzultzeko: a) enkarguz (erakundeak, kritikariak, argitaletxeak...); b) apetaz (jolasa, ariketak...).

Lehen euskal poeta asko saiatzen ziren gaztelaniaz ematen, eta gaur, ez horrenbeste. Gurea elebitasun desorekatu da.

Poesia itzultzea aberasgarri da prosarako ere. Ariketa moduko bat da, ikastaro trinko bat.

Poesia itzultzeko ez da zertan poeta izan. Poesiari diogun beldurra uxatzeko aholkuak ematen ari da.

Joao Mendes-en arabera: hitzezko adierazpena, musikala, irudimentsua, ideia sakoneko baten gauzatzea.

Poema on bat zer den galdetu zioten batean esandakoaz dihardu.

"Ahiturik sumatzen haut..." irakurtzen ari da, kondoi bati buruzkoa. Euskaraz antologia bat dago prest, baina ez dute argitaratzen.

Beste poeta dibertigarri bat, valentziarra: Estells. Haren gaiak: heriotza eta sexua (valentziar erara).

Joan Vinyoli. Oso dotorea, ezkor samarra. Hura zen Gerardok bere orduko obratik gertuen sumatzen zuena. "Udara" irakurtzen ari da.

Salvaten "Maitasun langintza" irakurri du. Eta, hurrena, P. Quart-en "Gurutzada". Quart poeta dibertigarria zen, "deskojonante"a.

Poemak hemen: armiarma.com/unibertsala/ka


http://w ww.

Katalen poetez hizketan ari da: Joan Salvat ca.wikipedia.org/wiki/Joan_Salv Poesia soil, zintzoa egiten zuen. Maitasun-poema xalo baina zoragarriak.
http://

Asko aurreratu dugu literatura-testuak itzultzeko gaitasunean, eta baita horiek gozatzeko gaitasunean, baina ez horrenbeste.

Garaitsu hartan Literatura itzultzaileen mintegia antolatu zen: Juan Garzia, Mikel Garmendia, Xabier Olarra... Garai fundazionala.

Aipatzen ari da M. Garikanoren "Altxor-uhartea" nola hasten den: "Nolaz eta..." Epifania bat izan zen harentzat.

Karlos Zabala izan zuen zuzentzaile.

Beste aipu batean "oharrik eta bibliografiarik ez izatea" egotzi zioten.

Bi iruzkin izan ziren hedabideetan. Miel A. Elustondok "gureen antzekoa" zioen.

Euskaraz gozagarri izan zitezkeen poemen alde egin zuen, irakurlearen alde. Poema nahasi eta luzeak baztertu zituen.

Poeta baten antologia zen Gerardorena, eta poema-bilduma bat, eta ez, poeta-bildumarena.

Gerardok ez zuen hala jokatu. Poesia-irakurleak garrantzi handiagoa ematen dio antologiak poema-liburuaren tankera hartzeari.

Pessoaren antologia egitean Iigo Roquek erabilitako irizpideez dihardu: antologia kanonikoa egiteaz.

Antologiak egiteko molde asko dira: akademikoa (mutur batean) eta sortzailearena (bestean, Sarrionandia).

Juaristik aipatutako hutsuneak poeta bizienak ziren (antologiakoak hilak). b) loretzat har daiteke purrustada 1/2

Juaristik bi gauza leporatzen zizkion itzultzaileari: a) egile batzuk falta zirela; b) bere sokako poetak aukeratu zituela.

Hitzaurrea egiteko kemenik, ez, eta Felipe Juaristik egin zuen, petralduta-edo. Kaleratu arte, Gerardok ez zuen irakurri.

Aholkua: antologia itxi bat itzultzen hasi; bestela: eromena. Work-in-progress ez.

Besteak beste, "Infernamendua". Zuloan zegoen. Gogoz itzultzeko, baina aldartez maxkal.

1995-1996. Urteotan itzuli zuen. Izan ditu urte hobeak. Hirren erakusgarri, bere poema bat irakurtzen ari da Gerardo.

Orain, poesiazale gaztetxoek berraurkitu dute liburua.

Strip-tease txikia egingo du orain. Sentimendu kontrajarriak pizten dizkio liburuak. Katalunian ibili zen.

Teknologiari dagokionez, ezer gutxi: posta elektronikoa, testu-prozesadorea eta on-line hiztegiak.

LUko poesia liburu bakarra izan zen poeta katalanen antologia.

Utzixeak ditu teoriak eta lezioak, A. Urretabizkaiak dioenez: "Ni txoria naiz, ez ornitologo".

Gerardo Markuleta hasi da hizlari.

Gaurkoak amitu dira. Bihar berriro izango gara hemen, goizeko 9etatik aurrera.

Batzuetan presioa are handiagoa da, jakinda guk itzuliko dugula euskarara, eta beste inork ez duela egingo.

Kusturicak adierazpen batzuk egin zituen esanez liburu hau haientzat Bibliako Itun Zaharra bezalako dela. Presio gutxi eta.

Aitortu du hiru pantaila erabiltzen dituela lanean.

Badago muga bat, hortik pasatzea merezi ez duena. Amaigabea da egitekoa.

Zeharbidezko hizkuntza erabiltzeko bekatuaz hasi dira entzuleak. Azkenean, aitortua bada, ez dago arazorik.

Bat aukeratu, eta besteak, laguntzeko ondotik.

Horregatik, bat dator Monika Etxebarriarekin: zeharbidezko hizkuntza bat aukeratu, eta hari segitu. Ondo-ondo aukeratu behar, ordea.

Gainera, liburua orrazten ari zela, gaztelaniazkoa atera zuen RSB argitaletxeak, zuzenean serbo-kroazieratik aterata.

Juan Garziak galdetu dio ea nola jokatuko lukeen gaur. Karlosek erantzun: "italiera eta gaztelania hartuko lituzkeela".

Amaitu egin du Karlosek, eta txalo-joka hasi dira entzuleak.

Vixegrad-eko eta inguruetako historia azaltzen ari da Karlos, mapa batzuk erabiliz.

Erabakiak: leku-izenen irakurkera erraztea, batez ere frikariak. Euskaltzaindiak errusierarako emandako arauak erabili zituen nagusiki.

Turkismoak itzulpen askotan aipatzen zirenak sartzen zituen (atzeko hiztegia). Beste batzuk ez: kasa > herri txikia.

Han "Zubi bat Drina..." liburuan oinarritutako film bat grabatzeko asmoa du.

Liburuaren kontakizuna azaltzen hasi da. Kusturica zinemagilea Visegrad-en herrixka bat eraikitzen ari da.

Urtebete eta erdi da ez duela literaturarik itzuli. Ez daki honen ostekoagatik den.

Lanean erabilitako hiru ohar-koadernoetako bat ikasleen esku utzi du, erabilitako beste zenbait libururekin batera.

Jatorrizkoari erreparatzen hasi zen, zerbaitto ikasita: esaldien antolamendua, errepikak, puntuazioa...

Google-k identifikatzen ez zituenak ez ziren berdin itzultzen liburuetan. Askotan, turkismoak ziren.

Hala, zutabetan antolatu zuen testua: serbokroaziera, Google, frantsesa, italiera, gaztelania, ingelesa.

Eta jatorrizkoarekin batera, Google Translate (kroaziera>gaztelania).

Itzultzaileen peskizan ibilita, erabaki zuen italiera, frantsesezko bigarrena, ingelesa eta gaztelania erabiltzea.

Andritx-ek gutun batean kontatzen zuen frantsesezko itzulpen hark hanka-sartze asko zituela.

Frantsesezko hura ere eskuratu zuen. Itzultzailea ere katedraduna zen Bordelen, eta Andritxen laguntza izan zuen.

Jakin zuen gaztelaniazko itzulpena frantsesezko beste bertsio batetik egina zela.

Italierazko itzultzailea nor zen jakin zuen, hizkuntza eslaviarretako katedraduna.

Halako batean pentsatu zuen jatorrizkoa erabiltzea, Google Translate erabilita. Ohartu zen italiera eta ingelesa zirela beteenak.

Arauok gero zorrotz betetzen ditu, hasierara itzulita eta berriro osorik euskaratuta testua.

Eskuarki, liburuaren laurden bat itzuli, eta orduantxe hartzen ditu erabakirik potoloenak: hizkuntza-eredua, oin-oharrak, kultura-edukiak...

Testuak zutabetan antolatuta ekin zion, zeharbidezko hizkuntzak aldatuta, proba egiteko: 1. kapitulua (es/fr) 2. kap. (es/fr/it)...

Aski ez, portugesa eta katalana ere hartu.

Hirugarren hizkuntza bat hartu behar, eta italiera. Kikildu ez, eta beste bertsio batzuk hartu zituen: ingelesezkoa (jakin ez arren).

Karlosek frantsesa eta gaztelania hartu zituen zeharbidezko hizkuntza. Halako batean, jakin zuen gaztelaniazko frantsesetik egina zela.

Karlosek ez zituen aintzat hartu bi aholkuok, baina edonori gomendatuko lioke horiek kontuan hartzea.

Artikuluan bi aholku: a) hizkuntza-aholkulari bat hartzea b) bi zeharbide-hizkuntza aldi berean ez erabiltzea (zuzentzeko, bai).

Monika Etxeberriak Danilo Kis itzultzeari buruz idatzitako "Itzulpen baten penak eta nekeak" artikuluaz ari da. eizie.org/Argitalpenak/S
http://www.

Euskaraz baditugu hiru liburu: Miroslav Krleza-ren "Na rubu pameti" eta LUko "Hildakoen entziklopedia" eta "Zubi bat Drina..."

Millenium trilogiako kroazierazko, bosnierazko eta serbierazko itzulpenak alderatu ditu. Izenburuak ia-ia berdinak dira, baina 3 itzulpen.

Serbokroazieraren egoeraz dihardu. Egun hiru hizkuntza dira: serbiera (zirilikoz), kroaziera (neologismoz), bosniera (turkiar maileguak)

Karlos hizketan pic.twitter.com/OdHDHzy4 Ver foto

Elkarlaneko itzulpen horren adibideak: Li Bai: Urrutira bidalia. Beste aukera bat da hizkuntza-aholkulari bat hartzea (Jokin Zaitegi Saria).

Halakoak egin daitezke zeharbidezko hizkuntza bakarra edo gehiago erabilita. Edo bi lagunek elkarlanean (Toledoko Eskolan bezala).

Halakoen adibideak aipatzen ari da Karlos: Mirarien kalezuloa, Artzapezpikuaren bisita, Zoririk ez...

Mendebaldeko literatura koreerara japoniera bitarte iritsi zen. Eta halako milaka adibide.

Adibideak: 1000+1 frantsesetik zabaldu zen. XIX. mendeko errusiar idazleak frantsesetik etorri ziren gaztelaniara edo portugesera.

Itzulpenik kaskarrenak ere ez dio kalterik egiten idazleari, hark ez baitu txarrenean ere horren ardurarik.

Inork ez du zalantzarik jarri euskal literatura kanpora ateratzeko zeharbidezko itzulpenaren balioa.

Originala lortzeko zailtasuna: duela 200 urte nola lortu, esaterako, txekierazko testu bat itzultzeko.

Hizkuntza txikiek ez dute beste biderik kanpoko merkatuetara ateratzeko.

Tabua: itzulpen ikasketetan jaramon gutxi egin zaio, eta ospe txarra du ("isla baten isla besterik ez da"; "saihestu beharreko gaixotasuna")

Oraintsu hasi dira zeharbidezko itzulpen horri buruzko artikuluak argitaratzen, oso sakabanaturik.

SH: originala Iturri-hizkuntza / Zubi-hizkuntza XH: itzulpena

Nola deitu? "Zeharbidezko itzulpena"? "Kate-itzulpena"? "Zubi-hizkuntzaren bidezkoa"? Argi dago zer den, ordea: originaletik egiten ez dena.

Karlos bat dator ideia horiekin. Zeharbidezko itzulpenerako interesgarriak dira gogoetok, kontra egiteko originaltasunaren laudorioari.

"Ez dago testu guztiz originalik, denak aurrekoen zordun baitira" (Octavio Paz). Teknologia berriekin testu guztiak irekiak izango dira.

Ezinezkoa da, muturrera eramanda, testu bera bi aldiz berdin irakurtzea. Itzulpena da jatorrizkoaren fase aurreratuago bat.

Maiz ahazten dugu hori, baina balio du hizkuntzarako, literaturarako... Borgesen "Menard" ezaguna aipatzen du adibide gisa.

Erlatibotasunaren alde. Pere Quart-ek esaten du: "Bizitza honetan dena da erlatiboa, gutxi gorabeherako eta aldi baterakoa".

Hemendik eta handik bildutako ideiak agertuko ditu.

Ikastaroaren karietara, tarte bat atera du gogoeta egiteko itzultzailearen jardunaz. Hortik hasiko da.

12 urte daramatza literatura itzultzen, horietatik 4 LUkoak.

Karlos Zabala hasi da hizketan. Freelance dabil literatura itzultzen. Gogoko du hitza, Ivanhoen irakurri zuenetik.

Bazkaritarako ordua.

Inork ez omen dio eskaintzarik egin, erantzun du.

Anari galdetu diote ea zergatik ez duen Austenen beste lanik itzuli, halako lana hartuta dokumentazioan-eta.

Adibide bat (azalpenik ez) Mr Darcy may hug himself. > Darcy jauna lasai eta pozik egon daiteke, irabazi egin du eta.

Adibide bat (jatorkeria): It is a truth universally acknowledged > Mundu zabalean aho batez onartutako egia > Egia unibertsala da.

Urrezko Bibliotekarako berrargitalpenaz galdetu diote. Orraztu beharra dagoela onartu du.

Oin-oharrak gogoko ditu, baina hitzaurrean azaldu ezin direnak, sartzearen aldeko da.

Txaloka agur egin diote hizlariari ikasleek.

Xerezaderen Artxiboa aurkezten ari zaigu orain Ana Morales.

Keep calm, and read Ms Austen

Jane Austenen munduari buruzko webgune bat: janeaustensworld.wordpress.com


http://

Zenbait esteka azaltzen ari da hizlaria. Bookdrum webgunean, esaterako, H&Ako kulturaedukiak aletzen dira orrialdeka. bookdrum.com/books/pride-an
http://www.

Internet aurreko aroan itzuli zuen liburua, eta inbidia handia die gaur egun hasten diren itzultzaileei. Lehen, liburuak, bidaiak...

Maitasun ez-zilegiak: Elopement (bikote batek gurasoen baimenik gabe alde egitea). Gretna Green-era, Eskoziako lehen herrira, joaten ziren.

Elizgizonak: patroness (babesle andrea); living (eliz bizibidea). Aristokratek (patron[ess]) beren eliza eta apaiza izaten zituzten.

Jantziak: petticoat > azpiko gona; kotxe motak; chaise and four (lau zaldiko kalesa; aberats okituena).

Garaiko denborapasak: assemblies > batzarrak balls > dantzaldiak

Jendea ezagutzeko moldeaz ari da: to wait on (eskuminak eman), to make acquaintances (ezaupideak egin), to be out (jendaurrean aurkeztu).

Austenen garaiko kulturaz arituko da orain hizlaria, ezinbesteko baita kultura-edukiak ulertzeko.

Iritziak aurkezteko formulak: "pozik esan dezaket", "nahi dut pentsatu", "ausartuko nintzateke esatera"...

She condescended to give me... > Nahi izan du neureganaino jaitsi...

Adibidez: Pardon me for neglecting to profit... > Barka nazazu zure aholkuaz profitatzeari uko egiteagatik

Solasaren arte hura dotorea zen, eta formulaz eta sotiltasunez beterik zegoen: beti baimen eske.

Pertsonaia bakoitza bere hizketaren bidez nola definitzen den azaltzen ari da hizlaria.

Elkarrizketak txinpartatsuak dira; pertsonaiak hala ezaugarritzen dira (deskribapen gutxi dago).

Haren liburuetan ekintza solasaldien bitartez jasotzen dira (elkarrizketetan, gutunetan).

Idazle distirant ari denean, distirant, eta apal ari denean, apal. Hizkuntzari kosta ahala kosta distira emanda.

Izan ere, batzuetan hiru tentaziotan erori zen. Batzuetan sinplikatu, besteetan jator paratu (atsotitzak sartu), gehiegi azaldu

"Respect, Jane" esan zion bere buruari, baina batzuetan "Sorry, Jane" esan behar luke.

Jatorkeria: Euskaraz esamolde bat ezagutu, eta, ene!, hurrengo itzulpenean erabili beharko dut, ba.

18 urte geroago baino erradikalago da horretan, eta orain konturatzen da batzuetan ezin izan ziela eutsi tentazioei.

Tentazioak: a) sinplifikatzea; b) jatorkeria; c) gehiegizko azalpena. Tonu eta testura egokia lortzeko, ezinbestekoa.

Ezaugarri horiek guztiak gorde behar ziren itzulpenean; leku jakin batean ezin bazen, beste lekuren batean, konpentsazioz.

Esaldi epigramatikoak. Zuhur-hitzak dira. Adibidez: "Ezkonbizitzako zoriona halabehar hutsa da".

Zahar-kutsuko hiztegia; batzuk, orduan ere arkaismo zirenak, baina baliagarri pertsonaia batzuk pedante agerrarazteko.

"Maitasun"aren ordezko: prepossesion, admiration, inclination, preference, partiality, good opinion, gentle sensation. Itzultzaileak lanak.

Neurrizkotasuna: graduatzaile tipikoa "tolerably" zen.

Kontalariaren lexikoa: neurrizkotasuna ("maitasun" hitza gutxitan aipatzen da) eta zehaztasuna (gradua eta abardura).

Kontakariaren sintaxia: egitura binarioak (affectation and coquetry), paralelismoak, konparazio espresiboak (askotan ezezkoan)

H&Ako hizkuntzaz. Kontalariaren ahotsa (sintaxia): sintaxi sinplea, jario errazekoa, orekatua, adjektibo eta adberbioek matizatua.

Harrotasuna eta aurrejuzkuaren argumentua kontatzen ari da: ikasprozesu bat da, nola apaltzen den harrotasuna eta aienatzen aurrejuzkuak

Austenen estetikaren hiru bereizgarriak: a) atal txikiz osaturiko filigrana; b) gehiegikeriari higuina; c) umorea eta ironia

Ana hizketan pic.twitter.com/MKrd2BU0 Ver foto

Gehiegikeriari higuin zion Austenek; barre egiten zion.

Elizabeth Benett-en pertsonaian, pertsonalaren eta gizartearen arteko oreka bilatzen da, makurtu gabe besteren iritzien aurrean.

Ezkontza mertzenarioa: dirua lortzekoa; ezkontza txoroa: zoriontasuna baina pobrezia. Ametsa: dirua eta maitasuna elkartzea.

Emakume horiek ezkontza zuten aterabide duin bakarra. Hala azaltzen da Austenen liburuetan.

Gentry-kideentzako aterabideak: lanbide liberalak, apaizgoa... Emakumeek, ordea, ez zeukaten halakorik: preso zeuden gizarte dotore hartan.

Austen gentry klasekoa zen, goi-klasekoak, baina ez beti dirudunak. Apaiz baten alaba izan zen, eta asko irakurri zuen haurretan.

Duela 18 urte itzuli zuen Anak, eta liburua itzultzerako irakurri gabe zeukan.

Ana Morales hasi da hizketan, txantxa-giroan, bere aurkezpenaren txantiloia dela eta.

Atsedenaldia

Bakoitzaren gustu eta iritziak gorabehera, bildumaren funtsa argi eduki beharra dago: klasikoen sarrera modukoa.

Galderetan, Juan Garziak: harrera kaskarraren arazoa zein den? Ez dago makila magikorik; denetariko iritziak badira.

Amaitu egin du Mirenek. Txaloz hartu dute entzuleek.

ONDORIO OROKORRAK: a) itzultzaileak zaintzen ditu; b) adituen ahotan aipu gehiago; c) zabalkunde urria

Ereduzko Prosa Gaur: LU bilduma corpusaren % 11,84 (285/34); itzulpenak, % 36 (285/105).

Entziklopedietako aipuez dihardu Mirenek. Wikipedian zeozertxo, baina gutxi. Auamendirenean 6 itzultzaile garaikideren biografiak.

Aipagarria da Ibaizabaleko testuetan itzultzailea bakarrik aipatzen da hura idazle denean: Aresti eta Sarrionandia.

Batxilergoko eskola-liburuez. Itzulpen-txatalak Ibaizabalen liburuetan bakarrik, eta han ere guztiz bakan.

Iban Zalduak itzulpenak irakurlea hezteko erabiltzen ditu Gasteizko klubean (Literaturiako mahai-ingurua: eizie.org/Elkartea/ikast)
http://www.

Itzulpenak gehien, irakurle-klubotan: Iurreta (% 35,7), Durango (% 32,7), Markina (% 34,6), Gasteiz (% 40)

Irakurle klubetan itzulpenak irakurtzeko ohiturez dihardu Mirenek.

ONDORIOAK: bildumaren izena ez da beti aipatzen; Armiarmaren biltegiari haizea eman zitzaion; adituen goraipamena.

Sustapen-urte bereziaren harira, erreportaje zabalak atera ziren hainbat hedabidetan.

Xerezaderen Artxiboak LUko hainbat lanen audioak daude. blogak.com/xalp


h ttp://www.

Hasier Etxeberriak inkesta egin zuen ea zer 10 liburu irakurri behar liratekeen eskolan. Horietako bat bera ere ez, LUkoa.

LUko lanak Armiarmak sareratu zituenekoa izan da aipatuena blogetan.

Blogetan nolako harrera izan duen ari da azaltzen Miren.

Miren hizketan pic.twitter.com/TvhBdXtS Ver foto

Kritiketako laurden batean, aipatu egiten zen nor ziren bultzagileak.

"Literatur itzulpenaren kritika: lehen pausoak" liburuan aztertutakoez dihardu orain Mirenek.

Kritikak: egunkari-aldizkarietan nahiz EIZIEk sustatutako "Itzulpen-kritikak hedabideetan" programan.

Nazioartean bietariko joerak: itzultzailea nahiz literatura-aditua hitzaurregile.

Hitzaurreak ere itzultzaileak egin ohi ditu, literatura-kritikariaren mailan. Kritikari batzuek zalantza egokia den hori.

Kontua ez itzultzailearen egoari koipea ematea, ezpada nabarmenaraztea liburuok itzulpenak direla.

Itzultzailearen ikusgaitasuna: itzultzailearen izena azalean, biografia hegalean. Nabarmena da itzulpena dela, izenburutik beretik.

Paratestuak: azalak, atzeko azalak, hegalak, kritikak...

Itzultzaile zahar nahiz gazteak ari dira bildumako lanetan, "dinosauroak" nahiz lizentziatu berriak.

Azken 15 Euskadi Sarietatik 10 LUkoak. Saridun guztiak LUtik pasatutakoak.

Itzultzaileen perfila: 152 ale / 82 itzultzaile: Koldo Biguri (8), Jose Morales (7), Josu Zabaleta (7), XMB (7). Itzulpenak elkarlanean (9)

aroa: Erein, Alberdania, Igela

2010eko ekimenen barruan, Literatura Unibertsalari buruzko ikasliburua (Erein) berrargitaratzea, beharrezko aldaketak eginik.

Peritaje mahaikoen iritzia: oso ondo zahartu direla testuok. bizkaie.biz/blogs/bg4/?p=1


http ://www.

Berrargitalpenerako prozedura: peritaje-mahaia (testuak aztertzeko eta zuzenkizunak proposatzeko), itzultzaileak testua berriz aztertu.

Urrezko Biblioteka: 1. aroko zenbait lan eguneraturik berriro ateratzeko (Elkar). eizie.org/Argitalpenak/B
http://www.

2010. urtea: sustapenerako eta gogoetarako urtea. Emaitzak: katalogoa, Urrezko Biblioteka, 3. aroa.

Euskararik ederrena edo itzulpenik onena saritzen ote diren zalantza (SENEZ 37)

Mirenek dio LU bilduma itzultzaileen itzultzaileentzat eta kritikari bakan batzuentzat egindako lana dela. Hori du irudipena.

Iritziak: egitasmo amaiezina, itzultzaileen eskola, ikuspegi maskulino-eurozentrista, promozioa hobetu beharra.

SENEZ 37: 2. aroaren ebaluazioa (Iigo Errasti, koord.). Emaitzak gorabeheratsuak 1. eta 2. aroari buruzkoak direlako iritziak.

aroa: Elkar/Alberdania (2002-2010), 52 liburu.

Poesiaren arazoa ez da zerrendan ez egotea, ezpada lehiaketara ateratzen direnean itzultzailerik ez aurkeztea.

Conradi kasu egiteko proposatu zuten, besteak beste.

SENEZ, 23. Olaziregik eta Aldekoak 1. aroaren balioespena: modernitatea, poesia gutxi. Zenbait izenburu proposatu zituzten.

aroa: Ibaizabal (1990-2002). Haur-literaturako argitaletxea izateak izan zuen eraginik bildumaren hedapenean.

Promozioa argitaletxearen kontura. Aurkezpenetan, EIZIE, EJ eta argitaletxea. Donostian izaten dira, kazetari gehien han batzen delako.

Arbitraje-mahai bat dago, zuzentzean gorabeherarik suertatzen bada ere itzultzailearen eta editorearen artean.

Altxorraren Uhartea izan da bildumatik kanpo, 5 urte horiek pasatuta, berrargitaratutako bakarra.

Egile-eskubideak: 5 urterako edo 2.500 alerainokoak. Hortik aurrera, baimena eskatu behar itzultzaileari.

Bildumaren ezaugarria: baldintza duinak itzultzaileentzat.

Bildumaren ezaugarriak: lehiaketa bidezkoa. Argitaletxeren batek itzulgaien zerrendako obra bat atera nahi izanez gero, hark lehentasun.

Hitzarmenaren funtsak (EIZIE/EJ): itzulpengintza normalizatzea, profesionalizatzea, literatura klasikoaren gabezia betetzea.

Bildumaren ezaugarriak: instituzionala (publikoa). Hitzarmena: EIZIE + EJ.

Itzultzailearen Egunerako EIZIEk prestatutako bideo bat ikusiko dugu lehenik. youtube.com/watch?v=VDdiRq Ver vdeo
http://www.

Miren Ibarluzea hasi da hizketan. Girotze-saio bat izango da.

#Egitaraua Juan Garzia: 'La intrusa' itzuli ezina: Borges euskaraz. Borgesen ipuin baten itzulpen-saioaz (izenburuari adi!).

#Egitaraua Fernando Rey: Ahal bezain hurbil, behar bezain urrun, 'e con molta cura'. Lagun aizunez, itzultzailearen oreka-beharraz.

#Egitaraua Gerardo Markuleta: Oharren batzuk poesiaren ontzi-aldaketaz. Katalanezko poesia euskarazko poesia nola bihurtu.

#Egitaraua Karlos Zabala: Ivo Adritxen 'Zubi bat Drinaren gainean' eta zeharbidezko itzulpena. Zubi-hizkuntzen erabileraz eta edizioez.

#Egitaraua @AnaIs Jane Austen: 'Harrotasuna eta aurrejuzkuak'. Duela zenbait urteko esperientziaz eta testua eguneratzeaz.

#Egitaraua Miren Ibarluzea: 'Literatura Unibertsala' bildumaren bideak. Bildumaren harreraz, literatura-sistema duen kokapenaz, kritikaz...

UEUk eta EIZIEk elkarlanean antolaturiko "Literatura Unibertsala itzultzen" ikastaroa zuzenean txioka. Egitaraua: ueu.org/ikasi/udako-ik.
http://www.

You might also like