Lankidetzan aritzen diren gazteentzako beka-deialdia zabaldu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Lankidetzan aritzen diren gazteentzako beka-deialdia zabaldu du Gipuzkoako Foru Aldundiak Boluntariotza GKE batekin batera egin nahi duten gazteei zuzenduta dago beka. Eskaerak ekainaren 24ra arte egin ahal izango dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lankidetzan-aritzen-diren-gazteentzako-beka-deialdia-zabaldu-du-gipuzkoako-foru-aldundiak/@@download/image/8ad1aca7-7762-437f-84d8-92e4472a02e9.jpg
2022/06/21

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Boluntariotza GKE batekin batera egin nahi duten gazteei zuzenduta dago beka. Eskaerak ekainaren 24ra arte egin ahal izango dira.
Lankidetzan aritzen diren gazteentzako beka-deialdia zabaldu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol departamentuak, gazte gipuzkoarrei zuzendutako lankidetza-beken deialdia egin du. Aldundiak 20.000 euro bideratuko ditu GKE batekin batera atzerrian boluntariotza-lanak egin nahi dituzten 18 eta 29 urte bitarteko gazteentzat. Gazte kooperante bakoitzak, gehienez, 2.000 euroko laguntza jaso ahal izango du hiru hilabete arteko iraupena duten proiektuetarako.

Beka eskatzeko nahiatezkoa izango da gipuzkoarra izatea eta 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago izatea. Eskaera egiteko curriculum vitaea eta ikasketa-espedientea bidali beharko da, proiektuaren aurkezpenarekin, helburu zehatzekin eta gastuen aurrekontuarekin batera. Bestetik, bestelako dokumentazioa ere aurkeztu beharko da: eskaera-inprimakia, NANaren kopia, eta erga-betebeharrak eta Gizarte Segurantza egiaztatzen dituen ziurtagiria. Eskaera egiteko epea ekainaren 24an amaituko da eta Internet bidez aurkeztea hobetsiko da. Oinarriak hemen daude kontsultagai. 

Bekaren helburua Gipuzkoan bizi diren gazteak, hainbat errealitate zuzenean ezagututa, balore solidarioetan heztea da. "Beste testuinguru kultural, sozial eta ekonomiko batzuetan bizitako esperientziei esker, parte-hartzaileek solidaritate-balioak sendotu eta garatuko dituzte", azaldu dute.