Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Azkoitiko PSE-EEk Etxebizitzaren Euskal Legea aplikatzea proposatu du eta abstenitu egin da EAJren ordenantza fiskalen proposamenaren aurrean

Sozialistak ez datoz bat Gobernu taldeak etxebizitza hutsei ezarritako errekarguarekin

1. argazkia

Azkoitiko PSE-EE abstenitu egin da udalerri honetako EAJren gobernuak atzo onartu zituen tasak eta zergak igotzeko proposamenaren inguruan. Janire Igoa sozialisten bozeramaileak honakoa esan du: "nahiago genuen Etxebizitzaren Euskal Legea aplikatzea alokairuaren merkatua mugiarazteko eta bertako diru-sarrerak udalerrian bertan etxebizitza-politiketara bideratzeko".

Lege horretan ezarritako kanona 10 eurokoa da metro karratuko, eta % 10 handituko litzateke hutsik egondako urte bakoitzeko.


Igoak honako hau gogorarazi du: "Legeak alokairuaren merkatua mobilizatu nahi du, eta bide horretatik sortutako diru-sarrerak udalerri honetako etxebizitza- politiketara bideratzea bilatzen du. PSE-EE buru duen izaera aurrerakoi nabarmeneko legea da".


Sozialisten ustez, gainera, eguzki-plakak edo kargagailu elektrikoak jartzeagatik, OHZren hobarian etxebizitza edo industriarako 5 urtetan finkatutako 1.000 euroko gehieneko kopurua eskasa izan daiteke kasu batzuetan.


Azkoitiko PSE-EEk taxien tasak % 2,3 igotzearen alde bozkatu du; hori taxilariek urtero eskatzen duten ehunekoa da.


Sozialistek bozketan abstenitzea erabaki dute; izan ere, nahiz eta bat etorri tasak eta zergak igotzeko proposamen orokorra % 2koa izatearekin —KPIaren azpitik—, uste dute gobernu taldeak anbizio handiagoa izan beharko lukeela esparru sozialean.