You are on page 1of 3

ENTZUMENA

Ondoren, hiru testu entzungo dituzu. Testuak bi aldiz entzungo dituzu.

Egitekoa: Entzuten duzun bitartean, aukeratu erantzun zuzena.


* Erantzun zuzen bakoitzeko puntu 1 lortuko duzu. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

1. TESTUA: Maitasun anitza


Orain, minutu eta erdi duzu lehenengo testuari dagozkion galderak eta erantzunak
irakurtzeko.
0 galdera adibidea da.

Adb.:

0. Zer da maitasun anitza?


a.- Bikotetik kanpo sexu-harremanak izatea.
b.- Pertsona batzuekin sexu-harremanak eta maitasuna partekatzea.
c.- Bikotetik kanpoko sexu-harremanak ez ezkutatzea.

1.- Zein da polimaitasunaren ezaugarrietako bat?


a.- Parte hartzen dutenek egoera onartzea.
b.- Kidearen zeloak ez pizteko konpromisoa.
c.- Maitasuna alde batera uztea.

2.- Zer dio Eiderrek maitasun anitza praktikatzen dutenei buruz?


a.- Berak ezagutzen dituenak taldeka elkartu ohi direla.
b.- Hemen ez duela ezagutzen Bartzelonakoak bezalako talderik.
c.- Horrelako talde ugari ezagutzen dituela.

3.- Nola hartu ohi da maitasun anitza praktikatzeko erabakia?


a.- Bat-bateko erabakia izan ohi da.
b.- Bikotea ados jarri eta beren harremana etenda.
c.- Bikoteak adostuta, pertsona berri bat ezagutu ondoren.

4.- Zertan dira ezberdinak polimaitasuna eta poligamia?


a.- Poligamian ez dela inor galtzaile.
b.- Gizonek hobeto onartzen dutela poligamia.
c.- Askatasun mailan.

5.- Zein da harreman irekien ezaugarri nagusietako bat?


a.- Bestea ez dela zurea onartzea.
b.- Besteak egiten duen guztia onartzea.
c.- Harreman horietan gertatzen denaz ez jabetzea.

6.- Zer kritika egiten die Eiderrek horrelako harremanei?


a.- Azkenean, praktikatzen dutenek edozein gauza egiteko prest daudela.
b.- Batzuek ez dutela askatasun osoz egiten.
c.- Hirukoteen kasuan, bat beti irteten dela galtzaile.

IDATZI ERANTZUNAK
0.- B 1.- 2.- 3.- 4.- 5.- 6.-

2013-1 / 2EI2 2
ENTZUMENA

2. TESTUA: J. Azkarraga, krisiaz


Orain, minutu eta erdi duzu bigarren testuari dagozkion galderak eta erantzunak irakurtzeko.
0 galdera adibidea da.

Adb.:

0.- Nolakoa da Joseba Azkarragak idatzi duen liburua?

a.- Ikerketa-lan bat da.


b.- Hainbat emaitza soziologikoren bilduma da.
c.- Gogoeta-liburua da.

1.- Zer planteatzen du bere liburuan nagusiki?


a.- Finantza-krisiari buruzko gogoeta.
b.- Ministro berriarena baino ikuspegi zabalagoa.
c.- Krisi ekonomikoa nola gainditu.

2.- Joseba Azkarragaren iritziz,


a.- berez badakigu egoera zein den.
b- ez dugu jakin nahi egoera zein den.
c- barneratuta daukagu zein den egoera.

3.- Zer dio kontsumitzen dugunari buruz?


a.- Lurrak ezin duela ordezkatu kontsumitzen duguna.
b.- Lurrak berriz sor dezakeela kontsumitzen duguna.
c.- Lurrak sortzen duena kontsumoa baino handiagoa dela.

4.- Zer aipatzen da sortzen ditugun hondakinez?


a.- Horietatik karbono dioxidoa dela lurrak xurgatzen duena.
b.- Lurrak xurgatzen dituela hondakin guztiak.
c.- Lurrak ezin dituela denak xurgatu.

5.- Azkarragaren ustez, zer da krisian dagoena?


a.- Ekonomia-sistema.
b.- Daramagun bizimodua.
c.- Duela 50 urte sortutako giza eredua.

6.- Kazetariaren ustez oraingo krisiak2


a.- gizakion arteko berdintasuna areagotuko du.
b.- planetaren mugak erakutsi dizkigu.
c.- gizakion portaera zuzenagoa izatea ekarri du.

7.- Azkarragaren iritziz, hazkunde ekonomikoak2


a.- Mendebaleko herrietako segurtasuna kolokan jarri du.
b.- segurtasuna sentiarazten digu.
c.- gizartearen segurtasuna erakusten digu.

IDATZI ERANTZUNAK

0.- C 1.- 2.- 3.- 4.- 5.- 6.- 7.-

2013-1 / 2EI2 3
ENTZUMENA

3. TESTUA: Balkoietako baratzak


Orain, minutu eta erdi duzu hirugarren testuari dagozkion galderak eta erantzunak
irakurtzeko. 0 galdera adibidea da.

Adb.:

0.- Zer dio Amalia Virtok ilargiaren eraginaz?

a.- Gauza ziurra dela, frogatuta dago eta.


b.- Baserritarrek beti izan dutela kontuan.
c.- Kontu zientifikoa ez den arren, benetakotzat jotzen duela.

1.- Ilbeheran landatu behar diren barazkien zein zati jaten dugu?
a.- Fruitua besteak beste.
b.- Sustraiak bakarrik.
c.- Hostoak besteak beste.

2.- Zer landatu behar da ilgoran?


a.- Loreak eta fruituak emango dizkiguten barazkiak.
b.- Tipularen moduko barazkiak.
c.- Fruiturik gabeko barazkiak.

3.- Zertarako aipatzen du Amaliak itsasoa?


a.- Itsasoaren mugimenduak lurrean duen eragina azaltzeko.
b.- Itsasoaren eta lurraren arteko desberdintasuna azaltzeko.
c.- Ura nagusi den edozertan ilargiak duen eragina azaltzeko.

4.- Zer dio Amaliak zomorroen gaia aipatzean?


a.- Barazkietan beti sortzen direla.
b.- Beste saio baterako gaia izan daitekeela.
c.- Horiek akabatzeko modu bakarra dagoela.

5.- Ongarri organikoa dela eta,


a.- Amaliak dio zaila dela merkatuan aurkitzen.
b.- merkatuan aukera zabala dagoela dio elkarrizketatuak.
c.- Amaliak dioenez, frogatuta dago konposta baino hobea dela.

6.- Zertarako erabili ahal ditugu poliespanezko bandejak?


a.- Etxean bertan hazitegiak egiteko.
b.- Birziklatu ostean, lorontziak egiteko.
c.- Ongarria prestatzeko.

7.- Non landatu behar ditugu haziak hazitegi batean?


a.- Bi lur–sustratoren artean.
b.- Bandejan egindako zuloetan.
c.- Leku heze batean.

IDATZI ERANTZUNAK

0.- B 1.- 2.- 3.- 4.- 5.- 6.- 7.-

2013-1 / 2EI2 4

You might also like