09.09.2015 Views

ezker abertzaleak egungo faserako

BERRIA, 2010-01-31 - datu-basea15

BERRIA, 2010-01-31 - datu-basea15

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Igandea

Urtarrilaren 31

2010. VIII. urtea

2.054. zenbakia

1,60 €

www.berria.info

Hutsa, beteta

Leporaino bete da

Kursaala Bertso

Egunean q 36-37

Kosta ahala kosta

Iraupen luzeko

probak, erronka

pertsonal q GEHIGARRIA

«Dimentsio politikoa» lehenetsi du

ezker abertzaleak egungo faserako

Bestelako egoera bat erdiesten saiatzeko ordua iritsi dela

uste du, «esparrua aldaketan eta gatazkaren konponbidean

urratsak egiteko ziklo aldaketa» egin behar dela

Joan den urritik egiten ari den barne eztabaidaren

ondorioen arabera, «jarduera mota guztiak» prozesu

demokratikoaren zerbitzura jarri behar dira q 8

LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS

DAdierazi EH. Eskubide zibil eta politikoen aldeko ekimen herritar bat sortu da: Adierazi EH. Euskal herritarren eskubideen «urratze egoera

gainditu eta behin betiko iraultzeko» asmoa du, eta dagoeneko euskal gizarte, kultura, politika eta sindikalismoko dozenaka ordezkariren babesa

jaso dute. Horietako asko izan ziren atzo Bilboko Euskalduna jauregian, ekimena aurkezteko ekitaldian, besteak beste, EA, Aralar, Alternatiba eta ezker

abertzaleko kideak, eta LAB, EILAS, Hiru eta EHNE sindikatuetakoak. Argazkian haietako batzuk ageri dira, ekitaldiko une batean. q 2-3

Baldintzarik gabe

espetxera asteartean

atxilotutako bostak

ETAko kide izatea leporatu diete Badiola eta

Iparragirreri, eta erakunde armatuari laguntza

ematea Zubizarreta, Uribe eta Esnaolari.

Konfiantzako abokaturik gabe deklaratu dute q 9

AEBek Taiwani

armak saltzeko

erakutsitako

asmoak Txina

haserretu du

«Ondorio txarrak» iragarri

ditu Pekinek, eta salmentan

parte hartzen duten enpresak

zigortuko dituela esan du q 17

Asier Agirre

Aramaioko alkatea

«Herria bera

epaituko dute

esan duenagatik,

ez alkatea»

Otsailaren 10ean epaituko

dute, AHTaren inguruan

herri galdeketa egiteagatik

Elkarrizketa q 14

Athleticek galdu

egin du, eta

Realak, berdindu

q 20-22

Espanyol 1

Athletic 0

Reala 2

Las Palmas 2

p GAUR 48 ORRIALDE q HARIAN 2 IRITZIA 4 GAURKOA 7 EUSKAL HERRIA 8 MUNDUA 17 q KIROLA 20 q AGENDA 28 q PLAZA 36

2 berria 2010eko urtarrilaren 31, igandea

Harian›

Eskubide zibil eta politikoen aldeko ekitaldia DAdierazi EH

Jendetza bildu zen Euskaldunara. L.J. / ARP

Hiru hilabetetan,

lau mobilizazio handi

Ezker abertzaleko kideak atxilotu zituztenean,urriaren

13an,Donostiako kaleak

jendez lepo bete ziren astebururako deitu

zuten manifestazioan.Azaroaren

24an,gazteen aurkako sarekadan (30

gaztetik gora atxilotu zituzten) beste

mobilizazio batera deitu zuten Bilbon,

eta han ere jendez gainezka izan ziren kaleak.Hurrengo

deialdia Egunkaria auzia

hasi ostean izan zen,abenduaren 19an.

Jende andana elkartu zen auzipetuei babesa

ematera.Eta hiru hilabetean,azken

deialdia,Etxerat-ek egindakoa izan zen,

euskal presoen eskubideen aldekoa.Orduan

ere gainezka egin zuten Bilboko kaleek.Injustiziazko

kolpe zehatzetan biltzetik

harago joan beharra aldarrikatu

zuten atzo Euskaldunan.

Demokrazia

berehala berrezartzea

aldarrikatzeko

elkargunea da hau»

YOLANDA JUBETO

EHUko irakaslea

Adierazi sortu da, eskubide zibil eta

politikoen aldeko ekimen herritarra

batzuk ixtera». Egoera hori gainditzeko

«premia larriak» sinatzaile

guztiak elkartu dituela azaldu

zuten.

Euskal Herrian sortutako egoerak

«Europa osoan parekikorik

ez» duela nabarmendu zuten sustatzaileek,

eta, bestalde, «eguneroko

martxa, eztabaida politikoa

eta soziala zein etorkizuna bera

ere baldintzatu dutela» esan zieten

Euskaldunan bildutakoei.

Ekimena babestu duten eragileak eta auzipetuak igo ziren oholtzara ekitaldi amaieran, eta adierazpena irakurri zuten. L. JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS

Euskal herritarrek bizi duten eskubideen

urratze egoera gainditzeko adierazpena

babestu dute hainbat eragile eta herritarrek

Ekimena «Euskal Herriaren adierazpena

bilakatzeko asmoa» dutela iragarri dute

Mikel Carramiñana Bilbo

Askotariko ideia eta iritziak «berriro

ere plaza publikoan» egon

daitezen, eskubide zibil eta politikoen

aldeko ekimen herritarra

aurkeztu zuten atzo Bilboko Euskalduna

jauregian euskal gizarte,

kultura, politika eta sindikalismoko

dozenaka ordezkarik. Euskal

herritarrek bizi duten oinarrizko

eskubideen «urratze egoera

gainditu eta behin betiko iraultzeko»

ahalegin kolektiboa

iragarri zuten Amaia Esnalek eta

Yolanda Jubetok, adierazpena

babestu duten ehun lagun ingururen

izenean.

Eskubide zibil eta politikoen

Ekimen Herritarra, Adierazi EH

bataiatu dute eta, datozen hilabeteetan,

Euskal Herri osoan zabalduko

dutela esan zuten sustatzaileek,

«Euskal Herriaren adierazpena

bilakatzeko asmoz». Izan

ere, zabaldu nahi duten mezua

«euskal gizartearen, Frantzia eta

Espainiako estatuen, Europaren

zein munduaren aurrean» eginiko

adierazpena da, «demokraziaren

berehalako berrezartzea» aldarrikatzeko.

Herritar asko «ideiak eta jarduerak»

garatzeagatik atxilotu

eta espetxean sartu dituztela gogorarazi

zuten: «Ez hanka ez bururik

ez dituzten salaketen ondorioz

inkisiozko prozedurak ezarri

dizkigute». Sentimenduak adierazteagatik

edota jardunbide publikoan

aritzeagatik auzipetu dituztenak,

halaber, «jasangarriaren

maila aski gainditu duen

tratua pairatu dute».

Ekimenari atxikimendua agertu

diotenen artean, alabaina, «zitalkeria

hori zuzenean jasan ez»

duten batzuk daudela esan zuten

Esnalek eta Jubetok: «Baina horrek

ez du esan nahi gurekin zerikusirik

ez duenik». Askatasuna

murrizteko estatuak jarraitutako

bideak, haien esanetan, «ez da

mugatu pertsona zehatz batzuk

zigortzera edo talde batzuk legez

kanporatzera, egunkari eta irrati

Oinarrizko eskubideak

Aurkeztutako adierazpenak

zazpi oinarrizko eskubideen «egikaritza

efektiboa» aldarrikatzen

ditu, alegia, nazioarteko hainbat

erakundeen txostenetan jasotakoak.

Lehenengoa adierazpen

askatasuna da, Euskal Herrian

«benetako salbuespen egoera

indarrean» dagoelako. Zilegi

diren aldarrikapenak «zentsuratu»

egiten direla eta, horrek, pentsatzeko

askatasuna kaltetzen

duela diote.

Manifestatzeko eskubidea ere

urratuta dagoela salatzen dute

sustatzaileek, elkarretaratze baketsuak

«polizien bortizkeriaz debekatzen»

dituztelako. Hirugarrenik,

gizartea kontrolatzeko

sistemekin urratutako intimitaterako

eta pribatutasunerako eskubidea

aldarrikatzen du Adierazi

EH ekimenak.

Justizia eskubidea ere jasotzen

du adierazpenak, «terrorismoaren

adiera zabalduta» justizia administrazioak

bera «bidegabe»

aritzen delako. Bosgarren eta seigarren

aldarrikapenak botoa

eman eta jasotzeko eskubideak

dira. Herritar guztiei adierazpen

politiko batzuei botoa emateko

eskubidea kendu eta milaka lagunei

hauteskundeetarako zerrendetan

aurkezteko aukera galarazi

dietela salatzen dute.

Azkenik, egoera konpontzeko

eta demokrazia berrezartzeko eskubidea

aldarrikatzen dute ekimenaren

sustatzaileek, «eskubi-

EAk EAJri eskatu dio onartzeko PSE-EEk eta

10›› PPk esparrua aldatzea ez dutela aitortuko

15››

Eskubide zibil eta politikoen aldeko ekitaldia DAdierazi EH

2010eko urtarrilaren 31, igandea berria 3

Kutsadurarik gabe bizi nahi dutela esan dio

Muskizek Petronorri, manifestazioan

Atxikimendu zerrendaren zertzelada

Rafa Larreina (EA)

Rufi Etxeberria (Ezker

abertzalea)

Jon Salaberria (Aralar)

Oskar Matute (Alternatiba)

Ainhoa Etxaide (LAB)

Belen Arrondo (Eilas)

Bittor Galarza (Hiru)

Ainhoa Iturbe (EHNE)

Martxelo Otamendi (BERRIA-ko

zuzendaria)

Joanmari Larrarte (EKT)

Josu Juaristi (‘Gara’-ko

zuzendaria)

Ino Galparsoro (Arrasateko

alkatea)

Marian Beitialarrangoitia

(Hernaniko alkatea)

Mikel Izagirre (Urnietako

alkatea eta Gipuzkoako

batzarkidea)

Koldo Tellitu (Ikastolen

elkartea)

Andoni Mendizabal (Lokarri)

Jone Goirizelaia (abokatua)

Unai Txurruka (IA)

Izaskun Guarrotxena (Bilgune

Feminista)

Edurne Brouard (AEK)

Unai Larreategi (EHE)

Ander Iturrioz (EHUko

irakaslea)

Iñaki Antiguedad (EHUko

irakaslea)

Latze Uranga (Elkartzen)

Egoitz Askasibar (Esait)

Itziar Ituiño (aktorea)

Aiora Filamendi (EHBE)

Iñaki Uriarte (Arkitektoa)

Gabi Basañez (Askapena)

Euskal Herrian urratutako eskubideak antzerkiaren, musikaren eta irudien

bitartez taularatu dituzte ekitaldian, Katamaloko eta Kukubiltxoko lagunek.

Gernikatik ziegarako bidaian

Ekitaldian, besteak beste, musika eta dantza ikuskizuna izan zen. L.J. / ARP

M. Carramiñana Bilbo

E

zohiko ekitaldia izan zen

atzokoa; izan ere, ekimena

musika, antzerkia eta irudiak

lagundutako ikuskizun batekin

aurkeztu zuten. Gotzon Barandiaranek

sortutako gidoiak

Euskal Herriak urteotan pairatu

izan dituen giza eskubideen urraketei

buruzko kontaketa taularatu

zuen, Katamaloko taldekideekin

abestutako kantuen bidez,

proiektatutako irudien bitartez

eta Kukubiltxoko Josu Camarak

eginiko antzezpenari esker.

Gernika bonbardatu zuteneko

irudiekin abiatu zuten ikuskizuna.

Ilunpetan, bere itzalarekin

euskal nortasunaz, minaz eta

etorkizunaz eztabaidan aritzen

zen agure bat zegoen oholtza gainean.

Proiekzioan, kantuetan

zein aktoreen lanetan azken hamarkadetako

borrokak, langileenak,

emakumeenak edota euskalgintzarenak,

ageri ziren. Eta, besteak

beste, preso, iheslari zein zapalduen

mina, alderdi abertzaleen

arteko banaketak, torturak eta

makrosumarioak, besteak beste.

Agureak itxaropenaren hitzekin

erantzuten zion behin eta berriz

itzalak azaldutako etsipenari,

eta, azkenean, ikus-entzuleentzako

hitzak, «ezin etorri askatasunaren

eguna zuek gabe». Falta direnak

gogoan, Badator eguna

Bide Ertzean tolosarren kantuarekin,

amaitu zen ordubete inguruko

kontaketa. Adierazi EH ekimenaren

ikurrak, izartxoa eta harridura

marka, ageri zuten

banderak eta egitasmoari atxikimendua

azaldu dioten ehun bat

lagunek hartu zuten agertokia,

Euskaldunan bildutako ehunka

lagunen txalo zaparrada amaigabearekin

batera.

Agurrak eta berotasuna

Antzezpen hutsa baino askoz

gehiago zelako, Euskaldunako

areto nagusiak dituen eserleku

guztiak baino gehiago behar izan

ziren ekitaldira bildutako jendetza

hartzeko. Euskal gizarteko

pertsona ezagunak agurtzeko aukera

izan zuen jendeak eta euren

berotasuna agertu zieten askori,

martxan dauden epaiketak direla

eta. Hala gertatu zitzaien ezker

abertzaleko buruzagiei edota

Egunkaria auziko Martxelo Otamendi

eta Iñaki Uriari.

Bestalde, ekitaldira bertaratutakoen

artean askok euskal presoen

aldeko elastikoak eta itsasgarriak

jantzi zituzten.

Euskal presoen aldeko irudiak ugariak izan ziren. L.J. / ARP

Uria, Larrarte eta Otamendi, atzo, Euskaldunan. L.J. / ARP

de zibil eta politikoetan ematen

ari den inboluzioaren aurrean

konponbide bat topatzea lehentasuna

delako».

Adierazpena babesteko atzoko

ekitaldian izan ziren, besteak beste,

Alternatibako Oskar Matute,

EAko Jon Aritz Bengoetxea, ezker

abertzaleko Rufi Etxeberria

eta Tasio Erkizia, Aralarreko

Josu Murgia, LABeko Ainhoa

Etxaide, EILASeko Belen Arrondo,

Lokarriko Andoni Mendizabal,

ESAITeko Egoitz Askasibar,

Askapenako Gabi Basañez, Bilgune

Feministako Izaskun Guarrotxena,

EKTko Joan Mari Larrarte,

Ikastolen elkarteko Koldo

Tellitu eta Iñaki Antiguedad

EHUko irakaslea.

4 berria 2010eko urtarrilaren 31, igandea

Harian › Iritzia

Ni ez naiz

hemengoa

uzitegi Nazionaleko ataria.Tratu txarren

ataria.Irensten zaituen zulo ilu-

A

na.Eramana ez izanaren zortea izanez

gero,bisitari gisa sartzen bazara ere,akusatu,inputatu,errudun,gaizkile

sentitzen

zara,sentiarazten zaitu.Bizkarrean

atea itxi orduko onik aterako

ote zaren pentsatzeko bizkortasuna

galtzen duzu.Guztia zama da.

Etxean bezala dabiltzan abokatu,funtzionario

eta enparauen

begiratuak gainean

Jira

Xabier Lekuona

dituzu,uniformedunarena,

segurtasun arduradunaren

begiratu zorrotzagoa…hamaikagarren

aldiz fitxatzen zaituzte,grabatzen

zaituzte.Zu arriskuan zaudela

ohartarazteko segurtasuna duzu goitik,

behetik eta alboetatik.Uste dut komunean

ez zaituztela grabatzen.Uste dut.

Auzi saioa hastera doa.Denok serio.Togak,akusatuak,akusatzaileak

eta beroki

eta gorbata garestiz jantzitako uniformedunak.Hurbilegi,alboan

eserita.Prentsakoen

eskanerretik ere pasatu behar duzu.

Ez zara haietakoa.

Auzi saioa hasi da.Egurra jasotzera

ohituta ez dauden txapelokerrek

egurra jaso dute.Egurra ematen

onenak direnak azalpena emateko

orduan ezer ez dira.Asteazkeneko

saioa amaitu da.

Kalean zara,aire garbia arnasten

duzu Madril kutsatuan.Epaiketa

irabazita

dago.Epaia,aldiz,ikusteko.

Harriaz

aino zilarrak Lapurdum-eko goizak

L troxatzen zituela, mineraltzen nindoan.

Oroitu nintzen udaran nola Eako

Lapatxetan genbiltzala, argazkiz gatibatu

nuen mundua bere bakartasunean

bataia nezakeen harri borobil horaila.

Eguzkiaren itzal perfektuak marrak

azpimarratzen zizkion. Ezer ez zen

eta aldi berean dena zen.

Rose Auslaender poetaren bilduma

ekarri zidan Alemaniatik aspaldiko

adiskideak opari eta liburua

lehen aldiz ireki nuenean

Stein Zeit idazkia lerratu

zitzaidan begipera. Ukitua

nintzen, pentsamendu

eratorlearen eta eskuen

Bira

Itxaro Borda

ekintzaren arteko koinzidentziagatik

bereziki. Oinutsik ibiltzen ikasi behar genuela

xuxurlatu nuen orduan nirekiko,

harria ahurrean tinkatzen, lurrerantz,

beherantz tiratzen gintuen indar astunaz

kontzientzia hartzen, gugan umiliatua,

zokoratua, ahantzia zenaz berriz

gogoratzen eta azkenean zutik atxikitzen

gintuzten bizpahiru uste-zutoin

debaldeak maitatzen.

Bizitzak, haizeak harria higatzen

duen bezala, errausten gintuen.

Hiria estaltzen zuten laino zilarrek.

Olerki soil batek salbatzen

bagintu? Die neue Stein

Zeit unsere wo man nicht das

Gras wachsen hört irakurri

nuen, bihotza lehertzear.

Hotel Atalaiako bosgarren

irakaspena.

Zuzendaria:

Martxelo Otamendi

Zuzendariordea:

Xabin Makazaga

Edizio arduraduna:

Lurdes Huizi

Argitaratzailea:

Euskal Editorea SM

Publizitatea: Iragarri SM

Lege gordailua:

SS-0662/03

Batzorde parekidea:

0712I84059

Egoitza nagusia:

Martin Ugalde kultur parkea.

Gudarien Etorbidea, z/g.

20140 Andoain.

Telefonoa:

(0034) 943-30 40 30

Faxa: (0034) 943-30 09 43

Webgunea:

www.berria.info

Posta elektronikoa:

berria@berria.info

Publizitatea:

publi@iragarri.net

Harpidetza saila:

(0034) 943 - 30 43 45

Date: 31/01/2010

Exemplaire: 2.054

Editeur: Euskal Editorea s.l.

Directeur de publication:

Martxelo Otamendi

Comission paritaire:

0712I84059

Delegation Labourd:

Lisses 3, 64100-Baiona.

Tel.: (0033) 559256220.

Fax: (0033) 559254303.

E-mail: lapurdi@berria.info

ORDEZKARITZAK

Araba: Bizenta Mogel, 6.

Posta kodea: 01008

Gasteiz. Telefonoa:

945-15 04 52. Erredakzioko

faxa: 945-14 83 07.

Posta elektronikoa:

araba @berria.info.

Bizkaia: Uribitarte kalea, 18,

3. C. Posta kodea: 48001

Bilbo. Telefonoa:

94-435 26 00. Erredakzioko

faxa: 94-423 49 75.

Posta elektronikoa:

bizkaia@berria.info.

Lapurdi: Lisses, 3. Posta

kodea: 64100 Baiona.

Telefonoa: 559-25 62 20.

Faxa: 559-25 43 03.

Posta elektronikoa:

lapurdi @berria.info.

Nafarroa: Iratxeko Monasterioa,

45, 13. Posta kodea:

31011 Iruñea. Telefonoa:

948-36 66 22.

Publizitatea: 948-36 66 23.

Posta elektronikoa:

nafarroa@berria.info.

berria

Estatutu-bidearen

amaierarantz

Joan Puigcercos

ERCko lehendakaria

Katalunian, Estatuko

gainerako tokietan

bezala, ia ezinezkoa

da zinemara joatea,

espainieraz ez dagoen

film bat ikustera. Filmen %97

espainieraz ematen dituzte. Baina,

gainera, urriak dira jatorrizko bertsioak;

hori ere 40 urte luzeko frankismoak

utzitako ondarea da, eta

iraganarekin eten ez zuen kultura

inertzia baten ondorioa.

Jordi Pujolen agintaldian, artean

gehiengo absolutu zabal batekin

gobernatzen zuela, saio txiki

bat egitea proposatu zuen, legez

ezarrita zinema katalanaren ehunekoa

%25 izatea. Hala, bada, majors

edo zinema estudio nagusiak

eta enpresariak kexa batean hasi

zirelarik, CiU uzkurtu egin zen, eta

tiradera batean zokoratu zituen

bere asmo onak. Pisu handia izan

zuten enpresen elkar aditzeek, eta

arazoak ekar ziezazkiekeen edozer

baztertzeko joera hartu zuten,

mendeetako ohiturari jarraiki. Horregatik,

inoiz ez zioten ekin Estatutuaren

errefoma handinahi bati.

Langintza zail bati ekiteko eta Espainiako

Estatuari pultsua jokatzeko

izuak geldiarazi zituen.

Kontua da, garai hartan, Narcis

Serraren PSCk Pujolen zinema

lege-egitasmoaren kontra jo zuela,

hura inposiziotzat jota. PPk, jakina,

bat egin zuen haren argudioekin.

Asko aldatu dira gaur egun kontuak.

Kataluniako Ezker Gobernuak,

sortzez Andaluziakoa den gizon

bat buru duela —PSC beraren

buruzagi ere badena—, beste zinema

lege bat bultzatzen dihardu; horren

arabera, banatzen eta ematen

dituzten filmetatik %50ek katalanez

behar dute izan, edo katalanez

bikoiztutako bertsio jatorrizkoak.

Uste izatekoa zen majors-ak eta sektoreko

enpresariak haserreturik

erantzutea haren kontra, eta statu

quo-ren alde. Eta, uste izatekoa zenez,

hala egin zuten PPk eta Ciutadans

alderdikoek ere. Ez zen hain

uste izatekoa, ordea, CiUk ere neurri

horren kontra egitea, eta Narcis

Serraren proposamen zaharkituetara

jotzea, neurria «inposiziotzat»

hartuta. Horixe da CiUren benetako

aurpegia eta DNA, uko historikoen

bidez antolatutakoa.

Kataluniako Gobernuan Esquerrak

eta PSCk egindako ituna

behin eta berriro gaitzetsi izan dute

hasieratik hainbat sektore nazionalistak,

espainiarrek zein katalanek.

Ordain poltikoak ekarri dizkie

batzuei zein besteei. PSCri Ciutdans

taldeak aurre egin zion. Esquerran

ere zatiketa bat gertatu

da, eskuinaldean; nazionalista eskuinekoei

onartezina iruditu zaie

ezkerrek sozailistekin itun bat egitea,

eta askoz ere erosoago sentiaraziko

lituzke CiUrekin aliantza

bat egiteak. Hala, bada, eta zailtasunak

zailtasun, hankasartze eta

hutsegite eta guzti, beste jokaleku

bat eratu dadin bultzararzi dugu.

Kataluniako Estatutuaren erreforma

gorabeheratsuak zeharo

baldintzatzen du gaur egungo politika

egoera. Langintza hori baldintza

sine qua non izan zen, lehen gobernu

katalanista eta ezkerrekoa

sortzeko. Eta, hala, abian jarri zuten

itun hura, eta Estatutua ekarri

zuen, emaitza ezinago handinahia,

Kataluniako Parlamentuko %90ek

izenpetutakoa, 2005eko irailaren

30ean. Hurrengo, gertatu zena gertatu

zen, eta CiU azpiko aldetik igaro

zen Madrilen, Zapaterorekin

egindako itun arbuigarria zela eta.

CiUk eta Zapaterok bat egin zuten,

Estatutua baleztaz gabetzeko, Generalitateko

lehendakaritza berreskuratzearen

truke. Jakinekoa

da Zapaterok, eta batik bat PSO-

Ek, ez duela sekula begi onez ikusi

Esquerra Generalitateko Gobernuan

egotea. Nolanahi ere, hori ez

da kontua. Besterik da CiU alderdiak,

bere burua nazionalistatzat

baitauka, xede nazionalei uko egin

behar izatea autonomia admnistrazioko

baliabideei eustearren.

Batzuen batzuek nahiago izango

lukete PSE-EE euskaldunaren

antzirudira egindako PSC bat,

fronte espainolista bat sendotzeko

gertu legokeen alderdi bat, eta aurrerabideak

amaitzeko prest, esate

baterako hezkuntza sisteman, euskara

irakas hizkuntza gisa hartuta.

Bada, zorionez, Katalunian ez

da hala. Esquerrak eta PSCk egindako

itunari esker, adibidez, badute

kataluniako Hezkuntza Lege

bat, katalana gotortzeko ikasle

guztien irakas hizkuntza gisa. Alor

horretan, PSCk ezin izango du

atzera egin berriro, nazioari josita

utzi dugu. Izan ere, sozialista bat

buru duen Gobernuak eman dio

onespena halako hezkuntza eredu

bati, eskuineko zein ezkerreko espainolistak

hainbetse amorrarazten

dituenari. Kontuan hartzekoa

da, orobat, Kataluniako Immigrazio

Lege berrian katalana ezartzea

harrera hizkuntza eta guztien hizkuntza

komun gisa. Eta horren

alde ere bozkatu dute PSCko diputatuek.

Herri kontsulten aldeko

lege bat ere bozkatuko dute, eta,

lege proposamen horrek bide

emango dio erreferendum bat egiteko

herritarren eskaerari. Antza

denez, CiUk ez dauka nahikotzat,

eta gogorarazi nahi digu Espainiako

Gobernuak baimendu beharko

lukeela horrelako kontsulta bat.

Jakinaren gainean gaude! Gogoan

daukagu, hain zuzen, konponketatxo

bat egin ziotelako Estatutuari

Masek eta Zapaterok. Nolanahi

ere, ordea, irudikatuko ote dute herritarrak

beharrezko izenpeak jaso

dituela, legean jasotakoari men

eginda, eta Parlamentuak haren

alde eginagatik Espainiako Gobernuak

ez duela hartarako baimenik

eman? Horra hor, aurrez aurre, demokrazia

norgehiagoka; zalantzarik

ez daukat, zuhur eta apal esanda,

dema horretan Kataluniako

herriak irabaziko luke alde handiz.

Ziklo aldaketa bat gertatzen ari

da Katalunian. Kataluniako politika

erdigunea lekuz aldatzean datza

arrakasta erabatekoa. Handitu egin

da independisten kopurua; baina ez

hori bakarrik, jende asko lozorrotik

esnatu baita, Espainia plural hori

entelekia bat dela konturatzeraino.

Lehergarri baten modukoa izan da

Estautuaren kontu hori, eta litekeena

da Auzitegi Konstituzionalaren

etorkizuneko erabakiak hori bizkortzea.

Izan ere, Parlamentuko Estatutuaz

gain Espainiako Gorteek

onartu eta erreferendumean bozkaturiko

Estatutu murriztu hori ere ez

litzateke Konstituzioan sartuko.

Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren

mende dago autogobernua

eta Estatutua. Egiaz, baina, Estatutua

amaitu beharrean Estatutuaren

bidea amaituko dute. Itxi egingo

dute. Bide horretatik betiko Espainia

(bat eta bakarra) besterik ez

dago, edo Europarantz abiatzea,

beste aitzakiarik jarri gabe eta berandu

baino lehen. Eta horixe erabakiko

dute etorkizun ez oso urrunekoan.

Egia da ez dela berehalakoan

gertatuko, batzuek diotenez,

baina gaur egun duela hamar urte

baino hurbilago gaude, eta politikagintzan

hasia dute Kataluniaren

etorkizunari buruzko eztabaida. Lanean

segitu beharra daukagu, independentziaren

aldeko gehiengo soziala

eta politikoa lortu arte. Eta,

ahaleginduz eta abileziaz, lortuko

dugu azkenean.

(Erredakzioan itzulia)

Hizpideak

Adierazi,babesteko

Jon Ordoñez

jbeasain@berria.info

ritziak, kaleko aldarrikapenak, intimitatea

eta pribatutasuna, justizia,

I

botoa emateko eskubidea eta hauteskundeetan

bozkatua izateko aukera.

Azken urteetan, atzerakada nabarmena

izan da eskubide zibil eta politikoen

arloan, eta hori guztia demokraziaren

mesederako omen. Selektiboa izan

arren, ordea, horrelako murrizketa batek

gizarte osoa jotzen du, modu batean

edo bestean, atzo Adierazi EH, Eskubide

zibil eta politikoen Ekimen Herritarra

aurkeztu zutenek azaldu zuten

moduan.

Demokrazia eskuratu eta berreskuratu

nahi izan duten gizarte guztiek izan

dituzte hasieran aipatutako oinarri horiek

ardatz.Berdin Hegoafrikan eta Espainian,eta

berdin Hego Amerikan eta

Europa ekialdean.Izan ere,alderdien

akronimoetatik harago (gertuago) herritar

guztien jabetza da boterea demokrazian;

bestela,ez da.Horregatik,murrizketa

horien aurka erantzuteaz gain,

ekimenaren sustatzaileak eskubide

horien defentsan horma altxatzera

deitu dute gizarte osoa,demokraziak

eta gizarteak elkar behar baitute.

Hitz beste

Anjel Lertxundi

2010eko urtarrilaren 31, igandea berria 5

Iritzia ‹ Harian

Tonto plantan

elesail bat ikusten ari zarelarik, bat-batean, hor non

T ikusten duzun aktore edo aktoresa bat heroina zainetan

sartzeko plantak eginez, kokaina kokagunetik esnifatzen,

edo, zergatik ez?, mamia baino gurin saturatu gehiago

duen opiltxo bat jaten. Ikusiko dituzu bortxaketak, hildakoak,

zakil ahokadak, tortura higuingarrienak. Baina

—ai, eta milatan ai!—, ezetz delako aktorea edo aktoresa

zigarrotxo bat erretzen ikusi? Inoiz ez duzu tabako pakete

bat edo kearen arrastorik ikusiko. Galarazita daukate osoro.

No smoking. Ez omen da itxura inor erretzen ikustea,

eragin txarra izan omen lezake-eta gizartean. Ez, telebistan

ez duzu inor ikusiko zigarroa erretzen. Tabakoak hil

egiten du, aizu!

Hipokrisia tontotik hipokrisia tontorako lehia zinez

tontoan, Australiako Gobernuak emakume titi txikien

irudiak galarazi ditu eszena erotikoetan. Pedofilia

saihesteagatik. Ikusleek nerabe-itxura har liezaieketelako.

r Montxo

Haiti eta

‘CNN efektua’

Patxi Juaristi

Soziologoa

Haitiko lurrikararen

ondorioen

imajinak izugarriak

izan dira.

Port-au-Princeko

kaleetan hilotzak ikustea, albotik

jendea pasatzen ari zen bitartean,

mingarria eta gogorra

izan da guztiontzat. Erreskate

taldeen lan arriskutsuak, hilobi

arruntak, haitiarren aieneak

eta inpotentzia adierazpenak

edo ume zaurituen irudiak barrua

astindu digute. Izan ere, begiak

asko ikusi nahi du, eta gutxi

sufritu.

Pertsiar Golkoko gerrarekin

(1991), garai berri bat hasi zen

komunikabideek gatazkei eta

giza hondamendiei ematen dieten

tratamenduaren ikuspuntutik.

CNN telebista katea gerrako

irudiak zuzenean ematen hasi

zenean (zentsuratutako irudiak,

noski!), gatazketara eta giza

hondamendietara hurbiltzeko

modu berri bat hasi zen, eta horrekin,

sufrimendua audientzia

handia duen ikuskizun bihurtu

zen. Ordutik, CNN efektua deitu

zaio pertsonen sufrimendua zuzenean

eta gertatzen ari den momentu

berean transmitituz, gatazken

eta giza hondamendien

aurrean hiritarren elkartasuna

eta estatuen erantzun politikoa

eragiteko komunikabideen «ustezko»

gaitasunari. CNN efektuan

sinesten dutenen arabera,

pertsonen sufrimendua zuzenean

erakutsiz, iritzi publikoarengan

eragiten da, eta, ondorioz,

gobernuak «zerbait» egitera bultzatzen

dira.

Ramonet bezalako pentsalariak

urrunago doaz, eta «audimetroaren

diplomaziaz» hitz

egiten dute. Cómo nos venden la

moto (1996) liburuan dioenaren

arabera, imajina gogorrek sortzen

duten saminak eragin izugarria

du estatuen kanpo politikan.

Bere ustez, NATOren hegazkinek

ez zuten parte hartu

Bosniako gerran (1993-1995), Sarajevoko

merkatuan hilotz

apurtuen irudiak gure telebistetan

ikusi genituen arte. Ruandako

genozidioan (1994) nazioarteak

ez zuen ezer egin, irudi

mediatikorik ez zegoelako, eta

zerbaitekin urrikaltzeko, gure

begiek ikusi egin behar dutelako.

Telebistarik edota kazetaririk

ez zegoenez Ruandan, hileak

pasatu arte, ez genuen jakin hutuek

milaka tutsi eta aurkari

hutu hil zituztela. Komunikabideak

genozidioa gertatu osteko

hileetan agertu ziren Ruandan,

eta orduan eskaini zizkiguten

milioika pertsonen ihesaldiaren

imajinek harrituta eta hunkituta

utzi gintuzten.

Haitiko imajinak ikusita urrikaldu

egin gara, eta ziur nago nazioarteko

laguntza taldeen eta

Gobernuz Kanpoko Erakundeen

diru-kutxek ohikoa dena baino

laguntza gehiago jaso dutela.

Zentzu honetan, uka ezina da komunikabideek

ematen dituzten

imajinek badutela iritzi publikoarengan

eta gobernuengan eragiteko

gaitasuna. Eginetik zerbait,

ez eginetik ezer ez. Hala eta

guztiz ere, iruditzen zait komunikabideek

indar gutxi dutela gertatutako

hondamendien sakoneko

arazoei erantzun egokiak bultzatzerakoan.

Are gehiago, CNN

efektuaren eraginez, gobernuek

hondamendietan parte hartzen

dute lehen momentuetan, baina

hasierako laguntza horiek ez

dute jarraikortasunik izaten, ia

gehienetan. Haitiko kasuan,

hainbat gobernutako su-hiltzaile,

polizia eta soldaduek pertsona

ugari atera dituzte bizirik

adreiluen artetik, baina, orain,

ikusi egin beharko da zer-nolako

babesa eta laguntzak ematen

zaizkien euren bizimoduarekin

aurrera jarraitzeko. Susmoa

daukat komunikabideen agendatik

desagertzen denean, Haiti

gure buruetatik eta gobernuen

lehentasunetatik ere desagertu

egingo dela. Gilen, bihar hilen,

etzi ehortziren, etzidamu ahantziren.

CNN efektuak barrua pixka

bat astintzeko balio du, baina

azalean gelditzen dela iruditzen

zait. Estatuen kanpo politika indartsuegia

eta konplexuegia da,

komunikabideek eragiteko.

Gehiago esango dut, CNN efektua

egia bihurtzeko, iritzi publikoak

presio egin behar du, baina,

horrekin batera, erakunde

politikoek parte hartzeari etekin

politikoa aterako diotela

pentsatu behar dute. Gobernuek

galera politiko, ekonomiko

edo militar handiegiak aurreikusten

badituzte, mila eratako

arrazoiak aurkitzen

dituzte ezer ez egiteko. Aitzakia

eske dabilenak beti atzematen.

Komunikabideek hondamendien

berri ematen digute berehala,

baina hori ez da nahikoa

beste era bateko mundu bat sortzeko.

Komunikabideek giza

hondamendien eta gatazken benetako

arrazoiak eta sakoneko

arazoak azaldu beharko lituzkete,

jendea egiatan informatzeko

eta eraginkorrak izateko; maila

sinbolikoa gainditu, eta benetako

errealitatea erakutsi beharko

lukete; «sentimendu onen

marketingaz» harago joan. Izan

ere, Vicenç Fisas-ek bere Cultura

de paz y gestión de conflictos

(1998) liburuan dioen bezala,

ikustea ez da ulertzea.

6 berria 2010eko urtarrilaren 31, igandea

Harian › Iritzia

‘Politika

neo-otomanoak’

u

Zuzendariari

BERRIAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dute 2.500 karaktere —espazioak barne— baino luzeago izan

behar, eta BERRIAk mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:

Berria, Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko: iritzia@berria.info.

Larrepetit

Urtzi Urrutikoetxea

Mundu

musulmanarekiko

hurbilketek argi

ageri dute ifrentzua:

betiko etsaiekin

bakea bilatzea da

teorian «auzoekin

arazorik ez»

politika.

, Hemeroteka

Baietz lehenago

Amatiño › Argia

errialdea hotzak eta elurrak irentsi

H dute asteon ere, baina Turkiak azkenaldiko

kanpo politikako ekimen ugariekin

jarraitu du etengabe. Ahmet Davutoglu

atzerri ministroaren agenda ezin beteagori

politika neo-otomano deitu izan zaio,

behinolako inperioko lurraldeetan eragina

berreskuratzeko asmoa ageri duelako. Gobernuak,

berriz, askoz hobeto geratzen

den «auzoekin arazorik ez» izena eman

dio politika horri. Duela ez asko Istanbulen

gauden kazetari atzerritarrekin egindako

bilera batean horri heldu zion gobernuan

dagoen alderdiko arduradunetako batek.

Britainiar eta estatubatuar kazetariak urduri

ageri ziren, Siria eta, batez ere, Iranekiko

jarrera berriak Europatik urruntzea eta

itxuraz islamizazio leun batek ezkutatzen

zuen benetako helburuak ageri zituelakoan.

Are gehiago, «auzoekin arazorik ez»

izeneko politikak salbuespena Israel izanda:

duela ez asko arte eskualdeko aliatu

garrantzitsuenak mokoka ari dira urtebete

baino gehiagoz. Politikariak azkenean

onartu zuen Estatu Juduarekikoa, nabarmenduz

behinolako lotura estrategikoa indargabetuta

zegoela eskualde osoarekin

laguntasuna lortzen ari zen uneotan. Iranekikoak,

lasaitzeko eran esan zituen,

mundu osoak estu eta oldarkor hartzen

zuelarik Teheran, denon intereserako zelakoan

Ankarak zubi lana egitea.

Mundu musulmanarekiko hurbilketek

(Gazako salaketa uler daiteke, baina zer

irabazten du Turkiak gerra-krimenez akusatutako

Sudango presidentea babesten?)

argi ageri dute ifrentzua: «auzoekin

arazorik ez» betiko etsaiekin bakea bilatzea

da teorian. Eta Armeniarekin urrian

izenpetutako hitzarmenak ez du ezer ekarri,

muga itxita dauka Turkiak eta agiria usteltzear.

Zipreko elkarrizketak blokeo egoera

berean daude. Eta gobernuak «irekiera

demokratikoa» deituriko prozesu kurdua

indarrean dagoela berresten badu ere,

atxiloketekin jarraitu eta harro aldarrikatu

dute iaz 800 kurdu atxilotu zituztela. Nork

zer azaldu, hura irakurketa.

Ozta-ozta, hiru hilabete baino ez dira joan Cegasak Energiaren Euskal

Klusterrean sartzea eskatu zuenetik. Zer arrazoi ote zegoen pila arruntak

egiten 75 urte zeramatzan enpresak bat-batean erabaki hori har zezan?

Geroztik, arrapaladan, lauzpabost albiste gertatu dira bata bestearen

ondotik. Lehenik Juan Zelaiaren enpresak berak iragarri zuen auto elektrikoentzako

bateriak egiteari ekingo ziola. Gero, Energiaren Euskal Erakundeak

eta Repsolek ituna sinatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoan auto

elektrikoentzako zerbitzu-sare aitzindaria indarrean jartzeko. Ondotik Industria

Sailak eta Mercedes Benzek elkarrekin hitzartu zuten furgoneta

elektrikoak Gasteizen ekoizteko egitasmoa. Eta hau guztia gutxi bailitzan,

datorren astean bilduko dira Donostian Europako Batasunaren Industria

eta Berrikuntza ministroak auto elektrikoaren etorkizuna aztertzeko.

Nazioarteko Energia Agentziak aditzera eman duenez, 2030 urtean merkatuan

egongo diren autoen %50 elektrikoak izango omen dira. Baietz lehenago

izan.

Mendiak aske izan gabe, ezin dira

bizirik izan

T www.berria.info

Nafarroa Bairen alde

Nafarroaren euskaldungoa esna dezala Nafarroa

Bai-k. Oraindik badago Espainiako Estatuan

Nafarroa Euskal Herrikoa ez dela sinesten

duen jendea. Euskal Herria hitza eskolako

liburuetatik kendu nahi dute; nafarren

errespetua «zanpatuz» euskara «inposatu»

nahi omen da.

Begira dezatela Nafarroaren kondaira!

Nongoa zen Axular? Nongoa zen Kanpion ?

Nongoa zen Larreko? Nongoa zen Garaikoetxea

lehendakari ohia?

Bilboko Ekologistak Martxan-eko Xabier

Abian Sueskunen urtarrilaren 19ko gutuna

irakurrita, edo ez dut tutik ulertu, edo Acciona-ko

saltzaile batek idatzitako lerroak dirudite.

Energia berriztagarriek ez gaituzte klima

aldaketatik salbatuko, inolaz ere, Xabier.

Energia berriztagarriak ez dira alternatiba

bat, kontsumo-eredua errotik aldatzen ez

bada. Maila guztietako kontsumoa jaisteaz

hitz egiten hasi behar dugu: kontsumoa gutxitu,

baina ez zure eta nire etxeetako argindarrean

soilik, kontsumoa gutxitzeak esan

nahi du behar ez ditugun era guztietako salgai

gutxiago fabrikatzea, garraio mugimenduak

gutxitzea, zaborrik ez sortzea, eta abar

eta abar; paradigma aldaketa bat. Energia

berriztagarrien mitologiak dio bizimodu

xahutzaile absurdo hau energia berriztagarriekin

manten dezakegula. Irudika ezazu panorama:

egungo bidetik, noizbait mendi guztiak

haize-errotaz, errepidez, goi-tentsioko lineez

beteta egongo dira hutsaren hurrena

lortzeko, kontsumo etengabearen parte ziztrin

bat. Politikariek paparra medailaz beteta

edukiko dute, poz-pozik berde mozorroarekin,

despistatuek txalotu eta guzti egingo

baitituzte. Baina paisaia betirako suntsitua

eta arazoa konpondu gabe, larriagotua baizik,

izango dugu: are espazio natural gutxiago

CO 2 aren balantzerako, eta energia garbiarekin,

baina gauza zikinak egiten jarraituko

dugu: kotxeak, aire girotuak, berogailuak fabrikatzen.

Nafarroa duzu energia negozioaren adibidea:

eolikoekin bere beharrak betetzeko gai

omen da (potentzia instalatuagatik, inoiz ez

baitakigu eolikoen errendimenduaren berri,

hori da bestea) baina eolikoak ez ditu (berez,

ezin ditu) beste energia iturriak ordezkatu.

Gainera, zentral termiko gehiago eraikitzeko

asmotan dabil. Ondorioa: beste edonon bezala

edo gehiago kutsatzen dute.

Negozio bat da energia, eta hori da arazoa.

Gaur egun beste edozer den bezala, osasuna

adibidez. Energia ez da kontsumo beharren

arabera fabrikatzen, merkatuan jarri eta ahal

den gehiena saltzeko baizik. Energia enpresek

dirua irabazteko makineriak dira; beraz,

energia iturri alternatiboena ere, haien eskuetan

jada ez da alternatiboa, garapen

iraungaitza da. Eta hori horrela den artean,

energiarekin (berriztagarri edo zikin, berdin

du) arazo latza daukagu.

Lobby horiek, beren subkontrata politikoen

eskutik, etengabe sinetsarazten digute

geu garela bizimodu xahutzaile honen arduradun,

eta biziko bagara ezinbestekoa dugula

mendiak urbanizatzea, errepide gehiago

eraikitzea, zentral nuklearrak edo abiadura

handiko trenak. Eta zuk amua irentsi duzula

iruditu zaigu.

Askoz gutxiagorekin ongi (seguru asko,hobeto)

bizi gaitezke,eta are gehiago,bizi beharko

dugu.Eta horren ondorioa izango da

kezkatzen zaituzten espezieak salbatzea eta

beste.

Mikel Aizpurua. Hernani.

UPN euskara baztertu nahian

Berriro ere, UPN Euskara baztertzen saiatu

da; izan ere, 2008ko jardueren Oroitidazkia

gaztelania hutsean editatzen saiatu baita.

Irailean, Oroitidazki hori lehenengo aldiz argitaratu

zen, 500 ale, eta 11.000 euroko kostua

izan zuen. Bestalde, web orrialdean ere zintzilikatu

zen.

Hautetsi independentistok, Euskarazko

edizioari buruz galdetu genuen. Orduan, Herritar

parte-hartzearen hautetsiak euskarara

itzultzen ari zela esan zigun, eta hilabete barru,

hau da, gutxi gorabehera urrirako prest

egonen zela. Aipatua, Lehendakaritza Batzordeko

aktan bildu zen.

Geroztik, behin baino gehiagotan gai honen

inguruan galdetu dugu. Jasotako azkeneko

erantzuna, lau hilabete ostean, honako

hau izan da: «Jada, web orrialdean jarrita

dago». Baina gure eskaera, Lehendakaritza

Batzordeak esandakoa betetzea zen. Hau

da, paperean editatua izatea. Gauzak horrela,

ale bat eskatutakoan gezurra agerian geratu

zen. Euskarazko argitaratzea eskatu

gabe zegoen, eta, ondorioz, hilabete hauetan

bai Batzordean esandakoa bai gure galderei

emandako erantzun guztiak gezur handi bat

besterik ez ziren.

Horregatik, UPNk izandako jarrera salatu

nahi dugu. Izandako jarrerarekin, berriro ere

agerian geratzen da gure hizkuntzari, Euskarari,

eta euskaldunoi digun mespretxua eta

ezinikusia. Agerian geratzen da, halaber, ez

darabiltela gardentasunik eta lau hilabete

hauetan gezurretan aritu direlagure arreta

desbideratu nahian.

Hala ere, Ezker Abertzaleak izandako pertseberantziak

bere saria izan duela adierazi

nahi dugu. Hautetsiak esandakoaren arabera,

Oroitidazkiaren argitalpen eskaera 14an

egin zen, eta hamar egun barru, nahi duenak

eskuragarri izanen du. Hortaz, emandako

epea itxaron beharko dugu, ea oraingoan hitza

betetzen duen.

Marine Pueyo eta Mikel Gastesi. Iruñeko Udaleko

hautetsi independentistak.

Nafarroa Euskal Herrikoa ez dela sinesten

duten mentalitate atzerakoiek bihoaz Nafarroa

Beherera: hau da Iparraldeko probintzietarik

euskaldunena; nafarra hitza biztanle

guztien gogoan eta ingurumenean izanik ere

ez du inork —bedi erdaldun bedi euskaldun,

bedi abertzale, bedi frantseszale— Nafarroa

Beherea Euskal Herrikoa denik zalantzan jartzen.

Pozgarria da Nafarroa Bai bezalako alderdi

bat izan dadin. Jarrai dezatela.

Jakes Lafitte.

2010eko urtarrilaren 31, igandea berria 7

‹ Harian

Gaurkoa›

Maitane

Goñi

Argazkian, erdi-erdian, ikaskidez inguratuta ageri da Maitane Goñi, igaro ostiralean, Haurtzaro ikastolan bere omenez egin zuten festan. GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

Parisera, geroaren bila

Nortasun

agiria

pMaitane Goñi.

1999ko abuztuaren

28an jaio

zen. Egun Oiartzunen

bizi da,

eta Haurtzaro

ikastolan dihardu,

Lehen Hezkuntzako

5. mailan.

pTratamendua

eta ebakuntzak.

Raymond Poincare

erietxean

hainbat tratamendu

jasoko

ditu bizkarrezurra

eta ornoak luzatzeko.

Martxoaren

erdi aldera,

Necker erietxean,

bi ebakuntza

egingo dizkiote.

Ondo bidean,

maiatzean bueltan

izango dira.

pInformazio

gehiago. maitanekinbat.webgarden.es

Frantziako hiriburura joango da gaur Maitane Goñi neskatoa, familia

osoarekin; sortzetik duen gaitza arintzen saiatzeko ebakuntza bi egin

behar dizkiote han, zailtasun handikoak. Elkartasuna du bidelagun.

Arantxa Iraola Oiartzun

Amaaa, niki tiradun bat!». 10 urteko lurrikara

bat da Maitane Goñi, zurrunbiloa.

«Handitzen naizenean animalientzako

hotel bat eduki nahi dut.

Asko gustatzen zaizkit animaliak, batez ere katutxoak».

Irudimenak bor-bor egiten dio, gainezka.

«Nik animalien hizkuntzak dakizkit», dio. «Eta

gustatuko litzaidake txineraz ikastea ere...».

Gaurtik, frantsesa erabiliko du erruz; izan ere, familia

osoarekin batera, Parisera bidean da, bertan

4-5 hil egiteko. Sortzetik duen eritasun larri

bat arintzen ahalegintzeko bi ebakuntza egin behar

dizkiote han, zailtasun handikoak. Aurretik

ere sarri izana da Parisen, hainbat tratamendu

jasotzen. Bidaia horien zama ekonomikoak itota,

iaz, azkena egin zuen egonaldian,

bakar-bakarrik egon zen

Maitane Parisen. Bihotza maiz

hautsi zitzaion egun luze haietan

amari, Alaitz Erostarberi.

«Oso gogorra izan zen; errua

eta amorrua sentitzen nituen,

zer eta diru arazoengatik ezin

umearen ondoan egon?». Horregatik,

oraingoan, senarra,

eta Maitaneren bi ahizpa txikiak

ondoan hartuta doa, sendi

osoarekin. Bidaiari aurre

egiten laguntzeko, bizileku duten

herrian, Oiartzunen, eta

Realeko

jokalari

beteranoen

partida,

bazkari bat,

Porrotxen

bisita...

Ekimen pila

bat egin dira

amaren jaioterrian, Pasaian, kanpaina handia

abiatu zuten orain hilabete batzuk, eta Gipuzkoa

osora hedatu da, oparo.

«Ikaragarria izan da, eskerrak baino ezin ditut

eman», dio Alaitz Erostarbek. Kasuak izan duen

oihartzunari lotuta, telebista, irrati eta egunkarien

eskariei erantzuten izan dute nahikoa lan

igaro egun hauetan, baina guztiei parez pare zabaldu

dizkiete etxeko ateak. «Nik nola esango dut

ba ezetz?». Hain justu, Alaitz Erostarbek berak

aldizkari batera igorritako laguntza deia izan zen

kanpaina honen abiapuntua. «Eskutitz bat idatzi

nuen Pasaian aldizkarira». Orain urtebete, Maitaneren

osasun egoerak nabarmen egin zuen behera;

bi birikak itxi zitzaizkion, eta osagileek,

oraindik berez ebakuntzak egiteko gazteegi dela

onartu arren, aurreratu egin beharko zirela erabaki

zuten. Etsi-etsian laguntza

deia egin zuen Alaitz Erostarbek.

Eta erantzuna jaso du,

aski beroa; «Hamelingo txirulariari

nola, halaxe jarraitu dit

niri jendeak...».

Maitane Goñik Oiartzungo

Haurtzaro ikastolan ikasten

du, eta bertako hainbat guraso

buru-belarri murgildu dira familia

honi laguntza emateko

kanpainan. Realeko jokalari

beteranoen futbol partida, bazkari

handi bat, eskumuturrekoen

salmenta, zozketak, Po-

rrotxen bisita... Ekimen pila bat egin dira. «70 .000

euro lortu ditugu», dio Alaitz Erostarbek, kontuak

garbi erakusteko asmo irmoan. Ebakuntzak,

Osakidetzak ordainduko ditu, pertsona baten

Pariseko egonaldirako ere dirua jarriko du

osasun zerbitzu publikoak, baina gainerako gastuei

aurre egiteko da dirua. Izan ere, diru iturri

amaigabea behar du neskatoak egunerokotasunik

ohikoenean ere. Etxea, logela, autoa... Den-denak

egokituta egon behar du, eta mediku eta fisioterapeuten

zaintza iraunkorra behar du. «Eta honek

ez du amaierarik...», dio Alaitz Erostarbek.

Izan ere, eritasuna oso larria da, eta degeneratiboa,

errukirik gabe aurrera egiten duten horietakoa.

Bigarren mailako bizkarrezurreko atrofia

muskularra deitzen dute adituek. Gaitzaren izaera

larriak, zail egiten du Maitaneren bizitza. Kortse

bat jantzita eraman behar izaten du une oro,

eta gurpil aulki batean ibiltzen da hara eta hona.

Euskal Herrian gaitz honek jotako beste inor ez

da, eta munduan ere kasuak urriak dira. Bizkarrezurra

arras okertuta dauka haurrak, eta hezurrak

oso ahulak. «Osteoporosiak jota dago». Gaitzaren

eraginez arnasa hartzeko ere arazoak ditu

maiz. «%40ko ahalmena du biriketan».

Mundu osoan erreferentzia

Parisko Raymond Poincare erietxean egongo da

Maitane Goñi. Mundu osoko haurrak izaten dira

han, horrelako gaitzak tratatzen erreferentzia

baita. Bizkarrezurra eta ornoak luzatzeko tratamenduak

egingo dizkiote aurrena. «Ondoren, bi

ebakuntza; bizkarra eta bularraldea irekiko dizkiote».

Egun gogorrak izango dira. Pozgarri ere

espero dituzte. Ebakuntzei esker, neskatoak hobera

egitea da itxaropena. Maitanek, pinpirin,

orain nahi bezala jantzi ezin dituen niki tiradunak

espero ditu bueltan.

8 berria 2010eko urtarrilaren 31, igandea

Harian › Euskal Herria

«Dimentsio politikoa» lehenetsi du

ezker abertzaleak egungo faserako

Barne eztabaidaren ondorioen arabera,

«jarduera mota guztiak» prozesu

demokratikoaren zerbitzuan jarri behar dira

Apustua ezker abertzalearen borondatearen

ondorio dela berretsi du oinarri sozialak

Pello Urzelai

Egoera berri bat erdiesten saiatzeko

ordua iritsi dela uste du ezker

abertzaleak. «Ziklo aldaketa

egin behar dugu, esparru aldaketan

eta gatazkaren konponbidean

urratsa egiteko». Horretarako

lanabes eta helduleku egokienak

zein diren aztertu ondoren, «gaur

egungo faserako, dimentsio politikoa

lehenetsi behar dugu». Hori

da ezker abertzalea joan den urritik

egiten ari den eztabaidaren

ondorio nagusietako bat, aste honetan

bertan egin diren batzarretan

aurkeztutako laburpen dokumentuaren

arabera.

Fase politikoaren eta estrategiaren

argipena izenburuko txostena

izan da eztabaidaren oinarria,

eta ia 300 batzar egin ondoren,

txostenaren ildoa eta apustua berretsi

du ezker abertzalearen oinarri

sozialak. Eztabaidaren edukien

laburpen gisa, hamabi ondorio

bildu dituzte dokumentu

batean. Sintesi horren arabera,

ezker abertzaleak bat egin du

txostenaren eduki nagusiekin eta

azaroaren 14an Altsasun aurkeztutako

adierazpenarekin.

Hurrengo asteetan behin betiko

txostena idatziko dute, eztabaidan

jasotako ekarpenak kontuan

hartuta, eta, horrekin batera, eztabaida

prozesuari amaiera

emango dion ebazpen bat landuko

dute. Dokumentu horietan, garatuago

agertuko da ezker abertzalearen

apustu estrategikoa eta

aurrera begirako ibilbidea. Pauso

horien epeak guztiz finkatu gabe

daude.

Azken egunotako batzarretan,

eztabaidaren sintesi bat partekatzen

aritu dira oinarri sozialarekin,

hamabi ondorio nagusiak laburtzen

dituen aipatutako dokumentuak

lagunduta.

Konfrontazioa arlo politikora

Eztabaidaren sintesiaren arabera,

ezker abertzaleak uste du sakoneko

aldaketa politikoari eta

esparru demokratikoari ateak

irekitzea lortu dela, eta aukera

hori baliatu behar dela ziklo aldaketa

bat eragiteko, esparru politikoaren

aldaketan eta gatazkaren

konponbidean urratsak eginez.

Helburu horretarako, lanabes eta

Eztabaidaren edukien

laburpen gisa, hamabi

ondorio bildu dituzte

dokumentu batean

Konfrontazioa «eremu

politikora eramatea»

ezinbestekotzat jo du

ezker abertzaleak

helduleku egokiak aukeratu behar

direla uste du ezker abertzaleak.

«Gaur egungo faserako, dimentsio

politikoa lehenetsi behar

dugu: sakoneko aldaketaren alde

indar metaketa egin behar dugu,

iritsi baita ordua egoera berri bat

erdiesteko».

Apustuaren dimentsio politikoaren

garrantzia beste ondorio

batean ere jorratu dute. Ezker

abertzalearen ustez, «indar metaketa

eta herri aktibazioa dira prozesu

demokratikoaren oinarri

nagusiak. Ezker abertzalearen

ekinbidea eta, zehazki, jarduera

mota guztien ezaugarritzea

horretara zuzendu behar dira».

Beraz, jarduera mota guztiak prozesu

demokratikoaren zerbitzuan

jartzea hobetsi du ezker

abertzaleak.

Aldaketa egiteko, ezinbestekotzat

jo du ezker abertzaleak konfrontazioa

«eremu politikora eramatea»,

estatuak «ahulen» diren

eremura. «Horrenbestez, masa

borroka, borroka instituzionala

eta borroka ideologikoa, indar harremanen

aldaketa eta nazioarteko

babesa bilatzea estrategia berriaren

funtsezko oinarri izango

dira. Herri babesa izango da bermerik

handiena eta herri mugimendua

akuilurik eraginkorrena».

Fase berriaren mami politikoa

Euskal Herriaren nazio aitorpena

eta autodeterminazio eskubidearen

aitorpenean oinarritzen

den aldaketa politikoa eskuratzea

da, aipatutako sintesiaren

arabera. Aldaketa politiko hori

«prozesu demokratikoaren bidez»

gauzatu nahi du ezker abertzaleak.

Eta «prozesu demokratikoa

abiaraztea ezker abertzalearen

«alde bakarreko erabakia da».

Azkeneko esaldi hori, hitzez hitz,

Altsasuko agerraldia, ezker abertzalearen oinarriak eta borondatea izenburuko agiria aurkezteko. VILLAR LOPEZ / EFE

Altsasuko adierazpenean dago jasoa.

Baina, oraingo agiri honetan,

beste honako ideiarekin osatua

dago: «Apustua egitea gure erabakia

da. Erabaki hori gure borondatearen

ondorio da, ez beste

inoren borondatearen edo beste

ezeren (Estatuak edota beste eragileek

trukean eman lezaketena)

menpekoa». Prozesua abiarazteko

beste eragileen zain edo Estatuarekin

konpromisoak hitzartzearen

zain ez egoteko irizpidea

berretsi du ezker abertzalearen

oinarri sozialak, eztabaida laburtzen

duen sintesiaren arabera.

«Apustua egin nahi dugu, sinetsita

gaudelako askapen prozesuan

aurrera egiteko bide eraginkorra

dela eta horretara askapen prozesua

irabazi bidean jarriko dugula».

Apustu hori egiteko gaur

egun baldintzak badirela uste

sendoa du ezker abertzaleak.

G Eztabaidaren ondorioen laburpena

7.600 partaide

Ondorioen laburpenarekin batera,

eztabaidaren balantze orokorra

egin du ezker abertzaleak. Bildutako

datuen arabera, 274 batzar

egin dituzte, eta 7.600 lagunek

hartu dute parte modu zuzen

batean eztabaida prozesuan. «Milaka

iritzi eta ekarpen jaso ditugu.

Batzarrak, oro har, oso dinamikoak

eta parte-hartzaileak

izan dira». Jarrera hori zoriontzeko

modukoa dela uste du ezker

abertzaleak, eztabaida «baldintza

gogorretan» egin dela kontuan

hartuta.

1pellour@berria.info

1. Aldaketarako ateak irekita:

«Sakoneko aldaketa politikoari

eta esparru demokratiko bati

ateak ireki dizkiegu».

2. Aukera historikoa: «Agorturiko

fase politiko batean gaude,

eta horrek proiektu nazionalari

eta sozialari aukera historikoa

eskaintzen dio».

3. Ziklo aldaketa: «Ziklo aldaketa

egin behar dugu, marka aldaketan

eta gatazkaren konponbidean

urratsa egiteko».

4. Aldaketa politikoa: «Fase

berrian, Euskal Herriaren nazio

aitorpena eta autodeterminazio

eskubidearen aitorpenean

oinarritzen den aldaketa politikoa

eskuratu behar dugu».

5. Prozesu demokratikoa: «Aldaketa

politikoa prozesu demokratikoaren

bidez gauzatu nahi

dugu. Fase politikoaren oinarrizko

lanabesa prozesu demokratikoa

da, eta berau abiaraztea

Ezker Abertzalearen alde bakarreko

erabakia da».

6. Eremu politikoa: «Indar metaketa

eta herri aktibazioa dira

prozesu demokratikoaren oinarri

nagusiak. Ezker abertzalearen

ekinbidea eta jarduera mota

guztien ezaugarritzea horretara

zuzendu behar dira.

Aldaketa egiteko ezinbestekoa

da gero eta zabalagoa izango

den indar metaketa bideratzea

eta konfrontazioa estatuak

ahulen diren eremura eramatea;

hau da, konfrontazioa eremu

politikora eramatea».

7. Apustua: «Apustu egitea

gure erabakia da. Erabaki hori

gure borondatearen ondorio da,

ez beste inoren borondatearen

ez beste ezeren (Estatuak edota

beste eragileek trukean

eman lezaketena) menpekoa».

8. Nazio eraikuntza: «Prozesu

demokratikoa eta nazio eraikuntza

elkar lotzen ditugu».

9. Aldaketa soziala: «Aldaketa

politikoari Ezker Abertzaleak aldaketa

soziala gehitu nahi dio».

10. Negoziazioa: «Prozesu negoziatzailea

berreraiki behar da.

Azken negoziazio saioan izandako

lorpenek beste aro negoziatzaile

bat berreraikitzeko balio

behar dute. Anoetako proposamena

berresten dugu».

11. Berrantolaketa: «Herritar

Batasunak antolaketa eredua

berregokitu behar du».

12. Denbora: «Denbora termino

politikoetan ulertu beharra

dago. Gaur egun baldintzak

daude planteatutako apustua

egiteko, balia ditzagun».

2010eko urtarrilaren 31, igandea berria 9

Euskal Herria ‹ Harian

Baldintzarik gabe kartzelatu dituzte

asteartean atxilotutako bost lagunak

Inkomunikatuta eta

konfiantzako

abokaturik gabe

deklaratu dute Velasco

epailearen aurrean

Edurne Begiristain

Baraualdiak

egiten ari dira

hainbat

herritan, presoei

babesa emateko

Estanis Etxaburu eta

Jon Enparantza

behin-behinean

kartzelatzeko agindua

eman du epaileak

Eloy Velasco epaileak baldintzarik

gabe espetxeratu ditu joan

den asteartean Ertzaintzak atxilotutako

Ibon Iparragirre, Asier

Badiola, Jabier Zubizarreta, Xeber

Uribe eta Jon Iñaki Esnaola.

ETAko kide izatea edo hari laguntza

ematea leporatuta bidali ditu

espetxera. Epaileak ETAko kide

izatea eta lehergailuak gordetzea

leporatu die Asier Badiolari eta

Ibon Iparragirreri, eta ETAri laguntza

ematea, berriz, Jabier Zubizarretari,

Xeber Uriberi eta Jon

Iñaki Esnaolari. 2008an Ondarroako

polizia etxearen aurkako

atentatuan parte hartu edo atentatua

prestatzen laguntzea egotzi

diete, eta eraso egitea Azpeitiko

telebista uhin hedagailu bati,

AHTko lanei eta Elgoibarko PSO-

Eren herriko etxeari. Gainera,

Andoni Zubizarretaren aurka bigarren

auzi bat ireki du epaileak,

droga trafikoa egotziz.

Ertzaintzak asteartean atzeman

zituenetik, inkomunikatuta

egon dira bost lagunak. Eta atzo

konfiantzako abokaturik gabe

eta inkomunikatuta igaro ziren

epailearen aurretik. Izan ere,

atxilotuei deklarazioa hartzen

hasi behar zutenean, konfiantzako

abokatua epaitegitik kanporatu

zuen epaileak, «han ez zuela

ezer egiten» esanez, abokatuak

BERRIAri azaldu dionez. Honenbestez,

atxilotuei ofizioko abokatu

batekin hartu zien deklarazioa

Eloy Velasco epaileak.

Auzitegi Nazionaleko autoen sarreratik auto bat sartzen, atxilotuekin. ZIPI / EFE

Bost lagunen deklarazio hartzeak

iraun bitartean, konfiantzako

abokatuak Auzitegi Nazionalaren

kanpoaldean zain egon

behar izan zuen. Atxilotuen senide

eta lagunak ere auzitegiaren

atarian izan ziren egun osoz, eta

ez zuten euren hurkoen inguruko

informaziorik jaso. Abokatuari ez

zitzaion epailearen espetxeratze

autoa jakinarazi, eta atxilotuak

ikustea ere ukatu egin zioten.

Hortaz, gaur arte ezin izango du

haiekin egon.

Iragan astean atxilotuen abokatuak

epaileari eskatu zion torturak

saihesteko neurriak hartzeko,

baina hark uko egin zion

protokolo hori ezartzeari. Hala,

inkomunikazio aldian jasotako

tratuarekin kezkatuta agertu da

Amnistiaren Aldeko Mugimendua,

eta Auzitegi Nazionaleko

epailearen jarrera gogor salatu

du. Atxilotuen defentsa eskubidea

ukatzea eta inkomunikazio

egoera «muturreraino» eramatea

leporatu dio, eta atxilotuen tortura

arriskuaz ohartarazi du. «Inkomunikazioak

azken unera arte luzatzeak

atxilotuek egun hauetan

jasandako tratuaz txarrena pentsatzera

garamatza».

Bestalde, Ertzaintzak egindako

polizia operazio horren harira,

herenegun atxilotutako Urtza Alkorta

eta Zunbeltz Bedialauneta,

berriz, inkomunikatuta daude

oraindik Ertzaintzaren esku. Datorren

astean dira pasatzekoak

epailearen aurretik.

Bestalde, Rodolfo Ares Herrizaingo

sailburuak atzo jakinarazi

zuen asteartean hasitako polizia

operazioa dagoeneko itxita dagoela,

baina auzibide berria irekiko

duela droga trafikoengatik. Izan

ere, Herrizaingo Sailaren arabera,

drogak eta drogen trafikorako

erabiltzen diren tresnak atzeman

zaizkie atxilotutakoei.

«Lehentasun nazionala»

Ertzaintzak egindako polizia operazioaren

harira mintzatu da

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako

gobernuburua, PSOEren

batzorde federalean. ETAren

aurkako borroka «lehentasun nazionala»

dela, eta ahalegin horretan

ez dela «murrizketarik» egongo

ohartarazi du. Azken atxiloketen

«arrakastagatik» Ertzaintza

zoriondu du ,eta adierazi du ETAren

aurkako borrokan «irmo» eutsiko

diola gobernuak.

Erredakzioa Donostia

Euskal presoak egiten ari diren

borrokaldiarekin bat eginez, baraualdiak

egiten ari dira hainbat

herritan. Azken egunotan egindako

protesta ekimenei batu zaizkie

Donostiako Egia auzoan, Arrigorriagan

(Bizkaia) eta Eibarren,

Arrasaten, Beasainen eta Legorretan

(Gipuzkoa), eta asteburuko

baraualdia egiten ari dira zenbait

lagun. Donostian, 30 lagun

ari dira baraualdia egiten, Arrigorriagan

50, Eibarren 80 eta Arrasaten

35. Gainera, euskal presoen

aldeko elkartasuna ozen aldarrikatu

nahi izan dute hainbat ekimenen

bitartez, eta besteak beste

giza kateak eta elkarretaratzeak

egin dituzte. Baraualdiari amaiera

emango diete gaur, bilkurekin

eta manifestazioekin.

Etxaburu eta Enparantza

Estanis Etxaburu eta Jon Enparantza

espetxeratu egin zituzten

atzo, behin-behinean. Ostiral

arratsaldean atzeman zituzten

biak, Jose Mari Sagardui Gatzaren

askatasuna eskatzeko egindako

ekitaldiaren harira Espainiako

Auzitegi Nazionalean egin

den epaiketara ez aurkezteagatik.

Etxaburu ostiral gauean eraman

zuten epailearen aurrera,

eta hark espetxeratzeko agindua

eman zuen. Enparantza, berriz,

atzo goizean eraman zuten Auzitegi

Nazionalera.

10 berria 2010eko urtarrilaren 31, igandea

Harian › Euskal Herria

EAk EAJri eskatu dio onar

dezala PSE-PPk ez dutela

esparru berririk aitortuko

Pello Urizar EAko idazkari nagusia. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS

Aldaketa abertzaleen

ekintzen batasunetik

bakarrik etorriko dela

esan du Pello Urizar

EAko idazkari nagusiak

Erredakzioa Donostia

PSE-EEk eta PPk ez dutela sparru

politiko baten beharra aitortuko,

eta hori onartzeko eskatu

dio EAJri Pello Urizar EAko idazkari

nagusiak. Haren esanetan,

abertzaleen ekintzen batasunetik

soilik etorriko da aldaketa.

Iñigo Urkullu EAJren EBBko

presidentearen eta Patxi Lopez

lehendakariaren arteko bilera

izan zuen hizpide Urizarrek, atzo,

alderdiko militante zaharrenei

Bilbon egindako omenaldian.

«Bilerara bakoitza bere ideiekin

sartu zen, eta hala atera ziren

bileratik ere», esan zuen.

PPren gutunik ez duela jaso

ere nabarmendu zuen EAko idazkari

nagusiak. Antonio Basagoitiren

arabera, herenegun Estrasburgoko

auzitegiak Batasunaren

inguruan emandako epaia bidali

zion EAri, alderdikideen artean

banatzeko. «Bai PSE-EEk eta bai

PPk dena komunikabideen bidez

egiteko ohitura dute», azaldu

zuen Urizarrek. EAri ez PPk eta

ez beste inork ez diola giza eskubideei

eta beste eskubideei buruzko

ikasgairik emango gaineratu

zuen. Hala, «eskubide batzuk

bakarrik» aukeratzea egotzi zion

PPri.

Polo subiranistari buruz ez

zuen hitz egin nahi izan Urizarrek.

«Ez dugu ezer gehiago esango

ezker abertzaleak barne gogoeta

amaitu artean».

Aralarrek ere esan du ikusi

egin beharko dela ezker abertzaleak

hausnarketa amaitu ostean

etorkizunerako zein proposamen

egiten duen. Jon Abril koordinatzaileordearen

esanetan, oraindik

«goiz» da koalizioei buruz hitz

egiteko. Gaur egun, polo subiranista

bere horretan osatzeko baldintzarik

ez du ikusten.

H1! polo subiranistaren aurka

Koalizioei buruz hitz egin zuen

Iñaki Galdos Hamaikabateko

presidenteak alderdiaren lehen

batzar nagusian. Han azaldu zuenez,

EAn zegoenean, hauteskundeetara

EAJrekin aurkeztearen

alde egin zuen beti. Eta orain ere

«nazionalismo historiko instituzionalaren

alde» egin behar dela

dio.

Nazionalismo hori H1!-ek eta

EAJk ordezkatzen dutela zehaztu

zuen, EAk jarrera hori alde batera

utzi eta ezker abertzalearekin

«polo subiranista» osatzearen

alde egin duelako. Hain zuzen,

bat-egite horri buruzko «egia argitzeko»

eskatu dio Galdosek

EAri. Polo subiranista «ezker

abertzalea berreraikitzeko ahalegina»

besterik ez dela uste du H1!-

eko presidenteak.

Manifestazioa eginen

dute Barrena aska

dezaten eskatzeko

E. Elizondo Iruñea

Ezker abertzaleko kide Pernando

Barrena aska dezaten eskatzeko,

manifestazioa eginen dute otsailaren

7an Berriozarren (Nafarroa).

Haren senitartekoek eta

lagunek egin dute deialdia,

Barrenak ez duela espetxean

egon behar aldarrikatzeko. «Politika

egiteagatik atxilotu eta espetxeratu

zuten duela bi urte»,

erran zuen haren aita Jose Mari

Barrenak, atzo, Berriozarren bertan

egindako aurkezpenean.

Kosta egin zitzaion emozioari

eustea semea askatzeko eskatzerakoan.

Aitarekin batera, Barrenaren

lagun Jon Castañaresek eta bertze

hainbat senitartekok eta lagunek

egin zuten bat agerraldian.

Castañaresek gogoratu zuen hil

honen 21ean Espainiako Auzitegi

Nazionalera eraman zutela Barrena,

espetxealdia bertze bi urtez

luzatzeko tramiteak egitera,

oraindik epaiketaren zain baita.

«Talde armatuko kide izatea egotzi

diote politika egiteagatik, bere

ideiak defenditzeagatik. Espetxez

espetxe eraman dute, gainera,

sakabanaketa politikaren ondorioz.

Ez da bidezkoa. Ez du kartzelan

egon behar, eta epaiketarik

ere ez liokete egin behar», erran

zuen Castañaresek.

Horregatik antolatu dute manifestazioa,

eta «Barrena pairatzen

ari den bidegabekeria» salatu

nahi dutenei parte hartzeko

deia egin zien Castañaresek. Elkarretaratzea

12:30ean hasiko da,

Berriozarko Eguzki plazan, Eskubide

politikoen alde, Pernando askatu

lelopean.

2010eko urtarrilaren 31, igandea berria 11

‹ Publizitatea

12 berria 2010eko urtarrilaren 31, igandea

Harian › Euskal Herria

‘Egunkaria auzia’ DItzulpenak

Itzulpen okerretatik, mezu okerrak

‘Egunkaria’-ren aurkako epaiketan aurkeztu

diren euskarazko txostenen itzulpena ez

dela «fidagarria» dio itzultzaile talde batek

Jatorrizko testuetan ez dauden ideiak

agertzeko «intentzioa» sumatu dute

Edurne Begiristain

Egunkaria-ren aurka Auzitegi

Nazionalean egiten ari den epaiketan

froga gisa aurkeztu diren

euskarazko itzulpen gehienak

okerrak dira. Zentzugabeak. Nahasiak.

Hala ondorioztatu dute

Begoña Montoro eta Oskar Arana

itzultzaileek, Egunkaria auziko

defentsaren eskariz egindako

txosten batean. Idatziz aurkeztu

diren froga eta dokumentuek eragindako

arazoak ikusita landu

dute txostena. Eta ateratako ondorioak

kezkagarriak dira oso.

Perituen ustez, Auzitegian froga

gisa aurkeztu diren dokumentuen

itzulpena «ez da fidagarria»,

ez duelako islatzen euskarazko jatorrizko

testuek diotena. Guardia

Zibilaren itzulpenetan egindako

oker «etengabeek» jatorrizko testuen

ulermena zaildu egiten dutela

diote. Eta Auzitegi Nazionaleko

interpreteek itzulpen horien gainean

egindako berrazterketak ere

ez dira batere zorrotzak. Gainera,

oker batzuk bestelako «intentzioz»

egin direla uste dute, eta

Guardia Zibilak jatorrizko idatzietan

ez dauden ideiak agertzeko

asmoa izan duela sumatu dute.

Itzultzaileek argi ohartarazi dute:

itzulitako agiriak irakurtzen dituen

erdaldun batek ez luke sekula

jakingo jatorrizko testuen edukia

zein den.

Txostena bi zatitan banatu dute

egileek. Alde batetik, Guardia

Zibilak itzuli eta berrazterketarik

izan ez duten testuen egokitasuna

aztertu dute. Eta, bestetik, Auzitegi

Nazionaleko interpreteek

Guardia Zibilaren itzulpenen gainean

egindako alderaketak berraztertu

dituzte. Txostena egiteko,

HAEEk erabilitako IZO itzulpen

zerbitzu ofizialaren irizpideak

erabili dituzte.

Akatsak nonahi atzeman dituzte.

Auzitegian gaztelaniara itzulita

aurkeztu diren agiri batzuetan

jatorrizko testuetako esaldiak eta

hitzak itzuli gabe utzi dira. Beste

batzuetan, jatorrizko testuetan ez

dauden hitzak, esaldiak eta ikur

ortotipografikoak gehitu zaizkio

itzulitakoari (galdera ikurrak, parentesiak,

kortxeteak...). Itzultzaile

taldeak adibide ugari aurkitu

ditu froga gisa aurkeztu diren

txosten, dokumentu eta idatzietan:

deklinazio, sintaxi eta aditzetan

akatsak, jatorrizko testuen

zentzua aldatzen duten itzulpen

traketsak...

Aurkitutako akatsek kasu batzuetan

jatorrizko esaldien zentzua

aldatu egin dute, eta, beste

batzuetan, mezua bera ulertezin

bilakatu dute. Esaldien zentzua

aldatzen dituzten itzulpen traketsekin

jatorrizko testuen esanahia

«goitik behera moldatu»

egin dela diote perituek. Esaterako,

jatorrizko agirietan galderak

direnak baiezko esaldi bihurtu dituzte

gaztelaniako itzulpenetan.

Egitura bakoitzaren autonomia

zaindu edo bitarteko batzuk partekatu?

honela itzulita dago: En cada

estructura, hay que cuidar la

autonomía o desarrollar algunos

medios. Hiztegiaren erabileran

ere oker ugari atzeman dituzte.

Eta akatsekin mezu nahasiak

eman dira itzulpenetan: onetsi,

habilitar omen da; ordezkatzen

du, delega, eta zuzentzaile taldea

honela itzuli dute gaztelaniara:

equipo de dirección.

EH: EHAS

Itzulpen okerrak ez dira hitz soiletara

mugatzen. Hainbat kasutan

gaztelaniara eraman diren esaldiek

ez dute zerikusirik jatorrizko

testuetan agertzen direnekin, eta

maiz, Guardia Zibilak edo, kasuan,

Auzitegiko interpreteek hitzen

esanahia asmatu eta esaldiak

bere kasa interpretatu dituzte.

Esaterako, EH sigla (Euskal

Herria) EHAS sigla (alderdia) bilakatu

dute gaztelaniara itzuli

Irudia qDerry

dutenean. Gauza bera gertatu da

euskarazko hitzen deklinazioarekin,

esaldiaren zentzua erabat aldatuz:

Koordinakundeak joko

handia eman dezakeela esaldia

horrela itzuli dute: Hasta ahora

los de la Coordinadora han dado

un gran juego.

Baina, oker batzuk bestelako

«intentzioz» egin direla pentsatzen

dute perituek. Izan ere, agiri

askotan, jatorrizko testuetan

agertzen ez diren ideiak itzulpenetan

azaltzeko intentzioa sumatu

dute. El Periodico egunkariak

kaleratutako informazio bati aipamen

egiten dion idazkiaren

itzulpena oso esanguratsua da:

Askoz jota ondorioztatu daiteke

KASek eta ETAk bazutela informazioa

egunkari berriaren sorrerari

buruz esaldia, esaterako,

modu honetan itzuli dute: Apunta

mucho que podría salir más información

acerca de la relación de

KAS y ETA con la creación del

nuevo periódico. Eta beste adibiderik

ere bada: Lorpenen artean

aipatu zuen egunkariaren salmentak

kontrolatzen duen OJD

erakundearen auditoria igaro

zuela, horrela itzuli dute: Mencionó

entre los logros que se controla

la venta de la organización, de

OJD y que se ha pasado la auditoría.

IRLANDAN ERE AUZIAREKIN KEZKATUTA

Ainara Mendiola Egunkaria-ren Aldeko Kultur Elkarteko

kideak Egunkaria auziari buruzko hitzaldia

eman zuen atzo Derryn (Ipar Irlanda), Irlanda

eta Euskal Herriaren arteko elkartasun batzordeak

antolatuta. 60 bat pertsona elkartu ziren. Batik

bat Egunkaria-ren itxieraz hitz egin zuten, eta

Culturlann zentroan bildutakoek gaiarekiko interesa

eta kezka agertu zuten. Bihar bi hitzaldi

emango ditu Mendiolak Belfasten, eta asteartean

beste bi Dublinen. BERRIA

G Perituen txostena

ITZULPEN AKATSAK

pJatorrizko testuan ez dauden

hitzak eta esaldiak gehitzea.

Josemi Zumalabek azken bilera

oroitu zuen, honela itzulita ageri

da: Josemi Zumalabe recordó

con agrado la última reunión.

pGramatika akatsak. Ene uste

apalean honela itzulita dago:

En nuestra opinión en la estantería;

Lepoa eginen nuke...

omen da Me jugaría mi inmolación

que...; Arinkeria, berriz, prisa;

gidoilari, conductor; onetsi,

habilitar; euskerari buruz, adecuándolo

al euskera; erran,

errar; molde, movil; errespetu,

errepasu; foru, foro; ...

pDatuak eta denbora. Datu zehatzak

idazteko orduan ere oker

ugari daude. Hala, aurtengo defizita

honela itzuli dute: el déficit

del año pasado; handik ordu

erdira, de entonces a una hora;

40.000-43.000 irakurle, berriz,

60.000 lectores omen da gaztelaniaz.

pDeklinazioa. Euskarazko deklinazioa

ulertzeko zailtasunak

atzeman dituzte itzulpenetan.

Ergatiboa nominatibo pluralarekin

nahastu da: koordinakundeak

joko handia eman dezakela,

honela itzuli da: hasta ahora

los de la coordinadora han

dado un gran juego... Zenbaki

gramatikalekin ere gauza bera:

pertsona baten esku esaldia en

manos de unas personas itzuli

da. Izen propioak eta hitzen arteko

nahasketa agerikoa da:

amaitzeko, batzarrari dagokionez

esaldia En lo referente a las

comisiones esaldian bilakatu

dute, eta Kimua Iparraldeko argitalpenari

izena aldatu eta brote

deitu diote.

pSintaxia. Poliziaren itzulpenetan

sintaxi akats ugari daude:

...nazioaren egitura politikoarentzat

esaldiaren itzulpena

omen da ...para la politica de

estructuración nacional.

pJatorrizko testuetan ez dauden

ideiak. Aipatutako paperetan

badirudi ‘Egunkaria’-ren zuzendariari

buruzko informazioa

ematen zela dioen idazkia honela

itzulita ageri da frogetan:

En esos papeles que el director

de ‘Egunkaria’ era y no era el

que ofrecía información a ETA.

Edo honako esaldia: nahasmena

sortu nahi izan da ‘Euskaldunon

Egunkaria’-ren errealitate

garbia eta gardenari buruz, Se

ha querido hacer una mezcla

sobre la realidad limpia y clara

del ‘Euskaldunon Egunkaria’.

2010eko urtarrilaren 31, igandea berria 13

Euskal Herria ‹ Harian

ETAri indarkeria uzteko

eskatu dio BAKek Bilbon

Eusko Legebiltzarrean

ordezkaritza duten

alderdi guztietako

ordezkariak izan dira

manifestazioan

Erredakzioa Bilbo

Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko

Egunaren harira, urtero egiten

du manifestazioa Bakearen

Aldeko Koordinakundeak

(BAK). Aurten ere ez dute hutsik

egin. Bakea da bidea. Sin violencia

ni amenazas lelopean egin

zuten protesta atzo. Ekitaldiaren

amaieran irakurritako agirian,

indarkeria alde batera uzteko

eskatu zioten ETAri. «Indarkeria

babesten dutenei zintzotasun

une bat eskatzen diegu esperpento

hau amaitzeko, eurentzat ere

mina besterik ez dakarrelako»,

esan zuen Amaia Lopez de Larruzea

BAKeko kideak. Bereziki

gogoan izan zituzten joan den

urtean ETAk hildako Eduardo

Puelles, Carlos Saenz de Tejada

eta Diego Salva. Aurrerantzean

ere lana «itxaropenez» egingo

dutela adierazi zuten elkarteko

kideek.

17:30ean hasi zen protesta, eta,

euripean, Bilboko Jesusen Bihotza

plazatik udaletxera arteko

ibilbidea egin zuten. Ehunka pertsonak

hartu zuten parte, horien

artean, ezker abertzalekoek ez

beste alderdi guztietako ordezkariek.

Han izan ziren, besteak

beste, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako

eleduna, Rodolfo Ares

Herrizaingo sailburua, Jose

Antonio Pastor PSE-EEko bozeramailea,

Izaskun Bilbao EAJko

europarlamentaria, Iñaki Oiartzabal

Euskadiko PPko idazkari

nagusia, Rafa Larreina EAko

kidea eta Javier Madrazo Ezker

Batuko presidentea.

gogoan izan ditzaten. Oiartzabalen

arabera, alderdi guztietako

ordezkariek batu egin behar dute

«beti mehatxu egiten dutenei

aurre egiteko».

Larreinak, berriz, esan zuen

BAKen manifestazioak «planteatu

ere egin behar ez genukeen zerbait

aldarrikatzeko» balio duela.

Askatasunerako eskubidea,

adierazpen askatasunerako

eskubidea, parte-hartze politikoa

eta bakean eta askatasunez bizitzeko

aukera eskatu zituen,

«inongo mehatxu eta indarkeriarik

gabe». Madrazok esan zuen

«egoera normalizatura» iritsi

ahal izateko bide politiko eta

demokratikoak soilik erabili

behar direla.

Ehunka lagun izan ziren manifestazioan. ALFREDO ALDAI / EFE

Ordezkarien adierazpenak

Manifestazio hasieran, Jaurlaritzaren

izenean Mendiak esan

zuen atzokoak ez ezik urteko gainerako

364 egunek izan behar

dutela indarkeriarik gabekoak.

Aresek herritarrei eskatu zien

indarkeria gaitzesteko «terroristen

eta terrorismoa goraipatzen

dutenen aurka», eta gaineratu

zuen gaitzespen hori «terrorismoa

errotik ateratzeko baliagarria»

dela. Pastorrek gaitzetsi

egin zituen «batzuk zabaltzen ari

diren mezu nahasiak». Haren

arabera, horiek ETAri sinestarazten

diote helburu politiko batzuk

lor ditzakeela.

Bilbaok azaldu zuen legebiltzarrean

hasitako biktimen aldeko

lanari Europako Batzordean ari

zaiola jarraipena egiten, han ere

14 berria 2010eko urtarrilaren 31, igandea

Harian › Euskal Herria

Asier Agirre q Aramaioko alkatea

Otsailaren 10ean epaituko dute, «desobedientzia eta prebarikazioa»

leporatuta, AHTaren inguruko herri galdeketa bat egiteagatik.

Herriari galdetzeagatik hautetsi bat epaitzeak ez duela zentzurik dio.

«Herria epaituko dute esaten

duenagatik, ez alkatea»

Iñaki Petxarroman

«Burua goian» joango da Asier

Agirre Aramaioko alkatea (ezker

abertzalea) Arabako Auzitegian

otsailaren 10ean egingo dioten

epaiketara. Herriari galdetzea

ezin dela delitutzat jo nabarmendu

du, eta berriz egingo lukeela

gaineratu.

Otsailaren 10ean epaituko zaituzte,

Gasteizen, aldaketarik ezean.

Bai, eskatzen ari gara atzeratzeko,

Iñigo Iruin nire abokatuak

beste epaiketa bat duelako

hurrengo egunean Madrilen, eta

egun horretan han egon behar

du, hura prestatzen.

Desobedientzia eta prebarikazioa

leporatu dizkizute. Zer deritzozu

horri?

Epaiketak berak ez dauka zentzurik.

Hautetsiak gara, eta gure

lana da herriari hitza ematea.

Akusazioa da herriari galdetzea,

hitza ematea herriari, eta epaiketa

bera da kolokan jarri behar

dena. Zer eta udal agintari bat

auzibidean jartzea bere herriko

seme-alabei galdetzeko aukera

emateagatik!

Gainera, bederatzi urtean kargu

publikorik ezin betetzea eskatzen

dute zure kontra. Ez dirudi eskaeraproportzionatua

bere burua demokratikotzat

jotzen duen Estatu

batean.

Logika guztietatik kanpo dago.

Azkenean, udal politikarien helburua,

edozein politikarren helburua

da herritarren zerbitzura

jartzea. Eta, horretarako, lehen

gauza jakin beharko duguna da

ea herritarrek zer uste duten guk

egiten ditugun gauzen gainean.

Ez dut uste demokraziaren helburua

denik lau urtetik behin

pertsona batzuk aukeratzea, eta

bitartean pertsona horiek nahi

duten guztia egitea.

Abiadura handiko trena berezitzat

daukate agintariek, eta kriminalizazio

saioak ere salatu izan dituzte haren

kontra ari diren taldeek.Hor koka

daiteke zure kontrako epaiketa ere?

Ez bakarrik abiadura handiko

trenaren gainean. Batzuek euren

bulegoetan egin dituzten proiektu

batzuen gainean ezin dugu

ezer esan, ez ezer pentsatu. Izan

daiteke AHTa, Pasaiako portua,

autobideak, parke eolikoak…

AHTarekin gertatzen dena da

herri asko garela kaltetuak, eta

herri askotan pentsaera bera

daukagula. Herritar guztiei galdetzeko

eskubidea egongo balitz,

herri horiek esango lukete

«Nire kasua adibide

moduan erabili nahi

dute, besteek ikusteko

zertarako prest diren»

«Eredu moduan jarri

izan zaigu Suitza; han

jendeari galdetu egiten

zaio proiektuei buruz»

«Kaltea egina dago,

baina proiektua ez da

martxan jarri oraindik;

geldi dezagun»

AHTrik ez dutela nahi, eta

proiektu horrek bertan behera

geratu beharko luke. Horregatik,

lehenengoa ni izan naiz, baina

nire kasua adibide moduan erabili

nahi dute, besteek jakin dezaten

zer egiteko prest dauden

antzeko kasuetan.

Behin eta berriro diote gehienak AH-

Taren alde daudela, baina egin diren

herri galdeketetan emaitzek ez dute

horrelakorik erakusten. Esaterako,

Aramaion.

Azkenean demokrazia hitza erabiltzen

dute beraien gogara. Ikusten

dena da libre daukatela beraiek

parlamentu bat nahi dutena

egiteko, nahi dituzten

proiektuak aukeratzeko. Baina

lehen esan duguna: lau urtez

behin ekintza bat eginda ezin da

herri baten bidea markatu. Eredu

gisa jarri izan zaigu Suitza. Suitzan

jendeari proiektuei buruz

galdetu egiten zaio. Espainiako

Estatuan guztien gainetik pasatzen

dira, eta gauza bera esan daiteke

Frantziako Estatuan ere AH-

Taren proiektuarekin.

Lapurdin herritarren gehiengo

nabarmen bat agertu da proiektuaren

aurka, eta hautetsiak erakarri

dituzte haien atzetik. Hegoaldetik

nola azter daiteke han sortu den

herri mugimendua?

Herri mugimenduak, mugaz alde

batean edo bestean, herri mugimendua

izaten jarraitzen du.

Azkenean herri mugimenduak

geratu beharko ditu proiektu

hauek guztiak. Demokrazia

barruan hautetsioi ez badigute

uzten proiektu honi buruz galdetzea

ere, zer da hau? Azkenean

herritarrek kendu behar dituzte

boteretik jendilaje hauek.

Nola daude lanak Aramaion?

Hau ez da orain bi urteko Aramaio.

Baserritar batzuk lurrik

gabe utzi dituzte, eta familia

batzuen eguneroko ogia kolokan

jarri dute. Gure ibaiak ez dira

ibaiak, gure bideak itxita daude

batean eta bestean, eta segurtasun

neurrien aitzakiarekin ere,

argazki bat ateratzea ere ezinezkoa

da. Bideetan ibiltzeko identifikatu

egin behar dugu. Hau

JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS

azkenean apartheid egoera

bihurtzen ari dira.

Kalte handi bat egina dago jadanik,

beraz. Zuzentzeko modukoa da

oraindik?

Obra aldetik egindako kaltea ez

da zuzenduko, kaltea egina dagoelako.

Baina proiektua oraindik

ez da martxan jarri, leku askotan

ez dira lanean hasi oraindik. Tunelak

zulatzeko daude. Beraz, geldi

dezagun.

Beraz, ez zaudete etsita.

Etsi ez da sekula egiten. Epaitegira

joaten garenean ere burua

goian eraman behar da. Guk demokrazian

sinesten badugu, herriak

pentsatzen duena eskatu

behar dugu.

Sumatzen duzu jendea zurekin dagoela?

Bai, hau herri txiki bat da, eta guztiek

dakite hemen zer gertatu

zen. Nola egin ziren kontsultak,

zertarako... Jende askok hartu

zuen parte, eta ikustea besterik ez

dago lekuko gisa joango den herriko

jendea herri mugimenduko

pertsonak direla. Ikusten dena da

herria bera dela epaitua, ez alkatea.

Esaten duenagatik epaituko

dute herria.

Berriz ere egingo zenuke herri galdeketa?

Bai, dudarik gabe.

Zein dira zure etorkizuneko planak?

Uzten didaten bitartean, nire jardunean

segi. Ni herriak aukeratu

ninduen, eta herriarentzako lana

egiten jarraituko dut. Gaiatsunik

gabe uzten banaute, beste arlo batzuetan

jarraituko dut lanean.

2010eko urtarrilaren 31, igandea berria 15

Euskal Herria ‹ Harian

Kutsadurarik gabe

bizi nahi duela

esan dio Muskizek

Petronorri

Eskualdeko heriotza

tasa handia industriak

sortutako kutsaduraren

ondorio dela salatu dute

inguruko herritarrek

Ibai Maruri Muskiz

Nazkatuta daudela eta aire garbia

arnasteko eskubidea dutela

aldarri egin zuten ehunka lagunek

atzo Petronorrek Muskizen

(Bizkaia) daukan findegiaren atarian.

Perimetro osoa beteko zuen

giza katea egiteko asmoa bazuten

ere, eguraldi txarraren eraginez

ez zuten horrenbeste jende bildu.

Hala ere, antolatzaileak harrituta

geratu ziren ikusita euria gogotik

ari zuela ere zenbat jende joan zen

adieraztera koke plantaren aurka

daudela.

Koke plantaren aurkako plataformako

kidea da Sara Ibañez, eta

Ibañezek azaldu zuen kalitate

okerragoko petrolioa ekarriko dela

jasotzen dela Petronorrek aurkeztutako

koke plantaren proiektuan.

«Dagoeneko hasi dira, eta

horrek inguru honetan dugun kutsadura

areagotuko du», ohartarazi

zuen. Azken egunetan hainbat

komunikabidetan jasotako

berriaren inguruko hausnarketa

ere egin zuen. «Hemen, Euskal

Herriko beste eskualdeetan baino

heriotza tasa handiagoa daukagu.

Zergatik da hori? Gainontzeko

euskal herritarrek baino gehiago

erretzen dugulako? Guk besteek

beste tabako erretzen dugu».

Ibañezek argi azaldu zuen

hainbeste heriotzaren atzean beste

zerbait dagoela. «Horrelako industriak

kutsatutako airea arnasteak,

eragin ezkorra du gure

osasunean». Hori salatzeko, protesta

ekitaldira bildutako gehienek,

aho-sudurrak maskaraz estali

zituzten. Findegiko atari nagusian

hasi eta lerroan jarri ziren

errepide bazterrean, bidegorrira

bidean, ahalik eta giza katerik luzeena

osatzeko asmoz.

Pankarta ugari eraman zituzten,

haien aldarrikapenak ezagutarazteko.

Muskiz eta inguruko

herrietako hainbat eragile ere

bertan izan ziren. Bruselari plataformak

aurkeztutako errekurtsoa

onartzeko eskatu zuten, besteak

beste. Abantoko Gazte

Asanbladak, berriz, «proiektu

txikitzaileak» salatu zituen.

Ezker abertzaleak koke plantaren

auzian herritarren hitza aintzat

hartu ez izana egotzi zien

agintariei, Demokrazia zero leloa

pankartarekin.

Inoren izenean joan ez ziren herritarrak

ere baziren mobilizazioan.

Josune Rojo, adibidez, lagun

batekin eta bien alabekin joan

zen manifestaziora. Eguraldiak

ez zituela izutu zioen. «Busti-busti

eginda amaituko dugun arren,

‘‘ Gure osasunean eragin

ezkorra du horrelako

industriak kutsatutako

airea arnasteak»

SARA IBAÑEZ

Koke plantaren aurkako plataformako kidea

ezinbestekoa da hemen egotea.

Ni betidanik bizi izan naiz hemen.

Eta hemen bizitzen jarraitu nahi

dut. Baina beldur naiz erabaki horrekin

ez ote naizen ari nire alabaren

osasuna arriskuan jartzen».

Agintarien babesik ez

Kutsadurak euren osasunean

eragiten duen kalteak kezkatzen

ditu hara bildu ziren guztiak. Baina

baita ingumenean eduki ditzakeen

ondorio txarrak ere. «Aski

Findegiaren perimetroa giza kate batekin ixten saiatu ziren. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS

da! Gure urak ezin dira hidrokarburoz

zikinduta egon. Gure hondartza

birsortu behar da», ohartarazi

zuen plataformak agiri bidez.

Koke plantaz gain, hauek ere salatu

zituzten: mendietan jarri dizkieten

tentsio handiko argindar

dorreak, gasbide berri bat egiteko

asmoa eta Areatza hondartzatik

hondarra kentzea. Ingurumena,

kontsumorako produktu bihurtu

izana leporatu zien Sara Ibañezek

politikariei.

Gogotik txalotu zuen herritarrek

egindako ahalegina. «Bistakoa

da eguraldia ez dugula alde

izan, baina horrek argi uzten du

zer-nolako beharra dugun denok

pentsatzen duguna adierazteko

eta mobilizatzeko. Kokoteraino

gaudela esan nahi dugu, ozen»,

salatu zuen Ibañezek.

Horrelako ekimenen garrantzia

azpimarratu zuen Gontzal

Bilbaok. Hura ere plataformako

kidea da. Daukaten bakardadea

nabarmendu nahi izan zuen, beste

ezeren gainetik. «Politikariek,

gure herrietako alkateek bizkarra

eman digute. Petronorren eskutik

jan dute». Horregatik herritarrei

elkartu eta protesta egin

beste biderik ez zaiela geratu azaldu

zuen. «Muskizen aurretik izan

dugun alkateak eta oraingoak ez

dute egin jendeak behar eta nahi

duena. Petronorren interesak lehenetsi

dituzte. Zinegotzi bakar

bat agertu da gure alde, Markos

Cuco. Gainontzekoek beste aldera

begiratu dute».

Gontzal Bilbaoren hitzetan,

Petronorrek «uste du diruarekin

nahi duena egin dezakeela». Baimenak

erostea egozten dio, besteak

beste, petrolio konpainiari.

Eskualdean aurreikusita dauden

gainerako proiektuak bertan

behera uzteko eskatu zuen, bidenabar.

«Eta honekin zer egin?

Ezer baino lehen, legeak ezartzen

dizkion mugak errespetatzen

hasi», nabarmendu zuen, martxan

den findegiari erreferentzia

eginez.

16 berria 2010eko urtarrilaren 31, igandea

Harian › Euskal Herria

EBk Lopezi eskatu dio alde

guztiekin batzartzeko

BILBO ›Serafin Llamas EBko presidentetzarako

eledunak Patxi Lopezi lehendakariari eskatu dio

bileren agenda zabaltzeko. Eusko Legebiltzarrean

ordezkaritza duten alderdi guztiekin biltzeko

galdegin dio. «Euskadi askotariko gizartea da,

eta ahots guztiek entzunak izateko eskubidea

dute, eta guztiak dira beharrezkoak arazoak

konpontzeko». Denen lehendakari izan nahi

badu, denekin hitz egin behar lukeela gehitu du.

Atxilotu bat, ustez txirrindulari

bati eraso egiteagatik

GASTEIZ›Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu

zuen atzo goizean Gasteizen, bizikletan zihoan

emakume bat jotzeagatik. Ertzaintzaren arabera,

08:30 aldera, emakumea bizikletan zihoan

Domingo Beltran kaletik. Semaforo batean

geratu, eta ustezko erasotzailea gerturatu eta

joka hasi zitzaion. Lurrera bota eta bi ostikada

eman zizkion. Lekuko batzuek erasoa etetea

lortu zuten. Emakumea Santiagoko erietxera

eraman zuten.

«Lopezek adierazitako

mespretxua eta

harrokeria ez dira

akordioak lortzeko

biderik onenak»

JOSEBA EGIBAR

EAJko EBBko eleduna

«Kezkatuta gaude EAEn

eta Nafarroan gobernuek

hartu duten jarrerarekin,

eta horri erantzuteko

sendotu egin behar dugu»

JON ABRIL

Aralarreko koordinatzaileordea

Irudia qBilbo

Bost lagun atxilotu dituzte

neska bati lapurretan egitea

eta erasotzea egotzita

Erredakzioa Bilbo

Ertzaintzak bost lagun —hiru gizon eta bi emakume—atxilotu

zituen atzo goizaldean Barakaldoko (Bizkaia) dantzaleku bateko

irteeran, sua eskatu zien neska bati eraso egitea eta lapurtzea

egotzita. Atxilotuetako batzuk adingabeak dira. Eusko

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako datuen arabera,

03:30ak aldera izan zen erasoa. Dantzalekutik ateratzen

ari zirela, biktima atxilotuengana joan zen su eske. Orduan,

atxilotuek iraindu eta jo egin zuten, eta poltsa lapurtu zioten.

Neska ihes egiten saiatu zen,baina Ertzaintzak jakinarazi

zuen erasotzaileek lurrera bota zutela eta hainbat ostikada

eman zizkiotela.Azkenean inguruan zeuden pertsona batzuek

neska sorostea lortu zuten.Handik gutxira ertzainek ustezko

bost erasotzaileak identifikatu eta atxilotu zituzten.

Atxilotuetako bati biktimaren sakelakoa atzeman zioten.

Wimax antenen aurkako

kolektiboak federatu dira

MITIKILE ›Wimax antenen aurka eta ADSL

sarea lurralde osoan hedatzea eskatzen duten

kolektiboak indarrak batzeko asmoz federatu

dira. Mitikileko (Zuberoa) kolektibokoaz gain,

Nafarroa Behereko Garazi, Baigorri, Iholdi eta

Oztibarreko ordezkariak elkartu ziren atzo, baita

Biarnoko zenbait ere. Intercollectif 64 izendatu

dute federazio berria. Jomuga nagusia Kontseilu

Nagusia dute. Hauteskundeak baliatuz, hautetsiei

engaiatzea eskatuko diete. Beste bilkura

bat daukate otsailaren 13an.

Elur maila 1.000 metrotik

behera jaitsiko da gaur

DONOSTIA›Hotza eta euria espero dira gaurko,

lurraldean. Eguneko zenbait unetan elur maila

500-600 metrora jaits daiteke, eta gainontzean

ez da 1.000 metrotik gora igoko. Euri dezente

egitea ere espero da. Eguraldi aurreikuspenak

kontuan hartuta, Arabako Foru Aldundiak, adibidez,

abian jarri du neguko plana. Hala, 36

lagun eta elurra kentzeko hiru makina prest

dituzte, elurra egiten badu ere.

j Laburrean

AGUR JENDETSUA RODRIGO ANAIEI

Ehunka lagun bildu ziren atzo Bilboko Santutxu

auzoko Karmelo elizan, aste honetan Palentziako

(Gaztela eta Leon, Espainia) Curavacas mendian

eskalatzen ari zirela hil diren Juan Jose eta Daniel

Rodrigo anaiei azken agurra ematera. Bi anaiek

eskarmentua zuten inguru haietan, baina asteartean,

izotzean eskalatzen ari zirela, istripua izan

zuten izotz-jausi batengatik. Larrialdietakoek asteazkenean

aurkitu zituzten gorpuak. Kolpeen eta

hotzaren ondorioz hil ziren. MIGUEL TOÑA / EFE

2010eko urtarrilaren 31, igandea berria 17

Mundua ‹ Harian

Kanputxeak Txinaren esku utzitako

uigurrak desagertuta daudela salatu dute

DKanputxeak iazko abenduaren 19an Txinaren esku utzitako

hogei uigurrei zer gertatu zaien jakin nahi du HRW Human

Rights Watch giza eskubideen defentsarako nazioarteko erakundeak.

Uigur haiek «zulo beltz batean» desagertu direla salatu du

Asiako HRWen arduradun Sophie Richardsonek, eta gaineratu:

«Ez dakigu non dauden, ez da beraien kontra inongo auzibiderik

abian jarri, eta ez da inolako bermerik ez ote dituzten torturak edo

tratu txarrak jasan». HRWen irudiko, baina, Txinak orain arte agerian

utzitako torturatze, desagertze eta zilegitasunik gabeko atxilotze

egitateek kezka handiak sorrarazten dituzte uigur horien zorteari

buruz. HRWek zehaztu du uigur gehiago deportatu zituela

Kanputxeak 2009ko azaroan, eta Myanmarrek etnia bereko hamazazpi

lagun utzi zituela Pekinen esku hil honen 18an.

Txinaren aldeko manifestariak, arma salmenten aurka protestatzen Taipein, artxiboko irudian. EDDIE CHENG / EFE

Taiwani armak saltzeko

AEBen asmoak Txinaren

haserrea eragin du

Pentagonoak jakinarazi dio Kongresuari

4.600 milioi euroko arma salmenta

hitzartu asmo duela Taipeirekin

Salmentan parte hartzen duten enpresak

zigortuko dituela ohartarazi du Pekinek

Allande Sokarros

Ameriketako Estatu Batuek Taiwanekin

hitzartu asmo duten

6.400 milioi dolarreko —4.600

milioi euro— arma salmentak

haserre gorrian jarri du Txinako

Herri Errepublika. Pentagonoak

AEBetako Kongresuari aurkeztu

dion egitasmo horren gauzatzeak

«ondorio txarrak» izango dituela

ohartarazi dio jada Pekinek Washingtoni.

Haren asmoen berri

jakin orduko, Txinak bertan

behera utzi ditu AEBekin gaur

egitekoak zituen segurtasunari

buruzko bilerak, eta ohartarazi

du arma salmentak egiten dituzten

enpresa estatubatuarrak

zigortuko dituela.

AEBetako Defentsa Ministerioak

emandako zehaztasunen arabera,

honakoak dira Barack Obama

presidentearen administrazioak

Taiwango Gobernuari

saldu asmo dizkion armetako batzuk:

misilak harrapatzeko 114

Patriot misil; erasorako 60 Black

Hawk UH-60 helikoptero; minak

suntsitzeko Osprey itsasontzi bi;

hamabi Harpoon misil; eta F-16

gerra hegazkinentzako komunikazio

sistemak. F-16 aireko gehiago

ere erosi nahi lituzke Taipeik,

baina horrelakorik ez da agertzen

Pentagonoak zehaztutako salmenta

egitarauan.

Iragarpen horrek, dena den, Pekinen

haserrea piztu du. Ondorioz,

gogor salatu du hark Washingtonen

asmoa. Hala, hauxe

zioen Txinako Atzerri Ministerioak

atzo zabaldutako oharrak:

«Taiwani armak saltzea helburu

lukeen AEBen ekimena Txinako

barne arazoetan esku-hartze argia

da, eta Txinaren segurtasun

nazionala larri kaltetzeaz gain,

nazioaren batasuna bide baketsuetatik

lortzeko ahaleginei traba

egingo lioke». Salaketa hutsetik

haratago, Txinako Atzerri ministrorde

He Yafaiek honakoa

adierazi du, agiri baten bitartez:

«Estatu Batuen asmoek, zalantzarik

gabe, kalte egingo die AE-

Ben eta Txinaren arteko harremanei,

eta ondorio kaltegarriak

izango ditu bi herrialdeon artean

hainbat arlotan garatutako truke

eta lankidetza egitarauetan».

Pekinen lehen mendeku neurria

atzo bertan gertatu zen. Izan

ere, Txinak bertan behera utzi zituen

segurtasun alorreko gaiak

aztertzeko AEBetako ordezkariekin

gaur egitekoak zituzten elkarretaratzeak.

Albiste horren berri

Txinako Atzerri Ministerioak

eman zuen, baina ez zuen argitu

hizketaldi horiek zein alorrekin

egin behar zituen.

Taipei pozik

Taiwan, berriz, poztu egin du

Washingtonen iragarpenak. Txinako

Errepublikako —hori da

Taiwanen izen ofiziala— Defentsa

Ministerioak zabaldutako

oharrean, hain zuzen ere, eskerrak

eman dizkiote AEBetako

administrazioari hartutako erabakiagatik.

«Honek konfiantza

gehiago emango dio Taiwani,

Txinarekiko baketze prozesuan

aurreratze bidean, eta gure

eskualde honetan bakea eta

egonkortasuna sendotzen lagunduko

du».

Azken urteotan, Pekin eta Taipeiren

arteko harremanak nabarmen

hobetu baldin badira ere,

uhartea bere agindupera biltzeko

asmoari eusten dio oraindik Txinak.

Atzerrian armak erosteari

buruzko azalpenak ematerakoan,

Taipeik ohartarazi du Txinako

1.500 misil inguru Taiwan alderat

bideratuta daudela, eta Txinaren

armamentu programak

etengabe hazten direla.

Taiwani armak saltzea

«bere barne arazoetan

esku hartzea» dela

salatu du Pekinek

Armak jasota bake

prozesua bultzatzeko

«konfiantza gehiago»

duela dio Taipeik

Taiwani armak saltzearen auziak

betidanik hazi du gatazka giroa

Pekinen eta mendebaldeko

potentzien artean. AEBei dagokienez,

Washingtonek 1979. urtean

onartu zuen ofizialki Txinako

Herri Errepublikaren izaera. Ordura

arte, Taiwan Txinako ordezkari

ofizial gisa eseri zen Nazio

Batuen Erakundean. Txinako

Herri Errepublikaren izaera

onartzean Estatu Batuek Taiwani

bizkarra eman bazioten ere, jarraitu

zuten Taipeiri «defentsarako

armak» saltzen. Hori baimendu

zuen AEBetako Kongresuak,

1979an onartutako lege batek.

Ez da lehen aldia auzi horrek

Washingtonen eta Pekinen arteko

harremanak hozten dituela.

Hala, 2008ko azaroan, Txinak gogor

salatu zuen orduko presidente

George W. Bushek Taiwani

arma saltzeko erabakia hartzea.

Orduan ere, 4.600 milioi euro ingurukoa

izan zen salmenta.

18 berria 2010eko urtarrilaren 31, igandea

Harian › Mundua

Andoni Etxeberria

Hedy Epstein (Freiburg, Alemania,

1924) idazlea eta giza eskubideen

aldeko ekintzailea da. 14 urterekin

nazien atzaparretatik

ihes egin zuen arren, senide

gehienak Auschwitzeko (Polonia)

kontzentrazio esparruan hil

zituzten. Gerra bukatu eta gero,

Ameriketako Estatu Batuetara

emigratu zuen, eta, orduz geroztik,

irmo ari da eskubideen urraketa

guztiak salatzen; palestinarren

kontrakoak tartean. Abenduan,

gose greba egin zuen

Kairon, Egiptoko Gobernuak sartzea

galarazi egin baitzuen Gazan

palestinarrei giza laguntza eramatea

helburu zuen nazioarteko

talde bat. Auschwitzeko presoak

askatu zituztela 65 urte betetzen

diren honetan, tarte batez bizi oso

bateko irakaspenak partekatu

ditu Epsteinek BERRIArekin.

14 urte zenituen nazien Alemania

utzi zenuenean. Zein oroitzapen

duzu garai hartaz?

Naziek boterea hartu eta berehala

hasi ziren juduen kontrako

prozesuak. Eskolan hainbat ikaskide

hasi zitzaizkigun «judu zikina»

deika, eta gogoan dut matematika

irakasle batek, edozer

erantzuten niola ere, txarto zegoela

esaten zidala, juduek ezin baitzuten

ezer ondo egin. Egoera

okertzen hasi zen, eta, 1938ko azaroan,

Kristallnacht egunean,

preso eraman zuten nire anaia.

Nire gurasoak, berez, naziak

heldu eta gutxira saiatu ziren

herrialdetik ateratzen, baina

herrialde bakar batek ere ez gintuen

onartu. Azkenean, nik

baino ez nuen lortu ihes egitea:

1939ko maiatzean Ingalaterrarantz

zihoan umeentzako garraio

berezian alde egin nuen. Behin

guda bukatuta, ez nuen senideen

arrastorik izan. Haien heriotza

onartzeko bidea oso zaila izan

zen. Haiek hilik egon ahal izatea

1980ko irailean onartu nuen. Urte

hartan nire senideak egon ziren

hainbat kontzentrazio esparru

bisitatu nituen, eta orduan ulertu

nuen ez zegoela modurik han

egondako inor bizirik ateratzeko...

40 urtez izan nuen itxaropena.

Behin gerra bukatuta, nazien aurkako

Nurenbergeko prozesuetan lan

egin zenuen.

Guda bukatu zenean, lan eskaera

egin nion AEBetako Gobernuari,

eta mediku nazien epaiketarako

ikerketa analista lanpostua eman

zidaten. Nire egin beharra zen

akusatutako medikuen aurkako

dokumentu frogak aurkitzea.

Egia esan, oso esperientzia gogorra

izan zen, ez nuen ideiarik ere

naziek presoekin horrelako basakeriak

egiten zituztenik, eta gauza

haiek irakurtzea oso latza izan

zen. Ezin nuen ulertu inork halakorik

egin ahal izatea. Medikuak

legeak betetzen egotearekin desenkusatu

ziren, baina norberaren

esku dago horrelako legeak

betetzea edo ez.

Hedy Epstein q Giza eskubideen aldeko ekintzailea

Alemania nazitik ihes egin zuen 14 urterekin, baina

ia familia osoa hil zioten Auschwitzen. Esperientzia horrek

giza eskubideen aldeko ekintzaile sutsu bihurtu du Epstein.

«Denok dugu ikusten

ditugun bidegabekeriak

salatzeko erantzukizuna»

BERRIA

AEBetara emigratu eta berehala,

giza eskubideen aldeko mugimenduetan

parte hartu zenuen...

Alemanian judu moduan jaio izanak

eta han sufritutakoak kontzientzia

piztu zidan: banekien jatorriagatik

diskriminatua izatea

zer zen. AEBetan afroamerikarren

aurkako jazarpena ikustean,

ezin izan nuen isilik geratu.

Eta noiz hasi zinen palestinar herriaren

eskubideen aldeko borrokan?

Esan beharra daukat, nire gurasoak

berez antisionistak zirela.

Baina bai umetan bai AEBetara

etorri nintzenean, ez nion Palestinako

egoerari arreta handirik eskaini.

Albiste batek iratzarri ninduen:

1982ko Sabrako eta Shatilako

errefuxiatu gune palestinarren

sarraskia. Haren erantzule

nor zen jakin behar nuen. Eta zenbat

eta gehiago irakurri, orduan

eta gehiago larritzen ninduen Israel

palestinarrekin egiten ari zenak.

Azkenean, 2003an, Zisjordaniara

joan nintzen lehendabizikoz,

palestinarren jazarpena

bertatik bertara ikustera. Ordutik

beste bost aldiz izan naiz han.

Handik bueltan ikusi ditudan

gauzak kontatzen dizkiet aberrikideei.

Izan ere, palestinarrek

erregutzen didate AEBetan kontatzea

hango egoera erreala zein

den. AEBetako hedabideek errealitatea

erakusten ez dutelako. Eta

nik hori egiteko konpromisoa

hartu nuen.

Badira zure moduan pentsatzen duten

judu gehiago ere?

Egon badira, baina tamalez ez

nahikoa. Dena den, kopurua haziz

doa, eta Israel kezkatzen hasia

da dagoeneko munduko iritzi publikoa

aldatuz doalako. Garai batean,

sostengua ematen zioten;

gero, toleratu; baina, orain, kritikatu

ere egiten zaio.

Zein konponbide ikusten diozu

Ekialde Hurbileko gatazkari?

Israelek okupatutako palestinarren

lurrak utzi beharko lituzke

lehenik eta behin. AEBek ere diru

laguntzak emateari utzi beharko

liokete, eta Europako estatuek ez

lukete beldurrik izan behar Israel

kritikatzeko. Baina, gainerakoan,

uste dut palestinarrek berek

erabaki behar dutela zer-nolako

herrialdea nahi duten, eta ez atzerritarrok.

«Kontzentrazio

esparrua bisitatzean

ulertu nuen ezin zela

handik bizirik atera»

«Afroamerikarren

aurkako jazarpena

ikustean ere ezin izan

nuen isilik egon»

«Ikusi nuen garai

hartaz gero eta gehiago

hitz eginda min hori

arintzen zitzaidala»

Hainbat erakunde juduk Alemania

naziko juduen egoera Israelgo palestinarrenarekin

alderatzea egotzi dizute,

eta zure hirian bertan eraso

egin dizute. Nola erantzun diezu?

Berez, judu askok antisemita deitzen

diote Israel kritikatzen duen

edonori. Baina nire izenean jarri

dituzte nik sekula esan eta esango

ez ditudan hitzak: ezinezkoa da

Palestina eta Alemania naziko

gertaerak alderatzea, egoera guztiz

isolatuak direlako. Alabaina,

AEBetako zenbait elkartek esaten

dudana entzun gabe ere akusatu

izan naute.

Jasan dituzun egoera latzen inguruan

hitzaldiak ematen dituzu. Zer

garrantzia du biktima batentzako

bere bizipenak kontatzeak?

Asko kostatu zitzaidan gazte garaiak

hitzaldietan gogoraraztea:

birrindu eta negarrez hasten nintzen.

Baina ikusi nuen gero eta

gehiago hitz eginda min hori arindu

egiten zitzaidala. Horregatik,

bizitzan zailtasunak pairatu dituen

edonori gomendatuko nioke

hitz egiteko horri buruz, horrek

lagunduko baitio mina apaltzen.

Ez zaio min hori sekula joango,

baina hitz egiteak lagunduko dio

eramaten.

Zer erakutsi dizute bizipen horiek?

Ez dugula geldi geratu behar pertsonaren

bat bidegabeki tratatzen

ari direla ikusten dugunean.

Ezin dugula soilik pentsatu «ene,

zein txarto dagoen hori», edo are

gehiago begiak itxi; erreakzionatu

egin behar dugu. Denok dugu

ikusten ditugun bidegabekeriak

salatzeko erantzukizuna, jendea

bakean eta errespetatuan bizi dadin.

Zerbait txarto dagoenean berehala

salatu behar dugu, berez

konpontzen den itxaroten egon

barik. Ezen azken hori eginez

gero, egoerak okerrera egin dezake.

Bestalde, ezberdinak direnak

ulertzen saiatu behar dugu ere,

haiengandik ikasiz, beldurtu

egin beharrean.

2010eko urtarrilaren 31, igandea berria 19

Mundua ‹ Harian

Leku-lekutan

Arantxa Elizegi

Su-etena proposatu diote iparraldeko

gerrillariek Yemengo Gobernuari

Gerrako heroiak

Manik etxaldea izena du Sri Lankako kontzentrazio esparru

handienak. LTTE Tamil Eelam-eko Askatasun Tigreak

gerrillaren aurkako gerra amaitu berritan, iazko maiatzean,

250.000 errefuxiatu tamil zeuden han preso. Preso, bai.

Gobernuak zioen herritarren —sinhalarren, zehatzago esateko—hobebeharrez

zeuzkala han itxita, tartean gerrillariak egon zitezkeelako.

Gobernuz kanpoko erakundeei eta nazioarteko kazetariei, berriz, sarrera

debekatu zien, segurtasun arrazoiak argudiatuz. Neurria sei hilabetez

egon zen indarrean. Egun, ehun bat mila lagun geratzen dira

bertan. Badute irteteko baimena, baina soilik hainbat orduz. Etxera

itzuli direnetako asko, berriz, kexu dira, eman dieten diru laguntza ez

delako nahikoa bonbardaketek eta pertsonen kontrako minek suntsitutako

eremua berreraikitzeko. Aldiz, sinhalar gehienentzat aro berri

bat hasi da, Mahinda Rajapaksa presidenteari esker. Gerrako heroitzat

daukate buruzagi nazionalista. Izan ere, Asia hegoaldeko gatazka luzeena

zena amaitzea lortu du agintaldi bakarrean. Tarte horretan, milaka

lagun gerrilla eta armadaren erdian harrapatuta geratzea, eta, ondorioz,

20.000 zibil errugabe hiltzea, bigarren mailako ondorioa da.

Ahantzi dute 1980ko hamarkadaz geroztik, eta maiz nazioarteko bitartekaritzarekin,

hasitako bake negoziazioen porrotak gehienbat Gobernuaren

ezezkoen ondorio izan zirela; ahantzi, gobernuz kanpoko hainbat

erakundek gerra krimenak egotzi dizkiotela armadari. Helburua

da garrantzitsua, hura lortzeko bideak ez horrenbeste.

Asteartean egin zituzten presidentetzarako hauteskundeak Indiako

Ozeanoko uharte horretan. Bi ziren hautagai nagusiak, Rajapaksa

Bost urteko gatazka

amaitze aldera,

armak entregatzeko

prest daudela iragarri

du ekintzaileen buruak

Erredakzioa

DLaburrak

Sei lagun hil dituzte

Mexiko hegoaldean

MEXIKO HIRIA ›Mexiko hegoaldeko

Iguala estatuan 20 eta 25

urte arteko sei gazteren gorpuak

aurkitu zituen atzo Poliziak.

Itota hil dituztela uste

dute. Gazteen hilketak droga

trafikoarekin lotu dituzte segurtasun

indarrek.

«Odol isuria amaitu, eta zibilen

hilketak gelditu nahi ditugulako,

Gobernuak jarritako bost baldintzak

onartu eta su-etena aldarrikatzeko

prest gaude», iragarri

zuen atzo Yemen iparraldeko gerrilla

xiitako buruak, Abdel Malek

al Hautik. Exekutiboak iazko

abuztuaren 13an gerrillari egin

zion proposamenaren arabera,

haiek borroka armatua utzi eta

armak entregatu beharko dituzte.

Horretaz gain, bi aldeek hitzemango

dute gatazkak iraun duen

artean preso hartutakoak askatzera.

Iaz nabarmen gogortu zen

matxinoen eta armadaren arteko

gatazka, eta, ondorioz, 125.000

lagun inguruk ihes egin behar

izan zuten gerrillaren kontrolpeko

eremutik. Orain, Al Hautiren

esanetan, Gobernuaren esku

dago azken erabakia. «Sanak

Hamasei lagun hil dituzte

Pakistanen atentatuan

ISLAMABAD ›Gutxienez hamasei

lagun hil eta 26 inguru zauritu

zituzten atzo Khar hiriko merkatuan

egindako atentatu

suizida batean, Pakistan iparmendebaldean.

Zenbait iturriren

arabera, iaz 3.000 herritar

inguru hil ziren eraso suizidetan.

Bestalde, Bajaur probintzian,

Pakistango armadak ustez

ekintzaile talibanenak ziren

hainbat eraikin bonbardatu

zituen.

gatazka amaitzen ez badu, nazioarteak

esku hartuko du, eta

horrek bere interesak bakarrik

defendatuko ditu, Yemen borroka

eremu bilakatuta». Lerro

hauek idazteko unean Sanako

gobernuak ez zuen oraindik erantzunik

jakinarazi.

Dena den, lehendik ere hitzartu

izan dituzte su-etenak bi aldeek,

eta gehienek egun gutxi iraun

dute. Ekintzaileek salatzen dute

iparraldeko xiitak baztertuta

daudela, eta Gobernuaren politikak

sunitei egiten diela mesede.

Sanak, ordea, ukatu egiten du

hori hala denik.

Negoziatzen jarraitzen

dute Irlanda iparraldean

STORMONT ›DUP Alderdi

Demokratiko Unionistak iragarri

zuen atzo negoziatzen jarraituko

dutela «itxaropenik txikiena

geratzen den bitartean». Hark

eta Sinn Feinek astelehenean

hasi zituzten Barne eta Justiziari

buruzko negoziazioak, Londresek

eta Dublinek akordioa lortzeko

ostirala arteko epea jarri

ostean. Sinn Feinek ohartarazi

du akordiorik ezean koalizio

gobernua utziko duela.

Matrikula

irekita

Otsailaren

1etik 12ra

DONOSTIAKO IKASTETXE

eta IKASTOLA PUBLIKOAK

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA

Ikastetxea

Auzoa

Tfnoa.

Errefuxiatu talde bat, Vavuniyako kanpalekuan, iaz. M.A. PUSHPA KUMARA / EFE

bera eta Sarath Fonseka, tamil tigreen aurkako gerra zuzendu zuen

armadaburu ohia. Tamilek bigarrenaren alde egin zuten, ez aukera

hobea izateagatik, ordura arteko presidentea bazterrean uzteko bide

bakarra zelako baizik. Baina, enegarren aldiz, galtzaile irten ziren. Estatuburua,

aldiz, hasia da garaipenari etekina ateratzen; dagoeneko

egin ditu aldaketak armadan, eta kanporatu ditu Fonsekaren gertukoak.

Iragarri du, halaber, ez duela urratsik egingo tamilak gehiengoa

diren iparraldeko eta ekialdeko estatuei autonomia emateko; izan ere,

haren esanetan, «ez da hori tamilek nahi dutena». Rajapaksak argi

utzi du bat datorrela Sri Lankako Konstituzioarekin, zeinak delitu larritzat

jotzen duen independentziaz hitz egitea bera.

Nazioarteak, bitartean, ontzat eman ditu bozak, eta begi onez ikusi

du presidente berriak «adiskidetzea bultzatzeko neurriak» iragarri

izana. Zail da, ordea, adiskidetzea aldeetako batek entzungor egiten

dienean bestearen eskaerei. Adituek ohartarazi dute orain dela unea

tamilekin negoziatu eta gatazka behin betiko amaitzeko. Hori ez dago,

ordea, estatuburuaren asmoen artean. Izan ere, zertarako hasi elkarrizketa

luze eta malkartsuak, bonba bat jaurtita denak isildu eta heroi

bilakatzen badute?

AIETEKO ESKOLA (AZKARATENEA) (Aiete)

AITOR IKASTOLA

(Egia)

ALTZA S.J.C. HERRI IKASTETXEA (Altza)

AMARA BERRI IKASTETXEA

(Amara-erdigunea)

AMASSORRAIN IKASTOLA

(Añorga)

ARANTZAZUKO AMA IKASTOLA (Martutene-Astigarraga)

HARRI BERRI - OLETA IKASTETXEA (Altza)

HERRERA IKASTETXEA

(Herrera)

IBAI IKASTOLA

(Ibaeta)

IGELDO HERRI IKASTETXEA

(Igeldo)

IKASBIDE IKASTOLA (Amara)

INTXAURRONDO IKASTOLA

(Intxaurrondo)

INTXAURRONDO HEGOA IKASTETXEA (Intxaurrondo)

JAKINTZA IKASTOLA

(Antigua)

KATALIN ERAUSO IKASTETXEA (Amara)

MENDIOLA HERRI IKASTETXEA (Bidebieta)

ORIXE IKASTOLA

(Alde Zaharra)

ZUBIETA HERRI IKASTETXEA

(Zubieta)

ZUHAIZTI ESKOLA PUBLIKOA

(Gros-Ategorrieta)

INGURUGELA (CEIDA)

Laguntza zerbitzua

BERRITZEGUNEA

Laguntza Zerbitzua

Kalitatezko Eskolak

zure Auzoan

(Intxaurrondo)

Hezkuntza saila

Departamento de Educación

943 215754

943 282132

943 352024

943 458550

943 370872

943 470235

943 353592

943 391577

943 214206

943 217225

943 467294

943 285110

943 297023

943 217324

943 469825

943 395092

943 425114

943 372931

943 320413

943 321859

943 320087

20 berria 2010eko urtarrilaren 31, igandea

Kirola›

G Sailkapena

LEHEN MAILA

20. jardunaldia

Atzo

Emaitza

Espanyol-Athletic 1-0

Sporting-Bartzelona 0-1

Deportivo-Real Madril

Gaur Ordua TB

Vila-real-Osasuna 17:00 O.I.

Xerez-Mallorca 17:00 O.I.

Tenerife-Zaragoza 17:00 O.I.

Valladolid-Almeria 17:00 O.I.

Getafe-Racing 17:00 O.I.

Atletico Madril-Malaga 19:00 Gol TV/C+

Sevilla-Valentzia 21:00 C+E

Iker Muniain, baloiarekin, Chica eta Luis Garcia Espanyoleko jokalariak ondoan dituela, atzo, Cornella-Prat estadioan jokatutako partidan. ALBERT OLIVE / EFE

Atzean geratu da aldapan

Athleticek merezita galdu du Espanyolen

aurka, eta berriro agerian utzi du indarra

galdu duela azken jardunaldietan

Europako borrokatik kanpo geratzeko

arriskuan dago orain talde zuri-gorria

Haritz Gallastegi Bilbo

Urtarrila hilabete txarra izan da

Athleticentzat. Oso txarra. Bost

partidatan lau puntu besterik ez

du bildu. Real Madrilen kontrako

garaipenak zeresan handia eman

zuen, baina gainerako lau norgehiagoketan

Gabonetako atsedenaldiaren

aurretik zuen mailatik

urrun egon da. Malagan puntu

bat eskuratu zuen, eta esku hutsik

bueltatu zen Mallorca, Deportivo

eta Espanyolen zelaietara

eginiko bisitetatik. Urte hasierako

aldapa gogorregia izan da Athleticentzat,

eta Europara eraman

dezakeen borrokatik kanpo geratzeko

arriskuan dago.

Espanyol 1

Athletic 0

Espanyol. Cristian Alvarez; Chica,

Pareja, Victor Ruiz, Didac; Baena,

Javi Marquez; Luis Garcia, Verdu

(Roncaglia, 90. min.), Callejon (Corominas,

67. min.); eta Osvaldo

(Ivan Alonso, 81. min.).

Athletic. Iraizoz; Iraola, Ustaritz

(Muniain, 60 .min.), Amorebieta,

Koikili; Gurpegi, Iturraspe, Orbaiz,

Yeste (Susaeta, 18. min.); Toquero

(De Marcos, 65. min.) eta Llorente.

Gola. 1-0. Luis Garciak (59. min.).

Epailea. Turienzo Alvarez. Txartel

horiak: Espanyoleko Javi Marquez,

Baena, Corominas, Chica eta Cristian

Alvarezi; eta Athleticeko Amorebieta

eta Iraizozi.

Bestelakoak. 25.000 ikusle inguru

Cornella-Prat estadioan.

Gorka Iraizoz izan zen zuri-gorririk

onena atzo, Cornella-Prateko

zelaian. Atezain nafarrak meritu

handiko geldiketak egin zituen.

Athletic bizirik mantendu

zuen lana egin zuen, baina ezin

izan zuen porrota saihestu. Goleko

jokaldia izan zen agian fin aritu

ez zen jokaldi bakarra. Eskuetatik

ihes egin zion Marquezek

eginiko jaurtiketak, eta huts horren

zain zegoen Luis Garciak

ederki baliatu zuen partidako gol

bakarra sartzeko. Halere, ez zen

erraza lehen aukeran gelditzea

Espanyoleko euskarriak egindako

jaurtiketa.

Joaquin Caparrosek taldeari

sendotasuna eman dion joko sistemaren

eta jokalarien alde egin

zuen. Javi Martinezen hutsunea

betetzeko aukera bat baino gehiago

zuen. Gurpegiren ezaugarriak

aintzat hartuta, Andosillakoa zen

Aiegikoaren berezko ordezkoa,

baina erdilariak aspaldian eskuin

hegalean egin duen lan onak

bultzatuta, Iturraspe zelairatzea

erabaki zuen. Jakinekoa da abadiñarra

eta Orbaiz ondo moldatzen

direla baloiaren jabe direnean.

Beraz, hasieratik aritu ziren

joko antolatzaileen dohainak baliatzeko

ezinbestekoa zen baloiaren

jabe izatea. Baina Athletici indarra

falta zitzaion zelai erdian

nagusi izateko. Indarra eta izaera.

Athleticek galdu egin zuen zelai

erdiko borroka, eta galdutako borrokaren

ondorioz galdu zuen gerra.

Jakinekoa baita zelai erdian

egiten den lana dela taldeen motorra.

Zelai erdikoen betebeharra

da defentsaren eta erasoaren arteko

oreka bideratzea. Bada oreka

gabeko taldea izan zen Athletic.

Lerro artean tarte handia utzi

zuen. Ondorioz, Espanyoli erasoan

aritzeko behar zuen lekua

eman zion. Eta, aurrera begira berriz,

ikaragarria izan zen zelai erdiko

zuri-gorrien eta aurrelarien

arteko distantzia.

Yeste, min hartuta

Susaeta izan zen distantzia hori

laburtzen ahalegindu zen bakarra.

Eibartarra Yesteren ordez zelairatu

zen partida hasieran —Basauriokoak

min hartu zuen—. Bereak

izan ziren zuri-gorriek lehen

zatian atera egindako jaurtiketa

biak. Bigarrena aurrenekoa baino

askoz hobea izan zen. Tarte horretan,

bederatzi korner eta beste

bizpahiru aukera on izan zituen

etxeko taldeak. Talentu falta eta

konfiantza gutxi duela erakutsi

zuen Espanyolek Iraizozen atera

hurbildu zen bakoitzean.

Bigarren zatiaren lehen herena

bete aurretik sartu zuen garaipenaren

gola Espanyolek. Eta ordutik

aurrera azken jardunaldietako

gidoia errepikatu zen. Caparrosek

Muniain eta De Marcos

zelairatu zituen emaitzari buelta

emateko. Eta berriz nahi eta ezin

aritu zen taldea. Espanyolek bere

atea zaintze aldera atzera egin

zuela aprobetxatuz, baloiaren

jabe egin zen Athletic, baina oso

ideia gutxi duen taldea dela ikusi

zen. Zuri-gorrien erasoko jokoa

futbolarien gaitasunaren eta inspirazioaren

araberakoa da. Landu

gabeko zerbait. Ondorioz, berretsi

zuten nahiz eta ahalegindu

ateratzen ez zaienean ez dagoela

zereginik.

Puntuak J I B G

p 1. Bartzelona 49 19 15 4 0

p 2. Real Madril 44 19 14 2 3

p 3. Valentzia 39 19 11 6 2

p 4. Mallorca 34 19 10 4 5

p 5. Deportivo 34 19 10 4 5

p 6. Sevilla 33 19 10 3 6

7. Getafe 30 19 10 0 9

8. Athletic 30 19 9 3 7

9. Vila-real 26 19 7 5 7

10. Sporting 24 19 6 6 7

11. At. Madril 23 19 6 5 8

12. Osasuna 23 19 6 5 8

13. Racing 23 19 6 5 8

14. Espanyol 20 19 5 5 9

15. Almeria 18 19 4 6 9

16. Malaga 17 19 3 8 8

17. Valladolid 17 19 3 8 8

p 18. Tenerife 17 19 4 5 10

p 19. Zaragoza 14 19 3 5 11

p 20. Xerez 8 19 1 5 13

p Txapeldunen Ligara pEuropako Ligara

p Bigarren Mailara

21.jardunaldia (otsailak 6-7)

Larunbata Ordua TB

Valentzia-Valladolid 18:00 Gol TV/C+

Bartzelona-Getafe 20:00 Gol TV/C+

Real Madril-Espanyol 22:00 La Sexta

Igandea Ordua TB

Malaga-Deportivo 17:00 O.I.

Athletic-Xerez 17:00 O.I.

Mallorca-Vila-real 17:00 O.I.

Osasuna-Tenerife 17:00 O.I.

Almeria-Sporting 17:00 O.I.

Zaragoza-Sevilla 19:00 Gol TV/C+

Racing-Atletico Madril 21:00 C+E

BIGARREN MAILA

22.jardunaldia

Atzo

Emaitza

Reala-Las Palmas 2-2

Hercules-Castello 1-2

Huesca-Elx 0-0

Levante-Vila-real B 2-1

Albacete-Rayo 2-2

Cartagena-Girona 4-1

Gaur Ordua TB

Kordoba-Betis 12:00 C+E

Gimnastic-Murtzia 17:00

Numantzia-Celta 17:00

Salamanca-Cadiz 17:00

Recreativo-Real Union 17:00

Puntuak J I B G

p 1. Hercules 43 21 12 7 2

p 2. Reala 42 21 12 6 3

p3. Cartagena 34 21 9 7 5

4. Vila-real B 33 21 9 6 6

5. Numantzia 32 21 9 5 7

6. Gimnastic 32 21 9 5 7

7. Betis 30 21 8 6 7

8. Levante 30 21 7 9 5

9. Elx 30 21 8 6 7

10.Rayo 29 20 7 8 5

11. Kordoba 28 20 6 10 4

12. Salamanca 28 21 7 7 7

13. Las Palmas 26 21 6 8 7

14. Recreativo 26 21 7 5 9

15. Albacete 25 21 6 7 8

16. Huesca 24 21 5 9 7

17. Celta 24 21 5 9 7

18. Girona 23 21 5 8 8

p19. Cadiz 23 21 5 8 8

p 20. Murtzia 19 21 3 10 8

p 21. Real Union 17 21 4 5 12

p 22. Castello 14 21 3 5 13

p Lehen Mailara p Bigarren B Mailara

BIGARREN MAILA

23.jardunaldia (otsailak 6-7)

Larunbata Ordua TB

Murtzia-Reala 18:00 ETB1

Igandea Ordua TB

Real Union-Albacete 17:00

Irabazten hasi, bi gol jaso eta azken unean

22›› 2-2 berdindu du Realak Las Palmasen aurka 25››

Atsekabea

ahazteko

2010eko urtarrilaren 31, igandea berria 21

Finalean Justine Henini irabazita, bosgarrenez

nagusitu da Serena Williams Australiako Irekian

Athleticek

astindu gogorra

jaso du

Espanyolen

zelaian (6-1)

Madrigalen punturen bat lortu nahi du gaur

Osasunak, Espainiako Kopatik at geratzeak

eragindako ondoeza lehenbailehen ahazteko

Aranda deialditik at geratu da gainkarga

baten erruz, eta Masud hasieratik ariko da

G Vila-real

Entrenatzailea: Ernesto Valverde

s

Angel

s

Cani

s

Diego Lopez

s

Godin

s

Senna

s

Rossi

s

Marcano

s

Bruno

s

Nilmar

O.I.

17:00 Madrigal (23.000 ikusle) Perez Burrull

Asier Legarda-Ereño Iruñea

s

Capdevila

s

Pires

Entrenatzailea: Jose Antonio Camacho

s s s s

Azpilikueta Sergio Miguel Flaño Monreal

s

Juanfran

Espainiako Liga

G Osasuna

s

Puñal

s

Masud

s

Ricardo

s

Ruper

s

Pandiani

s

Camuñas

Gorputzaldi txarrarekin utzi zituen

zaleak Osasunak asteazkenean

Racingen aurka 0-3 galdu

eta Espainiako Kopatik at geratu

ostean. Ilusio ikaragarria eragin

zuen Kopak Iruñean, eta ilusio

hori zapuztu egin zuen Racingek.

Orain Liga besterik ez zaio geratzen

Osasunari, eta mailari eusteko

behar dituen puntuak batzeko

lanean hitzordu garrantzitsua

dauka gaur Jose Antonio Camachoren

taldeak, Madrigalen. Vilareal

ez da aurkari samurra, erronka

benetan zaila dute nafarrek,

baina Kopako atsekabea ahazteko

lehenbailehen puntuak batzen

hasi beharra dute. Kopatik at geratzeaz

gain, partida kaskarra jokatu

zuten, eta zaleei pozen bat

eman beharrean dira orain. Ligako

azken bi norgehiagokak irabazi

ostean jarraian hirugarren garaipena

lortzea amesten dute.

«Aldarte onean goaz, beti bezala,

hiru puntuak batzeko itxaropenarekin.

Kopakoa esperientzia

polita izan da, baina, orain, Liga

besterik ez zaigu geratzen eta

kito», esan zuen atzo Camachok.

Kritika dezente entzun behar

izan ditu azken egunetan Osasunako

entrenatzaileak, eta onartu

egin ditu: «Kritikak onartu egin

behar izaten dira. Entrenatzailea

ni naiz eta kritikak onartu egin

behar ditut. Gauza bat kritika egitea

da, eta beste bat iritzia ematen

duzunean zertaz ari zaren jakitea.

Baina nik dena onartu beharra

daukat».

Madrigal zelai aproposa izan da

gorritxoentzat azken denboraldietan,

2005-2006 sasoiaz geroztik

nafarrek ez baitute galdu han.

2006-2007 denboraldian 1-4 nagusitu

ziren, Jose Angel Zigandaren

aginduetara etxetik at jokatutako

partidarik dotoreenetako batean.

2007-2008 sasoian, hutsean

amaitu zen Vila-real eta Osasunaren

arteko lehia, eta iragan sasoian

Rossik Vila-real aurreratu

bazuen ere, bigarren zatian Dady

berdinketaren gola egiteko gai

izan zen. Jarrai dezala bolada

onak gaur arratsaldeko norgehiagokan

ere, baina, dena dela, 2006-

2007 denboraldiko garaipen ikusgarria

lortu aurretik gorritxoek

Madrigalen jokatutako partidetan

galdu egin ohi zuten. Guztira

Lehen Mailako bederatzi partida

jokatu ditu Osasunak Vila-realen:

bat irabazi du, hiru berdindu

eta bost galdu.

Masud, Herculesi Kopan sartutako gola ospatzen. VILLAR LOPEZ / EFE

Gaurko partidak badu beste

protagonista bat: Alfonso Perez

Burrull epailea. 2009ko urtarrilaren

18an zuzendu zuen epaile horrek

Osasunaren norgehiagoka

bat azken aldiz. Santiago Bernabeun

izan zen, eta markagailuan

aurretik jarri bazen ere, Osasunak

3-1 galdu zuen. Jokalariek

adina protagonismo izan zuen

egun hartan epaileak, dena dela.

Lehen zatian, Juanfrani egindako

penalti argi bat adierazi gabe utzi

Perez Burrull epailea

izango dute aurrean

Osasunako jokalariek

urtebete geroago

zuen, eta txartel horia erakutsi

zion Osasunako erdilariari protesta

egiteagatik. «Zeure burua

bota behar baduzu, gutxienez ondo

bota ezazu», esan zion Perez

Burrullek Juanfrani, Osasunako

jokalaria sutan jarriz. Eta bigarren

zatian beste penalti argi bat

ez adieraztea nahiago izan zuen

epaile espainiarrak. Juanfrani sarrera

argia egin zion Pepek area

barruan; Osasunako jokalaria lurrera

erori zen, baina Perez Burrullek

ez zuen penaltirik ikusi.

Partida guztiz baldintzatu zuen

epaileak. Real Madrilen zelaian

gutxienez puntu bat eskuratzeko

meritua egin zuen Osasuna, baina

epaileak galarazi egin zuen gorritxoen

balentria. Partida amaitutakoan

aldageletara zihoazenean,

Osasunako jokalari batek bere

hutsegiteak telebistan ederki

ikusiko zituela esan zion Perez

Burrulli. «Sartu ezak telebista

ipurtzulotik», erantzun zion.

Halako jarrera aldrebesa erakutsita,

Perez Burrullek zigorra

ere jaso zuen. Hilabete pasatxo

norgehiagokarik zuzendu gabe

egon zen. Juanfrani barkamena

ere eskatu zion telefonoz. Harrezkero

Osasunaren bidean ez da

inoiz gurutzatu Perez Burrull,

gaur arte. «Urtebete geroago elkar

ikusiko dugu, baina partida

arrunt bat da niretzat. Betiko jarrera

erakutsiko dut, eta Perez

Burrull ere lanak ondo egiten

ahaleginduko da, profesionala

baita. Une hartan ozen salatu behar

izan genuen gertatutakoa,

baina ahaztuta dago, eta epailea

agurtzeko arazorik ez dut izango.

Hori bai, beste penalti argi bat egiten

badidate eta adierazten ez

badu, erotzekoa izango da», esan

zuen Juanfranek herenegun.

Talde zuri-gorriak

ondo eutsi dio liderrari

partidako lehenbiziko

zatian, baina gero

ezinean aritu da

Erredakzioa Bilbo

Esku hutsik, eta dozena erdi gol

jasota; horrela itzuli da Athletic

etxera Espanyoli egindako bisitatik.

6-1 galdu zuen atzo talde zurigorriak

Espainiako Superligako

laugarren jardunaldian. Emaitza

argigarria da oso: Athleticek ez

zuen izan aukerarik liderraren zelaian.

Iñigo Juaristik zuzendutako

taldeak ondo eutsi zion Espanyoli

lehen zatian. Etxekoak 20. minutuan

aurreratu ziren, baina zazpi

minutu geroago Naiarak berdinketaren

gola sartu zuen. 11 minutuz

egon zen berdinduta neurketa,

Espanyolek bigarren gola sartu

zuen arte. Atsedenaldian, beraz,

2-1 etxekoen alde. Partida irekita

zegoen. Athletic ondo ari zen,

eta bazirudien punturen bat lortzeko

aukera izan zezakeela.

Baina usteak ustel. Bigarren

zatian Athletic ezinean aritu zen,

etxekoen erauntsiari nola aurre

egin jakin gabe. Hamar minutuan

bi gol sartu zituen Espanyolek,

eta partida erabakita utzi. Hortxe

amaitu zen neurketa. Etxekoek,

baina, beste bi gol sartu zituzten

partidaren hondarrean. Azkenean,

6-1, zigor handiegia Athleticentzat.

Ligaxkako beste euskal taldeak,

Realak, gaur jokatuko du,

etxean, Rayo Vallecanoren aurka.

Txuri-urdinek derrigor irabazi

behar dute lehen lau sailkatuen

artean sartzeko, baina gaurko

erronkak gogorregia dirudi, txapelduna

izango baitute aurrean.

G Sailkapena

SUPERLIGA (BIGARREN FASEA)

5. jardunaldia

Atzo

Emaitza

Espanyol-Athletic 6-1

Gaur

Ordua

Bartzelona-Levante 11:00

Reala-Rayo Vallecano 12:00

Prainsa Zaragoza-At.Madril 12:15

Puntuak J I B G

1. Espanyol 12 4 4 0 0

2.Rayo Vallecano 7 3 2 1 0

3. Athletic 4 4 1 1 2

4.Bartzelona 4 3 1 1 1

5.At.Madril 4 3 1 1 1

6.Prainsa Zaragoza 4 3 1 1 1

7. Reala 1 3 0 1 2

8.Levante 0 3 0 0 3

22 berria 2010eko urtarrilaren 31, igandea

Kirola ›

Griezmann, Aranburu eta Bueno, atzo, azken horrek sartutako gola ospatzen, 1-0ekoa. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Ez da hain txarra

Realak azken unean puntu bat lortu du

Las Palmasen aurka; bigarren zatian

dezente erotu da norgehiagoka

Irabazten hasi arren, defentsan ohi baino

huts gehiago egin dituzte txuri-urdinek

Reala 2

Las Palmas 2

Reala. Zubikarai; Carlos Martinez,

Ansotegi, Labaka, Mikel Gonzalez;

Rivas (Agirretxe, 76. min.), Elustondo,

Nsue (Songo’o, 83. min.), Aranburu

(Zurutuza, 65. min.), Griezmann;

eta Bueno.

Las Palmas. Pindado; Samuel Bella,

Lamas, David Garcia, Juanpa,

David Gonzalez (Josico, 82. min.),

Darino, Diego Leon (Jorge, 80. min.),

Rondon, Francis Suarez (Sergio

Suarez, 61. min.); eta Saul.

Golak. 1-0. Buenok (50. min.); 1-1.

Rondonek (65. min.); 1-2. Darinok

(68. min.); 2-2. Labakak (89. min.).

Epailea. Jaime Latre. Txartel horiak:

Realeko Aranbururi eta Las Palmaseko

Pindado, Sergio Suarez eta

Diego Leoni.

Bestelakoak. 17.000 ikusle inguru

Anoeta estadioan.

Xabier Lopetegi Donostia

Joko arraroa da futbola. Norgehiagoka

osoa izan zen Realarena,

hainbat alorretan. Aukera dezente

sortu zituen, nagusi izan

zen ia partida osoan, eta sekulako

ahalegin fisikoa egin zuen, hustuta

bukatzeraino. Baina puntu bakarra

erdietsi zuen. Atzo baino

dezente okerrago jokatuta, irabazi

izan ditu partidak denboraldi

honetan. Ez bat edo bi, gainera.

Baina haizearen norabidea aldatu

omen zen atzo, eta beste norgehiagoka

askotan barrura zihoazen

baloiak, kanpora joan ziren,

ozta-ozta. Eraginkortasuna falta

izateaz gain, markagailuan aurretik

jarri ondoren, defentsan

egindako bi hutsegitetan egon ziren

ez irabaztearen arrazoi nagusiak.

Orain arte alor horretan ia

behin ere ez zuen hutsik egin, baina

inor ez da perfektua.

Partida maldan gora jarri ondoren,

puntu bat biltzeko gauza izan

zen Reala gero. Eta ez da gutxi.

Balio handia eman behar zaio

emaitzari, Bigarren Mailan inork

ez duelako hanka batekin irabazten.

Komeni da hori gogoratzea,

batzuei ez zaielako buruan sartzen,

eta hasiak direlako jada kinielak

egiten, taldea zer jardunalditan

igoko den. Atzo bertan, ordea,

Hercules liderrak etxean

galdu zuen azken sailkatuaren

aurka. Eta Realak berak ere zailtasun

dezente eman zituen aurkaria

topatu zuen, Las Palmas.

Zulotik gertu ibili arren, zelaian

ondo jarri, txukun jokatu, eta

edonor estu hartzeko gai den taldea.

Guztiak bezala. Bigarren

Mailak jabe bakarra dauka: parekotasuna.

Reala boladaka aritu zen lehen

zatian. Izan zituen hamar-hamabost

minutu on. Goi-goian presioa

egin, baloiaz jabetu, eta nahiko

ondo jokatu zuen, luzean

gehienetan, baina baita tarteka

motzean ere. Azken pasearekin

ez zuen asmatu, ordea. Eta asmatu

zuenean, errematean egin

zuen huts: Griezmannek erdiraketa

itzela egin zuen, baina

Nsuek langara jaurti zuen. Hori,

eta frantziar gaztearen buruz buruko

jokaldi zoragarri bat izan ziren

txuri-urdinen abagune garbi

bakarrak lehen zatian. Las Palmasek,

berriz, nahiko ondo defenditu,

eta min handi samarra egin

zuen geldikako jokaldietan, deigarria

bada ere. Saulek, esaterako,

korner batean, ahoko zuloan

izan zuen baloia, baina kanpora

joan zen bere jaurtiketa.

Bigarren zatia zeharo gorabeheratsua

izan zen. Realak erritmo

handia ezarri zion jokoari, eta,

hasi eta berehala, Las Palmaseko

atzelari batek penalti garbia egin

zion Ansotegiri. Bi eskuekin heldu

zuen area barruan, baina epaileak

ez zuen ezer adierazi, pareparean

egon arren. Handik gutxira,

Aranburuk atezainak gaizki

ateratako baloia aprobetxatu,

pase sakona eman, eta Buenok

ondo bukatu zuen jokaldia, erremate

loratuarekin. Uruguaiarra

kalamitate hutsa da areaz kanpo.

Atzo enegarren aldiz ikusi zen.

Baina ate aurrean badu aurrelariengan

berezkoa den argitasun

puntu hori.

Bi huts egin, eta bi gol jaso

Bazirudien partida lasaia izango

zuela Realak. Aurreko denboraldietan

ez bezala, 1-0eko emaitzei

ondo eutsi die behin baino gehiagotan.

Aldea zabaltzeko aukera

ere izan zuen, pare bat kontraeraso

argitan, baina erabaki okerrak

hartu zituen. Ondoren, Elustondok

gutxigatik ez zuen Pindado

ustekabean harrapatu. Las Palmasen

arrastorik ez zegoen, baina

ikusleen harridurarako, hiru

minutu eskaseko tartean, ezerezetik

bi gol sartu zituen. Aurrenekoan,

Carlos Martinezek huts

egin zuen, taldekideei lagundu

nahi izateagatik bakarrik utzi

baitzuen Rondon. Bigarrenean,

berriz, Darino korner batean bakar-bakarrik

sartu zen sukalderaino,

buruz espezialista izan ez

arren.

Ondoko minutuetan iparra galtzeko

zorian egon zen Reala, baina

pixkanaka sendotasuna berreskuratu

eta lanari ekin zion

berriz. Zurutuzak eta Griezmannek

jaurtiketa bana egin zuten

urrunetik, baina zorterik gabe.

Elustondok ere ez zuen asmatu

area barruan. Hautsita eta nekatuta

zegoen taldea ordurako, eta

Las Palmasek ere izan zuen bere

aukera: Carlos Martinezek atepetik

atera zuen Saulen erremate

bat. Eta errusiar mendia borobiltzeko,

iritsi zen Realarentzat saria,

azken arnasean. Labakak sartu

zuen gola, zorte handi samarrarekin,

Songo’oren erdiraketa

baliatuta. Itxaropena izateko moduko

dohainak erakutsi zituen

kamerundarrak azken minutuetan:

abiadura, teknika, eta baloi

kolpe ona.

Azken hiru lehiak

galduta egingo

dio gaur bisita

Real Unionek

Recreativori

Danilo Gerlo erdiko

atzelari argentinarrak

debuta egingo du gaur

Huelvan, bost jokalariko

atzeko lerroan

Erredakzioa Donostia

Real Unionen datuak txar-txarrak

dira: azken hiru partidak galdu

egin ditu jarraian, zazpi partida

daramatza irabazi gabe, eta

etxetik kanpoko azken zazpi partidetan

esku-hutsik itzuli dira

Irunera. Lor zitezkeen 63 puntuetatik

hamazazpi besterik ez dituzte

pilatu irundarrek, eta zulo-zuloan

sartuta ekingo diote gaur bigarren

itzuliari. Atzo, gainera,

Castellok irabazi egin zion, ezustean,

Herculesi (1-2), eta, gaurko

partida hasi aurretik, Real Union

Castellorekin berdinduta dago,

azken postuan.

Ez da modurik onena hain partida

garrantzitsuari aurre egiteko,

baina Real Unionek liga amaitzeko

geratzen diren 21 partidetatik

bederatzi edo hamar irabazi

beharko ditu mailari eutsi nahi

badio, behintzat. Egia da joan den

astean itxura sendoa eman zuela

Herculesen zelaian, baina etxetik

kanpo jokatutako azken bi partidetan

bezala, joan den astean ere

1-0 galdu zuten irundarrek.

Bost atzelari eta aurrelari bat

Iñaki Alonsok bost atzelariko lerroa

zelairatu zuen Alacanten,

eta durangarra gustura geratu

zen egindako lanarekin. Gaur,

hala ere, izango da aldaketa bat

atzeko lerro horretan. Ezuste

handirik ezean, Danilo Gerlok debuta

egingo du, Mendinuetaren

kaltetan. Deskarga eta Salcedo

ariko dira bi hegaletan, eta Lacruz,

Iglesias eta Gerlo erdian.

Sanz eta Romo izango dira bi euskarriak,

Dominguezek jokatuko

du zelai erdian eskuinetik, Duranek

ezkerretik, eta Brit izango da

aurrelari bakarra. Goikoetxea

deialditik kanpo geratu da.

RECREATIVO-REAL UNION

pRecreativo. Guaita; Raul Camara,

Mora, Iago Bouzon, Poli;

Alvaro Anton, Emilio Sanchez,

Rafa Barber, Aitor; Fornaroli eta

Braulio.

pReal Union. Otermin; Deskarga,

Lacruz, Iglesias, Gerlo, Salcedo;

Sanz, Romo; Dominguez,

Duran; eta Brit.

pEpailea. Pino Zamorano.

pLekua. Colombino Berria futbol

zelaia (21.509 ikusle).

pOrdua. 17:00.

Futbolaren bi muturrak, aurrez aurre

2010eko urtarrilaren 31, igandea berria 23

‹ Kirola

Egiptok eta Ghanak

jokatuko dute gaur

Afrika Kopako finala;

filosofia kontrajarriak

dauzkate bi selekzioek

Unai Zubeldia Donostia

«Finalera iristeko futbola egingo

genuela esan nien neure jokalariei,

ez futbol polit hori. Emaitzak

bakarrik balio du». Milovan Rajevac

Ghanako selekzioko entrenatzaile

serbiarraren adierazpenak

dira. Oso talde gaztea dauka eskuartean

Rajevacek, besteak beste

min hartuta daudelako Michael

Essien Chelseako jokalaria eta

Sulley Muntari Inter Milangoa. Bi

horiek dira selekzioko izarrak,

baina serbiarrak asmatu egin du

zeuzkan baliabideekin selekzio

indartsua sortzen. Egiptoren aurka

jokatuko du gaur Afrika Kopako

finala.

Duela hemezortzi urte jokatu

zuen Ghanak azkenekoz Afrika

Kopako finala —1982an irabazi

zuen azkenekoz—, eta inor gutxik

espero zuen selekzio gazte-gazte

hori finaleraino iritsiko zenik.

Atzeko lanak eman die finalerako

txartela, eta gaur ere defentsako

lan sendoa baliatzen saiatuko

Opoku Agyemang Ghanako jokalaria Peter Odemwingie Nigeriakoarekin lehian, finalerdietan. STRINGER / EFE

dira Egiptoren futbol bizi eta

ikusgarriago horri aurre egiteko.

Konfiantzaz gainezka zelairatuko

dira. Finalerdietan 1-0 irabazi

zion Ghanak Nigeriari, Ryanen

golari esker. Eta aurreko bi partidak

ere 1-0 irabazi zituen, Burkina

Faso eta Angolaren aurka.

Partida bakarra galdu du aurtengo

Afrika Kopan, estreinakoa,

Boli Kostaren aurka, 3-1.

Egiptok, berriz, handia egin dezake.

Orain arte selekzio bakar

batek ere ez du irabazi Afrika

Kopa hiru aldiz jarraian, eta aukera

horixe daukate gaur Hassan

Shehataren jokalariek. Ondo landutako

selekzioa da Egiptokoa,

esperientzia handikoa, eta baloia

mugitzea gustatzen zaiona. Hamalau

gol sartu ditu aurtengo

Afrika Kopako bost partidetan,

eta bi besterik ez ditu jaso. Finalerdietan,

esaterako, 4-0 irabazi

zion Algeriari.

Egipto-Ghana. Bi selekzio, futbola

ulertzeko bi modu, eta jokatzeko

bi filosofia aurrez aurre

Luandako 11 de Novembro futbol

zelaian. Hirugarren titulua jarraian,

edo orain dela hogeita zortzi

urte lortutako balentria errepikatzeko

aukera.

Atzo, berriz, hirugarren eta laugarren

postuak zehazteko partida

jokatu zen, eta Nigeriak 1-0 irabazi

zion Algeriari. Obinnak sartu

zuen gola, 55. minutuan.

Togorentzat bi urteko zigorra

Togoko selekzioak ezingo du parte

hartu hurrengo bi urteetan

Afrika Kopan, eta Togoko Futbol

Federazioak 50.000 dolarreko isuna

jasoko du. Afrikako Futbol

Konfederazioak jakinarazi zuen

atzo albistea. Togoko selekzioak

atentatua jasan zuen Angolara

bidean zihoala, eta hiru lagun hil

ziren, bigarren entrenatzailea,

prentsa arduraduna eta gidaria.

Jokalariek eurek Afrika Kopa jokatzeari

uko egin zioten hasieran,

ondoren parte hartzea erabaki

zuten, baina Togoko Gobernuak

lehiaketatik erretiratzeko agindua

eman zien azkenean. Hain zuzen

ere, Issa Hayatou Konfederazioko

presidenteak atzo adierazi

zuenez, «Gobernuaren esku-hartzeagatik»

ezingo du parte hartu

Togok Afrika Koparen hurrengo

bi ekitaldietan.

24 berria 2010eko urtarrilaren 31, igandea

Kirola ›

Puntu asko jasotzen

duena, defentsa

onenaren aurka

Alex Mumbru, saskiratzeko ahaleginean, Matias Sandes Fuenlabradakoa aurrean duela, atzo. ALBERTO MARTIN / EFE

Alarma gorria piztu da

Fuenlabrada 85

Bizkaia Bilbo Basket 72

Fuenlabrada. Mainoldi (6), Laviña

(5), Thomas (13), Batista (12), Fitch

(19) —hasierako bostekoa—; Colom

(3), Burstein (18), Tskitixvili (8) eta

Sandes (1).

Bizkaia Bilbo Basket. Rodriguez

(3), Warren (12), Mumbru (14), Banic

(18), Hervelle (9) —hasierako

bostekoa—; Moiso (1), Vazquez,

Seibutis (4), Markota, Salgado eta

Blums (11).

Markagailua. 22-22, 41-45 (atsedenaldian);

62-53 eta 85-72.

Epaileak. Arteaga, Murgui eta Castillo.

Batista eta Hervelle kanporatu

zituzten.

Bestelakoak. 5.631 ikusle Fernando

Martin pabiloian, ACB ligako 20. jardunaldian.

Fuenlabradaren aurka

galdu du Bilbo Basketek,

eta aukera paregabea

galdu gora egiten hasi

eta zulotik aldentzeko

A.Urbistondo

Alarma gorria piztu da. Bilbo Basketek

garaipenarekin bueltatu

behar zuen derrigor Fuenlabradatik,

baina esku-hutsik itzuliko

da etxera. Esku-hutsik eta etorkizun

beltzarekin begi bistan. 85-72

galdu zuen Fuenlabradaren aurka,

eta bizkaitarrek ia ezinezko

du dagoeneko sailkapenean atzoko

aurkaria gainditzea. Fuenlabradak

hiru garaipeneko aldea

du, eta bi taldeen arteko puntu aldea

ere aldekoa. Laburbilduz, lau

garaipen.

Fuenlabrada gainditzea ezinezkoa,

eta beste taldeak harrapatzeko

helburua ere asko zaildu da.

Gaurko emaitzen zain, jaitsiera

saihesteko borrokan murgilduta

dauden beste taldeek bi garaipeneko

aldea izaten jarraituko dute

gutxienez, baina partida bat gutxiago

geratzen da. Egutegiak ez

dakar berri on-onik, gainera. Honatx

hurrengo aurkariak: Manresa,

Real Madril eta Lagun Aro.

Bilbo Basketek lehen zati txukuna

jokatu zuen, baina han pilatutako

errenta oro pikutara bota

zuen hirugarren laurdenean. 41-

45 zioen markagailuak atsedenaldian,

bilbotarren alde, eta 62-55

hamar minutu geroago. Bilbo

Basketek 10 puntu bakarrik saskiratu

zituen, eta bost puntuko

balorazio apala. Halere, laurden

osoa izan zuen egoera bideratzeko,

baina berandu zen. Fuenlabrada

hazi egin zen, eta Katsikarisen

taldeak emandako aukera

ezin hobe baliatu zuen, hiruko lerrotik

aurkaria txikitzeko. Fuenlabradak

12 puntuko aldea lortu

zuen azken laurdenean, eta Bilbo

Basket nahi eta ezin aritu zen.

Fuenlabrada ikusgarri aritu

zen hirukoetan. 14 saskiratu zituen

denera, eta portzentaje apartarekin:

%53. Horietako asko, gainera,

une erabakigarrietan iritsi

ziren, Bilbo Basket behetik gora

zetorrenean, aurkariaren parera

iristear zela. Kolpe asko hartu zituen

Bizkaiko taldeak, baina jaiki

egin zen beti. 39. minutuan izan

ezik. 77-72 zegoen markagailua,

eta Ferran Laviñak bere taldearen

14. hirukoa saskiratu zuen. 80-

72 eta akabo.

Porrota oso mingarria da, Bilbo

Basketen partida ez zelako txarra

izan. Partidatik joan zen hirugarren

laurdenean, eta garesti ordaindu

zuen. 77 puntuko balorazioa

lortu zuen, Fuenlabradak

baino 14 gutxiago, baina erabakigarria

izan zen hirukoetan izan

zuen punteria txarra. %21 asmatu

zuten, 32 aldiz jaurti eta zazpi

bakarrik saskiratu ostean. Bereziki

aipagarria izan zen Hervelleren

egun txarra. Jaurti zituen zazpi

hirukoak kale egin zituen belgikarrak.

Marko Banic eta Janis

Blums izan ziren jokalari onenak,

baina aspaldi bezala, ez zuten laguntza

handirik izan.

Cajasol gaiztoa hartuko

du Lagun Arok gaur;

galtzea oso arriskutsua

da, Lasoren taldea

zuloan sartuko delako

A.U. Donostia

Ataka zailean dago Lagun Aro.

Azken bost partidak galdu ditu jarraian,

eta seigarrena galtzeko

arriskua ere benetakoa da. Cajasol

hartuko dute gipuzkoarrek

gaur eguerdian Illunben. Ligan

puntu gutxien jasotzen duen taldea,

defentsa onena duen taldea,

puntu zaku handia jasotzen duenaren

aurka. Cajasolek 67,6 puntu

hartzen ditu partidako, oso kopuru

txikia, eta Lagun Arok 80

puntutik gora. Alde handia da

hori, eta zenbaki horiek zeharo

iraultzen ez badira, etzi donostiarren

seigarren porrotaz mintzatuko

dira komunikabideak.

Nola irauli Cajasolentzat makulua

den onura? Nola Lagun

Arorentzat zama astun-astuna

dena? Erantzuna ematea zaila da.

Zehatzago, Lagun Aroko zaleek

irakurri nahi luketen erantzuna.

Donostiaren aldekoa, alegia. Cajasolek

hilabeteak daramatzalako

zaintza ona egiten, eta ezin

hobe barneratuak duelako nola

jardun. Real Madril bakarrik izan

da gai haien babes sendoa hautsi

eta 80 puntuko zigorra emateko.

Irtenbidea, beraz, erraza da. Puntu

gutxiko partida izango dela

barneratu, indarra 40 minutuan

mantendu, gorabeherak saihestuz,

eta erasoan asmatzea.

A.U.Donostia

Begiradak jokalari batengan

jarri dira Donostian: Antwain

Barbour. Kentuckykoa apal

samar dabil 2010ean. Ez du beragandik

espero den neurria eman,

eta taldea asko nabaritzen ari da

haren puntu urritasuna. Barbourrek

hamabost puntu saskiratu

zituen batez beste ligako lehen

hiru hilabetetan, baina aurkariak

bere jokoa eta mugimenduak

ikasten hasi dira, eta zailtasun

franko ditu barneraldiak

egin edo jaurtiketa posizio onak

lortzeko.

Cajasolek talde osoa du, orekatua.

Earl Calloway joko antolatzaile

txukuna da, Tyrone Ellisek

eta Tariq Kirksayk bikote arriskutsua

osatzen dute kanpoko lerroan,

eta Dusko Savanovic, Xavi

Rey eta Juanjo Triguero horma

garaia dira saskipean. Presio handia

dauka Lagun Arok. Atzetik dituen

talde batzuk huts egiten ari

dira, baina besteak ez. Seigarren

porrotak zuloan sartuko luke Pablo

Lasoren taldea.

Euroligako amorrua

itzaltzeko, hamargarrena

Alacant hartuko du

etxean Baskoniak gaur,

Gasteizen jokatutako

sei partidak galdu

dituen taldea (18:00)

LAGUN ARO GBC-CAJASOL

pLagun Aro Gipuzkoa Basket.

Sergio Sanchez, Uriz, Rai Lopez,

Detrick, Barbour, Panko, Hopkins,

Ignerski, Doblas eta Miralles.

pCajasol. Calloway, Satoransky,

Miso, Ellis, Kirksay, Sastre,

Cabanas, Savanovic, Xavi

Rey, Radenovic eta Triguero.

pSailkapena. 13.postuan dago

Lagun Aro: 7-12. Cajasol bosgarren

da: 11-8.

pLekua. Illunbe pabiloia

(10.500 lagun).

pOrdua. 12:30 (ETB 1).

Olympiakosen aurkako porrotak

min egin du, eta zauriak sendatzeko

ligan daraman bide onari

segida eman nahi dio Baskoniak.

Bederatzi garaipen lortu ditu jarraian

ACB ligan, eta hamargarrena

lortu nahi du Alacant bisitari

dela. Estatistikei erreparatuz

gero, aurkari aproposa da, Gasteizera

etorri den sei alditan eskuhutsik

bueltatu delako etxera.

Dusko Ivanovic gogor mintzatu

zen asteazkenean ordezko jokalarien

jardunarekin. Haiek

gehiago laguntzen ez badute taldeak

zereginik ez duela esan

zuen. Mezu zuzena English, Pau

Ribas, Singletary eta Eliyahurentzat.

Olesoni eta Baraci aste pare

bat falta zaizkie kantxara bueltatzeko,

eta denen ekarpena derrigorrezkoa

da. Splitterrek, Huertasek,

Teletovicek eta San Emeteriok

ezin dute dena egin.

2010eko urtarrilaren 31, igandea berria 25

‹ Kirola

Matxinoa

apaldu du

Serena Williamsek bosgarren aldiz

irabazi du Australiako Irekia, finalean

Justine Henin mendean hartuta

Galdu arren, torneo handietarako

hautagai dela erakutsi du belgikarrak

Imanol Magro

Aginduko zuela hitzeman zuen iaz.

Emakumezkoen zirkuituko lehen

postuko izen dantzarekin bukatu eta

urte osoan eutsiko ziola aurreratu.

Automotibazioa zen bere buruari

erronka jartzea, baina, era berean,

hitzek doinu tiranikoa zuten. Serena

Williams munduaren aurka: ahizparen

aurka, itzuli berri zen Clijstersen

aurka, Errusiako armadaren aurka…

baina desafioa egin zuenean

aurkari bat falta zitzaion, Justine

Heninek oraindik ez zuelako bere

itzuleraren berri eman. Atzo egin zuten

topo aurrenekoz, Lord Raver

Arenan, tiranoak eta bere agintea

kolokan jarri dezakeen matxino

arriskutsuenak, eta Williamsek bosgarrenez

irabazi zuen Australiako

Irekia (6-4, 3-6 eta 6-2); bere ibilbideko

hamabigarren Grand Slama.

Williamstar gazteenak Billie Jean

Kingen marka berdindu zuen, eta finalaren

ondoren elkar besarkatu zuten.

Final ona izan zen, gogorra, eta

beroa, 35 graduko tenperatura zegoen

Melbournen, eta Rod Laver Arena

bi orduz infernu bilakatu zuen. Tiranoak

urteko lehen aginte kolpea

eman zuen, baina matxinoak

hortzak erakutsi zizkion, eta

tenis zaleen onerako sasoi

bikainean itzuli dela erakutsi.

11 partida jokatu

ditu bueltatu zenetik,

eta bere sasoiak gora

egingo du. Hala esan

Serena Williams puntu bat

ospatzen, atzo, finalean. MAST IRHAM

Murrayk ezinezkoa

dirudiena lortu nahi du

Federerren aurka

DRoger Federer da faborito

garbia gaur Andy Murrayren

aurkako gizonezkoen finalean

(09:30, Euskal Herriko

ordua). Suitzarrak Australiako

Irekia irabaz dezake, laugarrenez,

eta bere ibilbideko hamaseigarren

Grand Slama. Finalei

dagokienez, gaur 22.a du, eta

bihar Jimmy Connors berdinduko

du zirkuituko buruan aste

gehien igaro duen tenislari gisa:

268 guztira. Andy Murrayrentzat,

berriz, Grand Slameko bigarren

finala da, eta aurrekoa,

2008ko AEBetako Irekikoa, Federerren

aurka galdu zuen. Eskoziarrak,

baina, datu bat du

alde: hamar aldiz jokatu du Federerren

aurka, eta sei aldiz irabazi

du.

zion tiranoak, «ondo dago Justine,

baina hobera egingo du». Matxinoak

lorea itzuli zion: «Serena, zu zara benetako

txapelduna», baina berriz ere

elkar ikusiko dutela gehitzea falta

izan zitzaion. Etorriko da lur harrotua,

eta orduan ikusiko da matxinoaren

benetako indarra.

Baina pista marroien garaia ez da

oraindik, eta Australian Serenak garaiezina

dirudi, bere Daphne Akhurst

kopen bildumak erakusten

duen bezala. Halere, lan zaila izango

zuela ikusi zuen hasieratik atzo. Lehen

tantoa saketik lortu zuen txapeldunak,

baina lehen jokoak zortzi minutu

iraun zuen. Henin ez zen fin ibili

lehen setean, eta Williamsen sakea

hausteko izan zituen zazpi aukeretatik

bakarra baliatu zuen (4-1). Baina

Henin lehiakorra da, ia nekaezina,

‘‘ Finalean biek zerbait

erakutsi nahi genuela

sentitu dut, eta biok lortu

dugula iruditu zait»

SERENA WILLIAMS

Tenislaria

eta seta berdindu zuen (4-4). Williams

5-4 aurreratu zen, eta partidako lehen

une erabakigarrian Heninek

kale egin zuen. Saketik bi falta egin

zituen, eta bi tanto piloteatu galdu.

Williamsek bide erdia egina zuen.

Estatubatuarrak lehen jokoa irabazi

zuen bigarren setean, eta 15-40

aurreratu bigarrenean. Finala erabakita

egon zitekeen, baina orduan

itzuli zen benetako Henin. Lehiakor,

beti lehiakor, hortzak estutu eta zortzi

puntu irabazi zituen jarraian, eta

aurkariaren sakea hautsi zuen punturik

jaso gabe. Biek, baina, ez zuten

sakea ondo baliatu, eta bigarren seta

tanto luzeetan erabaki zen (3-4). Heninek

errebes dotorea atera zuen,

eta seteko azken hamar puntuak jarraian

eginda berdindu zuen finala.

Matxinoa goraka zihoan, eta tiranoa

zanbuluka zebilen.

Izerdi patsetan biak, soinekoa aldatu

eta guzti egin behar izan zuten.

Henin oldartuta zegoen, baina sakeak

bizkarra eman zion hirugarren

setean. Williamsek, berriz, une egokian

berreskuratu zuen. Sakeak erabaki

zuen seta, eta hor Williamsek

abantaila zuen. Henin osoago zegoen,

baina hiru aldiz hautsi zion sakea,

eta hori abantaila handiegia da

tiranoari aurre egiteko. Txapeldunak

esaldi bakarra aski izan zuen finala

ezin zehatzago laburbitzeko:

«Biek zerbait erakutsi nahi genuela

sentitu du, eta biek lortu dugu».

26 berria 2010eko urtarrilaren 31, igandea

Kirola ›

DLaburrak

Itxakok eta Akaba Bera

Berak irabazi egin dute

ESKUBALOIA ›Itxakok eta

Akaba Bera Berak irabazita

amaitu dute ABF ligako lehen

itzulia. Nafarrek erraz irabazi

zioten atzo Vicar Goyari (14-

26), eta tinko eusten diote

lehen postuari. Gipuzkoarrek,

berriz, gehiago sufritu zuten

Rocasari irabazteko (25-28).

Garaipen horrekin, Akaba Espainiako

Koparako sailkatu da.

Hondarribia-Irunek 66-68

galdu du Gironaren aurka

Frantziako jokalariak, elkar besarkatuta, Islandiaren aurkako garaipena ospatzen, atzo, Vienan, lehen finalerdiaren amaieran. HERBERT NEUBAUER / EFE

Urtebete ondoren, dena berdin

SASKIBALOIA ›Hondarribia-

Irunek burua altxatu ezinik

jarraitzen du, eta atzo berriro

galdu egin zuen, etxean, Argon

Uni Gironaren aurka (66-68).

Etxekoak beti izan ziren atzetik,

baina azken unean luzapena

behartzeko aukera izan zuten.

Anna de Forgek, baina, huts egin

zuen jaurtiketa erabakigarria.

Frantziak eta Kroaziak

jokatuko dute

Europako Eskubaloi

Txapelketako finala,

gaur, Vienan

Julen Etxeberria Donostia

Mirko Alilovic Kroaziako atezaina, garaipena ospatzen, atzo. H. NEUBAUER / EFE

Frantzia eta Kroazia. Urtebeteren

ondoren, bi selekzio horiek berriro

izango dira aurrez aurre txapelketa

bateko finalean. Orain urtebete

Zagreben izan zen, Munduko

Txapelketan. Gaur, berriz, Vienan

ariko dira, Europako Txapelketan

(17:30). Atzo sailkatu ziren biak

txapela lortzeko azken partidarako.

Frantziarrek Islandia utzi zuten

bidean (28-36), eta kroaziarrek

Polonia (24-21). Haien meritua ez

da, halere, egun bateko kontua,

norgehiagoka bakar bateko emaitza

baten kontua. Ez. Merezita

daude finalean, ondo merezita ere.

Haiek dira bakarrak Austrian partidarik

galdu ez dutenak. Larri ibili

dira zenbait neurketatan, irabazi

ezinik, baina inoiz ez dira izan

galtzaile. Horregatik, huts egin ez

dutelako daude finalean, txapela

irabazteko prest.

Frantziarentzat bigarren titulua

litzateke gaurkoa—2006an irabazi

zuen lehena, Suitzan—, eta

aurrenekoa Kroaziarentzat. Frantziarrek,

gainera, marka historikoa

lor dezakete, lehen aldiz hiru

txapelketa garrantzitsuenak jarraian

irabazita: Olinpiar Jokoak

eta Munduko eta Europako txapelketak.

Kroaziak frantziarren

festa zapuztu nahi du. Iaz,Munduko

Txapelketako finalean gertatutakoaren

ordainekoa emateko

modurik onena litzateke. Orduan

kroaziarrek dena prest zuten etxean,

Dom Sportova pabiloian,

15.600 zaleren aurrean, txapela

irabazteko. Baina Frantziak 24-19

irabazi zion.

Bata aise,bestea larri

Frantzia sailkatu zen lehenengo

finalera. Islandia gainditu zuen

aurreneko finalerdian, dotore,

orain dela bi urte Pekingo Olinpiar

Jokoetako finalean egin bezala.

Partidako bi zatiak guztiz ezberdinak

izan ziren. Lehenbizikoan,

oreka izan zen nagusi: atsedenaldirako

hiru minutu falta zirela,

13-12 zen nagusi Islandia. Baina

orduan jo zuen kolpea mahai gainean

Frantziak. 5-14ko partziala

lortu zuen ordu laurden eskasean,

eta zortzi goleko zuloa egin (18-

26). Nikola Kabaraticek eta Michael

Guigouk zerikusi handia

izan zuten frantziarren susperraldian,

hamalau gol horietatik 11

haienak izan baitziren. Ezker albokoak

sei sartu zituen, tarte horretan

Frantziak sartutako aurreneko

bostak —bederatzi gol sartu

zituen guztira, eta ez zuen jaurtiketa

bakarra huts egin—. Karabaticen

lan bikainari jarraipena

eman zion Guigou ezker hegalekoak,

bost gol sartuta. Ondorioa:

partida erabakita, eta azken hogei

minutuak soberan.

Frantziak baino gehiago sufritu

behar izan zuen Kroaziak bigarren

finalerdian Poloniari irabazi

eta finalerako sailkatzeko. Lehen

finalerdiarekin alderatuta, parekotasuna

izan zen nagusi kroaziarren

eta poloniarren artekoan, eta

nor baino nor gehiago aritu ziren

bi selekzioak, hasi eta buka. Eta

horrelakoetan gertatu ohi den bezala,

xehetasunek erabaki zuten

neurketa, Ivano Balic eta Domagoj

Duvnjaken buru eta eskuetan

sortutako jenio xehetasunek. Bi

erdikoek erdibana egin zuten lana:

Balicek lehen zatian, Duvnjak

hotz zegoenean; eta Duvnjakek

bigarren zatian, Balicek atseden

hartu behar izan zuenean. Hamar

gol sartu zituzten bien artean, eta

hamaika pase ikusgarri eman, horietako

asko Ivan Cupic eskuin

hegalekoak baliatutakoak —sei

gol sartu zituen, eta bera izan zen

goleatzaile nagusia Kroazian—.

Hirukote horren lanari esker

hautsi zuen partida Kroaziak lehen

zatiko azkeneko minutuetan.

6-2ko partziala lortu zuen, eta gol

bat gutxiagorekin egotetik (9-10)

hiru goleko aldea edukitzera pasatu

zen (15-12). Neurketa, hala

ere, ez zegoen inondik inora erabakita.

Poloniak bazekien, eta gogotik

saiatu zen aldea ezerezean

uzten. Lortzekotan egon zen, bereziki

Michal Jurecki ezker albokoaren

lan bikainari esker —partidako

goleatzaile nagusia izan

zen, zazpi gol sartuta—. Baina alferrik,

poloniarrek aldea murrizten

zuten bakoitzean azaltzen zen

Duvnjak, eta ahalegin guztiak zapuzten

zituen. Hala, norgehiagoka

amaieran, poza kroaziarren artean,

eta atsekabea poloniarren

artean. Iaz Munduko Txapelketan

gertatu bezala, Kroaziak utzi

ditu berriro finaletik kanpo. Hirugarren

izango dira gehienez, baina,

horretarako, Islandiari irabazi

beharko diote gaur hirugarren

eta laugarren posturako partidan

(15:00). Txapela Frantziarentzat

edo Kroaziarentzat dago gordeta.

Arraiz eta Augusto nagusi

Laudioko Herri Lasterketan

ATLETISMOA ›Aitor Arraiz eta

Aparecida Augusto nagusitu

ziren atzo Laudioko III. Herri

Lasterketan. 200 korrikalari

inguru aritu ziren Basalarrina

Euskal Topaguneak, Laudioko

Atletismo Klubak eta BERRIAk

antolatutako proban. Emaitzak

www.berria.info webgunean

daude ikusgai. Bestalde, gaur

jokatuko da Donostiako Nazioarteko

Krosa, Lasarte-Oriako

hipodromoan (10:30).

Euskal herritarrak, pattal

Munduko Txapelketan

ZIKLO-KROSA ›Atzo hasi zen

Munduko Ziklo-Kros Txapelketa,

Taborren (Txekia). Lau euskal

txirrindulari aritu ziren

lehian: 23 urtez azpikoan,

Daniel Ruiz 49.a izan zen, eta

Iñigo Gomez 55.a —Pawel Szczepaniak

poloniarra nagusitu

zen—; gazte mailan, berriz, Jon

Ander Insausti 31.a izan zen, eta

Peio Goikoetxea 51.a —Tomas

Paprstka txekiarra nagusitu

zen—. Gaur, proba nagusiak:

11:00etan, emakumezkoak;

eta 14:00etan, gizonezkoak.

Ordiziak bakarrik

jokatuko du etxean

ERRUGBIA ›Espainiako Ohorezko

Mailako 12. jardunaldiko

partidak jokatuko dituzte gaur

Gernikak, Ordiziak eta Bera

Berak. Ordizia izango da etxean

ariko den bakarra, La Vilaren

aurka (12:00). Gernika eta Bera

Bera etxetik kanpo ariko dira, El

Salvadorren eta Santboianaren

aurka (12:30).

2010eko urtarrilaren 31, igandea berria 27

‹ Kirola

Aimarren egun horietako bat

Olaizola II.a-

Mendizabal II.a 22

Gonzalez-Laskurain 9

Iraupena. 50 minutu.

Pilotakadak. 427.

Saketik. Olaizolak 2; Gonzalezek 2.

Markagailua. 7-0, 7-2, 11-2, 11-4, 12-

4, 12-5, 14-5, 14-5, 14-7, 19-7, 19-8,

20-8, 20-9 eta 22-9.

Bestelakoak. Jende asko Iruñeko

Labriten, ia bete egin zen.

Apustuak gorrien alde irten ziren:

100-90i.

Olaizola II.ak

eta Mendizabal II.ak

nagusitasunez

lortu dute

bigarren puntua

Imanol Magro

«Dena ondo irteten zaizun egun

batzuk daude, eta gaur horietako

bat izan da». Eta kito. Esaldia Aimar

Olaizolarena dela azalduta

ezer gutxi gehiago dago esateko

partidari buruz. Goizuetakoak

partida hasiera magikoa izan

zuen atzo, Labriten. Pilota astun,

indartsu eta zakarra atera zuen

saskitik, eta hura lagun, erakustaldia

eman zuen. Lehen zazpi

tantoak bost minutu eskasetan

egin zituen, eta egun gogorra

izango zela ikustarazi zion Gonzalezi.

Saiatu ziren Aspekoak gauzak

aldatzen, baina Oier Mendizabalek

ere ondo erantzun zuen, eta

beste guztia kidearentzako aukerako

pilotari itxarotea izan zen.

Asegarceko bikoteak itxura

ona eman zuen, eta ligaxkako bigarren

puntua lortu. Aimar Olaizolak

ardura hartu zuen erasoan,

eta Oier Mendizabalek gora egin

zuen. Txapelketak aurrera egin

ahala, Añorgakoa bere mailara

iristen ari da, eta estutu zuten

Gaur jokatuko dira trinketeko buruz

burukoaren finalerdien joanekoak

Waltary Kurutxarriren

aurka ariko da, eta

Ezkurra II.a Ozafrainen

kontra, Arrangoitzeko

pilotaleku bizian

I. M.

Buruz buruko trinket txapelketa

azken txanpan sartu da, eta finalerdien

joaneko partidak gaur

jokatuko dira, Arrangoitzen

(Lapurdi, 16:00). Waltary Agusti

iazko txapeldunak Andde Kurutxarriren

aurka jokatuko du

Aimar Olaizola Sebastian Gonzalezen aurrean pilota astintzeko zorian, atzo, Labriteko partidan. J. M. / ARP

tanto bakanetan ez zuen kale

egin. Galtzaileak, berriz, ezinean

aritu ziren, Gonzalez bereziki.

Laskurain pilota baztertzen saiatu

zen, eta ondo eutsi zion Mendizabali

piloteoan, baina aldea frontis

alboan egon zen.

Olaizolak Gonzalez ernegatu

zuen. Azkaindarraren aurka jokatzen

ditu partida onenak, eta

atzo gailentzeko aurkari aproposa

dela ikusi zen berriz. Teknikoki

fin, erremateak, pilotakadak...

dena aldatu zuen tanto bakoitzean,

eta azkaindarra galduta ibili

zen. Deseroso jokatzera behartu

zuen, askotan behar ez zuenean

sartzera, eta bere hutsak eragin

zituen. Gonzalezek zurbil bukatu

zuen, Olaizolak egun ona zuen

eta berak pairatu zuen, askotan

gertatu izan zaion bezala.

lehenbizi, eta Paxkal Ezkurrak

Patrick Ozafrainen kontra gero.

Finalerdiak bi partidetara jokatuko

dira, eta berdinketa balego,

zerrendaburuek egingo lukete

aurrera. Sistema berria da, eta

bitxia ere. Antolakuntzak —

Frantziako Pilota Federazioak—

iaz ligaxkaren alde egin zuen,

baina partida on gutxi ikusi zirenez,

joan-etorriko finalerdiak

nahiago izan ditu aurten.

Lehen finalerdiak faborito argia

du: Waltary. Are gehiago trinketa

bizia dela kontuan hartuta,

halakoetan sakearekin lortzen

duen abantaila edozein partida

desorekatzeko modukoa baita.

Kurutxarrik erritmoa du alde, bigarren

partida baitu atzo zortzi

Etxetori irabazi ondoren (40-27).

Bigarrena, berriz, irekiago

dago. Ozafrainek eta Ezkurra

II.ak ezin hobe ezagutzen dute elkar,

eta eurena buruz buruko

lehien klasiko bat da. Makina bat

partida jokatu dute, tartean final

bat ere. Ozafrainek Alfarori irabazi

zion iragan astean (40-31),

baina Ezkurra ere sasoian dago,

duela bi aste desafioa irabazi baitzion

Waltaryri Azkainen (40-27).

Itzuliko partidak gaur zortzi jokatuko

dira, Donapaleun.

Aspeko bikoteak hasieran ikusi

zuen zail izango zuela hirugarren

puntua lortzea, irabazleak 7-

0 aurreratu zirenerako izerditan

hasi gabeak baitziren. Pilota oso

zakarrarekin ari ziren jokatzen,

eta ez ziren egokitu. Tanto motz

eta zehatzak izan ziren. Olaizolak

bisturia atera eta tankera guztietako

erremateak egin zituen. Goizuetakoak

hamabost tanto egin

zituen guztira, eta bereziki politak

izan ziren zabalera irekita lorturikoak.

Aspekoen estrategia pilota aldatzea

izan zen, baina hala zazpi

tantoko aldeari eustea baino ez

zuten lortu (14-7). Partida galduta

ikusita, erritmoa bizia jartzen

saiatu ziren, zerbait aldatzen, baina

ez zuen fruiturik eman. Laskuraini

gero eta gehiago kostatu zitzaion

Olaizola saihestea, eta erakustaldia

puztu zuen. Ezinezkoa

zen, gero onartu bezala, Olaizolak

egun horietako bat zuelako.

Titin-Pascualen hirugarrena

Binakako txapelketak ligaxkako

laugarren jardunaldia herenegun

hasi zen, eta lehen partidan Titin

III.ak eta Pascualek Berasaluze

VIII.ari eta Beginori irabazi zieten,

22-15. Aspekoek hirugarren

puntua lortu zuten; Asegarcekoek,

berriz, bakarrarekin jarraitzen

dute. Txapelketako partida

Eibarren jokatuko da gaur (17:00,

ETB1), Irujo-Beroiz eta Bengoetxea

VI.a-Otxandorenaren artean.

Jardunaldiko azkena, berriz,

bihar izango da, Tolosan (16:00),

Xala-Zubieta eta Olaizola I.a-

Apraizen artean.

Waltary Agusti. NICOLAS MOLLO

DLaburrak

Txukun Lakua Igorreren

aurka, gaur, Hernanin

ESKU-HUSKA ›Gasteizko Txukun

Lakuako eta Igorreko seikoteek

BERRIA txapelketako lehen

faseko kanporaketa jokatuko

dute gaur, Hernanin (10:30).

G Jaialdiak

OSTIRALEKO EMAITZAK

pZornotza. Mendizabal-Argote

20; Olazabal-Arruti 22. Titin

III.a-Pascual 22; Berasaluze

VIII.a-Begino 15.

pElorrio. Cabrerizo-Urberuaga

12; Perez-Galarza VI.a 22. Arretxe

II.a-Zabala 22; Berasaluze

IX.a-Larrinaga 11.

pAmezketa. Belloso 22; Olaetxea

11. Saralegi-Eskudero 12;

Lasa-Merino 22.

pBergara. Berria Txapelketa:

Bergara 49 (2); Erreka 51 (1).

ATZOKO EMAITZAK

pIruñea. Leiza-Zearra 22; Saralegi-Iza

20. Olaizola II.a-Mendizabal

II.a 22; Gonzalez-Laskurain

9. Chafee-Beobide 18; Belloso-Urrizelki

9.

pGalarreta. Matxin IV.a-Zubiri

21; Etxabe II.a-Zubizarreta 35.

Zeberio II.a-Etxeberria III.a 40;

Uterga-San Miguel 36. Matxin

III.a-Baleztena 29; Urtasun-Ion

40. Zulaika-Urko 23; Endika-

Aizpurua II.a 40.

pAndoain.Lander-Felix 30; Alberdi

II.a-Elizegi 29. Aimar-Alberdi

III.a 29; Olha-Mugartegi 30.

GAURKO PARTIDAK

pEibar (17:00, ETB1). Diaz-

Oteiza / Retegi Bi-Cecilio. Irujo-

Beroiz / Bengoetxea VI.a-

Otxandorena. Apeztxea-Urberuaga

/ Ongai-Galarza VI.a.

pArrangoitze (16:00).Waltary

/ Kurutxarri. Ezkurra II.a / Ozafrain.

pHernani (10:30). Berria Txapelketa:

Txukun Lakua / Igorre.

Calleja-Ramos / Mendiza-Etxebarria.

Isasmendi-Obregon /

Gomez-Cilaurren. Castillo-Resano

/ Markina-Lekue.

pEuskal (16:30). Zulaika-Zubiri

/ Etxabe II.a-Barrenetxea. Urriza-Ion

/ Urtasun-San Miguel.

Etxeberria IV.a-Agirrezabala /

Agirresarobe-Urko.

28 berria 2010eko urtarrilaren 31, igandea

Agenda›

Mahsa Vahdat q Musikaria

D Ekitaldiak

Soilik emakumeen aurrean jo dezake abeslari teherandarrak bere

herrialdean, lege erlijiosoengatik. Gaur Bilbon arituko da, bakarlari,

poeta persiar klasikoei eta garaikideei ahotsa jartzen.

«Iranen gizonezkoen

aurrean abesteko debekuak

gure sormena akuilatu du»

Edu Lartzanguren

Mahsa Vahdat (Teheran, 1973)

Iranen gizonezkoen aurrean kantatzeko

debekua pairatu arren,

abesteari utzi ez dioten emakumezko

bakan horietako bat da.

Marjan ahizparekin, tradizio persiarreko

doinuei eutsi die, eta ondasun

hori belaunaldi gazteei irakasten

die. Gaur entzun ahalko

da haren ahotsa, Bilbon, 20:30ean,

Euskalduna jauregian.

Zer entzungo dugu gaur Bilbon?

Taldearekin eta, batzuetan, ahizparekin

jotzen dudan errepertorioa,

baina bakarrik arituko naiz,

perkusioarekin. Daf tresna joko

dut, laguntzeko. Persiako musika

tradizionala interpretatuko dut,

batez ere, Rumi eta Hafez poeten

olerkiekin, duela 600 urte ingurukoak.

Baina baita poeta garaikideenak

ere.

Zertan bereizten dira poeta klasikoei

eta garaikideei jartzen dizkiezun

doinuak?

Klasikoen poemek berezko erritmoa

dute, forma klasikoaren arabera.

Modernoak, berriz, irekiagoak

dira. Badute erritmoa, baina

askeagoak dira. Klasikoen poema

gehienak mistikoak dira, nahiz

eta euren garaiko arazo politikoak

aipatzen dituzte, oso garai ilunean

bizi izan zirelako. Garaikideek,

batez ere, gizarte arazoak jorratzen

dituzte.

Bilbon gizon eta emakumez osaturiko

entzuleriaren aurrean abestuko

duzu. Iranen debekatuta duzu gizonezkoen

aurrean abestea.

Iraultza islamikoaren ondotik,

BERRIA

debekaturik dago emakumeok

bakarkako kontzertuak ematea

gizonen aurrean. Iranen ezin dut

kontzertu ofizialetan jo gizonezkoen

aurrean, soilik emakumeen

aurrean. Baina bestelako emanaldietan,

jotzen dut gizon eta

emakumez osaturiko entzuleriaren

aurrean.

Nola eragin dio horrek zure musikari?

Sormena mugatu dizu?

Debekuak eragina du; baina, batzuetan,

baita onerako ere. Kontzertu

ofizialak ematerik ezin dugunez,

beti bilatu ditugu saihesbideak

emanaldiak antolatzeko.

Halere, argi gera dadila ez nagoela

batere pozik gaurko egoerarekin.

Espero dut egun batean berdintasunez

aritzerik izango dugula.

Esan bezala, debekuak sormena

akuilatzen du.

Mendebaldean ere arazoak dituzue

artista irandarrek. Hori salatzeko

hartu zenuen parte Lullabies from

the axis of evil (Sehaska kantak

gaizkiaren ardatzetik) diskoan?

Ez dut arazo larririk izan atzerrian

jotzeko, nahiz eta batzuetan

galdekatu egin nauten. Disko

horretan parte hartuta, erakutsi

nahi nion jendeari herrialde

honetan ere, emakumeek eskubide

berdinak ez izan arren, edertasuna

sortu eta mirestu egiten

dela. Sehaska kantak oso egokiak

ziren horretarako, ederrak,

naturalak eta oso emeak direlako.

Inork ezin dio ama bati sehaska

kanta abestea galarazi. Sinbolikoa

zen.

Kantugintza irakasten diezu gazteei,

Teheranen. Etorkizuna bestelakoa

izango da zure ikasleentzat?

Hala espero dut. Liluratuta nago

nire ikasleekin, ez dutelako egitasmorik

etorkizunerako. Etortzen

dira, eurentzat ikasteko edo

kultur ondasuna euren familietan

transmititzeko. Gure antzinako

poetek ere, denek izan zituzten

arazoak agintariekin. Horregatik,

gurean, banakoak arduratu

izan dira kultura transmititzeaz,

duela 600 urte bezala, orain ere.

Musika

pBaztan. Elizondoko Abesbatza

Txiki. Gaur, 17:30ean, Iruritako

Gizarte Bilgunean.

pBilbo. Mahsa Vahdat. Gaur,

20:30ean, Euskalduna jauregian.

pBilbo. Gari. Ostegunean,

21:30ean, Kafe Antzokian.

pDonostia. Pakistango Sind

eta Balutxistan eskualdetako

kantu eta musika. Bihar,

20:00etan, Kursaalean.

pDonostia. Oskarbi. Asteartean,

19:30ean, Koldo Mitxelena

aretoan.

pGasteiz. Arborea. Gaur,

20:00etan, Jimmy Jazz Klubean.

pIrun. Musikeneko Banda Sinfonikoa.

Gaur, 12:00etan, Amaia

Kultur Zentroan.

Antzerkia

pAbadiño. Hilario Mortimer,

Aritza Rodriguezen clown ikuskizuna.

Gaur, 18:00etan, gaztetxean.

pAmurrio. Euskarazetamol, Bikoteatro

taldearekin. Gaur,

19:00etan, Amurrio Antzokian

ikusgai.

pDonostia. Eta Karmele? Ainhoa

Alberdi eta Iraia Eliasekin.

Gaur, 19:30ean, DOKAn.

pElorrio. Uharte ezezagunaren

istorioa, haurrentzako antzerkia

Markeliñe konpainiarekin. Gaur,

17:00etan, Arriola aretoan ikusgai.

pZizur Nagusia. Viento pequeño,

lau urtetik gorako haurrentzako

antzezlana, La Gotera de

la Azotea konpainiarekin. Gaur,

18:00etan, kultur etxean ikusgai.

Dantza

pBilbo. Los Zuecos van hacia

sus Buenos Hábitos, Nomada-

Roberto Torres konpainiarekin.

Gaur, 20:00etan, La Fundicion

aretoan.

Bertsolaritza

pAbadiño. Plaza librea. Asteazkenean,

12:00etan, plazan.

Bertsolariak: Garikoitz Sarriugarte,

Eñaut Uruburu eta Xabier

Amuriza.

pAgoitz. Nafarroako bertsolari

txapelketa. Azken laurdena.

Gaur, 17:30ean, kultur etxean.

Bertsolariak: Zili, Ander Fuentes,

Diego Riaño, Luze, Oskar

Estanga eta Saioa Alkaiza.

pAlegia. Santa Eskea. Ostegunean,

21.00etan. Zazpi astoren

gainean bertso eskolakoek

emana.

pArrasate. Bertso afaria. Ostiralean,

Santa Ageda auzoan.

Bertsolariak: Andoni Egaña eta

Sebastian Lizaso.

pEa. Bertso saioa. Ostiralean,

13:00etan, Natxitua auzoan.

Bertsolariak: Gorka Ostolaza

eta Gorka Lazkano.

pIdiazabal. Bertso trama. Gaur,

18:30ean, Igarondo pilotalekuan.

Bertsolariak: Jon Maia,

Andoni Egaña, Amets Arzallus

eta Aitor Sarriegi. Gai-jartzailea:

Josu Goikoetxea.

pIdiazabal. Bertso saioa. Ostegunean,

eguerdi eta bazkalondoan.

Bertsolariak: Andoni Egaña

eta Sebastian Lizaso.

pMutriku. Santa Eskea. ostiralean.

Bertsolariak: Iñaki Apalategi

eta Xabier Astigarraga.

Hitzaldiak

pAzpeitia. Urola bailararen aurrehistoria

hitzaldia, Alvaro Arrizabalaga

eta Maria Jose Iriarterekin.

Bihar, 19:30ean, Sindikatu

Zaharrean.

pAzpeitia. Mahai-ingurua Azpeitiko

Hiri-Gutunaren 7. mendeurrenaren

harira, Jose Javier

lopez, Jose Luis Orella eta Luis

Maria Martinezekin. Asteazkenean,

19:30ean, Sindikatu Zaharrean.

pGetxo. Otro sistema económico

es posible, Alberto Minguezekin.

Asteartean,

20:00etan, Erromoko San Jose

Langile Parrokian.

Ikus-entzun

pBergara. La revolución no

será televisada, Kim Bartleyren

filma. Gaur, 18:00etan, gaztetxean.

pDonostia. El abogado del terror,

Barbet Schroederren filma.

Bihar, 19:30ean, Arrasate kaleko

aretoan.

pErmua. Ma mére, Christophe

Honoreren filma. Zinema erotikoaren

zikloaren harira. Ostegunean,

bi saio: 19:00etan eta

21:30ean, Lobiano Kultur Gunean.

pLeioa. The Visitor. Asteartean,

20:00etan, Kultur Leioan.

Bestelakoak

pZarautz. Marsel magoaren

emanaldia. Gaur, 18:00tan, Musika

Plazan.

2010eko urtarrilaren 31, igandea berria 29

‹ Agenda

D

pAstigarraga. Lur Korta ipuin

kontalarien saioa. Ostegunean,

17:45ean, 3-5 urteko haurrentzat,

eta 18:15ean, 6-9 urte artekoentzat.

Kultur etxean.

Erakusketak

Musika qArborea

AMODIOA, BASOAK ETA ABESTI BILUZIAK

Ameriketako Estatu Batuetako Maine Estatuko

basoetan egiten duten musika biluzia ekarriko

dute gaur, 20:00etan, Gasteizko, Jimmy Jazz Klubera.

Shanti eta Buck Curran senar-emazteek

osatzen dute Arborea taldea. Izenak berak, baso

pBilbo. Aparteko makinak, Abigail

Lazkozen lanak eta Euforias

y demonios, Javi Sotorenak.

Gaur azken eguna, Rekalde aretoan.

pBilbo. Nadia Barkate marrazkilariaren

Karramarroaren dantza

erakusketa. Martxoaren 3a

arte ikusgai, Garabat galerian.

pBilbo. Noren esku? erakusketa.

Martxoaren 24ra arte, Erreprodukzio

artistikoen museoan.

pDonostia. Stem Cell Collection,

Igor Alustiza moda diseinatzailearen

azken bilduma.

Otsailaren, 20a arte, Noventa

Grados Aretoan.

pDonostia. Diego Matxinbarrena,

Urko Galdona, Juan Azpitarte,

Sophie eta Ana Hindennach

eta Luix T.-ren margo eta argazkiak.

Martxora arte, Saguesko

Warung tabernan.

pDonostia. Amazoniako ohianetik

pazifikora: Ekuador,J.A

Areta Goñiren argazkiak. Urtarrilaren

15etik martxoaren 3ra

arte, Okendo kultur etxean.

pDonostia. Evelyn Hellenschmidten

eskultura erakusketa.

Otsailaren 5a arte, Arteko galerian.

pDonostia. Pilar Soberonen argazki

eta marrazki erakusketa.

Otsailaren 5a arte, Artekon

ikusgai.

pDonostia. Zaborretara! eta

Aldaketa klimatikoa itsasertzean

erakusketak. Martxoaren 11ra

arte, Cristina Enea fundazioan.

pDurango. Zurrunbiloka, Koldobika

Jauregiren lanak. Otsailaren

17ra bitartean, Etxezarreta

jauregian.

pEibar. Eibarko klub deportiboa

argazki taldearen erakusketa.

Gaur azken eguna, Portalea

tabernan.

pGasteiz.Kostaldeari begirada

kuttun bat. Patxi Badiola Akarregiren

argazki erakusketa.

Otsailaren 11tik martxoaren 4ra

bitartean, CAN bulegoan.

pGasteiz.Ni eta bestea. Erretratua

Indiako argazkigintza garaikidean.

Otsailaren 7ra arte,

Artiumen.

pLeioa. Dinastia Trini, Laurita

Silesek eta Edurne Gonzalezek

pekinen eginiko lanak. EHUko

Leioako campuseko erakusketa

aretoan, otsailaren 12a arte.

pLeioa. Koloso Jurasikoak.

Otsailaren 10era bitartean,

Leioako Zientzia eta Teknologia

fakultatean.

sakonetako oihartzunak iradokitzen ditu, mezu

ekologistarekin. AEBetako folk xelebrea deituriko

mugimenduko partaide dira, eta Devendra Banhartekin

jo dute, besteak beste. Hurrengo igandean,

otsailak 7, Bergaran joko dute (Gipuzkoa). BERRIA

pOiartzun. Karboniferoari buruzko

erakusketa. Apirilaren

30era arte, Luberri museoan.

pOlaeta. Ballets Olaeta:

Amets baten koreografia. Martxoaren

23ra arte, Ondare aretoan.

pPlentzia. Itsasoari begira: Uribe

kosta argazki erakusketa.

Otsailaren 1etik 26ra bitartean,

Goñi Portal kulturgunean.

pPortugalete. Basoaren azala.

Otsailaren 22ra arte, Salazar

dorretxean.

pUrretxu. Mali, Afrikako lurraldea.

Lurdes Larrañaga eta

Naiara Karreraren artelanak.

Gaur azken eguna, Juan de Lizarazu

aretoan.

pZarautz. Uliseonista Alberto

Palomeraren erakusketa. Otsailaren

14ra arte, Photomuseumen.

pZumarraga. Mali, Afrikako lurraldea,

argazki erakusketa.

Gaur azken eguna, Juan de Lizarazu

erakusketa aretoan.

Ikastaroak .

pArrasate. Dantza afroamerikar

ikastaroa. Otsailaren 4tik

martxoaren 25era arte. Gazte

Bulegoan eman behar da izena.

pArrasate. Zeramika ikastaroa,

otsailetik aurrera. Informazio

gehiago eta izema emateko:

665-74-59-10.

pDonamartiri. Idazketa lantegia,

Itziar Madinarekin. Igandeetan:

urtarrilaren 31n, otsailaren

14ean, martxoaren 28an, apirilaren

18an, maiatzaren 30an

eta ekainaren 4ean. Informazioa:

0559-29 40 50 edo n.p.isturitz@orange.fr.

pEibar. Pertsona ezinduak dituzten

pertsonentzat, autozainketari

buruzko ikastaroa. Otsailaren

2tik 8ra, Portalean. Izena

Pegoran eman behar da.

Lehiaketak

pAbadiño. Argazki lehiaketa.

Gaia: San Blasak 2010. Lanak

otsailaren 12ak baino lehen kultur

etxean utzi behar dira.

2 Hilberriak

ITZIAR OSORO

TORRES

Izarren hautsa egun batean

bilakatu zen bizigai,

hauts hartatikan uste gabean

noizpait ginaden gu ernai.

Eta horrela bizitzen gera

sortuz ta sortuz gure aukera

atsedenik hartu gabe:

lana eginaz goaz aurrera

kate horretan denok batera

gogorki loturik gaude.

Bergarako lagunak

2010eko urtarrilaren 31

ESKELAK

(0034)943 30 40 30

eskelak@iragarri.net

30 berria 2010eko urtarrilaren 31, igandea

Agenda ›

1 Filmen estreinaldiak

Chéri

+13. Erresuma Batua-Frantzia-Alemania,

2009. Zuz.: Stephen Frears.

Akt.: Michelle Pfeiffer, Kathy Bates,

Rupert Friend, Felicity Jones, Frances

Tomelty, Tom Burke. 100 min. Paris,

XX. mendearen hasiera. Prostituta

heldu bat 19 urteko gigolo batekin maiteminduko

da. Gaztea lankide baten

semea da. Coletteren eleberri batean

oinarritutako drama da. Gasteiz (Florida),

Bilbo (Renoir), Donostia (Principe),

Iruñea (Carlos III).

En tierra hostil

+13. AEB, 2008. Zuz.: Kathryn Bigelow.

Akt.: Jeremy Renner, Anthony

Mackie, Brian Geraghty, Guy Pearce,

Ralph Fiennes. 125 min. Lehergailuak

indargabetzeaz arduratzen den AEBetako

brigada bat hara eta hona dabil

Bagdaden. Edozein izan daiteke etsaia,

eta edozein objektuk egin dezake

eztanda. Thompson sarjentua hiltzen

denean, lidergoa James sarjentu arriskutsuak

hartuko du. Gasteiz (Florida),

Getxo (Lauren), Donostia (Principe),

Iruñea (Golem Baiona).

Invictus

D. AEB, 2010. Zuz.: Clint Eastwood.

Akt.: Morgan Freeman, Matt Damon,

Tony Kgoroge, Julian Lewis Jones,

Adjoa Andoh, Patrick Mofokeng,

Matt Stern, Leleti Khumalo. 134 min.

Nelson Mandela kartzelatik atera eta

ondorengo urteetan dago girotuta

filma. 1995. urtea da, eta Hegoafrikak

Errugbiko Munduko Txapelketa antolatu

du. Mandelak txapelketa bultzatuko

du, Francois Pienaar izarraren laguntzarekin.

Gasteiz (Abaco Boulevard,

Guridi, Yelmo Gorbeia), Bilbo (Capitol,

Renoir, Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio,

Yelmo), Basauri (Bilbondo), Durango

(Zugaza), Getxo (Lauren), Leioa

(Artea), Portugalete (Ballonti), Donostia

(Antiguo Berri, Principe), Irun (Cinebox),

Usurbil (Urbil), Baiona (CGR Centre,

L’Atalante), Angelu (Oscar),

Donibane Lohizune (Rex (JBA)), Miarritze

(Royal (JBA)), Iruñea (Golem Baiona,

Golem La Morea, Carlos III), Tutera

(Oscar), Uharte (Itaroa), Viana (Las

Cañas).

Jasper, pingouin explorateur

D. Alemania, 2009. Zuz.: Eckart Fingberg.

Marrazki bizidunak. Jasper pinguinoak

bizitza guztia hego poloan

pasatu du, eta handik ateratzeko

gogoa du mundua ezagutzeko. Aitak,

ordea, esango dio heldutasunean ez

daudela gauza asko aurkitzeko. Baiona

(L’autre).

Krabat y el molino del diablo

+13.Alemania, 2008. Zuz.: Marco

Kreuzpaintner. Akt.: David Kross, Daniel

Bruhl, Christian Redl, Robert

Stadlober, Paula Kalenberg. 120 min.

Krabat nerabe umezurtz bat da. Ametsetan

dagoela, ahots batek esango dio

errota zahar batera joateko. Han, magia

beltza egiten hasiko da, eta arrisku handian

izango da. Gasteiz (Abaco Boulevard,

Guridi), Bilbo (Zubiarte), Barakaldo

(Max Ocio), Donostia (Bretxa).

Cherí, Stephen Frears zuzendariaren filma. BERRIA

La cuarta fase

+13. AEB, 2010. Zuz.: Olatunde Osunsanmi.

Akt.: Milla Jovovich, Elias

Koteas, Will Patton, Hakeem Kae-

Kazim, Corey Johnson. 98 min. Emakume

batek Alaskan azkeneko 40 urteetan

gertatu diren hainbat desagertze

misteriotsu ikertuko ditu. Thriller-a da.

Gasteiz (Abaco Boulevard, Yelmo Gorbeia),

Bilbo (Zubiarte), Barakaldo (Max

Ocio, Yelmo), Basauri (Bilbondo), Getxo

(Lauren), Leioa (Artea), Santurtzi

(Serantes), Donostia (Bretxa), Errenteria

(Niessen), Irun (Cinebox, Txingudi),

Usurbil (Urbil), Iruñea (Golem La

Morea), Tutera (Oscar), Uharte (Itaroa),

Viana (Las Cañas).

La mujer sin piano

+13. Espainia, 2009. Zuz.: Javier

Rebollo. Akt.: Carmen Machi, Jan

Budar, Pep Ricart, Nadia de Santiago.

95 min. Ezkondutako emakume baten

24 orduko egunerokotasuna jasotzen

du filmak. Gau batean, baina, ihes egingo

du emakumeak, eta gertatzen zaion

guztia kontatuko du. Bilbo (Multi zinemak).

La princesse et la grenouille

AEB, 2010. Zuz.: John Musker, Ron

Clements. Marrazki bizidunak.

95 min. New Orleans (AEB), 20ko

hamarkadan. Jazza sortzen ari da.

Tiana gazte beltzak jatetxe bat irekitzeko

ametsa du. Igel bihurtutako printzipe

batek, berriz, bere giza gorputza

berreskuratu nahi du. Baiona (CGR),

Angelu (Oscar), Donibane Lohizune

(Rex).

Le bel age

Frantzia, 2010. Zuz.: Laurent Perreau.

Akt.: Pauline Etienne, Michel Piccoli,

Johanna ter Steege, Aurore Clement,

Eric Caravaca. 100 min. Maurice musikaria

da, eta erresistentziako kide beteranoa.

Nerabe batekin bizi da, hain

zuzen, bilobarekin: Claire. 17 urte ditu

Clairek, eta ahalik eta gauza gehien bizi

nahi ditu, eta edozeren kontra egingo

du. Baiona (L’autre).

Oceans

Frantzia, 2010. Zuz.: Jacques Perrin,

Jacques Cluzaud. Dokumentala.

104 min. Haizearen nomadak lanaren

estilo berarekin baina zinematografia

teknika berriekin dator Jacques Perrin.

Itsasoa gaitzat hartuta, bidaia handia

egiten du poloetako ordokietatik

eremu tropikaletaraino, itsasoen bihotzeraino.

Ekaitzak erakusten dizkigu,

baita gutxi ezagutzen diren edo arretarik

jarri ez zaien hainbat itsas espezie

ere. Baiona (CGR Centre), Angelu

(Oscar), Donibane Lohizune (Rex).

Todo incluido

+13. AEB, 2010. Zuz.: Peter Billingsley.

Akt.: Vince Vaughn, Jason Bateman,

Jon Favreau, Faizon Love, Kristin

Davis. 107 min. Lau bikote uharte

tropikal bateko luxuzko hotel batera

joan dira oporretan. Bikoteetako bat

lan egiten ari den bitartean, beste

bikoteak dibertitzen eta eguzkia hartzen

ari dira. Komedia da. Gasteiz

(Abaco Boulevard, Yelmo Gorbeia),

Bilbo (Zubiarte), Barakaldo (Yelmo

Megapark), Basauri (Bilbondo), Getxo

(Lauren), Leioa (Artea), Portugalete

(Ballonti), Donostia (Antiguo Berri, Bretxa),

Errenteria (Niessen), Irun (Txingudi),

Usurbil (Cinebox Urbil), Iruñea

(Golem La Morea), Tutera (Oscar),

Uharte (Itaroa).

D Zinema

11111 BIKAINA

1111 OSO ONA

111 ONA

11 BALEKOA

1 TXARRA

1 Filmen laburpenak

Amerrika

D. AEB-Kanada-Kuwait, 2010. Zuz.:

Cherien Dabis. Akt.: Nisreen Faur,

Melkar Muallem. 96 min. Palestinako

emakume etorkin bat AEBetako hiri

txiki batean bizi da, seme nerabearekin.

Ahizparen laguntza izango du, baina

beste kultura batean egokitu beharko

du. Gasteiz (Florida), Bilbo (Multi),

Donostia (Principe), Iruñea (Golem

Yamaguchi).

A Serious Man /

Un tipo serio 111

+13. AEB, 2009. Zuz.: Joel Coen,

Ethan Coen. Akt.: Michael Stuhlbarg,

Richard Kind. 105 min. Istorioa 1967.

urtean dago girotua. Larry Gopnik fisika

irakaslearen bizimodua okertzen ari da.

Emazteak abandonatu egin du, eta

maitaleak konbentzitu nahi du berarekin

hotel batera joateko. Bat-batean

mehatxu anonimo batzuk jasotzen

hasiko da. Baiona (L’Atalante), Donibane

Lohizune (Rex (JBA)), Miarritze

(Royal), Gasteiz (Florida), Bilbo (Multi,

Renoir), Getxo (Lauren), Donostia

(Principe), Iruñea (G. Yamaguchi).

Avatar 11

+7. AEB, 2009. Zuz.: James Cameron.

Akt.: Sam Worthington, Zoe Saldana.

161 min. Jake soldadu izandakoa gurpil

aulki batean dago, baina Pandorara

bidali dute. Han mineral bitxi bat ateratzen

ari dira, ustez Lurraren energia krisia

konpon dezakeena. Baina, Pandorako

atmosfera toxikoa denez, Avatar

programa sortu dute, gizakiek beste

gorputz biologiko batzuetan lan egin

dezaten. Gasteiz (Boulevard, Guridi,

Gorbeia), Bilbo (Capitol, Renoir, Zubiarte),

Barakaldo (Max Ocio, Yelmo),

Basauri (Bilbondo), Getxo (Lauren),

Leioa (Artea), Portugalete (Ballonti),

Santurtzi (Serantes), Donostia (Antiguo

Berri, Principe, Bretxa), Errenteria

(Niessen), Irun (Cinebox, Txingudi),

Usurbil (Urbil), Baiona (CGR), Angelu

(Oscar), Iruñea (La Morea, Olite), Tutera

(Ocine), Uharte (Itaroa), Viana (Las

Cañas).

Gainsbourg (Vie héroïque)

Frantzia, 2009. Zuz.: Joann Sfar. Akt.:

Eric Elmosnino, Lucy Gordon, Laetitia

Casta. 140 min. Gainsbourgen ibilbidea

jasotzen du filmak; 40ko urteetan

hasi, naziek okupatutako Parisen bizi

zenetik, eta poeta, konpositore eta

abeslari ezagun bihurtu arte. Baiona

(L’Autre Cinema, CGR), Angelu (Moncine),

Donibane Lohizune (Rex).

La cinta blanca 1111

+13. Frantzia, Alemania, Austria, Italia,

2009. Zuz.: Michael Haneke. Akt.:

Christian Friedel, Leonie Benesch,

Ulrich Tukur, Ursina Lardi. 145 min.

Alemaniako iparraldeko herrixka bat,

1913. eta 1914. urteetan. Herriko maisuak

eta guraso batzuek mutiko eta

nerabe abesbatza bat zuzenduko dute.

Bat-batean istripu batzuk gertatuko

dira. Gasteiz (Florida), Bilbo (Multi),

Donostia (Principe), Miarritze (Royal),

Iruñea (Golem Baiona).

La herencia de Valdemar

+13.Espainia,2009.Zuz.: Jose Luis

Aleman.Akt.: Oscar Jaenada,Silvia

Abascal,Rodolfo Sancho.100 min.

Luisa Llorentek garai bateko etxeei prezioa

jartzen lan egiten du; Valdemar

jauregia ikustera joango da,eta desagertu

egingo da.Nicolas Tramel detektibea

gertatu dena ikertzen hasiko da.

Valdemar fundazioko presidentearen

laguntza izango du XIX.mendean etxe

horretan gertatutakoa ikertzeko.Gasteiz

(Abaco Boulevard,Gorbeia),Bilbo

(Zubiarte),Barakaldo (Max Ocio,Yelmo

Megapark),Basauri (Bilbondo),Getxo

(Lauren),Leioa (Artea),Portugalete

(Ballonti),Donostia (Antiguo Berri,Bretxa),Errenteria

(Niessen),Irun (Mendibil,Txingudi),Usurbil

(Urbil),Iruñea (Golem

La Morea),Tutera (Ocine),Uharte

(Itaroa).

Le livre d’Eli

AEB, 2009. Zuz.: Albert Hughes,

Allen Hughes. Akt.: Denzel Washington,

Gary Oldman. 109 min. Etorkizun

apokaliptiko batean, Eli heroiak liburu

sakratu bat zaindu behar du. Baliteke

gizateria salbatzeko giltza egotea liburu

horretan. Baiona (CGR), Angelu

(Oscar), Donibane Lohizune (Rex).

Nine

+7.AEB,2009.Zuz.: Rob Marshall.

Akt.: Daniel Day-Lewis,Marion Cotillard,Penelope

Cruz,Kate Hudson,Nicole

Kidman,Judi Dench.112 min.

80ko hamarkadako Broadwayko musikal

baten egokitzapena da.Guido Contini

zinema zuzendaria krisi artistiko eta

pertsonala jasaten ari da.Emaztearekin,maitalearekin,amarekin

eta bere

musarekin duen harreman korapilatsua

agertzen da.Gasteiz (Abaco Boulevard,

Guridi,Yelmo Gorbeia),Bilbo (Capitol,

Zubiarte),Barakaldo (Max Ocio,Yelmo

Megapark),Basauri (Bilbondo),Getxo

(Lauren),Leioa (Artea),Portugalete

(Ballonti),Santurtzi (Serantes),Donostia

(Antiguo Berri,Bretxa),Eibar (Coliseo),Errenteria

(Niessen),Irun (Mendibil,Txingudi),Usurbil

(Urbil),Iruñea (Golem

Baiona,Golem La Morea,Carlos III),

Tutera (Ocine),Viana (Las Cañas),

Uharte (Itaroa).

Ricky

+7.Frantzia,2009.Zuz.: François

Ozon.Akt.: Alexandra Lamy,Sergi Lopez.90

min.Katiek Paco ezagutzen

duenean zerbait magikoa gertatuko da:

maitemindu egingo dira.Haien maitasunetik

Ricky haur harrigarria jaioko da.

Komedia da.Gasteiz (Florida),Bilbo

(Multi).

Rompedientes

D. AEB, 2010. Zuz.: Michael Lembeck.

Akt.: Dwayne Johnson, Ashley Judd,

Julie Andrews, Billy Crystal. 101 min.

Derek Thompson izotz gaineko hockey

jokalaria da, eta Tooth Fairy deitzen

diote, beti aurkariren bati hortzak apurtzen

dizkiolako. Egun batean, haur

baten ametsak zapuztuko ditu, eta

astebetez maitagarri gisa lan egitera

zigortuko dute. Gasteiz (Abaco Boulevard,

Yelmo Gorbeia), Bilbo (Zubiarte),

Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Basauri

(Bilbondo), Getxo (Lauren), Leioa

(Artea), Portugalete (Ballonti), Santurtzi

(Serantes), Donostia (Antiguo Berri,

Ocine Bretxa), Eibar (Coliseo), Errenteria

(Niessen), Irun (Cinebox Mendibil,

Txingudi), Usurbil (Urbil), Iruñea

(Golem La Morea), Tutera (Ocine),

Viana (Las Cañas), Uharte (Itaroa).

Sherlock Holmes 11

+13.AEB,2010.Zuz.: Guy Ritchie.Akt.:

Robert Downey Jr.,Jude Law,Rachel

McAdams.128 min. Sherlock Holmesek

eta Watson lagun leialak beste desafio

bati egin behar diote aurre.Euren

herrialdea suntsi dezakeen trama arriskutsu

baten aurka borrokatuko dira,eta

haien dohain guztiak erabiliko dituzte.

Gasteiz (Abaco Boulevard,Guridi,Yelmo

Gorbeia),Bilbo (Capitol,Zubiarte),Barakaldo

(Max Ocio,Yelmo),Basauri (Bilbondo),Getxo

(Lauren),Portugalete

(Ballonti),Donostia (Antiguo Berri,Bretxa),Eibar

(Coliseo),Errenteria (Niessen),Irun

(Cinebox,Txingudi),Usurbil

(Urbil),Leioa (Artea),Iruñea (Golem

Baiona,La Morea,Carlos III),Lizarra (Golem

Los Llanos),Tutera (Oscar),Uharte

(Itaroa),Viana (Las Cañas).

Teniente corrupto

+18. AEB, 2009. Zuz.: Werner Herzog.

Akt.: Nicolas Cage, Eva Mendes, Val

Kilmer. 121 min. Terence McDonagh

polizia tenienteak ez du bizimodu

lasaia, joko eta droga munduan harrapaturik

baitago. Senegalgo bost etorkinen

hilketa ikertzen ari da orain. Gasteiz

(Boulevard, Gorbeia), Barakaldo (Max

Ocio), Donostia (Principe), Uharte (Itaroa),

Viana (Las Cañas).

Up in the Air 1111

+7.AEB,2009.Zuz.: Jason Reitman.

Akt.: George Clooney,Vera Farmiga,

Anna Kendrick.109 min.Enpresetan

finantza murrizketak egiten aditua da

Ryan Bingham,eta alde batetik bestera

bidaiatzen dabil denbora guztian.Hegaldietan

hamar milioi milia egitera doanean,emakume

bat ezagutuko du,eta

nagusiak bizimodu horrekin amaitzeko

mehatxua egingo dio.Gasteiz (Abaco

Boulevard,Guridi,Yelmo Gorbeia),Bilbo

(Capitol,Zubiarte),Barakaldo (Max

Ocio,Yelmo Megapark),Getxo (Lauren),Leioa

(Artea),Donostia (Antiguo

Berri,Bretxa,Principe),Irun (Txingudi),

Usurbil (Cinebox Urbil),Baiona (CGR

Centre),Angelu (Oscar),Donibane

Lohizune (Rex),Iruñea (G.Baiona,G.La

Morea,Carlos III),Uharte (Itaroa).

2010eko urtarrilaren 31, igandea berria 31

‹ Agenda

1 Aretoak

Araba

GASTEIZ

DABACO BOULEVARD

Boulevard merkataritza gunea (902-22 16 22). Ikuslearen eguna: osteguna.

Rompedientes 16:05 18:10 20:20

Teniente corrupto 22:30

Todo incluido 15:55 18:05 20:20 22:35

Nine 15:45 18:05 20:25

Celda 211 22:45

La cuarta fase 16:15 18:15 20:15 22:15

Alvin y las ardillas 2 16:30 18:30

¿Qué fue de los Morgan? 20:25 22:25

Up in the Air 16:00 18:10 20:20 22:35

Avatar 15:45 18:45 21:45

Sherlock 17:00 22:10

Holmes 19:30

Invictus 17:00 19:40 22:15

La herencia de Valdemar 16:15 18:15 20:25 22:35

Krabat y el molino del diablo 16:05 18:15 20:30 22:45

DFLORIDA

San Prudentzio, 22 (945-23 19 40). Ikuslearen eguna: asteazkena.

La cinta blanca 17:30 20:15

Lluvia de albóndigas 17:30

Amerrika 20:15

El secreto de sus ojos 18:00

Ricky 20:15

Chéri 18:00 20:15

En tierra hostil 17:30 20:00

Home 17:30 20:00

Un tipo serio 17:30 20:00

DGURIDI

San Prudentzio, 6 (945-23 19 40).Ikuslearen eguna: asteazkena.

Invictus 17:00 19:45

Nine 17:30 20:00

Celda 211 17:30

Sobrepasando el límite 20:00

La cuarta fase 17:30 20:00

Alvin y las ardillas 2 17:00

Avatar 18:45

Sherlock Holmes 17:00 19:45

Up in the Air 17:30 20:00

DYELMO GORBEIA 3D

Gorbeia merkataritza gunea (945-46 04 23). Ikuslearen eguna: astelehena.

Invictus 17:30 20:00 22:30

Todo incluido 15:50 18:00 20:10 22:20

La cuarta fase 16:30 18:30 20:30 22:35

Avatar 3D 15:30 18:45 22:00

Avatar 17:00 18:00 21:00

20:00

Up in the Air 16:00 18:10 20:20 22:30

Sherlock Holmes 17:30 20:00 22:30

Nine 19:50 22:05

La herencia de Valdemar 20:15 22:15

Rompedientes 15:45 17:45 19:45

La decisión de Anne 20:10 22:10

¿Qué fue de los Morgan? 16:20 18:20 20:20

Teniente corrupto 22:20

Solomon Kane 21:45

Celda211 18:15 20:20 22:25

Alvin y las ardillas 2 16:10 18:10

Niko, el reno que quería volar 16:15 18:15

Planet 51 15:50 17:50

Lluvia de albóndigas 16:30

Spanish Movie 16:05

DAMURRIO. Amurrio Antzokia. Ez dago emanaldirik.

Bizkaia

BILBO

DCAPITOL

Villarias , 10 (94-4 31 03 10). Ikuslearen eguna: astelehena

Up in the Air 17:00 19:45 22:30

Sherlock Holmes 17:00 22:30

Invictus 17:00 22:30

19:45

Zinegoak’ 10 17:30 20:00 22:15

Nine 19:45

DMULTICINES

Eskutza kalea, 13 (94-431 03 10). Ikuslearen eguna:astelehena

Ricky 17:30

Pedra, Peixe, Rio (JBA) 17:30 19:45

En tierra hostil 17:15 19:45 22:15

Cheri 17:30 20:00 22:15

Amerrika 17:15

La cinta blanca 17:00 20:00

Un tipo serio 19:45 22:15

Celda 211 22:15

La mujer sin piano 17:30 20:00 22:15

La naranja mecánica (JBA) 19:30 22:00

DRENOIR

Agirre Lehendakariaren etorbidea, 23. Ikuslearen eguna: astelehena

Chéri 17:20 19:50 22:15

Invictus 17:00 19:30 22:00

Nine 17:10 19:40 22:15

Un tipo serio 17:20 19:50

Capitalismo: una historia de amor 22:00

Avatar 17:30 21:15

El secreto de sus ojos 19:30 22:00

Niko eta izarretarako bidea 17:30

DZUBIARTE

Leizaola Lehendakariaren kalea, 2.

Invictus 19:00 22:00

16:00

Rompedientes 16:15

Up in the Air 19:15 22:00

Avatar 3D 21:30

18:00

Krabat 16:15 19:00

Sherlock Holmes 19:00 22:00

Todo incluido 16:15 19:15 22:00

Avatar 21:00

Alvin y las ardillas 2 17:00

Nine 22:00

La cuarta fase 16:15 19:15 22:00

La herencia de Valdemar 16:15 19:00

BARAKALDO

DCOLISEO MAX OCIO

Kareaga, z/g (94-431 03 10). Ikuslearen eguna: astelehena.

Sherlock Holmes 16:15 17:15 19:00 20:00 22:00

Celda 211 16:45 19:15 22:00

Nine 16:00 19:15 22:00

Planet 51 16:00 18:00

Lluvia de albóndigas 17:00

La decisión de Anne 22:00

Teniente corrupto 22:00

Sobrepasando el límite 20:00 22:00

Avatar 3D 17:00 20:15

Invictus 16:15 19:00 22:00

Avatar 16:00 19:00 22:00

La herencia de Valdemar 16:45 19:15 22:00

Alvin y las ardillas 2 17:00 19:15

Krabat 16:30 19:15 22:00

Up in the Air 16:15 19:15 22:00

Rompedientes 16:30 19:15

La cuarta fase 16:45 19:15 22:00

DYELMO MEGAPARK

Erribera etorbidea z/g. (94-418 16 72). Ikuslearen eguna: astelehena.

Invictus 12:30 16:30 19:10 22:00

Todo incluido 12:30 15:40 20:10 22:30

17:50

La cuarta fase 12:30 16:00 18:10 20:20 22:30

Avatar 3D 12:15 15:45 19:00 22:15

La herencia 12:30 15:30 19:30

de Valdemar 17:30

¿Qué fue de los Morgan? 21:50

Rompedientes 12:30 16:00 18:05 20:05

Avatar 18:00 21:00

Celda 211 22:10

Up in the Air 15:35 17:50 20:05 22:20

Salomon Kane 12:30

Alvin y las ardillas 2 12:30 16:20 18:20

Nine 20:10 22:30

Cuento de Navidad 3D 12:45

Sherlock Holmes 12:30 15:30 16:45 18:00 19:15 20:30

21:45

BASAURI

DBILBONDO

Zabalandi, (94-4 31 03 10).Ikuslearen egunak: astelehena eta asteazkena.

Celda 211 17:15 20:00 22:30

Alvin y las ardillas 2 17:15

Todo incluido 17:00 19:45 22:30

Nine 17:00 19:45 22:30

Avatar 21:30

Rompedientes 17:15 20:00 22:30

La cuarta fase 17:15 20:00 22:30

Sherlock Holmes 17:00 19:45 22:30

La herencia de Valdemar 17:15 19:30

Invictus 17:00 19:45 22:30

DSOCIAL ANTZOKIA

Alvin y las ardillas 2 17:30

No es tan fácil 20:00

DBERMEO. Nestor Basterretxea.

Planet 51 (Euskaraz) 17:00 Siempre a tu lado 19:00 21:30

DDERIO. Gurea.

Donde viven los monstruos 17:00 Todos están bien 19:30

DDURANGO. Zugaza.

Avatar 3D 16:30 Invictus 20:00 22:30

DELORRIO. Arriola.

Mal día para pescar 20:00

DERMUA. Lobiano.

Up 17:00

DGALDAKAO. Torrezabal. La niñera mágica 17:00

Solomon Kane 19:30 22:30

DGERNIKA. Lizeo Antzokia.

Todos están bien 19:00 22:00

GETXO

DLAUREN GETXO

Arriluze, z/g (94-4 31 03 10). Ikuslearen eguna: asteazkena

No es tan fácil 16:20 19:30 22:10

Alvin y las ardillas 2 16:30 18:30

Un tipo serio 20:20 22:30

La herencia de Valdemar 20:30 22:30

Rompedientes 16:00 18:00

Nine 16:30 19:00 22:00

Todos están bien 16:10 18:10 20:10 22:10

La cuarta fase 16:20 18:20 20:20 22:20

Avatar 16:30 20:00

En tierra hostil 16:20 19:20 22:00

Up in the Air 16:00 20:20 22:30

18:10

Invictus 16:20 19:00 21:45

Sherlock Homes 16:30 19:20 22:00

Todo incluido 16:30 19:15 22:15

DIGORRE. Lasarte aretoa. Planet 51 (Euskaraz) 17:00

El baile de la victoria 19:30

LEIOA

DCINESA ARTEA

Artea merkataritza gunea (902 333 231). Ikuslearen eguna: asteazkena.

Up in the Air 16:00 18:15 20:30 22:45

La herencia de Vademar 20:30 22:45

¿Qué fue de los Morgan? 16:00 18:00

Sherlock Homes 12:00 16:15 19:00 20:00 22:00

La cuarta fase 12:15 16:00 18:00 20:00 22:00

Nine 20:00 22:30

Rompedientes 12:30 16:00 18:15

Alvin y las ardillas 2 12:30 16:00 18:00

Avatar 3D 12:00 16:00 19:00 22:10

Todo incluido 12:15 16:00 20:30 22:45

18:15

Invictus 12:00 16:15 19:15 22:00

Celda 211 17:00 22:30

Planeta 51 12:30

DKULTUR LEIOA

Ez dago emanaldirik.

DLEKEITIO. Ikusgarri. Niko, el reno que quería volar 17:30

¿Qué fue de los Morgan? 19:30

DMUNGIA. Olalde aretoa.

2 canguros muy maduros 17:00 Todos están bien 20:00

DMUSKIZ. Meatzari aretoa.

Niko eta izarretarako bidea 17:00 Celda 211 19:30

DONDARROA. Bide onera.

Luna nueva 16:30 19:00

PORTUGALETE

BALLONTI

Invictus 17:00 19:45 22:30

Nine 16:00 18:15 20:30 22:45

Todo incluido 16:00 18:15 20:30 22:45

La herencia de Valdemar 20:00 22:15

Rompedientes 16:00 18:00

Sherlock Holmes 17:00 19:30 22:15

Avatar 3D 16:00 19:15 22:30

SANTURTZI

SERANTES

(94-483 92 44) Ikuslearen eguna: asteazkena.

Avatar 3D 17:30 21:00

Rompedientes 17:30

Nine 19.45 22:15

La cuarta fase 17:30 20:00 22:30

DZALLA. Antzokia. Donde viven los monstruos 17:00

La decisión de Anne 19:30

DZORNOTZA. Zornotza aretoa.

Ez dago emanaldirik.

Michael Haneke zuzendariaren La cinta blancafilma.

Gipuzkoa

DONOSTIA

DANTIGUO BERRI

(943-00 12 00) Ikuslearen eguna: astelehena.

Sherlock Holmes 17:00 19:45 22:15

Avatar 3D 16:30 19:30 22:30

Up in the Air 17:00 19:00 21:00 23:00

Nine 17:15 19:45 22:30

La decisión de Anne 22:30

Invictus 16:45 19:30 22:15

Rompedientes 16:45 18:45

La herencia de Valdemar 20:45 22:45

Todo incluido 17:15 20:00 22:45

DOCINE LA BRETXA

Arraindegi eraikina (943-42 13 71).

Sherlock Holmes 17:00 19:30 20:00 22:00 22:45

Alvin y las ardillas 2 16:15 18:00

Todo incluido 16:00 18:15 20:30 22:45

Avatar (3D) 16:00 19:15 22:30

La cuarta fase 16:00 20:00 22:15

18:00

Up in the Air 16:00 18:10 20:15 22:30

El rompedientes 16:00 18:00

¿Qué fue de los Morgan? 20:15

La herencia de Valdemar 22:30

Nine 16:00 18:15 20:30 22:45

Krabat 16:00 18:15 20:30 22:45

DPRINCIPE

San Joan ,10 (943-42 12 47). Ikuslearen eguna:asteazkena.

Un tipo serio 17:15 20:00 22:15

La cinta blanca 16:45 19:30 22:15

Up in the Air 17:30 20:00 22:15

Amerrika 16:45 19:00 21:00 23:00

No es tan fácil 17:15 19:45 22:30

Chèri 17:00 19:00 21:00 23:00

Avatar (3D) 16:45 20:15

Hierro 17:30

Teniente corrupto 19:30 22:30

Invictus 16:45 19:45 22:30

En tierra hostil 17:00 19:45 22:15

DTRUEBA

S. Esnaola, 2 (943-27 13 91).Ikuslearen eguna: asteartea.

Celda 211 17:15 19:30 22:00

El secreto de sus ojos 17:15 19:30 22:00

DANDOAIN. Bastero. Alvin y las ardillas 2 17:00

No es tan fácil 19:30

DARETXABALETA. Zaraia. Alvin y las ardillas 2 17:00

Avatar 19:30

DARRASATE. Amaia antzokia.

El baile de la victoria 19:30

DATAUN. Herri antzokia.

Donde viven los monstruos 16:30 Todos está bien 19:30

DAZKOITIA. Baztartxo.

Teniente corrupto 17:15 19:30 22:30

DBEASAIN. Usurbe.

Todos están bien 17:00 19:30 22:15

EIBAR

DCOLISEO

Rompedientes 17:00 20:00

Sherlock Holmes 17:00 20:00

Nine 17:00 20:00

DELGOIBAR. Antzokia. Alvin y las ardillas 2 16:30

Buscando a Eric 19:00

ERRENTERIA

DNIESSEN ZINEMAK

(943 -34 52 91)

Todo incluido 17:15 20:00 22:30

La cuarta fase 16:10 18:15 20:30 22:45

Nine 20:00 22:35

Rompedientes 16:10 18:10

Sherlock Holmes 17:00 19:40 22:30

Avatar 3D 16:00 19:10 22:30

Alvin y las ardillas 2 16:00 18:00

¿Qué fue de los Morgan? 20:30

La herencia de Valdemar 22:45

DHERNANI. Biteri aretoa. Planet 51 (euskaraz) 17:00

¿Qué fue de los Morgan? 19:30

IRUN

DCINEBOX MENDIBIL

Mendibil merkataritza gunea. Ikuslearen eguna: osteguna. (943-63 02 23)

¿Qué fue de los Morgan? 16:00 18:05

La cuarta fase 16:00 18:05 20:15 22:20

Avatar 22:00

Nine 18:00 20:25 22:45

Alvin y las ardillas 2 16:00

Sherlock Holmes 16:00 19:00 22:00

Invictus 16:00 19:00 22:00

La herencia de Valdemar 20:15 22:30

Rompedientes 17:00 19:30

DTXINGUDI

(943-63 54 41). Ikuslearen eguna: astelehena.

Avatar 3D 16:00 19:15 22:30

La cuarta fase 16:15 20:15 22:15

18:15

Alvin y las ardillas 2 16:15

Nine 18:00 20:15 22:30

Sherlock Holmes 17:00 19:30 22:00

Rompedientes 16:00 18:00

La herencia de Valdemar 20:00 22:15

Todo incluido 16:00 18:15 20:30 22:45

Up in the air 16:00 18:15 20:30 22:45

DLAZKAO. Areria aretoa.

Vicky Vikingoa (Euskaraz) 16:30 No es tan fácil 19:30

DLEGAZPI. Latxartegi aretoa.

Solomon kane 19:30

DOÑATI.Herri zinema.

Niko eta izarretako bidea 17:00 No es tan fácil 19:30 22:30

DORDIZIA.Herri Antzokia. La brújula dorada 16:45

In the Loop 19:30 22:15

DTOLOSA. Leidor. Donde viven los monsturos 17:00

Todos están bien 19:30 22:00

USURBIL

DCINEBOX URBIL

Urbil merkataritza gunea (902 221 622).

Sherlock Holmes 17:00 19:30 22:00

Invictus 16:00 19:00 22:00

Todo incluido 16:00 18:15 20:30 22:45

Up in the Air 16:00 18:15 20:30 22:45

La cuarta fase 16:00 18:00 20:00 22:00

La herencia de Valdemar 20:30 22:30

¿Que fue de los Morgan? 16:00 18:00

Nine 20:00 22:30

Rompedientes 16:00 18:15

Alvin y las ardillas 17:00

Avatar 19:00 22:00

DVILLABONA. Gurea. Dos canguros muy maduros 17:00

Todo es culpa de mi madre 19:30

DZARAUTZ. Modelo. Donde viven los monstruos 17:00

Malditos bastardos 19:30 22:15

DZUMAIA. Aita Mari.

No es tan fácil 19:30

DZUMARRAGA. Zelai Arizti.

¿Que fue de los Morgan? 19:30 22:15

Lapurdi

BAIONA

DL’ATALANTE

(0559-55 73 63)

Invictus 16:00 20:45

A Serious Man 14:00

Mr. Nobody 18:15

DL’AUTRE CINEMA

(0559-55 52 98)

Gainsbourg (Vie héroïque) 14:00 18:15

Le refuge 16:30 20:45

Mother 18:00

Padre nuestro 20:30

Gigantic 16:00

Jasper, pingouin explorateur 14:15

DCGR CENTRE

(0559-59 90 90)

In the air 11:15 13:45 16:00 18:00 20:00 22:15

La princesse et la grenouille 11:15 14:00 16:00 18:00 20:00

Oceans 11:15 13:45 16:00 18:00 20:00 22:15

Gainsbourg (Vie héroïque) 11:00 13:30 19:45 22:15

Le livre d’Eli 16:00 18:00 22:00

Où sont passés les Morgan? 14:00 20:00

Invictus 11:15 14:00 16:30 19:45 22:15

Alvin et les chipmunks 2 11:15

Avatar 3D 10:45 13:45 16:00 20:30 22:00

17:15

ANGELU

DOSCAR

In the Air 11:00 14:00 16:00 20:00 22:00

Oceans 11:00 14:00 16:00 20:00 22:00

18:00

La princesse et la grenouille 11:00 14:00 16:00 18:00

Invictus 11:00 14:00 16:30 19:00 21:30

Avatar 3D 11:00 14:00 16:30 20:00 21:30

18:00

Gainsbourg 11:00 14:00 16:30 19:00 21:30

(Vie héroïque)

Où sont passés les Morgan? 14:00 20:00

Une petite zone de turbulence 11:00 18:00

Le livre d’Eli 22:00

DONIBANE LOHIZUNE

DREX

In the Air 20:45

Oceans 17:30

La princesse et la grenouille 14:30 17:30

Le refuge 14:30

Invictus 14:30

Gainsbourg (Vie héroïque) 17:30

Avatar 3D 17:30

Où sont passés les Morgan? 14:30

A Serious Man (JBA) 20:45

Vincere (JBA) 20:45

Une petite zone de turbulences 17:45

Loup 15:30

DHAZPARNE. Haritz Barne.

Le livre d’Eli 16:00

DKANBO.Aiglon. RTT 15:00

Les herbes folles 21:00

MIARRITZE

DROYAL

A Serious Man (JBA) 17:45 21:40

Bright Star (JBA) 14:00

Contes d’âge d’or (JBA) 20:30

In the Air (JBA) 15:45 19:40

Invictus (JBA) 14:00 18:15

La route 22:00

Le refuge 16:00 20:45

Rien personnel 17:40

Une vie toute neuve (JBA) 14:00

Jasper, pingouin explorateur 16:10

Nafarroa

IRUÑEA

DGOLEM BAIONA

(948-22 23 33) Ikuslearen eguna: asteazkena.

Invictus 17:15 20:00 22:30

En tierra hostil 17:15 20:00 22:30

Up in the Air 17:30 20:10 22:45

Nine 17:15 20:00 22:45

La cinta blanca 17:00 19:45 22:30

Sherlock Holmes 17:00 19:45 22:30

DGOLEM YAMAGUCHI

(948-22 23 33) Ikuslearen eguna: asteazkena.

La mujer sin piano 16:30 18:30 20:30 22:45

Un tipo serio 17:15 20:00 22:30

Amerrika 16:30 18:30 20:30 22:45

El erizo 20:00 22:45

Celda 211 17:15 20:00 22:30

El secreto de sus ojos 17:15

DGOLEM LA MOREA

(948-22 23 33) Ikuslearen eguna: astelehena.

Invictus 17:00 19:45 22:30

Planet 51 16:30

Todo incluido 17:15 20:00 22:45

La cuarta fase 16:30 18:30 20:30 22:30

Up in the Air 17:15 20:00 22:45

Nine 17:15 20:00 22:30

La herencia de Valdemar 16:30 18:30 20:30 22:45

Rompedientes 16:30 18:30 20:30 22:45

Sherlock Holmes 17:15 20:00 22:30

¿Qué fue de los Morgan? 20:30 22:45

Alvin y las ardillas 2 16:30 18:30

Avatar 3D 16:20 18:30 19:25 21:40 22:30

Celda 211 17:30 20:00 22:45

DSAIDE CARLOS III

(948-24 54 00) Ikuslearen eguna: astelehena.

Invictus 17:00 19:45 22:30

Chéri 17:30 20:00 22:30

Nine 17:30 20:00 22:30

Up in the Air 17:30 20:00 22:30

Sherlock Holmes 17:15 19:45 22:30

DSAIDE OLITE

(948-24 54 00) Ikuslearen eguna: astelehena.

Avatar 19:00 22:00

Celda 211 19:45 22:00

No es tan fácil 17:15 19:45

El erizo 20:00 22:00

El secreto de sus 17:30 22:00

ojos

Alvin y las ardillas 2 17:30

Nico el reno que quería volar 17:00

DALTSASU. Iorta.

Gigante 20:00

Amelia 20:10

LIZARRA

DGOLEM LOS LLANOS

Sherlock Holmes 17:30 20:30

Alvin y las ardillas 2 17:30

Celda 211 20:30

Solomon Kane 17:30 20:30

TUTERA

DOCINE

Nine 16:15 19:15 22:15

Invictus 16:30 18:30 20:30 22:30

Sherlock Holmes 16:00 19:00 22:00

Todo incluido 16:00 18:10 20:20 22:30

Alvin y las ardillas 16:15 18:15

La herencia de Valdemar 20:15 22:15

Rompedientes 16:15 18:15 20:15

Capitalismo 22:00

Celda 211 16:00 18:10 20:20 22:30

La cuarta fase 16:30 18:30 20:30 22:30

Avatar 3D 16:00 19:00 22:00

UHARTE

DCINEBOX ITAROA

(902-22 16 36) Ikuslearen eguna: osteguna.

La cuarta fase 16:20 18:20 20:20 22:20

Todo incluido 16:10 18:20 20:30 22:45

Invictus 16:00 19:00 22:00

Up in the 16:15 20:15 22:15

Air 18:15

Rompedientes 16:10 18:10 20:10

La herencia de Valdemar 16:20 18:20 20:20 22:20

Nine 16:00 18:15 20:30 22:45

Sherlock Holmes 16:30 19:30 22:30

La decisión de Anne 20:15 22:20

¿Qué fue de los Morgan? 20:10 22:10

Teniente corrupto 22:10

Alvin y las ardillas 2 16:00 18:00

Avatar 16:00 19:00 22:00

Planet 51 16:20 18:20

VIANA

DLAS CAÑAS

Invictus 17:00 19:40 22:25

La cuarta fase 16:15 18:15 20:30 22:45

Nine 15:50 18:05 20:25 22:45

Sherlock Holmes 17:00 19:45 22:30

Avatar 3D 16:00 19:10 22:30

Rompedientes 16:00 18:00

Alvin y las ardillas 2 16:15 18:15

El cónsul de Sodoma 20:15 22:35

¿Qué fue de los Morgan? 16:00 18:00

Teniente corrupto 20:10 22:40

Avatar 20:15

Celda 211 16:00 18:15 20:30 22:45

Nafarroa Beherea

DONIBANE GARAZI. Le Vauban.

Avatar 15:00

A l’origine 21:00

DONAPALEU. St. Louis.

Invictus 16:00 21:00

Zuberoa

MAULE. Baitha.

Sin nombre (JBA) 17:00

Agora 17:00

32 berria 2010eko urtarrilaren 31, igandea

Agenda ›

b

Eguraldia

JON ALBISU

Joera

Bihar

t°

Itsasoa

Gaur

Giro bisutsa

pZerua. Eguraldi euritsua

gailenduko da. Goizetik, zeru

oso hodeitsua, estalia eta

euria izango ditugu. Toki dezentetan

zaparradak botako

ditu, eta Erriberan hodeiak

eta ostarteak izango dira.

Elurra, eguerdi bitarte, 600-

800 metrotan izango dugu,

baina arratsalderako 400-

600 metro bitarte.

p

Bakio 9/5

p

Bilbo 10/5

p

Balmaseda 7/4

t°

p

Amurrio 7/3

p

Eibar 7/3

p

Arrasate 6/2

p p

Gasteiz 6/2

Agurain 5/1

p

Guardia5/1

p

Donostia 8/4

p

Leitza 5/0

pHaizea. Ipar haizea.

pTenperatura. Behera. Beroenak,

ipar partean eta

mendialdean 5 eta 9 gradu

artekoak izango ditugu; barnealdean,

ordea, -1 eta 6

gradu artekoak.

t°

Asteartea, 2 Asteazkena, 3 Osteguna, 4

p

Baiona 9/5

p

Iruñea 5/0

p

Tafalla 6/1

p

Tutera 8/1

t°

p

Maule 9/4

p

Donibane Garazi 9/4

p

Abaurregaina 2/-5

t°

Euri gutxiago eta

ostarte ugariago

pZerua. Zeru hodeitsua eta zaparradak

nagusituko dira ipar

isurialdean eta mendialdean

gehienbat; barnealdean egonkortasun

handiago, euri gutxiago,

eta, Arabako Lautadan eta

Iruñerritik hegoaldera, hodeiak

eta ostarteak.

pHaizea. Ipar-mendebaldeko

haizea.

pTenperatura. Behera. Beroenak

ipar isurialdean eta mendi

inguruetan izango ditugu, 4 eta

9 gradu artekoak; barnealdean,

ordea, -2 eta 6 gradu artekoak.

pItsasoko egoera. Lehenengo

20 milietan, ipar haizea nagusituko

da, 4ko indarrarekin, eta

itsaskirria eragingo du. Ikusmena

hala-holakoa izango da.

pOlatuak. Bi metro arteko olatuak

altxatuko dira.

Itsasaldiak ORDUA METROAK

Itsasgora 01.16 03.79

Itsasbehera 06.56 00.84

Itsasgora 13:04 03.82

Itsasbehera 20.06 00.92

Isobara mapa

Eguzkia S0RTU GORDE

08.20 18.27

Ilargia

EGUNA

Ilgora

Otsailaren 22a, astelehena

Ilbete

Otsailaren 28a, igandea

Ilbehera

Otsailaren 5a, ostirala

Ilberri

Otsailaren 14a, osteguna

b Hitz jokoak BAGABIGA

G Hitz gurutzatuak

G Sudoku

1

2

3

4

5

6

7

8

9

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12

5 3 9 7

3 2

8 6 3

2 8 6 9

5 1

7 4 5 3

9 5 6

4 5

1 7 8 9

G Esaldi ezkutua

9x9-ko laukian hutsik

dauden gelaxkak bete

behar dituzu, 1etik 9ra

bitarteko zenbakiak

idatziz eta kontuan izanik

zenbaki bakar bat ere ez

dela bi aldiz azaltzen

errenkada eta zutabe

berean, ezta dagokion

3x3-ko laukian ere.

10

11

12

Ezker-eskuin

1. Ospetsuak, entzute handikoak. 2. Aukera, egokiera. Kontra. 3. Barazki hostotsua. Bukatu da. Zintzo.

4. Ikuskariak. 5. Edari goxoa. Galdu aditzaren infinitiboa. Sagu, hitz elkarketan. 6. Turkiako gorteko

ofizial militarra. Iridioaren sinbolo kimikoa. Aho, hitz elkarketan. Uranioa. 7. Hektarearen sinboloa.

Kirol jantzia. 8. Sail, alor. Glaziarrak itsasertzean irekitako golko sakona. 9. Iratze, garo. Ukimendua.

Kontsonantea. 10. Hego Amerikako herria. Ziri. 11. Desertuko gune hezea. Izadia. 12. Intsektu mota.

Jakia adierazten duen euskal atzizkia. Einstenioaren sinbolo kimikoa.

Goitik behera

1. Epaile taldeko kidea. 2. Nardagarriak, higuingarriak. 3. Kolpe psikiko. Erreka. 4. Abederako azken eta

lehenengo letrak. Samarioaren sinbolo kimikoa. Har ezak. Hamabi. 5. Urtaro beroak. Bederatzi. Toka,

zen. 6. Idazketa bizkorrerako teknika. Lehen bokala. 7. Bokala. Barazki hostotsua. (Errep.) Begien

distira. Nitrogenoa. 8. Idazmakinetan, tarteak zehazteko aukera ematen duten mekanismoak.

9. Jerusalen. Haritz multzo. 10. Alde! Aztoratu. 11. Merkatua. Ahoaren bokalak. Baita ere. 12. Atzizkia,

harakin hitzean esate baterako. Istu, txistu. Hats.

«J_l_sk_rr_k d_r_

b_rk_tz_n __rr_n_k__k,

_t_ h_r_ _nd_ d_k_t_

_m_k_m__k».

G Atzoko erantzunak

K T T

M A G I K O A

H A R A N A

O L I A T U

E A O N B U A K

F R I D A K I K U

A G I N T A R I K

E S A N G U R A T S U

O R A I G S A T

S A L N O A Z U U

K E D A R Z A R A

5 1 2 8 7 3 4 6 9

8 3 7 6 9 4 5 2 1

9 6 4 2 1 5 7 3 8

2 7 8 4 5 1 6 9 3

3 5 9 7 8 6 2 1 4

1 4 6 9 3 2 8 5 7

7 8 5 3 6 9 1 4 2

6 2 3 1 4 8 9 7 5

4 9 1 5 2 7 3 8 6

Falta diren

bokalak idatzita

Fiodor Dostoievski

idazle

errusiarraren

gogoeta bat

azalduko zaizu.

Esaldi

ezkutua:

Beldurra

heriotzari?

Bizitzari izan

behar zaio

beldurra, ez

heriotzari.

2010eko urtarrilaren 31, igandea berria 33

‹ Agenda

Komunikazioa D

Solasaldi ‘interruptus’-a

Uhinetatik tiraka

Xabier Lasa

Agin Rezola. Merezitakoak

dira Info7 Irratiko esatariari

orain arte egin zaizkion losintxak;

Argia Sarien eskutik heldu

zitzaion atzokoan. Bostetako Diligentzia

eguneroko magazinea eta

bertsolaritza eta azken txapelketa

gertu-gertutik jarraitzeaz

gain, bere komunikazio gaitasuna

eta freskotasuna nabarmendu

dute; ez arrazoi faltan! Borondateak

bitarteko tekniko zein gizatiar

urriak gainditu ditzakeela,

hara hor Rezolak irratigintzari

emandako irakaspena, esale aritu

den bolada ez oso luzean. Xabier

Sukiaren Hitza Jolas saioarekin

batera, bertsozaleen saihestezineko

hitzordu bilakatzekotan

zen Rezolaren irratsaioa, baina

ezkutatu berria da programaziotik.

Xabi Aizpurua Ugarte kazetariak

hartu dio lekukoa Anfora

saioarekin (17:00-18:00) kulturaren

adierazpen guztien biltzaile

izateko asmoz.

Estilo berria. Betekadaren

sentimendua eragiten du zenbaitetan,

Mezularia saioaren erritmo

frenetikoak. Gonbidatu, gai,

leku… gehiegi besarkatu nahi

denbora gutxian. Nora nahira

iristeko ahalmena daukan mezua

zabaldu nahi digu agian, Jaime

Otamendik eta bere lan taldeak.

Produkzio lan izugarria antzematen

da atzean, baina

trukean, lardaskeriaren sentsazioa

jasotzen da; alegia, hautatzen

diren gonbidatuek eman dezaketen

guztia eman gabe geratzen

diren irudipena. Astearteko

saioa, 18:30etik 19:00etarako tartea

frenetikoa gertatu zen adibidez.

Jose Luis Aldasoro mexikarra

eraman zuten estudioetara,

15 urte hemen bizitzen daramana

eta euskara ikasi duen pertsona.

Ordu erdi horretan, aldi berean,

beste hiru elkarrizketa motz burutu

zituzten zuzenean: ikastetxetan

trafiko istripuez sentsibilizatzeko

kanpainaren arduradunarekin,

inauterietako kartela

ustez plagiatu dioten egilearekin,

eta, gazteen hizkuntza erabilera

eragiten duten faktoreen azterlearekin;

horien ondoren, Aitor Urkola

lankideak Ezpeletako pottoken

ferian egindako erreportajea

heldu zen. Lau informazio horiek

utzitako segundo bakanetan, hiruzpalau

hitz ahoskatzeko beta

besterik ez zuen izan Aldasorok.

Solasaldi interruptus-agatik

pazientzia galdu eta «ni banoa

etxera» esanez mahaitik altxatzea

izan zitekeen beharbada,

Juan Luis Aldasororen tokian

edonork hartuko zuen jarrera.

Hori ez zuen egin, eta elkarrizketatu

sufrituaren saria egotekotan,

Aldasorok beharko luke jaso

aurtengoa.

‘Kerman, mintzalagun bila’

saioa hasiko da bihar ETBn

Euskara eguneroko

bizimoduan sustatzeko,

bost minutuko piezak

izango dira hiru

kateetan

Urtzi Urkizu Donostia

Kerman mintzalagun bilaprograma

estreinatuko du bihar ETBk,

euskara eguneroko bizimoduan

sustatzeko.

Programa 3Koma ekoizpenetxeak

ekoitzi du, eta Kerman

Ugarte du protagonista. Kerman

ahozko euskara behin betiko

menderatzeko helburuz kalera irtengo

da. Helburu horrekin, Kermanek

liburuak dauden-daudenean

utziko ditu, eta kalera abiatuko

da euskara eguneroko

bizimoduan erabiltzeko: euskaltegian

urteetan irakatsi dioten teoria

guztia benetan aplikatzeko

garaia iritsi zaio gazteari. Haren

helburua da euskaldun berri guztiak

gauza bera egin dezaten animatzea:

lotsak alde batera uztea

eta edozer egoera baliatzea euskara

hitzetik hortzera erabiltzeko.

«Izan ere, eroriz ikasten da oinez,

eta hitz eginez ikasten da hitz

egiten», diote ETBtik.

Oihan Vega DJak egingo du

Kermanena. Gaztea Klip saioan

aurkezle lanetan aritzen da

Oihan Vega, eta, azkenaldian,

ETB 1eko Bi Gira saioan ere ikusi

ahal izan dugu, epaimahaikoan.

Saio bakoitzean, Kerman toki

batean agertuko zaigu (azokan,

kiroldegian, botikan, tren geltokian...),

eta egoera horietako bakoitzak

bere-bereak dituen komunikazio

helburuak landuko ditu

(norbere burua aurkeztu, zalantza

adierazi, desadostasunaren

berri eman...). Kermanek kaleko

jendearekin egingo du hitz joaten

den toki bakoitzean. Mintzalagun

horiek «kaleko euskaldunen freskotasuna

eta aberastasuna» ekarriko

dituzte.

Nolanahi ere, egoera bakoitzean

landuko diren irizpide linguistikoak

HABEk euskalduntze prozesurako

zehaztuta dituenen arabera

aukeratuko dituzte; hartara,

programa entretenigarria ez ezik

zorrotza ere izango da.

Saio labur independenteak

Atal bakoitzak bost minutu

iraungo du, eta egunean hainbat

aldiz errepikatuko dute ETBren

kateetan: ETB1, ETB2 eta ETB3.

ETB2n ez da inoiz halakorik egin.

Atal bakoitza independentea

U.U. Donostia

Kamera aurrean eta kamera atzean

ETBko hainbat saiotarako lan

egindakoa da Agustin Ezenarro

(Getaria, Gipuzkoa, 1974).

Nori zuzenduta dago Kerman, mintzalagun

bila?

Programa euskaraz ikasten ari

direnei zuzenduta dago. Euskaltegietan

batik bat A-2 mailan daudenentzat.

Euskaldun zaharrentzat

ere balio du, ohitura txarrak

zuzentzen laguntzeko.

izango da, eta ez da hurrengoa

ikusi beharrik izango aurrekoak

edota hurrengoak ulertzeko. Nolanahi

ere, eduki didaktikoek

izango dute jarraipenik. Hartara,

lehendabiziko saioetan egitura

eta hiztegi sinpleagoak landuko

ditu Kermanek, egoerak ere errazagoak

izango dira. Asteak aurrera

joan ahala, ordea, zailtasuna

handitzen joango da.

Saioak euskara ikasteko indarrean

diren plangintzako irizpideak

kontuan hartuta daude taxututa;

HABEk oinarrizko kurrikuluan

jasotako komunikazio

helburuak eta hizkuntza trebetasunak

oso kontuan hartzen dira.

Protagonistak hizkuntza egitura

oso jakinak landuko ditu, «betiere

egoera arruntetan eta baliagarrietan

txertatuta».

Telebista publiko bat den aldetik,

ETBk egin beharreko lanaren barnean

sartzen al duzu saioa?

Bai, zergatik ez. Garai batean,

ETB1en Bai Horixe egon zen, eta

nik oso ongi ikusten dut halako

tarteak egotea euskara bultzatu

eta euskaldun berriek lotsak kentzen

laguntzeko.

ETB2n ez dute inoiz halako saiorik

eman. Bide bat zabaltzen dela iruditzen

al zaizu?

Orain arte egin diren saiakerak

soilik ETB1en izan dira. ETB2n

Oihan Vegak jokatuko du Kerman Ugarte protagonistaren rola. ETB

Agustin Ezenarro 1‘Kerman, mintzalagun bila’ saioko zuzendaria

«ETB2n euskara entzutea oso gauza

ona da ikusle erdaldunentzako»

euskara hutsean bost minutu

egunean hirutan entzutea oso

gauza ona dela uste dut, esaterako

katea ikusten duten erdaldunentzako.

Tarte bat irekitzea euskara

beste hurbiltasun batekin sentiarazteko.

Umorea landuko al duzue Kermanen

gorabeheretan?

Ez dugu umorea landuko. Baina

ahalik eta modu entretenigarrienez

azaldu nahi ditugu arau batzuk.

Kerman pertsonaia alaia,

xelebrea eta dibertigarria da, eta

kalean hainbat egoeratan ikusiko

dugu euskaraz. Komik estetikako

irudiak ere erabiliko ditugu.

Telebistatik kanpo non erabiliko da

saioko materiala?

Sare sozialetan sartu nahi dugu,

eta HABEko euskaltegietan erabiliko

dute.

Iruditzen al zaizu Eusko Jaurlaritzako

hainbat arduradunentzat ere erabilgarria

izango dela?

Nahiko nuke; erabilgarria bada

Jaurlaritzako kideentzat eta edozein

langilerentzat, askoz hobe.

34 berria 2010eko urtarrilaren 31, igandea

Agenda ›

E

Gaurko filmak

Fantasiazko abentura

atsegin zein erdipurdizkoak

Taxi 2 1

pCuatro, 15:40. Zuz.: Gerard

Krawczyk. Akt.: Samy Naceri, Frederic

Diefenthal. Frantzia. 2000.

Cerrando el círculo 1

pETB2, 16:00. Zuz.: Richard Attenborough.

Akt.: Stephen Amell, Shirley

MacLaine. AEB. 2007.

Corina, Corina 111

pETB2, 18:20. Zuz.: Jessie Nelson.

Akt.: Whoopi Goldberg, Ray Liotta,

Tina Majotino. AEB. 1994.

Une homme d’exception 111

pFrance2, 20:35. Zuz.: Ron Howard.

Akt.: Russell Crowe, Ed Harris, Jennifer

Connelly. AEB. 2001.

asteko esan beharko dugu

H eskertzen dugula gisa honetako

ekoizpen bat euskaraz

ikusi ahal izatea. Abentura eta

akzio ikusgarriak, efektu berezi

apartekin osatutako lan horietakoa

da Eragon. Hori bai, perfekziotik

edo liluratik urrun samar

dago zinta.

Eragon 11

pETB1, 22:00. Zuz.: Stefen

Fangmeier. Akt.: Edward Speleers,

Jeremy Irons, Sienna Guillory,

John Malkovich, Robert

Carlyle. 99 min. AEB, 2006.

Lehen kolpean Eragon eta

bere dragoia aurkezten zaizkigu.

Bigarrengoan haren maisu

izango dena (Jeremy Irons) eta

beriko etsaiak (Robert Carlyle

eta John Malkovich). Hurrengo

kolpean Eragonen lehen hegaldiak

ikusiko ditugu, eta berehala

bere bihotzeko kutuna izango

dena salbatzera joango da

heroia. Azken borrokara heldu

arte, horrela doa dena: saltoka,

kolpeka, zilipurdika...

Hala, efektu berezien alorrean

lan garrantzitsuak (Terminator

2, Jurassic Park...) egindakoa

badugu ere Stefen Fangmeier,

ez zuen asmatu zuzendari

gisa istorio hau kontatzeko

moduan. Ikusteko atsegina da

pelikula, zuzen samarra bai,

baina dena oso erraz aurreikusten

da, eta ez du pasiorik sortzen.

pMaitane Mitxelena

Arresto domiciliario 1

pAntena3, 16:00. Zuz.: Eric Red. Akt.:

Framke Janssen, Bobby Cannavale,

Ed Westwick. AEB. 2008.

Los padres de él 11

pT5, 16:00. Zuz.: Jay Roach. Akt.: Robert

de Niro, Ben Stiller, Dustin Hoffman.

AEB. 2004.

Promesa letal 11

pLa1, 17:25. Zuz.: Paul Schneider. Akt.:

John Ritter, Marg Helfenberger, Megan

Gallagher. AEB. 1999.

Dos tontos muy tontos: ... 11

pT5, 18:00. Zuz.: Troy Miller. Akt.: Eric

Christian Olsen, Derek Richarson, Rachel

Nichols. AEB. 2003.

Blood Diamond 111

pTF1, 20:45. Zuz.: Edward Zwick.

Akt.: Leonardo DiCaprio, Jennifer Connelly,

Djimon Hounsou. AEB. 2006.

Tapas 111

pLa1, 22:15. Zuz.: Juan Cruz, Jose Corbacho.

Akt.: Maria Galiana, Elvira Minguez.

Espainia. 2005.

Golpe en Hawai 11

pLa1, 23:35. Zuz.: George Armitage.

Akt.: Owen Wilson, Butch Helemano,

Charlie Sheen. AEB. 2003.

Luz silenciosa 1111

pLa2, 00:30. Zuz.: Carlos Reygadas.

Akt.: Cornelio Wall Fehr, Maria Pankratz,

Mariam Toews. Mexiko. 2007.

D Telebista

ETB 1

ETB 2

Hamaika

La 1

La 2

Antena 3

07:30: Betizu. (07:30) Mamu

harrapariak. (08:10) Marko.

Ez alde egin, ama!

09:50: Egi bidean.

10:00: Meza.

11:00: Betizu. (11:00) Isidoro.

(11:20) Keroro sarjentua.

(11:45) Sorgin aspertua.

12:00: Kirolez kirol.

(12:30) Saskibaloia. ACB

Liga. Lagun Aro-Cajasol.

14:30: Gaur egun.Ander Arzak

aurkezten duen albistegia.

15:00: Hitzetik hortzera.

15:45: Kirolez kirol. (15:45)

Donostiako krosa. (17:00) Pilota.

Eskuz Binaka. Diaz-Oteiza

/ Retegi Bi-Cecilio.

(18:10) Pilota. Eskuz binakako

txapelketa:. Mtz. Irujo - Be-

07:00: Dende dentro. ‘Elgeta’.

07:45: Mucho viaje.

08:15: EITB kultura.

08:50: Nueva vida.

09:00: Rutas de solidaridad.

09:45: Sustraia.

10:15: Palabra de ley.

10:55: La ley de la bahía.

11:45: Nick dut nik.

12:25: Teknopolis. Maider

Egueseren eskutik.

12:55: Mundo.hoy. ‘Luchando

contra las falsificaciones’.

14:05: Rex.Telesaila.

14:58: Teleberri. Albistegia.

16:00: Zinema. ‘Cerrando el

círculo’. Zuz.: Richard Attenborough.

Akt.: Stephen

Amell, Shirley MacLaine.

AEB, 2007.

09:00: Marrazki bizidunak.

11:30: Haurrentzako zinema.

‘Maroons’.

13:00: Ur eta lur.

13:30: Gipuzkoa Kultura.

14:00: Asteazkeneko Bat eta

Bat.

14:45: Hamaika dokumentalak.

15:00: Haurrentzako zinema.

‘Kalabaza magikoa’.

16:30: Osteguneko Bat eta

Bat.

17:30: Kulturzulo.

18:00: 8garren kalea.

18:30: Mugaz kanpo. ‘Venezuela’.

19:00: Lua jantziz.

19:09: Eskuokin.

19:30: Kiroleroak.

20:00: Golb Tb.

20:30: Kiroleroak.

21:00: Bat eta bat. Ostiralekoa.

22:10: Travelling.

22:30: To shoot an elephant.

Dokumentala.

07:50: Los Lunnis. Jim Jam &

Sunny. Caillou. La casa de

Mickey Mouse. Looney tunes.

Sandra, detective de cuentos.

¿Qué hay de nuevo Scooby

Doo?. Bob esponja. Gormiti

I.

12:10: Zinema. ‘Funky monkey,

un mono de cuidado’.

Zuz.: Harry Basil Akt.: Seth

Adkins, Justine Basil. 2004.

13:40: Planeta tierra.

14:30: Corazón, corazón.

Anne Igartiburuk aurkezten

duen magazinea.

15:00: Telediario 1. David

Canterok, Maria Casadok eta

Maria Escariok aurkezten duten

albistegia.

16:00: Zinema. ‘Perdidas’.

Zuz.: Charles Wilkinson. Akt.:

08:40: Buenas noticias TV.

08:55: Shalom.

09:10: Islam hoy.

09:30: Babel en TVE.

10:00: Ultimas preguntas.

10:30: El día del Señor.

11:30: Pueblo de Dios.

12:00: A pedir de boca.

12:30: Nosotros también.

13:00: Zaldi lasterketak.

14:00: Nuestros caminos a

Santiago.

14:30: Ruta Quetzal.

15:00: Pirena.

15:10: Otros pueblos.

16:00: Paraisos cercanos.

‘Zeelanda Berria’.

16:55: Por la ruta de la memoria.

‘Dublin’.

17:35: America e Indonesia

mítica.

06:45: Megatrix. Marrazki bizidun

bilduma: Power Rangers,

Dinosapiens.

08:00: Los hombres de Harrelson.

09:00: Joan of Arcadia.

10:00: Magia sin secretos.

11:45: Antena3 cumplimos

20 años.

13:00: Impacto total.

14:00: Los Simpson. Marrazki

bizidunetako telesaila.

‘Noó crimen perfecto’, ‘Proposición

semidecente’.

15:00: Noticias 1. Lourdes

Maldonadok eta Manu Sanchezek

aurkezten duten albistegia.

16:00: Zinema. ‘Arresto domiciliario’.

Zuz.: Eric Red. Akt.:

Framke Janssen, Bobby Can-

ETB 3

Pilota, Eibartik. 17:00

roiz / Bengoetxea VI.a-

Otxandorena.

20:00: Teknopolis.

20:28: Gaur egun.Albistegia.

20:55: Eguraldia.

21:00: Kirolez kirol.

21:30: Zai zoi bele.

22:10: Zinema. ‘Eragon’. Zuz.:

Stefan Fangmeier. Akt.: Garrett

Hadlund, Robert Carlyle,

Alun Armstrong. AEB, 2006.

23:45: Kultura gauza.

00:35: Kalaka.

01:50: Gag gag.

02:40: Teilatupean.

03:00: Egaztea.

03:45: Teknopolis.

04:10: Elkartasunaren bideak.

04:35: Esanak esan.

‘El conquistador del...’. 22:00.

18:20: Zinema. ‘Corina, Corina’.

Zuz.: Jessie Nelson. Akt.:

Whoopi Goldberg, Ray Liotta.

AEB, 1994.

20:20: El derby.

20:58: Teleberri. Albistegia.

21:55: Eguraldia.

22:00: El conquistador del

fin del mundo VI.

00:00: Crónicas de Sarah

Connor. Telesaila.

01:40: Zinema. ‘Mi chica’.

Zuz.: Howard Zieff. Akt.: Macaulay

Culkin, Dan Aykroyd.

AEB, 1991.

03:15: Teletienda.

03:30: Sustraia.

04:00: Palabra de ley.

04:30: Vaya semanita.

05:15: Rutas de solidaridad.

13:00: Mutikoa.

13:25: Ramses: Egiptoko faroi

handia.

15:00: Errugbia.

Ampo Ordizia-La Vila.

16:40: Gaztea live aurrerapena.

16:45: Jungla sonoran galdu

naiz.

17:00: Jidou jokoak.

17:15: Tom eta Jerry.

17:35: Popeye marinela.

17:45: Yogi hartza.

17:50: Helene eta bere lagunak.

18:40: Tom eta Jerry.

19:00: Harriketarrak.

19:25: Pippi kaltzazule.

19:50: Jidou jokoak.

20:05: Sut&blai.

20:30: Gaztea klip.

21:30: Ipupomamua.

22:00: Gaztea live.

‘Promesa letal’ filma. 17:25

Lisa Hartman, Colleen Rennison.

1997.

17:25: Zinema. ‘Promesa letal’.

Zuz.: Paul Schneider. Akt.:

John Ritter, Marg Helfenberger.

1999.

18:50: España directo. Mercedes

Torrek aurkezten duen

magazinea.

21:00: Telediario 2.

22:15: Zinema. ‘Tapas’. Zuz.:

Juan Cruz, Jose Corbacho.

Akt.: Maria Galiana, Elvira

Minguez. 2005.

23:35: Zinema. ‘Golpe en Hawai’.

Zuz.: George Armitage.

Akt.: Owen Wilson, Charlie

Sheen. 2004.

01:00: Ley y orden.

01:40: TVE es música.

‘Luz silenciosa’ filma. 00:30

18:00: Bubbles.

18:30: Camino a casa.

19:30: El escarabajo verde.

20:00: Tres 14.

20:30: Pagina 2.

21:00: Redes 2.0. ‘Nuestro

instinto asesino’.

21:30: Ciudades para el siglo

XXI. Jerez.

22:00: En portada. ‘La nueva

misión’.

22:45: Estudio estadio.

00:00: Metropolis. ‘Realizadoras’.

00:30: Zinema. ‘Luz silenciosa’.

Zuz.: Carlos Reygadas.

Akt.: Cornelio Wall Fehr, Maria

Pankratz. 2007.

02:40: Teledeporte.

05:00: TVE es música.

‘Arresto domiciliario’. 16:00

navale, Ed Westwick, Michael

Pare. AEB, 2008.

18:00: Zinema. ‘Silencio’.

Zuz.: Harvey Kahn. Akt.: Tori

Spelling, Victoria Pratt. 2005.

20:00: Sin cita previa. Telesaila.

21:00: Noticias 2. Lourdes

Maldonadok eta Manu Sanchezek

aurkezten duten albistegia.

21:45: La escobilla nacional.

Angel Llacerrek aurkezten

duen umore saioa.

22:30: Pánico en el plató.

Gonbidatua: David Bisbal.

00:30: 20 años con humor.

02:15: Adivina quién gana

esta noche.

04:30: Únicos.

2010eko urtarrilaren 31, igandea berria 35

‹ Agenda

B

Irratia

CIC-biomaGUNEren

bihotzera joko dute

Maider Eguesek aurkezten

duen saioan CIC-biomaGUNEra

joko dute. Hango ikerketa

zentroko Irudi Molekularreko

Unitatean kontraste berriak

aurkitzeko helburua dute. Unitatea

bakarra da Euskal

Herrian. Bestalde Arianek espazioan

egindako 30 urteen inguruan

ariko dira.

‘Teknopolis’.ETB2,12:25/ETB1,20:00.

Faltsifikazioen

aurkako borroka

Falsificaciones: el nuevo virus

dokumentalean faltsifikazioen

munduan barneratuko dira.

Marka originalen milaka kopia

nazioarteko merkatuan sartu

ohi dira. Haietako batzuk osasunarentzat

kaltegarriak izaten

dira, batik bat botikak eta kosmetikoak.

Asteartean emango

dute berriro, ETB3n.

‘Mundo.Hoy’. ETB2, 12:55.

Zeelanda Berriko

paisajeak

Gaurko erreportajean maorien

lurraldean ibiliko dira, Zeelanda

Berriko paisaje ederrenak erakutsiz.

Iparraldeko uhartean,

Reinga lurmuturrean hasiko

dute bidaia. Handik Auckland

hiriburura joko dute. Hegoaldeko

uhartean, fiordo eta glaziareak

erakutsiko dituzte, Christchurch

eta Dunedinera helduz.

‘Paraisos cercanos’. La2, 16:00.

Euskadi Irratia. Xabier Sukiak

atzoko Bertso Egunaren errepaso azkarra

egingo du Amarauna magazinean.

Angulemako komiki azokaren aitzakian,

komikigileekin hitz egingo du Arantxa

Arza esatariak. Horrez gain, Sundanceko

zinema jaialdiaren berri emango dute

eta Grammy sarien aurrerapena egingo

dute. Arratsaldean kirola izango da osagai

nagusia, pilota eta futbol partidekin.

Radio Euskadi. Indiako Ozeanoko

Komore uharteetara bidaiatuko dute

gaur gauean Levando anclas saioan,

David Lopezen bitartez. Lopez Khartala

sumendira igo da, munduan krater handiena

duen sumendia. Analia Pierini

izango da beste gonbidatua. Txikitan,

munduari bira emateko ametsa zuen.

Nahiz eta esklerosi anizkoitza izan, 43 urterekin

ametsa betetzea lortu du, hilabete

eta erdiko bidaian.tia

FM

89.2 Segura irratia

89.7 Antxeta irratia

91.4 Euskalerria irratia

91.8 Irulegiko Irratia

93.6 Arrate irratia

94.4/95.2 Euskadi irratia

95.5 Xiberoko Boza

96.0 Bilbo Hiria

97.0 Tas-Tas irratia

99.8 Herri Irratia

101.3 France Bleu Pays

Basque

102.6 Bizkaia irratia

103.5 Gaztea

106.6 Gure Irratia

107.0 Eguzki irratia /

Oiartzun irratia

107.5 Txolarre irratia

107.5 Xorroxin irratia

107.7 Hala Bedi

AM

1224 Herri Irratia

Internet

www.info7.com Info7

D

Cuatro

Tele 5

La Sexta

TF1

France 2

France 3

06:40: NBA en acción.

07:10: Scrubs.

08:40: El zapping de Surferos.

09:30: Tenisa. Australiako

Opena. Finala: Federer-Murray.

Programazioa alda daiteke,

finalaren iraupenaren

arabera.

12:20: Gastronomía insólita.

‘Pekin’.

14:00: Noticias Cuatro. Azken

berriak biltzen dituen albistegia.

15:40: Zinema. ‘Taxi 2’. Zuz.:

Gerard Krawczyk. Akt.: Samy

Naceri, Frederic Diefenthal,

Marion Cotillard. Frantzia,

2000.

17:35: Valientes. Historia de

una venganza. Telesaila. Au-

07:00: Más que coches GT.

07:30: Boing. Marrazki bizidunak:

Bakugan. Angel’s

friends. Pokemon. Titeuf. Ben

10. Ben 10 Alien Force.

10:15: Patito feo. Marrazki bizidunetako

telesaila.

12:00: I love TV.

12:30: Bricomania. Kristian

Pielhoffek eta Iñigo Segurolak

aurkezten duten magazinea.

13:00: Vuélveme loca. Patricia

Perezek eta Celia Montalbanek

aurkeztutako saioa.

15:00: Informativos Telecinco.

Carme Chaparrok aurkezten

duen albistegia.

16:00: Zinema. ‘Los padres

de él’. Zuz.: Jay Roach. Akt.:

Robert de Niro, Ben Stiller,

07:00: Lo mejor de laSexta.

07:30: Teletienda.

08:40: Dokumentala: ‘En

busca de los peces gigantes

del Amazonas’.

09:35: Dokumentala. ‘Human

journey’.

10:40: ¿Sabías qué?. Dokumentala.

11:15: Megaestructuras: megapuentes.

‘Txina’.

12:00: Jesse James, el hombre

muerto. Dokumentala.

13:05: Dokumentala. ‘L.A.

Hard Hats’.

14:15: LaSexta Noticias.

14:55: Padre de familia. Marrazki

bizidunak. Hiru atal

emango dituzte.

16:25: Futurama. Marrazki bizidunak.

06:30: TFOU.

10:20: Auto moto.

11:00: Telefoot. Magazinea.

12:05: Attention a la marche!.

Jean-Luc Reichmannek

aurkezten duen saioa.

13:00: Le journal. Claire Chazalek

aurkezten duen albistegia.

13:25: Walker, Texas Ranger.

Telesaila. ‘La Rage de vaincre’.

14:15: Life.

15:10: Monk.

16:00: Les experts-Manhattan.

17:00: La ferme célébrités en

Afrique.

17:50: Combien ça coûte?

L’hebdo.

18:50: Sept a huit.

07:00: Thé ou café.

08:05: Rencontres a XV.

08:30: Les chemins de la foi.

Sagesses bouddhistes.

(08:45) Islam. (09:15) A blible

ouverte. (09:30) Orthodoxie.

(10:00) Presence protestante.

(10:30) Le jour du

seigneur. (11:00) Meza.

(11:50) C’est aussi de l’info.

12:05: Tout le monde veut

prendre sa place.

13:00: Journal.

13:20: 13 h 15, le dimanche.

14:10: Vivement dimanche.

Gonbidatua: Patrick Poivre

d’Arvor.

16:25: Grandeurs nature.

17:30: Stade 2. Kirol saioa,

Lionel Chamoulauden eskutik.

09:30: Bunny Tonic.

10:55: C’est pas sorcier.

11:20: Expression directe.

11:35: La vie d’ici.

12:00: Le 12/13.

12:50: 30 millions d’amis.

13:30: Faits divers, le mag.

14:30: Côté maison.

15:00: Côté jardin.

15:30: Hippisme.

16:05: Chabada.

17:10: Des chiffres et des lettres,

le championnat.

17:55: Questions pour un super

champion.

18:50: Le 19/20.

20:10: Zorro. Telesaila.

20:35: Inspecteur Barnaby.

Telesaila.

22:15: Soir 3.

22:40: 7 à voir.

00:00: Zinema. ‘La vena d’oro’.

Zuz.: Mauro Bolognini.

Akt.: Richard Basehart. Italia,

1955. JBA.

01:25: Soir 3.

01:50: Les grands du rire.

Arte

‘Perdidos en la tribu’. 22:00

rreneko ataletako une onenak

jasoko dituzte.

20:00: Noticias Cuatro. Azken

berriak biltzen dituen albistegia.

20:55: Desafío extremo:

Groenlandia, la ruta de los

cazadores de osos.

22:00: Perdidos en la tribu.

Bigarren denboraldiko aurreneko

atala.

00:00: Cuarto Milenio. Iker

Jimenezek aurkezten duen

saioa.

02:45: Más allá del límite.

Telesaila.

04:15: Marca y gana. Lehiaketa.

06:10: Shopping. Televenta.

06:40: Recuatro.

‘Los padres de él’. 16:00

Dustin Hoffman, Barbra

Streisand. 2004.

18:00: Zinema. ‘Dos tontos

muy tontos: cuando Harry

encontró a Lloyd’. Zuz.: Troy

Miller. Akt.: Eric Christian Olsen,

Derek Richardson. 2003.

20:00: Pasalabra.

20:55: Informativos Telecinco.

Carme Chaparrok aurkezten

duen albistegia.

21:45: La pecera de Eva. Telesaila.

22:45: Inocentes. Telefilma.

Bigarren eta azken zatia.

00:15: Gran Hermano: el debate.

Jordi Gonzalezen eskutik.

02:15: Si lo aciertas, ganas.

03:30: Nosolomúsica.

‘El mentalista’ telesaila. 22:20

16:55: Minuto y resultado

Liga 2009/2010. Patxi Alonsok

Espainiako Ligako futbol

partidei buruz aurkezten

duen saioa.

20:20: LaSexta Noticias. Azken

berriak biltzen dituen albistegia.

21:30: Salvados. Jordi Evole

El follonero-k aurkezten

duen saioa.

22:20: El mentalista. Telesaila.

Bi atal emango dituzte:

‘Lanzando fuego’, ‘Rojo fuego’.

00:05: ¿Quién vive ahí?

01:10: La hora 11. Telesaila.

‘Olfato’.

02:35: Astro TV.

05:00: Teletienda.

‘Blood Diamond’ filma. 20:45

19:50: Tous les marchés du

monde.

20:00: Journal. Albistegia.

20:45: Zinema. ‘Blood Diamond’.

Zuz.: Edward Zwick.

Akt.: Leonardo di Caprio, Sjimon

Hounsou, Jennifer Connelly.

AEB, 2006.

23:25: Les experts. Telesaila.

‘La légende vivante’, ‘Meurtres

en miniature’.

01:05: Post mortem.

01:55: L’actualité du cinema.

02:05: Le club de l’économie.

02:40: Le blog politique.

03:00: La ferme célébrités

en Afrique.

03:45: Reportages.

04:20: Ushuaia.

‘Vivement dimanche’. 14:10/18:50

18:50: Vivement dimanche

prochain. Gonbidatua: Patrick

Poivre d’Arvor.

20:00: Journal.

20:35: Zinema. ‘Un homme

d’excveption’. Zuz.: Ron Howard.

Akt.: Russell Crowe, Ed

Harris. 2001.

22:50: Faites entrer l’accusé.

‘Rezala, tueur des trains’.

00:25: Journal.

00:40: Histoires courtes.

01:15: Vivement dimanche

prochain.

02:10: 13h15, le samedi....

02:40: Thé ou café.

03:30: Profession recherchée.

03:55: 24 heures d’info.

04:10: Stade 2.

18:00: Le Kiosque à musiques.

19:00: Concert de clôture.

Kontzertua.

20:25: Arte journal.

20:40: Karambolage.

21:00: Thema. ‘Vertiges éthyliques’.

21:00: Zinema. ‘Barfly’. Zuz.:

Barbet Schroeder. Akt.: Mickey

Rourke, Alice Krige. AEB,

1987.

22:40: L’ivresse des poètes.

Dokumentala. Zuzendaria:

Manfredt Behrens. Alemania,

2010.

23:30: Dylan Thomas, de verres

en vers.

00:25: Retrouvailles.

01:40: La BD s’en va-t-en

guerre.

03:00: The war.

04:45: Karambolage.

36 berria 2010eko urtarrilaren 31, igandea

Plaza›Kultura

Maialen Lujanbio, bakarka

egindako saioetako batean.

Behean, Unai Elizasuk

Lujanbioren eskuetara ura

botatzen eta Kukai dantza

taldearen saioa. G.GARAIALDE / ARP

Zortzi bertsolariak klarionaz margoturiko zirkuluan, Bertso Eguneko saioaren hasieran, Kursaaleko auditoriumean. GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

Jorge Oteizaren pentsamendua oinarri hartuta aritu dira bertsotan Elortza, Gurrutxaga,

Alberdi, Silveira, Maia, Sorozabal, Arzallus eta Lujanbio Bertso Egunean, Donostian.

Erdi huts, erdi bete

Gorka Erostarbe Donostia

Nola begiratzen den.

Horixe da sorkuntzak

duena, arte adierazpidea

edozein delarik

ere. Hartzailearen begirada ezinbestekoa

dela obra bere osotasunean

hartzeko, obra ulertzeko,

obra epaitzeko. Baita bertsogintzan

ere. Batentzat bete-beteko

saioa dena izan liteke hutsetik

gertukoa bestearentzat, eta alderantziz.

Jorge Oteizaren hustasunaren

inguruko gogoeta unibertsal

ezagunak ardatz harturik

osatu zuten atzo aurtengo Bertso

Eguna, Hustubetehustu izenburupean.

Ezin esan bete-beteko saioa

izan zenik, baina ezta bertaratuak

hutsik atera zirenik Donostiako

Kursaaletik ere. Batzuk beteago

ikusiko zuten bertso edalontzia,

besteek hutsago.

Eguerdi partean zenbait bertsolari

Parte Zaharrean bertsopoteoan

ibili ondotik, eta gaueko

afariari erraldoiaren aurretik,

Igor Elortza, Iñaki Gurrutxaga,

Uxue Alberdi, Xabier Silveira,

Jon Maia, Jokin Sorozabal, Amets

Arzallus eta Maialen Lujanbio

aritu ziren Bertso Eguneko saio

nagusian. Oteizaren pentsamendu,

irudi, esaldi, ideia eta ekarpenak

ardatz. Andoni Egaña saio bakoitzaren

atariko testuingurua

azaltzen eta Unai Elizasu gai zehatzak

jartzen. Oholtzan hiru zirkulu

klarionaz margoturik eta elkar-loturik

—bertsolariek zirkulu

horien barruan kantatu zuten—.

Atzeko pantaila handian

Oteizarekin zerikusia zuten irudiak

eta bertsolariak eskultura

zuri moduko batean eserita.

Bertso Egunak aspaldian utzi

zion bertsolari izen-abizendunak

omentzeari, eta atzoko saioak

Oteiza omentzeko asmorik ez zuela

ere argi utzi zuten aurreko egunetan:

«Oteiza ardatz izanagatik,

gaur ez da egun hutsala/ ta omendua

nor izaten den saioak esan dezala»,

kantatu zuen Silveirak lehen

agurrean.

Esperimentaltasunak berekin

dakartzan arriskuek izango dute

zerikusirik, bertso esperientzia

bete-beteak denboran hurbil izateak

izango duen bezalaxe, kanpoko

egun hits-hotzak ere izango

zuen errurik, baina, hotzetik

gehiago izan zuen saioak berotik

baino, hutsetik betetik baino. Zaleek

bete zituzten auditorioko goi,

behe eta alboak. Apenas zegoen

aulki hutsik —1.700 lagun inguru

bildu ziren—. Eta bertsoen txinpartak

atzeman orduko, txalokada

betez erantzun zuten, baina berotasun

beteko sentsaziorik gabe

bukatu zuten saioa.

Saio betea eta zaleen barrenak

bete eta berotu zituena Maialen

Lujanbiok euskararen gainean

botatakoak izan ziren. Andoni

Egañak azaldu zuen Jorge Oteizak

minez bizi izan zuela euskara

ez jakin izana, «halaxe hilko zen».

Unai Elizasuk pitxar bat ur hartu

eta Maialen Lujanbioren eskuetara

bota zuen, «esku artean duzun

hori da gure hizkuntza esanez».

Gaiari botatako azken bi bertsoak

dira honakoak:

Maialen Lujanbio

Hizkuntzarentzat museo bat da

oso etorkizun hitsa

basamortua izan liteke

ontzia edo kaliza

hitza ahotik ahora doa

haizea joaten den gisa

lau haizetara ugarituko

ta zabalduko balitza

busti dezala ur horrek lurra

ta erne dezala hitza.

Beste askok ere ez du ikasi

Jorge Oteizan gisara

eztiet jartzen barkamenaren

ta aitzakien izara

hurbil zaitezte gure ondora

zuen gogoz bizi gara

ura hizkuntza, hizkuntza ura

parekotasuna hara!

gure hizkuntza ura da_eta

ura berriz bizitza da.

Umorerako bide eman zezaketen

gaietan egin zuten hutsik

gehien bertsolariek ziur aski,

nahiz eta ale gutxi batzutan txinparta

beteak atera zituzten. Oteizak

Arantzazurako egindako 14

apostoluetatik bi Amets Arzallus

eta Uxue Alberdi direla jarri zien

gaia Elizasuk: «40 urte inguru

egin dituzue Arantzazun, eta Vatikanoko

grua zuek kentzera etorri

da»:

Amets Arzallus

Jorge Oteizak egin gintuen

fin, zintzo eta ondradu

baina itxuraz pekatuaren

zama gurekin dakargu

Vatikanoak agindu eta

grua_ondoan hor gara gu

onartuko dut kentzea grua

Munillak gidatzen badu.

Uxue Alberdik honela erantzun

zion Arzallusen lehen bertsoari,

Arantzazu uztear dela gogoan

hartuta: «baina halare, poztasun

pixkat badaukat ezin dut

uka / urte gehiegi da arantza bat

bizkar atzean sartuta».

Jon Maia ere bizi eta paperean

guztiz sartuta aritu zen bertsolaritza

probokatzailearen ikuspegitik

kantatzerako orduan:

Jon Maia

Bertsolaria super-gizona

super-neska ze abila

pulpitura_igo, predikuz hasi

aurrean beti kuadrila

orain aipatu guardia-zibila

eta egurtu Munilla

baina ea nork kantatzen duen

etortzen badira bila.

Jorge Oteizak eta Eduardo Txillidak

beraien bizitzaren azkenean

elkarri emandako besarkadari

helduta, elkarri inoiz besarkadarik

eman ez dioten lagun bikotearen

paperean jarri zituen Elizasuk

Igor Elortza eta Jokin Sorozabal.

Honela zioen Sorozabalen hirugarren

zortziko txikiaren

amaierak: «Baina guk elkartzeko

ze estuasunak!/ oso orgullosoak

gara euskaldunak». Eta Elortzak

erantzun Maialen Lujanbiok BE-

Ceko finalean bota zuen hura gogoan

hartuta: «Maialenek bota

zun badakizu Jokin / nahiko su

egin leike bi begiradekin». Saioa

amaitzean elkar besarkatu zuten

jendearen barreak eta txaloak jasoz.

‘Anvers’ filmak eta ‘Fuqin he Ezi’ dokumentalak

38›› jaso dituzte Urrezko FIPA sariak Miarritzen

42››

2010eko urtarrilaren 31, igandea berria 37

Tahar Ben Jelloun: «Idazle bat, nahi eta ez,

engaiatua da, gizarte zehatz baten barne da»

Txomin Badiola MUSACen jarri duen erakusketako obra amaitu gabeko baten ondoan, herenegun. J. CASARES / EFE

Museoa barnetegi bihurtuko da

Badiola, Euba eta Pregorentzat

Kursaaleko eserleku guztiak bete zituzten bertsozaleek. G. GARAIALDE / ARP

Pantaila batean jarri zituzten Oteizarekin loturiko irudiak. G. GARAIALDE/ ARP

Oteizak frontoiak aipatzen zituen

maiz. Frontoiak gai nagusi

hartuta lau puntu jarri zizkion

Egañak Iñaki Gurrutxagari. Hona

horietako bat:

Txoko edo zabala

zer duzu nahiago?

Neregatik hobe da

bitatik badago

hala ere txokoan

egon naiz luzaro

konpainia balego

ni gustura nago.

Bertsozale Elkartearen logotipoa

Jorge Oteizaren Par móvil

irudian oinarrituta dago. Irudi

hura oinarri hartzeko baimen

eske Oteizaren etxera joan zirela

gogoratu zuen Egañak: «Zurrut

pixka bat egin genuen, eta bere

etxeko pasilloan irudi hori elkarri

botaz bukatu genuen». Irudi horretan

oinarrituta hasi zuen Kukai

taldeak atzoko saioan egindako

bi dantzaldietako lehena. Bertsolariei

hats emateaz gain,

mugimendu lirain poetikoz bete

zuten oholtza.

Par móvil irudiak nola, hamaika

bira emandakoak dira Patxi

Etxeberria eta Txomin Garmendia

bertsolariak ere. Euren bertso

ibileren berri eman zuten kantuan,

eguneko txaloaldirik beroenetakoa

jasoz, eta erdi hutsa zegona,

apur bat gehixeago betez.≠

Hiru euskal sortzaileek

arte jarduera berriak

sustatzeko formatu

esperimental batean

parte hartuko dute

J. Eskisabel

Proforma izena eman diote egitasmoari.

«30 ariketa, 40 egun, 8

ordu eguneko», dio azpititularrak.

Parte hartzaileak, hiru artista

–Txomin Badiola (Bilbo, 1957),

Jon Mikel Euba (Bilbo, 1967) eta

Sergio Prego (Donostia, 1969)– eta

15 laguneko bolondres taldea. Lekua,

MUSAC Gaztela eta Leongo

(Espainia) Arte Garaikideko Museoa.

Helburua, «proiektu artistikoak

sortzeko, jarduera erakusle

edota didaktikoaren ideia konbentzionalak

gainditzen dituen

modu berri bat garatzea».

Hiru euskal artistek harremana

izan dute MUSACekin azken

urteetan, banaka jarritako erakusketen

bidez. Halako batean,

hiru erakusketa batzea proposatu

zien museoko zuzendari Agustin

Perez Rubiok Badiola, Euba

eta Pregori, harreman horretatik

sortutakoa banakako hiru erakusketen

batuketa baino zerbait

gehiago izan zitekeelakoan. Hirurek

onartu zuten «gertaera sortzailea

modu aktiboan partekatzeko

erronka» eta «zerbait berria

egiteko konpromisoa hartu zuten»,

museoak azaldu duenez. Horrela

sortu da Proforma.

Transformazioa helburu

Proiektua atzo hasi zen gauzatzen,

amaitu gabeko hiru erakusketaren

aurkezpenarekin. Artista

bakoitzak bere erakusketaren

garapenerako baldintzak azaldu

zituen. Otsailaren 8an museoan

sartuko dira hiru artistak eta egitasmoan

parte hartzeko beren burua

eskaini dutenetatik aukeratuak

izan diren 15 lagunak, eta ez

dira bertatik aterako martxoaren

20a arte. Denen artean 30 ariketa

burutu beharko dituzte epe horretan.

Esperientzia artistiko horrek

«inplikaturiko pertsonen zein

erakusketen transformazioa

izango du helburu». Berrogei eguneko

barnetegiaren emaitza Proforma

2010 erakusketan paratuko

da apirilaren 10ean.

Hiru artisten arabera, Proformak

«artisten unibertsitate bat

izan nahi du, artistentzat eta ez artistentzat.

Museo, estudio eta

ikasgelaren arteko sinbiosi bat».

Halaber, objektu kultural gisa

ulertutako obraren kontsumo hutsa

gaindituko duen esperientzia

bat sortzeko aitzakia izan nahi du.

38 berria 2010eko urtarrilaren 31, igandea

Plaza › Kultura

Krisiak itotako familiari buruzko fikzio

lanari eman diote Urrezko FIPA saria

Frankismoak utzitako

zauriaz mintzo den ‘Los

caminos de la memoria’

dokumentalak

Zilarrezko FIPA jaso du

Nora Arbelbide Miarritze

Gai politiko-sozialak jorratzen dituzten

filmak saritu ditu Miarritzeko

23. Nazioarteko Ikus-entzunezko

Saioen jaialdiak, fikzioetatik

hasiz. Urrezko FIPA

Herbehereetako Maria Smits

Martijnen Anvers filmari eman

diote. Lanak finantza krisiak bete

-betean harrapatzen duen familia

baten gainbehera azaltzen du.

Zilarrezko FIPA, berriz, Frantziara

joaten diren paperik gabeko

etorkinen sufrimenduak irudikatzen

dituen Clandestin filmak

bereganatu du. Arnaud Bedoueten

lehen film honek orotara lau

sari ditu irabazi. Mitrani sariaz

gain, Philippe Millerrek konposatutako

musika eta Bedouetek idatzi

gidoia ere saritu ditu epaimahaiak.

Etorkinak aipagai ditu

Amikam Goldman israeldarraren

Sihat Hutz erreportajeak ere.

Sail horretako Zilarrezko FIPA

jaso du, eta gazte europarren

epaimahaiak lehen saria eman

dio. Tel Aviveko telefono publikoen

bidez etorkinek herrian utzi familiarekin

dituzten harreman

zailak ematen ditu ikustera. Sail

berean, Urrezko FIPA Frantziako

Jean Crepuren Main basse sur le

riz lanak irabazi du. Irrisaren bidez,

janariaren sistema mundiala

aztertzen du.

Jose Luis Peñafuerte, Los caminos de la memoria-ko zuzendaria, Zilarrezko FIPA saria jaso ostean. GAIZKA IROZ

Frankismoak ere berea

Dokumentaletan, Urrezko FIPA

hiltzear dagoen aita eta ahalmen

urriko semearen arteko harremanaz

mintzo den Fuqin he Ezi (Aita

eta semea) filmarentzat izan da,

He Yuan txinatarrak egindakoa,

eta Los caminos de la memoria-k

Zilarrezkoa jaso du.

Espainiako gerlako erbesteratuen

iloba Jose Luis Peñafuerte

belgikarrak egina du filma. Frankismoak

zabalik utzitako zauriak

indar handiko irudi eta hitzez

azaleratzen ditu dokumentalak.

Memoria Historikoaren Legearen

haritik. Francisco Etxeberria

auzi mediku gipuzkoarrak parte

hartzen du. ETBren diru laguntzarekin

egina, besteak beste.

N.A. Miarritze

Txepe Lararen Alokatu eta Bruselako

Man’s Films ekoiztetxeen

arteko koprodukzioa da. Otsailaren

26an estreinatuko dute Madrilen

eta Bartzelonan, baina

Euskal Herriko zinema geletarako

ez da oraindik deus finkaturik.

Musika eta ikusgarrien artean,

Cedric Klapischek Pariseko Aurelie

Dupont Operako Balleteko

dantzari izarraz egin potretak irabazi

du.

Saritutako lan guztiak Miarritzeko

aretoetan ikusi ahal izango

dira gaur bertan, 09:00etan hasita.

Fermin Muguruza 1FIPAko dokumental saileko epaimahaikidea

«‘Fuqin he Ezi’arrisku

handiko dokumentala da»

Asteazkenetik, goizetik gauera

arte, filmak ikusten edo elkarrizketei

erantzuten, gelditu gabe aritu

da film egile eta musikaria. Hasierako

ekitaldian Espainiako artista

gisa aurkeztu bazuten ere,

Fermin Muguruzak argi utzi du

euskalduna dela.

Nola bizi izan duzu FIPA jaialdia barnetik?

Zoramena izan da, baina tratua

oso-oso ona izan da. Sekulako aukera

da pelikulak ikusteko, ikasteko,

jendearekin elkartzeko, zuk

egiten duzuna erakusteko...

Ikusitako filmak, oro har, nola baloratuko

zenituzke?

Film batzuk oso interesgarriak

izan dira; beste batzuek, agian, zorroztasun

zinematografikoa baino

gehiago, nazioarteko erakusleihoa

lortzea hobetsi dute. Eta

horrekin lotuta, nazioarteko festibala

egin nahi denean, zer delaeta

horren arreta gutxi jarri festibala

eginda dagoen tokian? Beste

kultur eta herri guztiekiko sekulako

errespetua dute antolatzaileek,

eta hemengoari, berriz, muzin

egiten diote. Ez da hitz bakar bat

ere egin euskaraz. Bada lan alde

horretan. Eskatzea beharrezkoa

da. Nihaurek ere eskatu dut.

Dokumental sarituen balorapena?

Fuqin he Ezi saritu da, batez ere,

arrisku handiko lana delako.

Agian luzeegia da, baina poesia

bisual izugarria dago. Harrapatu

egiten zaitu. Zilarrezko FIPA jaso

duena, Los caminos de la memoria,

oso gertu daukat. Musika gainera,

Bingen Mendizabalena da.

Nabarmentzekoa da lan hau ere.

DLaburrak

Chick Coreak Gasteizko

jazz jaialdian joko du

MUSIKA ›Gasteizko Jazz Jaialdiko

antolatzaileek 2010eko

egitarauaren lehen izenak iragarri

dituzte. Horien artetik

Chick Corea pianista nabarmentzen

da. Kenny Garrett,

Christian McBride eta Roy Haynesekin

osaturiko Freedom

Band talde ekarriko du Coreak.

Paco de Lucia eta Buddy Guy

gitarristak ere Gasteizen izango

dira uztailean.

Donostiklubaren hainbat

emanaldi uztaila bitartean

MUSIKA ›Donostikluba Zirkuitoa

egitarauak hainbat kontzertu

bilduko ditu uztaila bitartean,

Donostiako hainbat aretotan.

Besteak beste, Señor No & Roy

Loney, Hi-Risers, The Duke &

The King, The Rumble Strips,

Mursego, Elkano Browning

Cream, Mojo Workin’, Barzin,

The Posies eta Coheteren emanaldiak

eskainiko ditu Zirkuitoak.

Kide berriak Arkeologia

Ondareko Batzordean

ONDAREA ›Eusko Jaurlaritzako

Kultura Sailak Arkeologia

Ondareari buruzko Aholkulari

Batzordeko bokal berriak izendatu

ditu. Antonio Rivera Kultura

sailburuordea izango da

Batzordeko lehendakaria, eta

Jose Luis Iparragirre lehendakariordea.

Felix Lopez de Ulibarri,

Iñaki Garcia Camino eta Carlos

Olaetxea dira beste bokalak.

Batzordea ez da bildu 1999.

urteaz geroztik .

Scorsesek ‘Shutter Island’

aurkeztu du, DiCapriorekin

ZINEMA ›Martin Scorsesek

Shutter Island filma estreinatu

zuen New Yorken ostiralean.

Laugarren aldiz Leonardo DiCaprio

aktorearekin lan egin du

zuzendariak. Dennis Lehane

idazleak (Mystic River) 2003an

idatzitako eleberriaren egokitzapena

egin du Scorsesek.

2010eko urtarrilaren 31, igandea berria 39

‹ Publizitatea

40 berria 2010eko urtarrilaren 31, igandea

Plaza › Kultura

Literatura D

Tahar Ben Jelloun q Idazlea

Zinemak irakatsi dio istorioak kontatzen Tahar Ben Jelloun idazle frantsesmarokoarrari.

Gaztetan zinema egin nahi zuen. Ez zuen uste idazle bilakatuko zenik.

Armadaren diziplina esparruan preso pasatu 18 hilabeteetan hartu zuen bihurgunea.

«Literatura egina da besteen

intimitatea ere ezagutzeko»

Nora Arbelbide Miarritze

Miarritzen egon da aste honetan

Tahar Ben Jelloun (Fez, Maroko,

1944), FIPA jaialdiko Telesailak

arloko epaimahaiko lehendakari

gisa lanean; ez da kasualitatea, ordea,

film jaialdi batean aurkitzea.

Irudiek betidanik liluratu dute.

Zinemaren eraginez, preseski, eta

immigrazioaz eta literaturaren

eginkizunaz solastatu da Hotel du

Palais-eko harrera gunean, film

proiekzioen dantza hasi aitzin.

Bere azken eleberria Au pays du

(Gallimard), 2009ko apirilean argitaratua.

Zure burua irudi ekoizletzat jo izan

duzu.Esplikatzen ahal duzu irudiarekin

daukazun harreman hori?

Egia da irudia liluragarria dela.

Hitzek irudimenari aukera gehiago

ematen badiote ere, ez dira

hain liluragarriak. Hitzen bila joan

behar da; irudiak, berriz, bere

burua inposatzen du. Gazte-gaztea

nintzelarik, egun bakoitz film

bat ikusteko xantza nuen. Tangerren

bizi nintzen, eta zinema gela

anitz bazeuden garaian. Usu film

onak ziren. 50eko eta 60ko hamarkada

zen. Gurasoak konbentzitu

nituen zinema kultura eta hezkuntzaren

parte zela. Hainbeste

film ikusteak nire irudimenean

eta nire izaeraren baitan eragina

izan du, segur. Nonbait, zinemak

nau formatu. 17 urterekin zineklubak

kudeatzeko ikastaldiak

jarraitzera etortzen nintzen Frantziara.

Tangerko zineklubeko arduraduna

nintzen orduan. Anitz

ikasi nuen. Garaian ez nuen idazteko

asmorik. Filmak egin nahi

nituen.

Zerk eragin du film egile ez izatea,

baizik eta idazle?

Ohartu nintzen filmen egiteko

zinema ikasketak jarraitu behar

direla, eta, gainera, hori ez dela

baitezpada aski. Ikasketak egin

ditzakezu, baina horrek ez du

erran nahi zuzendari ona izanen

zarenik. Horrek aldarazi zidan

nire hasierako ideia. Nire inguruan

talenturik gabeko zuzendariak

ikusten nituen. Horrez gain,

zinema lan kolektiboa da.

Horrengatik ere ez nintzen hasi

horretan.

Idazteko baino diru gehiago behar

delako ere bai,agian?

Ez nuen horretan pentsatzen. Intuitiboki

sentitzen nuen ez nintzela

zinema egile ona izanen.

Idazle ona bai,ordea?

Ezta ere. Historiaren ustekabeek

ekarri naute idaztera. Marokon

errepresio uneak ezagutu ditut.

Armadaren diziplina esparruan

18 hilabetez giltzapean atxiki ninduten,

preso. Zerbait egin behar

nuen. Eta, beraz, idazten hasi nintzen,

gordezka. Nire lehen testuak

han idatziak izan ziren.

Zer ikasi duzu zinemari esker?

Istorio bat kontatzen. Eman dezagun

Orson Wellesen film bat. Lehen

hiru minutuetan dena baduzu,

dena instalatua du. Orson Wellesek,

Fritz Langek, Hitchcockek

istorioen kontatzeko teknika bazuten.

Eta niri teknika zitzaidan

interesatzen. Kurosawak ere bai.

Istorioa nola kontatzen begiratzeak

nau interesatzen. Hortik goiti,

idazkera, lan kontu bat da.

BOB EDME

Marokoko plaza publikoetako kontalariak

ere aipatuak izan dituzu liburuetan.Orson

Wellesetik kontalarietara

bide handia ote da? Edo azken

finean ez daude hain urrun?

Bai, bi mundu horiek elkartu dira

nire baitan. Ipuin kontalariak formarako

ziren interesgarri. Haiek

ere filmak izan zituzten inspirazio

iturri, kontzienteki edo inkontzienteki.

Suspensea lantzen zuten.

Gelditzen ziren, dirua biltzen

zuten eta berriz hasten ziren.

Mila gau eta bat gehiago-ko Xerezadek

egiten duen bezala. Eguzkia

agertzen delarik istorioa gelditzen

du, eta gauez segitzen du.

Denbora irabazten du. Entzulea

beha egonarazteko teknika hori

inportanta da.

Zure ama hizkuntza ez da frantsesa,

ez?

Ez, arabiarra da.

Baina ez duzu arabiarrez idazten...

Ez.

Frantsesarekin duzun harremana

zein da? Hautu bat izan da? Zergatik?

Inposatua da. Frantsesez formatua

izan naiz ama eskolatik. Maroko

Frantziaren protektoratua

zen orduan. Eskola franko-marokoarra

zen. Ikasten genuen arabiarrez

eta frantsesez. Eta harro

nintzen arrotzaren hizkuntzan

hitz egiteaz.

Harro,zergatik?

Gurasoei erakutsi nahi nien gai

nintzela frantsesez ongi idazteko.

Marokon herritarren erdiek kasik ez

dakite irakurtzen. Cicatrices du Soleil

olerki bilduman (1972) irakurtzen

ez dakiten horiek aipatzen dituzu;

zure liburuak eskaintzen dizkiezu,erre

eta horrekin berotu daitezen.

Haiengan ere pentsatzen duzu, beraz,idazterakoan?

Egia da paradoxa hori nabarmendu

nahi nuela . Zer egin? Herritarrek

ez dakitelako irakurtzen ez

da gehiago idatzi behar? Alderantziz.

Segitu behar da. Irakurtzen

ez bada ere, mezua iristen da.

Haien haurren bidez, irakurtzen

dakitenen bidez. Horretaz ohartzen

naiz herrian. Jendeek ezagutzen

naute. Nire liburuak aipatzen

dizkidate, nahiz eta ez dituzten

irakurri. Badakite nor naizen.

Galderak pausatzen dizkidate.

Beraiei buruz hitz egin dudan galdegiten

didate. Lagunduko ditudan,

eta abar. Nik ihardesten diet

ahal dudana eginen dudala.

Lagunduko dituzula,beraz,zertan?

Haien arazoak konkretuak dira,

ez dira intelektualak. Herrian

elektrizitatea ukaiten ahal duten

galdegiten didate. Beren haurrek

lana lortuko duten.

Laguntzeko beharra, idazlearen engaiamendua

garantzitsua da zuretzat,ez?

Idazle bat, nahi edo ez, engaiatua

da. Gizarte eta garai zehatz baten

barne da. Ez naiz gai idazteko liburu

bat, edo bestela erranik, ez naiz

gai Avatar bezalako film baten

egiteko. Nahitara hartzen dut adibide

hori, mundu osoan arrasta

lortu duelako filmak. Avatar, pentsamendu

filosofikoarena baino

gehiago, teknikaren garaipena

da. Nik galdera arras sinpleago

batzuei erantzun behar diet. Ea

immigratuko duen batek soluzioak

aurkituko dituen bere haurrak

ongi bizi daitezen, ala ez. Arrazakeria

geldituko ote da noizbait...

Gauza biziki konkretuak dira.

Gaiak trumilka izan daitezke. Noiz

ohartzen zara liburu baterako gai bat

daukazula?

Gaia berez sortzen da. Neure buruari

hau eginen dut edo bestea

erran gabe. Nire azken eleberria,

Au pays, immigratu zahar baten

istorioa da. Belaunaldi zaharrekoa

da. Erretretaren adinera iristen

da. Erretreta eguna heltzen

zaiolarik, biziki maluros da, ez

baitaki gehiago zer egin ematen

dioten denborarekin. Bere buruaz

eta ordu arte egin duen guztiaz

pentsatzera behartzen du.

Ohartzen da 40 urte pasatu dituela

abere bat bezala lanean. Eta hori

bukatu eta ez dela deus geldi-

2010eko urtarrilaren 31, igandea berria 41

Kultura ‹ Plaza

Literatura D

tzen. Nire inguruan hainbeste zahar

ikusi ditut maluros erretreta

horrekin. Aljeriarrak, marokoarrak...

Hirurogei urtetan karriketan

gaindi denbora galtzen, ez dakitelako

gehiago zer egin...

Tabuak ere anitz aipatzen dituzu: sexualitatea,

edo sexualitate eza,

emaztearen egoera etorkinen artean,baita

Marokon ere.

Tabua ez da beharrezkoa. Istorioak

du ekartzen. Ez diot neure buruari:

te! sexualitatea aipatuko

dut, tabu bat delako. Eleberri egile

batek gizarte bati begiratzen

diolarik –nik gizarte marokoarrari

begiratzen diot– sexualitatea

presente dela ikusten du, eta, beraz,

aipatzen du. Immigrazioaz

edo emaztearen bizi-baldintzez

mintzo naiz, begi bistakoak direlako.

Naturalki heldu zaizkit.

Etorkinen gaia aipatzen duzula, Parisen

bizi zara gaur egun,ez?

Bai.

Etorkin sentitzen zara?

Ez. Etorkin bat kanpora lan bila

doan norbait da. Nik libreki erabaki

dut Frantzian gelditzea. Marokon

ere bizi izan naiz. Orain Parisera

etorri naiz lan egiteko. Baina

ez ditut beren eskuekin lanean

ari direnen bizi-baldintzak.

Zuri Ohorezko Legioa saria eman dizu

Nicolas Sarkozy Frantziako lehendakariak.

Izatekotan, behar den bezalakoetorkin

bat zara...

Sari horrek ez du interesik. Sarkozyk

saritu nau, baina baita Mitterrandek

ere. Nire ustez, ni bezala

beste nonbaitetik etorri frantsesa

garelarik –ni frantses-marokoarra

naiz– Estatuak ohoratzen

zaituelarik, gutxienekoa da ohore

horren ohartzea. Baina ez dut eginen

pribilegio kasu bat.

Hori bai, eskuekin lanean ari diren

horien bizitzaz idaztea garrantzitsua

zaizu...

Garrantzitsua da, haien bizi-baldintzek

zinez hunkitzen nautelako.

Haien arazoak interesatzen

zaizkit.

Maroko ere interesatzen zaizu oraindik,nahiz

eta han ez egon...

Bistan dena, nire herria da. Ez dut

ez ikusiarena egiten. Han nagoelarik,

gertakariek, jendeek kontatzen

didatenak erabat hartzen

naute.

Beste sari bat ere izan duzu: Goncourt

saria. Horrek eragina ukan du

zure lan egiteko moldean?

Erraztasun materiala ekarri dit,

baina ez du batere eraginik ukan

nire idazteko maneran. Idazle gisa

dudan zorroztasunean ez du

eraginik izan. Hala espero dut

hasteko. Espero dut nire zintzotasuna

ez duela hunki. Idazle bat ez

bada zintzoa, jendeaz trufatzen

baita. Gero, ez da pentsatu behar

ere miliarrak irabazi ditudanik.

Baina lagundu du, agian, Magrebeko

literatura hobeki hedatua

izaten Frantzian gaindi.

Justuki, magrebtarrei errana izan

diezu ez ahalketzeko Mendebaldearen

aitzinean...

Magrebtarrei erran diedana da

beren duintasuna zaintzeko.

«Herritarrek ez

dakitelako irakurtzen

ez da gehiago idatzi

behar? Alderantziz»

«Identitate nazionalari

buruzko eztabaida

faltsua da, kasik

arrazista ere bai»

Erran nahi baita?

Ez iristea egoera batzuetara, non

Frantziak irainduko baititu. Adibidez,

beren haurrak delinkuentzian

sartzen direlarik. Frantzia

probokatzeko era bat da. Nik diot,

herri honetan gaudelarik, Justiziarekin

edo Poliziarekin arazoak

saihestea hobetsi beharrekoa da.

Baina maleruski, horrekin guztiarekin

gaindituak dira. Haien

haurrak ez dira etorkinak, frantsesak

dira. Frantzian sortuak dira.

Baina haur horiek ez dira onartuak,

ez dira ezagutuak eta, beraz,

haserre daude. Jendeek etorkinekin

nahasten dituzte.

Memento honetan,justuki,identitate

nazionalari buruzko eztabaida ari

da izaten Frantzian. Eztabaida hori

nola ikusten duzu? Idazle zaren aldetik

bazenuke zer erran?

Eztabaida faltsutua da. Hauteskundeengatik

antolatu dute. Kasik

arrazista da. Etorkinak eta

musulmanak estigmatizatzen ditu.

Immigrazio eta Identitate Nazionaleko

ministroak abiarazi du

eztabaida. Eta immigrazioa eta

identitate nazionala horri lotzea

anbiguoa da. Identitate nazionala

aldatzen da, egunero eraikitzen da.

Horren guztiaren erdian zer ekarri dezake

literaturak? Atzerapen bat

agian?

Baina horrelako eztabaidak antolatzen

dituztenek ez dute literatura

irakurtzen. Literatura ez zaie

interesatzen. Bost axola. Arazo

politikoek eta anbizio pertsonalek

baizik dituzte intereseko.

Eta literatura irakurtzen dutenentzat,beraz?

Bai, bistan dena. Adibidez, Au

pays liburua irakurri duten batzuek

erran didate: ‘Liburua irakurri

dudanetik karriketan gurutzatzen

ditudan etorkinei desberdin

begiratzen diet’. Ordu arte

arrotz bezala begiratzen zieten.

Jendeek, oro har, arrotz bezala begiratzen

diete. Aurreiritziz beteak

arrotzak dira. Ez dituzte bizi duten

errealitate horretatik begiratzen.

Baina gizon baten istorioa

kontatzen delarik, arazoak,

arrangurak dituen gizon baten istorioa,

sufritzen duen gizonarena,

orduan, jendeak gizon horrekin

identifikatzen dira. Eta identifikatuz,

hobeki ulertzen da gizon

horren destinoa.

Eta hori garrantzitsua da idazle batentzat,

ulermen horren laguntzea?

Zubi lana egitea beharrezkoa zaizu?

Literaturaren eginkizuna da hori.

Literatura egina da besteen intimitatea

ere ezagutzeko. Idazten

hasterakoan, sekretupean gordea

den intimitatean sartzen ditugu

irakurleak.

Zure amaz ere idatzi duzu liburu bat,

hor ere intimitate baten atea ireki

duzu...

Liburua irakurtzean ohar gaitezke

ama guztiez mintzo dela eleberria,

edozein kultura, edozein hizkuntza,

edozein herritako ama

izan daiteke. Nire amarengandik

abiatu naiz, baina ama eleberriko

pertsonaia bilakatu da. Bizi dugunak

elikatzen gaitu, baina fikzioak

nire bizitzaz bakarrik idatzi behar

banitu, horrek ez luke interes

izpirik izango. Interesgarria da

hartzea ama, aita, lagun edo

emazte bat, ongi ezagutzen duguna,

eta hortik abiatu eta, pertsonaia

bat eraikitzea, zeinetan jende

anitzek beren burua ezagut dezaketen.

Hirudia

Irati Jimenez

Idazlea

Errepublikaz

Mila modu ditu idazleak

bere burua erakusteko,

liburuekin

baino oihartzun handiagoa

izateko. Idazleak askoz

errazago bilatuko du bere lekua

beste bide horietatik egiten badu

bidea, bere obra idatziaren digestio

geldoa eskatu beharrean, hain

liburu gose ere ez dagoen publikoari».

Julien Gracq neuk halamoduz

itzulita, La literatura como

bluffaurrean dudala. Julien

Gracq, harira, Iratxek joan den

astean esaten zuena berrestera.

Gehiago hitz egiten dugu idazleez

haien literatur testuez baino eta

idazleez ezin dudanez hirugarren

pertsonan idatzi ile-apaintzaileez

bezala (epa, ama), ondorio hauxe

atera behar dut: gehiago direla

hemen irakurtzen nautenak idatzi

ditudan liburuen orrialdeetan

baino. Edo irratian entzuten nautenak,

edo telebistan ikusi. Naturaltzat

jotzen nuenaren digestioan

ari naiz aspaldi, besteak beste

hiruren arteko joko honetan.

Erantzun gutxi, galderak gehiago.

Idazleak ez gara musikoak,

arrazoi du Ibanek, eta behin liburua

idatzita bukatu dugu lana.

Hala ere, hemen gaude. Eskenatokian.

Zutabegintzan. ETB3an.

Irakurtzen gaituzten batzuei hitz

egiten edo irakurtzen ez gaituzten

denei? Irakurtzen ez bagaituzte

zergatik axola die zer dugun

esateko? Eta irakurtzen bagaituzte

ere, zergatik interesatzen zaie

zer beste dugun esateko? Esateko

geneukana ez ote dugu liburuetan

esan? Zer bilatzen dugu beste

bide horiek, hauek, hartzen ditugunean?

Gracq jaunaren ustez,

sisteman gure lekua. Hautagaitza

aurkezten dugu berak garraztasun,

zorroztasun osoz definitzen

duen sisteman lekua izateko. Azken

helburua, irakurtzen dutenena,

irakurri gabe iritzia izan behar

dutela sentitzen dutenena,

hartzaile horiei guztiei zer bai eta

zer ez esan behar dien adituena

Letren Errepublikako Presidentea

izendatzea litzateke. Literatur

sistema, beraz, etengabeko hautagaitza

bezala, etengabe izen batzuk

kanpoan geratzen dira eta

beste batzuek puntuak irabazten

dituzte, literatur testutik abiatu

den baina testuarekin zerikusi

gutxi duen sistemaren barruan.

Frantziako literaturaz hausnartzen

esan zituen horiek Julien

Gracq txit agurgarriak. 1950ean.

Ez da erraza horren digestioa

egitea (zein da nire lekua? Nork

erabaki du? Zer nahi du Matrixek?

Eta nik?). Baina ari naiz. Galduta,

salduta, hustuta sentitzen

naizenean pentsatzeari utzi eta

zerbait idazten saiatzen naiz. Zarata

guztiaren atzean, soinurik ez

dagoen lekuan, liburuak geratzen

diren esperantzaz? Beharbada.

Beharbada hitzekin ipuinak sortzearen

plazeragatik. Azkenean,

Neil Gaimanek esan zuena gogoratzen

baitut eta barregura eragiten

dit. «Idazten zaudenean horixe

baino ez dago. Etxea erre zaizu.

Autoa lapurtu. Katuak eztanda.

Eta 1.500 hitz idatzi dituzu. Egun

ona izan da».

42 berria 2010eko urtarrilaren 31, igandea

Publizitatea ›

2010eko urtarrilaren 31, igandea berria 43

Kultura ‹ Plaza

Literatura D

Zaharra zinen Donostia

Beñat Sarasola

lberdania argitaletxeak

badauka sail xume bat,

A Bertakoizenekoa, liburu

aski bereziak publikatzen dituena.

Sail honetan, tokian tokiko bitxikeriak,

bazterreko lanak eta

enparauak aurkitzen ahal ditugu,

eta agian horregatik jaramon

gutxi egiten zaio medioetan.

Orain arteko ale gehienak Donostiarekin

loturikoak izan dira, bai

eta azkenekoa ere, gaur iruzkintzen

dudan Zelebrezko tropa. Donostia

zaharreko donostiar xelebreak,

Gipuzkoako hiriburuko

kontuak ditu oinarri; duela urtetakoak,

hori bai.

Lau idazle donostiarren —Calei-Cale,

Siro Alkain, Dunixi eta

J.M Arozamena— idazkien antologia

da liburua, eta azpitituluan

irakurri dezakegun moduan, Donostia

zaharreko —XIX. mendetik

XX. mende erdialdera arte—

istorio eta pertsonaia xelebreei

buruzko testuak biltzen ditu. Donostiaren

historia handian topatuko

ez ditugun gauzak dira, honenbestez,

eta hedaduraz edo,

idazleok ere euskal literaturaren

historia handian nekez aurkituko

ditugunak dira. Haatik, honek

ez du esan nahi txikikeria eta kaskarkeriaz

ondutako liburua dela;

kontrara, interes biziz irakurtzen

den liburua da, oro har kontu ezezagunak

diren ugari aurkezten

dituelako, eta garaiko kale eta herri

giroa ezin hobeki deskribatzen

dituelako. Horri guztiari Miren

Arratibelen itzulpen lan bikaina

gehitzen badiogu —testu

gehienak euskaratuak baitira—,

eta irakurlearen Donostiaren historiarekiko

balizko interesa, bere

xumetasunean liburu ederra dela

baieztatuko dugu.

Zati handiena hartzen dutenak

Calei-Cale eta Dunixiren

idazkiak dira, eta horiek dira halaber,

nire irudiko, testu kitzikagarrienak.

Calei-Calek eskaintzen

dizkigu tropa xelebreko kide

gehienak: Brokolo, Caracas, Martzial

Zikin, Brakaman eta abar.

Bilintx ere hor azaltzen zaigu.

Edozein momentutan Mikel Peruarenaren

Ez obeditu inori nobelako

Sotero Mujika protagonista

irten zitekeela iruditu zait, hain

zuzen ere nobela horretan agertzen

den testuinguru bera azaltzen

zaigulako: bertsolariak, sagardotegiak,

toreatzaileak,

Distantziak laburtuz

Bixente Serrano Izko

ezente askotan aipatu

dut liburu iruzkin hauetan

meritu gisa eleberri-

D

gileek kontakizunetiko euren distantzia

hartzen jakin izana, kanon

halako bat izanen balitz bezala

agian hori, eta kontrakoa, ordea,

akatsa. Ez du zertan izan

horrela. Narrazio ederrak sor daitezke

distantziatik, bai horixe,

baina ederrak eta biziak ere lor

daitezke egileek euren erraiak

husten dituztenean, euren barrubarrukoak

agerian uzten dituztenean

asmaturiko zertzelada eta

pertsonaietan. Baroja, Sanchez-

Ostiz, Celine…, bote lasterrean

zenbait adibide aipatzeagatik.

Korda honetakoa dugu Itxaro

Borda. Bere nobelagintzan, itxuraz

arinenean ere, detektibezkoan

adibidez, protagonista beti

agertzen zaigu egilearen izaera,

bizimodu, ikusmolde, irrits eta

herren edukiontzi gisa. Izaera, bizimodu,

ikusmolde, irrits eta herra

arrunten apurtzaile. Gaurko

honetan ere bai. Titulua bera, goiburu

ideal baten antza, Ezer gabe

hobe, gure gizartearen idealei

kontrajarririk.

«Eleberri sozial eta politiko»,

«salaketa eta aldarrikapena aldi

berean», horrela dio liburuko

atzeko azalak, eta holaxe da. Muga

geopolitiko asko —geopolitikoak,

ekonomiko-sozialak, kulturalak…—

duen mundu honetan, bi

muga pasaera kontatzen digu bereziki.

Lehena, Afrikako oihanik

sakonenetatik datorren etorkin

batena, Douala, N’Djamena, Niamei,

Bamako, Nuakchot, Tanger,

Andaluzia, Katalunia, Baiona,

Calais eta Londres arteko ibilbide

luze korapilatsua, paperik gabea,

paper faltsutuekin batzuetan; haren

laguntzailea, Aljafarinetik

Londreserainokoa, protagonista

dugu, Baionako euskalduna, laguntzaile

malgré luihasieran,

baina laster etorkinaren arazoekin

bat eginen duena eta afrikarra

bera baino paper gabeagoa

izanen dena Frantziatik irteterakoan.

Bigarren pasaera, Mexiko

eta AEB artekoa, Baionako protagonistak

berak eginen du klandestino

eta bene-benetan inolako

paper babesik gabe. Eta lehenean

etorkinaren agiri faltsutuei esker

igaro ahal izan badu, bigarrenean

bere gabeziak jarriko du arriskuan

bertze bidaideen pasaera,

arrantzaleak, parrandazaleak

eta alprojak oro har. Dunixik, ostera,

Donostiak urteekin jasandako

aldaketen inguruko pentsakizun

orokorragoak egiten ditu,

zeinak, Ales Bengoetxea hitzaurregileak

dioen gisan, herriminez

jositakoak baitira. Bere liburuaren

izenburua ere halakoxea

da: Mi pueblo ayer. Txikitan ikusi

eta entzundakoak berreskuratzen

saiatzen da autorea, Donostia

zaharra azaleratzeko intentzioz.

XX. mendeko 30. hamarkadan

idatzitakoak direla kontuan

izanik, grazia egiten du orainetik

begiratuta ordurako nola zegoen

‘ZELEBREZKO TROPA’

pEgileak: Calei-Cale, Siro Alkain,

Dunixi eta J.M Arozamena.

pArgitaletxea: Alberdania.

kontraste esanguratsu batean.

Zertzeladen bi agertokien arteko

lotura, bertze muga pasabide bat,

bizimoduarena orain, bi emakume

emakoiren maitasun eta bizikidetza,

muga moral hau ere zeharkatu

izanak ohiko bikotekideen

harreman arazoetatik libre

utziko ez dituena.

Hirugarren pertsonan kontaturik,

elkarrizketetan ez ezik, paragrafo

narratibo eta deskribatzaileetan

ere txertatuko dira diskurtso

sozio-politiko-kulturalak,

idazlearen presentzia eragilea nabarmen

utziz: nahita, narrazioko

‘EZER GABE HOBE’

pEgilea: Itxaro Borda.

pArgitaratzailea: Susa.

barreiatua gaur egun donostiar

askoren buruan hain zabaldua

dagoen iritzi hori; alegia, modernitatearen

izenean Donostia zaharreko

nortasuna-edo galtzen

ari delakoa. Dunixik esaten dituen

gauza asko ere premonitoriotzat

har litezke gainera: «Baina

asmoak badabiltza, denok dakigunez,

Urgull mendia behar

baino gehiago ukitzeko; badabiltza

bertan eskua ezarri nahirik,

agian gehiegitxo, bere zailtasunak

leuntzeko, igobideak zabaldu

eta kamio egiteko, hitz batean,

mendia kale bihurtzeko».

Ez da ariketa txarra, izatez, testu

hauetatik abiatuta egun dugun

Donostiaren eta munduaren

gainean hausnartzekoa. Izan ere,

garai batean sokamuturra baldin

bazen debekatu zena (ondorengo

matxinada sonatua eraginez),

gaur egun zezenketak dira debekatu

nahi direnak. Duela ehun

urte Xomorrostro eta konpainia

baldin baziren begi ertzaz begiratuak,

egun Parte Zaharreko magrebtarrak

dira berdin so egiten

ditugunak. Denboraren igarotzeak

egin du Xomorrostro pertsonaia

sinpatiko gisa azaltzea orain

gure begietara.

peripezietan, pertsonaiengan eta

horien kezketan hustu nahi dituelako

eleberrigileak bere burua

eta erraiak. Halako moldez nahita,

non, nahiz eta batzuetan inpresioa

ematen duen diskurtso

horiek protagonistaren edo pertsonaia

baten gogoetak direla —

zeharkako estilokoak-edo—; halarik

ere, noizean behin, argiago

utzi nahiko balu bezala, lehen

pertsonara egiten baitu salto libreki

paragrafo horien bukaera

aldera. Horrela, diskurtso teorikoei

narrazioaren bizitasuna gailentzen

zaie; ongi bai ongi gailendu

ere, pertsonaien bizimodu

apurtzaileen arteko loturek eta

desloturek argamasarena egiten

baitute, gainera, arkitektura osoaren

grazia tente mantentzeko.

Bizitasunez beteriko efektu hori

lortzeko, ez du lan makala egiten

Itxaro Bordaren euskara aberats

eta indartsuak. Idazle zailaren

ospea du bere hizkeraren kausa

dela-eta —berak ere behin baino

gehiagotan frontisarena egin

die gogoz horrelako eraso pilotakadei,

jatorrizko eskuetara birbotatzeko—,

baina merezi du benetan

haren euskaraz gu geu indar

berriak hartzen ahalegintzea.

‘EGUZKI KOLPEA’

pEgilea: Horacio Quiroga.

pItzulpena: Jesus Mari

Mendizabal Bizargorri.

pArgitaletxea:

Alberdania / Elkar.

Horacio Quiroga idazle uruguaitarraren

(1878-1937) hamazazpi

ipuin euskaratu ditu Jesus

Mari Mendizabal Bizargorri-k Literatura

Unibertsala sailerako.

Heriotza da protagonista bai

Quirogaren bizitzan bai haren literaturgintzan.

Ipuingintzan nabarmendu

zen.

‘EGAN’, 2009KO

3. ETA 4. ZENBAKIAK

pArgitaratzailea: Euskal

Herriaren Adiskideen Elkartea.

Joseba Gabilondoren Euskal

poesiaren historia postmoderno

baterantz: ahozkotasunaz

eta perfomantzeaz,Amaia Serranoren

Peru eta Maria, zenbat

historia! eta Iñaki Zubeldiaren

Zer da literatura? Zer daukagu

Haur Literaturaren kontra? eskaintzen

ditu,besteak beste,

Egan-en 2009ko 3.eta 4.zenbakiak

jasotzen dituen liburuak.

‘IDATZ & MINTZ’

47. ZENBAKIA

pArgitaratzailea:

Labayru Ikastegia.

Adolfo Arejitaren,Jabier Kalzakortaren,Iratxe

Ormatzaren,Miren

Ibarluzearen,Amaia Iturbideren,Joseba

Aurkenerenaren,

Lontzo Zugazagaren eta Andres

Urrutiaren testuak dakartza

Idatz & Mintz literatur aldizkariaren

ale berriak.

44 berria 2010eko urtarrilaren 31, igandea

Publizitatea ›

2010eko urtarrilaren 31, igandea berria 45

Bizia ‹ Plaza

udazken aurretik mozten diete

batzuek. «Dena den, artzain bakoitzak

bere beharrizanen arabera

jarduten du».

Urtean birritan mozteak mesede

egiten duela dio Lopezek. Alde

batetik, ardiak bero gutxiago pasatzen

du. Bero handia badute

‘‘ Saldu, nolabait esateko;

ia oparitu egiten dute,

artilea paretik

kentzearen truke»

«Karrantzako ikasle

batzuk alpakaren ilea

erabili zuten, eta pozik

daude lortutakoarekin»

PERU LOPEZ

Ikastaroaren arduraduna

Udaberria izaten da ardiei ilea mozteko garaia. Azkenaldian, gero eta gehiagok erabakitzen dute urtean birritan moztea. XABIER ESKISABEL / GUREGIPUZKOA

Irtenbide duin bat ziurtatzeko

Artileagatik ordaintzen

dizkieten prezio txikiak

direla eta, artzainek

eskulangintzari

erreparatu diote

Ibai Maruri Derio

«Eskaintza amaigabea bada, eta

eskaririk ez badago, prezioa ezereza

izaten dela esaten zigun Ekonomiako

gure irakasleak», gogoratzen

du Peru Lopez Itsasmendikoi

institutuko kideak.

Artilearen merkatuan antzeko

zerbait gertatzen dela dio. «Tona

bat artile nahi baduzu, ez duzu

inolako arazorik izango. Errez

lortuko duzu. Nahi beste dago.

Erosleak falta dira».

Artzaintzak hainbat arazo ditu

azkenaldian, esnearen eta arkumeen

prezioari lotutakoak. Artilearena

sektorearen krisiari gehitzen

zaion beste traba bat baino ez

da. Ardiak mozterakoan ez dakite

zer egin artilearekin. Inork ez du

erosi nahi, eta gehienek handizkari

bati saltzen dizkiote. «Saldu,

nolabait esateagatik. Jasotzen

duten dirua oso gutxi da. Ia-ia

oparitu egiten dute, artilea paretik

kentzearen truke».

Lopezek Lurra Kooperatiban

egin zuen lan Itsasmendikoin

hasi aurretik. Orduan ere artzainek

arazo hori bazutela gogoratzen

du. «Gutxienez, duela 15 urte

inguru hasi zen prezioen beherakada

hori». Eskaera gutxitu zenean

artilea arazo bihurtu zitzaien

artzainei, eta konpondu ordez

gehiago larritu da.

Artilez egindako produktuak

gero eta gutxiago dira. Arropagintzan,

adibidez, bestelako materialak

darabiltzate artilearen

ordez, batez ere sintetikoak. Gainera,

Euskal Herrian ditugun

ardi arrazen artilea arropak egiteko

ez dela aproposena dio Lopezek.

«Ardi latxaren eta Karrantzako

ardiaren artileak, kasurako,

oso latzak dira. Galtzerdiak

egiteko, adibide bat jartzeko, egokiagoa

da Gaztelako ardi merinoarena».

Horrek prezioa are gehiago

txikitzen du. Euskal ardien artilea

alfonbrak eta tapizak

egiteko baliagarria izan daitekeela

dio, halere. Ardiak hazteak denbora

eta diru asko eskatzen du,

eta artilearen truke jasoko dena

ez bada benetan balio duen prezioa,

artzainarentzat ez da batere

errentagarria.

Itsasmendikoi arazoari irtenbide

bat bilatzen hasi ziren, eta artilea

eskulangintzan erabiltzea bururatu

zitzaien. Artilea lantzen

irakasteko ikastaroa antolatu zuten

iaz. Azkenaldian eskulangintzako

produktuei ematen zaien

balio erantsia ikusita, aukera paregabea

izan daitekeela uste dute.

Hamar eguneko ikastaroa izan

zen. «Artalde txikien jabeak izan

ziren, edo artzainen inguruko jendea.

Artzainek ez dute artilea

moldatu eta eskulangile beharretan

hasteko astirik». Etxe ingurua

garbi mantentzeko artalde

txiki bat eskuratu dutenentzat

aukera aproposa izan daitekeela

uste du Lopezek.

Ardiei ilea moztutakoan garbitu

egin behar izaten da. «Lana ez

da zaila. Ura eta xaboia nahikoa

dira horretako. Ur asko erabili behar

da». Izan ere, artilea nahiko zikin

egoten da. Kortako zein larreetako

zikin guztia katramilatzen

zaie ileetan. Garai batean artzainek

erreketan garbitzen zutela

azaldu du Lopezek. Ondo garbitzea

ezinbestekoa da.

Prozesu osoa ikasgai

Udaberrian mozten zaie normalean,

maiatz bukaeran edo ekainean.

Dio, halere, azkenaldian hainbat

artzainek urtean birritan

mozteko ohitura hartu dutela.

«Gero eta ohikoagoa da kortako

denboraldia luzatzea, esnea ematen

duten denboraldia ondo aprobetxatzeko.

Horrek ilea mozteko

aukera handiagoa ematen die».

Hala, udaberri hasieran, esne

denboraldia bukatu berritan, eta

esne gutxiago ematen dutela dio.

Bestaldetik, ilea laburragoa denez,

gutxiago katramilatzen da

eta garbiago mantentzen da.

Behin artilea ondo garbituta,

katramilak askatu behar zaizkio

eskuz. Gero kardatu eta orraztu

egiten da. Segidan, goruarekin

haria egiten da, eta galtzerdiak,

jertsea edo dena delakoa egiteko

ia prest dago. Aurretik, baina, eskuz

egindako produktuak behar

duen kolorea eman behar zaio.

«Tindatzeko kipula erabiltzen da,

edo belar naturalak. Bakoitzak

nahi duen kolorearen arabera aukeratuko

du produktua. Gure kasuan

beti naturala izaten da».

Prozesu hori guztia ikasten

dute Itsasmendikoik eskaintzen

duen ikastaro honetan. Aurreneko

aldian ikasleak oso gustura

agertu ziren. «Karrantzako ikasle

batzuk izan genituen. Haiek artilearekin

barik alpakaren ilearekin

egin nahi zuten haria. Gehiago

ez dugu harremanik izan, baina

haien inguruko batzuek esan

didatenez asmoa burutu dute eta

pozik daude emaitzarekin».

Antolatzaileak ere pozik daude

harrerarekin. «15 lagun inguru

izan genituen. Aurreneko urtea

izateko ez dago txarto», dio Lopezek.

Aurten ere berriro egiteko asmoa

dute eta datozen hilabeteetan

antolatuko dute.

46 berria 2010eko urtarrilaren 31, igandea

Plaza › Bizia

Ezarian DNafarroako Erresumako leinu dorreak

Artieda herrian (Nafarroa)

dagoen izen bereko jauregiaren

irudia. UTZITAKO ARGAZKIA

Erdi Aroko Nafarroako Erresumako leinu dorreak aztertu ditu Joseba Asiron historialariak bere doktore tesian.

Funtzio administratibo eta politikoaz gain, defentsa funtzioa ere betetzen zutela dio.

Abarkazko gazteluak

Donamarian (Nafarroa) dagoen leinu dorre edo jauregiaren irudia. UTZITAKO ARGAZKIA

2010eko urtarrilaren 31, igandea berria 47

Bizia ‹ Plaza

Ezarian DNafarroako Erresumako leinu dorreak

Iñigo Astiz Iruñea

Erdi Aroko leinuen orubeak

dira, funtsean, leinu

dorreak, baina ez

hori bakarrik. «Euskal

Herrian, Nafarroaren itzalean

egon ziren lurraldeetan, hori baino

esanahi sakonagoa dute», dio

Joseba Asiron historialariak.

Haien inguruko doktorego tesia

egiten pasatu ditu azken hamabi

urteak, eta, dioenez, hainbat funtzio

betetzen zituzten Nafarroako

Erresumaren barnean. «Nire ustez,

dorre horiek erlazionatuta

daude errege gazteluekin. Batez

ere, Nafarroa Iparraldean. Gaztelutik

kontrolatzen ez ziren tokiak

kontrolatzen zituzten, eta seinale

bidez ematen zieten gazteluei gertatzen

zenaren berri. Erresumaren

defentsa sistemaren parte ziren.

Errege gazteluak baino koska

bat beherago».

Funtzio ekonomikoak betetzen

zituzten jauregi horiek. Haiena

zen olen, erroten eta nekazaritza

lurren kontrola. Bidaztiak eta

ibaiak ere kontrolatzen zituzten.

«Irati, adibidez, dorrez inguratuta

dago alde guztietatik», dio Asironek.

Funtzio estrategiko eta defentsiboa

ere bazuten, ordea, eta,

horregatik, elkarrekin bisualki

komunikatuta zeuden dorreak.

«Nafarroa menditsuan daude batez

ere jauregi edo dorre horiek,

erromatarrek Saltus Vasconum

deitu zuten eremu horren inguruan»,

azaltzen du Asironek. «Hegoalderago,

hiri batetik bestea

kontrola daiteke, eta, horregatik,

ez dago halako jauregirik. Orbaibarren

dago muga, dorre mordoa

dago handik gora, eta lauzpabost

baino ez handik behera».

Noblezia iturri ere baziren Asironek

azaltzen duenez. «Hasiera

batean, jatorrian, Nafarroan ez

zegoen noblezia titulurik. Gaztelatik

eta Frantziatik inportatu zituzten.

Leinu dorreena zen, horregatik,

hasiera hartan, noblezia

iturri bakarra. 100 bat ziren, guztira,

armagintza liburu batean

ageri direnak, behintzat. Garai

hartan Nafarroak hartzen zituen

lurralde guztietako jauregiak

daude bertan. Gipuzkoan, adibidez,

30 bat zeuden, eta Nafarroa

Beherea zen garrantzitsuena,

jauregi pilo bat daude han».

«Abarkazko noblezia» zen, halere,

leinu dorreetako noblezia

hura, Asironek azaltzen duenez.

«Gaztelan, Andaluzian eta beste

hainbat lurretan jaurgoak oso

handiak ziren, baita Nafarroa

osoaren tamainakoak ere zenbait

tokitan. Nafarroan minifundismoa

zegoen gehienbat, ordea, eta,

egitura ekonomiko horregatik,

jaurgoak oso txikiak izaten ziren.

Geografikoki ere biztanleria sakabanatuta

zegoen, eta baliabide

ekonomikoak ere ez ziren handiak.

Horregatik, izaeraz oso

arruntak ziren jauregi horietako

G Bi adibide

Uriz jauregia

Erregea askatu,

eta erregeak hil zuen ikazkina

rtzen dago Uriz jauregia

A (Nafarroa), eta dorreen

artean sinpleenetarikoa da. Oso

ongi definitzen du leinu dorreen

izaera xumea. Garrantzitsua

izan zen, halere, artiedatarren

orubearekin elkartu baitzen, eta

Agoitz inguru guztia menperatu

zuten bi leinuen artean.

Urizko Rodrigo izeneko jauna

izan zen jauregi honetako kiderik

famatuena. Misio diplomatiko

frankotan hartu zuen parte,

eta Karlos II.aren konfiantzazko

gizona izan zen denbora batez.

Frantziaren aurka aritu zen borrokan,

eta hura izan zen Nafarroako

erregea frantsesen eskuetatik

askatu zuen nafarretako

bat. Ikazkinez jantzita sartu

zen Rodrigo jauna Arleux gaztelura,

eta, beste hiru lagunen laguntzaz,

eta gotorlekuko nagusia

hil ondoren, erregea askatu

zuten. Ez zen beti erregearen

begiko izan, ordea, eta exekutatuta

hil zuten, 1377an, traidore

izatea egotzita.

Latsaga jauregia

Albania eta aita santua

ezagutu zituen txanbelana

zuran dago Latsaga jauregia,

I eta, adituen hitzetan, Nafarroa

Behereko leinu dorreen sintesia

da. Beaumontarren alde

lerratu ziren bertako jaunak, eta,

beraz, teorikoki onartu egin behar

zuten Gaztelaren inbasioa.

Ez zen hala izan, ordea, eta erresumaren

defentsaren eta independentziaren

alde agertu ziren.

Latsagako Pierres da bertako

pertsonaiarik ezagunena, Karlos

II.a eta Karlos III.aren txanbelana

izan baitzen. Nafarren

Albaniako kanpainako partaide

ere izan zen, eta, beraz, Durazzo

hiriburua hartu zutenetako bat

ere bai. Erregearen anaia eta espedizioko

buru zen Luis hil zenean,

Pierres izan zen kanpainaren

ardura hartu zuten lau kideetako

bat. Grezian ere aritu zen

mertzenario, eta aita santuaren

gortera ere joan zen enbaxadore.

jaunak. Abarkazko nobleziako kideak.

Gaur soldadu, baina bihar,

ziur aski, baratzean arituko ziren,

porruak biltzen edo».

Prozesu baten ondorioz jaso

zituzten jauregiek pribilegioak

Asironen ustez. «Hasiera batean,

paper militarra eduki zuten jauregi

horiek, eta, gero, pribilegio

horietatik eratorrita sortu ziren

kategoria juridikoa eta pribilegio

ekonomiko, sozial eta erlijiosoak.

Bizitza horretan eta bestean. Izan

ere, jauregietako kideek eskubidea

zuten elizan toki nabarmen

batean lurperatuak izateko.

Eskubide politikoak ere bazituzten,

gorteetara joateko, baita

militarrak ere, beren lurraldeko

jendea mobilizatu baitzezaketen».

Dorreen arteko gudak

Guda zibilen iturri ere izan ziren

leinu dorre horiek, Asironek dioenez.

Karlos III. erregea hil zenean,

bi bando sortu ziren Nafarroan:

beaumontarrak eta agramontarrak.

Vianako printzearen alde

egin zuten beaumontarrek, eta

Vianako printzearen aitaren alde

agramontarrek, Juan II.aren

alde. Noblezia guztia bitan banatu

zen. Agramontarrak gailendu

ziren, eta, gatazka haiek sorturiko

nahasmena baliatuz, menpean

hartu zuen Nafarroa Gaztelako

erresumak, 1512an, Beaumontarren

laguntzarekin. Asironek

dioenez, baina, dena ez zen hain

sinplea izan, eta badira kontuan

izan beharreko ñabardurak. «Latsagako

leinu dorrekoak, adibidez,

Beaumontarrak ziren, baina

erresumaren eta independentziaren

alde egin zuten».

Gaztelarrek Nafarroa menderatzean

errege gazteluak txikitu

egin zituzten. «Orain gutxira arte

non zeuden ere ez genekien», dio

Asironek. Dorre asko zutik gelditu

zirela dio, halere. «Gaztelarrek

monarkiaren eta defentsa eraginkorraren

aurka jo zuten, eta

horregatik txikitu zituzten gazteluak.

Gero, ordea, saiatu egin

ziren hemengo noblezia berenganatzen,

eta oso argiak izan ziren

horretan. Eskuzabalak izan zirela

esan dezakegu». Gehienbat

etsaitzat jotakoen dorreak hondatu

zituzten. «Agramontarrek

haien kontra jarraitzen zutela

ikustean, suntsitu egin zituzten

gaztelarrek haien dorreak. Erre

egin zituzten, adibidez, Zozaia eta

Azpilkueta. Beaumontarrenak

dira, horregatik, hobekien kontserbatzen

diren dorreak».

Defentsa sistemaren

parte ziren leinu dorreak,

gazteluak baino koska

bat beherago»

«Beaumondarren alde

lerratutako leinu dorreak

dira egun hobekien

kontserbatzen direnak»

JOSEBA ASIRON

Historialaria

Asironen ustez, ezagunak dira

leinu dorreak, «ikusgarriak direlako,

eta hor daudelako», baina

oso gainetik baino ez. «Ez dakigu

haien esanahiaz askorik, zer garrantzia

izan zuten, jabeen historia...,

eta pena bat da. Gauza puntualak

dakizkigu, baina loturarik

gabe. Askoz ere gehiago jakin behar

genuke. Ezagutzen ditugu el

Cid Campeador, Maldonado eta

Guzman el bueno, baina ez ditugu

ezagutzen Latsagako Pierres,

Urizko Rodrigo eta Nafarroako

Pedro, eta pena da».

Zakilixut

Errugbian, boxeoan eta arraunean goi mailan bidea egin ondoren, irrati esatari eta

puntako boxeo epailea da Manu Maritxalar. Azkenaldian telebistan agertzen da ‘El

conquistador del fin del mundo’saioan.

Manu Maritxalar

«Oker-oker eginda uzterainoko

gantxoak sartu dizkit bizitzak»

Ibon Gaztañazpi

Denok ditugu inguruan bizitza osoan

aldamenean izan ditugun ezagunak,

lagun kategoriarik eman ez diegun

adiskideak, senitartekoak, koadrilakideak.

Aurreiritziak, komunikazio falta

edo bateraezintasuna mugarri, urteak

eta urteak elkarren ondoan egonagatik

ezagutzen ez ditugun pertsonak.

Halakoen atzean dagoena aurkitzea

egokitu eta hura harrigarria eta ezpal

noblekoa dela ikustean, aberaste sentipena

ederra da. Zuekin guztiekin, praka

beltz eta irribare zabalarekin,

Errenteriako idiskoa, Manu Maritxalar!

Boxeolari, errugbi jokalari, kafe makinen

konpontzaile, arraunlari, boxeo epaile,

irrati esatari, Olentzero…Almodovarren

film baterako curriculum egokia zurea.

Kontua da zerbaitetan hasten banaiz

buru-belarri sartzen naizela. Pasio

handiz egiten dut egiten dudan oro.

Bihotz onekoa zarela diote. Nor dago sorbalda

handiko morroskoaren atzean?

Kirolarekin beti lotura izan duen

errenteriarra. Bihotz ona? Baietz uste

dut, baina tarteka neure burua inozotzat

ere hartu dut. Gainerakoan, ezetz

esaten ez dut oraindik ikasi, eta hanka

sartzen dudanean ez dut arazorik atzera

egin eta barkamena eskatzeko.

Hiru kiroletan puntan ibili zara. Nondik kirolerako

joera?

Kirola gorroto nuen ia, 14 urte nituela

Donostian errugbian hasi nintzen arte.

Berehala ikusi nuen hura egokia zela

niretzat, erronka galanta. Gazte guztiei

aholkatuko nieke errugbian aritzea.

Orduan ikusi al zenuen kolpeak emateko

balio zenuela?

Hendaiara jokatzera joan nintzenean

ezagutu nuen borrokarako ahalmenaedo.

Frantziako 2. mailan jokatzen

nuen, 2. lerroan eta moldatzen nintzen.

Hor azpijoko asko dago eta arazoak kolpeka

konpontzen dira; onartua dago.

Gero garagardo batzuk hartu eta kitto.

De Niro Raging Bullew-n (Toro Salvaje)

ikusi,eta boxeora?

Lagun baten bitartez hasi nintzen gimnasio

batean, eta handik sei hilabetera

neronek eskatu nuen konbate batean

borrokatzea. Mundu hark harrapatu

ninduen, boxeoan norbere burua kontrolatzea

ezinbestekoa baita.

Ikaragarria behar du ring batera igotzea?

Oso sentipen gogorra da praka motzetan

jende aurrean jartzea, zu jotzera

datorren tipo bat egurtzeko. Gogoan

dut orduko entrenatzaileak esan zidana:

ring batean dagoen edonor errespeta

ezak, horra igotzeko adorea izan duelako

bakarrik.

Zenbat borrokaldi egin zenituen?

40. 37 irabazi, bi berdindu eta bakarra

galduta, boxeatu nuen ezker bakarraren

aurka.

Pisua?

87-88 kilo inguru.

Orain baino arinago…

Nire lagun batek dio gizontzeko ezinbestekoa

dela baskulan hiru zifretara

heltzea. Ederki gizondu naiz, kar-kar.

Kolpe txarren bat hartu eta arraunera?

Boxeoa dagoeneko ez zen erakargarria

IDOIA BERATARBIDE

Igandea

2010eko urtarrilaren 31

D

niretzat, eta bizimodu egonkorra neukan

orduan: familia, lana. San Pedron

kafe makina bat konpontzen ari nintzela

esan zidaten lehen aldiz ea zergatik

ez nintzen arraunean hasten; ordurako

harra sartua neukan, eta pausoa

eman nuen. Lau urte egin nituen, eta

Kontxa irabazi ez izanaren arantzarekin

utzi nuen. Oraindik oso barruan

daramat pena hori, eta Urtain ezagutu

ez izana.

Zer moduz arraunean?

Oso ondo, kirol ederra da, baina bizitzako

unerik desatseginenak eta giza miseriarik

handienak orduan probatu nituen,

inoiz pentsatuko ez nituen erreakzioak.

Orduan ikaragarriak pasatu

nituen, boxeoan ere bromarik gabeko

giroan nabil mundu osoan zehar epaile.

Halakoak bizita, ez dit batere zirrararik

eragiten, esaterako, reality show

batean erabakiak hartu beharrak.

Bizitzak ezker crochet-ik sartu dizula dirudi…

Eta oker-oker eginda uzterainoko eskuin

gantxoak eta gibelekoak ere bai.

Defentsa ahaztuta?

Ez dut uste. Batzuetan bihotzak irabazi

izan dit, eta komeni ez zaidan borroketan

sartu izan naiz maiz. Dena den, ez

naiz damutzen. Guardia aldatuta, berriro

sartuko nintzateke haietako askotan.

Tostartean irratsaioan urte asko daramazu.Noiz

entzungo ditugu esaldi osatuak?

Kar-kar! Biribildu beharraren biribildu

beharraz botatzen ditut ederrak,

baina hor ere aurrera egin dudala uste

dut. Aurten helburu nagusia izango

da.

Kirolean eta komunikabideetan saltsero,

eta dantzan salsazale…

Dantza latino guztiak oso gogoko ditut,

baina batez ere batxata. Harrokeria

puntua jar dezaket? Normalki nahiko

harrituak geratzen dira latinoak nire

dantza egiteko moduarekin.

Horra konkistatzailera joateko gakoa…

Ez naiz batere konkistatzailea. Dantza

egitea eta gaueko mundua gustatzen

zait, kito. Nahiko gautxoria naiz.

Gau giroan egokitu al zaizu justizia banatzea?

Inoiz. Baina beste biderik geratu ez zaidalako.

Gainera min handi samarra

egin dezaket, eta halakoetan profesional

baten moduan aritu naiz: eskuina

sartu kontu handiarekin, ezker crochet-a

gora, eta lotara.

Maritxarlas,tipo gogorra zara…

Baleike, baina oso biguna aldi berean.

Txanpon beraren bi aldeak: indarkeriarekin

ez naiz makurtzen, baina puntua

ukituz gero harrigarri sentibera

eta ustela naiz... Urtain antzezlana

ikusteko gauza ere ez naiz izan.

Igandea

berria

2010eko urtarrilaren 31

08 Hondakin nuklearrak Konponbide bila

10 Elkarrizketa Jose Antonio Ardanza

21 Langabezia Eskualde kaltetuenak

Pelotoiaren

markak

Iraupen luzeko probak erronka

pertsonal bihurtu ditu jende askok;

muturreko ahaleginak ez du mugarik.

Korrikalari talde bat Donostiako maratoian. JON URBE / ARGAZKI PRESS

02 Lasterketa luzeak

Igandea •2010eko urtarrilaren 31

Zegama-Aizkorri-Zegama mendi maratoiko parte-hartzaileak, ibilbideko lehenengo maldan gora. IMANOL OTEGI / ARGAZKI PRESS

Kosta ahala

kosta, iraun

Gero eta jende gehiagok parte hartzen du iraupen luzeko

lasterketetan, eta gero eta gogorragoak dira erronka

pertsonalak. Marketara gerturatu egin nahi da; muga

fisikoetatik, berriz, aldendu.

Pantxike Agirre

Epea zabaldu eta lehenengo

hiru egunetan,

1.200 lagunek eman

zuten izena Aizkorri-

Zegama-Aizkorri

mendi maratoian parte hartzeko.

Ostiralean, epea ixterako, ia 1.700

eskaera jasoak zituzten. Horietatik,

baina, 450 lagun baino ez dira

irtengo maiatzaren 16an. 2004.

urtetik zozketa bidez erabakitzen

da parte-hartzaileen zerrenda.

Izan ere, 2002tik, lehenengo

maratoia egin zenetik, izugarri

handitu da korrika egin nahi

dutenen kopurua: 222 ziren hasieran,

eta handik bost urtera,

1.000tik gora. Antolatzaileek

jarritako parte-hartzaileen muga

ere handitzen joan da pixkanaka,

eta aurten 450era zabaldu dute.

«Afizio handia dago, boladan

2010eko urtarrilaren 31 • Igandea

Lasterketa luzeak 03

daude horrelako probak», azaldu

du Alberto Aierbe Aizkorriko

maratoiaren zuzendariak. Aizkorrikoaren

arrakasta, zehazki,

sortu zenean zegoen «gosearen»

eta Munduko Kopan sartzearen

ondorioa dela uste du. «Gainezka

egin dugu. Parte-hartzaileen

kalitatea oso ona da, eta elitekoentzat

ez ezik denbora ona dutenentzat

ere gordetzen da dortsal

multzo bat; babesleekiko konpromisoak

ere gero eta gehiago

derrigortzen gaitu».

Donostiako 32. maratoia egin

da azaroan, baina parte-hartzearen

gorakada handiena azken

hamarkadan gertatu da: hirukoiztu

egin da, eta 1.000 partehartzaile

izatetik 3.000 baino

gehiago izatera igaro da. «Herri

lasterketak izugarri ugaritu dira;

Gipuzkoan 83 egiten dira Atletismo

Federazioaren laguntzarekin.

Azkenaldian argi ikusten dugu

irteten direnen azken helburua

maratoia bihurtzen ari dela».

Juanjo Ozkariz Donostiako

maratoia antolatzen ibili da urte

askoan, eta gogoan du lehenengo

aldiko «herri jai» hura oraingoaz

oso bestelakoa izan zela. «Mundu

guztiak irten nahi zuen; 3.000

lagun abiatu ziren, baina iritsi,

1.800 besterik ez. Egun, gutxi dira

iristen ez direnak, ongi prestatuta

irteten baita jendea».

Ozkarizek uste du markak egiteko

ibilbide ona duela Donostiako

maratoiak, eta nabarmendu

du parte-hartzaileen %68 Gipuzkoatik

kanpokoak direla. Kexu

da, baina, korrikalari on asko

dauden arren ez dutelako atletismoko

pistan ibiltzeko txartela

egiten.

Marka ona egitea, hain zuzen

ere, goi mailako korrikalarietatik

at erdiko multzoko korrikalarien

artean bihurtu da xede. Iraupen

luzeko markak erronka dira, gero

eta gehiago, jende askorentzat.

Bai korrika, bai beste kirol

batzuetan. Eta erronka pertsonala

muturreko ahaleginetara eramatea

izan daiteke ondorioa, edo

hurrengo urratsa.

Ricardo Abad korrikalari tafallarrak

150 maratoi egin ditu 150

egunetan: iazko urtarrilean hasi,

eta ekainean amaitu zuen. Azaroan,

berriz, Mexikon egiten den

Deca Ironmana osatu zuen Beñat

Zubillaga Errenteriako triatoilariak.

Hamar egunean hamar

ironman osatu zituen: 38 kilometro

igeri, 1.800 bizikletan eta 420

kilometro korrika. Hirugarren

lekuan burutu zuen proba, likido

erretentzioa izan eta horrek

amaieran arazoak eman zizkion

arren. Horrelako proba bat egiteak

dituen ondorioez idatzi zuen

Zubillagak bere blogean, Mexikotik

bueltan: «Odol analisi bat egin

zidaten, eta, zehaztasunetan sartzea

merezi ez badu ere, bihotzekoak

eman dion pertsona batenaren

antzekoak zirela esan

zidaten. Ez da inolako broma.

Oso garrantzitsua da ongi zaintzea

eta zer egiten dugun ongi

neurtzea».

Erronka beharra

Iraupen luzeko probak egiteko

gero eta hobeto prestatzen da jendea.

Muga non jarri, ordea, ez da

behar adina garbi izaten, medikuen

ustez; ondorioz, arriskuak

ez dira ongi neurtzen.

Ricardo Abadek azaldu duenez,

gorputzak eskatzen diona

eginez eta bere gorputza gero eta

hobeto ezagutuz arazorik gabe

eta zoriontsu betetzen ditu jarritako

erronkak. «Aspertu samar

nago beti gauza bera entzuteaz,

gerora ondorioak izango dituela

egiten dudanak. Baina ni ongi

sentitzen naiz, eta nire artikulazioak

inoiz baino hobeto daude.

Iaz ia 13.000 kilometro egin

nituen, eta ez dut eragozpen txikiena

ere izan. Nik uste dut genetikak

eragin handia duela, zerbait

gertatzekotan jada gertatua

behar lukeela. Beraz, ez naiz

geroaz buruari bueltaka hasiko».

Korrika hasi aurretik, bizikletan

ibilbide luzeak egiten zituen

Abadek, eta Frantziako, AEBetako

nahiz Australiako probetan

parte hartu zuen. Korrika hasita,

ehun maratoi jarraian egitea jarri

zuen lehen helburu iaz, 38 urterekin.

«95 maratoi eginak nituenean,

amerikar batek 131 egin zituelako

berria jaso nuen, eta nik marka

hori gainditu eta 150 egin nitzakeela

pentsatu nuen. Gogorra

izan zen erabakia; maratoi batean

40. kilometroan zoazela norbaitek

20 falta zaizkigula esatea bezala

da. Baina ongi amaitu nituen, eta

orain pentsatzen dut are gehiago

egin nezakeela. Horregatik, urte

bat osatzea daukat orain buruan,

Mediku ziurtagiriaren beharra

Ehun Milak egiteko

DTrail luzea edo maratoi luzea egingo da lehen aldiz Euskal

Herrian, uztailean. Beasaindik abiatu eta Gipuzkoan

barrena 167 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute partehartzaileek,

48 orduan; desnibelari aurre egin eta eskualdeko

mendi garaienak igoko dituzte. Alpeetan, Mont Blancen egiten

den maratoiari begiratu diote antolatzaileek, eta, hala, Ehun

Milak ere Europako proba gogorrenetakoa izango da. Beste herrialde

batzuetan orain urte batzuk hasi ziren bezala, aurrez mediku

agiria aurkeztu beharko dute parte-hartzaileek; hau da,

horrelako esfortzu baterako gai dela ziurtatuko duen medikuaren

onespena. Baldintza hori iraupen luzeko proba gehiagotara

zabaltzearen alde agertu izan dira hainbat mediku. Ehun Milen

antolakuntzak Asuncion klinikarekin hitzarmena erdietsi du

beharrezko diren mediku probak egiten laguntzeko, eta prestatzaile

fisiko baten laguntza ere eskaintzen die parte-hartzaileei.

365 egunetan 365 maratoi. Eguneroko

bizimoduarekin bateragarri

egitea da zailena, lanarekin eta familiarekin».

Arriskuak

Erronka horiek «bizipoza» ematen

diote Abadi; droga baten

antzera, ezinezkoa lukeela haiek

gabe bizi esaten du. Ez egoera fisikoa

ez lehia ez dituela akuilu dio.

Erronka pertsonalak eta

kirol erronkak dira

[maratoiak]; nire

eguneroko ilusioa dira»

RICARDO ABAD

Korrikalaria

«Erronkak handitzen

direnean, oharkabean

biderka daitezke

arriskuak»

IÑAKI ARRATIBEL

Kirol medikua

«Erronka pertsonalak eta kirol

erronkak dira; nire ilusioa hori

da, eta egunero ohetik altxatzeko

laguntzen dit. Bakoitza aske da

bizitzan bere espazioa bilatzeko,

eta nirea hau da».

Hori hala izanik ere, Iñaki

Arratibel medikuak uste du kirol

arriskuak ia oharkabean biderkatzen

dituztela korrikalari

askok. «Iraupen luzeko ahaleginetan

bihotza ez da asko behartzen,

baina bai artikulazio guztiak,

orkatilak, bizkarrezurra.

Etengabe behartzen ditugu

hezur eta giharrak, eta zenbat eta

luzaroago egin, okerrago. Desgastea

handia da. Horregatik, goi

mailako kirolariek bi edo hiru

maratoi egiten dituzten urtean».

Arratibelek nabarmendu du

iraupen handiko jarduera fisikoak

gerora erakusten dituela arazoak.

Onurak, berriz, muga txikiagoan

begiratu beharko

liratekeela uste du. «Osasuntsu

izateko nahikoa da astean lau edo

bost aldiz egitea, 45 edo 60 minutuz,

eta erdi mailako ahaleginarekin.

Hortik gora ez da alde handirik

nabaritzen. Ez da pentsatu

behar zenbat eta luzeago korri

egin, zenbat eta gehiago iraun,

hobea denik».

Baina lehia eta erronka osasunari

lotuta ez dauden beste irizpide

batzuek bultzatzen dute. «Ez

da txarra, baldin eta kontrolatzen

badugu eta aipatu ditudan

arriskuak murrizten baldin baditugu.

Erronkak handitzean oharkabean

biderka daitezke arriskuak,

eta salto horretan dago

gakoa».

Iñaki Arratibelen irudiko, jendeak

ez dauka argi non jarri

mugak. «Irudi bat egiten dugu

emaitza onak lortzen dituztenei

buruz, eta pentsatzen dugu 12

kilometroko lasterketa batetik

erraz pasa gaitezkeela —prestakuntza

pixka batekin— maratoi

erdira. Eta hori eginda, zergatik

ez maratoia? Hori pentsatzen

denean, garbi izan behar dira

zeintzuk diren norberaren

mugak».

Prestakuntza fisikoa gero eta

gehiago zaintzen dela onartu du

Arratibelek, eta jendea hasia dela

osasun aldetik ere laguntza edo

aholkua eskatzen, jarri dituen

helburuak egin ditzakeen ziurtatzeko.

«Zerbitzu hori Osakidetzako

txartelarekin ordainduko

balitz, urte eta erdiko zerrenda

izango nuke zain kontsultan

esfortzu proba bat egiteko. Etorkizunean

prebentzioa osasun sistemaren

barruan sartuko dela

uste dut».

04 Lasterketa luzeak

Igandea •2010eko urtarrilaren 31

Basamortutik izotzetara

Kirola egitea ezinezkoa dirudien

parajeetan ere antolatzen

dituzte iraupen luzeko probak.

Basamortuan eta glaziarretan

egiten dira, baldintza izugarri

gogorretan, eta parte-hartzaileek

muturrera eramaten dute

euren gaitasun fisikoari egiten

dioten desafioa. Gero eta

gehiago dira, hainbat modalitatetan,

baina hauek dira zailenetako

batzuk, bai klima arrazoiengatik,

bai egunero egin

behar diren distantzia luzeengatik.

Sableseko Maratoia

Luzeenetako bat da; 240 kilometro

egin behar dira, Saharako

dunetan zehar. 40 gradutan

eta hareetan korrika egiteak

ematen dio zailtasuna, baita

Saharako ohiko bisutsak ere.

Iaz sei etapatan egin zuten, eta

Europako eta Ameriketako

Estatu Batuetako korrikalariek

parte hartu zuten nagusiki.

Adin mugarik ez dago proba

horretan parte hartzeko.

Antolatzeko jende asko behar

da: medikuak, komunikabideak,

parte-hartzaileak batetik bestera

eramateko gidariak, kanpadendak

antolatzeko arduradunak...

Milaka botila ur eta

bestelako hidratatzaileak banatzen

dituzte, eta korrikalariak

eramateko, helikopteroak ere

erabiltzen dituzte.

Korrikalari bat, Atakamako basamortuko maratoian, Txilen. BERRIA

4 Basamortuetako

Maratoia

Munduko lau basamortutan

egiten da. 250 kilometrokoa da

maratoi bakoitza, eta zazpi

eguneko epean egin behar da

horietako bakoitza. Ondorengoak

dira: Saharako basamortua,

Egipton; Antartika, hego

poloan; Atakamako basamortua,

Txilen; eta Gobiko basamortua,

Txinan. Munduko

lekurik hotzena, beroena, lehorrena

eta haizetsuena lotzen

ditu proba horrek. Nork bere

modura antolatzen du lasterketa,

baina araua da Antatikako

proba nagusira iristeko

aurrez beste hiru probetatik

bat bukatua behar duela korrikalariak.

Norberak eraman

behar ditu elikagaiak.

Gutxienez 21 urte izan behar

dira lau maratoi horietan parte

hartzeko, eta gehienez ehun

parte-hartzaile onartzen dituzte.

Maila handiko parte-hartzea

izanagatik ere, gutxik lortzen

dute lau maratoiak amaitzea.

Korrika edo oinez egin daiteke,

baina laurak amaitu eta lehena

iristen dena joko dute irabazletzat.

Antartikako

ultramaratoia

Izotzaren Maratoia deitu izan

zaio. Erabat izoztuta dagoen

kontinentean egiten da, eta

zero azpitik 25 gradukoa izan

ohi da tenperatura proba egiten

denean. Hotzak eta izotzak

bereziki zaila egiten dute korrika

egitea. Ehun kilometroko

lasterketa da, eta Ellsworth

mendietan egiten da. Haizea

eta elurra ere eragozpen gogorrak

dira, eta ongi hornituta

joan behar izaten dute korrikalariek.

Iditarod leren lasterketa

Leran egiten den munduko lasterketa

handiena da, Alaskara

leretan iritsi ziren bidaiarien

Kiroltasuna eta lehia gazteen artean

Lehiaren ondorioak eta mugak

aztertzen dira kirolaren psikologian.

Kezkaz ikusten da gazteen artean

emaitza bakarrik saritzea.

P. Agirre

Prestatzaile fisikoaren atzetik

etortzen da kirol psikologoa.

Gero eta gehiago prestatzen du

kirolariak bere burua, eta entrenatzaile

bakoitzak bere teknika

daukan bezala dauka kirol psikologoak

berea. «Gure arazo nagusia

da entrenatzaileak aurkaritzat

hartzen gaituela eta hori

saihesteko entrenatzailearen

bidez iritsi behar dugula kirolariarengana.

Prestakuntza psikologikoa

da gure helburua: motibazioa,

aktibatze prozesua,

urduritasuna, antsietatea...».

Kepa Diez psikologoa gazteekin

ari da orain lanean, futboleko

harrobian. Kiroltasuna nola lantzen

den ikertzen dihardu, eta

ondo erreparatzen dio gizartean

nagusitzen diren jarrerek gazteengan

duten eraginari.

Agonismoa

Lehiak ahalegintzeko eta ikasteko

grina dakar, Kepa Diezek dioenez,

baina «normaltasunetik

irten eta muga batera eramaten

denean» kaltegarri bihurtzen

dela uste du, bai ondorio fisikoengatik,

bai sor dezakeen estutasun

edo desorekagatik.

«Agonismoa» ikusten du Diezek

lasterketa luzeetan parte hartzeko

gaur egun jende askok daukan

grinan: «Geure burua une

oro gainditzeko beharra daukagu,

eta gero eta gehiago alderatzen

dugu geure burua alboan

ditugunekin. Kirola, gainera, testuinguru

aproposa da horretarako,

postu berean ezin direlako bi

pertsona geratu: beste batean

aurrean edo atzean geratzen gara

beti, eta gero eta gehiago alderatzen

dugu geure burua besteekin.

Alde horretatik, gero gizarte eta

bikarioagoa sortzen ari gara».

EHUko irakaslea da Kepa Diez,

eta tesia prestatzen ari da gazteekin

lantzen den kiroltasunaren

inguruan. Kadete erregionaleko

futbol talde batzuen jarraipena

egiten ari da Gipuzkoan, Foru

Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak

eman dioten laguntza bati

esker. Gaztetxoen, entrenatzaileen

eta gurasoen jarrerak aztertzen

ditu, eta horien inguruko

aholkuak eman dizkie azkeneko

bi taldeei. Horretarako, Futbol

Federazioarekin harremanetan

2010eko urtarrilaren 31 • Igandea

Lasterketa luzeak 05

Joseba Etxebeste · Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako irakaslea

«Jokoaren eta jolasaren arteko oreka

hautsi da, eta jokoa hartu da eredu»

omenez. 1.850 kilometro

ditu eta Bering itsasertzean

egiten da: Anchoragen hasi

eta Nomen bukatzen da.

Hamar eta hamazazpi egun

bitartean behar izaten

dituzte parte-hartzaileek.

Gidari bakoitzak hamabi eta

hamasei zakurrez osatutako

taldea eramaten du, eta

zero azpiko tenperaturan

egin behar du mendi, erreka

eta basoak zeharkatzen

dituen lasterketa.

dihardu. Gainera, proiektua Bizkaira

eta Arabara zabaltzeko

asmoa du.

«Kirola hezitzailea izatea da

lan horren helburua, aukera berdinak

emango dituena eta gazteek

kirol ahalmenak garatzea

ahalbidetuko duena. Gizarteak

galtzailea biguntzat jotzen du eta

elitistatzat garailea; emaitza saritzen

du, eta ez, ordea, prozesua

eta hobekuntza. Harrobiko gazte

bat bakarrik izatea profesionala,

hori bakarrik lortzen da horrekin,

eta gainerakoak ezertarako

balio ez izatea». Maila bateko eta

besteko kirolariak elkarrekin jardutea

da Kepa Diezek egiten

dituen proposamenetako bat, eta

lehia muga batzuen barruan

planteatzea.

P. Agirre

Erronkari eta gazte irauteko grinari

lotuta ikusten du Joseba

Etxebestek iraupen luzeko jarduera

fisikoak izan duen gorakada.

Jokoa eta jolasa aldentzen ari

direla uste du.

G Kirola egiteko modua gizartearen

ispilu bada, nola ulertzen da,

ikuspegi sozialetik, iraupen handiko

proben arrakasta?

E Gaurko gizarteak erronkak behar

ditu, eta badirudi horiek gabe

ezin garela bizi, ezin garela lasai

edo patxadan egon. Batzuek etengabe

behar dute zerbait lortu, eta

hori, dudarik gabe, gaurko gizartearen

lehiakortasunaren isla da.

Neurtu beharraren ideia hortik

dator. Gaurko gizarteko partaideek

uste dugu gure gaitasunak

neurtu egin behar ditugula, gure

errendimendua eta lana ere bai.

Etengabe neurtu behar horren

ondorio da alderaketaren printzipioa:

bai nork bere buruarekin

egiten duena («lehen ez nintzen

gai hainbat kilometro egiteko, eta

gaur bai»), bai besteekin egiten

duena («nik egiten dut, besteek

ez, edo besteek baino gehiago»).

Baina batez ere gaztetasunaren

balioa goresten ari dela esango

nuke. Neurri batean, gaztetan

egin daitezkeen astakeriak dira,

baina urteetan eutsi nahi diegunak.

Herri maratoiak egiten dituzten

gehienak 30 urtetik gorakoak

dira, jende heldua da azken

batean, eternitatearen bila dabiltzan

gazteak.

G Baina edonork egin dezakeen irudipena

zabaltzen da...

E Aisiarekin lotutako fenomenoa

da, eta horrek asteburu-pasarekin

edo bidaiatzearekin lotzen

du; hobby horri esker joaten dira

asko Berlinera edo New Yorkera.

Lortu duen gaitasunaren arabera

egingo du jendeak inbertsioa.

Denbora asko eta dirua eskatzen

duen zaletasuna da. Garrantzitsua

da jakitea zenbat denbora

daukagun korrikari eskaintzeko.

«Denbora banu, egiteko gai izango

nintzateke» pentsatzera iristen

gara; alde batetik, egia da hori,

baina, beste aldetik, gutxietsi egiten

da gaitasun fisikoaren beharra.

Bada jendea inoiz kirolik egin

ez eta bat-batean hasten dena

iraupeneko kirol horiek egiten,

eta horrek ondorioak ditu. Irautea

da gauza bakarra. Jokoan hori

dago, nire auzokoak egiten badu

nik ere egin dezakedala pentsatzea.

Baina ba al dut denbora horretarako?

Hein batean, hori

bihurtu da erronka.

RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS

G Beste ikuspegi batetik, asmoa ez

da osasuntsu eta sasoian egotea?

E Bai, osasuntsu egongo garen

ideia badugu. Baliteke hasieran

motibagarria izatea hori, baina

gero baztertu egiten da: ez da osasunaren

ideia nagusitzen, erronkarena

baizik. Lehen ere ez ziren

osasunagatik jasotzen harriak;

orain antzera gertatzen da.

G Eragin psikologikoez ere hitz egiten

da.

E Ohitura bat hartzen denean,

jarraitu egin nahi da kosta ahala

kosta. Erretzearekin gertatzen

den bezala, kentzea da zaila. Zaila

da ohitura bat apurtzea, benetan

horretara behartzen zaituen arrazoi

bat ez baduzu. Gainera, egungo

modalitate hauek laguntzen

dute denboran irauten; korrikatik

bizikletara, bizikletatik piraguara,

eta piraguatik igeri egitera...

beti daukazu aukera mugitzeko

eta moldatzeko gorputzak dezakeenera.

G Tradizioak zer eragin du joera horretan?

E Joko tradizionalen ikuspegitik,

kirol ikuspegitik, apustu gogorrak

egin izan dira. Normalean

iraupen handiko probak ziren eta

indar handia behar zen. Baina

tradizioan etxea zen printzipio

nagusia, apustuak etxearen ohorea

zuen jokoan, eta egun ez da

hori jokatzen. Ez erabat, baina

tradiziotik urrundu egin garela

esango nuke.

G Gozamenari uzten diogu lekua?

E Bai. Dudarik gabe, jendeak gozatu

egiten du; baina nabarmendu

behar da ez dela gauza bera jokoaren

gozamena eta jolasarena.

Jokoak lehia eskatzen du, eta

neurria eskatzen du; jolasak, aldiz,

ez du lehiaren eta erronkaren

beharrik, gozamena partekatzen

delako. Joseba Zulaikak zioen bezala,

jokoan «zu ala ni»; jolasean,

berriz, «zu eta ni».

G Eredu bat laguntzen ari dela iruditzen

zaizu?

E Nik uste dut jokoaren eta jolasaren

arteko lehia ikusten ari garela.

Jolasa baztertuz doa eta jokoak

balioa hartu du eredu gisa.

Orain, dirudienez, ez da nahikoa

gure gaztetxoak ezkutaketan edo

harrapaketan ibiltzea; kirolean

ibili behar dute benetan jarduera

fisikoaren onurak lortzearren.

Tradizioak beste modu batera

egin du; tradizioan oreka bazegoen

jolasaren eta jokoaren artean,

baina hori hautsi egin da, eta

gaurko gizarteak jokorantz egin

du, eredu gisa hartuta.

Bestalde, lasterketa hauek jendearen

aurrean egiten dira, eta

hori ere oso garrantzitsua da. Jokoa

hala delako, erakusteko, eta

jolasa intimoagoa da. «Niretzat

egiten dut», esaten dute oraingo

korrikalari askok, bai, baina bestearen

aurrean egiten dute, eta

erakusten dute marka nola lortzen

duten.

G Baina ez du gizarteak ikuskizuna

bera bultzatzen? Hor dugu Aizkorriko

maratoian izaten den ikusmina.

Etengabe neurtu

beharraren

ondorioa da geure

buruarekin eta

besteekin egiten

dugun alderaketa

Irautea da kontua,

eta gutxietsi

egiten da gaitasun

fisikoaren beharra

E Baliteke, baina nik uste dut

parte-hartzaileek bultzatzen dutela

hori; ez baduzu norbait zu

ikusteko, edo ikusleak ez badu

norbait animatzeko, ez luke interesik.

Benetan interesa balego, telebistek

egingo lukete emanaldia.

G Muturreko egoeretan eta hainbat

egunez jarraian egiten diren probak

ere areagotu egin dira.

E Nik esango nuke aipagai dugun

fenomenoaren antzekoa dela

hori, nahiz eta gaitasunaren araberako

beste urrats bat egiten

den. Kiroletik edo estadioko kirolatik

aldentzen da pixka bat, eta

abenturara hurbiltzen da. Baina,

adibide bat jartzearren, kirolarien

babesleak lehen aldiz 14 zortzimilakoak

nork egin bultzatzen

ari badira, ez al dira kirolariak

arriskuan jartzen? Hala ere, badirudi

hori egitea izugarria dela.

Euren ñabardurak dituzte, baina

antzeko ikusten ditut bi fenomenoak:

ahalmen handiko betiko

gaztearena.

06 Iritzia

Igandea •2010eko urtarrilaren 31

Hemeroteka

Burkaren

debekua

Frantzian

Umiliazioa

Editoriala

Libération

F

Hankasartze

galanta

rantziako eskuinaren zati

batek osoko beloa debekatzearen

alde hartu duen

jarrera buruberoa kezkagarria

eta zentzugabea da. Andre Gerin

Vennissieuxeko alkate ohiak zuzendutako

batzorde parlamentarioa,

gogoeta sakon baten ondoren,

askoren gustukoa izan zitekeen

konponbide batera iritsi da:

burkak debekatua egon behar du

Errepublikako zerbitzu publikoetan,

ez gehiago eta ez gutxiago.

Hala, beloarekin estalita dauden

emakumeak ez dituzte artatuko

ez postetxean, ez ospitalean, ez

eta gizarte zerbitzuetan ere, baldin

eta aurpegia estaltzen dien

beloa kentzen ez badute. Neurrikoagoa

litzateke, nahiz eta keinu

horrek gehiegizkoa emango lukeen,

Parlamentuak adierazpen ofizial

bat egitea ultraminoritarioa

den praktika hau gaitzesteko. Ez

litzateke nahikoa izango? Parlamentuko

UMPren taldeak bestela

pentsatzen zuen, ordea. Neurri

hori mugatuegia ikusita, eta

amorru susmagarri batekin,

umiliazio publikoa gehitu nahi

izan zioten. Frantses nortasunaren

paranoiko hauentzat, beharrezkoa

da emakume hauek

—zeinak borrero bainoago biktimak

diren, bestalde— kalean

atxilotzea eta kargu hartzea. Poliziak,

garai gatazkatsu hauetan,

ez al dauka egiteko hoberik? Eta

nola interpretatuko dute sukarraldi

hau musulman frantziarrek

—haietako gehiengo izugarri

batek beren herrian bakean

bizitzea eta legeen babesa besterik

eskatzen ez dutenean—, euren

kontrako intolerantzia keinu

bat bezala ez bada? UMP gaixoturik

dago islamarekin. Bada garaia

medikutara joan dadin.

Zerbitzu

publikoetan

burka eta osoko

beloa debekatzea

proposatu du gaiari

buruzko txostena

egin duen

Frantziako

Parlamentuko

Batzordeak.

‘Libération’

egunkariak UMP

alderdiaren gain

utzi du debekuaren

erantzukizuna.

‘The Guardian’

egunkarian, World

Religion Watcheko

zuzendariak

Frantziaren —eta

Europaren zein

AEBen—

«islamofobia»

salatzen du.

Raphael Laogier

The Guardian

S

ei hilabetean baino gehiagoan

ahalegindu dira norbere

buruari sinetsarazten

arrisku itzela dakarkiola nazio

osoari berez Frantziako

biztanle musulmanen %0,1i baino

gutxiagori dagokion auziak,

eta, azkenean, Parlamentuko Batzordeak

atzo proposatu zuen

Frantziako hainbat toki publikotan

debekatzea osoko beloa. Ez

da inolaz ere harrigarria galdetzea

zer dela-eta dabiltzan hain

asaldatuta.

[...] Bost arrazoibide eman dizkigute,

modu sistematikoan, guztiak

ere osoko beloa debekatzearen

onurak nabarmentzeko asmoz:

arrazoi feministak, teologia

arrazoiak, giza arrazoiak, segurtasun

arrazoiak eta, azkenik, prebentzio

arrazoiak. Arrazoibide

horietako batek ere ez gaitu bairatu.

Lehenik eta behin, auzi honek

erasandako emakume

gehien-gehienek modu aktiboan

eta argi eta garbi aukeratu dute

beloa janztea, batzuetan familiakoen

iritziaren kontra. Are gehiago,

emakume horietako askok beren

independentziaren adierazpidetzat

daukate beloa.

[...] Afrika iparraldetik etorri

berriak zirelarik, 70eko hamarkadan,

sarritan etxe-zuloetan zokoratu

ohi zituzten emakume musulmanak

haien senar menderatzaileek.

Beloa jantzarazten

zieten, baina guri apenas axola

izan zitzaigun. [..] Borondatezko

osagai moduan hasi zen nabarmentzen

hurrengo, 80ko hamarkadan,

[...] eta orduan hasi zen

kezka sortzen. Sasi-feministen

erretorikak ezin ezkutatuko du,

hain zuzen, borondatezko beloaren

kontrakoa dela benetan

oraingo borroka hau, eta ez inposatutako

osagai baten kontrakoa.

[...] Beste batzuen iritziz, ez

dago benetako herritar izaterik,

nork bere aurpegia ezkutatuta,

gizakien arteko eragin trukeari

uko egiten baitio hala. Bada, ordea,

betaurreko ilunak janzten

duenik ere, herabetasunetik eta

adeitsutasunetik salbu egotearren,

eta inori ez zaio bururatzen

gizatasun eskubideari uko egiten

dionik.

[...] Ez dira halabeharrez eztabaidatzen

ari aldi berean Frantziaren

nazio nortasunaren inguruan,

azken batean osagarriak

baitira taktika aldetik; emakume

musulmanak aukeratzea eztabaidagai,

edo musulmanak, oro

har, edo immigrante guztiak, pagaburu

halako bat baino ez da,

gaur egun dugun sinboloen krisiari

aurre ez egiteko modu bat.

Frantsesek beren hizkuntzaren,

artearen eta zinemaren eraginaren

gainbehera etengabeari aurre

egin behar diote egunero; are

gehiago, «pantera grisaren» belaunaldikoak

hasiak dira konturatzen

litekeena dela beren semealabei

bost axola izatea horrek

guztiak, kultura globalizazioaren

sarean murgilduta baitabiltza.

Halako galerak orekatzearren,

Frantziaren balio unibertsalen

garrantziari buruzko mantra doinuak

aditu beharko dituzte 40

urte ingurukoek, eta errudun

gisa erakutsiko dituzte hatzaz

Frantzia barrenetik mehatxuka

ari zaizkienak. Hala, egiaz, sakoneko

zauri nartzisista bati are barrenerago

sakatuko diote, alegia,

globalizazioari aurre egiteko babesgabetasunari

eta «Frantziako

salbuespen» gero eta murriztuagoari,

eta gure balio oinarrizkorik

sakratuenak zakarretara botako

dituzte, itsu-itsuan, haien

alde ari direlako aitzakian.

Edozein delarik ere batzordeak

proposaturiko legea edo dekretua,

ziur asko ez dute betearaziko,

eta gehiago izango da keinu

Osoko beloa daraman emakume bat, Marseillan

egindako manifestazio batean. ERIC TSCHAEN / EFE

sinboliko bat [...]. Frantziako

Errepublika hain dago ahuldua

eta moral aldetik usteldua, non

prest baitago ostikoz jotzeko bere

printzipiorik kutunenak: askatasuna,

berdintasuna eta haurridetasuna,

politikako eliteei dagokienez,

zinismoa eta taktika hutsalak

baliatuta; eta herritarrei

dagokienez, musulmanekiko izu

zentzugabea, eta are gorrotoa.

Nolanahi ere, baldin eta debekuak

aurrera egiten badu, emakumeek

ez dute onartuko halako

apaingarririk ez janztea, ez baitute

uste inori kalte egiten dionik,

eta ezkutuan geratuko dira etxean,

eta, hala, ekonomia aldetik familiarekiko

mendekoago izango

dira, esanekoago.

[...] Nahas-mahas horretan,

okerrena da jomugatik zeharo

kanpo gaudela. Osoko beloa janzten

duten emakumeak ez daude

modernotasunaren kontra, baizik

eta osagai sofistikatu moduan

ageri dute, budista mendebaldartuen

antzera. Beloa, harrigarria

badirudi ere, berri ona da

balio modernoei dagokienez.

Zenbait emakume dotorek poltsan

gordeta eraman ohi dute nikaba,

eta Parisko Jean Pierre

Timbaud kalean bakarrik janzten,

musulmanen mailarik gorenekoak

direla agerian utzi nahiko

balute bezala [...]. Mendebaldean

sakoneko sustraiak dituen

gizarte mugimendu horrek ez

ditu kolokan jartzen balio modernoak,

baizik eta honako hau aldarrikatzen

dute ezustean, mozorro

estetiko horren pean: hain da

ekintza banakakoa eta despolitizatua,

non islamismoak eta terroristen

sareak baino mehatxu

handiagoa baitakar.

Hankasartze izugarria da islamismo

ultramoderno berri horren

kontra borrokatzea. Eta ez

du bakarrik Frantziak ulermen

hutsegite larri halakorako joera;

Europak, [Ameriketako] Estatu

Batuek eta gainerako herrialde

postindustrial guztiek ere islamofobiak

itsututa dihardute, eta

ez dira gai ez beren kulturan izan

dituzten aldaketa sakonak ikusteko,

ez beren interesen alde

dihardutela onartzeko. Kolektibitate

baten arazoa da, belaunaldi

jakin baten jet lag moduko bat.

2010eko urtarrilaren 31 • Igandea

Iritzia 07

Auzitegietako maskaradak

Bihar jai

Mikel Elorza

Joan den astean

Iranen zientzialari

bat hil zuten

atentatuz, eremu

atomikoan lanean

ziharduen

zientzialaria;

ostegunean

Hamaseko beso

armatuaren

sortzaile Mahmud

Al Mabhuh hil dute

Dubain, nik hau

idazterako argitu

gabeko metodoaz

—pozoia,

elektrokuzioa...—.

Mossad ez dago

geldi egoteko.

Europako egunkari

ofizialetan irakurri

dut eta beraz ez dakit

egia denetz, baina

Ahmad Jannati

ayatolak, halako lider ideologikoa

dena Iranen, Justizia zoriondu

du oposizioko bi buru urkatu

dituelako, eta hauspotu oposiziolari

gehiago urka ditzan. Ozenago

esan liteke... Holokaustoaren

egunean Simon Peres Shoah berri

baten arriskuaz mintzatu zen

Alemanian. Eta, aspaldiko partez,

bat egin nuen berarekin. Ez

erabat, ordea: berak Iran zeukan

buruan, nik Israel.

Tira, egia esanda ez bata ez bestea

ez dira Shoah baten atarian

izango, metodoak aldatu direlako

batez ere, eta II. Mundu Gerran

juduen hilketa izan zen krimen

antolatu, masibo, imajinaezin

hura beste kontu bat delako.

Dena den, beren txikian, ezin uka

merituak egiten ari direla gizateriaren

historia beltzean sartzeko.

Israeldarrak, palestinarrekin duten

jokabidearekin. Irango erregimena,

Errusia eta Kubakoaren

ostean historialariek XX. mendeko

iraultza inportanteentzat jo

duten hori, 1979ko iraultza islamista,

erregimen teokratiko totalitario

errepresibo bihurtua izanagatik.

30 urte. Karmelo Landak eta

kideek kartzelan segi dezaten fiskalaren

argudioa izan zen libre

utziz gero atzera jarduera politikora

itzul daitezkeela. Erantsiko

dute, noski, ETAren aginduetara

eginikoa dela politika eta abar,

fiskala makurra bai baina ergela

ere ez da, baina hala ere agerian

uzten duena handia da: jarduera

politikoa da egindako delitu bakarra.

Berriro egin dezaketena.

Eta berriro egin ez dezan galarazi

nahi dena behin-behineko prisioaldiarekin.

Kontrakoa frogatzen

ez den bitartean errugabea omen

den pertsona bat. Kontrakoa frogatuta

ere, errudun deklaratuko

Angela Murillo Madrilgo Auzitegi Nazionaleko epailea. MONDELO / EFE

duten pertsona bat, Espainiako

egungo panorama judizial antiterroristan.

Arnaldo Otegi eta beste auzipetzeko

Baltasar Garzonek plazaratutakoa

ere ez da txarra. Aurrekoa

bezalako planteamendu orokor

baten baitan, estrategia

baten zerbitzuan jardutea, kontua

da orain talde honek gune bat

osatu duela ETAri ezkutuko suetenak

eskatu eta lortzeko (politikan

baliatu ahal izateko...). ETAren

aginduz. Beraz, ETAk, berak

zuzenean ezkutuko su-etenak

eman beharrean, erabakitzen du

gune bat sortzea bere buruari suetenak

eska diezazkion. Itzela.

Zaldi Eroa eta Lakastaren foroari

ez zaio lanik eta gairik faltako, ez

horixe.

Zuzenbide Fakultate batetik

pasa garenok ez ezik, herritar

orok aztoratzeko motiboa izan du

aste honetan zoritxarreko auzitegi

horretan. Espetxea jokoan ez

balego, barregarria litzateke,

inauteri eta maskaradetarako

negu honetako gai nagusietako

bat. Baina, zoritxarrez, negargarria

eta amorragarria da. Bost urteren

buruan Arnaldo Otegik —

eta, beraz, besteek— zer esan

zuen ez dakitela? Faborez. Epailea

kartzelara —denboraldi labur

batez, espetxea ez da ona inorentzat,

ezta epaile histrioniko tonuz

kanpoko horrentzat ere—: prebarikazioagatik,

oinarri horietan

epaiketarekin aurrera egitea erabaki

duelako, propio; edo bestela

inutil totala izateagatik. Etxaburu

eta Enparantza, adibidez, atxilotu

eta espetxeratu egingo dituzte

epaileak zein delitu egin ei duten

ez dakien epaiketa batera ez

azaltzeagatik. Latza da gero.

Egunkaria-ren aurkako epaiketa

ere azken esprintean da.

Ondo joan da, salaketaren faltsutasuna

agerian geratu da, ez dago

frogarik... baina erne, lehen ere

Auzitegi Nazionalak zaplastekorik

eman du, eta prozesuaren,

prozesuen, soka oraindik luzea

da.

Gatzaren omenaldiagatiko

epaiketan argiro, lotsagabeki argiro,

ikusi dugunez, auzitegi politiko

bat da hura, eta beraz izaera

horixe bera dute erabakiek. Jantzi

juridikoa emango zaie, bai,

baina gorputza bestelakoa du. Juridikoki

janztea ezinezkoa dirudienean

ere, arazorik ez adabaki

zarpailenez plazaratzeko erabakiok.

Askok uste dugu ETAk jarduera

armatua utzi behar duela, utzi

behingoz, eta espero dugu bide

demokratikoen aldeko azken agiriko

apustua horixe izatea, eta ez

apustua baina ez dakit zein baldintza

ematen ez bada soilik...

Herritar horiexek, hori uste

dugunok, ez genuke ahantzi

beharko, hala ere, indar berarekin

eta are handiagoarekin eskatu

behar dugula Estatuak eta

Auzitegi Nazionalak ere armak

utz ditzaten. Armadaren, Poliziaren

eta auzitegien jarduera

arruntaz aparteko armak. Horiekin

ari da-eta. Hori da-eta Auzitegi

Nazionala.

Epaiketa honek eduki duen

beste alderdi bat, ezin ahaztuzkoa

hau ere, izan da gogoratzea

Jose Maria Sagardui Gatza presoak

30 urte beteko dituela espetxean.

Denbora gehiegi da, aspaldi

gehiegi zen. Lotsarik gabe aitortu

zuen lehengoan Rubalcaba ministroak

berak, betiko espetxe-zigorra

eskatzen dieten betikoei

erantzunez, Espainiak duela Europan

espetxe zigor gogorrena.

Besteek badutela nominalki betiko

kartzela zigorra, baina praktikan

ez dela betetzen. Eta hemen,

berriz, nominalki ez baina praktikan

behin-betikoa dela, 30 eta baita

40 urtekoa ere. 30 urte kartzelan.

Esate hutsak hotzikara ematen

du.

Hurrengo

egunetan

Eider Goenaga

‘Egunkaria auzia’

Epaiketa amaiera

Espainiako Auzitegi Nazionalean

bihar ekingo diote berriro Egunkaria

auziko epaiketari. Ondorioak

aurkeztu eta asteazkenean epaiaren

zain gelditzea espero da.

Aurrematrikulazioa

Hego Euskal Herrian

Haur eta Lehen Hezkuntzako eta

DBHko aurrematrikulazio epea

bihar hasiko da Araba, Bizkai eta

Gipuzkoan. Nafarroan, 5ean ekingo

zaio, DBHn ez beste mailetan.

Abkhazia eta Hego Osetia

Georgiaren plana, Europan

Abkhazia eta Hego Osetia errepublika

autonomoentzat landutako

plana datorren asteazkenean aurkeztuko

dio Georgiak Europako

Kontseiluari.

Errugbia

Sei Nazioen Torneoa

Errugbiko zaleek hainbeste itxarondako

eguna iristear da: Sei Nazioen

Torneoa larunbatean hasiko

da; Irlanda txapeldunak Italia hartuko

bere zelaian.

08 Hondakin nuklearrak

Igandea •2010eko urtarrilaren 31

Arazoa,

pilatzen

Hondakin nuklearrek milaka urte irauten dute, eta milaka

urteko konponbiderik ez dio topatu inork. Energia horri

uko egitea da bidea, mugimendu ekologistarentzat.

Eider Goenaga

Munduan 442 erreaktore

nuklear

daude, eta beste 27

ari dira eraikitzen.

Frantziak

eta Lituaniak dute energia nuklearrarekiko

mendekotasunik handi

—kontsumo osoaren %76 eta

%80, hurrenez hurren—, baina

Amerikako Estatu Batuak dira

ekoizle handienak: 763.700 milioi

kWh —kilowatt-ordu— ekoizten

ditu. Atzetik daude Frantzia eta

Japonia. Munduan kontsumitzen

den argindarraren %16 energia

nuklearretik dator. Baina zentral

nuklear batek, urtean, erradioaktibitate

handiko 20 tona hondakin

ekoizten ditu batez beste, eta erradioaktibitate

apal eta ertaineko

2.000 tona. Erradioaktibitate handiko

hondakinek ehunka mila urte

iraun dezakete.

Espainian polemika itzela sortu

du erradioaktibitate handiko

hondakinak gordeko dituen biltegiaren

proiektuak. Alemanian,

1979an, Gorleben aukeratu zuten

biltegia eraikitzeko, baina, herritarren

presioari esker, bertan behera

gelditu zen proiektua. Biltegi

nuklearrak beti dira polemika

iturri. Baina, polemika bat-batean

sortu arren, urteak dira hondakinak

pilatzen ari direla. Munduko

toki askotan zentraletan gorde

izan dituzte hondakin horiek, lur

azalean prestatutako edukiontzi

blindatuetan. Baina horiek ere betetzen

ari dira, eta herrialde nuklearretakogobernuak

konponbide

bat bilatu beharrean dira.

Hondakin motak

Baina hondakin erradioaktibo

guztiak ez dira berdinak. Hondakinen

gamma edo beta erradioaktibitatea

4 GBq/m3 baino apalagoa

denean eta 30 urtean ia guztiz

desegiten direnean, aktibitate

apaleko eta ertaineko hondakintzat

hartzen dira. Normalean,

erradioaktibitate handiko materialekin

batean egondako gauzak

Aktibitate handiko

20 tona hondakin

ekoizten ditu zentral

nuklear batek urtean

dira —arropa, erremintak…—,

eta, neurri txikiagoan, baita medinkuntzan

erabilitakoak ere

—X izpien aparailuak…—. Horiek

lur azalean gorde behar dira,

eta normalean biltegiek ez dute

halako aurkakotasunik sortzen.

Aktibitate handiko hondakinen

kasuan, berriz, berehala pizten

da alarma, erradioaktibitatea

handiagoa delako, batetik, eta

haiek suntsitzeko epea luzeagoa

delako, bestetik. Hogeita hamar

urtetik gorako suntsitze epea dutenak

sartzen dira talde horretan,

baina zentral nuklearrek sortutako

hondakinek milaka urte behar

dituzte guztiz suntsitzeko

—10.000tik ehunka mila urte artean—.

Zentral nuklearretan erabilitako

erregaia eta bonba zein misil

atomikoen buru nuklearrak dira

arriskutsuenak.

Hainbat aukera

Milaka urterako arazo denak, ordea,

ez du milaka urterako konponbiderik,

eta bitarte honetan

hainbat aukera dute aztergai herrialde

nuklearretan. Itsasoan

gordetzea da bat, itsas sedimentuaren

pean lurperatzea. Baina

horrela ezinezkoa da hondakinak

kontrolatzea eta berreskuratzea.

Bestetik, presio handia pairatuko

lukete urpean, eta adituek uste

dute ezinezkoa litzatekeela edukiontziak

hainbeste milaka urtetan

itxita eta seguru edukitzea.

Berriro prozesatzea da hainbat

herrialderen aukera —Errusia,

AEBak, Erresuma Batua eta

Frantzia—. Hondakinen osagaiak

kimikoki zatitzea eta berriro

erabiltzea da xedea. Talde ekologisten

ustez, ordea, horrek ez du

inolaz ere konpontzen arazoa.

Alexei Toropov Siberiako Ingurumen

Agentziako arduradunaren

arabera, soilik hondakinen %10

erabil daitezke berriro, eta prozesuan

are hondakin gehiago sortzen

da. Talde ekologista gehienek

iritzi bera dute prozedura horri

buruz: erabilitako erregaiari

ahalik eta etekinik handiena ateratzea

da xede bakarra. Areago,

sistema hori baliatzen duten herrialdeek

berdin-berdin behar dituzte

hondakin biltegiak.

Aipatutakoak aparte utzita, ia

herrialde guztietan bi sistema

erabiltzen dira hondakinak gordetzeko.

Lur azalean gordetzea da

horietako bat. Hozteko sistema

eta kontrol estuarekin gorde behar

dira, edukiontzi berezietan,

eta hainbat geruza blindaturen

barruan. Zientzialari gehienek

eta mugimendu ekologistarekin

lotutako taldeek sistema hori proposatzen

dute. Batetik, hondakinak

kontrolatuta daudelako eta,

bestetik, noizbait bestelako konponbide

bat aurkituko balitz, edozein

momentutan berreskuratu

ahal izango direlako.

Halere, gero eta herrialde

gehiagok aukeratzen dute hondakinak

lurpean gordetzea; biltegiak

500 eta 1.000 metro arteko sakoneran

eraikitzen dira. Aditu asko

agertu da kontra: haien arabera,

egonkortasun gutxiko formazio

geologikoak aukeratu izan

dira —AEBetan, Yucca mendian

dago biltegia, duela 20.000 urte arte

sumendi aktiboa zen arren—;

baina egonkortasun handikoetan

ere guztiz ezinezkoa da lurpean

milaka urtetan zer gertatuko den

igartzea. Hala, bilakaera geologikoak,

hondakinak kontrolpean ez

izateak eta haietara iristeko zailtasunak

ez dute sistema hori gomendagarri

egiten.

«Hondakin toxikoen auzian ez

dago ez panazearik, ez makila magikorik».

Argi hitz egin du aste honetan

Greenpeaceko energia kanpainaren

arduradun Carlos Bravok.

Mugimendu ekologistan argi

dute: energia mota horri uko egitea

da bide bakarra arazoak pilatzen

jarrai ez dezan.

Bund talde ekologistako bi kide, Alemaniako Karlsruhe herrian protesta

egiten, Txernobilgo hondamendia gertatu zeneko 20. urteurrenean. ULY DECK / EFE

2010eko urtarrilaren 31 • Igandea

Hondakin nuklearrak 09

Hondakin nuklearrak munduan

Alemaniak Asse-ko gatz meategietan gordeta zituen hondakin nuklearrak handik atera beharko ditu,

meategien segurtasun ezagatik. Burdin meategi batera eramateko operazio garestia du abian . J. LUEBKEA / EFE

Denak konponbide bila

Urteak dira herrialde asko hondakin nuklearrak pilatzen

ari direla, baina arazoa gero eta handiagoa da, eta irtenbide

zaila dute. Lurpeko eta lur azaleko biltegiak dira aukera.

Munduan kontsumitzen den

argindarraren %16 dator energia

nuklearretik, eta ekoizpen

horrek milaka eta milaka tona

hondakin arriskutsu sortzen

ditu. Ez da erraza jakiten zentral

nuklearrak dituen herrialde

bakoitzak zer egiten duen hondakin

erradioaktiboekin, baina

honako herrialde hauetan gertatzen

denak balio du ikuspegi

nahiko osatua emateko.

AEBak

Ameriketako Estatu Batuetan

104 zentral nuklear daude, eta

han kontsumitzen den energiaren

%20 ekoizten dute.

1940ko hamarkadatik, 39 estatutan

banatutako 121 biltegitan

gorde izan dira erradioaktibitate

handiko hondakinak.

Egun, 161 milioi estatubatuar

—biztanleen erdiak pasatxo—

biltegi nuklear batetik 120 kilometro

baino gertuago bizi dira.

Azken urteotan, ordea, hondakinik

arriskutsuenak biltegi bakar

batean jasotzea ari dira aztertzen.

2002an aurkeztu zuten

Nevadako Yucca mendian

70.000 tona hondakin gordetzeko

proiektua, baina herritarren

oposizioak eta talde ekologisten

presioak geldiarazi zuten

egitasmoa. Egungo

Administrazioa ere ez da azaldu

biltegi hori eraikitzearen aldeko.

Frantzia

Munduko bigarren eta Europako

lehen herrialdea da energia

nuklearra ekoizten. Ia 60 zentral

ditu, eta kontsumitzen den

energiaren %76 ekoizten dute.

Lurpean, 500 metroko sakoneran,

erradioaktibitate handiko

hondakinak jasotzeko biltegia

eraikitzea onartu zuen

Frantziako Gobernuak 1999an.

Baina hori eraiki arte, hondakinak

zentraletan bertan gordetzen

dira. Biltegia ezartzeko

hautagaia, Bure herria da,

Champagne-Ardenne eskualdean,

Paristik 300 kilometrora.

Gunearen ezaugarri geologikoak

argudiatu dituzte toki hori

aukeratzeko. 2025erako prest

nahi dute.

Horrez gain, Frantzia da hondakin

nuklearrak prozesatzen

dituzten herrialde gutxietako

bat. Haguen du planta, eta

hara herrialde askok bidaltzen

dituzte hondakinak; tartean,

Japoniak eta Espainiak.

Alemania

Egun 17 zentral ditu, eta argindarraren

%28 ekoizten dute.

Alemaniak luzapen nuklearra

onartu zuen 1983an, eta ordutik,

zentralik ez eraikitzeaz

gain, zaharrak itxi dituzte.

Onartutako legeen arabera

eta aldaketarik ezean,

2021erako denek itxita behar

dute. Baina bitartean hondakin

nuklearren soka ez da eten.

Urteotan, Asse-ko gatz meategiak

izan dira hondakin

nuklearrak gordetzeko gune

nagusietako bat, baina 1964tik

pilatutako hondakinak atera

egin behar dituzte, meategiak

erortzeko arriskuagatik. Burdin

meatze batera eramango

dituzte. Halere, Alemaniako

Gobernuak 2035erako biltegi

bateratu bat eraiki nahiko luke.

Japonia

Japoniarrek kontsumitzen duten

argindarraren %25 ekoizten

dute 53 zentralek.Erradioaktibitate

handiko hondakinentzako

lurpeko biltegi bat

egitea aztertzen ari dira.Tokia

bilatzeko,lehiaketa publikoa

antolatu dute,eta erabakia

2023-2027rako hartu nahi dute.Egun,zentralek

gordetzen

dituzte euren hondakinak,eta

behin betiko tokia erabaki arte

behin-behineko biltegi zentralizatua

eraikitzeko asmoa dute.

Bestalde,hainbat urtetan

Frantziara eta Ingalaterrara bidali

izan ditu bere hondakinak

Japoniak,baina hondakinak

itzultzen ari zaizkio.Eta Erresuma

Batuak gauza bera egingo

du Alemania,Italia,Suitza eta

Herbehereekin ere.Horrela,pilatuak

dituen hondakinen kopurua

%40 jaitsiko du.

Espainia

Alemaniak bezala, luzapena

onartua du Espainiak. Zortzi

zentral ditu lanean —tartean

Garoñakoa, ixteko data

2013an duena—, eta argindarraren

%18 ekoizten dute. Zentraletan

gordetzen ari dira

oraingoz hondakin nuklearrak,

baina biltegi horiek ia beteta

egonik, abian da biltegi zentralizatu

bat eraikitzeko egitasmoa.

2015erako eraiki nahiko

lukete, eta lur azalean egongo

litzateke. Hainbat herrik eskaini

dituzte euren lurrak.

Espainiak kanpora ere eraman

izan ditu hondakinak.

1989an itxitako Vandellosko

erradioaktibitate handiko hondakinak

Frantzian daude,

Haguen. Horren truke, Espainiako

Gobernuak 60.000 euro

ordaintzen ditu egunean.

Errusia

Europaren zabortegia deitzen

diote askok. Arte telebista

katearen Le cauchemar du

déchets nucléaire dokumentalak

izua sortu zuen, erakutsi

baitzuen nolako segurtasun

neurri eskasak dituen Seversk

zentralak, Europako herrialde

askoren hondakinak jasotzen

dituen guneak. Frantziatik iritsi

eta uranio hexafluoruroz

(UF6) betetako edukiontziak

grabatu zituzten. «Hondakinak

kanpoan dauzkate, batere

babesik gabe, jendea bizi den

etxe ilara batetik kilometro

eskasera», salatu zuen Alexei

Toropovek, Siberiako Ingurumen

Agentziako arduradunak.

Severskeko zentraletik hamar

kilometrora Tomsk hiria dago.

«Hiri itxia». Hara sartu eta

handik ateratzeko dokumentazio

berezia behar dute

hango 120.000 biztanleek.

Toropoven arabera, Errusiaren

700.000 tona hondakinei

Europatik iritsitako 120.000

tona gehitu behar zaizkie.

Somalia

Afrikan, Hegoafrikak bakarrik

ekoizten du energia nuklearra,

baina zabortegirik handiena

Somaliako uretan dago. 3.300

kilometroko kostaldera

1990eko hamarkada hasieran

hasi ziren hondakinak iristen,

hango ezegonkortasun politikoa

baliatuta. 2004an, Indiako

Ozeanoa astindu zuen tsunamiak,

eta itsas hondoan zeuden

upelak ere bai: haien isuriak

hondartzetara iritsi ziren.

Jende asko gaixotu zen.

2001ean, Somaliako kostaldera

600.000 tona heldu zirela

kalkulatzen da. Enpresa pribatuei

egozten zaie, batik bat,

isurketa horien ardura.

10 Elkarrizketa

Igandea •2010eko urtarrilaren 31

JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS

Jose Antonio Ardanza

«Gobernu honen ahultasuna egiturazkoa

da, kanpotik zein barrutik datorkio»

Lehendakari izendatu zutenetik 25 urtera, euskal

abertzaletasunaren esparrua «zatitua» dagoela pentsatzen du,

baina polo subiranista eratzeko ahaleginei ez die etorkizunik

ikusten «indarkeria desagertzen ez bada».

Gotzon Hermosilla

Jose Antonio Ardanza Garrok

(Elorrio, Bizkaia, 1941) oso gertutik

jarraitzen dio euskal politikagintzan

gertatzen denari. Ez da

harritzekoa, kontuan hartuta

denbora luzean bera egon zela zurrunbilo

horren erdi-erdian eta

hamalau urtez , 1985etik 1999ra,

Eusko Jaurlaritzako lehendakari

izan zela. Hala ere, ez da zalea jende

aurrean iritziak emateko edo

elkarrizketak eskaintzeko. Egun,

beste ardura batzuetan jarria du

arreta, Euskalteleko presidente

izendatu zutenez geroztik. Baina,

lehendakari izendatu zutenetik

25 urte betetzen direla-eta, elkarrizketa

gutxi batzuk eskaintzea

onetsi du. Bere bulegoan, Jesus

Mari Lazkanoren margolan baten

itzalean, duela 25 urtekoak gogora

ekarri ditu, baina egungo

egoera politikoa ere hizpide izan

du.

G Aurreko gobernuek ETAren kontra

ez zutela «nahikoa» egiten esan

du aste honetan PSE-EEren eledun

Jose Antonio Pastorrek. Zuk, lehendakari

izan zarenez gero, zer erantzungo

zenioke?

E Horrelako adierazpenak ez

dira bidezkoak. Ertzainak profesionalak

dira, oraingo gobernuagaz,

aurrekoagaz eta etorriko

diren gobernuekaz. Horrekin

ezin da jolastu. Gainera, hori ez

da egia. Ibarretxeren agintaldietako

jarduera ez dut ezagutzen

hain sakon, nahiz eta badakidan

beti izan dutela lan profesional

ona egiteko borondatea, arrakasta

gehiago ala gutxiago izan, edo

arrakasta horiek izateko tresna

gehiago edo gutxiago izan, hori

ere aipatu behar baita. Eta nire

garaira etorrita, oso argi daukat

zelako lana egin zuen Ertzaintzak,

jendeak Atutxari nola egiten

zion txalo, zutunik, Bilboko

zezen-plazan, eta ertzainak nola

hiltzen zizkiguten. Beraz, horrelako

adierazpenek min handia

egiten didate. Penagarriak eta

lotsagarriak dira. Gezurra direlako

eta erakundeari kalte egiten

diotelako.

G PSE-EEren gobernuaren zilegitasuna

zalantzan jarri dute EAJren buruzagi

askok. Iritzi berekoa al zara?

E EAJren edozein arduraduni

galdetuz gero, inork ez luke erantzungo

Jaurlaritzak ez duela zilegitasunik,

eta nik neuk ere ez dut

esango; azken finean, gurean

Legebiltzarrak aukeratzen du

lehendakaria, legebiltzarrean

dauden legebiltzarkideekin. Hortik

datorkio zilegitasuna, eta gauzak

legeak markatzen duen bidetik

egin direnez, alde horretatik

ez dago arazorik. Beste kontu bat

da gobernu honen ahultasuna,

egiturazkoa, kanpotik zein

barrutik datorkiona. Kanpotik,

inkesta guztietan agertzen delako

zein den gizartearen iritzia,

hots, gehienek nahiago luketela

EAJk eta PSE-EEk osatutako

gobernua, eta azken Euskobarometroak

erakusten duelako

herritarren %72k ez dutela konfiantzarik

gobernuan. Hori

larriagoa da, argi dagoelako

horiek guztiak ez direla abertzaleak,

beste batzuk ere multzo

horretan daudela.

G Eta aipatzen duzun barruko

ahultasun hori zein litzateke?

E Hori PPrekin egin duten akordiotik

datorkie. Nik, koalizio

gobernua egin dudan bakoitzean,

beti izan dut argi lehenengo eta

behin programaren inguruko

akordioa egin behar dela, lehenengo

lerrotik azkenengoraino

idatziz jasoa eta sinatua, horretarako

bi hilabete eman behar badira

ere. Aldiz, kontu zehatzik ez

dakarren akordio orokorra egiten

baduzu, egin duten moduan,

PPk eskuak libre ditu edozein

momentutan esateko hau edo

bestea ez zaiela gustatzen eta

gobernuaren bidea markatzeko.

G Alderdien Legearen ondorioz

alderdi politiko bat legez kanpo utzi

izanak ez du mugatzen oraingo Jaurlaritzaren

zilegitasuna?

E Egia da gure herriaren zati bat

ez dagoela Legebiltzarrean ordezkatuta,

baina ni horretan ez naiz

larregi sartzen. Ez nago ados

Alderdien Legearekin, baina

horrek jaso ditu bedeinkazio guztiak,

azkena Estrasburgoko auzitegiarena,

eta, beraz, hor dago,

badu zilegitasuna, eta aurrerantzean

ere hor egongo da. Hori ikusita,

argi dago zer egin behar den:

indarkeria albo batera utzi.

G Zein aholku emango diozu Patxi

Lopez lehendakariari?

E Batzuei asko gustatzen zaie

aholkuak ematea, galdetu barik

ere. Nik uste dut horrelakoek ez

dutela askorik balio, propaganda

egiteko ez bada. Niri lehendakariak

aholkuren bat eskatuko

balit, lehenbizi entzun beharko

nuke zer dioen, eta, eskatuz gero,

emango nioke, baina une honetan

ez dago horrelakorik.

G Baina lehendakariak eskatu dizu

Jaurlaritzak eratu gura duen Aholku

Batzorde horretan egoteko, eta

baiezkoa eman duzu. Beraz, pentsatzekoa

da dei egingo dizula aholkua

eskatzeko.

E Bai, esan daiteke baietz.

G EAJko kide batzuk agertzen zarete

zerrenda horretan. Batzuek uste

dute kontraesana dela EAJko kide

izan eta PSE-EEren gobernuari aholkua

ematea. Zuk nola ikusten duzu?

«Pastorrek esan

duena mingarria da,

gezurra delako eta

Ertzaintzari kalte

egiten diolako»

«Jaurlaritzak badu

zilegitasuna; beste

kontu bat da

gobernu horren

ahultasuna»

E Ni hamalau urtez izan naiz lehendakari,

eta aholkulari asko

eduki ditut, alde batekoak eta

bestekoak, politika eta erlijio iritzi

askotakoak. Hogei laguneko

talderik ez nuen biltzen, horrelakoak

eraginkorrak ez direlako;

gehienez, hiru edo lau laguni deitzen

nien batera. Eta guztiei entzun

diet, nahiz eta batzuk nire

iritzi politikokoak ez izan. Beraz,

benetan borondatea badago ahalik

eta jantzien egoteko, gero erabakiak

hartu ahal izateko, nik hor

2010eko urtarrilaren 31 • Igandea

Elkarrizketa 11

ez dut kontraesanik ikusten, denok

egin dugulako. Gainera, gure

alderdikide batzuk zerrenda horretan

egotea normala iruditzen

zait. Izan ere, herria kudeatzeko,

krisi ekonomikoari aurre egiteko,

zeinek daki gure alderdiak baino

hobeto?

G Informazio batzuk agertu dira

esanez enpresetan aritzen diren eta

aholku batzorde horretan parte hartuko

duten batzuei ez zaiela gustatu

batzordearen albistea jakinarazteko

modua,horrek enpresa horien irudiari

ekar diezaiokeen kalteagatik.

Zure kasua al da?

E Horrelako batzorde bat eratzen

denean, jakinarazi daiteke

ala ez. Baina jakinaraztea erabakiz

gero, behintzat, interesatuen

adostasunarekin egin beharko

litzateke, eta ez dut uste oraingoan

hala egin denik. Nik uste dut

horrelakoak benetan eraginkorrak

izateko, komeni dela jende

aurrean ez esatea; baina hori nire

iritzia da, eta nik hala jokatu

nuen. Gotzainekin, bankuko presidenteekin,

egunkarietako

zuzendariekin eta abarrekin biltzen

nintzenean, ez nuen ezertxo

ere esaten, banekielako beste

batzuk min zitezkeela. Eta hain

zuzen horregatik, dena isilpean

eta argazkirik gabe egingo genuela

bazekitelako, oso gustura etortzen

ziren niregana. Beraz, nik

uste dut oraingoan batzuei ez

zaiela gustatu horren berri ematea.

Baina horrek ez dauka enpresen

irudiarekin inolako zerikusirik.

G Joan den larunbatean Arantzazun

egon zinen, Egunkaria-ko auzipetuei

babesa emanez. Zein uste

duzu izango dela epailearen erabakia?

E Hor nire ardurak baditut. Nik

uste dut une honetan epaileak

auziari irtenbide bat emateko

non bilatu ari direla, ez baita hain

erraza esatea errugabeak direla

besterik gabe. Eta zer gertatzen

da bertan behera gelditu den

egunkariarekin, kalera joan

diren langileekin, kartzelan egon

direnekin? Kostu hori nork

ordainduko du? Beraz, zer espero

baino, zer nahiago nukeen esango

dizut: errugabeak direla aitortzea,

eta egindako kalte guztia

ordaintzea.

G Hasierako urteetan, zure gobernuak

desadostasun handiak izan zituen

Egunkaria-rekin.

E Bai, hala da, gure harremanetan

une hobeak eta une txarragoak

egon ziren. Baina horrek ez

dauka zerikusirik auziarekin.

Gauza bat da adostasun handiagoa

edo txikiagoa izatea, eta beste

bat, tamaina honetako injustizia

baten aurrean jarrera bat hartzea.

G Euskal abertzaletasunaren esparrua

zatitua al dago, zure ustez?

E Bai, argi eta garbi. Baina arazo

hori beti eduki dugu. Orain larriagoa

da, Espainiako erreferentzia

duten alderdiak, lehen asko zirenak,

murrizten joan direlako; eta

gaur egun PP eta PSE-EE baino ez

daude, eta bien artean boto asko

batzen dituzte. Euskadi aberritzat

daukatenak, berriz, EAJ, EA,

Aralar, Hamaikabat, HB… Eta ez

dago denentzat lekurik. Hori kezkatzekoa

da. Baina abertzaleak

oso bereziak gara; beti pentsatzen

dugu geurea dela egia bakarra,

eta ez gara gai elkarren artean

konpontzeko.

G Indar abertzaleak biltzeko saioak

direla-eta, zer iruditzen zaizu

orain askotan aipatzen den polo subiranista?

E Hori aitzinako kontua da:

indarkeria desagertzen ez bada,

ez dago zer eginik. Nik beti izan

dut oso argi indarkeria dela abertzaletasunak

aurrera egiteko

oztopoa, beti nahasiko dutelako

abertzaletasun osoa indarkeriagaz,

eta aitzaki gisa erabiliko

dute. Polo subiranistaren kontu

horretan, berdin gertatzen da:

indarkeria desagertzen ez bada,

edo han daudenek argi adierazten

ez badute horrekin ez dutela

zerikusirik, ez du aurrera egingo.

G Egunotan 25 urte betetzen dira

lehendakari hautatu zintuztenetik.

Duela bost urte BERRIAri emandako

elkarrizketan esan zenuen zuretzat

oso gogorra izan zela erabaki hori

hartzea.

E Bai. Nik ez nuen inondik ere

horrelakorik espero, baina iritsi

zen, eta neure burua behartuta

ikusi nuen. Egoera oso larria zen:

ekonomiaren aldetik, oso krisi luzean

geunden, amaierarik ez zen

ikusten, eta langabezia oraingoa

baino bi aldiz handiagoa zen. Indarkeriarena

ere oso arazo handia

zen. Eta etxe barruko arazoa

ere bagenuen, niretzat oso mingarria

izan zena. Baina horrelakoetan,

abertzale batek kontzientziak

esaten diona jartzen du gauza

guztien gainetik.

G EAJren eszisioa egon zen zu lehendakari

hautatzeko erabakiaren

atzean. Banaketa hura gertatu zenean,

batzuek pentsatzen zuten

hura EAJren amaieraren hasiera

izango zela. Beste batzuek, berriz,

EAk oso ibilbide laburra egingo zuela

eta laster desagertuko zela. Badirudi

ez batzuek ez besteek ez zutela asmatu,

ezta?

«PPk eskuak libre

ditu edozein

momentutan

gobernuaren bidea

markatzeko»

«EA une honetan

sigla bat da batez

ere, eta ez dakit

horren azpian zer

dagoen benetan»

E Garai hartan, dena gerta zitekeen.

Eta askok eta askok sekulako

gogoa zuten EAJ desager zedin.

Hasteko, EAk berak; eszisio

batetik sortu zen, eta haien asmoa

zen alderdiaren ahalik eta

zati handiena eramatea. Euskadiko

Ezkerrari dagokionez, haietako

batek oso esaldi famatua bota

zuen behin: EAJrekin herentzia

jasotzera ere ez zirela joango. Eta

PSEk ere pentsatuko zuen, EAJ

nazionalismoaren zutabe nagusia

izanik, hori desagertzea ondo

etorriko litzaiekeela. Horixe zen

haien gogoa. Eta gogoa baino

gehiago, horretan ahalegindu

baitziren.

G Nola?

E Gogoratu behar da garai hartan

EA, EE eta PSE saiatu zirela

haien artean koalizioa egiten. Azkenean

gertatu zen gertatu zena:

denek jarri zuten langa oso goian,

eta azkenean PSE konturatu zen

EA eta EErekin ez zeukala zer eginik.

Hori historia da. Baina EAJk

eutsi egin zion, PSErekin koalizioa

egitea erabaki zuen batzar

batean, eta gaur arte gauzak horrela

joan dira. EAri dagokionez,

berriz, une honetan, uste dut hori

sigla bat dela batez ere, eta ez dakit

horren azpian benetan zer dagoen.

Legebiltzarkide bakarra dute,

Gipuzkoan lortua, eta herrialde

horretan izan dute, hain zuzen,

azken banaketa. Ez dakit zelako

etorkizuna izango duten, baina,

tira, ez da nire arazoa.

G Hainbat koalizio gobernuren buru

izatea egokitu zitzaizun. Zure gobernuetan

aritu ziren PSE-EEko kideen

artean, zeinekin moldatzen zinen

hobekien?

E Ezer baino lehen, argitu nahi

dut guk koalizioa egin genuela

PSErekin —oraindik EErekin bat

eginda ez zegoenean—, EArekin,

EErekin, eta PSE-EErekin. Hau

nabarmendu nahi dut batzuetan

historia ahaztu egiten delako:

EA, esaterako, lau urtez egon zen

gurekin eta PSE-EErekin gobernatzen,

eta badirudi batzuek

ahaztu egiten dutela hori. Galderara

itzulita, ni beti saiatu nintzen

harreman onak izaten alderdietako

buru edo nagusiekin. Sozialistei

dagokienez, Ramon

Jauregirekin oso harreman ona

izan nuen. Normala den moduan,

gure haserrealdiak izan genituen,

noski, baina harekin harreman

ona eta erraza izan nuen.

EEri dagokionez, Martin Auzmendirekin

oso harreman estua

izan nuen. Gizon jatorra eta zabala

zen. Eta EAko nire sailburuen

Motzean

1 Euskal Herriko herri bat.

Nire herria, Elorrio.

2 Liburu bat. Bakarra? Ezinezkoa

zait bat aukeratzea,

beraz, orain irakurtzen ari

naizena aipatuko dizut: El

mundo clásico, lagun batek

gomendatuta.

3 Gustuko abeslari bat.

Pavarotti.

4 Patxi Lopez. Oraingo lehendakaria.

5 Joseba Arregi. Nire gobernuan

sailburu aritu zen.

6 Rosa Diez. Gauza bera

esan behar dut, nire sailburua

izan zela. Iritziak iritzi,

norbaiti buruz jende aurrean

berba egin behar badut,

errespetua gauza guztien

gainetik dago.

7 Iñigo Urkullu. EAJren EB-

Bren presidentea. Oso pozik

nago haren politika egiteko

modu eta iritziekin.

8 Josu Jon Imaz. Aurreko

EBBren presidentea, eta gure

alderdia zentratzeko ahalegin

handia egin zuena.

artean, harremanik onena Inaxio

Oliverirekin izan nuen.

G Gaur egun, Euskalteleko presidentea

zara. Krisi garai hauetan, telekomunikazioaren

arloko enpresek

ere nabaritu dituzue horren eraginak?

E Krisi handia dagoenean, arlo

guztiek pairatzen dute, zeinek

bere erara, eta gureak ere bai,

jakina. Dena den, batzuek gehiago

pairatzen dute beste batzuek

baino. Espainiako ekonomia, esaterako,

gehiago pairatzen ari da

gurea baino, eta horregatik langabezia

handiagoa da Espainian.

Telekomunikazioaren arloan

berdin gertatzen da, eta, zorionez,

gu gutxiago pairatzen ari

direnen multzoan gaude. Guk

abantaila bat dugu: gure merkatutik

oso gertu gaude.

12 Zetazeo Aske proiektua

Igandea •2010eko urtarrilaren 31

Izurdeen irribarrea

akuarioak ixtea da Zetazeo Aske

proiektuko bultzatzaileen asmoa.

Madrilgoaren aurkako salaketa

jarri, baina epaileek itxi egin dute

auzia. Berriz aurkezteko asmoa

dute, eta, aldi berean, Valentzian

(Herrialde Katalanak) eta Kanaria

uharteetan dauden gisako

zentroen kontrakoak prestatuko

dituzte. Zentro horietan bizi diren

zetazeoak askatzea da Garcia de

los Riosen helburua. Onartu du,

hala ere, esparru horretan ikerketa

gutxi egin dela, eta animaliok

Izurdeen adimena hiru

urteko haurrenarekin

parekatzen dute

adituek

Izurdeak dituzten

hainbat zentroren

kontra salaketa jarriko

dute proiektuko kideek

Izurde arrunt bat eta bere kumea ageri dira irudian; adimen handiko animaliak dira izurdeak. AMBAR

Tximino Handia proiektuaren

eskutik, eremu itxietan bizi diren

zetazeoen askatasunaren aldeko

ekimena jarri dute martxan.

Edurne Elizondo

Izurdeak ikuskizunetan parte hartzera behartzen dituzte. ALI HAIDER / EFE

Sekulako arrakasta lortu

zuen Flipper izeneko

telesailak Ameriketako

Estatu Batuetan,

1960ko hamarkadan.

Ez han bakarrik; hamaika

herritan ikusi ahal izan zen gero,

bai eta Euskal Herrian ere. Gizakien

lagun zen izurde arra zuen

protagonista. Flipper, hala ere,

inoiz ez zen existitu, bost izurde

eme baliatu baitzituzten, telesailak

iraun zuen bitartean, haren

rola betetzeko. Miamiko Sea

Aquariumean bizi ziren animaliok,

eta enpresa hori zen, gainera,

telesaila ekoizten zuen etxeko jabe.

Miamiko Sea Aquariumetik

munduko hamaika txokotara eraman

zituzten hamaika Flipper,

itsasoan harrapatu eta gero. Richard

O’Barry izan zen Flipper-en

rola bete zuten izurdeak kameren

aurrean aritzeko prestatu zituena.

Eta bera izan zen, halaber,

izurde horiek itsasoan harrapatu

zituenetako bat. 1970. urtean, ordea,

gizakien esku zen izurde bat

askatzen saiatzeagatik atxilotu

zuten. Geroztik, animalion alde

aritu da lanean.

O’Barryk ederki ikasi zuen

izurdeekin lanean aritu zen denboran

adimen handiko animaliak

direla, eta horregatik erabaki

zuen 1970. urtean haien askatasunaren

alde eginen zuela aurrerantzean.

Ezaugarri hori bera nabarmendu

du, halaber, Zetazeo Aske

proiektuak, orain, haien eskubideen

alde aritzeko. Izurdeen, orken,

belugen eta bertze zetazeoen

alde aritzeko sortu da talde hori

Espainian, nazioartean zabaltzeko

asmoarekin. Espainiako Tximino

Handia proiektuaren barne

sortu da egitasmoa, animaliok

aske bizitzeko eta tortura fisikorik

edo psikologikorik ez jasotzeko

duten eskubidea defendatzeko.

Horregatik, izurdeak dituzten

eta baliatzen dituzten akuarioak

eta gisako zentroak ixteko eskatu

du, hasteko, Zetazeo Aske proiektuko

Espainiako ordezkari Alvaro

Garcia de los Riosek.

Albaitaria eta itsas biologiako

doktore da Garcia de los Rios.

Ongi ezagutzen du zetazeoen eta

gizakien arteko harremanak lehendabizikoengan

uzten dituen

ondorioak, Norvegiako kostaldean,

hainbat filmetako protagonista

izan zen Keiko orka ezagutzeko

parada izan baitzuen. «Aske utzi

eta gero, gizakiengana hurbiltzen

zen beti, jatekoaren bila. Ontzien

ondoan, hegalak mugitzen zituen,

arrantzaleek jatekoa emanen

ziotelakoan». Norvegiako

kostaldean bertan zendu zen

2003an, askatu eta hurrengo urtean.

Akuarioetan diren izurdeak,

orkak eta bertzelako zetazeoak

euren egoeraren jabe direla azpimarratu

du biologoak. Hau da,

badakitela esparru itxian daudela.

Ez direla aske. «Eta, horren ondorioz,

sufritu egiten dute». Espainiako

zoologikoen eta gisako

eremuen gaineko legeak hezkuntza,

kontserbazioa eta ikerketa aipatzen

ditu zentro horien helburutzat.

«Baina horrelakorik ez da

gertatzen. Negozioa egiteko tokiak

bertzerik ez dira. Izurde bati

buruz deus gutxi ikasiko dugu

eremu itxi batean dagoenean».

Aurten Europako eta nazioarteko

zetazeoen elkarteek eginen

dute batzar bana, eta batzar horietan

aurkeztu nahi du Zetazeo

Aske proiektuak bere helburuak

jasoko dituen manifestua, nazioarteko

adituen atxikimendua jasotzeko

asmoz. Hainbatek proiektuarekin

bat egin dute jada, tartean

Ameriketako Estatu

Batuetako hainbat unibertsitatetako

irakasle Lori Marinok, Diana

Reissek eta Thomas Whitek. Batzar

horietan, halaber, akuarioetan

bizi diren zetazeoen egoerari

buruzko datuak aurkeztuko ditu

Garcia de los Riosek, egitasmoaren

oinarri zientifikoa azpimarratzeko

asmoz. «Izurdeen adimena

3 urteko haurrek dutenarekin aldera

daiteke. Ondorioz, esparru

itxi batean bizitzeak kalte handiak

eragiten dizkie».

Ikerketaz gain, egun izurdeak

eta gisako animaliak dituzten

ezin direla, bertzerik gabe, esparru

itxi horietatik itsaso zabalera

eraman. «Zentro horietan, adibidez,

arrain hilak ematen dizkiete

izurdeei jateko. Haiek, ordea,

aske direnean, bizirik diren arrainak

harrapatzen dituzte. Beti

modu itxian bizi izan diren izurdeek,

beraz, ikasi beharko lukete

hori egiten». Hori lortzeko azpiegiturak

beharko lirateke. Haien

alde egin du biologoak. Helburu

nagusia animalien askatasuna

baita.

Gizartea hezi

Herritarren artean ere bada lan

handia egiteko, Garcia de los Riosen

ustez, «izurdeak esparru

itxietan ikustera joaten direnek

jakin behar baitute hor diren animaliak

sufritzen ari direla». Euskal

Herrian ere bada zetazeoen

alde egiten duen talderik, bertzeak

bertze EIBE, Euskal Izurde eta

Baleazaleen Elkartea. Horko

kide da Enara Markos, eta animaliok

dituzten zentroen aurka

agertu da, argi eta garbi. «Izurdeen

eta baleen jokabidea aztertzeko,

nolakoak diren ikusteko, aske

ikusi behar ditugu, euren berezko

habitatean. Itsasoan bizi

behar dute».

Richard O’Barryk Behind the

dolphin smile (Izurdearen irribarrearen

atzean) izenburuko liburua

idatzi zuen izurdeak harrapatzen

eta telebistako kameren aurrean

lan egiteko prestatzen

zitueneko garaiaz, bai eta gero

haien alde egindako lanaz ere.

Aktore bilakatutako izurdeei buruz

mintzatzen da lan horretan.

Haien adimenaz. Gizakiok haiekin

egindakoaz. O’Barryk, adibidez,

Ameriketako Estatu Batuetako

armadak izurdeak baliatzen

zituela azaltzen du bere liburuan.

Bertzeak bertze, lehergailuak garraiatzen

irakasten zieten. Errealitate

hori gordetzen du atzean

izurdeen irribarreak.

2010eko urtarrilaren 31 • Igandea

Elkarrizketa 13

Eusebio de la Huerga · Gizakia Helburu

«Egun, gizartea ez da

ohartzen droga

mendekotasunaren

arazoaren neurriaz»

Gizakia Helburu Euskal Herrian sortu zenetik 25 urte

beteko direla eta, Huergak uste du heldutasuna lortu dutela

baina oraindik «ilusioz beteriko proiektua» dela.

Gotzon Hermosilla

Aurten 25 urte beteko dira Gizakia

Helburu elkartea Hego Euskal

Herrian lanean hasi zenetik.

Donostiakoa izan zen lehenengo

programa, 1985eko otsailaren 4an

abian jarrita. Handik hilabete gutxira,

Bizkaikoaren txanda izan

zen. Arabako lehenengo egoitza

1987an ireki zuten, eta Nafarroakoa,

berriz, 1990ean.

Eusebio de la Huerga (Donostia,

1958) gizarte heziketako diplomaduna

eta psikopedagogiako lizentziaduna

da. Gizakia Helburu

elkartea Hego Euskal Herrian lanean

hasi zenean, orain dela 25

urte, han ibili zen, eta orain ere

horretan dihardu, elkarte horretako

programetako baten arduradun.

G Nola garatu zen Gizakia Helburu

Euskal Herrian?

E Iñaki Aldabalde izan zen programaren

lehenengo zuzendaria.

1983an izan zuen lehenengo harremana

Italiako Proyecto Uomorekin,

Erroman. 1984an, talde bat

Erromara abiatu zen, han prestakuntza

jasotzera, eta handik gutxira,

bigarrena. Ni bigarrenean

joan nintzen. Prestakuntza prozesu

horren ostean ireki genuen

Gipuzkoako Gizakia Helburu.

G Zer da Gizakia Helburu? Eta zerk

desberdintzen du drogazaletasunaren

arloan lan egiten duten bestelako

erakundeetatik?

E Dirua irabazteko asmorik gabeko

elkartea da Gizakia Helburu,

eta gizakiaren balioa droga

mendekotasunetik eta horrek dituen

ondorioetatik babestea da

haren xede nagusia, banako, familia

eta gizarte mailan. Nork

bere buruari laguntzea da jorratzen

dugun lan ildoa. Eta bi tresna

nagusi erabiltzen dugu horretarako:

taldean egindako terapia

eta banakoaren ingurukoa. Beharbada,

taldeko lan hori da gure

ezaugarri nagusia, beste elkarte

batzuekin alderatuta.

G Nork osatzen du Gizakia Helbururen

egitura?

E Alde batetik, diziplina anitzeko

taldea dago, terapia egiten duten

profesionalek osatua. Laguntza

zerbitzuak ere badaude, osasunaren

arloan, auzibideenean,

heziketan eta beste hainbat esparrutan

laguntzen dutenak, eta, jakina,

administrazio arloan lan

egiten dutenak ere badaude. Baina,

horretaz gain, boluntarioak

ditugu, eta sekulako garrantzia

du horrek. Hemen, Gipuzkoako

programan, 45 profesional inguru

gaude, baina une honetan 450

bat lagun artatzen ditugu. Hori

ezinezkoa izango litzateke boluntarioen

laguntzarik gabe. Gutxi

gorabehera, 70 bat laguntzaile ditugu

Gipuzkoan.

«Egoera aldatu da,

ez soilki drogaren

mendekoen artean;

orain ez dago lehen

gizartean zegoen

larritasun hori»

G Zein zen egoera zuen egitasmoak

lehenengo urratsak egin zituenean?

E Alde batetik, gizartean bazegoen

larritasun moduko bat. Heroina

arazo larria zen. Baina, gainera,

horrek segurtasun arazo

bat zekarren; jendeak kalean

ikusten zituen drogazaleak, batzuk

oso egoera eskasean, eta izurrite

baten moduan ikusten zuten

askok. Gainera, hiesa ere garai

hartan agertu zen. Bi arrazoi horiek

zirela eta, gizarteak kezka

handiz ikusten zuen arazoa. Beste

aldetik, garai hartan baliabideak

urriak ziren. Beraz, gu hasi ginenean

itxaropenak handiak ziren,

bai drogazale eta haien familien

aldetik, bai eta gizartearen

eta instituzioen aldetik ere. Erantzukizuna

handia zen. Gu oso gazteak

ginen; zuzendaria kenduta,

gainerako guztiok 26 urteren

bueltan ibiltzen ginen. Beldur ginen,

baina ilusio handia ere bagenuen.

G Erraza da ilusio hori mantentzea

25 urte geroago?

E Nik beti esaten dut heldutasunak

lasaitasuna ere ematen duela.

Une honetan heldutasuna eskuratu

dugu, baina segitzen dugu

ilusioz beteriko proiektua izaten.

G Zertan aldatu da egoera

1985etik hona?

E Gaur egungo egoerak ez dauka

zerikusirik. Orain, drogaren

mendekoen lau mota desberdintzen

ditugu. Alde batean betiko

droga mendekoa dago: hondatze

handia pairatu duten pertsonak,

baliabide asko galdu dituztenak;

horientzako programari «ibilbide

tradizionala» deitzen diogu guk.

Bigarrenik, batez ere diseinuko

drogak, kokaina eta antzekoak

kontsumitu dituztenak daude.

Jende gazteagoa da, kasu askotan

ez dituzte familiarekiko loturak

apurtu, eta gizartean integratuago

daude. Hirugarren kasua da

nik zuzentzen dudan programa

irekian daudenena.

G Zein dira zerbitzu hori jasotzen

dutenen ezaugarriak?

E 35 urtetik gorakoak izaten

dira, eta kokaina eta alkohola

kontsumitzen dituzte. Gizarteratuago

daude, bikotekidea edo

seme-alabak dituzte, lan egonkorra

kasu askotan, eta urte batzuetan

drogaren kontsumo «kontrolatuagoa»

izan ostean, ikusi dute

kontrol hori galdu dutela, eta

mendekotasunak gainditu egin

dituela. Beste mendeko mota bat

ere badugu, laugarrena, batez ere

JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

alkoholarekin arazoak dituztenena.

Horientzat ere badugu berezko

programa bat. Eta azken bi

urte hauetan beste programa bat

jarri dugu abian, droga mendekotasunaz

gain buruko gaixotasun

larriak dituztenentzat. Buruko

arazoak programa guztietan aurkitzen

ditugu, baina programa

hau beren-beregi da gaixotasun

larriak dituztenentzat.

G Egoera, beraz, asko aldatu da.

E Bai, baina ez soilki drogaren

mendekoei dagokienez. Gizartearen

erantzuna ere ez da berdina.

Lehen aipatutako larritasun hori

ez dago gaur egun, kontsumo

moduak aldatu direlako eta garai

hartako segurtasun arazo hori

orain ez dagoelako. Nik uste dut

gizartea ez dela ohartzen arazoaren

neurriaz.

G Esan daiteke droga mendekotasunaren

arazoak gizartearen maila

guztiei eragiten diela?

E Bai, eta gustatuko litzaidake

hori azpimarratzea, oraindik ere

jende askok pentsatzen duelako

guk gizartean bazterturiko lagunei

baino ez diegula zerbitzua eskaintzen,

eta hori ez da hala. Drogekin

arazoak dituen edozeinek

jo dezake gugana.

G Egia al da heroina berriro ere indarra

hartzen ari dela?

E Ni ez naiz ausartzen horrelakorik

baieztatzera. Zantzu batzuk

badaude, eta egia da horrelakoak

aipatzen direla profesionalen

arteko elkarrizketetan, nahiz

eta beste mota bateko kontsumoa

izan. Baina ez naiz ausartzen hori

baieztatzera.

G Zuengana jotzen duenak zein aukera

du prozesu osoa arrakastaz burutu

eta mendekotasuna gainditzeko?

E Une honetan, mila lagun baino

gehiago daude prozesu osoa

arrakastaz burutu eta gaur egun

normal-normal eta autonomia

osoz bizi direnak. Baina egia da

batzuek utzi egiten dutela eta berriro

erortzen direla, programa

osoa amaitzea ez baita erraza.

Kontuan izan bi urteko programa

bati buruz ari garela. Dena dela,

programa osoa amaitzen dutenak,

ia guztiak, normal-normal

bizi dira. Porrotak, batez ere, programa

osoa burutzen ez dutenen

artean gertatzen dira.

14 Historia

Igandea •2010eko urtarrilaren 31

Kondairaren

mugetan

Deabrua eta

enparauak

zuen, eta, beraz, zigorra ezarri behar

zen, zerua lasai edukitzeko.

Baionako alkateak biraolariari

hiru eguneko espetxe zigorra

ezartzen zion. 1427an arneguak

zehaztu zituen: santuen, Andre

Mariaren eta jaungoikoaren izenen

aipamenak. Txerrenaren aipamena

sartzea ahaztu zitzaion,

eta okerra zuzendu zuen urte batzuk

geroago.

Nafarroan, Allineko Arbeiza

parrokian dago kokatua Konjuruen

Ama Birjina, eta, jakina

denez, ero guztien zaindaria da.

Demonioak exorzizatzen omen

Baionako alkateak

biraolariari hiru eguneko

espetxe zigorra

ezartzen zion

Lukas Aierbe tolosarrak

egun bakar batean

hamabost bat deabru

uxatzen ei zituen

Deabruaren ipuinak

eta kondairak

ezagunagoak dira

maitagarrienak

baino. Akerraren

azala omen zuen

gureak. Eta akerra

beltza bazen, are

gaiztoagoa zen.

Deabruari deitzeko hainbat izen daude euskaraz: txerren, debru, demonio, tusuri... MARTIN SCHALK / EFE

Euskal txerrena

Iñaki Egaña

Deabruen doaneko hilketa

Robert Louis Stevensonek

Botilako deabrua

idatzi zuen 1889an,

eta irakurri ondoren,

sinetsi egin genuen

deabruak dena egin zezakeela. Bizitza

luzatzea izan ezik. Napoleonek

eduki zuen botila, baita Cook

kapitainak ere, eta auskalo beste

zenbatek ere. Samoako gizon batek

saldu zion botila Keaweri.

Merke, 50 dolarrean. Munduko zorionek

oso gutxi kotizatzen dute

burtsan.

Beraz, deabruaren normaltasuna,

Stevensonek irudikatzen

zuena behintzat, zabalduta zegoen.

Deabruaren ipuinak eta kondairak

ezagunagoak dira maitagarrienak

baino. Akerraren azala

omen zuen gureak. Eta akerra

beltza bazen, are gaiztoagoa zen.

Nor den deabrua jakitea ez da

zaila. Ignazio Loiolakoak, Jesuiten

Konpainiaren fundatzaileak,

argi idatzi zuen: «Deabrua gizakiaren

etsaia da». Paulok zera

esan zuen Korintoei bidalitako

gutun batean: «Mundu honetako

jaungoikoa». Goikoak Adan eta

Eva Edenetik bidali zituenean,

aingeru gaiztoak ere bidali zituen.

Une berean. Horiek dira, hain zuzen

ere, deabruak. Horregatik bekatuaren

sortzailea ez da gizakia,

txerrenaren zirikada baizik.

Azkueren bilketaren arabera,

azal asko izan arren euskal

deabruak izen gutxi zituen:

txe(a)rren, debru, demonio eta tusuri.

Sinonimo asko, ordea: gaizkile,

etsai, gokaizto, aindurati,

maltzur, gainkari... Eta goitizenei

dagokienez, askoz gehiago: prakagorri,

galtzagorri, katzagorri,

kapagorri, gorri, aiar, barraban,

montterot, kinkilimarro, akilimarro...

Frantzian, hain zuzen ere, badakite

deabrua euskalduna dela.

1968an, gazteen matxinadaren

ondoren, Frantziako garai hartako

telebista bakarrak sail berri

bat prestatu zuen: Gorri, le diable

(Gorri, deabrua). Telesailak hamahiru

atal zituen, eta izugarrizko

arrakasta izan zuen. Rodolphe-Maurice

Arlaude gidoilariak

Garazin kokatu zuen kondaira,

XIX. mendean. Gorri (Robert Etcheverry)

kontrabandista zen,

eta leporatutako hilketa baten

ondorioz, Nafarroa Garaian erbesteratu

zen. Gorriren maitale

Maiderrek (Daniele Evenou) borobiltzen

zuen istorioa.

Hondarribian 1611an zabaldutako

espediente bati esker ezagutzen

dira txerrenaren ezaugarri

fisiko nagusiak: «Deabruak hiru

adar zituen kopetan, gorputz tantaia

eta begi oso handiak. Begietatik

argien erlauntza ateratzen zitzaion,

isatsa ipurditik eta urrezko

aulki batean eserita zegoen».

Ez dakit demonioa hiztuna zen

ala ez, baina eleanitza zen. Donostian

eta Pasaian gaskoiez egiten

zuen; Irunen eta Hendaian, ordea,

euskaraz.

Baionako Udala besteak baino

ausartagoa zen. Euskal Herriko

udalek, ohiturari jarraituz, espetxe

zigorrarekin punitzen zuten

arneguaren bekatua. Biraoak

jaungoikoaren haserrea pizten

D1627an, Leon Zorcoko Irizar gipuzkoarrak idatzi bat helarazi

zien herrialdeko agintariei. Zorte handiko gizona

omen zen, eta idatzi horren atzean, nire ustez, sari eskaera egon

zitekeen. Irizarrek 40 urteko artzain bat hil zuen mendian. Artzainaren

itxura mozorroa besterik ez zen, ordea. Benetako deabrua

horren azpian zegoen. Izena: Joanes Irigoien. Irizarren

esanetan, Irigoien txorta jotzen ikusi zuen behiekin, ahuntzekin

eta ardiekin. «Bada denbora deabru hori ezagutzen dudala, eta

ez dut inoiz emakume batekin txorta jotzen ikusi. Hala eta guztiz

ere, eta, horregatik, haren bekatua handiagoa da, elizara joaten

da jaunartzera askotan, donauste eginez». Irigoienek ez

zuen merezi bizitzea.

zituen, eta haren ospea izugarria

zen, atzerriko eroak —Errioxakoak

eta Gaztelakoak, esaterako—

Arbeizara eramaten baitzituzten.

Nola ateratzen zuen deabrua

eroen gorputzetatik oraindik ez

da jakina.

Hala eta guztiz ere, deabruak

kanporatzen zituen euskaldun

handiena ez zen Ama Birjina izan

(Unbeko eta Ezkioko argerkarietatik

Andre Mariak euskaraz egiten

duela jakin badakigu), tolosar

bat baizik. Lukas Aierbe zuen

izena, eta 1670an Atarrabian bizi

zen. Adituen arabera, egun bakar

batean hamabost bat deabru uxatzen

zituen. Guiness liburuan

egoteko errekorra. Inkisizioak

atxilotu zuen, salaketa bat jaso

ondoren. Egindako epaiketan

«inoiz izan den belagile eta aztia

handienetarikoa» izatea leporatu

zioten. Igeltseroa zen, gizajoa.

Egia da, deabru asko ibili dira

gure bazterretan. Gehien bat argi

indarra asmatu arte. Bordeleko

Pierre Lancre inkisidore argiena

izan daiteke. Hark aurkitu zituen

txerrenaren bideak, trikimailuak,

baita mozorroak ere. Lancreren

ustez, Euskal Herriko deabruen

ugaritasunak bazuen

zergatia.

Aldez aurretik esan beharko

nuke, Lancreren arabera, sorginak

eta deabruak sinonimoak

zirela. Egunen batean, arrazoi

ezezagunak zirela medio, deabruek

alde egin zuten Japoniako

lurraldeetatik. Hegan Asia eta

Europa osoa zeharkatu eta Euskal

Herrira iritsi ziren arte. Sagarraren

usainarengatik, edo auskalo

zergatik, gure arbasoen

artean nahastu ziren: «Baionara

ardoa erostera etorritako eskoziarrek,

ingelesek eta beste askok

esan izan didate deabru saldoak

ikusi dituztela egindako

bidaian».

2010eko urtarrilaren 31 • Igandea

Iritzia 15

Tramankuluaren astea

Steve Jobs jaungoikoa da,eta Zaldieroa,

profeta

Osteguna. Goizeko zortziak. Goñi tabernan kafesnea hartzen

ari gara. Hobeki esanda, hartzen ari naiz, Txikiteroa,

ohi duenez, koñaka kafearekin gosaltzen ari baita, katilu

handian, croissant batekin. Zaldieroa oraindik ez da iritsi.

Berandu dabil. Halako batean, tabernako atea zabaldu da,

eta bera, Zaldieroa, sartu da. Etxeko oinetakoetan dator,

pijama eta albornozarekin. Begiak gorriturik dauzka, gau

osoan begirik bildu izan ez balu bezala. Atea bultzaka zabaldu

du; izan ere, bi eskuak okupaturik dauzka, tramankulu

banarekin. «Argia ikusi dut», esan digu, mistikotasun

osoz. Aho bete hortz nago. Ez dut deus ulertzen. «iPadaren

argia ikusi dut», gehitu du. Aho bete hortz segitzen

dut, baina jada dena ulertzen dut. Hamabi ordu baino zertxobait

gehiago igaro da Apple etxeko buru Steve Jobsek

iPad-a aurkeztu duenetik. Zaldieroa applezaleporrokatua

da. Seguru gau osoa eman duela literalki begirik bildu gabe,

begirik kliskatu gabe, ordenagailuko pantailan ditxosozko

iPad-ari buruzko detailerik ez galtzeko. «Steve Jobs

jaungoikoa da, eta Zaldieroa, profeta», bota du. Batek daki

nola, baina bi iPad lortu ditu, bi tablet, eta albornozarekin,

begirada gorritu horrekin, egiazki Moises profeta ematen

du, Hamar Aginduen taulekin. «Liburuak, egunkariak

eta ordenagailuak hil dira: iPad-a da bide bakarra», jarraitu

du. Txikiteroak galdera zuzena bota dio: «Serio Demonio

hor irakur dezaket?». Zaldieroak hiruzpalau segundo

behar izan ditu erantzuten hasteko: «Bo... ez, baina hori da

oraindik ez dugulako Internetera igotzen...». Txikiteroak

segundo-milarena bakar bat ere ez du behar izan arrapostua

botatzeko: «Orduan ez zait interesatzen». Txikiteroak

croissant zatia ahoratu du. Zaldieroa bi iPad-etara begira

geratu da, geldi, isilik, blokeaturik. Berrabiatzeko botoia

non duen begiratu beharko dugu.

Serio demonio

Juan Kruz Lakasta eta Zaldieroa

seriodemonio@berria.info

Entzulego Nazionaleko epaileei lapikoa

doakie

Egunkaria auziko sumarioan, euskarazko idazkien gaztelerazko

itzulpen zinez bitxiak aurki daitezke. Konparazio

baterako, «ene uste apalean» gazteleraz «en nuestra opinion

en la estanteria» itzuli dute. Itzulpengintza guztiz libre

eta sortzaile horrek atentzioa eman digu, eta Auzitegi

Nazionaleko itzultzaileetako batekin mintzatzea lortu

dugu. Besteak beste, epaileak aste honetan Arnaldo Otegirekin

izandako jarrera zakarraz galdetu diogu. Hona

hemen haren erantzun literala, hizkuntzalaritza ikuspegi

batetik bereziki interesgarria delakoan: «Entzulego Nazionaleko

epaileak esnea dira. Ez zaie ongi eseritzen auzipetuek

belarria jatea. Ez dute buru-lastorik onartzen. Berehala

eulitzen dira. Berehala utzi nahi izaten diete argi

auzipetuei haiekin jakinen dutela zenbat balio duen orrazi

batek. Aitortu behar da zenbaitetan auzipetuek haien

etxetxoetatik ateratzea lortzen dutela. Eta halakoetan lapikoa

doakie pixka bat. Baina ulertu behar da komunikazio

erdiek presio handia egiten dietela». Ikusgarria, zinez.

A ze aberastasun linguistikoa. Zenbaitentzat ulergaitza

ere suerta daiteke. Horregatik, gaztelerazko itzulpena ere

eskainiko dugu, ulergarriago egiteko lagungarria gerta

daitekeelakoan: «Los jueces de la Audiencia Nacional son

la leche. No les sienta bien que los acusados les coman la oreja.

No aceptan pajas mentales. Enseguida se mosquean.

Enseguida les quieren dejar claro que con ellos se van a enterar

de lo que vale un peine. Hay que reconocer que a veces

los acusados consiguen sacarlos de sus casillas. Y en esas

ocasiones se les va un poco la olla. Pero hay que entender

que los medios de comunicacion los someten a mucha presion».

Gora Osasuna,baina ez goregi

Amaitzeko, ohi denez, tutti-fruttia. Bat: ni osasunazale

porrokatua naiz. Zaldieroa ez horrenbeste. Baina, halere,

poztu egiten da gorritxoek irabazten dutelarik. Aste honetan,

Gazteluko plazako taldeak galdu egin du Santanderko

Racingen aurka, 0-3. Eta Kopatik at geratu da, final

laurdenak gainditu ezinean. Goibeldu gara. Baina ez

gehiegi. Gure osasunazaletasuna eta Osasunari titulu bat

lortzeko geratzen zaion tartea alderantziz proportzionalak

dira. Izan ere, Miguel Sanz eta Yolanda Barcina palkoan

imajinatzeak; Frantzisko Xabierkoari, San Fermini,

Done Saturdiri eta Maria Ama Birjin sortzez garbiari eginen

lizkioketen meza, eskaintza eta abarrak irudikatze

hutsak gaizkitu egiten gaitu. Beraz, gora Osasuna, baina,

otoi, ez goregi. Bi: metafora jaialdia Eusko Legebiltzarrean.

Lopez eta Egibar, Egibar eta Lopez nor baino nor. Egibarrek

dio Eusko Legebiltzarrean denok arrain haztegietako

amuarrainak bezalakoak garela, denok pentsu berarekin

hazten gaituztenez, denok zapore bera dugula,

denok espainiarrak garela. Lopezen erantzuna, bera ez

dela amuarraina, berak nahiago dituela koloretako arrainak.

Guk dugun sentsazioa, bisigu dezente dagoela gure

artean. Hiru: Otegiren aurkako epaiketara itzuliz —baina

ez itzulita, haren euskarazko adierazpenak itzuli gabe

baitzituzten: marka da gero—, ikusgarria epailearen jarrera.

Gose greban dagoenez ura edan ote dezakeen galdetu

eta beragatik ardoa ere edan dezakeela erantzun. Gracita

Morales zenak 60ko hamarkadako komedia espainiar

horietako batean ez zukeen modu umoretsuagoan erantzunen.

16 Begia

Igandea •2010eko urtarrilaren 31

2010eko urtarrilaren 31 • Igandea

Begia 17

Erlijio ikurrak

eta laikoen

espantuak

Garbine Ubeda Goikoetxea

— Jainkoaren aurrean duin agertzeko, mundutarren

aurrean goitik behera estali behar...

— Salbu eta etxeko jaunaren aurrean. Hark

eskumen apartak ditin.

— Are apartagoak Frantziako Errepublikako

presidentearenak. Aurpegia ezkutatu

beharrak makurtu zanpatu umiliatu egiten

omen gaitin eta ezin omen din eraman. Ez,

bederen, bere domeinuetan. Eta haren gogoa,

denontzat lege.

— Beste jauntxo bat.

— Eskoletan, osasun zentroetan, kalean,

leku publiko orotan debekatu egingo omen

din.

— Erretzea bezala.

— Erretzaileak bezala.

— Zakurraren putza gaitun.

— Gizonezkoen putza gaitun.

Emakume musulmanak niqab-a jantzita,

Mediterraneo itsasoari begira, joan den

asteartean. EFE/ WAEL HAMZEH

igandea@berria.info

18 Denbora-pasa

Hitz gurutzatuak

Ezker-eskuin

1. Bizkaieraz, bezala, legez. Taxi gidari. 2. Itsasora edo beste

ibai batera doan ur-laster aski handi eta luze. Albaniako

hiriburuko. 3. Afrikako erdialdeko estatua, Kongoko

Errepublika Demokratikoa egun. Banketxea. 4. Produkzio.

Animalia emeen sexuaz esaten da. 5. Zangoaren atal.

Errepikatuz, barrea adierazten duen onomatopeia.

Zirkonioaren ikurra. Nitrogenoaren ikurra. 6. Bokal bikoitza.

Lodiak, gizenak. 7. Egiptoko hiriburuko. Kasik. 8. Bokala. ...

egin, guztiz bete. Erretzen ari den zerbaitetik altxatzen den

gas masa argitsu. Gaixo. 9. Galdetzailea. Ipar., bizimodu

traketsa daramana. 10. Bitartean. Martimuilu. 11. Lapa-belar.

Bakoitzak bat. 12. Laborari, baserritar. Bizkaieraz, sobera.

Goitik behera

1. Bigarren mailako irakaskuntzako ikastetxea. Bizkaieraz,

itsusi. 2. Moztuak. Suak edo berotasun handiak hondatu.

3. Noka, zaio. Arteria ... hornitzen du odolez gainerako

arteriak. 4. Ipar Euskal Herrian, inguru. Pilotak paretaren eta

lurraren arteko txokoan jotzen duenean. Nafarroako herria

eta urtegia, Zangozerrian. 5. Kontsonantea. Ez baikor.

Aztarna, arrasto. 6. Kanpo, landa. Eritasuna sorraraz

dezakeena. 7. (Her.) Zuberotar. R bikoitza. 8. Asiako estatua.

Erronkariko karstgune ospetsua. Iodoaren ikurra.

9. Behar, egiteko. Ordaintzeke. Ipar Euskal Herriko

laborarien sindikatua. 10. Turkiako hiriburua. Azao, bala. 11.

Gizon izena. Giderra. 12. Bizirik segitu. Aiarako.

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

Igandea •2010eko urtarrilaren 31

BagaBiga

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12

12

Zazpi aldeak

Eric Zener (Jitoan)

Sudoku gaitza

Sudokuzale porrokatuen gustuko jokoa dakarkizuegu oraingoan. Klasiko bat da, badakizue, 9 x 9 laukiko

bederatzi karratu dituen taula horietakoa, baina molde honetako jokoen merkatuan, munduko azoka

zabalean, inoiz prestatu direnetan zailenetakoa, horrelakoxeak nahi baitituzte gure sudokuzale aseezinek.

Ezetz ordu erdian asmatu. Eta ordu betean? Tira, ba...

6 4 5

5

2 9 7 8

3 8 9

4 5 7

4 1 8

5 6 3 2

1

3 9 7

2010eko urtarrilaren 31 • Igandea

BagaBiga

Hitz gezidunak

Denbora-pasa 19

pPrezipitazio motak

IZAN ...,

IZAN EZIK

p

▼ DANBOR ▼

BI ZATI BI

MOTA

▼ ▼ EROSO,

EGOKI

p

DEABRUARI

DAGOKIONA

BERAKO

ASPALDIKO

IZENDATZEKO

OIHUAK

AUZOA

PETXA

HITZA

▼ ▼ p ESKUINEKO

IRUDIAN

BOTARAZI

LORATEGIA

BELDARRA

DEITURA

ZUHAITZA

ESPAZIOARI

DAGOZKIONAK

p GOIKO

IRUDIAN

JOAKI

NAIZ

SAKAN

HARRAPA

EZAN!

BARNERATUA

LANDARE

MOTA

SOLAIRU

JAURTIKETA

IZUTIA

MEND. SAHARAKO

HIRIBURUA

BIZKOR,

AZKAR

p

JOAN DEN

URTEA

EZKONTEKIDEA

HIL ZAIO

ATSEGINA

BOKAL

ERREPIKATUA

IRAULIZ,

IHALOZKATUZ

PL., ORE

JANGARRI

HARRAPATZEKO

JAKI

ASIA BARNEKO

ITSASOA

BARKAMENA

SUARI

DARIO

MIHISEA,

MAINDIREA

AHOLEGARRAK

p

SAGU, HITZ

ELKARTZEETAN

IRIDIOA

TOKA,

DOA

HEGO KOREAKO

HIRIBURUA

OINAZTURA,

TXIMISTA

1000

TRAINERUA

BIRATZEKO

ZAIN,

AIDURU

KONTSO-

NANTEA

GARRAIO

MOTA

NAFARROAKO

ASKATU,

LASAITU

GONA

ERABATEKO

NAHASMENA

BOKALA

ZURGIN

ABESBATZA

INDIOA

p ESKUINEKO

IRUDIAN

ALAIKI,

AMOLTSUKI

BEHIAREN

ARBASO

BOKALA

ERREPIKATUZ,

TXORI MOTA

ERASOTZAILE

... EGIN,

GOITIK ARI

GUZTIA

IZOTZ,

HORMA

NOR

DEKLINABIDE

KASUAREN

ATZIZKIA

UKAPENA

OSAGARRIAK

KONTSONANTEA

TXISTUA,

ISTUA,

LISTUA

Hitz kateatuak

Erantzunak

Koka itzazu ondoko hitz hauek diagraman:

13 hizki

Belauntzarrak

Ondoriotasuna

P

O

Z

11 hizki

Rangundarra

Termitategi

9 hizki

Eskuilatu

Kronikoak

Negoziatu

Trabatuak

8 hizki

Ailegatu

Erentxun

Jendalde

Kriminal

Tipulatz

Tsarinak

Ugaritze

Ziraunak

7 hizki

Barreka

Bengazi

Kroazia

Litezke

6 hizki

Ekaitz

Itaxur

Nahiko

Zenbat

5 hizki

Abila

Akain

Atomo

Itzal

Jaitz

Kairo

Kakao

Osoak

Ozeka

Renio

Tonua

Zuten

4 hizki

Inon

Kaos

Karu

Nini

Raul

Tarn

Ugao

Zaku

3 hizki

Eki

Ler

Oin

Ola

Poz

Txo

E A B D E L

I Z O T Z A E U R I A

E R A I T S A R A Z I

L A R B A A B I Z E N

E K N O A A R R O N O S K

E S T A I A L A R G U N A A L A I A

P I Z Z A K A B I Z A R I A R A L

B A R K U A K I O A K I H I N T Z A

Z O A K S E U L O I N A Z T U M

Z I A B O G A N A F A R L A X A T U

A A R O T Z K O R U R A

E L U R R A A J A Z A R L E

A R R A I K I O K D E N A

U K O A T U A O S A G A I A K

20 Kioskoa

Igandea •2010eko urtarrilaren 31

01 MIRAMON ARBELAITZ JATETXEA

Bi lagunentzat bina dastatze menu

02 ETXEKO JANA JATETXEA

Bi lagunentzako menu berezia

03 JOSEBA JATETXEA

Bi lagunentzako menu berezia

Mikeletegi pasealekua, 53

Donostia

Tel.: 943-30 82 20

www.arbelaitz.com

Campo Volantin pasealekua, 15

Bilbo

Tel..: 944-13 40 13

www.yandiola.com

Aizkibel, 10

Azkoitia

Tel.: 943-85 34 12

www.josebajatetxea.com

04 SANTAKUTZ HOTELA

05 IBERNALO LANDETXE-JATETXEA

06 ARTEZ AGENDA ETA MAHAI TAKOA

07 'Tristan, triste'

Bi lagunentzako gaua eta gosaria

Bi lagunentzako dastatze menua

Hamar sorta

Antton Kazabon

Erein

Santa Barbara bidea

Urretxu

Tel.: 943-72 59 59

www.hotelsantakutz.com

Kanpezu

Araba

Tel.: 945-10 22 71 / 647-91 14 84

www.casasruralesalava.com

www.artez.net

Hamabost ale

08 IRUÑAZARRA SAGARDOTEGIA

09 REZOLA SAGARDOTEGIA 10 PETRITEGI SAGARDOTEGIA 11 ITURRIETA SAGARDOTEGIA

Bi lagunentzako

bina bazkari edo afari

Bi lagunentzako

bina bazkari edo afari

Bi lagunentzako

bina bazkari edo afari

Bi lagunentzako

bina bazkari edo afari

Iruñea

Tel.: 948-22 51 67

Astigarraga

Tel.: 943-55 66 37

Astigarraga

Tel.: 943-45 71 88

12 TXILLIDA LEKU MUSEOA 13 LAGUN ARO GBC-CB MURTZIA 14 ATHLETIC-XEREZ

ZINEMA

Arraga auzoa - Aramaio

Tel. : 945-44 53 85

Bi lagunentzat bina sarrera

Bi lagunentzat bina sarrera

Bost lagunentzat bina sarrera

Donostia Arenan, otsailaren 14an.

Bilboko San Mames futbol zelaian,

otsailaren 7an.

15 Gasteizko FLORIDA GURIDI:

Bost lagunentzat bina sarrera

Zabalaga baserria, Jauregi, 66

Hernani

Tel.: 943-33 60 06

www.museochillidaleku.com

2=1kupoiak

ZIENTZIAREN KUTXAGUNEA

Mikeletegi pasealekua, 43

Donostia

Tel.: 943-01 24 78

www.miramon.org

Argitaratze eguna: 2010-01-31

Erabiltzeko epea: hilabete

Batek ordaindu, eta bigarrenak doan!

16 Iruñeko GOLEM:

Bost lagunentzat bina sarrera

MOZTU eta erabili zure

harpidedun txartelarekin batera*

* Harpidedun bakoitzak, asteko kupoi bat bakarra aurkez dezake.

Izen-abizenak

Harpidedun kodea

Erabilitako eguna

MUSEOA

2=1kupoia

AuKera ezazu,

BIzI eusKaraz

SASOIAN JARTZEKO ZIRKUITUA

ZELAI TALASOTERAPIA

Itzurun hondartza

Zumaia

Tel.: 943-86 51 00

www.talasozelai.com

Argitaratze eguna: 2010-01-31

Erabiltzeko epea: hilabete

Batek ordaindu, eta bigarrenak doan!

Izen-abizenak

Harpidedun kodea

Erabilitako eguna

SARRERAK

2=1kupoia

Egitura

berria 2010eko urtarrilaren 31 ekonomia@berria.info

Berri Otxoak elkartekoek gizarte laguntzak txikiegiak direla salatzeko egindako protesta bat. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS

Ezkerraldea

%14,13

Ekaitza gainean

lehertu zaie

Ekaitza etortzen denean,

normalean, inguru guztian

egiten du eguraldi txarra,

baina herri batzuetan kalte

handiagoak eragiten ditu.

Krisiarekin ere hori bera

gertatzen ari da.

Miren Garate

Bulego guztietako langabeak

gehitu eta

biztanleria aktiboarekiko

proportzioa

kalkulatu ostean,

Hego Euskal Herrian %11,47ko

langabezia tasa dagoela dio

Espainiako Estatistika Erakundeak.

Lapurdin eta Nafarroa

Beherean, berriz, %8,3koa Baionako

Merkataritza Ganberak

emandako datuen arabera.

Noski, batez besteko datuak

dira horiek, eta eskualdez

eskualde egoera asko aldatzen

da. Mutur batean dago Gorbeialdea,

%6,33ko tasarekin; kontrakoan

Ezkerraldea, %15,15ekin.

Tartean beste guztiak, baina,

eskualde berean ere, herriz herri

egoera ezberdinarekin.

Enpresa handiek asko eragiten

dute inguruan. Batek daki

zer gertatuko litzatekeen Goierrin

CAF itxiz gero. Baina igarriko

litzateke. Alde batetik, duen

langile kopuruagatik; beste alde

batetik, industria laguntzailean

sortzen duen enpleguagatik; eta,

horrez gain, langile horien kontsumoak

gainerako sektoreei

egiten dien ekarpenagatik.

Kontratuak lortzen jarraitzen

du tren enpresak, eta, horrek

lagunduta, Goierrik du Gipuzkoako

langabezia tasarik txikiena.

Tubos Reunidos, Tubacex,

Vidrala, Funvera, Savera,

Zalain... Horiek guztiak ere badira

nor norbere eskualdean.

Baina ez dira ari ohi bezala funtzionatzen.

Eta igartzen da. Igartzen

da langabezia tasan, dendetako

salmentetan, udalek

zergetan jasotzen dutenean,

baita giroan ere.

Ezkerraldea

Burua altxatu ezinik

Argi koloretsuak, kartel erraldoiak,

auto ilarak eta jendetza.

Kontsumismoaren indarraren

(Hurrengo orrialdean jarraitzen du)

22 Langabezia

Egitura •2010eko urtarrilaren 31

(Aurreko orrialdetik dator)

erakusgarri argia da Megapark,

krisiak krisi, urtero hamabost

milioi pertsonatik gora erakartzeko

gai. Non eta Barakaldon,

langabezia tasarik handiena

duen eskualdean. «Erreferentea

ematen du, baina langileek

Espainiako lan hitzarmena

dute, eta, lanaldi osoa eginda

ere, 740 euro irabazten dituzte.

Decathlonen, adibidez, egun

bakarreko kontratuak dituzte»,

kontatzen du Juan Carlos Becerrak,

Berrio Otxoak elkarteko

kideak. Soldata horiekin, langabeek

ez ezik lana dutenek ere

hilabete amaierara iristeko

komeriak izaten dituztela azaltzen

du.

Burua altxa ezinda jarraitzen

du Ezkerraldeak. Langabezia

tasek ondo islatzen dute zein

den egoera: Sestaon, %19,42koa;

Santurtzin, %16,26koa; Portugaleten,

%15,16koa; eta, Barakaldon,

%14,28koa. Saltoki handietan

jendeak karroak goraino

betetzen dituen bitartean, kilometro

gutxira, astero lau familiak

galtzen dute etxea. «Urtarriletik

ekainera, 103 familiari

kendu zieten etxea Barakaldon.

Eta, orduan, krisia hasi besterik

ez zen egin, orain erritmoa handiagoa

izango da seguruenik».

Adibide gehiago ere badaude:

2.500 alargunek pobreziaren

mugaz azpiko errenta dute. Elikagaien

bankuak 146 pertsonari

ematen die jaten egunero, eta

Caritasek beste 150 pertsonari.

«Lehen, batez ere etorkinak joaten

ziren horietara. Orain erdiak

baino gehiago betidanik Barakaldon

bizi izan direnak dira»,

azaltzen du Becerrak. Prestazio

sozialei buruz informazioa ematea

Berri Otxoaren zeregin nagusian,

eta, herriko beste elkarteekin

batera, protestak antolatzen

dituzte.

Ez daude ados gizarte zerbitzuen

kalitatearekin. Alde batetik,

diru kantitate oso txikia bideratzen

delako haietara. «Gainera,

krisia hasi zenetik murriztu egin

dira aurrekontuak». Horrez gain,

oso motel funtzionatzen dutela

dio. «Hitzordua eskatzera joan,

eta hiruzpalau hilabetera ematen

dute; eta, gero, beste hiruzpalau

hilabete pasatzen dira tramitatu

artean».

Familiak edo ingurukoek

emandako laguntza bakarrik geratzen

zaiela herritarrei dio,

nahiz eta hori ere epe laburreko

konponbidea izan. «Jende askok

itzuli behar izan du gurasoen

etxeetara. 60ko hamarkadetako

familia eredua ari da errepikatzen,

gurasoak, seme-alabak eta

bilobak denak elkarrekin bizitzen».

Egoera aldatzeko mobilizatzera

deitu du Becerrak. «Hemen,

bakoitzak bere baitan bizi du krisia.

Kaleratzeak ez dira hain

traumatikoak, ez da egon oihartzun

handiko espedienterik.

Oraintxe hiru kaleratzen dituzte

denda batean, eta gero beste lau

beste batean». Gero eta jende

gehiago joaten da Berri Otxoara

informazio eske. «Horrek laguntzen

digu dramari aurpegi jartzen.

Batzuen egoera onartezina

dela ikusten dugu, ezin dela

gehiago luzatu».

Aiara

Barearen osteko ekaitza

Ezkerraldearentzat ez da nobedade

langabe gehieneko eskualdea

izatea. Egoera berria da Aiararentzat.

Araban krisiak gehien

jo duen tokia izan da. Errepidearen

ezker-eskuin, indutrialdeak

ikus daitezke han. Enpresa handiak

bata bestearen ondoan.

Urte oparo askoak izan dituzte.

2008an, esaterako, 81,8 milioi

euroko irabazi garbiak izan

‘‘ Urtarriletik ekainera, 103

familiari kendu zieten

etxea. Orduan krisia hasi

besterik ez zen egin»

JUAN CARLOS BECERRA

Berri Otxoak elkarteko kidea

«Jendea langabezian

dago, eta, jateari utzi ezin

zaionez, arropak

erosteari uzten dio»

INMA CRESPA

Crisis dendako saltzailea

«Espedieenteek araudi

bat dutela eta eskuak

lotuta dituztela esaten

digute Lan Sailean»

JOSU IRAZOKI

Berako alkatea

«Emakume izate

hutsagatik, lan baldintza

okerragoak ditugu,

eta soldata txikiagoak»

MIREN LANZ

Bidasoaldeko Bilgune Feministako kidea

«Hemen, industriarik

ez dago; horregatik,

krisiak ez du eragin

Hegoaldean bezainbat»

MARIE CLAIRE SALABERRI

Herrikoa elkarteko zuzendaria

Tubacex eta Tubos Reunidos enpresetako langileen manifestazioa. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS

zituen Tubos Reunidosek; 40,6

milioi eurokoak Vidralak; eta

37,58 milioi eurokoak Tubacexek.

Iaz, enplegua erregulatzeko

espedienteak aurkeztu zituzten

hirurek.

Baina krisia ez da igartzen industrialdeetako

aparkalekuetan

bakarrik. Komertzioz beteta

dago Laudioko Zumalakarregi

etorbide luzea. Badago mugimendua

kalean, baina saltzaileen

arabera, aurreko urteetan

baino txikiagoa. Crisis izeneko

emakumeen arropa dendan egiten

du lan Inma Crespak. «Nabaritzen

da bai salmentak jaitsi

egin direla. Jendea langabezian

dago, eta jateari utzi ezin zaionez,

arropak erosteari uzten

dio». %50eko beherapena dute

dendan. «Hilabete hau, behintzat,

salbatuko dugu merkealdiei

esker».

Haurren arropa erdi prezioan

dute Kukuman ere. «%25ekin

hasi nintzen, eta, orain, %50ean

jarri dut. Lehen, 2x1 eskaintza

egiten nuen, baina, aurten,

horretarako produkturik gabe

geratu naiz», kontatzen du Mila

de Dios saltzaileak. Espero zuen

salmentak jaitsi egingo zirela,

eta, badaezpada, arropa gutxiago

eskatu zuen hark ere.

«Markako gauzak eta merkexeagoak

ditut dendan. Salmenta

kopuruaren jaitsiera ez dut hainbeste

nabaritu, baina lehen markakoak

erosten zituztenek orain

merkeetara jotzen dute». Enpresek

espedienteak aurkeztu zituztenetik

nabaritu duela aldaketa

kontatzen du.

Araba Bidaiak agentzian

enpresekin nahiz herritarrekin

egiten dute lan. «Hiru mila euroko

bidaiak egiten zituztenek berdin

jarraitzen dute, baina bezero

mota batzuen artean igartzen da

jaitsiera», dio Alazne Marinak.

Haurrak dituzten familien eta

ezkon berrien kasuak aipatzen

ditu. «Lehen mugarik gabeko

aurrekontuarekin etortzen ziren

ezkon bidaiei buruz galdezka.

Orain, prezio bat jartzen dute,

eta hortik beherako zerbait eskatzen

dute».

Bortziriak

Alkateak ere kalera

Araia

%12,86

Bortzirietako ekonomiaren motorra

ere industria sektoreak osatzen

du. Batez ere lau enpresa

nagusik egiten diote tira: Berako

Funverak eta Saverak eta Lesakako

Zalainek eta ArcelorMittalek.

Guztiek enpleguari eragin dioten

neurriak aurkeztu dituzte. Funverak

43 langile kaleratuko ditu.

Saverako 132 langileetatik gehienak

erregulazioan egongo dira

maiatzera bitartean, eta enpresak

dagoeneko jakinarazi du,

eskaerak igo ezean, langileak

soberan geratuko zaizkiola eta

litekeena dela kaleratzeak egotea.

Condesa taldeko Zalainen ere

irailera arte luzatu dute espedientea.

297 langile ditu. ArcelorMittaleko

langileek ere ikusi dute zer

den enplegu faltan etxean egotea.

Gutxitan ikusten dira eskualde

bateko alkateak elkarrekin protestan.

Eta are gutxiagotan arrazoia

egoera ekonomikoa salatzea

denean. Bortzirietakoek, ordea,

langileekin bat egin eta kalera

ateratzea erabaki dute. «Eskualdearen

egoera txarra delako eta

gu herritarrei laguntzeko gaudelako»,

dio Josu Irazoki Berako

alkateak.

Haren arabera, gauza gutxi

egin dezakete alkateek espedien-

2010eko urtarrilaren 31 • Egitura

Langabezia 23

Behe Bidasoa

%12,79

Irunek eta Hondarribiak osatzen dute Behe Bidasoa eskualdea; Gipuzkoako langabezia tasarik handiena han dago. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

Lapurdi-Nafarroa Beherea

%8,3

Baztan-Bidasoa

%14,04

Iparraldean, laborantza sektorea dago egoerarik okerrenean. GAIZKA IROZ

Alkateek bat egin zuten Funverako kaleratzeak salatzeko protestarekin. JAGOBA MANTEROLA / ARP

teen aurka. «Instituzioei presioa

egin, besterik ez». Hala egin

zuten Funveraren kasuan. Nafarroako

Gobernuarekin bildu eta

kaleratzeak ez onartzeko eskatu

zioten. Hark, ordea, sinatu egin

zuen. Ez daude ados Lan Sailaren

jokaerarekin.«Espedienteek

araudi bat dutela eta eskuak

lotuta dituztela esaten digute».

Funverarekin, bederen, espedientea

onartzeko arrazoirik ez

zegoela dio Irazokik, enpresak

arazo ekonomikorik ez duelako.

Enpresetako zuzendariek ere ez

dute harreman handirik.

Hurrengo hilabeteetan, gainera,

egoera okertu egin daitekeela

ohartarazi du Berako alkateak.

«Ikusi egin beharko da maiatzean,

Saverako espedientea amaitzen

denean, zer gertatzen den».

Handietan ez ezik, enpresa txikietan

ere egon dira kaleratzeak,

eta haietako hainbat itxi zituten

joan den urtean. Langabe batzuk

udaletxera ere joan dira, lan

eske. Enplegurik sortzeko aukerarik

ez dutela dio. Gobernutik

urtero laguntza bat jasotzen dute

udalek hainbat langile kontratatzeko,

baina, hortaz aparte, ez

dutela aukerarik kontatzen du,

besteak beste udalak ere diruz

larri dabiltzalako. Hori bai, protestan

jarraitzeko prest daudela

esan du Irazokik.

Behe Bidasoa

Emakumeak okerrago

Bidasoa ibaiari jarraituta, Irun

da Gipuzkoako lehen herria.

Lasarte-Oriaren atzetik, langabeziarik

handiena ere han dago,

%13,83koa. 4.388 langabe zeuden

INEMen izena emanda abenduaren

bukaeran. Horietatik gehienak

emakumeak ziren: 2.415,

hain zuzen.

Azken krisiak industrian eragin

handia izan du. Hori dela eta,

gizonen artean gehiago nabaritu

da langabeziaren igoera. Hala

ere, oraindik emakumeen baldintzak

okerragoak direla dio

Miren Lanz Bidasoaldeko Bilgune

Feministako kideak.

«Prekarietatea da nagusi emakumeen

artean. Emakume izate

hutsagatik lan baldintza kaskarragoak

ditugu, eta lan bera

eginda ere, askotan, soldata txikiagoa».

Adinean gora egin

ahala, ezberdintasun handiagoa

dago emakumeen eta gizonen

langabezia tasan. 45 urtetik

gorakoak dira eskualdean lan

bila dabiltzan emakume gehienak.

«Emakumea ordaindu gabeko

lanak egitera behartzen da: etxeko

lanak, umeak eta adinekoak

zaindu... Horregatik, berriro ere

lan merkatura salto egin nahi

duenean, oztopo gehiago izaten

ditu», azaldu du Lanzek. Haren

arabera, egoera aldatzeko irtenbide

bakarra dago: «Indarrean

dagoen sistema patriarkala errotik

aldatzea».

Iparraldea

Bestelako krisia

Aste honetan eman ditu Baionako

Merkataritza Ganberak

Lapurdiko eta Nafarroa Behereko

langabezia datuak ere. %1,6

emendatu da urtebetean

––Zuberoako daturik ez du jakinarazi—.

%8,3koa da tasa.

«Hemen industriarik ez dugu,

zerbitzuetakoak dira enpresa

gehienak. Horregatik, krisiak

ez du eragin Hegoaldean bezainbat»,

adierazi du Marie Claire

Salaberri Herrikoa elkarteko

zuzendariak.

Turista askok bisitatzen dituzte

Lapurdiko kostaldeko herriak,

eta sektore horrek ere ondo eutsi

dio. «Urte hondarrean, jaiegunetan,

jendea etorri da, eta joan den

udan ere turistak ohi bezala etorri

ziren».

Barnealdera hurbildu ahala

egoera okertu egiten da. Zerbitzuek

indarra galtzen dute ekonomian,

eta laborantzak hartu.

Nolanahi ere, sektore horren krisia

erabat ezberdina dela dio

Salaberrik. «Denok badakigu

laborantza mundua krisian dela,

esnearen prezioengatik». Oraingoz,

nekazari gehienek sektorean

jarraitzea erabaki dute.

«Baina hurrengo hilabeteetan

zer eginen duten auskalo, galeretan

ari dira lanean. Europa da

laborarien itxaropen bakarra,

eta 2012an laguntza denak amaituko

direla esan du».

Etorkizunean ere Iparraldeko

langabeziak baxu jarraituko

duen galdetuta, ez dakiela erantzuten

du Herrikoako zuzendariak.

«Hori zaila da erratea, ikusi

beharko da aurten enpresek nola

diharduten».

24 Hitz bitan

Bakarrizketan

Etorkizuna

elektrikoa da

Iker Aranburu

1 Zer da Hiriko? Euskal Herrian eraikiko

duten lehen auto elektrikoa da.

AFYPAIDA elkartean bildutako Arabako

enpresa talde batek diseinatu

du, Massachusettseko Teknologia

Institutuaren laguntzarekin. Zazpi

pieza izango ditu, guztiak Euskal Herrian

eginak, baina muntatzeko ez da

kate klasikoa behar izango.

2 Zer ezaugarri ditu? Bereziki hiri

handietarako autoa da. Bi lagunentzako

lekua izango du, asko jota 50 kilometroko

abiadura hartuko du, eta

200 kilometroko autonomia izango

du. Oso leku txikietan uzteko aukera

emango du. Izan ere, aparkatzeko orduan

autoa tolestu egingo da. Sarbidea

aurrean izango du.

3 Noizko egongo da salgai? AFY-

PAIDAk dio 2012. urtean egongo dela

merkatuan. Uste dutenez, 9.000 euroan

saldu ahal izango dute.

4 Ez al da hori askotxo? Gaur egun

salgai dauden beste auto elektrikoekin

alderatuta, ez da garesti. Gainera,

argindarra gasolina baino merkeagoa

denez, auto arruntak baino merkeagoa

izango da erabiltzea.

5 Baina non kargatuko da? Gaur

egun hori arazo handia da, garajerik ez

dutenentzat behintzat. Zerbitzugune

gutxi batzuek baizik ez dute aukera

ematen orain bateria kargatzeko, baina

oso litekeena da hurrengo urteotan

ugaritzea, auto elektrikoen aldeko

apustua egiten ari direlako autogile

gutiz gehienak.

6 Auto elektrikoak ugaritu arte

zain egon beharko dugu, beraz?

Agian ez. EuskoJaurlaritzak berak

akordioa izenpetu du Repsolekin, bateriak

kargatzeko sarea sortzeko. Heldu

den urterako nahi dute martxan jarri.

Jaurlaritzaren helburua da auto

elektrikoaren inguruko industria sortzea

hemen, eta ez izatea kanpoko

autogileen hornitzaile hutsak. Ildo beretik,

Bizkaiko Foru Aldundiak akordioa

egin du Iberdrolarekin, sektorean

gerta daitezkeen «mugimenduetan»

parte hartzeko.

Txindurriak eta txitxarrak

Titulutik haratago

Joxerra Senar

Zapatero, Sanz, Lopez eta

enparauek nahi dutena

esango dute, baina badaepada

ere hobe lukete aho

txikiarekin esan okerrena

iragan dela. Banku eta kutxak hasiak

dira iazko emaitzak kaleratzen asteotan,

eta emaitzok gauzak behar bezain ondo

ez daudela adierazten dute.

Har dezagun BBVA ahalguztiduna. Iaz,

4.210 milioi euro garbi irabazi zituen,

2008an baino %16 gutxiago. Irudi luke lehengo

lepotik duela burua. Hala ere, taldeak

azken hiruhilekorako irabaziak sakrifikatu

zituen, eta, etxegileei emandako

kredituetan izan ditzakeen galerei aurre

egiteko, 805 milioi euro borondatezko horniduretara

bideratu zituen. Ez hori bakarrik:

arrazoi beragatik, Estatu Batuetako

kreditu arriskuaren gain beste 533 milioi

zuzkidura berezietan jarri ditu, krisiaren

ondorioz Espainian bereganatutako etxeak

«onbideratzeko» beste 100 milioi...

Handik eta hemendik horniduretara eta

aparteko ordainketetara iaz 6.572 milioi

euro bideratu zituen. Benetan okerrena

iragana balitz, uste al duzue BBVAk aparteko

biltegi hori sortuko zuela?

Francisco Gonzalez BBVAko buruak

arrazoitu du etxegileen kredituaren gaineko

arriskua ez dutela zergadunek konpondu

behar, «bankuek, etxegileek eta

kutxek» baizik, eta horretarako salbuespenezko

zuzkidurak sortu behar direla.

Orain arte, ziurrenik errealitatea aitortze

hutsak eragin dezakeen elur bola saihestu

nahian, bankuek eta agintari politikoek

nahiago izan dute ostrukarena egin eta

Asteko enpresak

Funvera

Desadostasunak

greba amaieran

55 eguneko grebaren ostean,

asteartean itzuli ziren lanera

Funverako langileak,

Beran (Nafarroa). Batzarrean

erabaki zuten greba bukatzea,

nahiz eta ez duten

lortu helburu nagusia —lankideen

kaleratzea eragoztea—.

ELAk bultzatu du

baiezkoa, hasierako 55 kaleratzeak

43 izango direlako.

LABek «amore ematea»

egotzi dio ELAri, grebari eutsiz

gero «irabazteko» aukera

ikusten zuelako.

errealitatea ezkutatu. Berandutza tasa

gehiegi igo ez zedin, bankuek etxegileei

kreditua burfinantzatu diete, eta (edo)

adreilua irentsi dute. Nazioarteko erakunde

batzuk salbu, kontabilitate trikimailu

horiei buruz inor ez da ezer esatera ausartu.

Bitartean, denbora irabazi dute: bankariek

txindurri lanak egin dituzte, eta

adreiluaren etorkizuneko galerei aurre

egiteko biltegiak (hornidurak eta erreserbak)

betetzen joan dira.

Negua datorrenerako biltegi horiek

nahikoak izango dira? Batek daki! Espainiako

Bankuak dio baietz, baina, jakina,

kontrakoa ez luke inoiz aitortuko. Finantza

erakundeen ikuspuntutik, uneotan

zalantzarik handiena da Espainian etxegileei

finantzatutako 325.000 milioi euroetatik

zer portzentaje den ustela, eta epe

luzera zenbat berreskuratuko duten.

Argi dagoena da bankuak aitortutako

Francisco Gonzalez (BBVA). ANGEL DIAZ / EFE

Toyota

Bizkortzearen

ajeak

General Motorsen krisia baliatuta,

munduan auto

gehien saltzen duen etxea

bilakatu da Toyota. Lehiakide

gehienek baino hobeto

eutsi dio salmenten beherakadari,

neurri handi batean

auto fidagarrien ospea duelako.

Azken astean, ordea,

izena zikindu zaio autogile

japoniarrari: AEBetan, zortzi

modeloren salmenta eten

du, azeleragailua traba zitekeelako.

Saldutako 2,3 milioi

auto berrikusi beharko ditu.

Saab

Beste aukera bat

izango du

Urtebete luze egin du Saabek

salgai, baina azkenean

saltzeko akordioa itxi du General

Motorsek Spyker Herbehereetako

autogile txikiarekin.

Berria pozez hartu

dute Suedian, marka historikoaz

gain Trollhattango lantegiko

3.400 lanpostuak

salbatzeko aukera ematen

duelako akordioak. Edonola

ere, zaila izango zaio Spykerri

Saab bide onean jartzea,

merkatua eta ospea galdu

dituelako.

Egitura •2010eko urtarrilaren 31

%5,05eko berandutza tasa gezurra dela,

eta benetan handiagoa dela.

Eta, hori horrela, 2010a dator. Banku

eta kutxei entzun besterik ez dago. «Urte

zaila» izango dela diote. Batetik, negozio

marjinak nabarmen estutzera doaz. Bestetik,

langabezia sarien amaieraren ondorioz,

berandutza tasaren bigarren olde baten

zain daude bankuak. Hirugarrenik,

Espainiako Bankuak derrigortzen dituen

hornidurak are gehiago handituko zaizkie,

eta Europako Banku Zentralak zein

beste finantza erakundeek mailegatu dieten

epe motzeko zorra itzuliko beharko

dute. Gaineratu koktel horri Espainiako

etxebizitza merkatuaren gordintasuna.

Boom garaian eraikitako (edo eraikitzen

ari diren) etxe soberakina milioi batekoa

da, urtean 200.000 salerosketa egiten direnean.

Nahi den denbora irabazten saiatuagatik,

bospasei urte beharko dira soberakinok

saltzeko. Adreiluaren urrezko

arrautza agortu da.

Eta Euskal Herrian? Espainiako arazo

berberak daude, baina arinagoak dira.

Langabezia tasa %50 txikiagoa da, eta halakoa

da euskal kutxen berandutza tasa

ere. Hego Euskal Herrian, azken bost urteetako

etxe soberakina 44.000 etxekoa

da, eta hiru urte inguru beharko dira horiek

xurgatzeko. Euskal kutxak ere biltegiak

betetzen ari dira, eta iaz diru ugari

bideratu zuten hornidura berezietara:

BBK-k 221 milioi, Euskadiko Kutxak 200

milioi, Kutxak beste 100 milioi...

Hemen, Espainian bezala, sakoneko

arazoa da etxeen prezioak ez direla apenas

jaitsi: salneurriak are gehiago jaisteko

zain dagoen eskariaren eta iraganeko

praktikei estu heltzen dien eskaintzaren

arteko borroka dago. Paradoxa da bankuei

ez zaiela interesatzen prezioak nabarmen

jaistea, baina arazoa luzatze hutsak

ez du konponbidea ekarriko, eta krisia

luzatu besterik ez du egingo. Negua

etorriko baita, eta alegia hartan bezala,

orduan ikusiko da nortzuk diren txindurriak

eta nortzuk txitxarrak.

Apple

Salmentak eta

berrikuntzak

Krisi hitzik ez aipatu Applerenean.

2009an 25 milioi iPhone

saldu ditu —2008an

baino %82 gehiago—, eta

11,2 milioi Mac ordenagailu

—%13,4 gehiago—. 2009ko

azken hiruhilekoan 2.400

milioi euro irabazi ditu, inoiz

halako tarte batean lortutako

etekin handiena. Eta

arrakastaz arrakasta jarraitzeko

bidea ematen dien

produktu bat aurkeztu zuen

asteazkenean: iPad pantaila

elektronikoa.

2010eko urtarrilaren 31 • Egitura

Adi datuari

%3,9

pHazkunde aurreikuspena.

Munduko ekonomiaren suspertzea

espero baino sendoagoa

da, gora bidean diren herrialdeei

esker. Hala, Nazioarteko

Diru Funtsak hobetu egin

ditu bere aurreikuspenak.

Aurten munduko BPGa %3,9

haziko dela uste du, urrian

esandakoa baino %0,8

gehiago. 2011rako, berriz,

%4,3ko hazkundea espero

du, %0,1 handiagoa.

RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS

67

%8,3

Aste honetan entzunak

pIpar Euskal Herria. Baionako

Merkataritza eta Industria

Ganberak asteon esan duenez,

Iparraldean uste baino

gutxiago sentitu dute krisia.

Alde ilunena langabezia da,

2008ko hirugarren hilekotik

2009kora %1,6 handitu delako

langabeen kopurua, eta

egun %8,3koa da tasa. Kontrara,

epe berean %0,1 handitu

da batez besteko soldata

gordina.

500

pJaurlaritzaren laguntza.

Auto berria erosteko 500 euroko

laguntza ematen jarraituko

duela iragarri du Eusko

Jaurlaritzak. Hala, ibilgailu berria

erosi eta zaharra kendu

nahi duten arabar, bizkaitar

eta gipuzkoarrek 2.000 euroko

beherapena izango dute

aurten: 1.000 euro autogileak

jarriko ditu, 500 euro Espainiako

Gobernuak, eta beste

500 euro Eusko Jaurlaritzak.

pErretiroa, geroago. «Borondatezko erretiroaz» egindako hauteskunde promesak ahaztuta eta

patronalaren eta nazioarteko erakundeen presioei men eginda, erretiroa hartzeko adina bi urtez

atzeratzea proposatu du Espainiako Gobernuak, 67 urtera arte. Madrilen arabera, etorkizunean

sistema bideragarria izatea da helburua, biztanleriaren zahartzearekin gaur egungo egiturak ez

diolako eutsiko. Sindikatuek eta Espainiako Parlamentuak dute orain hitza.

«Lehiakide gehiago,

hobeak eta merkeago

ekoizten dutenak izango

ditugu krisiaren ostean»

EDUARDO ZUBIAURRE

Adegiko lehendakaria

«[Air Cometekin]

loteriaren zenbaki

txarra egokitu zait. Zer

egingo diogu, bada!»

GERARDO DIAZ FERRAN

CEOEko presidentea

«Lopezek ordezkaritza

urratu digu, bere

sindikatu adiskideei

emateko»

ADOLFO MUÑOZ

ELAko idazkari

Gero gerokoak

Asteari so

Aitor Aranburu

Gaur egungo

egoera ahula

ikusirik, ekonomia

laguntzeko

neurri publikoak

azkarregi

erretiratzeak ez

dakar gauza onik.

Hitz bitan 25

Krisialdia atzean

utzi omen dugula

eta, azkenaldian

finantzen munduan

geroz eta

ohikoagoa da irteera estrategiei

buruz hitz egitea. Alegia, atzeraldi

ekonomikotik ateratzeko gobernuek

eta banku zentralek hartutako

ezohiko neurriak erretiratzearekin

lotutako estrategiak.

Neurri horiek mota askotakoak

dira. Alde batetik, gobernuek

hartutakoak dauzkagu. Horiek

gehienbat ekonomiari bultzada

emateko helburua izan dute (adibidez,

autoak erosteko laguntzak,

obra eta proiektuak sustatu...).

Gastu horrek herrialde

gehienen egonkortasun finantzarioari

kalte nabarmena egin dio.

Gainera, hainbat kasutan neurriak

eraginkorrak diren zalantzan

jar daiteke. Gastatu den

diru kopuru izugarriarekin alderatuz,

lortu diren emaitzak ez

baitira hasierako helburuen pare

egon.

Bestalde, Erresuma Batua,

AEBak eta Japonia daude. Herrialde

horiek ekonomiari bultzada

bat emateko zorpetzeaz gain,

interes tasak ia zerora jaitsi dituzte

eta oinarri monetarioa izugarri

hedatu dute. Alegia, diru

kopurua zabaldu dute. Hedapen

maila horiek, BPGarekiko termino

erlatibotan neurtuz, ez ziren

ikusi Bigarren Mundu Gerraz geroztik.

Orduan ere oinarri monetarioa

izugarri hedatu behar izan

zuten, gerrak sortutako atzeraldi

ekonomikoa gainditzeko.

Azkenik, Europako Banku

Zentrala (EBZ) daukagu. Erakunde

horrek Europako finantza

erakundeei nahi duten likidezia

guztia eman die, oso interes tasa

txikian, %1ean hain zuzen ere.

Neurri horri esker gure amesgaiztoa

den euriborra gaur egungo

mailetara jaitsi da. Hala ere,

EBZk ez du beste helburua lortu.

Alegia, finantza erakundeei likidezia

maila baxuetan emanaz berauek

mailegu gehiago ematea.

Helburu hori betetzen ez dela

EBZk hilero argitaratzen duen

M3 datuan ikus dezakegu.

Neurri horiek erretiratzeari

buruz hainbat iritzi kontrajarri

daude. Alde batetik, inflazioarekiko

ezkorrak direnak daude. Horien

ustez, neurrien ondorioz

etorkizunean inflazio tasa altuak

izango ditugu. Alegia, prezioen

igoera handiak jasan beharko ditugu.

Nahiz eta gaur egun, Erresuma

Batuan izan ezik, inflazio

tasak zerotik oso urrun ez ibili.

Horregatik guztiagatik, neurri

horiek lehenbailehen erretiratzeko

premia ikusten dute.

Beste talde are ezkorrago baten

ustez, beste burbuila bat sortzen

ari da neurri horien ondorioz.

Gaur egun ekonomian ikusten

ari garen errekuperazioa

fiktizioa dela deritze. Alegia, sisteman

txertatu den likidezia guztiaren

ondorioa besterik ez dela.

Horregatik neurriak lehenbailehen

erretiratzeko beharra ikusten

dute. Bestela, zenbat eta berandugora

arte mantendu, orduan

eta gogorragoa izango baita

neurriak erretiratu ondoren etorriko

den atzeraldi ekonomikoa.

Azkenik, neurri horiek oraindik

beharrezkoak direla pentsatzen

dutenen taldea daukagu.

Haien ustez, ekonomiaren egoera

oraindik oso ahula da, deflazioan

(prezioen etengabeko beherakada)

sartzeko arriskuak ez du

alde egin eta, gainera, ziurgabetasuna

ohi baino handiagoa da

etorkizuneko ekonomiaren egoerari

dagokionez. Horregatik guztiagatik,

ekonomiari laguntzeko

hartu diren neurriak erretiratzeko

goizegi dela uste dute. Gastua

goizegi kentzeak atzerapen ekonomikora

eramango baikintuzke.

Dirudienez, neurri horiek goizago

edo beranduago erretiratu

arren, datorkigun etorkizuneko

egoera ekonomikoak ez dauka

itxura onik. Garbi dagoena da,

gaur egungo ekonomiaren egoera

ahula ikusirik, neurri horiek

azkarregi erretiratzeak ez dakarrela

gauza onik. Hobe dela

oraingo egoera egonkortu, hau

da, gaur egungo beharrei erantzun,

eta etorkizunean sor daitezkeen

burbuila edo antzekoei bere

momentuan erantzun. Alegia,

gero gerokoak.

26 Merkataritza

Egitura •2010eko urtarrilaren 31

Merkataritza

ereduak auzitan

Zaharkitutako merkataritza guneak handitzeko egitasmoek hautsak harrotu

dituzte tokiko merkatarien, saltoki handien jabeen eta administrazioen

artean, Basauriko Bilbondon eta Donostiako Garberan gertatu den bezala.

Mikel Carramiñana

Hiritik kanpo ezarritako

merkataritza

guneen eta tokiko

saltokien arteko liskarrak

epaitegiek

konpondu beharko dituzte. Basauriko

(Bizkaia) dendarien elkarteak

eta Bizkaidendak federazioak

EAEko Auzitegi Nagusira

eraman dute Bilbondo merkataritza

gunea handitzeko proiektua,

Eroskik sustatutakoa eta Udalak

onartutakoa. Donostian, berriz,

Eusko Jaurlaritzak Garberaren

handitzea geldiarazi duen arren,

Unibail Rodamco jabeak auzitara

eramango du Lakuaren erabakia,

hilaren 20an Odon Elorza alkatearekin

batzartu ondoren iragarri

zuenez.

Bilbondo merkataritza gunea

10.000 metro koadro handitzeko

egitasmoa oso aspaldikoa dela dio

Basauriko merkatarien elkarteak.

Izan ere, 2004an aurkeztu zuten

lehen aldiz, baina orduko

udal gobernuak atzera bota zuen.

Eroskik egin asmo duen zabaltzea

baimenduz gero EAEko LPS

Lurralde Plan Sektoriala urratuko

lukeela diote merkatariek. Basauriko

Udalak handitzea onartu

zuen iazko martxoan, herriko

dendarien greba deialdien eta

udaletxean eginiko protesta zaratasuen

ostean. Aurretik iragarri

bezala, urte amaieran epaitegien

esku jarri zuten Bilbondorako

proiektua saltoki txikiek eta Bizkaidendak

Eusko Jaurlaritzaren LPSk

25.000 metro koadroko mugak

ezartzen ditu saltoki handietarako,

eta araua udalerrietako antolaketa

planen gainetik dagoela

nabarmendu izan dute behin eta

berriz merkatari txikiek. Udal

gehienek, ordea, ez dituzte haien

legeak horretara moldatu. Bilbondok,

gaur egun, 37.000 metro

koadroko eremua hartzen du,

baina egungo muga zehazten

duen legea baino askoz lehenagokoa

da, 1990ekoa, hain zuen ere.

Oraingoz, Bilbondon izango

den aldaketa bakarra zine aretoen

itxiera izango da. Circuito Coliseo

kateak ustiatzen zituen zortzi

zine aretoak, baina Eroskirekin

sinatutako akordioaren arabera,

hiru hileko aurrerapenarekin

esanda, kontratua bertan behera

uzteko eskubidea zuten. Abenduan

jakinarazi zietenez, otsailaren

bukaeran edo martxoaren hasieran

itxiko dituzte. Elorriotik ez

dute egiaztatu horrek handitzearekin

zerikusia duen.

Europako Batzordearen legeak

betetzen dituela dio Jaurlaritzak

D

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean dagoen Lurralde

Plan Sektorialak 25.000 metro koadro baino handiagoak

diren merkataritza guneak galarazten ditu. Europako

Batzordeak, alabaina, merkataritza eremuetarako traba guztiak

desagerrarazteko helburua duen 2006/CE zuzentaraua,

Bolkestein deitutakoa, onartu zuen, Europako Batasuneko herrialde

kide guztiek bere egin beharrekoa. 2009ko abenduaren

28rako muga horien gaineko legeak, 1994ko Merkataritza Jarduerarena

besteak beste, moldatu behar zituzten administrazioek,

eta Eusko Jaurlaritzak, abenduaren 29an, LPSk Bolkestein

zuzentaraua betetzen zuela ebatzi zuen, Garbera handitzeko

egitasmoa bertan behera utzita.

Epaitegietako bide luzerako

prest daude Basauriko merkatariak;

Jose Andres Cebrecos elkarteko

kidearen arabera, aurkeztutako

helegiteen emaitza ekainera

arte atzeratuko da, gutxienez.

Haiek «argi» dute proiektuak

LPS urratzen duela, eta Udalak

onartu izanari «legez kanpokoa»

deritzote. Bilbondo zaharberritzearen

aurka ez daudela dio Cebrecosek,

«baldin eta handitzea

ez dadakar».

Herriko merkataritzaren alde

izan duten sostengua azpimarratu

du. Bederatzi mila lagunen sinadurak

biltzeaz gain, iaz deitutako

bi greba deialdietan saltokien

%90 eta %95 inguru ixtea lortu

zuten «aurretik inoiz egin ez

dena».

Bizkaidenda elkartearen arabera,

saltoki txikiek merkataritza

guneek baino bost aldiz lanpostu

gehiago sortzen dituzte. Horrez

gain, Frantziako hiriak jartzen dituzte

merkataritza guneen garapenaren

eredugarri, «kaleak basamortu

bihurtu dituzte». Herritarren

aisialdia, ostalaritza eta

merkataritza hiritik kanpoko guneetara

eramatearen ondorioz,

«Basauri hiltzen» ari direla salatu

du Cebrecosek, eta horregatik,

Bizkaiko lehen merkataritza gune handia izan zen Bilbondo, 1990. urtean Basaurin eginikoa. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS

2010eko urtarrilaren 31 • Egitura

Merkataritza 27

«kale eta herrietako bizitzari eustea»

dute erronka berria.

Kontsumitzaileen nahiak

Zenbaitek zabaldutakoaren kontra,

Bilbondoren handitzeak ez

dauka krisiarekin zerikusirik,

Eroskiko iturriek EGITURAri esan

diotenez. Merkataritza gunearen

jarduerak berak «eskaintza komertzialak,

saltokien barrualdean

eta azpiegituraren aldaketak

eskatzen» dituela dio. Komertzioari,

halaber, «bizitasun handiko

sektorea» deritzo eta, ondorioz,

«kontsumitzaileen nahiak identifikatu

eta zerbitzu egokiak prestatu

behar dira».

Basauriko egitasmoari buruz,

berriz, «onartuta» dagoela gogorarazi

eta aurrera jarraitzen duela

berretsi du Eroskik. Bilbondok

Zaharberritu ezean

Bilbondoren etorkizuna

zalantzan dagoela

ohartarazi du Eroskik

Bizkaidendaren

arabera, saltoki txikiek

handiek baino lanpostu

gehiago sortzen dituzte

denbora luzea zabalik daramalako,

«lehiakorra izateko beharrak»

ditu, Bizkaian urteotan ireki dituzten

gainerako merkataritza

guneak «berriagoak eta kontsumitzaileen

gogokoagoak direlako».

Merkataritza gunean zerbait

egin ezean «etorkizun zaila» izango

duela ohartarazi du enpresak.

Tokiko merkataritzan eragin

ahal dituzten kalteen harira, saltoki

handiek urtero milioika bisitari

dituztela oroitarazi du Eroskik,

eta, horrela izanda, hiriko

dendariek «eskaintza lehiakorragoa

egiteko zer aldatu behar duten

ikusi beharko» dutela dio.

Edonola ere, merkataritza guneetan

ere dendariak daudela azpimarratu

du Eroskik.

Euskal Herrian dituen beste

saltokiak handitzeko proiektu berririk

ez duela ziurtatu du Eroskik,

«oraingoz» behintzat.

Garberaren auzia

Gipuzkoan ere sortu dira eztabaidak

merkataritza guneak handitzeko

egitasmoen harira. Iazko

otsailean, 1997an eraikitako Garbera

saltoki erraldoia handitu eta

birmoldatzeko plana aurkeztu

zuten Donostiako merkataritzaren

kontseiluan. Udalak egitasmoa

onartu arren, Jaurlaritzak

geldiarazi zuen LPS urratzen zuelakoan.

Merkatari txikien elkarteek

presio handia egin zuten. Handitzearekin

ehunka lanpostu berri

sortuko zituztela jakinarazi zuten

sustatzaileek, baina hiriburuko

saltoki txikietan dauden 9.700

langileak kontuan hartzeko eskatu

zuten hiriko dendariek.

Hiriburukoak ez ezik, eskualdeko

hainbat udaletan ere eztabaidatu

zuten Garberaren handitzea.

Errenterian, esaterako, aho

batez erabaki zuten merkataritza

gune handien garapenaren aurkako

eta tokiko saltokien aldeko

mozioa.

Lourdes Lazaro · Shops Donostia elkarteko gerentea

«Zaharberritzeko ez dago

zertan handitu eta, are

gutxiago, eremua bikoiztu»

M. Carramiñana

Garbera merkataritza gunea handitzearen

aurka, Zaharrean, Zentro

Erdi eta hiriko gainerako dendari

elkarteen izenean aritu da

borrokan Lourdes Lazaro (Lasarte,

1964) Shops Donostiako gerentea.

Legeak aldatu bitartean, plana

gelditzea lortu dute oraingoz.

G Zergatik egin zenioten kontra

handitzeari?

E Merkataritza gunea modernizatu

behar zutela esan zuen Unibail

Rodamcok, baina gure ustez,

zentroa zaharberritzeko ez dago

zertan handitu eta, are gutxiago,

eremua bikoiztu. Zure etxea berritzeko

ez duzu ondokoa erosten.

Horrez gain, proiektuan saltzen

zuten Garbera Donostiako marka

komertzial gisa ezarri nahi zutela.

Hiriko merkataritzari ez ezik,

horrek hiriaren irudiari kalte

egin behar zion. Ezin dugu hiriaren

irudia enpresen esku utzi,

ikurrak hirian eta hiritarren esku

mantendu behar dira.

G Saltoki handien ereduaren aurkako

borroka izan da zuena?

E Gure ezezkoak Donostiako

merkataritzaren ereduaren oreka

haustera zetorren proiektu baten

kontrakoa zen. Ez gaude merkataritza

guneen kontra, eskaintza

legitimoa eta saltoki txikiekin

bateragarria dela uste dugu. Aldiz,

hiritik kanpo dauden guneak

sustatzeko politikaren kontra

gaude, hiriko merkataritzaren

kontra doalako, baina hiriko erdigunean

zein auzotan sustatu daitezkeen

proiektu guztien alde

gaude. Garberaren eskaintza baztertzailea

da, ez baitu saltokien jarraipena

bermatzen, Bretxatik

Antiguara egin daitekeena. Edonola,

jabeen helburua Garbera

lehiakorragoa egitea zen, Donostiako

marka bihurtzea baino

gehiago. Bezero ugari Urbilera

eta Txingudira joan zaizkie, eta

hori ikusirik, berea indartu nahi

zuten.

G Handitzeak lau arau urratzen zituela

salatu zenuten.

E Garrantzitsuena LPS Lurralde

Plan Sektoriala urratzen zuela.

Indarrean dagoen LPSak gune

horien garapenerako muga jakin

batzuk zehazten ditu. 25.000 metro

koadrotik gorakoak ezin dira

handitu, eta ez dago muga horren

gainetik gune berririk egiterik.

Garberak 36.000 baino gehiago dituenez,

argi dago muga gaindituta

zegoela. Hori zen gure argudio

GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

nagusia. Auzitara jotzeko prest

geunden. Hor dago Illunbe, urte

luzez auzitan egondakoa. Handitzea

onartzea ziurgabetasun juridikoan

egitea arriskutsua iruditzen

zitzaigun.

G Udalak egitasmoa onartu zuen

eta Jaurlaritzak geldiarazi.

E Udaleko oposizioko alderdiek

gure argudioeekin bat egin zuten,

baina gobernu taldeak, gehiengo

osoarekin, behin-behinean onartu

zuen Hirigintza Plan Orokorraren

barnean. Kontuan hartu behar

da eremu horretan onartu zutela.

Guk aurretik ere

eztabaidatu genuen hori bide egokia

zen edo ez. Garbera handitzea

onartuta ere eta hirigintza Udalaren

eskumena izan arren, Eusko

Muga jakin bat badago,

berbera izan behar du

Garberan eta

Bilbondon

Jaurlaritzaren oniritzia behar zuten.

Hiru hilabeteko tarte horretan,

Legebiltzarreko taldeekin

batzartu ginen, eta Jaurlaritzako

Lurralde Antolamenduko ordezkariekin

bilerak egin genituen.

Legebiltzarkide batzuen laguntza

izan genuen, Ezker Batuak

LPS ez berrikusteko proposamena

egin zuen, eta PPk, berriz, Garberaren

handitzeari buruzko iritzia

eskatu zion Legebiltzarrari

Udalak onartu ondoren eta LPSaren

aurkakoa izanda. Orduan

hasi zen handitzea eta haren zilegitasuna

Gasteizen eztabaidatzen.

Jaurlaritzak LPSa urratzen

zuela aitortu zuenean, konponbidea

ikusi genuen.

G Jaurlaritzak baino ez zuen geldiarazteko

eskumena.

E Hala da, Legebiltzarraren iritzia

ez zen bete beharrekoa, baina

bitxia litzateke legebiltzarkideen

gehiengoak gauza bat esan eta

Jaurlaritzak beste bat egitea.

G Askok diote PSEk ez zuela dendarien

aurrean bakarrik gelditu nahi.

E Indarrak biltzea oso garrantzitsua

izan da. Sektorean batasun

handia izan da, eta horri esker, gizartea

eta politikariak sentsibilizatzeko

gai izan gara. Ez da izan

gure arma bakarra, argi dago

proiektua gelditu dela politikariengan

eragitea lortu dugulako.

G Basauriko Bilbondo handitzea

zuen argudioak erabilita geldiaraziko

dutela uste al duzu?

E Esango nuke Eusko Jaurlaritzak

emandako argudioak merkataritza

gune guztientzat baliagarriak

direla, edozein lurraldetan

izanda ere. Muga jakin bat

badago, berbera izan behar du

Garberan eta Bilbondon.

G Hemendik urte gutxira egitasmoa

berriz aurkeztu eta garatzeko

arriskuaren beldur zarete?

E Ez dakigu zer-nolako etorkizuna

datorkigun kontu honekin.

Abenduan Jaurlaritzak esan

zuen zuzenketarik egin gabe Lurraldeko

Plan Sektoriala Bolkestein

zuzentarauarekin bateragarria

zela . Handik aurrera, Unibail

Rodamcok administrazioarekiko

auzi prozesua aurkeztuko dio

Eusko Jaurlaritzari. Handitzea

baimentzea ekar dezakeela horrek?

Ez dakit, baina nire ustez,

sakoneko arrazoiak baino gehiago,

prozesuaren garapenean egon

daitezkeen akatsak besterik ez du

argituko auziak.

28 Lan eskaintza publikoa

Egitura •2010eko urtarrilaren 31

Araba

Kudeaketa ekonomikoko

teknikaria, Gasteizen

Deialdigilea: Eusko Legebiltzarra

Edukia: Oposizio lehiaketa libre

bidez, ekonomia gaien kudeaketako

teknikari lanpostu bat

betetzeko deialdia egin du Eusko

Legebiltzarrak. Hautatua

Eusko Legebiltzarreko lan taldeko

partaide izango da.

Baldintzak:

pKudeaketa ekonomikoan teknikari

titulua izatea.

pHirugarren hizkuntza eskakizuna.

Epea: Egutegiko hogei egun,

EAOn argitaratzen den egunetik

zenbatzen hasita.

Informazioa: Giza baliabideetako

antolakuntza zuzendaritza.

Becerro de Bengoa, z/g

(Admnistrazio eraikina). 01005

Gasteiz.

Webgunea: www.parlamentovasco.euskadi.net

Iturria: Eusko Legebiltzarra.

Bizkaia

Herri lanetarako bi

ingeniari tekniko, Bilbon

Deialdigilea: Bilboko Udala

Baldintzak:

pHerri Lanen Ingeniari Tekniko

titulua edo balikokidea izatea,

edo eskuratzeko baldintzak

beteta izatea, eskaerak aurkezteko

epea amaitzen den eguna

baino lehen.

p Hirugarren hizkuntza eskakizuna,

derrigorra.

Edukia: Lehiaketa oposizio librez

bidez, herri lanetarako bi

ingeniari tekniko lanpostu betetzeko

deialdia egin du Bilboko

Udalak.

Epea: Egutegiko hogei egun,

EAOn argitaratzen den egunetik

zenbatzen hasita.

Informazioa: Bilboko Udala. Ernesto

Erkoreka enparantza, z/g,

5.48007 Bilbo.

Telefonoa: 94 4204420

Prezioa: Azterketa eskubideak

2,35 euro

Iturria: 2010-01-22ko 14. BAO,

1828or. / 2009-03-25ko 57.

BAO, 8 or.

Laborategiko bi teknikari,

Bilbon

Deialdigilea: Bilboko Udala

Baldintzak:

p Lizentziatura titulua izatea

Biologia Zientzietan, Bioteknologian,

Elikagaien Zientzia eta

Teknologian, Kimika Zientziak,

Farmazia, Albaitaritza, Biokimika,

Ingurumen Zientziak edo

baliokideak, edo eskuratzeko

baldintzak beteta izatea, eskaerak

aurkezteko epea amaitzen

den eguna baino lehen.

p Hirugarren hizkuntza eskakizuna,

derrigorra.

Edukia: Lehiaketa oposizio libre

bidez, laborategiko bi teknikari

lanpostu betetzeko deialdia

egin du Bilboko Udalak.

Epea: Egutegiko hogei egun,

EAOn argitaratzen den egunetik

zenbatzen hasita.

Informazioa: Bilboko Udala. Ernesto

Erkoreka enparantza, z/g,

5. 48007 Bilbo.

Telefonoa: 94 4204420

Prezioa: Azterketa eskubideak

3,05 euro

Iturria: 2010-01-22ko 14. BAO,

1820or. / 2009-03-25ko 57.

BAO, 8 or.

Goi mailako bi liburuzain

teknikari, Bilbon

Deialdigilea: Bilboko Udala

Baldintzak:

p Goi Mailako Titulua izatea

(doktorea, lizentziaduna edo

balikokidea), edo eskuratzeko

baldintzak beteta izatea, eskaerak

aurkezteko epea amaitzen

den eguna baino lehen.

p Hirugarren hizkuntza eskakizuna,

derrigorra

Edukia: Lehiaketa oposizio librez

bidez, goi mailako bi liburuzain

teknikari lanpostu betetzeko

deialdia egin du Bilboko

Udalak.

Epea: Egutegiko hogei egun,

EAOn argitaratzen den egunetik

zenbatzen hasita.

Informazioa: Bilboko Udala. Ernesto

Erkoreka enparantza, z/g,

5. 48007 Bilbo.

Telefonoa: 94 4204420

Prezioa: Azterketa eskubideak

3,05 euro

Iturria: 2010-01-19ko 11. BAO,

986 or. / 2009-03-25ko 57.

BAO, 8 or.

80 administrari

laguntzaile, Bilbon

Deialdigilea: Bilboko Udala

Baldintzak:

p D.B.H.ko graduatu titulua,

oinarrizko batxilergoa, eskola

graduatua, lehen mailako lanbide

heziketa edo baliokidea

izatea edo horiek eskuratzeko

baldintzak beteta izatea eskaerak

aurkezteko epea amaitzen

den eguna baino lehen.

p IT txartela edo Informazioaren

Teknologietan Gaitasun

Ziurtagiria izatea (European

Software Institute ESI erakundeak

garatutakoa, Microsoft

Word 2000 edo XP Testu Prozesagailuaren

edo ondorengo

bertsioen inguruan maila aurreratuan

eta 2000 edo XP Microsoft

Excel Kalkulu Orria edo

ondorengo bertsioak oinarrizko

mailan), Kzgune batean edo

ESIk homologatutako zentroren

batean lortutakoa izan

behar du, edo Oinarri hauek

«B.O.E.n» argitaratzen diren

eguna baino lehen horiek eskuratzeko

baldintzak beteta izatea.

Hau hala izan dadin, baldintza

beteta dagoela ulertuko

da maila aurreratuaren ziurtagiria

Excel Kalkulu Orrian erakutsiz

goian aipatutako edozein

bertsiotan eta Lehiaketa fasean

meritu gisa balioztatzeko ez du

inolako kalterik eragingo.

p Bigarren hizkuntza eskakizuna,

49 lanpostutan derrigorra.

Edukia: Lehiaketa-oposizio librez

bidez, 80 administrari laguntzaile

lanpostu betetzeko

deialdia egin du Bilboko Udalak.

Horietatik hiru lanpostu ahalmen

urritasuna duten pertsonentzat

gordeko dira.

Epea: Egutegiko hogei egun,

EAOn argitaratzen den egunetik

zenbatzen hasita.

Informazioa: Bilboko Udala. Ernesto

Erkoreka enparantza, z/g,

5. 48007 Bilbo.

Telefonoa: 94 4204420

Prezioa: Azterketa eskubideak

1,55 euro.

Iturria: 2010-01-19ko 11. BAO,

979 or. / 2009-03-25ko 57.

BAO, 8 or.

Artxibategi teknikaria,

Bilbon

Deialdigilea: Bilboko Udala

Baldintzak:

p Goi Mailako titulua edo baliokidea

izatea (doktorea, lizentziaduna

edo baliokidea) edo

eskuratzeko baldintzak beteta

izatea, eskaerak aurkezteko

epea amaitzen den eguna

baino lehen.

p Hirugarren hizkuntza eskakizuna,

derrigorra

Edukia: Lehiaketa-oposizio libre

bidez, artxibategiko teknikari

lanpostu bat betetzeko

deialdia egin du Bilboko Udalak.

Epea: Egutegiko hogei egun,

EAOn argitaratzen den egunetik

zenbatzen hasita.

Informazioa: Bilboko Udala

Ernesto Erkoreka enparantza,

z/g, 5. 48007 Bilbo.

Telefonoa: 94 4204420

Prezioa: Azterketa eskubideak

3,05 euro

Iturria: 2010-01-18ko 10. BAO,

888 or. / 2009-03-25ko 57.

BAO, 8 or.

Administrari laguntzailea,

Sopelan

Deialdigilea: Uribe Kostako

Zerbitzu Mankomunitatea

Baldintzak:

pAdministrari titulua izatea.

pBigarren mailako hizkuntza

eskakizuna.

Edukia: Uribe Kostako Zerbitzu

Mankomunitateak oposizio

lehiaketa libre bidez, administrari

laguntzaile lanpostu bat

betetzeko deialdia egin du.

Epea: Dagokion aldizkarian

behin betiko argitaratzen den

egunera arte.

Informazioa: Uribe Kostako

Zerbitzu Mankomunitatea

Gatzarriñe 2-4. 48600 Sopela.

Telefonoa: 946762674

Faxa: 946762872

Iturria: 2008-11-27ko 229. BAO,

29088. or.

Udaltzaina, Arrigorriagan

Deialdigilea: Arrigorriagako

Udala

Baldintzak:

p 18 eta 32 urte artean izatea.

p Gizonek 1,65 metroko gutxieneko

altuera izatea; eta emakumeek,

1,60 metrokoa.

p Eskolako graduatua, lehen

mailako lanbide heziketa edo

baliokidea, edota goi mailako

beste edozein titulu.

p B gidabaimena edo baliokidea

izatea.

p Bigarren hizkuntza eskakizuna.

Edukia: Oposizio lehiaketa librea.

Epea: Egutegiko hogei egun,

BOEn argitaratzen den egunetik

zenbatzen hasita.

Informazioa: Arrigorriagako

Udala.Urgoiti Pasalekua, 57.

48480 Arrigorriaga

Telefonoa: 944020200

Faxa: 944020209

Iturria: 2009-12-22ko 244.

BAO, 23 or.

Aparejadorea, Sondikan

Deialdigilea: Sondikako Udala

Baldintzak:

p Aparejadore, arkitekto tekniko

edo horien antzeko tituluren

bat izatea.

p B motako edo maila altuagoko

gidabaimena izatea ezinbestekoa.

p Hirugarren hizkuntza eskakizuna,

derrigorrezkoa.

Edukia: Oposizio lehiaketa libre

eta irekiaren bidez, aparejadore

lanpostu bat betetzeko

deialdia egin du Sondikako

Udalak. Hautatuak funtzionario

kontratua izango du. Lanpostua

administrazio bereziko eskalari

dagokio: Azpieskala Teknikoa,

Erdi Mailako Teknikaria, A sailkapen

Taldea, A2 Azpitaldea.

Epea: Egutegiko hogei egun,

EAOn argitaratzen den egunetik

zenbatzen hasita.

Informazioa: Sondikako Udala.

Goronda Gane Bidea, 1. 48150

Sondika.

Telefonoa: 94 4533100

Faxa: 94 4710324

Iturria: 2009-12-02ko 231. BAO,

25 or.

Administrari laguntzailea,

Portugaleten

Deialdigilea: Portugaleteko

Udala

Baldintzak:

pAdministrari laguntzaile titulua

izatea.

pBigarren hizkuntza eskakizuna

izatea.

Edukia: Lehiaketa oposizio libre

bidez, txanda irekiko gizarte ongizateko

administrari laguntzaile

lanpostu finko bat betetzeko

deialdia egin du Portugaleteko

Udalak

Epea: Egutegiko hogei egun,

BOEn argitaratzen den egunetik

zenbatzen hasita.

Informazioa: Portugaleteko

Udala. Solar plaza, z/g. 48920

Portugalete.

Telefonoa: 944729200

Webgunea: www.portugalete.org

Iturria: 09-10-30eko 208. BOB,

59.or.

Hiru liburutegiko

laguntzaile, Santurtzin

Deialdigilea: Santurtziko Udala

Baldintzak:

pBigarren hizkuntza eskakizuna

izatea

Edukia: Oposizio lehiaketa libre

bidez, hiru liburutegiko laguntzaile

lanpostu betetzeko deialdia

egin du Santurtziko Udalak.

Hautatuek karrerako funtzionario

kontratuak izango dituzte.

Epea: Egutegiko hogei egun,

BOEn argitaratzen den egunetik

zenbatzen hasita.

Informazioa: Santurtziko

Udala. Murrieta etorbidea, 6.

48980 Santurtzi.

Telefonoa: 944 205 800

Webgunea: www.ayto-santurtzi.es/www.santurce.com

Iturria: 2009-06-01ko 101.

BOB, 32.or.

Udaltzaina, Trapagaranen

Deialdigilea: Trapagarango

Udala

Baldintzak:

pBigarren hizkuntza eskakizuna

izatea.

p BTP motako gidabaimenaren

jabe izatea.

Edukia: Oposizio lehiaketa libre

bidez, udaltzain lanpostu bat

betetzeko deialdia egin du Trapagarango

Udalak.

Epea: Egutegiko hogei egun,

BOEn argitaratzen den egunetik

zenbatzen hasita.

Informazioa: Lauaxeta Plaza

z/g. 48510 Trapagaran.

Telefonoa: 944 922 230

Webgunea:

www.trapagaran.net

Iturria: 09-09-16ko 177. BOB,

34. or.

Sei erizain laguntzaile,

Zallan

Deialdigilea: Zallako Udala

Baldintzak:

pOsasun alorreko Lehen mailako

titulua izatea edo haren

pareko beste tituluren baten

jabe izatea.

pBigarren hizkuntza eskakizuna:

bi plazetan derrigorrezkoa

da.

Edukia: Zallako Eguzki Erakunde

Autonomoak txanda irekian

lan egingo duten sei erizain

laguntzaile kontratatzeko

deialdia egin du.

Epea: Egutegiko hogei egun,

EAOn argitaratzen den egunetik

zenbatzen hasita.

Informazioa: Zallako Udala.

2010eko urtarrilaren 31 • Egitura

Lan eskaintza publikoa 29

Cosme Vivanco 2, 48860 Zalla.

Telefonoa: 946390001 /

946390050

Faxa: 946390672

Iturria: 2009-08-10ko

150.BAO, 34. or.

Zerbitzu anitzetako

langilea, Muxikan

Deialdigilea: Muxikako Udala

Baldintzak:

pBigarren hizkuntza eskakizuna

izatea.

pB1 motako gidabaimenaren

jabe izatea.

Edukia: Oposizio lehiaketa libre

bidez, zerbitzu anitzetako lanpostu

bat betetzeko deialdia

egin du Muxikako Udalak.

Epea: Egutegiko hogei egun,

BOEn argitaratzen den egunetik

zenbatzen hasita.

Informazioa: Muxikako Udala.

Ugarte kalea, 1. 48392 Muxika.

Webgunea: www.muxikakoudala.com

Iturria: 09-11-28ko 206. BOB,

15. or.

Liburuzaina, Portugaleten

Deialdigilea: Portugaleteko

Udala

Baldintzak:

pBibliotekonomiako lizentziaduna

izatea edo haren pareko

tituluren bat izatea.

pHirugarren hizkuntza eskakizuna

izatea.

Edukia: Oposizio lehiaket libre

bidez, liburuzain teknikari lanpostu

finko bat betetzzeko

deialdia egin du Portugaleteko

Udalak.

Epea: Egutegiko hogei egun,

BOEn argitaratzen den egunetik

zenbatzen hasita.

Informazioa: Portugaleteko

Udala. Solar plaza, z/g. 48920

Portugalete.

Telefonoa: 944729200

Webgunea: www.portugalete.org

Iturria: 09-10-30eko 208. BOB,

54.or.

Hiru antolaketa teknikari,

Bilbon

Deialdigilea: Bilboko Udala

Baldintzak:

pGoi mailako Ingeniari titulua

edo haren parekoa beste bat

edo eskuratzeko baldintzak

beteta izatea eskabideak aurkezteko

epea amaitzen den

egunean.

pHirugarren hizkuntza eskakizuna

(plaza batean bai, beste

bietan ez).

Edukia: Bilboko Udalak lehiaketa-oposizio

bidezko sistemaren

bidez hiru antolaketa teknikari

kontratatzeko deialdia egin

du.

Epea: Egutegiko hogei egun,

EAOn argitaratzen den egunetik

zenbatzen hasita.

Informazioa: Bilboko Udala.

Ernesto Erkoreka enparantza

z/g, 5. solairua. 48007 Bilbo.

Telefonoa: 944 4204420

Prezioa: 2,89 euro

Iturria: 2009-09-01eko

166.BAO, 28. orria.

Liburutegiko bi

administrari laguntzaile,

Zornotzan

Deialdigilea: Zornotzako

Udala. Ametx Erakunde Autonomoa.

Baldintzak:

p Eskola graduatua, Lehen Mailako

Lanbide Heziketa edo

pareko titulua izatea.

p Hirugarren hizkuntza eskakizuna,

derrigorrezkoa.

p Hautaketa prozesuaren barrruan

honako moduluen IT

txartela egiaztatzea: Windows

XP, Microsoft 2003 (oinarrizkoa)

edo Microsoft Word XP

(oinarrizkoa) eta Microsoft

Excel 2003 (oinarrizkoa),

Microsoft Excel XP (oinarrizkoa).

Edukia: Ametx Erakunde Autonomoak

lehiaketa-oposizio

bidezko sistemaren bidez, liburutegirako

bi administrari

laguntzaile lanpostu betetzeko

deialdia egin du.

Epea: Egutegiko hogei egun

EAOn argitaratzen den egunetik

zenbatzen hasita.

Informazioa: Ametx Erakunde

Autonomoa. Zelaieta zentroa

48340 Zornotza.

Telefonoa: 946 300650.

Faxa: 946 300651

Iturria: 2009-08-06ko 168.

BAO, 40. orria.

Hiru gizarte laguntzaile,

Santurtzin

Deialdigilea: Santurtziko Udala

Baldintzak:

pHirugarren hizkuntza eskakizuna

izatea

Edukia: Oposizio lehiketa libre

bidez, hiru gizarte laguntzaile

lanpostu betetzeko deialdia

egin du Santurtziko Udalak.

Hautatuek karrerako funtzionario

gisa lan egingo dute. Bi lanpostu

txanda irekikoak izango

dira eta hirugarrena pertsona

ezinduren batek beteko du.

Epea: Egutegiko hogei egun,

BOEn argitaratzen den egunetik

zenbatzen hasita.

Informazioa: Santurtziko

Udala. Murrieta etorbidea, 6.

48980 Santurtzi.

Telefonoa: 944 205 800

Webgunea: www.ayto-santurtzi.es

/ www.santurce.com

Iturria: 2009-10-26ko 204.

BOB, 81.or.

Gipuzkoa

Administraria, Beasainen

Deialdigilea: Beasaingo Udala

Baldintzak:

pBatxilergoa, LH II edo baliokidea.

pHirugarren hizkuntza eskakizuna.

Edukia: Oposizio lehiaketa libre

bidez, administrazio orokorreko

administrari plaza bat betetzeko

deialdia egin du Beasaingo

Udalak.

Epea: 2010-02-03

Informazioa: Beasaingo Udala.

Loinazko San Martin plaza, z/g.

20200 Beasain.

Telefonoa: 943 028050

Faxa: 943 028051

Iturria:2009-12-23ko 243.GAO,

122. or.

Zuzendari kudeatzailea,

Donostian

Deialdigilea: San Marko Mankomunitatea.

Edukia: Oposizio lehiaketa libre

bidez, zuzendari kudeatzaile

lanpostu bat betetzeko deialdia

egin du San Marko Mankomunitateak.

Lanaldi osoko errelebo

kontratu mugagabea egingo

zaio hautatuari.

Baldintzak:

p Langabezian egotea.

pLaugarren hizkuntza eskakizuna.

Epea: Egutegiko hogei egun,

EAOn argitaratzen den egunetik

zenbatzen hasita.

Informazioa: San Marko Mankomunitatea.

Gasteiz kalea, 10,

behea. 20018 Donostia.

Telefonoa: 943214977

Webgunea:

www.gipuzkoa.net/san-marcos

Iturria: 2009-11-25eko 224.

BOG, 67 or.

Etxez etxeko laguntzaile

eta garbitzailea,

Aizarnazabalen

Deialdigilea: Aizarnazabalgo

Udala

Baldintzak:

pGraduatu titulua edo baliokidea.

pB1 gidabaimena.

p Lehen hizkuntza eskakizuna.

Edukia: Oposizio lehiaketa libre

bidez, etxez etxeko laguntzaile

eta garbitzaile lanpostua betetzeko

deialdia egin du Aizarnazabalgo

Udalak.

Epea: Hogei egun naturaleko

BOEn argitaratu eta gero.

Informazioa: Aizarnazabalgo

Udala. Herriko Plaza, 1. 20749

Aizarnazabal

Telefonoa: 943897053

Faxa: 943897138

Iturria: 2009-12-23ko 243.

GAO, 52 or.

Solfeo irakasle bat, Irunen

Deialdigilea: Irungo Udal Kontserbatorioa.

Baldintzak:

p 2.618/1996 Dekretuaren eta

homologatuen araberako Solfeo

Maila Ertaineko irakasle

tituluaren jabe izatea eta

289/92 Dekretuaren edo

antzekoen araberako Eusko

Jaurlaritzaren lehenengo mailako

gaikuntza izatea.

p Euskarazko hirugarren hizkuntza

eskakizuna izatea.

Edukia: Oposizio lehiaketa libre

bidez, solfeo irakasle lanpostu

bat betetzeko deialdia egin du

Irungo Udal Kontserbatorioak.

Epea: Hogei egun naturaleko

epean deialdia BOEn argitaratu

eta gero.

Informazioa: Irungo Udalaren

hiritarren arretarako zerbitzua.

Juan de la Cruz, Ensanche Plaza.

20302 Irun.

Telefonoa: 943 50 51 52

Iturria: 2009-12-07ko 232.

GAO, 115. orr.

Informatika ingeniaria,

Aretxabaletan

Deialdigilea: Aretxabaletako

Udala.

Edukia: Oposizio lehiaketa libre

bidez, egun erdiz ariko den informatikan

ingeniari lanpostu

bat betetzeko deialdia egin du

Aretxabaletako Udalak.

Baldintzak:

pInformatikan ingeniari titulua

izatea.

pLaugarren hizkuntza eskakizuna.

Epea: Egutegiko hogei egun,

EAOn argitaratzen den egunetik

zenbatzen hasita.

Informazioa: Aretxabaletako

Udala. Arratabe Jauregia, Otalora

kalea,1. 20550 Aretxabaleta.

Telefonoa: 943 71 18 62

Faxa: 943 71 18 64

Webgunea:

www.aretxabaleta.com

Helbide elektronikoa: udala@aretxabaleta.net

Iturria: 2009-11-23ko 222. BOG,

124 or.

Lapurdi

Mediatekako arduraduna,

Miarritzen

Deialdigilea: Miarritzeko Herriko

Etxea.

Lanpostua: Liburuzaina behar

du Miarritzeko Herriko Etxeak,

Mediatekako zuzendaritza lana

hartzeko.Guztira 113.300 liburu

edo agiri ditu mediatekak.Eduki

berriak erosi eta sustatu beharko

ditu,irakurzaletasuna bultzatu

beharko du,herritarren behar

eta nahi berriak antzeman beharko

ditu,mediatekako 25 laguneko

lan taldea zuzendu eta

kudeaketa lana egin.Ahal bezain

laster bete beharreko lanpostua.

Baldintzak:

pLiburuzaina izan beharko du

lanbidez, eta esperientzia handikoa

mediateken kudeaketan.

pTeknologia berrien eta bibliotekonomiaren

ezagutza, eta

bereziki ezagutu beharko du

kultura latinoamerikarra.

Epea: 2010-01-31.

Nora jo: Eskutitza,CV eta argazkia

bidali beharko du honako

helbidera: Miarritzeko auzapeza,Giza

Baliabideetako zerbitzua,58

PK,64.202,Miarritze.

Posta elektronikoa:

30 Lan eskaintza publikoa

Egitura •2010eko urtarrilaren 31

direction.rh@office64.fr

Webgunea: www.villebiarritz.fr

Iturria: emploi.lagazettedescommunes.com/jobSearch/sh

owOfferExt/offerId/56576

Nafarroa

Sei euskara itzultzaile

Deialdigilea: Nafarroako Gobernua.

Baldintzak:

pLizentziadun,ingeniari edo arkitekto

tituluaren edo haien pareko

beste tituluren bat izatea.

pEGA titulua.

Edukia: Oposizio lehiaketa libre

bidez, euskararen itzulpenerako

sei itzultzaile eta interprete kontratatzeko

deialdia egin du Nafarroako

Gobernuak.

Epea: 2010-02-03

Informazioa: Nafarroako Administrazio

Publikoaren Institutua.

Telefonoa: 848425632 /

848425636

Helbide elektronikoa: convocatorias.ope.inap@navarra.es

Iturria: www.navarra.es

Artxibategiko bi goi

teknikari

Deialdigilea: Nafarroako Gobernua

Baldintzak:

pLizentziadun,ingeniari edo arkitekto

tituluaren edo haien pareko

beste tituluren bat izatea.

Edukia: Oposizio lehiaketa libre

bidez, artxibategiko bi goi teknikari

lanpostu betetzeko deialdia

egin du Nafarroako Gobernuak.

Hautatuak A mailako funtzionario

erregimenean ariko

dira.

Epea: 2010-02-10

Informazioa: Nafarroako Administrazio

Publikoaren Institutua.

Telefonoa: 848425632 /

848425636

Helbide elektronikoa: convocatorias.ope.inap@navarra.es

Iturria: www.navarra.es

Sistema informatikoetako

hamar goi teknikari

Deialdigilea: Nafarroako Gobernua

Baldintzak:

pLizentziadun,ingeniari edo arkitekto

tituluaren edo haien pareko

beste tituluren bat izatea.

Edukia: Oposizio lehiaketa libre

bidez, sistema informatikoetan

hamar goi teknikari lanpostu

betetzeko deialdia egin du Nafarroako

Gobernuak.

Epea: 2010-02-13

Informazioa: Nafarroako Administrazio

Publikoaren Institutua.

Telefonoa: 848425632 /

848425636

Helbide elektronikoa: convocatorias.ope.inap@navarra.es

Iturria: www.navarra.es

Ezintasun intelektuala

dutenentzako hamabi

lanpostu

Deialdigilea: Nafarroako Gobernua

Baldintzak:

p%33ko edo hortik gorako

ezintasun intelektuala duten

pertsonak

Edukia: Oposizio lehiaketa berezi

bidez, ezintasun intelektuala

duten pertsonentzat hamabi

lanpostu betetzeko deialdia

egin du Nafarroako Gobernuak.

Hautatuetatik bost, Hezkuntza

Departamenduaren zerbitzu

orokorrean ariko dira lanean

(hiru Iruñean, bat Corellan eta

bat Tuteran); beste bi Kultura

eta Turismo Departamenduan,

museoetako zaintzaile gisa

(biak Iruñean); eta azken bostak,

Osasunbidean, zerbitzu

aniztun langile gisa (lau Iruñean

eta bat Lizarran).

Epea: 2010-02-10

Informazioa: Nafarroako Administrazio

Publikoaren Institutua.

Telefonoa: 848425632 /

848425636

Helbide elektronikoa: convocatorias.ope.inap@navarra.es

Iturria: www.navarra.es

EAE

Bigarren Hezkuntzako

320 irakasle eta Lanbide

Heziketako 131

Deialdigilea: Eusko Jaurlaritzako

Hezkuntza Saila.

Baldintzak:

pEspainiarra izatea edo Europar

Batasuneko gainerako

estatuetako bateko nazionaliateta

izatea.

pHamasei urte beteta izatea

eta erretiroa hartzeko oro har

zehaztutako adinera oraindik ez

iristea.

pAukeratzen diren kidego eta

espezialitatearen funtzioetan

aritzearekin bateraezina den

gaixotasunik edo muga fisiko

edo psikikorik ez izatea.

pZigor espedientearen bidez

edozein administrazio publikoren

zerbitzutik kendu ez izana,

ezta funtzio publikoetan aritzeko

ezgaituta egotea ere.Halaber,

nazionalitate espainiarra ez

duten izangaiek haien estatuan

funtzio publikoan sartzea eragozten

dien diziplina zehapen

edo zigor penalik ez dutela

egiaztatu beharko dute.

pZer kidegotara sartu nahi den,

kidego horretako karrerako funtzionarioa

edo praktiketakoa ez

izatea, edo izendapenaren zain

ez egotea.

p Hizkuntza gaitasuna: Lortu

nahi den lanpostuari ezarri

zaion 1. edo 2. hizkuntza eskakizuna

egiaztatzea. Hizkuntza

eskakizunekin homologaturiko

hizkuntza egiaztagiriren bat

edukitzea.

Edukia: Lehiaketa oposizio libre

bidez, maila desberdineko 451

irakasle lanpostu betetzeko

deialdia egin du Eusko Jaurlaritzako

Hezkuntza Sailak.

Epea: 2010-02-01

Iturria: http://www.hezkun-

tza.ejgv.euskadi.net/r43-

2458/eu/contenidos/informacion/die3/eu_16450/op1_e.ht

ml

Erradiodiagnostikoko

espezialista teknikoa,

Osateken

Deialdigilea: Osatek, osasungintza

sektoreko sozietate

publikoa.

Edukia: Oposizio lehiaketa libre

bidez, erradiodiagnostikoko

espezialista tekniko lanpostu

bat betetzeko deialdia egin du

Osatek osasun sektoreko sozietate

publikoak. Araba, Bizkai

eta Gipuzkoan daude lanpostuak

Baldintzak:

pAdinez nagusia izatea.

p Erabiltzaile mailako informatika

ezagutzak izatea: datu

baseak eta testu prozesadoreak

erabiltzen jakitea beharrezkoa

da.

pEuskara ezagupenak izatea

baloratuko da

Epea: Egutegiko hogei egun,

EAOn argitaratzen den egunetik

zenbatzen hasita.

Informazioa: Osatek. Urkixo

zumarkalea, 36. Bizkaia plaza

eraikina. 5. solairua. 48011

Bilbo.

Iturria: www.osakidetza.euskadi.net/osatek

Osasun laguntzaile

teknikoa, Osateken

Deialdigilea: Osatek, osasungintza

sektoreko sozietate

publikoa.

Edukia: Oposizio lehiaketa libre

bidez, osasun laguntzaile tekniko

lanpostu bat betetzeko

deialdia egin du Osatek osasun

sektoreko sozietate publikoak.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan

daude lanpostuak

Baldintzak:

pAdinez nagusia izatea.

p Erabiltzaile mailako informatika

ezagutzak izatea: datu

baseak eta testu prozesadoreak

erabiltzen jakitea beharrezkoa

da.

pEuskara ezagupenak izatea

baloratuko da

Epea: Egutegiko hogei egun,

EAOn argitaratzen den egunetik

zenbatzen hasita.

Informazioa: Osatek. Urkixo

zumarkalea, 36. Bizkaia plaza

eraikina. 5. solairua. 48011

Bilbo.

Iturria: www.osakidetza.euskadi.net/osatek

Bekak

Kultura katalanaren eta

euskal kulturaren arteko

azterlanak egiteko beka

Deialdigileak: Eusko Ikaskuntza

eta Institut d’Estudis Catalans.

Gaia: kultura katalanaren eta

euskal kulturaren arteko azterlan

konparatiboak.

Baldintzak:

pKatalan eta euskal kulturari

buruzko konparazio azterlanetan

oinarritutako ikerketa proposamenak

aurkeztuko dira.

pAzken hamar urteotan graduatutako

edo lizentziatutako

gazteek eskuratu ahal izango

dute beka.

pBeka EIko kideei emango zaie,

bi baldintza betez gero: urteko

kuota ordaindu izana edo,

dokumentazioa aurkezteko

epea bukatu aurretik, EIn sartzeko

eskaria egin izana.

pBeka ezingo da bateratu

aztergai berberaren inguruko

beste batekin, berariazko baimenik

lortzen ez bada.

Dirua: 4.680 euro.

Iraupena: Bekaren bidez, hiru

hilabeteko gehieneko egonaldia

ordainduko da. Aipatutako egonaldia

esleipen dataren hurrengo

sei hilabeteetan egingo da,

katalana hitz egiten den eremu

batean. Lana burutzeko epea,

berriz, urtebetekoa izango da.

Epea: 2010-03-15.

Informazioa: Eusko Ikaskuntza.

Faxa: 943 213 956

Helbide elektronikoa: bekak@eusko-ikaskuntza.org

Iturria: Eusko Ikaskuntza.

Arabako kultur ondarea

ikertzeko lau beka

Deialdigilea: Arabako Foru Aldundiko

Euskara, Kultura eta Kirol

Saila.

Baldintzak:

p Espainiar nazionalitatea izatea

edo Europar Batasuneko

edo Europako Esparru Ekonomikoko

kide den estatu bateko

herritarra izatea.

pLizentziatura edo goi mailako

titulua izatea.

pLizentziatura ikasketak

1990ean edo geroago bukatu

izana.

pArabako Lurralde Historikoko

edozein udalerritan 2007ko

martxoaren 1etik aurrera etenik

gabe erroldaturik egotea.

Iraupena: Esleipena jakinarazten

denetik 20010eko abenduaren

10a arte.

Dirua: 7.500 euro beka bakoitza.

Edukia: Bekaren helburua Arabako

Kultur Ondarea ikertzeko

lau beka ematea da. Banakoei

edo ikertzaile taldeei emango

zaizkie bekak.

Eskabideak: Arabako Foru Aldundiaren

Erregistro Nagusian

aurkeztuko dira. Probintzia plaza,

5-behea.

Epea: 2010-02-19

Informazioa: Arabako Foru Aldundiko

Euskara, Kultura eta Kirol

Saila. Probintzia plaza, z/g.

01001 Gasteiz.

Telefonoa: 945 181818

Faxa: 945 181754

Iturria: 2010-01-20ko 7. AL-

HAO, 764. or.

Derioko Landareen

Babeserako Zentroan

aritzeko bi beka

Deialdigilea: Bizkaiko Foru Aldundiko

Nekazaritza Saila.

Baldintzak:

p Bizkaiko edozein udaletan

erroldatuta egotea.

pLaborategiko analista (diagnosi

klinikoen laborategiak)

edo antzeko prestakuntza

izatea.

Iraupena:

p2010erako beka martxoaren

1ean hasiko da eta 2011ko otsailaren

28an amaitu.

p2011rako beka martxoaren

1ean hasiko da eta 2012ko

otsailaren 29an amaitu.

Dirua: 700 euro hilean

Edukia: Nekazaritza Saileko

Derioko Landare Babeserako

Zentroan prestakuntza, ikerketa

eta analisiak egiteko bi beka:

bata 2010. urterako eta bestea

2011ko ekitaldirako

Epea: 2010-02-04

Informazioa: Bizkaiko Foru Aldundiko

Nekazaritza Saila. Madariaga

etorbidea, 1-5. Bilbo.

Telefonoa: 94 4068000

Iturria: 2010-01-04ko 1. BAO, 15

or.

Euskara ikasteko

diru laguntzak,

Dononstian

Deialdigilea: Donostiako Udala.

Baldintzak:

p16 urtetik gorakoa izatea.

pDonostian erroldatuta egotea

edo egoitza soziala Donostian

duen enpresa batean lan egitea.

pEuskaltegi homologatu batean

matrikulatzea.

pDiru laguntza eskabidea bete

eta, gainerako dokumentazioarekin

batera Donostiako Euskararen

Udal Patronatuan aurkeztea

(Konstituzio plazan).

pGutxienez urrats bat gainditzea.

p%85eko asistentzia gainditzea.

Epeak:

p2010eko otsailean hasiko

diren ikastaroak: otsailaren

1etik martxoaren 1era.

pBarnetegiak, autoikasketa,

xede berezietakoak edota udakoak:

ikastaroak hasi ondoko bi

asteren buruan.

Telefonoa: 943 483750

Iturria:

www.gipuzkoangazte.info

2010eko urtarrilaren 31 • Egitura

Publizitatea 31

32 Ukraina

Egitura •2010eko urtarrilaren 31

Barne produktu

gordinaren %19

pentsioak ordaintzera

bideratzen du Ukrainak

2009an, %45,1

gutxiago esportatu du

herrialdeak, eta %51,3

gutxiago inportatu

Julia Timoxenko,Iraultza Laranjaren aintzindarietako bat eta Ukrainako presidentetzarako hautagaia . SERGEI DOLZHENKO / EFE

Iraultza laranjatik

zenbaki gorrietara

Larri dabil Ukraina. Urtebetean

%15 uzkurtu da hango ekonomia,

eta sekulako zorra du. Lana gogotik

egin beharko du presidente berriak.

Aitziber Arzallus

ESLOVAKIA

HUNGARIA

POLONIA

ERRUMANIA

BIELORRUSIA

MOLDAVIA

SERBIA

pBiztanleak: 46,1 milioi.

pDirua: hrivnia.

pKanbioa: euro bat = 11,20 hrivnia.

pBPGaren bilakaera: -%15,00.

pInflazioa: %12,3.

BPG

Kiev

Itsaso

Beltza

ERRUSIA

pLangabezia: %9.

p‘Per capita’ errenta:

1.862, 28 euro.

pBatez besteko soldata:

hilean 200 euro.

10

25

8

5

20

6

0

-5

-10

-15

15

10

5

0

4

2

0

2005 2006 2007 2008 2009 2005 2006 2007 20082009

2005 2006 2007 2008 2009

ITURRIA: ESPAINIAKO GOBERNUA, CIA

Inflazioa

(urte artekoa, %)

Langabezia

ten Batasuneko kide izandakoen

artean, Ukraina ari da jasaten

atzeraldi gogorrena, bederatzi urtez

jarraian %7tik gora hazi ondoren

iaz %15 uzkurtu baitzen hango

ekonomia. Atzeraldi horren

erantzule nagusia metalurgia eta

kimika sektoretako ekoizpen pre-

Errauts bihurtu dira

duela bost urte ukrainarrek

Iraultza Laranjan

jarritako itxaropen

guztiak. Krisi ekonomikoa

sekulako astindua ematen

ari zaio herrialdeari. Eta nazioartetik

jasotako diru laguntzak dira,

momentuz, haren porrota eragotzi

dutenak. «Muturreko erabakiak»

hartu beharra dagoela iritzi

dio Victor Pizneik Finantza ministro

izandakoak, gastuak murriztu

behar direla, gasa erosteko

laguntzak eta gizarte prestazioak

txikituta. Bestela, arazo larriak

izango ditu datorren igandean aukeratuko

duten presidenteak.

Iaz, 8.500 milioi euroko defizita

izan zuen aurrekontuetan Ukrainak,

barne produktu gordinaren

%11tik gorakoa. Hala, Nazioarteko

Diru Funtsak 16.400 milioi dolarreko

mailegua emateko jarritako

baldintzak hautsi ditu, %6ko

defizita onartzen baitzion gehienera.

Eta maileguaren laugarren

zatia, 3.800 milioi dolarrekoa,

atzeratzea erabaki du. NDF berriz

laguntzak ematen hasi artean, ordea,

Ukrainak dirua behar du bere

betebeharrei aurre egiteko, soldatak,

pentsioak eta Errusiari gasa

ordaintzen jarraitu beharra

baitauka. BPGaren %19 pentsioak

ordaintzera bideratzen du.

Pentsioen ostean, energia da

herrialdeko aurrekontuetan zulorik

handiena sortzen duen atala.

Orain merkatuko prezioetan

erosten dio gasa Errusiari, lehengo

beherapenik gabe, alegia. Estatuak,

baina, gasa ordaintzeko laguntzak

ematen dizkie familia eta

enpresei. Naftogaz Ukraina hidrokarburo

enpresa publikoak

BPGren %2,7ko defizita du, eta

arazo larriak hilero Errusiari faktura

pagatzeko. Barne merkatuan

gasaren prezioak liberalizatzeko

behin eta berriz eskatu

arren, ezezkoa jaso izan du beti.

Europa ekialdeko herrialdeen

eta Sobietar Errepublika Sozialiszioen

jaitsiera da. Ukrainak atzerrian

saltzen duenaren erdia baino

gehiago bi sektore horiei dagokielako.

Hango estatistika batzordearen

arabera, iaz %45,1 gutxiago

esportatu zuen herrialdeak,

eta %51,3 gutxiago inportatu.

Serguel Tiguipko Ukrainako

Banku Nazionaleko gobernadore

ohiaren arabera, iaz, urtarriletik

urrira, %24 amildu zen industria

ekoizpena. Datu ofizialek langabezia

tasa %9koa dela diote, baina

sei milioi langabez hitz egiten dute

beste iturri batzuek. Ezkutuko

ekonomiak sortzen duen aberastasuna,

berriz, BPGaren %65en

heinekoa dela uste dute adituek.

Inflazioak %12,3an bukatu du urtea.

Ukrainako diruak, hrivniak,

%60ko balio galera izan du 2008ko

irailetik hona. Eta iazko urrian

25.000 milioi euroren zorra zuen

herrialdeak, 2008ko urtarrilean

zuena halako hiru.

Pizneiken iritzian, «okerreko

erabakiek arazoak larritu dituzte,

soldatak urtean %30 edo %35 igotzeak,

esate baterako. Politika populismoaren

mende jartzen ari

da, eta horrek guztiari eragiten

dio». Horretan bat datoz nazioarteko

inbertsiogileak ere, eta ustelkeriaren

kontra koherentziaz borroka

egiteko eta ezkutuko ekonomia

azaleratzeko neurriak eskatu

dituzte. Azkenean, larri ibiliagatik

ere, Europako herrialde garrantzitsu

izaten jarraitzen baitu

Ukrainak. Industria indartsua

du, nahiz eta zaharkitua egon, eta

Europako Batasunean kontsumitzen

den gas errusiarraren laurdena

handik barrena igarotzen

da.

Kanpaina bete-betean

Ez du lan makala izango presidente

berriak. Hauteskunde kanpaina

bete-betean dira, gaur zortzi

egingo baitute bigarren buelta.

2004ko errebolta haren ostean lehen

ministro kargutik kendutako

Viktor Janukovitxen eta egun jardun

horretan den Julia Timoxenko

Iraultza Laranjako aitzindariaren

artekoa da lehia.

Ekonomia berpiztea, lanpostuak

sortzea, soldatak igotzea,

erreforma judizialak egitea eta

enpresa txikiei bost urtez zergak

kentzea agindu du Janukovitxek.

Berrikuntzan oinarritutako berregituraketa

ekonomikoa, ongizatea

handitzea eta bost urtean

Ukraina EBko kide egitea agindu

du, berriz, Timoxenkok.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!