You are on page 1of 18

Ikastetxeen azterketa

TEKNOLOGIA BERRIEN

INGURUAN

 Azagirre Garitagoitia, Ibaia

 Kaltzakorta Aldazabal, Xabat

-1-
Ikastetxeen azterketa

 Trejo Aldekoa, Amaia

AURKIBIDEA

1. Deskribapen aldia…………………………………………
…………..3

2. Diagnostiko aldia…………………………………………
……………6

2.1. Ikastetxe bakoitzaren azterketa…………..…..


…...…6
2.2. Konparaketa………………………………………
……......13

3. Programazio aldia…………………………………………
…………15

-2-
Ikastetxeen azterketa

4. Ebaluazio aldia……….……………………………………
…..…….17

1. DESKRIBAPEN ALDIA

Gu, atzerriko hizkuntza hiru ikasle gara, eta egingo dugun lan honek
kastetxeek teknologia berriekiko duten lotura aztertzea izango du helburu.
Honela bada, teknologi berrien inguruan, ikastetxeek zer motatako metodologia,
jarrera, lotura maila… dituzten ikertuko dugu.

Lan hau burutzeko, bi ikastetxe bisitatu ditugu; Alde batetik Donostiako


Jakintza Ikastola, eta bestetik Durangoko Kurutziaga Ikastola. Gutako bik,
Durangoko Kurutziaga Ikastolan egin genituen gure irakasle praktikak, eta
beste honek, Donostiako Jakintza Ikastolan burutu nituen. Ikastetxeetara joan
izan garenean, ikasketa buruarekin hitz egiteko aukera izan dugu ikastola
bakoitzean, eta beraiek, oso ondo azaldu digute lehen hezkuntza honetan
teknologia berriek duten funtzioa, erabilpena… eta beste hainbat gauza.

Donostiako Jakintza Ikastolari dagokionez, esan behar da, bi


eraikinez baliatzen dela beraien hezkuntza sistema eskaintzeko: beheko
eraikina (eriz pasealekuan dagoena kokatuta), haurtzaindegitik hasi eta Lehen
Hezkuntzako bigarren mailarartekoa da; goikoa aldiz, (seminarioaren parean
dagoena), Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik hasi, eta seigarren maila
bukatu arterainokoa da. Hau dela eta, esan behar da goiko ikastola nahiko
txikia dela, baina honek, oso giro familiarra ematen dio ikastolari.

-3-
Ikastetxeen azterketa

Antiguo auzoan kokatuta dagoen Ikastola publiko honek, izaera


euskaltzalea dauka oso, eta euskal kultura eta baloreak erabat sustatzen
dituzte haurren artean. Honela bada, eleanitzak izango diren pertsonak
formatzen dituzte giro euskaldun batean. Esan behar da, ikastola honek
eskaera izugarriak dituela Antiguo mailan. Duela zortzi urte, eraikin bakarra
zeukaten beraien hezkuntza zabaltzeko, baina eskaera ugarien ondorioz, beste
eraikin bat erosi behar izan zuten haur gehiago etxekotzeko.

-4-
Ikastetxeen azterketa

Arestian esan bezala, Jakintzako goiko ikastola nahiko txikia da, eta
honenbestez, ez ditu langile askorik bertan lanean. Zehazki 15 pertsona daude
bertan fijo, hau da, goiko Ikastolan soilik lan egiten dutenak. Honela bada,
matenimentukoa, idazkaria, soiketako irakaslea, ingeleseko hiru irakasle,
musikako irakasle bakarra, tutoreak… daude. Hala ere, beheko ikastolako
zenbait irakasle ere goikora joaten dira irakasgai jakin batzuk ematera, beraz,
goiko irakasleez ezezik, badaude beheko batzuk ere. Goiko eta behekoen arte
Koordinazio batzarrak, goian bertan egiten dituzte.

Gu, goiko ikastolara joan gara informazioa biltzera, gutako batek goian
bertan garatu baitzituen ingeleseko praktikak.

Durangoko Kurutziaga Ikastolari dagokionean ordea, honako hau


esan genezake:

Bizkaiko hego-ekialdean kokaturik, Durangalde eskualdeko hiririk


handiena da Durango. Bilbotik 29 km-ra, Donostiatik 69 km-ra eta Gasteiztik 45
km-ra dago Durango geografiko kokatua. Bertan aurkituko dugu Kurutziaga
ikastola, 1972tik guraso kooperatiba bat dena. Durango herriko zonalde lasai
baten dago Kuritziaga ikastola, trafiko gutxi eta zarata handiegirik ez dagoen
zonaldean. Herriko edozein puntutatik, haurrak 15 minutu gehienez oinez
eginda iristen dira ikastolara.

-5-
Ikastetxeen azterketa

Gizarte ekimenekoa eta herrikoia, herri zerbitzua xede du eta kudeaketa


autonomoa dauka Kurutziaga Ikastolak. Hezkuntza proiektua eleanitza, zabala
eta solidarioa, jarduera esparru zabalago bati atxikia. Jarduera nagusia
pertsonak osoki prestatzea eta euskal kultura transmititzea da, lan eta bizi giro
euskaldunean egin ere. Horretarako, Kurutziaga Ikastolak Durangora eta inguru
hurbilenera bideratzen du hezkuntza eskaintza, eta gizarteren eskakizunei
arreta berezia eta etengabea jartzen die.

Antolaketari dagokionean, 55 profesional baino gehiagok egiten dute


bertan lan: zientziak eta humanidadeetako teknikariak, pedagogia, psikologia,
euskara, inglesa, frantsesa, gaztelania, komunikazioa, antzerkia, musika, artea,
ingenieritza, informatika, teknologia berriak, gorputz-hezkuntza, erizaintza,
zuzendaritza, administraritza eta mantenimendua.

Egoera onenean lan egiteko moduko baliabide materialak dituzte:


informatika aretoa, teknologia-tailerra, laborategia, musika eta dantzarako gela
berezia, arte-tailerra, psikomotrizitate-gela, liburutegia eta estudiatzeko gela,
atseden-lekua...

2. DIANOGSTIKO ALDIA

-6-
Ikastetxeen azterketa

2.2.Ikastetxe bakoitzaren azterketa

Jakintza Ikastolari dagokionez, ondorengo informazioa aurkezten dugu:

 TEKNOLOGIA BERRIEKIKO HELBURUAK:

• Gaztetxoak teknologia berrien munduan murgiltzea.


• Teknologia berriei buruzko ezagutza eta jakintza minimo batzuk izatea.
• Bizitzan lan tresna bezala erabilko dituzten teknologia berriak ezagutzea
eta beraiekin familiarizatzea.
• Teknologia berriak gainontzeko arloetan sartzen joatea.

 IKASTOLAKO TEKNOLOGIA BERRIAK:

Hasteko, Jakintza Ikastolan ordenagailu gela bakarra dagoela esan


behar da, eta hau, ikastolako ikasle guztientzako dago zabalik. Ordenagailuak,
sare estandar batean daude antolatuta serbidorearen kontra, eta hemen
eskaintzen dira behar diren zerbitzu guztiak.
Ordenagailu gela, hogei ikaslek lan egin dezaten dago prestatuta, eta
gainera, ikaslean binaka ere jar daitezke. Modu honetan, informatika modu
kooperatibo batean ikasteko aukera ematen zaie gaztetxoei. Informatika gela
honetan, irakasleek soilik erabiliko duten ordenadore mugikor bat dagoela esan
behar da. Ordenagailu txiki hau, kañoia erabili behar denean erabiltzen da
gehienbat, kañoia ikusteko instalazioa baitauka propio egina. Gela honetako
ordenagailuez aparte, ikastolan badaude beste zeinbat ordenagailu gehiago.
Esaterako, Irakasleen tutoretza gelan, hiru ordenagailu daude: hauek, irakasleei
zuzendurikoak dira, hau da, hemen, irakasleek klaseak prestatzeko beharrezko
dituzten gauzak burutzen dituzte: internetetik informazioa atera, azterketak
prestatu, kartelak egin, e. a. Ikastola sarreran ere, idazkaritza gela bat dago
non ordenagailu bat eta fotokopiagailu bat dauden. Hemen dagoen ordenagailu
hau, idazkariak soilik erabiltzen du bere lana bideratzeko. Laguntza gelan ere,
ordenagailu bate baliatzeko posibilitatea daukate.

-7-
Ikastetxeen azterketa

Ikastolako ordenagailuen gela, egun osoa egoten da zabalik ikasleei


begira, eta hauetako batek etxean ez baleuka ordenagailurik, Jakintzan bertan
egiteko aukera izango lukete irakasle baten zaintzapean. Honez gain, klase
orduetatik kanpo ere joaten dira ikasleak argazkiak kañoian ikustera, interneten
informazioa bilatzera. e. a.

Telebistari dagokionez, ikastola hau txikia izanik, ez dute telebista


mugikorrik; telebistan zerbait ikusi behar duten bakoitzean, liburutegira jaisten
dira, irakasleak, aldez aurretik ordua itzartu duenean liburutegiko
arduradunarekin.

Ordenagailu gelan, badago eskaner bat ere. Hau, irakasleentzako dago


gehienbat zuzenduta, baina noizbait ikasleren batek behar izango balu,
eskatzea besterik ez luke egin beharko.

 INFORMATIKA LH-n

Alde batetik, esan, zortzi eta hamaika urte bitartean dituzten haurrek,
erabilpen kurrikularra burutzen dute, hots, kurrikuluan agertzen diren edukiak,
ohiko klaseez gain, ordenagailuen bidez ere ematen da. Modu honetan, haurrek
klaseetan landutako irakasgaiak (ingelesa, matematika, gaztelera, txanela…),
zenbait jolasen bidez ere sustatzen dute, eta honek ondorio zuzen batera

-8-
Ikastetxeen azterketa

eramaten gaitu: ordenagailuak zeharkako tresna bezala erabiltzen dituzte,


baina aldi berean, hauen erabilera minimo bat barneratzen dute. Alderdi honek,
onura ugari sortzen zizkiela baieztatu zigun jakintza ikastolako ikasketa buruak,
gehienbat, ia irakasgai guztiak, ordenagailuekin lotzen baitziren, eta hau
beharrezkoa da haurren etorkizunari begira.

LH-ko sistema honi buruz ere, beste zenbait datu interesgarri ere eman
zizkigun elkarrizketatutako ikasketa buruak. Orain dela ez urte asko, proiektu
berri batekin hasi ziren ikastola honetan, txanela izen hartzen duena. Txanelak,
soporte fantastikoa dauka, eta hau dela eta, ikasleak askotan igotzen dira
informatika gelara.

Bestalde, haurrek hamabi urte betetzen dituztenean, informatika


irakasgai zuzen bezala sartzen zaie. Guzti honen helburua, Luberri institutora
doazenerako, hau da, D.B.H-ra iristen direnerako, informatika alorrean
autonomoa izatea da. Astean, bi ordu minimo eskaintzen die ikasleek irakasgai
honi. Guzti honek esan nahi du, adin honetarako nerabeek jakintza minimo
batzuk izan beharko dituela ordenagailu munduan, adibidez, gizarterako
idalanak egiteko Word erabiltzea, etab.

Informatika, duela hainbat urte sartu zen ikastetxean, baina hasiera


batean, modu informal batean heldu zen. Ordenagailuen erabilpena,
irakaslearen araberakoa zen, beraz, ikasleek ez zuten modu erregular batean
erabiltzen. Ondoren, informatika kurrikulumean sartzeko beharra zegoela
ohartu ziren ikastoletakoak. Honekin, Txanela proiektuak ere zerikusi handia
izan zuen: honek, ohiko irakasgaiak informatikarekin batzen zituen,
honenbestez, argi dago proiektu honek indar handia ekarri zuela informatikaren
onurarako.

Ordenagailuen asunto honekin, azken batean konklusio batera heltzen


gara: guzti hau, erreboluzio bat izan da hezkuntzan. Irakasteko metodologia
zeharo aldatu du. Orain dela zenbait urte, klaseak irakasleak ematen zituen eta
ikasleek, beraiei entzun eta ulertzeko eginbeharra zeukaten. Gaur egun ordea,
ikasleak autonomoago izaten ikasten dute, beraien proeiktu propioak egiten

-9-
Ikastetxeen azterketa

esate baterako, eta honek, dinamikotasuna ekartzen die gazteei. Guzti hau,
neurri batean ordenagailuei esker ere bada, besteak beste.

Bukatzeko, esan, etorkizunari begira oraindik ere lan asko dagoela


egiteko ziurtatu zigula ikasketa buruak. Gauzak gutxinaka-gutxinaka hobetzen
doaz, baina ikasleen emaitzak are eta hobeagoak izan daitezke gauzak ondo
antolatzen joanaz.

Kurutziaga Ikastolari buruz ordea, zera esan genezake:

Zentro honetako ikasleek, zuzen zuzenean egiten dute topo ikastetxe


honetan Teknologia berriekin eta, bereziki informatika munduarekin. Horregatik,
Kurutziaga ikastolan, alde batetik, ikasle guztiek baliabide horiek ezagutzeko
eta erabiltzeko aukera izaten dute, etorkizuneko gizartean eta mundu
produktiboan beharrezkoak baitira.

- 10 -
Ikastetxeen azterketa

Era berean, irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan, orokorrean, aukera


handiak eskaintzen dituzten tresna hauek, gero eta gehiago erabiltzea da
beraien erronka nagusienetako bat momentu honetan.

Bide honetan, urrats sendoak ematen ari dira urtez urte teknologia
berriak garatzeko plana diseinatuz eta aurrera eramanez.

Azpiegitura: sarearen oinarrizko egitura gauzatua dute jadanik.


Zuzendaritza-Administraritza, irakasleon tutoritza, informatika gela, liburutegi
eta beste gela berezi batzutan dauden ordenagailuak sare bakarra osatzen
dute. Honi esker:

 Ikasleek internet izango dute eskura informatika-gelan.

 Zuzendaritza-administraritza taldeak eta irakasleek internetez, posta


elektronikoaz, artxiboen kudeaketa zentralizatuaz, eta elkarren arteko
komunikazio zuzenaz baliatu ahal izango dira sareko edozein
ordenagailutik.

Honakoak dira Kurutziaga ikastolan teknologi berrien alorrena erabilgarri


dituzten ekipamentuak:

Informatika gelan ikasleentzat 20 ordenagailu dituzte, zuzendaritza-


administraritzan 4 (zuzendariarena, administratzailearena, idazkariarena eta
ikasketa buruarena), irakasleon 3 geletan bakoitzean 2, liburutegian beste 1,
Laguntza geletan beste 1 bakoitzean 2 beraz eta Haur Hezkuntzako zenbait

- 11 -
Ikastetxeen azterketa

geletan ere badituzte ordenagailuak. Ordenagailu guzti hauek, sarea


konpartitzen dute, eta esan behar da, Windows XP erabiltzen dutela.

Inprimagailuak ordenagailu gelan bat, zuzendaritza- administraritzan 4,


eta irakasleon geletan ere bakoiztean bana, 3 beraz. Gainera zuzendaritzan
fotokopiagailu bat ere badago.

Telebistei dagokienez, solairu bakoitzean bat dago, 4 beraz bideo eta


DVDekin. Gainera 4. DBHko ikasgela batean filminen bidez aurkezpenak ikusi
ahal izateko pantaila handi bat dute.

Software didaktikoa 3 urtetik aurrera (Urtxintxa eta Txanela proiektuak


besteak beste) lantzen dute. Hemen, jolas batzuk proposatzen zaizkie haurrei
eta gaztetxoei, eta hauen bidez, irakasgaia bera lantzen dute, aina aldi berean,
ordenagailuaren erabilera landuz. Hau, hamabi urteraino egiten da; gaztetxoek
hamabi urte betetzean, informatika irakasgaia sartzen zaie zuzenean, eta orain,
informatikari zuzendutako irakasgai bat izango dute gazteek.

Astean zehar informatika ematen duten ordu kopurua, bikoa da. LH-n
ordea, ez dago ordu kopuru zehatzik, baina ikasketa buruak baieztatu zigun lez,
irakaslea astean ordubete minimo bat joaten saiatzen da, beti ere oinarrizko
diseinu kurrikularrak eta denborak posibilitatzen baldin badiote.

Ondorengo urratsak ematen ari dira baliabideen alorrean ikastola honetan:

- 12 -
Ikastetxeen azterketa

 Ikastolen Elkarteak sorturiko material kurrikulara, ezagutu, aztertu eta,


ahal den neurrian erabili: Urtxintxa proiektuari eta Txanela proiektuari
dagozkienak.

 Ikastolen Elkarteak gestio akademiko eta administratiborako


softwarearen, IKASDATen, erabilera planifikatu eta gauzatu: Momentuz
LHko eta DBHko notak emateko orduan erabiltzen dugu programa hau.

 Ikastolako web orria eratu, emanak dituzte jadanik lehenengo urratsak.


www.kurutziagaikastola.net

 Prestakuntza: Ohiko etengabeko beharrei IKT atal berri hau gehitu


beharra. Profesional talde desberdinen baitan definituko dira behar berri
hoiek. Hala ere, oro har, atal hauek, behintzat, jorratu beharko ditu
edozein prestakuntza-planek:

- Tresna orokorrei eta multimedia erabilerari buruzko prestakuntza.

- Profesional mailako aplikazio informatiko estandarren (testu


prozesatzaileak, grafiko editoreak, aurkezpen programak?) prestakuntza.

- IKT baliabideei etekin didaktikoa ateratzeko prestakuntza.

Honetan guztian dihardute besteak beste ikasleek garatu


beharreko oinarrizko gaitasunen artean IKT konpetentzia basikoak
barne har ditzan lortu nahian.

2.2. Bi ikastetxeen arteko konparaketa

Guk bisitatu ditugun bi ikastola hauen arteko desberdintasun


nabarmenena beraiek duten tamaina da. Berez, biak dira ikastola handiak, hau
da, kurutziaga Ikastola badakigu oso handia dela, eta Jakintzak ere, guztiak
batuz, ikastola handi batek bezala funtzionatzen du, baina errealitatean,

- 13 -
Ikastetxeen azterketa

ikastola txiki bat da. Honek, ondorio zuzenak ekartzen ditu teknologia berrietan,
eta baita beste zenbait esparrutan ere, baina gu orain teknologietan soilik
oinarrituko gara.

Ikastola handiak, nahita ez baliabide gehiago izan behar ditu, ikastola


handiagoa baita eta baliabideak dauden haur eta nerabe guztiengana heldu
behar baitira. Honegatik, bi ikerketa hauek konparatuz gero, argi ikusten da
Kurutzian Jakintzan baino telebista eta DVD gehiago, filminak ikusteko
proiektorea... daudela. Jakintzan, ez daude horrenbeste gauza, noski, baina ez
beraien utzikeriagatik, baizik eta ikasle gutxi izateran, ez dute dagoena baino
gehiago behar, dagoenarekin ondo konpontzen baitira.
Gure aburuz, Jakintza Ikastolak izan dezakeen gabezietako bat, gela
arruntetan ordenagailurik ez izatea izan liteke. Egia da, orain arte ere
ikasgeletan ordenagailu gabe konpondu izan direla ikastetxeak, baina
teknologiak aurrera egin ahala, beharbada iraganean kapritxoa zena, gaur egun
beharrizana izan daiteke. Horregatik, edozein klase arruntetan, ordenagailuaren
bidez irudiak ikus daitezke, musika entzun dezakete, eta beste hainbat gauza
eskaintzen die edozein momenturako ere.

Ikusi dugunez, Kurutziaga Ikastolan, hainbat telebista dituzte solairuetan


banaturik, eta hau, zalantzarik gabe erosotasun handi bat da, batez ere,
igogailuan ere igo eta jaits baitaitezke. Jakintzan ordea, ez dago liburutegikoaz
aparte beste telebistarik, eta balego ere, ez litzateke gora eta behera
erabiltzeko posibilitaterik egongo, gehienbat, ez dagoelako igogailurik.

Jakintzako liburutegiko telebistarekin, konpontzen omen zirela komentatu


zigun bertako ikasketa buruak, baina egia esan, kasu batzuetan seguru gaude
izugarrizko ilarak sor daitezkeela telebista erabiltzeko klase guztien artean.

Teknologia berriak irakasteko metodologiari dagokionez, bai Kurutziaga


Ikastolak eta baita Jakintzak ere, modu beretsua erabiltzen dutela ikusi dugu.
Biak dira Ikastolen elkartearen barruan dauden ikastolak, nahiz eta bietako bat
publikoa izan. Hau dela medio, metodologia berbera erabiltzen dute haurrei
irakasteko orduan eta horregatik, informatik arloan ere bateratuta doaz.

- 14 -
Ikastetxeen azterketa

3. PROGRAMAZIO ALDIA

Guk aztertu ditugun bi ikastola hauetan, teknologia berriak gehienbat


ordenagailuei zuzendurik daudela ikusi dugu. Ordenagailu hauei dagokienez,
programa sistema egoki batean diseinatuta daukatela baiezta dezakegu.
Honela bada, ikastoletako ikasle guztientzako zabalik dagoen zerbitzu bat da,
eta honek, onura ugari ekartzen dizkie gaur egungo gazteei.

IKT-n, informatika ahalik eta gehien integratzeko ahaleginetan dabiltza bi


ikastola hauek, batez ere, Durangoko Kurutziaga Ikastola; arestiko puntu
batean ondo azaldu ditugu zein diren etorkizunera begira dituzten erronkak. Ildo
honetatik, gaur egungo gazteak teknologia berrien mundu honetan are eta
autonomoago garatuko dira.

Gainera, ikas programazioak egiterakoan, ordenagailuak, gainontzeko


hainbat irakasgairekin uztartzen dituzte, eta programa egokitasun aldetik, ezin
hobea deritzogu. Guzti hau, “Txanela” proiektuari esker hasi zen gero eta

- 15 -
Ikastetxeen azterketa

gehiago sustatzen, eta hezitzaile diren aldetik, ikastolen beraien alde duten
“plus” bat dela esango genuke.

Hala ere, ikastola hauetan badagoela gabezi bat ohartu gara, batez ere
Jakintza Ikastolan. Teknologia berri terminoa, ordenadore terminoaren
sinonimotzat hartzen ez ote duten inpresioa daukagu. Ikusi dugunez,
ordenagailuak oso sustaturik daude bi ikastoletan, baina teknologia berrien
esparrua gehiago zabaldu beharko luketelakoan gaude. Esate baterako,
Jakintza Ikastolan, aspaldi batean, irrati bat zeukaten ikastetxean bertan, baina
azkenean kendu egin behar izan zen momentuko zenbait gertaerengatik. Gure
aburuz, irratia, zein bideogintza ondo egongo litezke haurrekin lantzeko,
benetan interesgarriak izan baitaitezke ikasleen garapenerako. Gainera, modu
honetan, teknologia berrien esparrua zabalagoa izango litzateko ikasleentzako,
eta ez litzateke ordenagailuetara soilik zuzenduta egongo.

Durangoko Kurutziaga Ikastolari dagokionez, teknologia berrien esparru


hau ordenagailuetara baino gehixeago zabaltzen da. D.B.H-ko nerabeek, ikus-
entzuneko tailerra aukeratzeko aukera daukate, eta hemen, kortoak grabatzen
dituzte gehienbat, bideo kamara era beste zenbait baliabide erabiliaz.

Konkulsio bezala, programazio aldetik ondo antolatuta esan dezakegu,


baina oraindik ere teknologia berriak gehiago zabaldu beharko luketelakoan
gaude, baina hori, bi ikastetxeek etorkizunari begira izango duten erronka bat
da.

- 16 -
Ikastetxeen azterketa

4. EBALUAZIO ALDIA

Bi ikastetxe hauetako ikasketa buruak elkarrizketatu ondoren, hainbat


ondorio etorri zaizkigu burura. Alde batetik, oso interesgarria iruditu zaigu
ordenagailuak hiru urterekin erabiltzen hastea. Gaur egun, argi dago teknologia
berrien munduan bizi garela, eta hau ikusita, ordenagailuen erabilera gure
beharren barruan sartu dugu. Edozertarako bada ere, ordenagailuek beti
eskaintzen digute erosotasunen bat gure onurarako, esate bateko, datu
ekonomikoak era ordenatu batean gordetzeko, internet bera, irudiak ikusteko,
musika entzuteko, etab. Guzti honek, ezinbesteko bihurtzen du ordenagailua,
gizakiok sortutako egungo gizartean.

Lan hau egin dugun taldekide guztiontzat, gai hau nahiko berria izan da.
Guk egindako praktikak, ingelesaren irakaskuntzari bideratuak izan dira, eta
ondorioz, orain arte teknologia berriekin ez dugu kontaktu zuzenik izan. Hori
dela eta, galdera ugari etorri zitzaizkigun gogora, eta ikasketa buruek argitu
zizkiguten guztiak. Honela bada, oso pozik geratzen gara egin dugun lanarekin,
asko ikasi dugulako impresioa baitaukagu. Ingeleseko irakasgaian, noizean

- 17 -
Ikastetxeen azterketa

behin ikasleak joaten dira ordenagailuetara ingelesaren bidez ordenagailuetan


jolastera, baina guk praktiketan bizi izan dugunagatik, ordenagailuak ez dituzte
oso erregularki erabiltzen irakasgai honetan. Horregatik, guk ez geneukan
“Txanela” proiektuak eskaintzan duen aukera zabalaren berri, eta benetan
interesgarria iruditu zaigu.
Guzti honekin, egin dugun lan hau oso aberasgarria suertatu zaigula
esan nahi dugu, batez ere gure etorkizuneko ogibideari begira. Honela, ikertu
ditugun bi ikastetxe hauek Teknologia berriekiko duten jarrera baloratu beharko
bagenu, oso positiboa dela baieztatuko genuke. Ikusi dugunez gero,
teknologiak ez dira inolaz ere baztertuak bi zentroetan eta beraien erabilpena
oso egokia dela iruditzen zaigu zentzu guztietan.

Azagirre Garitagoitia, Ibaia


Kaltzakorta Aldazabal, Xabat
Trejo Aldekoa, Amaia

- 18 -

You might also like