Aspalditik, gure ikastolan, irakurketak interes berezi bat sortu izan du guregan eta beti saiatu izan gara haurrak motibatzen, irakurketa beste ikasgaien oinarria baita. Hala ere, ez dugu ahaztu behar plazer handiak sortzen dituen ekintza bat ere badela. Hori dela eta, hainbat proiektutan parte hartzen dugu, horietako bat irakurketa goiztiarra da, Juul kanpainan ere aktiboki parte har-tzen dugu? Iaz, Bartzelonako Unibertsitate Autonomotik sustaturiko hezkuntza programan parte har-tzea oso egokia iruditu zitzaigun. Alde batetik, irakurketa lantzen duelako eta bestetik, berdinen arteko harremanak bultzatzen dituelako.

Bertan berdinen arteko ikasketan oinarrituta, bikoteka lan egiten da irakurketaren arloan. Programa honek, berdinen arteko tutoretza, familien inplikazioa eta irakasleen formazioa konbinatzen ditu.

Helburua irakurtzeko gaitasuna hobetzea da, funtsezkoa baita ikasleen auto-estimu eta norberarenganako konfiantza hobetzeko eta eskola arrakasta lortzeko.

Bestalde, ikasleen arteko lankide-tza hobetzen da, zentro desberdinen arteko lankidetza ere sortuz. Ikastolan oso pozik gaude proiektu honekin eta datorren ikasturtean jarraitzea espero dugu.

Proiektu hau zertan datza hobeto jakiteko, 6. mailako ikasle batekin hitz egiten aritu gara. Bere iritziz, proiektu hau “irakurketa ulermenean eta irakurketa hobetzen laguntzen duen proiektua da. Bikoteka egiten da eta bat tutoratua da eta bestea tutorea”.

Baina, nola gauzatzen da pausoz-pauso? Hala azaldu digu ikasleak: “Astean bi aldiz egiten dugu, batean tutorea gara eta bestean tutoratua. Tutorea garenean testua eta galderak etxean prestatu behar ditugu oso ongi. Egiten dugunean, lehenik irakurri baino lehen galderak egiten ditugu. Gero, tutoreak bakarrik irakurtzen du eta ondoren, biak elkarrekin irakurtzen dugu baina tutoreak pixka bat lehenago doa intonazioa, etenak eta erritmoa tutoratuari adierazteko. Ostean, GPS (Gelditu Pista Saria) metodoa erabiltzen da. Tutoratuak akats bat egiten duenean tutoreak sorbalda ukitzen dio bere akatsaz kontura-tzeko. Tutoratuak ez badaki non egin duen akatsa, tutoreak pista ematen dio, eta zuzentzen duenean tutoreak saritzen du, irakurtzen jarraitzeko animuak ematen dizkio. Gero, irakurri ondoren, galderak egiten dira, tutoratuak ez badaki zerbait tutoreari galdetzen dio eta biek ez badakite irakasleari galde-tzen diote. Bukatzen dutenean tutoratuak bakarrik irakurtzen du intonazio eta erritmo egokiz. Azkenik galdera osagarriak egin behar dira, galdera hauek dibertigarriagoak dira edo informazio gehiago bilatu behar da”.

Tutorea izatea egokitzen zaienean, ikasleak oso ongi sentitzen dira, izan ere, tutoratua laguntzeko aukera daukate eta baita ikastekoa ere. Irakastean ere ikasi ohi dute ikasleek: “Testuak aurretik prestatzen dituzu eta tutoratuari laguntzean ere zure akatsez konturatzen zara. Gainera testuak, mota desberdinetakoak dira”.

Tutoratua izatea egokitzen zaienean ere sentipen positiboak izaten dituzte ikasleek: “Ongi sentitzen naiz tutoreak laguntzen didalako testua eta galderak ulertzen eta irakurketa hobetzen dudalako. Gainera testuekin gai desberdinetako gauza asko ikas daiteke”, azaltzen du ikasleetako batek.

Etxean ere landu ohi dituzte testuak gure ikasleekin. “Asteazkenero nire amarekin egiten dut”, azaltzen du ikasleak. “Asko lagun-tzen dit intonazioa eta erritmoa ondo egiten eta momentu on bat pasatzen dugu biok”.